JG Silvaa

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 14

JORGE GONZLEZ SILVA

2010eko maiatzaren 12a Marrazketa Artistikoko lan teorikoa

Irati Agirre Balda Batxiler 2.A 1

Aurkibidea: Sarrera3 Biografia3 Lana...4 Zuzeneko elkarrizketa .7 Margolanen iruzkinak...9 Bibliografia.14

Sarrera: Udako arratsalde gehienak, guztiak ez badira, Alde Zaharretik paseatzen ematen ditugu, belardi batetik bestera, eguzki azpian. Askotan Karmen kaletik pasatzen gara eta Maiatzak 2 kalearekin izkina egiten duen arte galeria batek deitu zuen gure arreta pasako udan. Batzuetan ateak irekita zituen eta barruko koadro batzik ikus zintezkeen, baian inoiz ez hauen autorea. Hala ba, lokal hau mistero bat bihurtu zen guretzat. Gelan lan teoriko bat egin behar nuela esan zidatenean, artista hau etorri zitzaidan burura, eta bi aldiz pentsatu gabe arratsale batean bere bisitan joan nintzen adiskide baten laguntzarekin berarekin hitz egitera. Gaztea izan arren eta diru eta esperientzia gutxi izan arren, ireki berria zeun galeria aurrera ateratzeko zituen gogoek atentzioa deitu zidaten, eta elkarrizketa bat prestatu nuen.

Biografia: Jorge Gonzlez Silva Iruean jaio zen 1984ko urtarrilaren 21ean, beraz oso artsita gaztea da eta artearen munduan murgiltzen hasi berri da. Hori dela eta erakusketa gutxi egin ditu eta ez da oso artista ospetsua, baina barrua ilusioz betea du. Ohiko ikasketak bukatzean Irueko Arte eta Lanbide Eskolan ebanisteria artistikako Erdi Zikloa egin zuen, egin zezakenen artean artearekin erlazionatuta zegoen ziklo bakarra baitzen eta mundu hori ere erakargarria iruditu zitzaiolako. Nahiz eta familia edo lagun aldetik eraginik ez jaso, txikitatik gustatu izan zaio artea eta inguruko jendeak habilezia zuela esaten omen zion. Egin zituen ikasketekin lotuta, harria eta egurra ere landu zuen, baina materiala lortzea ez zitzaion batere erraza egiten (garestia eta oso handia baitzen) eta pinturaren munduan murgiltzen hasi zen. Dena den, egurra lantzen jakiteak bere markoak egitea ahalbidetzen dio, eta altzairu batzuk ere diseinatu ditu: oinak jartzeko moduko bat, mahai bat eta aulki-esekitokia bat (hau da bitxitasun honi buruz Jorgek emandako azalpena: pentsatu nuena izan zen: jendeak, non uzten du berokia etxera ailegatzean? Aulki batean. Orduan esan nion nire buruari: joe, ba zergatik ez diogu jartzen aulkiaren bizkarraldeari iltze antzekoak? Eta horrela jaio zen aulki-esekitokia. Gainera, prakak zintzilikatzeko makil moduko batzuk ere jarri nizkion, galan baten zntza zuen, baina aulki formatekin)

Ez da artista diruduna, eta lokal bat izateak eta margotzeak suposatzen dion dirutza ordaintzeko taberna batean egiten du lan. Bere hitzetan: izan nuen lehenengo soldatarekin margoak erosi nituen Esan bezala, ikasketak bukatu eta gutxira koadroak margotzen hasi zen etxean, baina hau txikia geratu zitzaion eta 2005ean, aurrerantzko pausu bat emanez, etxabe bat alokatu zuen Irueko Alde Zaharrean lasaiago lan egiteko eta materialak eta obrak gordetzeko, bere espazio pribatu moduan. Hala ba, ilusio bat hasten da sortzen bere barnean eta etxabe hori galeria bihurtzea erabakitzen du. 2007an La Maleta del Caracol (Barraskiloaren Maleta) izena erregistratu (berak asmatutako izena) eta bere obrak erakusten hasten da. Urte bat geraogo webgune bat ere eratzen du bere izena zertxobait ezagunagoa egin dadin. Urte berean lehen erakusketa egiten du bere lokaletik kanpo, Kayak tabernan eta bertako nagusiekin kontratu bat sinatu ondoren, erakusketa iraunkorra da orain. Hauetako hiru musika disko karatulen interpretazio modukoak dira eta laugarrena 3,5 metroko mural bat da non Rock&Roll-eko izarrak agertzen diren. Honetaz gain, 2009an Irueko Orizuru galerian egin zuen beste bat eta azkenik oraindela hilabete bat Logrooko Electra Rioja Gran Casinon, TiempoSilencio (DenboraIsiltasuna) izenekoa. Zerbitzari bezala lan egiteaz gain eta bere obrak saltzeaz gain enkarguak ere egiten ditu. Nahiz eta batzuk (ez guztiak, adierazi zian bezala) sobera gustoko ez izan Barraskiloaren Maleta delako bere proiektua aurrera eramateko behar duen dirua lortzeko ezinbestekoa zaio. Lagun, ezagun edota galeriatik pasatzen den jendeak mota guztietako koadroak enkargatzen dizkio. Paisaiak, animaliak eta erretratuak batez ere.

Lana: Pintura arloan irakasle bakarra esperientzia gutxi hori izan duenez, bere koadroak asko aldatzen joan dira. Hasieran, margolan figuratiboagoak eta akademizistagoak egiten zituen, ikusten zuena berdin-berdin margotzen baitzuen, eta bere ustez, oso koadro ilunak ziren. Denborarekin argi eta kolore gehiago jartzen hasi zen. Berak esan zidan bezala: Ikusten ditudan gauzak margotzen ditudan arren, ez ditut inoiz berdinberdinak egiten. Berariazko zaugarriak ateratzen ditut eta gero koadroa egiten noan einean berak esaten dit nola jarraitu.

Hasieran erabiltzen zuen teknika nagusia olioa zen, baina denbora aldetik asko kostatzen zitzaion margotzea, lehortzeko eta abar asko itxoin behar baitzuen eta akrilikoarekin frogatzen hasi zen. Orain hiru hauek dira gehien erabiltzen dituenak: olioa, akrilikoa eta pastela. Ez ditu gai konkretu batzuk erabiltzek koadro guztietan, ikusten duena irudikatzea gustatzen zaio, aldizkari, liburu, kaleko eszenak, etb. Baina egiten dituen erakusketa bakoitzeko hari berdina jarraitzen duten margolanak margotzen ditu. Beste autoreetan ere bilatzen du inspirazioa, Irueko erakusketetan ikusitakoaren artean, adebidez, Muoz Bernardo du oso gustoko. Eta margolari ospetsuen artean Salvador Dalik liluratzen du batez ere. Bizi zen ingurua hobeto ezagutzeko eta BERATAZ gehiago jakiteko aste bateko bidai bat egin zuen Kataluniara bere kabuz, tokiko jendearekin hitzegiten, bere etxea bisitatzen, etb. Esan bezala, gai berdina jarraitzen dituen sailak margotzen ditu, eta hauek dira nagusienak: -Jazz garaia: akrilikoz egineko koadroak dira, guztiak txuri eta beltzean. Ideia gansterren liburuetatik atera zuena, tipologia horretako nobelak irakurtzen hasi baitzen garai horretan eta letreei mihisearen gainean forma ematea erabaki zuen. Alkohola, tabernak, maite-sua eta bibertsioa daude irudikatuta gehien bat, hau da, 20. hamarkadako giroak. -Bodegoiak: Barrossoren margolanetatik idea hartuz, bodegoiak ere margotu zituen.

-Ipar Amerikako indioak: Bere bizitzako momentu honetan erretratuak margotzen hasten da. Aldizkari asko erosi zituen eta bertako argazkietatik Arapaohos tribuaren aurpegiak irudikatu zituen, pastelez eta akrilikoz, kontu handiz eta trazu leunez. -Munduko itxurak: Oraindik bukatu gabe duen sail bat da, lehenago egineko koadroetatik abiatuz, herrialde ezberdinetako jendea irudikatzea erabaki zuen, eta bere lan egiteko moduan ohikoa den bezala, argazkietako pertsonaien

interpretazio antzeko bat egiten ditu (idei orokorra hartu ondoren libreki jarraitzen du margolana) olioz eta pastelez.

Hauetaz gain, hasieran aipatutako Kayak tabernan egindako erakusteka, beste sail bat bezala hartu daiteke.

U2ren diska baten karatula bere modura egina

Zuzeneko elkarrizketa: -Nola egiten dituzu zure erakusketen inaugurazioak? Hamar bat koadro ditudanean erabakitzen dut galeria irekitzea, hau oso txikia baita eta ez zazkit asko sartzen, gainera ez zait batere gustatzen bata bestearengandik oso hurbil egotea. Lagun guztiei deitzen diet beste ezagunak ere dei ditzaten, jateko zerbait erosten dut eta hemen egoten gara. Hilabete batez izaten d dut irekita galeria kanpoko jendea sar dadin eta bitartean margotzen jarraitzen dut, hala ere ez dut oso gustora margotzen jendea dagoenean. -Zein da gustokoen duzun koadroa, zuk egindakoen artean? Eta zargatik? Iratiko basoaren bat, olio eta akuaplasekin egina, espatularekin eta abar. Oso margolan boluminotsua zen, historia askorekin, piskabat inpresionista, eta denbora asko eskaini nion teknika komplexuagoa baita. Oraindela gutxi saldu nuen gainera, ilusio handia egin zidan, normalean saltzen dudana enkarguak direlako, eta nik margotutako zerbat beste pertsona bati gustatu izana eta horregatik dirutza bat ordaintzeak izugarri bete ninduen. Ganera, anekdota bat dauka, koadroa saldu nuenean ez nintzen etxera joan eta lagunekin buelta bat ematera joan nintzen eta emandako dirua lapurtu zidaten!

Iratiko basoaren koadroa. Webguneko animazio batetik hobekien ateratzen saiatu naiz, horregatik ditu letrak eta laino antzekoa.

-Benetan? Ze zorte txarra! Eta norbaiten inspiratu zinen egiteko? Muoz Bernardoren koadroetan, asko gustatzen zait nola margotzen duen. -Zure lanetan bada apimarratzen duzun zerbait? Detailerenbat? Zerbait berezia? Oso galdera ona, bai Esan generzake bere bila nabilela. Jendeak ikusten duenean noski! Koadro hau margolari honena da, hau Jorge bat da esanarazten dion berezitasun hori ezta? Ez du oraindik aurkitzea lortu, saiatzen naiz zerbait bultzatzen baina oraindik ezez dut lortu, bila nabil.

-Ez duzu inoiz bidaiatzea pentsatu, gauza berriak ezagutzeko eta kulturalki aberasteko? Bai, noski baietz, baina orain ezin dut, ez dut diru txintik ere, ia-ia motxilero moduan joan beharko nuke, beste lanbide berri bat bilatu beharko nueke, etb. Beraz, beste toki batean egiteko hemen geratuko niaz oraingoz, lagundu ahal didan jendea badudala. Aurrerago bai, asko gustatuko litzaidake baina orain ezin dut. -Sentitzen duzuna edo iksuten duzuna margotzen duzu? Ikusten dudana, sentitzen dena marraztea abstaktoagoa litzateke, ez? Niri eguneroko gauzak margotzea gustatzen zait, figuratiboagoak, aurpegiak batez ere. -Jendearengan eragitea bilatzen duzu? Bai noski, beti saiatzen gara gure obrekien jendearen barrenean zerbai mugiarazten, margolanek zerbait esan diezaieten. Dena den, ez dakit lortzen dudan, askotan duda mementuak izaten ditut eta nire margolan bat ikusten dudanean zer egin dut? pasabideko koadro bat margotu dut, benetan honekin norbaiten kontzientziara ailegatuko naiz? pentsatzen dut. -Lehiaketaren batean parte haru al duzu? Inoiz ez, ez zaizkit lehiaketak gustatzen. Batez ere festetako karteneak etabar, ez didate atentzioa deitzen, ez naute batere motibatzen. -Zer da lortzu nahi duzuna? Nola gustatuko litzaizuke izatea zure etorkizuna arteari begira? Momentuz gustatuko litzaidake galeriarekin aurrerapenak egitea. Orain bakarrik nik erabiltzen dut erakusketetarako baina etorkizunean gustatuko litzaidake jende gehiagok erabiltzea, Iruekoa, Nahi dudana da artea jende gaztearentzat ez izatea zaila ulertzeko, hiriburu honetan uste da bakarrik aiton amonak dijoaztela erakusketak ikustera. Nahiko nuke artista gazteei koadroak erostea errazago izan zedin, eta zergatik ez? Merkea. Horregatik hogei urteko gazte bat etortzen bada eta nik ere margotzen dut! esaten badit akordio batera ailegatu eta gustu handiz utziko nioke galeria. Badakit oraingoz ezin dudala hoteaz bizi baina horrela hasi eta gutxika gutxika proiektua handitzen joan dadin, ta jendeak erakusketak egin ahal ditzan eta koadroak etxetik atera daitezen exean ez baitute ezer egiten. Gehienbat hori; eta etorkizuneannork daki, Barraskiloaren Maleta izena erregistratua dago eta ez dakitimaginatu galeria handia bihurtzen dela eta Espainia osotik daudelabeno, ametsetan ari naiz bainagustatuko litzaidake, bai.

-Anekdotaren bat galeria honetan? Bufasko. Batzuetan oso jende arraroa etortzen da enkargu berezi xamarrekin. Behin neska bat etorri zitzaidan berak hasita zuen Ama Birjinaren koadro bat buka niezaion, beste behin bere aita margolaria zen emakume bat sartu zen kuxkuxeatzera eta bere etxera eraman ninduen bere aitaren koadroak erakustera, -Noizbait taldean lan egin duzu? Ez, beno, behin Milton izeneko margolari batekin, Guatemalakoa, enkargatuta nuen Miguen Anjelen Azken afariaren koadro bat egin genuen, besterik ez. Gero, badago hemendik pasatzen den jendea berak ere margotzen duela esanez eta proposatzen diet erakusketaren bat eta egiteko, nire telefonoa ematen diet baina inoiz ere ez didate berriro deitu. -Azkenik, kuriositate bat, zein da gustokoen duzun kolorea? Baez dakit, ez dut, depende zertarako Gostokoena, gustokoenaurdina izan daiteke.

Margolanen iruzkinak (aurreko sailkapenaren arabera): Jazzaren gaiarekin hasiz, txuri-beltzean egineko koadro bat dugu hau, pastelez egina. Bi personai agertzen dira erdi planoan, musu bat ematen ari direla. Agureak direla dirudi betaurreko eta zimurrengatik. Eskuinaldean gizona dago, azala tonu ilunago batekin, beltzerana dela dirudi, eta txano bat darama buruan. Ezkerraaldean emakumea askoz txuriagoa eta txikiagoa da, eta hobe argiztatuagoa dagoela esan daiteke. Koadro osoa okupatzen dute, gainera ez txanoa eta ez andrearen mototsa ez dira sartzen margolanean. Garai hartako maite-sua adierazi dezake kasu hontan, indarra handia duen musu bat delako irudikatuta dagoena eta oso ongi zentratua dago ezpainen zonaldea, arreta deitzeko asmoz. Gainera, puntu horretan egiten dute bat erabat kontrakoak diren bi koloreek. Beraz, txuri-beltz kontrasteekin jolastu duela argi dago, pertsonai bakoitzaren azalari aurkako tonua emanez. Gainera, oso ausardia irukatzen da. Jazz-aren garaian (20-30. mendeetan) jendea nahiko puritanoa zen, beraz, bi agure kaletik jende aurrean musukatzea oso arraroa zen. 9

Bodegoiak saila da hurrengoa, eta Pintzak koadroa da hau, margo akrilikoz egina. Bertan hiru pintza oso eta pintza erdi bat agertzen dira, norabide ezberdinekin kokatuta, mahai horixka baten gainean. Egurraren koloreak erabili ditu: marroi, laranja eta horiak, beraz beroak. Kontu handiz marraztuta daude, deitaile eta argi-itzal guztiak irudikatuz, erraltasun handiz. Forma aldetik zuzentasuna da nagusi, ez dago kiribuldurarik. Bodegoia denez, esanahi sinbolikorik ez duela uste dut, koadro hau margotzerakoan marroi kolorearekin jokatzea bilatu duela dirudi, arreta berezia jarriz goikaldean agertzen den tonu aldaketari.

Bodegoiekin jarraituz, olioz egineko Sagar gorriak deritzon koadro honetan sagar batzuk agertzen dira mahai batean dagoen bol baten barruan eta hiru kanpoan (bi aurrekaldean eta bat ia-ia bolaren atzean, eskuinaldean, nahiko izkutatua eta lausotua) modu errealista batez margotuak. Kolorearen aldetik sagarrak ezik, bestea gris ezberdinekin margotua dago (atzekaldeak ere tonu gorixka apal bat darama), frutak ordea gorri bizi batekin daude irudikatuak, eta oso disdiratsuak, hau da, argiak asko adierazi ditu. Beraz, grisa eta gorria da konbinazio nagusia; eta nahiz eta azken kolore hau oso nabarmenduta egon, tonu triste bat du koadroak. Perspektibaren aldetik ez da ezer berezirik ikusten, soilik fondoan dagoen sagar hori ez dela ongi bereizten itzalean eta lausotua dagoelako.

10

Iparraldeko Ameriketako Arapaoho tribuari buruz egindako sail bateko koadroa dugu hau, pastelez egina. Mutiko (berak adierazi zidan mutila zela, ez neska) gazte baten erretratoa da, eta aurpegia hurbiletik agertzen da, lehen-lehen planoan, beraz indio hauenen hazpegiak oso argi antzeman daitezke (sudur zapala, aho ateria, etb) eta dakuan taxu nekatua hobe azpimarratzen da. Gama marroiez margotuta dago, beraz ez du kolore aniztasunik, sepian egina. Mutikoa segur aski dirudiena baino gazteagoa izango da, baina daraman bizimodu latzak, gosea eta daukan adinerako egiten dituen lanak (landan edota etxekoak) haurrek berezkoa duten inozentzia eta alaitasuna lapurtu diote bere begirada itzaliz eta itxura serioagoa bihurtuz. Hala ere, badu begietan itxaropena adierazten duen disdira bat. Ez du ez mugimendurik, ez kolore kontrasterik, baina oso koadro adierazgarria iruditzen zait. Munduko itxurak saileko margolan bat dugu hau, Afrikan kokatua. Haur beltz baten burua eta sorbaldak agertzen dira profilez eta zeramikako plater sakon batetik edaten. Atzekaldea horitik laranjara doan kolore aldaketa berezi batek betetzen du, esfera oduan, koadroaren zentrotik aldeetara. Beraz, kolore beroek dute nagusitasuna: zerua izan daitekenaren laranja eta mutikoaren larruaren marroia. Afrikaren irudia ongi islatu du, bertan eguzkiak gogor jotzen duela ikusten da, horregatik mutikoa kamisetarik gabe dago, eta seguraski uda edaten ari da. Bi ezaugarri hauek bertako ere pobrezia eta bizitzen duten egarria ere irudika dezakete. Forma borobilak eta trazu organikoak dira nagusi, koloreek emandako berotasun horri lagunduz. Tonuek ilunabarra del esaten digute, eguzkiaren izpiak nabarmenagoak dauden momentua baita eta argia apalago dagoelako orduan, pertsonaiarengan ikus daiteken bezala.

11

Honako neskatxa japoniarra Munduko Itxurak sailekoa da baita ere, eta Jorgeren koadroetan oihoa den bezala bere aurpegiaren lehen plano bat agertzen da, piskabat ezkerreruntz mugitua. Ongi ikus daitezke bere hazpegi asiarrak: sudur eta aurpegi zabala eta begi luzatuak. Pertsonaiaren keinua oso atsegina da, irrifartsu dago nahiz eta ahoa itxita izan, eta beste toki batera begiratzen du despistatuta bezala, inozentzia piskabatekin. Txapel bat darama ile beltz eta luze bat estaltzen, hiru larrosekin. Kolore nagusiak beixa eta berdea dira, lehenengoa aurpegian eta txapelean eta bestea aztekaldea osatuz. Berriz ere ez dago perspektibarik, fondoa kolore leun bat delako. Udaberria ekartzen du gogora, loreengatik eta tonu berdearengatik gehien bat.

Kayak-en dagoen 3,5 metroko murala da hau, Stars izenekoa eta 2007an egina. Bertan haien artean oso ezberdinak diren Rock&Roll-eko zazpi artista handi agertzen dira nahasita. Eskuinetik hasita, bigarrena Ben E King dela dirudi, hirugarrena Freddy Mercury, laugarrena agian Kurt Covain eta bostgarrena Barricadako El Drogas. Tabernako barra baten aurrean daude, bakoitza bere musika-tresna edo mikrofonoarekin. Erabilitako koloreak txuria 12

eta beltza dira berri ere, tonu sepia apal batekin. Ez dago inolako perspektibarik, atzerago dauden pertsonaiak ez daude txikiago margotuak eta haien artean ez dago inolako erlaziorik, bakoitza berean dabil, nonbaitetik moztu eta berriro itsatsi balituzte bezala. Atzealdea tamaina ezberdineko izarrez eta argi izpiak irudikatzen dituzten marrez konposatua dago, artisten ospea eta izar izatea nabarmenduz. Mugimendua ere ematen dio horrek, pertsonai bakoitzak duen jarrerarekin batera.

Guztietatik, bat autatu dut, oso gustoko dudalako. Jazz sailekoa da eta Dantzaria du izena koadro honek, olioz 2008an egina. Argi ikusten da bere lehenetariko koadroa dela berak aipatutako iluntasuna delako nagusi. Ia plano osoan agertzen den emakume gazte bat da protagonista eta txuri beltzean dagoenez, gama grisaz baliatu da margotzeko orduan. Bi kolore honen erabilerak pertsonaia inguratzen duen beltztasua ere nabarmentzeko ongi etorri zaio. Soineko txuri bat darama, zeinek arreta guztia ematen duen, eta dantzatzen egongo balitz bezalako keinua du, eskuak burualdean batzen dituelarik, beheruntz begira. Gorputza biratzen ari dela dirudi eta horrek tolesdura batzuk sortzen dizkio jantzian, mugimendu piskabat emanez obrari. Atzekaldea zeharo beltza da, izugarrizko kontrastea sortuz, eta iluntasun horrek ez digu oso ongi aurpegia desberdintzen uzten, anonimatoan mantendu nahi balu bezala, gainera, ilearekin nahasten da, irudia misterio handiaz tindatuz. Ez du perspektibarik, pertsonai bakarra agertzen baita eta fondorik ez duelako. Lehenago azaldu dudan bezala, Jazz serie honetan drogen, alkoholaren eta mugarik gabeko dibertsioaren ingurukoa da, eta hor aurkitu dezakegu margolan honen iluntasunaren zergatia. Gaueko dantzaria izan daiteke, kanpoko itxura duenlarik lehen baliabide eta lokal susmagarri eta goibeletan aritzen dena.

13

Orokorrean: Bere margolanak arretaz begiratu hondoren ikusi dudana izan da Jorgek ez dituela bere sentimenduak adierazten pinturaren bidez, berak esan zidan bezala, ikusten duena margotzen du. Baian ez hori bakarrik, ikusten duenarekin espermentatzen duela uste dut; kolore, kontraste eta formekin jolastuz eta denbora osoan saiakerak eginez.

Bibliografia: Jorgerekin izandako elkarrizketatik atera dut informazio gehiena. Webguea: http://www.lamaletadelcaracol.com

14

You might also like