Download as odt, pdf, or txt
Download as odt, pdf, or txt
You are on page 1of 1

NIRE LOGELA

Nire logela etxeko hiru geletako txikiena da baina nik ez dut handiagorik behar, ikasteko, lo egiteko eta ordenagailuan egoteko, daukadanarekin nahiko daukat. Etxeko atetik hurbilen dagoen gela da eta duela lau urte margotua izan zen asken aldiz, urdin ilun kolorez. Gelako atetik sartuta ezkerraldean armairu handi bat aurki daiteke, gelako ezkerreko hormaraino ailegatzen dena. Hemen barruan bi ate aurki daitezke: lehenengoa nire arropa eta traste txikiak barruan dituena eta bigarrena, bere barruan nire gurasoen jakak eskegita dituena eta behean nire oinetakoak. Honen aurrean, kutxatzarraren eta armairuaren artean, nire ohea dago. Bi ohez osatutako altzaria da, nik lo egiten dudan ohea eta beste ohe gehigarri bat behekaldean. Bi oheen artean, lau kaxoi daude lerrokatuta non arropa, liburuak, oinetakoak, zenbait trikimailu elektroniko eta abar gordetzen ditudan. Kutxatzarraren gainean 30 pulgadetako telebista bat daukat, baina duela asko ez dut ezta piztu ere egiten. Kutxatzarraren eskuinaldean idazmahaia daukat liburuekin, orriekin eta ordenagailuaren monitorrarekin, 22 pulgadetakoa. Oporretan ordenagailuaren monitorrera konektatzen dut nire PlayStation 3 maitagarria. Eskuineko horman beste armairu bat dago, honako hau bi gurpildun ateekin, liburuz, hiztegiz, entziklopediez, bideojokoez eta halakoz betetako apalekin. Honen ondoan eta nire logelako deskribapenarekin amaitzeko, logelaren atearen atzekaldean ezkutatu dagoen kortxo bat dago, institutuko ordutegiarekin eta lortutako urrezko domina bat, zilarrezko bi eta brontzezko bost, txintxetetatik eskegita.

You might also like