Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 57

Bidaiak

Europako mugetan barrena


Literaturaren Expressoa Europa 2000 izena eman zioten iazko udan Europa zeharkatu zuen trenari. Bertan, Europako hizkuntza askotariko ehun idazle inguru bildu ziren, Lisboan hasi eta Berlinen amaitu zen bidaian. Edorta Jimenez izan genuen euskal literaturaren ordezkari tren horretan eta, orain, bizitakoak kontatzeaz gain, trenean ezagutu zituen hainbat idazle eta literaturei buruzko argibideak eta kontuak ekarri dizkigu.

Edorta Jimenez
Generoa: Bidaiak Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 350 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362039 Edizioa: 1

Salneurria: 15

Helloak Txinan
Jon Abril kazetariak eta Asier Gogortza argazkilariak Txinan barrena berrogei egunez egindako bidaiaren kronika da liburu hau. Bi adiskideek oporraldia eta lana uztartu zituzten, erreportajeak eta elkarrizketak eginez eta hango kultura ezagutuz. Beijing, Shangai, Guilin, Yangshuo, Longsheng, Kaili, Kunming, Dali, Lijiang, Luhoshui, Chengdu, Xian eta beste hainbat herritan barrena ibili ziren biak, eta haietan aurkitu eta ikusitakoak biltzen dira orrialde hauetan

Jon Abril
Generoa: Bidaiak Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 200 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363500 Edizioa: 1

Salneurria: 14

Venezuela. Iraultza isilaren hitzak


Iraultza isilaren taupadak entzun daitezke Venezuelan. Berrogei urtez bi alderdik erabat usteldu zuten boterea, eta neoliberalismoaren jarraitzaile sutsu bihurtu zuten bertako politika. Honi aurre egiteko herria kalera atera zen eta, ohi bezala, tirokatua izan zen. Gero, Bolivarren aldeko militarrak altxa ziren agintari ustelen aurka eta Hugo Chavez herri xehearen aldarria bere egiten hasi zen. Honela, herriak hala eskatzen duelako, aldaketa sakonei ekin diete Venezuelako egungo agintariek. Baina ez da erraza berrogei urtez ustelkerian hezi eta ohitutako klase politikoa araztea.

Pako Aristi
Generoa: Bidaiak Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 148 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481361766 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Biografia
Balentxi. Hamalaugarren apostolua
Hamabi lagun hartu zituen harekin Jesus Nazaretekoak. Bat ustel atera zitzaion, Judas. Haren ordez Bernabe aukeratu zuten lehen kristauek, Paulo gero. Hamahiru apostolu osotara. Jorge Oteizak Arantzazuko komentuko ateburuan hamalau apostolu ezarri zituen Pietatearen inguruan. Zein ote hamalaugarrena? Liburu honen egileen arabera, zalantzarik gabe hamalaugarren apostolua Balentxi da, euskal apaiz matxinoa; behartsuen hurkoa, preso guztien anaia, Eliza ofizialaren zigorra, drogak jotakoen defendatzailea, zapaltzaileen etsaia, adinduen itsumutila ... Balentxi, askatasunaren apostolua.

Jexuxmari Zalakain
Generoa: Biografia Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 211 ISBN: 9788481364972 Edizioa: 2

Salneurria: 16

Celestino Uriarte. Klandestinitatea eta erresistentzia komunista


Liburu hau ez da ohiko historia saiakera. Biografiaren kutsu nabarmena izanagatik ere, ezin esan biografia bat denik, ez baita biografia soila. Celestino Uriarte arrasatearraren bizitza hari gidaritzat hartuta, zerua indarrez hartu nahi izan zuen, eta gerraren ondorioz erresistentziarik gorrienera -bi zentzuetanjaurtia izan zen belaunaldi oso baten kronika da eskuartean duzuna.

Juan Ramon Garai


Generoa: Biografia Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 295 ISBN: 9788481364712

Salneurria: 17.5

Jokin Gorostidi. Autobiongrafia


Izenburua irakurri eta, akaso konturatu zara liburu hau ez dela ohikoa. Ez da biografia bat, ez da autobiografia ere... autobiongrafia da. Jokin Gorostidi eta Itziar Aizpuruaren biongrafia da. Itziarrek soilik idatz zezakeen Jokinen biografia. Baina, nola kontatu Jokinen historia, azken hamarkadetako historia, berea kontatu gabe? Ezin. Horregatik liburu hau biografia bat da, biongrafia bat, baita guongrafia bat.

Itziar Aizpurua
Generoa: Biografia Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 379 ISBN: 9788481364729 Edizioa: 2

Salneurria: 19

Joxemiren uzta
Joxemi Zumalabe zena ez da liburu honetan kabitzen, beraz, ez bilatu orrialdeotan biografiarik. Hori bai, bere izpiritu orekatuarekin eta apustu emankorrarekin egingo duzu topo. Liburuan euskarazko prentsaren ibilbidea aztertzen da. Jaurlaritzak kazetalmolde horrekiko izan duen jarrera erasokorra esplikatzeko saioa da bereziki. Euskal prentsa zer den eta euskal nazioaren garapenerako duen ezinbestekogarrantzia azpimarratzen saiatzen da Jexuxmari Zalakain.

Jexuxmari Zalakain
Generoa: Biografia Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 282 ISBN: 9788481369045 Edizioa: 1

Salneurria: 11

Eleberria
1984
XX. mendeko libururik esanguratsuenetako bat da 1984. Aurreko mendearen erdian idatzi zuen Orwellek bere distopia, bere utopia negatibo hau. Hala, bada, joan den mende erdiko gerra hotzetik, etorkizun hits eta gupidagabea marraztu zuen. Ontasunarentzat ez dago lekurik Winston protagonistaren munduan. Anaia Nagusiaren eskutik gezurrak, beldurrak eta gorrotoak dena hartu dute 1984an: hizkuntza, morala, maitasuna... Itxaropenik bada, proletarioen baitan dago. Itxaropenik bada.

George Orwell
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 400 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481364866 Edizioa: 2

Salneurria: 19

Abaraska
Liburu hau giza abaraska moduko bat da. Bertako pertsonaiak euren bizitzari zentzua emango dien zerbaiten bila dabiltza munduan zehar. Bakoitza leku edo eta obsesio batetik abiatu arren, inguruko protagonistekin elkarlotuko du bere istorioa, bizitzan aurrera joan ahala elkarren kide, arerio, maitale edo jazarle bilakatuz. Azken finean, abaraska honen gela bakoitzaren pareta argizari geruza mehe bat baino ez da.

Asel Luzarraga
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 280 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365174 Edizioa: 1

Salneurria: 18

Adlotse
Zientzia-fikzioaren eta alegiaren arteko dantzan dabilkigu oraingoan Jokin Urain. Bere pertsonaiek komiki batetik sortuak dirudite, baina metafora ere bada; gizarte autoritarioaren kontrako metafora alegia. Herri asmatu bat baino askoz gehiago baita Adlotse. Jarrera edo pentsamendu desberdinak dituztenak estoldan bizitzera derrigortzen dituen gizartea da Adlotse. Egoera gertuen itzala atzematen de nobelako lerrotatik.

Jokin Urain
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 235 ISBN: 9788486597641 Edizioa: 1

Salneurria: 9

Aitortza
36ko gerrak milaka gizon, emakume, haur eta agure hartu zituen bere zurrunbiloaren baitan. Eleberri honek ahaztura den naufragiotik salbatu nahi ditu protagonista hauetako batzuk, Xixili narratzailearen ahotsaren bitartez. Gerrako protagonista anonimo izandako honek garaiko egunerokotasunaren berri emango digu, beldurra, biziraupena eta maitasuna bezalako kontzeptuen haritik tiraka, epikotasunetik honatago egon zen munduari begiratuz.

Abelin Linazisoro
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 324 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363081 Edizioa: 1

Salneurria: 16

Alkimista
Santiago artzain gaztea da. Nekazari familia apal batean sortu zen eta, betidanik, mundua ezagutzea izan du amets. Honela, egun batean, artaldea hartu eta bideari ekiten dio. Badaki abiatu beharra dagoela noizbait itzuli ahal izateko. Egiptora bidean jarriko da amets baten ondotik, bertako piramideetan bizitza aldatuko dion zerbait aurkituko duelakoan. Afrikan barrena, ordea, bidaia ezustekoz eta gainditu beharreko trabaz beteko zaio. Hala ere, bila dabilena faraoien herrian zain duela sinetsita, aurrera eginen du beti, helburua eskuratu arte bidea egitea egin daitekeen bidaia ederrena delakoan. Utopiak, azken batean, ibiltzeko balio baitu.

Paulo Coelho
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 228 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362084 Edizioa: 5

Salneurria: 14.5

Arian ari
Arian ari, 1959an hedatzen da Euskal Herriaren bihotzean dagoen Espainia eta Frantziaren arteko mugan. ETA sortu berriberria da; fronte kulturaleko komando bati azterketa berezi bat egin dezan agindua eman dio buruzagitzak. Muga igaro behar eta horretarako kontrabandista sare baten laguntzaren premian aurkituko dira. Norberak ohartu beharko du bakoitzaren bizitza heriotzarekin bukatzen dena, guztiona den biziaren azalpen bat besterik ez dela. Herioa ez baita biziaren urrats bat baizik.

Patxi Zabaleta
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 392 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481360424 Edizioa: 1

Salneurria: 14.5

Arragoa
Frankismoaren bihotzetik abiatuta, Igantzik hainbat zirkunstantzia, kinka eta gorabehera bitxi izan zituen bizikizun, gaur euskara aberats eta landuan narratzen dituenak. Igantzi abertzale sentitzen da oroz gain. Euskal Herriaren egoera iraingarriak bultzatuta, ETA-n aurkituko du liberaziogogoa asetzeko aukera eta kemena. Euskararen egoera tamalgarria, liberatu-bizitzaren urduritasun barrenkorra bezain beharrezkoa, gerrilla-prestakuntza,... Igantziri benetako arragoa gertatu zaio ETAko aldia.

Jon Urrujulegi
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 303 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481360585 Edizioa: 1

Salneurria: 13.5

Azeria eta lehoia


Sukar ustelaren urte hartan Sebastian Zubilleta Ingalaterrarako bidean utzi genuelarik -Armada Txit Zorionekoa iritzi zitzaion hartan pilotu- haraino iritsi da. Ez, haatik, berak amestu moduan, loriaz jantzirik, preso baino. Portland izeneko lekuan, doi-doi irla izatera iristen den lurmuturrean, Weymouth hiriaren ondoan. Sebastian gaztea, zauriturik eta gertaeren oroitzapenak ahazturik, horiek berreskuratu ahala Armada Invencible haren nondik norakoak bere buruan berregiten saiatuko da, bai eta etxera nola ihes egin asmatzen ere.

Edorta Jimenez
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 380 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481364996 Edizioa: 1

Salneurria: 18

Badena dena da
1936ko gudua lehertzen den unean bertan hasten da Badena dena da eleberria, Nafarroako Erribera eta Mendialdean hedatuko dena. Jainkoa, Erlijioa eta Aberria aipatuko dituzte, baina auzokoak auzokoa salatuko du; senideak senidea eta ankerkeriaren gogorrena txiroek jasan beharko dute. Erriberako kobazuloetan bizi ziren pobrerik pobreenak eta bizimodurako babes bakarra zituzten komunalak defendatu zituzten haietakoak ziren. Lurra zuten etxe; lurra bazkaren sorleku; eta leloa berriz Lurra eta askatasuna.

Patxi Zabaleta
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 410 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481360158 Edizioa: 3

Salneurria: 11.42

Baleen berbaroa
XVI: mendeko Euskal Heriko itsas-giroko Mundatxan kokaturiko thriller historikoa dugu Baleen berbaroa. Mundatxa herri lasaia astindu egin du bertako uretan agertutako balearen ehizak. Ekite horretan izandakoen arteko istorio zaharrak berbiztuko ditu harrapaketa-nahiak, baita arrantzale baten hilketa misteriotsua eragin ere. Lurpean dagoena, gorpu ala hazi? lelopean ekingo dio Sebastian gazteak jakin-grinari, harik eta Ingalaterrako Jornadarako Armadan enrolatu beharrean aurkitu arte.

Edorta Jimenez
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 270 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481360721 Edizioa: 3

Salneurria: 14

Beste eguzkia
Asunenbordako Domingo artzain bakartiak, etxaldea utzi eta gazte denborako amodioarekin, Josefinarekin, bat egiteko asmoa dauka bere bizitzaren gainbeheran. Baina egitasmo horren bidean, bere jaioterria, Alkabehere, okupatu duen gazte taldea agertuko da. Zer izan dezakete komunean artzain zahar batek eta okupa lotsagabe batzuk? Guztiz kontrajarriak diruditen jarrerek bat egin al dezakete? Nola?. Balizko batasun hori egia bihurtuko da, bikote zaharrak eta okupa gazteek Urruti-Etxarte-Uhalde eraikuntza enpresaren eraso higiezinari aurre egin behar diotenean.

Itziar Madina Elgezabal


Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 182 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481364743 Edizioa: 1

Salneurria: 16

Brnskint
Goizalde Landabasok liburu honetarako Brnskint hiria sortu du, Europa iparraldean imajina dezakegun baina, egia esan, beste edonon ere egon zitekeen irudizko hiria. Munduko hiri guztiak berdin eta ezberdin direlako. Horien tabernetako erakusleihoetatik tai gabe ikusten dugulako kale artean galdutako esperantza, aienerik ez duen mina, desioa eta, oroz gain, bizirauteko beharra. Zementuzko oihanari gizatasunaren keria oro eman diogu. Tasunak, berriz, batere ez. Hiria munstrotzarra da. Inork ez du abarotzat eta, hala ere, bada, izan. Hiriak egin gaitu ala guk egiten dugu hiria?

Goizalde Landabaso
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 104 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481366150 Edizioa: 1

Salneurria: 17.5

Dantzaldia
Hitzaurrean itzultzaileak zuzen dioen bezala; liburu hau harribitxia da, hasperen bati buruzko tratatua dela esan daiteke. Halaxe da, hasperen bati buruzko tratatua da liburua, izan ere, hasperen bat mota askotakoa izan daiteke: asperdura hasperena, gorroto hasperena, inbidia hasperena, oinaze hasperena, maitemin hasperena, etsipen hasperena Hasperen horiek guztiak barnebiltzen ditu Nemirovskyk liburuan, bere hasperen propioak ere badirenak. Haurtzaro bakarti eta zorigaiztokoa izan zuen Nemirovskyk eta orriotan ikusten da horren isla.

Irene Nemirovsky
Traductor/a: Eider Rodriguez Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 113 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481364552 Edizioa: 3

Salneurria: 12

Ecce homo
Joxek proposamena luzatu dio elkarrekin bizitzeko, eta galderak irauli egin dio bizimodua Begori. Galdera berandu heldu da, jakina, eta deslai utzi du gainera. Lehenago galdetu behar izan zion, hainbat urte lehenago, eta ez zuen egin. Tartean bizipen gehiegi jazo dira, bizipenak eta politika, politika beti, nonahi, bazter guztietan. Politikan jardun zuten gauzak alda zitzaketelakoan, eta eurak aldatu zituen jardunak. Politikak giza harreman berriak sortu ditu, sortu eta hautsi, berbiztu eta pitzatu, irazeki eta itzali.

Laura Mintegi
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 230 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363401 Edizioa: 1

Salneurria: 16

Ekaitz aroa
Literatura politikoa da hau, eta Euskal Herriak bizi duen egoera da eleberri berezi honen oinarria. Askatasunaren alde borrokan ari den erakunde armatuak alderdi abertzale nagusienaren buruzagi ezagun bat bahitu du, tentsio handiko egoera sortuz. Herriaren erantzunak eta eragile politikoen arteko bilerek, ordea, bahitua askatzera behartu dute erakunde armatua. Baina buruzagitzaren agindurik ez du jaso komandoak. Izan ere, satorren bat dabil tartean, eta agindua ez da iritsi behar zuen lekura. Egoerak, noski, eztanda egingo du, eta gertaerak abiada bizian jazoko dira bata bestearen atzetik, kalean bizi den giro larria islatuz.

Joxe Iriarte, Bikila


Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 146 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362176 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Eraztunen Jauna. Bi Dorreak


Eraztunen Jauna trilogiaren bigarren liburukia da Bi dorreak, Eraztunaren Gudaren historiaren bigarren zatia. Eraztunaren Elkartea ezinbestean bananduta, elkartekideek Dorre Ilunera iritsi arte pasa behar dituzten gorabeherak eta arriskuak ditu hizpide. Bidaiak, beraz, aurrera segitzen du. Fantasia epikoaren aitzindaria eta gailurra da lan hau. Mundu guztiko haur, gazte eta adin guztietako irakurleak liluratu ditu dagoeneko eta, nolabait, mito bihurtu dira hobbitak, elfoak, nanoak, orkoak eta liburu honetako gainerako izakiak.

John Ronald Reuel Tolkien


Traductor/a: Agustin Otsoa Eribeko Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 460 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362602 Edizioa: 1

Salneurria: 20

Eraztunen Jauna. Eraztunaren elkartea


Eraztunen Jauna trilogiaren lehen liburukia da Eraztunaren Elkartea, eta mendebaldeko literaturan asmatu den lurralde mitologikorik ezagunena biltzen du. Irudimenaren erresuma honetan, JRR Tolkienen munduak zortzi aro handitan banatutako 37.063 urte hartzen ditu. Ardaren sorreratik Eraztunaren Gudarekin amaitzen den Eguzkiaren Hirugarren aroraino, hain zuzen ere. Fantasia epikoaren aitzindaria eta gailurra da lan hau. Mundu guztiko haur, gazte eta adin guztietako irakurleak liluratu ditu dagoeneko eta, nolabait, mito bihurtu dira hobbitak, elfoak, nanoak, orkoak eta liburu honetako gainerako izakiak.

John Ronald Reuel Tolkien


Traductor/a: Agustin Otsoa Eribeko Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 548 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362596 Edizioa: 2

Salneurria: 20

Eraztunen Jauna-Hiru liburukiak+kutxa


Eraztunen Jauna. Eraztunaren elkartea, Bi dorreak eta Erregearen itzulera elkarrekin. Hiru liburukiak banaka saltzen dira, baina nahi izanez gero, hirurak batera kutxa batekin ere eros daitezke. Eraztunen Jauna, Tolkienen liburu arrakastatsuena, orain euskaraz, hiru liburukitan, eta kutxa batean bilduta.

John Ronald Reuel Tolkien


Traductor/a: Agustin Otsoa Eribeko Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 1404 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362589 Edizioa: 1

Salneurria: 50

Eraztunen Jauna III. Erregearen itzulera


Eraztunaren Gudaren amaiera da hau. Dorre Ilunera iritsi dira hobbitak, eta han emandako urratsek baldintzatuko dute Sauronen erresumaren nondik norakoa. Itzalaren aurkako azken borroka ez da nolanahikoa izanen. Guztia amaituta, ordea, aro berria hasiko da, erregearen itzulerarekin. Fantasia epikoaren aitzindaria eta gailurra da lan hau. Mundu osoko haur, gazte eta adin guztietako irakurleak liluratu ditu dagoeneko eta, nolabait, mito bihurtu dira hobbitak, elfoak, nanoak, orkoak eta liburu honetako gainerako izakiak

John Ronald Reuel Tolkien


Traductor/a: Agustin Otsoa Eribeko Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 396 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362619 Edizioa: 1

Salneurria: 20

Erlojugilea
X segundoak denbora gelditu du garun itxurako Estatuan. Pertsonak, autoak denak geldi daude infinitua dirudien argazki batean. Eremu mortu horretan, aldiz, jainko txiki bat bezala, aske mugitu ahal izango da nobela honetako protagonista, erlojugilea. Iragan politikoak eta, batez ere, pertsonalak setiatuta, lehenaldiarekin hainbat kontu kitatzeari ekingo dio hiriburutik alde egin aurretik. Bere ihesaldi bakartia ordea, zentzuz aldatuko da neskatiko bat aurkitzen duenean lehenik, eta gizon bat ondoren. Biek ala biek, erlojugilearen moralaren eltzea sutan jarriko dute, nahita eta nahigabe, eta, geldirik egonagatik ere, denok urria dugun denbora agortzen joango zaio bizitza irabazteko edo galtzeko bidean.
9

Asier Serrano
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 200 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365481 Edizioa: 1

Salneurria: 17

Eskuetan mapak
Roka ero putak aitaren eskopetarekin bere buruari tiroa eman zionean hasi zen dena". Hitz horiexekin ekiten dio egileak liburu honen korapiloari, izan ere, liburuaren protagonista nagusi den Aitorren eskuetako mapetan suz markatuta geratuko den gertakizuna da Roka lagunaren suizidioa. Hortik aurrera, Aitor eta haren lagunek osatuko duten Zuloan musika taldeko ibilbide kolektibo eta pertsonalaren bidezidorrak etengabe gurutzatuko dira 90. hamarkada osoan zehar. Aitorri gertatu bezala, taldeko kide bakoitzaren mapa markatuta geratuko da laguntasuna, amodioa zein drogagatik.

Asier Serrano
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 185 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481364965 Edizioa: 2

Salneurria: 16

Fahrenheit 451
Liburu honetako protagonista, Guy Montag, suhiltzailea da. 451 zenbakidun kaskoa buruan, letoizko mangera-muturra ukabiletan, liburuak erretzea da bere lana, bere behar kuttuna. Izan ere, Montag bizi den herrialdean debekatuta dago irakurtzea. Irakurtzeak pentsatzea dakarrelako eta pentsatzeak zoriontasun eza. Eta zoriontsua izatea derrigorrezkoa da. Dena aldatuko da, ostera, familia antisozial bateko kide den Clarisse gaztea ezagutzen duenean. Harreman berriak inarrosirik, erreketa batean liburu bat ezkutatu eta irakurtzeari ekingo dio suhiltzaileak, bera ere antisozial bihurtuz.

Ray Bradbury
Traductor/a: Nagore Tolosa Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 218 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365863 Edizioa: 1

Salneurria: 17.5

Galtzea metodo kontua da


Galdu egin nuen. Beti galdu izan dut. Ez nau larritzen, ez nau kezkatzen, galtzea metodo kontua da. Noizbait Luis Sepulvedak idatzitako esaldiak betetzen du Silanparen apartamentuko bakardadea. Santiago Gamboaren eleberrian guztiak dira galtzaile: Silanpa, Bogota ondoko aintzira batean aurkitutako gorpuaren inguruko hausnarketak egiten ari den kazetaria. Monika, kazetariaren gogoa betetzen duen emakumea. Esquilache, Barragan eta Vargas Vicua ustelak.

Santiago Gamboa
Traductor/a: Ainara Maia Urroz Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Kortazar Orrialde kopurua: 340 ISBN: 9788481363524 Edizioa: 1

Salneurria: 15

Historia lazgarria
Nekrofilia hitza da eleberri honen mamia egokien definitzen duena. Heriotzarekiko zaletasunari eta irrikak hilotzekin asetzeko joerari esaten zaio nekrofilia. Orrialde hauetan agertzen diren pertsonaia nagusiak, beraz, nekrofiloak dira. Bizimodu arrunta daramate guztiek. Lanera joaten dira, auzokideak agurtzen dituzte, kalean lasai dabiltza... baina hildako gazteak gustuko dituzte. Gaua baliatzen dute erietxetako gorputegietatik edota hilerrietatik gorpuak lapurtzeko. Behin baino gehiagotan egingo dute topo elkarrekin, egoera bereziak sortu eta korapilatuz. Egunez, ordea, pertsona normalak dira.

Aitor Arana
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 148 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362329 Edizioa: 1

Salneurria: 13.5

10

Iheskaria
Pramoedya Ananta Toer, Indonesiako egilerik ezagunena eta errepresaliatuenak Bigarren Gerra Mundialaren azkeneko egunetan bere bizitza salbatu nahian borrokan diharduen herri baten eleberri basa eta erakargarria dakarkigu oraingoan. Hardo, Indonesia hartu zuen Armada japoniarraren kontrako matxinadaren buruetako bat dugu. Japoniarrek harrapatu ezkero, momentuan hilko lukete. 1945ekoIndonesia okupatuan, eta eleberri honetan, edozein harreman pertsonalari dario abardura politikorik edota hiltzeko arriskurik.

Pramoedya Ananta Toer


Traductor/a: Jose Emilio Txoperena Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 180 ISBN: 9788481369281 Edizioa: 1

Salneurria: 9

Intimitatea
Zergatik uzten diogu maitatzeari? Zein da maleta prestatu, atetik atera eta sekula ez itzultzeko unea? Liburu honetako protagonista trantze horretan dago. Bikotea eta bi semeak utzi eta etxetik alde egin aurreko gauean bere bizitza ustez arrakastatsuak sortzen dion asegabetasunaren arrazoiak aletzen joango da. Gogoan aurrera eta atzera ibiliko ditu era ezin gordinagoan harreman barruko miseria txikiak, amore emateak, ohiturak, desilusioak... bikotearen intimitate biluzia.

Hanif Kureishi
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 150 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365214 Edizioa: 1

Salneurria: 15

Iraganean galdua
Ixiar gaixorik dago, oso larri. Azken asteotan Agustinen izena errepikatzen du ametsetan behin eta berriro. Kezka handiren bat du barnean, baina senarrari ez dio ezer esan nahi. Senargai izandakoaren arrastoa bilatu eta bere ondora eraman dezala, besterik ez. Baina hogeita bi urte iragan dira bien bideak bereizi zirenetik, eta Agustinek ez du ulertzen jaso duen gutunaren arrazoia zein izan daitekeen. Aspaldian geratu zen bazterrean bien arteko amodio istorioa, mutila preso sartu zutenean. Borroka armatua bidetzat hartu duten bi ekintzaileren arteko maitasun ezinezkoa dakarkigu egileak eleberri honetan.

Abelin Linazisoro
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 184 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362183 Edizioa: 2

Salneurria: 13.5

Jeu de Paume
Jeu de Paume, egun, Parisen dauden museoetariko bat da. Ez da, agian, ezagunena. Louvretik gertu egonik, txikia baitirudi. Baina, bere txikitasunean ere, hamaika istorioren gordeleku da noizbait frontoi izandako hau. Bertan gerizpetu ziren, adibidez, monarkiaren tirania onartu nahi izan ez zuten XVIII. mendeko iraultzaileak, eta gau bakar batean, Giza Eskubideen Gutuna adostu zen. Inpresionistek eta surrealistek ere bereganatu zuten XX. mendearen hastapenean, eta errepresentzaio estetikoaren legeak nola hautsi irakatsi ziguten. Gerora, erakusketak antolatzeko erabili izan da.

Fito Rodriguez
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 125 ISBN: 9788481363364

Salneurria: 13

11

Joan. Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk


Uztail amaiera da Lisboan, eta Mariok dei bat jaso du gauerdian. Emakume baten ahotsa da, frantsesez, Joo anaia gaztea Santa Grazin larri dagoela jakinarazi diona. Eta Mariok zer egin erabaki beharko du: joan, ez joan, edo Erabakiak guk geuk hartzen ditugulako ilusioa bizi dugu baina, izan, damuak baldintzatutako halabeharraren iruzur baino ez dira. Sara Caeiroren hitz hauek izan zitezkeen eleberri honen hari gidaria, Lisboa dekadentean hasi eta Zuberoa magiko batean amaitzen den bidaia zeharkatu eta zehaztuko dutenak.

Patxi Zubizarreta
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 232 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365962 Edizioa: 1

Salneurria: 22

Kristalezko hiria
"Okerreko zenbaki batekin hasi zen dena...". Hitz hauekin hasten da Kristalezko hiria, Paul Austerrek idatzitako New Yorkeko trilogiaren lehenengo kontakizuna. Liburu hau, Austerrek nobela beltzari egindako ekarpentzat hartua, identitatearen aldakortasuna du ardatz. Pertsonaia nagusia den Daniel Quinn Paul Auster bilakatuko da lehenik, Henry Dark gero eta, pertsonaien dantzak aurrera doan heinean, irakurlea kristalezko hirian identitateak dauzkan mugen lausotasunaz ohartuko da.

Paul Auster
Traductor/a: Arkaitz Cano Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 160 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481364705 Edizioa: 2

Salneurria: 16

Laguna
Maitatua denak boterea dauka, maitatzen duenak ordea ez du botererik batere. Dinamika hau da Laguna-ren ardatza. Maitatzeak galera dakar. Maitatzen duenak segurtasuna galduko du, hustu egingo da, eta modu ridikuluan adoratuko du maitea. Zer nolako tragedia maitatua izateko beharra ez duen norbait maitatzea! Horretarako prest dagoena mundu zoro batean biziko da eta atea ixten duen bakoitzean labanek hegan egingo dute bere buru gainetik; mundu zoro bat, non pianoa atzamarrak odoletan izan arte joko den.

Dennis S. Miles
Traductor/a: Andolin Eguzkitza Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 264 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363906 Edizioa: 1

Salneurria: 16

Lagun armatua
Liburu honetako protagonista, Alex, Bilbora itzuli da, lehenago oporrak igaro ohi zituen hirira. Itzulerak iraganarekin jarriko du aurrez aurre; lekuak, kantak, lagunak eta itxuraz amaierarik ez duen gatazka. Baina, batez ere, Zubietarekin jarriko du aurrez aurre. Aspaldiko laguna, Joseba Sarrionandiari kartzelatik ihes egiten lagundu zionetik sasian dabil. Poliziaren esanetan, egun ETAko buruetako bat da; Europako terrorista bilatuenetako bat, baina, aldi berean edo oroz gain, Alexentzat iraganeko laguna da Zubieta. Penintsula zeharkatzen laguntzeko eskaria jasoko du Alexek eta, zalantza politikoak gora behera, adiskide zaharra laguntzeko beharra sentituko du.

Raul Zelik
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 256 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365573 Edizioa: 2

Salneurria: 17

12

Larrua hotz
Independentzia eskuratu berri duen Irlandako errepublika gaztea inarrosi duen guda zibiletik ihesi, irlandar matxino ohia den protagonistak itsasbideetatik aparte dagoen irla galdu batera joko du, bertako egurats-ofizial izateko asmoz. Doi kilometro terdiko luzera duen lur-eremuan, itsasargia, etxola bat, aurreko egurats-ofiziala beharko lukeen gizona eta bere oroitzapenak izango ditu lagunarte bakar ustez. Stevenson, Lovecraft edota Conrad-en obrekin parekatua izan den eleberri honen dohainik handiena, beharbada, nahi gabe ere pentsarazteko duen ahalmena da. Estilo single baten pean, irudi eta ideia indartsuen literatura da Piolena.

Albert Snchez Piol


Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 280 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365412 Edizioa: 1

Salneurria: 18

Maitasun elaberriak irakurtzen zituen agurea


Amazoniako paisaia erakargarriak, bertakoen emozio eta nahiak eta Bolvar zaharraren figura bakartiak progresoak hiltzera daraman mundu zoragarria marraztu egiten digute eleberri honetan.

Luis Seplveda
Traductor/a: Ana Santos Elotza Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 115 ISBN: 9788481360769 Edizioa: 1

Salneurria: 12

Mila eta bat gauen gauak


Munduan aski ezaguna da Mila gau eta bat gehiago liburuaren istorioa, baita bizirik irauteko Xerazadek Xariar sultanari gauero kontatu behar izan zizkion istorioetako asko. Baina zer gertatu zen Xariar sultanak Xerazaderi bizitza barkatzea erabaki zuenean? Zer gertatu zen mila eta bigarren gauan? Galdera hauei erantzutera eta liburu klasiko honi amaiera ematera dator, paradoxikoki arabiar literatura modernoaren aitatzat hartua izan den Nagib Mahfuz. Amaiera baino jarraipena ematera dator Mahfuz, jarraipen posibleetako bat.

Nagib Mahfuz
Traductor/a: Patxi Zubizarreta Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 280 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363449 Edizioa: 1

Salneurria: 17

Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua


Hil zenean merkatari entzutetsua zen Napumoceno jauna, eta Mindelon guztiek begirunea erakusten zioten. Testamentu luzearen irakurketak, ordea, hildakoaren bizitzaren eta izaeraren gaineko argi berria eskaini zuen. Izan ere, nori otu zitzaiokeen Napumoceno jauna bulegoa garbitzen zuen andrearekiko amodio kontuetan has zitekeenik, gelako bazterretan eta idazmahaiaren gainean alaba bat egiteraino helduta.

Germano Almeida
Traductor/a: Bego Montorio Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 184 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362633 Edizioa: 1

Salneurria: 15

13

Negarrik ez, haurrak


"Lurrak kendu egin zizkioten nire aitari eta bizitza osoa eman zuen gizon txoriak noiz alde egingo zuen zain. Baina gizon txuriak ez zuen joan nahi, eta bertan hil zen nire aita, bereak ziren lurrak txuri batentzat lantzen. Nik ere, gizon txuri batentzat egiten dut lan, gureak ziren lurretan... ...Baina ziur naiz egunen batean berreskuratuko ditugula. Bitartean, hemen izango naiz lanean, egun handi horren zain." Njoroge eta bere familiaren istorio trajikoa Kenian kokatzen da 1950. urtean.

Ngugi Wa Thiongo
Traductor/a: Pernando Barrena Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 182 ISBN: 9788481369120 Edizioa: 1

Salneurria: 9

Nerea eta biok


Nobela honetan Laura Mintegik ez du emakumeei buruz idatzi, baina ahots emeaz mintzatzen da, eme baten azalean zehar diharduelarik. Ez du, izan,euskal presoei buruz jardun, baina beroien ausentziak nabariago egiten du une oro duten presentzia protagonistarengan. Jesus batean irakurtzen den nobela honetan gordin-gordinean azalarazten da herri honen egoerak gutariko bakoitzarengan sor dezakeen maitasun-gorroto sentimendu lakarra.

Laura Mintegi
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 126 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481369366 Edizioa: 4

Salneurria: 13

Patagonia express
Luis Sepulvedak bizitzan zehar izandako gorabeheretan laguntzeko gonbitea luzatu egin digu. Aitonaren eskutik militantzia politikoan emandako lehenengo urratsetatik, gartzela eta herbestearen ondotik berraurkitu zuen Patagoniararte. Joan eta etorriko bidaiatan kontinentea zeharkatu duen ibilbide pertsonala dugu egilearena, Sepulvedak aitonari hitz eman zion tokira iristean baino amaiera izango ez duena.

Luis Seplveda
Traductor/a: Ima F. Garbizu Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 166 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481360950 Edizioa: 1

Salneurria: 12

Piztien itsasoa trilogia


1999. urtean ekin zion Edorta Jimenezek Piztien itsasoa izenburua daraman trilogia idazteari. Urte horretan idatzi zuen Baleen berbaroa liburua, eta bost urte geroago Sukar ustelaren urtea. Orain, Jimenezen ibilbide literarioan mugarri den trilogia ixten duen liburua heldu da: Azeria eta Lehoia.

Edorta Jimenez
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 1052 Koadernaketa: carton

Salneurria: 42

14

Pulp
Oporraldia behar nuen. Bost emakume behar nituen. Ezkoa atera behar zidaten belarrietatik. Autoak olio-aldaketa behar zuen. Errenta aitorpena aurkeztu gabe nuen. Irakurtzeko nire betaurrekoei besoetako bat hautsi zitzaien. Apartamentuan inurriak neuzkan. Haginak garbitu behar zizkidaten. Zapaten takoiak higatuak nituen. Insomnioa nuen. Autoaren asegurua iraungia nuen. Bizarra egiten nuen bakoitzean ebaki piloa izaten nuen. Sei urte ziren barrerik egiten ez nuela. Kezkatzeko joera nuen, kezkatzeko inolako arrazoirik ez bazegoen ere. Eta benetan zertaz kezkatua nuenean, orduan mozkortu egiten nintzen.

Charles Bukowski
Traductor/a: Josu Lartategi Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 244 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362305 Edizioa: 1

Salneurria: 15

Rebel Mayo Colorao


Ardo gorriaren distira eta gari sailen horia dira nagusi arratsalde beroan. Nafarroa ezezagunera hurbildu da Paddy Rekalde, adiskide zahar baten hiletara, eta mahastietara begira egon ohi den Lili beltzarana aurkitu du. Solasari ekin diotenean, Rebel Mayo Colorao agertu zaie hizpidera. Azken honekin, Irlandara iristeko aukera izanen du irakurleak, hura baita protagonistari ezkutatzeko eskaini zaion aukera. Iheslariaren bakardadea, errepublikarren borroka, musika, iragana eta oraina, amodioa, tabernak, euskaldunen hilerria... loturik agertuko dira denak, amaiera indartsuraino ohartzeke eramango zaituen narrazioan.

Paddy Rekalde
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 340 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362497 Edizioa: 1

Salneurria: 16

Riomundo
Bertold Brechtek dio bere gogoaren aurka, bortxaz, egoerak behartuta herria, familia, etxea utzi eta kanpora joan beharra duen hori, ez dela emigrantea, desterratua baizik. Ikuspuntu horrek eraman du egilea, zenbait galderaren erantzun bila. Bizitzaren emariak milaka eta milaka pertsona, familia, hara eta hona mugitzen ditu. Eta beti dago arrazoi bat atzean, beti dago istorio bat, ibai bat, bizitza horiek hara eramaten dituena: gerra, maitasuna, beldurra, esperantza... Euskal Herrira ere iritsi ziren desterratuz betetako trenak. Lur ezezagun hontara, bizibide hobearen bila zetozen milaka eta milaka emigrante familia haiek. Horietako baten istorioa da honakoa.

Jon Maia Soria


Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 227 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363302 Edizioa: 9

Salneurria: 16

Sisifo maite minez


Denok maitemindu gara noizbait. Eta badakigu maitasunak erotu egiten gaituela. Maitemintzeak muturreko egoeretara eramaten gaitu. Heroizidaderik handiena eta miserablekeria lardazgarriena egin dezakegu maiteminaren aitzakiaz. Bata zein bestea. Edo bata eta bestea, elkarren segidan, sekuentzia berean. Maitemina, pasioa, desira, gabezia, antsia, hutsunea, itxaropena, etsipena. Banaka hartuta arriskutsuak diren sentimenduak dira, baina lehergarriak izan daitezke denak batera agertzean.

Laura Mintegi
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 184 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481361933 Edizioa: 6

Salneurria: 14

15

Sukar ustelaren urtea


1588. urtea da. Ingalaterrara abiatzekotan da Armada, Handia eta Txit Zorionekoa iritzi zitzaion huraxe. Baina ontzitik irten gabe ere egin behar izan zioten aurre heriotzari, gazteleraz batzuek tifus deitzen zuten haren kontra, Sebastian Zubiletakoaren euskaraz sukar ustela zeritzanaren kontra. Batzuk Armadari lotu zitzaizkion fortuna bila, beste batzuk, euren borondatearen kontra tostari lotutakoak, bogalari gisa abaituko dira. Mariel jaiotako Sebastian ordea, ihesean. Maiteminetik.

Edorta Jimenez
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 402 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363760 Edizioa: 1

Salneurria: 15

Ugerra eta kedarra


Ugerrak jaten duen zerraldo erraldoia da Bilbo. Telebista jasanezina da alkohol eta marihuana barik, etxea batzea ezinezkoa speed lerro pare bat gabe, musikak emozio zati handia galtzen du MDMAk laguntzen ez badu, larrua jotzea ez da gauza bera kokainarik gabe, eta bizitzaren zama bera ere askoz pisutsuagoa da azukre beltz dosirik ez badago. Horregatik, Katek tabernetako giroa maiteago du etxean flipatzen geratzea baino. Etxeak ito egiten du, telebista ikusi eta erre, erre eta edan, edan eta masturbatu, eta eguna besterik gabe joaten utzi...

Sonia Gonzalez
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 224 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362909 Edizioa: 3

Salneurria: 15

Uhaldean
Bere ttipian, liburu guztiz eder eta hunkigarria, zinetan eta benetan. Amodioeta duintasunaren erresuma unibertsalera bidaia ahaztezina. Maitasuna eta konpromezua ez ditugu aurrerantzean begi eta kolore berdinez ikusiko, ez eta, ziurrenik, orainarteko kemen eta intentsitate berberez. Zerbait aldatuko da gugan. Sakontasunean irabaziko dugu.

Franoise Xnakis
Traductor/a: Jose Luis Alvarez Santacristina Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 112 ISBN: 9788486597566 Edizioa: 1

Salneurria: 9

Ukoreka
Inklusa batean haur bat utzi dute gauez; Beat du izena, baina ez du gurasorik edo abizenik ezagutzen. Bere bakartasun garratzetik aurre egin beharko die inguruan sortu eta mamituko zaizkion grina, lelo eta arazoei. Asmaketa baten lilurak zoratu eta harrituko du mutila. Baina zelatarien elkarte ezezagunak, pentsamendu eta askatasunaren aurkako zigorrak eta gorroto eta bekaizkeriak nahasi eginen dira maitasunaren dei eta zirrara xamurrekin.

Patxi Zabaleta
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 410 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481369267 Edizioa: 6

Salneurria: 16

16

Utopiaren itzalak
Amaren suizidioaren ostean, Josuk, Eskorbuto taldeko izenkide miretsia hiltzen den egun berean, desintoxikazio zentroa utzi eta familian enpresari aberats eta eszentriko fama duen osaba Arturren etxera doa berarekin lan egitera. Berehala kolokan geratuko da osabaz duen irudia eta, lanean murgildu ahala, konturatuko da Arturrek badituela bestelako idealak eta bestelako enpresa-jarduerak. Hala bada, nobela honetako protagonistek, itzal batzuetatik besteetara joko dute, etorkizun hobe baten promesaren bila.

Asel Luzarraga
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 185 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365917 Edizioa: 1

Salneurria: 17.5

Zure arimaren truke


Galderaz beteriko liburua duzu hau. Zure maiteari minbizia aurkituko baliote eta urtebeteko bizia eman, zer egingo zenuke? Edo, hobeto esanda, zer ez zenuke egingo? Liburuaren protagonista, Bernat ikerlaria, ataka horretan dago. Iruri neska-laguna minbiziak jota dago, eta azken beltzera doa ezinbestean. Heriotzaren aurrean bi aukera ikusten ditu Bernatek: Iruriren alboan egon daiteke, eta hura zimeltzen ikusi; edo inoiz egin duen ikerkuntzarik harrigarrienean murgil daiteke, baina bikotekidearengandik urrun. Hala, bada, zientzia, artea eta fedearen mugak arakatuko ditu herio andereari iskin egiten saiatzeko.

Fernando Morillo
Generoa: Eleberria Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 210 Koadernaketa: carton ISBN: 9878481365313 Edizioa: 1

Salneurria: 16.5

Erotikoa
Basa gurina
Basauriko Euskarabila elkarteak 1996 urtean hasi zen ipuin erotikoen lehiaketa antolatzen. Geroztik hamar urte eta ehunka ipuin pasa dira elkartearen eta berak izendatutako epaimahaien eskuetatik. Milaka izango dira tintaz zipriztinduta beharko luketen orriak, izerdiz zipriztinduta daudenak.

Basauriko Euskarabila Lehiaketa


Generoa: Erotikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 218 ISBN: 9788481364774 Edizioa: 1

Salneurria: 16

17

Bero hezeak
1996an hasi zen Basauriko Euskarabila Elkartea ipuin erotikoen lehiaketa antolatzen. Berrehun lan inguru aurkeztu dira orain arteko sei edizioetara, eta horietarik hogeita hiru onentxoenak aukeratu ditugu liburu honetarako. Saritu gabeko batzuk ere sartu ditugu, kanpoan utzi ezinekoak zirelako beren maila onagatik. Erotismoak edozenbat aurpegi du. Pertsonak ezberdinak gara, eta ezberdinak izan behar, nahitaez, gure sexu-joerak, fantasiak, kitzikagaiak eta morboa ematen diguten egoerak. Idazle hasiberriak eta kontsakratuak, emakumeak eta gizonezkoak, lurruna darion atea irekitzen digute, barrura sartu eta xuxurla eta hasperen artean gal gaitezen.

Basauriko Euskarabila Lehiaketa


Generoa: Erotikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 230 ISBN: 9788481362053 Edizioa: 2

Salneurria: 16

Buda zoriontsuen etxea


Bizitza libertinoa izan duen hirurogeita zortzi urteko emakume brasildarra da liburu honetako narratzailea. Bere hitzetan, bizitza larrua jotzea da, eta kontu horretan atzeratuak gaude, ezin atzeratuagoak. Horregatik, "hau irakurtzen duenari desira piztu nahi diot, masturba dadila gutxienez" dio.

Joo Ubaldo Ribeiro


Traductor/a: Karlos Zabala Oiartzabal Generoa: Erotikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 190 ISBN: 9788481363555 Edizioa: 1

Salneurria: 15.5

Desira plazer. 68-08


Estankonak, Jimenezek eta Muozek 68tik gaur egun arte gurean idatzi den poesia arakatu dute erotismo bila. Aurreiritzi eta uste guztien kontra, ez da makala aurkitu duten altxorra. Jimenezen hitzetan: Poema guztien artean lurralde bat eratzen da, Euskal emakume eta gizonen erotismoaren kontinentea. Hona hemen desira eta plazeren mapa-mundia. Mapa hau zeharkatuz, X handidun lekuak (liburuak, poemak, egileak) aurkituko ditugu, Altxor-mapa.

Zenbait egile
Generoa: Erotikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 727 ISBN: 9788481365627 Edizioa: 1

Salneurria: 19

Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak


Izenaren jabe den Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak honetan, Pilar Cristobalek, luma jostariz eta naturaltasun harrigarriz, hamahiru narrazio aletzen dizkigu, zein baino zein bustiagoa eta goriagoa. Irakurlea eskutik hartu eta leihatilatxo batera darama, bere voyertasunaz atsegin har dezan: jaunandereen eta bere mirabearen arteko harremanak, familia baten larrutaldi xelebreak, zakila alokatu duen bikote lesbianoaren kasua, leihotik mutil gimnasiazalea dakusan neskaren gorabeherak...

Pilar Cristobal
Traductor/a: Juan Martin Elexpuru Generoa: Erotikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 138 ISBN: 9788481361285 Edizioa: 1

Salneurria: 15

18

Euskal idazleen ipuin erotikoak


Literotura bilduma honi hasiera emateko, narrazio erotiko bana eskatu genion zenbait idazleri, eta inguratu ditugun hamazortzi lanekin osatu dugu Euskal idazleen ipuin erotikoak hau. Tartean daude Basauriko Euskarabila Elkarteak antolatzen duen sariketako ipuin batzuk ere. Guztiak euskaraz sortuak, bat izan ezik: guraso euskalduneko Luca Etxebarriarena, azken Nadal sariarena, hain zuzen. lzen handiko idazleak eta hasi berriak, jakinduria eta freskotasuna, esperientzia eta gaztetasuna nahasten dira, gaiz zein estiloz hain anitza den liburu honetan.

Zenbait egile
Generoa: Erotikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 192 ISBN: 9788481361094 Edizioa: 4

Salneurria: 13

Euskal lizunkeriaren antologia


Lizunkeria, likiskeria, lohikeria...deitzen zioten garai bateko elizgizonek gaur guk erotismoa edo sexu-gogoa esaten diogun horri. Ehun testutik gora sartu ditugu antologia honetan, aldez edo moldez lizuntzat jo daitezkeenak. Izan ere, alde ederra dago Etxepareren Emazten fabore eta Miranderen Hiru putattoak poemen artean. Ez ditugu ahaztu lizunkeriaren aurka sutsu jardun zuten Axular edo Frai Bartolome ere, beren idatziak, ogizkoak bailiren, lizunduz joan baitira poliki-poliki. Kantuak, bertsoak, xikitoak, esaerak... denetik dago hemen, baina irakurleak ezustekorik handienak gaur eguneko prosan aurkituko ditu again, aldizkarien atalean bereziki.

Juan Martin Elexpuru


Generoa: Erotikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 270 ISBN: 9788481361483 Edizioa: 2

Salneurria: 16

Filosofia apaingelan
Filosofia apaingelan Saderen obrarik distiratsuena da, adituen ustez. Antzerki itxura duen harribitxi honek ezin hobeto laburbiltzen ditu "markes dibinoaren" sexu-fantasia mugagabeak eta mundu-ikuskera zorrotz eta iraultzailea. Neska gazte birjina baten "heziketa sexuala" da gaia. Teoria eta praktika uztartuz, Dolmanc eta Saint-Ange jaun-andere libertinoek plazerraren eta bizitzaren sekretu guztiak erakusten dizkiote Eugeniri, eta pertsonarik lizunena bihurtzen dute oso denbora gutxian.

Marqus de Sade
Generoa: Erotikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 314 ISBN: 9788481362091 Edizioa: 1

Salneurria: 16.5

Kondoi urrunak
Nork ez du gogoan lehen maitasuna? Edo zulatu zitzaion lehen kondoia? Nork ez du izan amodio ezkuturen bat? Edo nork ez du dastatu zeloen pozoia? Gaztaroko maitasunak gogoratzeko sortuak dira zazpi kondoi erotiko hauek. Erabiliz jabetuko gara maitasun urrun haiek gugandik gertuago daudela hurbilenak baino, oharkabean markatu gintuztela eta, gainera, erotismoaren bidean kondoi berriek ez dutela lehen maitasun haien magia, xarma eta oroitzapena ezabatuko.

Juan Karlos Merino


Generoa: Erotikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 180 ISBN: 9788481362541 Edizioa: 2

Salneurria: 15

19

Krabelina beltza
Krabelina beltza oso tenperatura beroko nobela erotikoa da. Horregatik, egunean kapitulu bakarra irakurtzea gomendatzen dugu, nahiz eta jakin ez zaigula kasurik eginen. Protagonista liburusaltzaile bat emakume argi eta liberal batekin maitemintzen da eta erotismoaren zirrikitu guztiak arakatuko dituzte elkarrekin: binaka, hirunaka, launaka... Baina badute beren arteko beste obsesio bat ere: Krabelina beltza aurkitzea. Bilaketa horretan, kriseilu gorriko etxeak ezagutuko dituzte. Sufrimenduaz asko idatzi da gure artean, baina atseginaz gutxi.

Juan Martin Elexpuru


Generoa: Erotikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 182 ISBN: 9788481361100 Edizioa: 3

Salneurria: 10.22

Lehenengo aldia
Nork ez du gogoratzen bere lehenengo aldia? Nork ez ditu bizi edo imajinatu hamaika lehenengo aldi? Euskal idazleen ipuin erotikoak liburuarekin ireki genuen kremailera 1998an, Durangoko azokan, eta sei urte bete direnean beste talde-liburu batekin gatoz. Gaia jarrita ari dira oraingoan idazleak, bertsolariak bezala. Igo oholtzara, lehenengo aldia duzu gaia, eta egin narrazio bat zeuk nahi duzun doinuan eta neurrian. Eta gauza polit askoak egin dituzte. Lehenengo aldi errealistak eta fantasiosoak, umoretsuak eta tragikoak, norberarenak eta inorenak..., ez ditugu antzeko bi aurkituko, nahiz eta baden hitz bat ipuinez ipuin erlea bezala saltoka dabilena: plazera.

Zenbait egile
Generoa: Erotikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 168 ISBN: 9788481363913 Edizioa: 1

Salneurria: 15

Onan
Eleberri honetan Onan izeneko mutilaren bizitza kontatzen zaigu, hamaika urte dituenetik hogei betetzen dituen arte. Mutilaren nerabezaroa eta gaztaroa dira hain zuzen orrialdeok biltzen dutena. Bere osabaren eta adiskide adituen laguntzaz, sexuaren mundu liluragarria aurkituz joango da poliki-poliki Onan, eta gure gizartearentzat tabu aipaezin diren hainbat eta hainbat kontu gauzarik naturalenak eta ohikoenak bihurtuko dira beretzat. Gutako zenbatek du lagunekin, neska nahiz mutilekin, era gozatsu eta jostagarrian oheratzeko aukera? Nork izan du etxean, sexuari dagokionean, maisu eta lagun onik?

Aitor Arana
Generoa: Erotikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 136 ISBN: 9788481361704 Edizioa: 1

Salneurria: 15

Relax
Gure egunkari kontserbadoreenen orrialdeak betetzen dituzten relax iragarki amaiezinetan bezala, sexua eskura daukazu liburu honetako bederatzi narrazioetan. Erraza, merkea eta anonimoa, nahi duen ororentzat. Zu, Samantha, Alex, lankide xarmangarria edo kalean gurutzatzen duzun ezezagun hori dago orriotan. Superdotado, duplex, euskaraz badakit, 24 zm., viciosa, bisex... Dena amaitutakoan ez da ezer konponduko: bakardadeak, fideltasun ezak, beldurrak... bere horretan iraungo dute. Baina akaso lasaiago sentituko zara, erlaxatuago.

Rafa Ugalde Iragorri


Generoa: Erotikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 156 ISBN: 9788481365061 Edizioa: 2

Salneurria: 16

20

Sex abaroa
Paddy Rekalderen argazki, apunte, ipuin poetiko (nahi bezala deitu) indartsu hauetan, sexua kai, abaro eta gozotasun da gehienetan, eta ekaitz zurrunbilotsu ez gutxitan. Egileak luma ausart eta jostariz berrogei sex itxasotan bustitzen gaitu, berrogei murgil sexuaren ur sakon eta mugituetan, non geure burua ispilatua ikusiko dugun sarri. Ardo gorri freskoa bezalakoxea da sexua. Ahora eraman eta, dastatu ostean, haren plazerra sentitzen duzu barrenean.

Paddy Rekalde
Generoa: Erotikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 104 ISBN: 9788481361841 Edizioa: 1

Salneurria: 15

Stock 13
Idazlea bera, Nboh, Naroa, Simone, Printzesa Kapritxosie, Klaudia, Maria, orriotan zehar txortan eta berbetan dabiltza; sexua eta literatura, sexua eta janaria, sexua eta musika, sexua eta sexua ahotan hartuz eta sartuz. Haiekin nahastu ditu Jimenezek James Joyce, Nora Barnacle, D.H. Lawrence, Corn Tellado, Henry Miller, Anais Nin, Mickey Rourke, R.L. Stevenson, Jacques Cousteau, Benito Lertxundi, Miles Davis, Rocco Siffredi, Gustave Flaubert, Boticcelli, Pier Paolo Passolini, Sade Idazleak erotismoaren historia, literaturaren historia, pornografiaren historia, musikaren historia eta Edorta Jimenezen beraren historia idatzi du luma ero eta beroz.

Edorta Jimenez
Generoa: Erotikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 117 ISBN: 9788481365672 Edizioa: 1

Salneurria: 16

Haurrak eta gazteak


1936ko gerra haurrei kontatua
13 urtetik aurrera. Haurrek maiz galdetzen dute zergatik gertatu den gerra bat edo beste. Helduei egin ohi dizkiete galderok, baina helduok, maiz, ez dugu jakiten zer erantzun. Iaki Egaaren liburu berria iluntasuna argitzera dator, kasu honetan Espainiako Gerra Zibilak Euskal Herrian eragindako sarraskia aintzat harturik. Modu sinple eta arin batean azaldurik, helduarentzako zein haurrarentzako ulertzen gaitzak diren pasarteak argitzen saiatu da.

Iaki Egaa
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 66 ISBN: 9788481363883 Edizioa: 1

Salneurria: 10

21

Aharrausi printzesa
3 urtetik aurrera Istorio honetan ageri dira jauregi hori-hori bat, urrezko koroa zuen erregea eta etengabe aharrausika ari zen printzesa. Izan ere, Italiako izozki bolek, lumazko lastairek,elefante hori-horiek ez dute alaitzen printzesen bihotza lagun on batek bezainbeste.

Carmen Gil-Elena Odriozola


Traductor/a: Arkaitz Goikoetxea Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: TXO! Orrialde kopurua: 36 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365610 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Amonatxoak
4 urtetik aurrera. Baziren behin elkarrekin bizi ziren bi amonatxo: Antea eta Filipa. Egun batean, Anteak babarrun bat aurkitu zuen sukaldean baina lurrera erori eta babarrunetik landare erraldoia sortu zen. Hainbeste eta hainbeste hazi zen, zeruraino iritsi zen. Bi amonatxoak babarrun-landarean gora hasi zirenean, Filipa erori eta hamaika zatitan puskatu zen. Zorionez, Anteak batu zituen Filiparen zatiak eta, maitasunez, bihotzeko laguna biziberritu zuen.

Charo Pita & Ftima Alonso


Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: TXO! Orrialde kopurua: 48 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365788 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Antso Nagusia, baskoien errege handia


12 urtetik aurrera. Antso Gartzes duela mila urte izendatu zuten errege, 1004ko neguan, hamabi urte besterik ez zituenean. Iruea, Aragoi, Gaztela, Sobrarbe eta Ribagortza eta Gaskoniako errege izan zen. Garai nahaspilatsuan bizitzea suertatu zitzaion, batez ere koroatu zuten sasoian, baina denborarekin erresuman bakea ezartzea lortu zuen, armen, itunen eta ezkontzen bidez izan arren. Antso Nagusia deitu zioten, errege handia izan baitzen, baskoiek inoiz izan duten erregerik handiena. 12 urtetik aurrera

Toti Martinez de Lezea


Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 62 ISBN: 9788481363531 Edizioa: 3

Salneurria: 10

Arrain beltz txikia


9 urtetik aurrera. Behin bazen arrain beltz txiki bat. Guztioi noizbait gertatu zaigun bezala, abenturarako gogoa piztu zitzaion gure lagunari eta bere amarekin bizi zen etxea utzi zuen. Momentua iristean, zuri ere gauza bera gertatuko zaizu, eta orduan, arrain beltz txikiak irakatsiak guztiz baliagarriak izango dituzu. Izan zaitez beraz, arraintxoaren bidaia-laguna, eta berarekin batera, bizitzan nola jokatu behar den ikasi. Jokaera zuzen batek soilik eraman bait zaitzake bidaiaren helmugara.

Samad Behranghi
Traductor/a: Isa Marin Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 61 ISBN: 9788486597559 Edizioa: 1

Salneurria: 7

22

Arrazismoa nire alabari azaldua


12 urtetik aurrera. Herri aberatsak ez dira inoiz hain aberatsak izan, eta ezta herri pobreak sekula hain pobreak ere. Honela, herri pobreetako jendea, senideak gosez hil ez daitezen, halabeharrez sorlekua utzi, eta herri aberatsetara etortzen da lan egitera. Etorkinei, ordea, lan okerrenak eta neketsuenak eskaintzen zaizkie, eta oso gaizki ordaintzen zaie gehienetan. Jende askok, gainera, menpeko pertsonak balira bezala hartzen ditu.

Tahar Ben Jelloun


Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 88 ISBN: 9788481362053 Edizioa: 2

Salneurria: 8.5

Arritxu eta Mago Zurien Anaidia


12 urtetik aurrera. Arritxu gaztea haiekin eraman dute Iturzulogaineko lamiek bere laguntzaren premia larria dutelako. Lamia guztietan ederrena, Dalan lamia, bahitu du Oihaneko Mago Zuriak berarekin ezkontzera behartzeko, baina ezkondu nahi ez duenez, heriotzara kondenatu du Magoak. Lamien batzarrak Arritxu jotzen du azken aukeratzat Dalan askatzeko. Hala, bada, Ikoti lagunaren eta Ahabi txakurraren laguntzaz, Arritxuk aurre egingo die Zurien Anaidiko buru den Magoari eta hark aldeko dituen teknologia berriei, eta horrela saiatuko da guztietan ederrena den lamia askatzen eta mundua Anaidiaren asmo ilunetatik libratzen.

Itziar Madina/Leire Urbeltz


Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 132 ISBN: 9788481365719 Edizioa: 1

Salneurria: 12

Askatasunaren eskola
8 urtetik aurrera. Kuban, Iraultza gailendu zenean, errebeldeek gotorleku militarrak eta kuartelak menperatu eta askatasunaren eskola bihurtu zituzten. Lehenengoa Fidelek inauguratu zuen, eta orduan eskaini zien hitzaldi oso bat haurrei lehen aldiz. Hitzaldi ezagun hura jasotzen du esku artean duzun liburuak. Bertan, besteak beste, iraultzaile onak izateko ikasi egin behar dela nabarmentzen du egileak, ikasten ez duenak, nahi izanda ere, ez baitaki gauzak ongi egiten.

Fidel Castro
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 102 ISBN: 9788481361827 Edizioa: 1

Salneurria: 8

Astigar basoa
9 urtetik aurrera. Nafarroako Baldorba bailaran gertatzen den bi lagunen arteko istorioa honek agian zure inguruan gertatzen diren gauzak beste modu batera ikusaraziko dizkizu. Basoan etxola txiki bat dute Amaiak eta Enekok. Egun batean, ezustean, bola batekin egingo dute topo, hiruki gorri bat duen bola urdin eder bat. Gertakizun honek Amaia eta Enekoren bizitza eta ingurukoena hankaz gora jarriko du, eta zergatik ez, seguru aski zurea ere bai.

Endika Zabalza
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 68 ISBN: 9788481363661 Edizioa: 1

Salneurria: 10

23

Basoak badu sekretu bat


5 urtetik aurrera. Iparraldeko basoetan itsaso usaina dago, zuhaitzak altxorren gordeleku dira, lainoek misterioak ezkutatzen dituzte, haizeek mezuak daramatzate eta animaliak sekretu liluragarrien jabe dira. Urtxintxa maitemindu egin da baina Muxarrak, Hartzak, Hontzak eta Otsoak bere amodioa ulertuko ez dutenaren beldur, sekretupean dauka.

Javier Sobrino-Elena Odriozola


Traductor/a: Arkaitz Goikoetxea Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: TXO! Orrialde kopurua: 36 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365603 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Bidaia handia
3 urtetik aurrera. Egunen batean, egun gutxi barru, agian, itsasontzi handi-handia eraikiko dut. Ur gainean ibiliko dena itsasontziak bezala eta hegan egingo duena hegazkinek bezala, nahiz eta itsasontzia izan. Lurraren gainean ibiliko dena eta uraren azpian itsasontzi gurpildun bat bezala, urpeko ontzi bat bezala Haur batek bidaia miragarri bat imajinatzen du.

Anna CastagnoliGabriel Pacheco


Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: TXO! Orrialde kopurua: 40 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365733 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Bob Marley, begirunea, maitasuna eta askatasuna


12 urtetik aurrera. Bob Marley, begirunea, maitasuna eta askatasuna Eguzkia, hondartzak eta dolarrak estimatzetik beltz izatearen harrotasuna, askatasuna eta Afrika maitatzera igaro ziren jamaikarrak. Babiloniaren aurkako borroka horretan reggaea izan zen iraultzarako deia. Munduari egiaren, begirunearen eta maitasunaren bidea erakusteko, reggaeak mezularia behar zuen, eta bila zezakeen onena aurkitu zuen: Bob Marley.

Aritz Usandizaga
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 82 ISBN: 9788481362664 Edizioa: 1

Salneurria: 10

Che Guevara, ametsen komandantea


10 urtetik aurrera. Che Guevara mito bihurtu da, eta irudi ezaguna da haren aurpegia. Hamaika lekutan ikusi dugu hainbat aldiz, baina denok ezagutzen dugun irudi horren atzean hezur-haragizko norbait dago. Izan ere, Che noizbait Ernesto izan zen, mutiko abenturazale eta asmatikoa. Asko bidaiatu zuen, eta bidaia haietan ezagututako bidegabekeria eta miseriari aurre egin behar zitzaiola sinetsita, borrokaren bidea hautatu zuen.

Lore Agirrezabal
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 86 ISBN: 9788481363562 Edizioa: 2

Salneurria: 10.3

24

Dortokak lo egin nahi du


3 urtetik aurrera. Logale handia du dortokak, eta negu guztia lotan emateko prest dago. Egin ditu lotara joan aurretik egin beharreko guztiak, eta ohean sartu denean, ate joka etorri zaio norbait. Lagunak datozkio etxera, banan-banan, bakoitza opari batekin, loaldi luzean denetarik beharko duela eta. Adiskidetasuna garrantzitsua da, eta dortokak eskerrak eman dizkie lagunei, baina opari guztiak baino nahiago du bakebakean utz dezatela, lasai ederrean lo egiten

Roberto Aliaga & Alessandra Cimatoribus


Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: TXO! Orrialde kopurua: 36 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365979 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Elaia, glutenik ez duen kolorea


8 urtetik aurrera. Medikuek ez dakite zergatik, baina udaberrian egun batetik bestera gero eta enara gehiago iristen diren bezala, zeliakoak ere ugaltzen ari dira, nabarmen. Elaia da horietako bat. Bi urte bete baino lehen diagnostikatu zioten zeliakia, eta ordudanik elikagai batzuk saihestu egin behar ditu ezinbestean. Izan ere, gaixotasun zeliakoak ez du sendabiderik, eta ez da sendatzen, baina badu konponbidea: glutenik gabeko bizitza.

Gari Berasaluze-Alex Orbe


Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 72 ISBN: 9788481366020 Edizioa: 1

Salneurria: 11

Elkano itsasoak emandako bizitza


10 urtetik aurrera. Duela bostehun urte, mundua zabala eta arrotza zenean, Portugalek eta Gaztelak mundu hura bi zatitan banatzea erabaki zuten, sagar bat balitz bezala, bakoitzak bere zatia nahi zuen moduan irentsi ahal izateko. Gaztela hegoaldetik 1519an atera eta abialekura 1522an iritsi zen europarrentzat ordura arteko bidaia handiena izandakoa. Bost itsasontzi eta 265 lagun abiatu ziren, eta hiru urteren buruan, itsasontzi bakarra itzuli zen, espeziaz beteta, bizirik irautea lortu zuten 18 marinelekin, Joan Sebastian Elkano kapitainaren aginduetara.

Gari Berasaluze
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 172 ISBN: 9788481365351 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Elurra ezin da erosi


8 urtetik aurrera. Postaletan ezin ederragoa agertzen den herri horietakoa da Kaiomendi. Azken urteotan, ordea, zuhaitzak moztu eta kablez bete dituzte mendiak, burdinazko dorre handiekin batera, elurrarekin iristen diren eskiatzaileak ibil daitezen. Moilan, berriz, aisialdirako belaontzi zuriak nabarmentzen dira kirol portua eraiki dutenetik, eta parkeak eta zelaiak zeuden lekuan etxe garestiak ikusten dira orain. Haurrek ez dute kalean jolasteko lekurik, auzokideak ez dira joaten Rafael zaharraren okindegira inguruan beste bi zabaldu dituztenetik, eta olatuen artean bodyboard berriekin ibiltzen direnek iseka egiten diete egurrezko txanperoak dituzten lagunei.

Gari Berasaluze
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 62 ISBN: 9788481365047 Edizioa: 1

Salneurria: 11

25

Ernesto irriz blai


5 urtetik aurrera. Ernesto Enriketa andregaiaren etxera gonbidatu dute askaltzera,eta seietan da hitzordua, ez minutu bat lehenago ez minutu bat geroago. Baina ekaitz beldurgarriak ez dio maitearen etxera garaiz heltzen uzten eta Enriketa kezkatzen hasi da. Hala ere, irribarre ezin zabalagoarekin, aitonak gehien maite duen esaldiaz oroitzen da Ernesto:NEKEETAN, IRRIA EZPAINETAN!

Jos Campanari-Joo Vaz de Carvalho


Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: TXO! Orrialde kopurua: 40 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365764 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Euskal Herriaren historia


10 urtetik aurrera. Isturitzeko haitzuloetan bizi ziren arbasoengandik hasi eta gaur egungo gertaeretarainoko ibilbidea da liburu hau. Hamar atal ditu, hamar geltoki. Bidean, erromatarrak, barbaroak, arabiarrak, Nafarroaren konkista, nekazariak, arrantzaleak, auzokoekin izan ditugun harremanak, foruak, karlistaldiak, abertzaletasuna, langileriaren eta askatasunaren aldeko borrokak eta beste hamaika kontu aurki daitezke. Herri honen historia, azken batean.

Iaki Egaa
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 82 ISBN: 9788481362152 Edizioa: 5

Salneurria: 10

Fraixko eta galtzagorriak


8 urtetik aurrera. Fraixko gaztetxoa Urbian galdu egin da etxekoekin txangoan ari zela. Basoan bertako biztanleak aurkituko ditu, oso izaki bereziak. Batere arruntak ez diren hainbat botereren jabe diren arren, Ttarttalok, Marik eta Basajaunek ez dute Superwoman eta Gran Heroe Amerikanoren antzik, Fraixkoren harridurarako. Urbian pista egiteko asmoa dute, basoa zehakatuko omen duen bide zabala, eta txikizio horri aurre egingo diote gure lagunek Fraixkoren laguntzaz.

Juan Martin Elexpuru


Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 82 ISBN: 9788481360752 Edizioa: 1

Salneurria: 7.5

George L. Steer, Gernikan izan zen kazetaria


12 urtetik aurrera. 1937ko apirilaren 26a zen, astelehena. Beraz, plaza-eguna Gernikan. Goizean udaberriko eguraldi ona egin zuen. Eguraldi on hori, ordea, eguraldi gaiztoa izaten da gerretan. Euria egin izan balu ez zen hegazkinik zeruratuko. Baina ez zuen euririk egin eta hegazkinek sutan ipini zuten Gernika. George L. Steer gauean iritsi zen Gernikara eta ezin zuen sinistu begien aurrean zeukan sarraskia. Biharamunean gertatutakoa idatzi zuen The Times egunkarian: Gernika faxistek bonbardatu dute. Eta horri eskerrak munduak egia jakin zuen.

Edorta Jimenez
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 54 ISBN: 9788481363678 Edizioa: 1

Salneurria: 10

26

Gosea munduan neure semeari azaldua


12 urtetik aurrera. Eskandalua da. Gero eta aberatsagoa den munduan, hogeita hamar milioi pertsona hiltzen da urtero gosez. Beste ehunka milioi, berriz, gaizki elikaturik daude. Nola da posible? Zergatik onartzen dugu isil-isilik, egunero 82.000 pertsona, gehienak haurrak, gosez hiltzea? Ba al du azalpenik egoera absurdu honek? Bai, noski. Baina azalpenak errudunak agerian uzten ditu, eta horregatik ezkutatzen dira egunero hedabideetan lehen albistea behar lukeen honen benetako ardurak. Horregatik, bere haserrea ezkutatu gabe, egileak semearen galderei argi erantzuten die, mundu guztiak ulertzeko moduan.

Jean Ziegler
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 84 ISBN: 9788481361865 Edizioa: 1

Salneurria: 7.5

Hamaiketan igerilekuan
8 urtetik aurrera. Norbaitekin barre egitea gauza ederra da. Norbaiti egitea, berriz, ez da batere polita. Okerrago oraindik norbait jipoitzea. Haurtzaroan denok izan gara inoiz Iker edo Xele. Nor ez da izan noizbait Garikoitz, Markel, Beat edo Joxi? Tartekamartekako pasadizoak direnean ez dute, beharbada, garrantzia handiegirik. Eguneroko kontua denean, ordea, arazo bilakatzen da. Bullyingaren kontrako istorio xume eta hunkigarria duzu hau.

Antton KazabonAitziber Alonso


Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 56 ISBN: 9788481366013 Edizioa: 1

Salneurria: 11

Injustizia haurrei kontatua


9 urtetik aurrera. Bidegabekeria nagusi da munduan. Izan ere, injustizia ageri da edonon, poliziak gehiegikeriak egiten ditu, langileen eta ugazaben arteko ezberdintasunak handiak dira, atzerritik lanera etortzen diren etorkinei oinarrizko eskubideak urratzen zaizkie, adineko pertsonek eta ezinduek arazoak dituzte, etxebizitza erostea gero eta zailagoa da, hainbat herrialde gerren eta hildakoen kontura aberasten ari dira, emakumeek eskubide ugari zapalduak dituzte...

Denis Langlois
Traductor/a: Pernando Barrena Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 90 ISBN: 9788481361872 Edizioa: 1

Salneurria: 8

Irunberriko sorginak
8 urtetik aurrera. Kontakizunean zehar, arroilaren uretan murgildu eta denboran barrena eramango zaitu, garai batetik bestera, gaur egungo bizimodua eta duela mende batzuetakoa erakutsiz. Irunberriko kondairen berri izango duzu, eta sorgina zelakoan kondenaturiko Mari Beltzaren kontuak irakurriko dituzu. Eta Irunberriko arroilara hurbiltzen zaren bakoitzean, hemendik aurrera adiskide berriak ezagutuko dituzu.

Aitor Arana
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 104 ISBN: 9788481362787 Edizioa: 2

Salneurria: 10

27

Izarratu
8-12 urtekoentzat. Joanes eta bere ikaskideak museora eraman ditu Virginia andereoak. Herri eder bat ageri den koadro bati begira dagoela, majiaz edo auskalo nola, Izarratu herrian agertu da bapatean. Joanesek Ban margolaria ezagutu egiten du eta baita lagun handia egin ere. Berak kondatu egiten dio Izarratuko historia eta baita zer nolako garrantzia izan duten margoek eta koadroek herri horren garapenean. Museoen mundu liluragarrira egindako bidaia majikoa dugu Izarratu.

Maria Markotegi
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 74 ISBN: 9788481361117 Edizioa: 1

Salneurria: 7.5

Izarren artzaina
10 urtetik aurrera. Izarren bizimodua aldatu du gerrak. Bere amarekin bizi den gizona, Jota, petraldu da gerraren ondorioz fabrikatik kanporatu dutelako. Ordu arte gizon lasaia zena, ama-alabak beldurtzen dituen piztia zauritu bihurtu da. Beldurrez betetako gau batean ezagutu du Izarrek Daniel, izarren artzaina. Danielen esanetan, pertsonen ametsekin pizten dira izarrak eta betetzean zerutik desagertzen doaz. Horretarako zaintzen ditu Danielek izarrak, ametsak noizbait egia bihur daitezen

Josu Walio/Maite Gurrutxaga


Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 92 ISBN: 9788481365665 Edizioa: 1

Salneurria: 11

Johanes, Bargotako Aztia


10 urtetik aurrera. Harry Potter sortu baino askoz lehenago azti asko igaro ziren magia eskoletatik, eta edabe eta ukendu magikoak prestatzeko errezeta guztiak ikasi zituzten. Gurean, Johanes, Bargotako Aztia, izan zen ezagunenetarikoa. Patrikan, orratzontzia eramaten zuen beti, behar izanez gero hura ireki eta barruan gordetako galtzagorriak lanean jartzeko, maltzurren eskarmenturako beti ere

Zenbait egile
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 68 ISBN: 9788481362336 Edizioa: 2

Salneurria: 10

Kalea guztiona da
7 urtetik aurrera. San Jose auzoko haurrek parkea lortzea erabaki dute. Horretarako eskura dituzten bide guztiak jorratuko dituzte: kontzejua, prentsa, zinegotziak... Baina gauzak ez dira beti oso argiak izaten. Zinegotziak interesa handia azaltzen du, baina jakina, segituan izanen dira udal hauteskundeak. Justiziaz zor zaiguna, ez digu inork oparituko.

Kurusa
Traductor/a: Joxe Mari Nuez Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 55 ISBN: 9788481369113 Edizioa: 1

Salneurria: 9

28

Kariuki
11 urtetik aurrera. Kariukik hamahiru urte dauzka eta Keniako herrixka batean bizi da Mau-Mauak zapalkuntza kolonial britainiarraren aurka altxatu diren garaian. Lagun berria egin du, Nigel, hamaika urteko mutila. Kolonoa den bere aitonaren etxera etorri da Ingalaterratik oporrak igarotzera. Ehiza eta arrantza egiazko abenturak bilakatuko dira Nigel eta Kariukirentzat. Bere anaiari gutun bat eramateko egindu dioten lagun kezkagarriak aurkitu ditu Kariukik oihanean. Bi lagunak ehiza egiten daudela, gizontxo txuria desagertu egin da...

Meja Mwangi
Traductor/a: Aitzine Mendizabal Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 162 ISBN: 9788481360080 Edizioa: 1

Salneurria: 7.5

Kokoriko
3 urtetik aurrera. Kokorikok bizkotxo bat egin dezala eskatu dio Oilo amari eta, horretarako, txitatxoa egurra biltzera bidali du. Amak ohartarazi du: Kontuz bildu zotzak zeren Katu Kaskamotzak hiru aldiz miau egiten ondotik zorrozten ditu hortzak. Baina Katu Kaskamotzak Kokoriko harrapatu du eta bizkotxo erdia eskatu. Amak bizkotxo izugarrrri handia egin arren, dena jan du Kokorikok. Baina sorpresa hartuko du Katu Kaskamotzak txitatxoaren bila doanean.

Marisa Nez-Helga Bansch


Traductor/a: Arkaitz Goikoetxea Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: TXO! Orrialde kopurua: 36 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365634 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Kondorea pasatzen ikusten baduzu


8 urtetik aurrera. Aitonak esan zidan, kondorea hegalka ikustean berataz oroitzeko. Berak animaliak maite ditu, baina libre nahi ditu gauza guztien gainetik.Berak ezin izango luke bizi animaliak zoriontsuak izan gabe. Bere lagunakdira eta horregatik lagundu zituen ihes egiten, eta zenbaitzuk askatasunarizioten beldurra gainditzen ere. Gero, beraiekin joan zen. Beraiekin dago. Libre. Eta nik horrela maite dut.

Carlos Ocampo
Traductor/a: Pernando Barrena Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 63 ISBN: 9788486597672 Edizioa: 1

Salneurria: 6

Lauterdi pirataren altxorra


8 urtetik aurrera. Hamaika urteko neska da Atxu. Urtero bezala, aitonaren baserrian igaroko ditu oporrak, kostaldean, Manu lehengusuarekin batera. Aurten, gainera, txalupan ibilaldia egingo dute aitonaren lagun batekin, eta Lauterdi pirataren kontuak ezagutuko dituzte. Altxorraren berri izan orduko misterioa nagusituko da egunero, eta bi lehengusuak ikerketan murgilduko dira.

Aitzpea Goenaga
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 86 ISBN: 9788481362442 Edizioa: 4

Salneurria: 9.5

29

Malcolm X, duintasunaren kolorea


12 urtetik aurrera. Malcolm X, duintasunaren kolorea Beltzen egoera, historia eta eskubideen aldeko borroka ulertu nahi duen edonorentzat ezinbestekoa da Malcolm X ezagutzea. Beltza izateaz harro zegoen, eta bidegabekerien aurrean duintasunaren kolorea aldarrikatzen zuen. Edozein auzune beltzetan haren irudia ikus daiteke oraindik, eta bere ideiak bizirik daude mundu osoko zapalduen artean. Askatasuna lortzeko bide guztiak zituen zilegitzat, eta iritzi horrek hainbat arazo ekarri zizkion.

Irati Jimenez
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 82 ISBN: 9788481362640 Edizioa: 1

Salneurria: 10

Maradona. Barrilete kosmikoa


12 urtetik aurrera. Buenos Aires pareko txabola auzo batean jaio eta aurreko mendeko futbol jokalaririk onena izatera heldu da Diego Armando Maradona. Haurra zenetik mundua txunditu zuen futbolean jolasteko bere manerarekin. Argentina, Espainia eta Italiako taldeekin bost kontinenteetako futbol zelaiak zeharkatu zituen eta, Argentinako selekzioaren 10. zenbakia bizkarrean zuela historiari utzitako irudiek, nazioarteko ikono bihurtu dute. Horrez gain, Maradonaren bizitza pertsonaleko gorabeherek eta, bereziki, drogarekin izandako arazoek, bere legenda puztu dute.

Xabier Silveira
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 72 ISBN: 9788481365368 Edizioa: 1

Salneurria: 11.35

Mari. Basajaunaren eremuan


12 urtetik aurrera. Liburu honetako narrazioak beharbada Euskadi Irratian entzungo zenituen. Izan ere, bertan astean bat irakurri ohi zuen Asier Serranok. Entzuteko istorioak dira, beraz. Baina baita irakurtzekoak edo kontatzekoak ere. Euskal mitologiako pertsonaiak hartu eta gaur egungo gizartean kokatzen dizkigu egileak. Sorginak, jentilak, lamiak, basajaunak, galtzagorriak, Mari, Itoizko zeruertza zeharkatzen duen suzko sugea, basandereak eta beste hainbat etengabe agertzen dira orrialdeotan barrena.

Asier Serrano
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 124 ISBN: 9788481362169 Edizioa: 2

Salneurria: 8

Mari Zipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi


Modernoa, errealista, dibertigarria eta bihotz-altxagarria duzu honako ipuin hau. Bizitza txikitan kontatutako eta sinetsi zituzten ipuinetatik urrun dagoela konturatu diren eta konturatzen ari diren hamaika emakumeen istorioa da Mari Zipriztinena. Testuen ironia eta irudien indar eta adierazkortasuna emakumea eta gizarte-arrakasta lotzen dituzten estereotipoak hankaz gora jartzeko tresna ezin hobea dira.

Myriam CamerosNunila Lpez


Traductor/a: Itziar de BlasMikel Garmendia Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 64 ISBN: 9788481365580 Edizioa: 1

Salneurria: 15

30

Mattinen beldur-kutxa
Mattin ez zen gainerako haurrak bezalakoa: munduko haurrik beldurtiena zen Mattin! Amonak, azkenean, galdetu zion: Baina, Mattin, nolatan haiz hain beldurtia? Hire beldurren bilduma egingo bahu, munduko txapelduna izango hintzateke. Munduko txapelduna! Mattini asko gustatu zitzaion ideia hura. Orduz geroztik, zurezko kutxa handi-handia dauka eta hantxe sartzen ditu beldur guztiak.

Fina Casalderrey & Teresa Lima


Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: TXO! Orrialde kopurua: 40 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365771 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Mem eta Zin


12 urtetik aurrera. Liburu honetarako Manuel Martorellek eta Urtzi Urrutikoetxeak laburtu, apailatu eta euskaratu duten Mem eta Zin-en historia, herri kurduaren epopeia nazionala da. Bertan, Shakespeareren Romeo eta Julieta lan ezagunean bezala, gizarte maila ezberdineko bi gazteren maitasun tragedia kontatzen da. Men eta Zinen maitasunaren kontakizunak garaiko gizarte kurduaren eta Ekialde Hurbileko errealitatea hurbiltzen digu. Jauntxoen aurkako borrokak, ukazioaren kontrako errebeldiak edo eta hizkuntzarekiko maitasunak gure herriaren eta hizkuntzaren oihartzuna dakarkigute.

Ehmed Xan
Traductor/a: Manuel MartorellUrtzi Urrutikoetxea Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 83 ISBN: 9788481366037 Edizioa: 1

Salneurria: 10

Ngungaren abenturak
12 urtetik aurrera. Ondo ezagutzen duzu aldamenean duzun burrukalari gaztea? Ez da Ngunga izango Caripande edo Ninda edo Cunjamban edo Lumejen edo Mutumbon erosoan agertutako adoreagatik nabarmendu zen gerrilaria? Ez da izango injustizia guztiekin, datozen tokitik datozela, bukatu nahi duen eta mundua aldatu nahi duen gerrilaria? Ez zara, bada, zeu izango? Zuk zeuk ere ezagutzen ez duzun zeure baitako tokiren batean gordeko ote da Ngunga txikia?

Artur Pestana Pepetela


Traductor/a: Bego Montorio Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 114 ISBN: 9788481360448 Edizioa: 1

Salneurria: 7.5

Nondik zatoz?
8 urtetik aurrera. Pentsatu al duzu noizbait nondik zatozen? Badakizu nola egin duten zure anai ttipia? Lehen, zikoinek ekartzen zituztela esaten zen, baina ez da egia. Gurasoak dira egiten dituztenak, oso modu atseginaz. Zikoinek baino askoz atseginago. Eta ikusiko duzunez, haur guztiak egiten dira modu berean.

Pro-familia
Traductor/a: Isa Marin Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 25 ISBN: 9788486597665 Edizioa: 1

Salneurria: 6

31

Pike eta Pitito


10 urtetik aurrera. Potolera eta Berriaingo Goienetxea baserria ardaztzat duen kontakizun goxoa dugu Pike eta Pitito. Pike eta Pititoren arteko harreman bereziak kolore biziz tindatuko ditu biok elkarrekin izandako bizipenak, nahiz eta abentura handia Pititok bakarrik egin behar...

Xabier Agurruza
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 160 ISBN: 9788481369342 Edizioa: 1

Salneurria: 6.5

Pinto oilarraren ezteiak


3 urtetik aurrera. Aspalditik zebilen Pinto oilarra Juliana neskatoaren inguruan, hura nola lortuko, eta Remigia behiak egin zituen ezkontzaginaren lanak. Ezteiek beti pozten dute ingurua, eta horregatik zeuden hain pozik guztiak ukuiluan; guztiak, Pinudiko Azeria izan ezik! Hark ezin zuen jasan halakorik, amorru bizian zegoen! Nola ezkon zitekeen zilarrezko neskato bat oilar kanpoeder harekin?

Juan Alfonso Belmontes & Natalie Pudalov


Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: TXO! Orrialde kopurua: 40 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365986 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Trostan, hegan zein narrazean


7 urtetik aurrera. Mikelek oso interes handiz hartu du hirian zooa jarri behar duteneko berria. Baina hasieran, besterik ez; geroxeago konturatuko da zooaren itxura alaiaren atzean, dena ez dela hain polita. Animaliak giltzaperaturik bizi dira, euren etxeak, familiak eta lagunak dituzten lekutik oso urrun, eta gainera gehienentzat jasangaitza den egoeran. Arazo latz honi irtenbide egokia ematen saiatuko da Mikel gaztea.

Karlos Gorrindo
Traductor/a: Montxo Zapirain Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 77 ISBN: 9788481369250 Edizioa: 1

Salneurria: 6

Ttanttipiak
5 urtetik aurrera. Goiz hartan, Amanttonik ez zuen deus aurkitzen, eta ezin jaten eman bere lau kumetxoei. Bila eta bila ttanttipiak baino ez zituen aurkitzen, baina bere kumetxoei ez lieke sekula ttanttipirik emango! Behin, txikitan, lau ontzi irentsi zituelako eta urdaileko ondoeza eduki zuelako hiru egunez! Baina Amanttoni etxera esku-hutsik heltzen denerako bere kumeek Talo andereak prestatu dizkien ttanttipiak ezin gusturago jan dituzte. Istorio honek ederki erakusten duenez, sarri, burua debeku absurduez beterik daukagulako.

Mar Pavon-Joo Vaz de Carvalho


Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: TXO! Orrialde kopurua: 40 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365757 Edizioa: 1

Salneurria: 13

32

Tulipa gorriak
10 urtetik aurrera. Izokina arrain harrigarria da. Errekan gora indartsu egin ohi du igeri, korrontearen aurka etengabe borrokan, bizkor eta lerden, aske. Liburu honetako protagonista, ordea, arrain haztegi batean gatibu dago. Enaraz maitemindu denetik, berriz, errekara salto egiteko irrika sortu zaio. Errekan behera, gainera, itsasoraino irits daiteke. Itsasoa eta askatasuna. Amets ederrak dira biak izokinarentzat. Askatasuna lortzea, hala ere, ederra bezain gogorra izanen da

Gari Berasaluze
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 74 ISBN: 9788481362527 Edizioa: 2

Salneurria: 9

Txapela buruan, ibili munduan. Euskal diaspora


12 urtetik aurrera. Gure arbasoen ibilbideak bost kontinenteetan aurki daitezke. Ozeaniatik Amerikara, Europatik Asiara, euskaldunok mundu zabaleko lurralde guztiak arakatu ditugu. Noizbait munduko hamaika herrialdeetan galtzeko tentazioa eduki baduzu, ez zaitez harritu, seguru asko zure familian nahita ala nahi gabeko abenturazaleren bat egon da. Galdetu al diozu inoiz amonari Amerikan osabarik ba ote duzun? Ez badiozu galdetu garaiz zaude, izan ere, liburu honetan irakurriko duzun bezala, milioika euskaldun daude munduan zehar barreiatuta.

Iaki Egaa
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 87 ISBN: 9788481363395 Edizioa: 1

Salneurria: 11

Uala maitasuna
9 urtetik aurrera. Naturarekiko harreman estuan bizi den gizon indiarra dugu Uala. Brasilgo oihan bateko ibaiak, gizon txuria zuhaitzak bota eta soroak erretzena aridela kontatu egin dio, oihaneko izakiak eta bizimodua arrisku bizian ikusten baititu. Hil ala biziko kontua beraz, Uala apostu gogorra egitera bultzatuko duena.

Frei Betto
Traductor/a: Bego Montorio Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 51 ISBN: 9788481369021 Edizioa: 1

Salneurria: 7

Ume txintxoak ez diren umeendako ipuinak


7 urtetik aurrera. Noizbait, astoak guztiz basatiak ziren, hau da, gosea zutenean jan egiten zutela, egarria zutenean edan egiten zutela eta belarraren gainean etzaten zirela gogoak ematen zienean. Noiz edo noiz lehoiren batek astoren bat jaten zuen, orduan beste asto guztiek ihes egiten zuten astoek bezala arrantzaka, baina biharamunean ahantzia zuten eta berriro ekiten zioten arrantza egiteari, edateari, jateari, lastereta lo egiteari... Hitz batean, lehoia ageri zen egunetan izan ezik, oso ongi zihoan dena.

Jacques Prvert
Traductor/a: Koldo Izagirre Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 70 ISBN: 9788481360318 Edizioa: 1

Salneurria: 6.5

33

Untxi magikoen matxinada


8 urtetik aurrera. Otsoak untxien herriaz jabetu dira, eta otsoen buruzagiak, lehenik eta behin, bere burua errege izendatu du. Ondoren, jadanik untxirik ez dela existitzen iragarri du. Guztiz eta betiko debekatuta gelditu da haiek aipatzea. Otsoen errege berria erresumako liburu guztiak aztertzen hasi da gero, eta arkatz beltz lodi batez, hitzetan marra egin eta irudiak ezabatu ondoren, pozik gelditu da, untxiak betiko desagertu direla sinetsita. Haren aholkulariak, ordea, berri txarrak dakartza. Izan ere, untxiak matxinatu egin dira

Ariel Dorfman
Traductor/a: Jose Astorkia Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 56 ISBN: 9788481362138 Edizioa: 1

Salneurria: 7

Van Gogh, bihotzean eguzkia


10 urtetik aurrera. Van Gogh bere belarria mozteagatik egin da ezaguna bestearen bizitza ahotan erabiltzea asko maite duen gizarte honetan. Edo bere koadroen prezioagatik, zarenaren arabera ikusi beharrean daukazunaren arabera ikusten zaituen gizarte honetan. Eroa zela esaten dute, baina eroa ala ez, Vincent pintatzeko bizi zen, eta harrigarria da zenbat koadro margotu zituen, kontuan izanda arteari azken hamar urteak baino ez zizkiola eskaini.

Xabier Gantzarain
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 68 ISBN: 9788481362657 Edizioa: 1

Salneurria: 10

Zapataren koloreak
8 urtetik aurrera. Marcos komandanteordeak haurrentzat idatzitako ipuin ezagunenak biltzen ditu liburu honek. Kolore guztientzat lekua izanen duen mundua aldarrikatzen du, koloreen historia kontatuz, lurraren kolorekoak diren indiarren izenean. Izan ere, Askapen Nazionalerako Armada Zapatistak hitz egiten du Marcosen ahotsetik. Zapatistak zapalduen ispilu dira. Ikus ditzaten estaltzen dira, baina baita gu haien baitan ikus gaitezen ere: hemen gaude, zuk begira gaitzazun, zu begira zaitezen, bestea gure begiradan begira dadin, hemen gaude, eta ispilua gara. Ez dira bidea, kolorez betetako zapatak eta urratsak baizik.

Subcomandante Marcos
Traductor/a: Gari Berasaluze Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 60 ISBN: 9788481362701 Edizioa: 1

Salneurria: 10

Zenbakien guda
5 urtetik aurrera. Zenbaki txiki-txikia zen BATa. Egun batez, KEN erregea iritsi zen eta zenbaki handiena izango zela agindu zion BATari. Horretarako, arma beldurgarri bat eraikitzeko planoak eman zizkion erregeak: KEN ikurra. Guda hasi zuten BATak, eta azken armada garaitu zutenean, ZEROak baino ez ziren geratu. Orduan, ZEROak burdinazko katez lotzeko agindu zuten. Baina ZEROak matxinatu egin ziren eta beren armak alferrekoak zirela ulertu zuten orduan BATek. Kenketaren ariketa matematikoa metaforikoki erabiliz, egileak gudaren zentzugabekeria salatzen du liburuaren irudi eta testu ikusgarrien bidez.

Juan Darien
Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: TXO! Orrialde kopurua: 48 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365740 Edizioa: 1

Salneurria: 13

34

Zergatik gerrak?
8 urtetik aurrera. Hamaika-hamabi urteko neska mutikoekin eztabaidatuz, gauzak zergatik gertatzen diren horrela ulertzen saiatzen da Gilles Perrault. Beti egongo da gerrarik? Garaitu ezin daitezkeen indarren ondorio ote dira? Herrialde pobre eta aberatsen artean dagoen desoreka gero eta handiagoa esaterako, ez al da bakearen kontrako mehatxu etengabea? Biolentziarako sena ez al dago gutako bakoitzaren baitan?

Gilles Perrault
Traductor/a: Bego Montorio Generoa: Haurrak eta gazteak Hizkuntza: euskara Bilduma: Axuri Beltza Orrialde kopurua: 25 ISBN: 9788486597665 Edizioa: 1

Salneurria: 8

Hiztegia
Gay hiztegia
Gay hiztegia, funtsean, hitz eta esamolde bilduma da. Euskal Herriko gay eta bisexual euskaldunok geure artean hitz egitean erabiltzen dugun hizkera bereziaren kutxa da. Baina ez hori bakarrik: gure herrian gay munduaren inguruan euskaraz sortu den kultur emaitzaren biltoki ere bada, hitzez gain, herritar homosexualon aldarrikapenen alde lan egiten duten taldeen berri ere ematen duelako, gay mugimenduaren kontsignen berri, eta argitaratu diren liburuena eta filmena.

Aitor Arana
Generoa: Hiztegia Hizkuntza: euskara Bilduma: Literotura Orrialde kopurua: 226 ISBN: 9788481364019 Edizioa: 1

Salneurria: 16

Hitzen ondoeza
Banuen beharra gauza batzu esateko baina, batez ere, badut beharra hitzak haintzat hartzeko, munduko gauzak oraindik izenda daitezkeela sinesteko. Eta horixe da liburu honetako ilusio nagusia: mintzairak oraindik balio duela eta munduko gauzak hobetu daitezkeela. Liburuari dagokionez bere identifikazioaz kezkatuko denarentzat aitor dezadan hiztegia dela, baina ez dela hiztegia, ipuin laburrak dituela baina ez dela ipuin liburua, saio ttipi ugariz osatzen dela, eta aforismoz, eta munduaren lau partetako ene auzokoen aipuek hornitzen dutela. Beraz, eman dezagun, nobela luzea dela.

Joseba Sarrionandia
Generoa: Hiztegia Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 929 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481360745 Edizioa: 2

Salneurria: 15.5

35

Narratiba
Adiskide maitea
Hemezortzi idazle bildu dira Adiskide maitea:-ren inguruan. Munduko espetxeetan sakabanaturik dauzkaten euskal preso politiko garaikideei gutun bana idazteko eskatu zitzaien. Euskal preso politiko garaikidea. Konbinazio peligrosoa zinez, batez ere zirien bestaldean dagoenarentzat. Beti labur eta estu gelditzen den mintzalekua zabaldu nahi izan da liburu honekin, idazle multzo anitza gutun bana idaztera gonbidatuz. Idazleak abagune honetarako propio aukeratu duen gisara, izan fikzio edo gutun ireki, eskutitz intimo edota gogoeta, bere lana bete du. Emaitza, bilduma hau.

Zenbait egile
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 187 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363326 Edizioa: 2

Salneurria: 16

Akordatzen
Oroitzapen hauek kilkerren hotsa pupitreetan entzun ahal zeneko garaiarekin dute zerikusirik, lagunekin eta etsaiekin, lehenengo mitinekin, futbolarekin, senideekin, auzoarekin, irakurritako liburuekin, entzundako musikarekin, zeruekin, maitaleekin, ofizioarekin, oroimenarekin eta ahanzturarekin. Memoria ariketa hau Sarrionandiaren autobiografiaz gain, belaunaldi oso baten autobiografia da.

Joseba Sarrionandia
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 80 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363890 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Antologia apetatsua
Cortazarren obra luzea eta anitza da: poesia gutxi argitaratu zuen, antzerki-lan bat apenas, baina lau nobela, ipuin mordo bat, eta sailkapen zaileko testu multzo handia, saiakera, poesia eta narrazioaren arteko eremu oso berezi batekoa, Cortazarren mundu ikuskeraren erakusgarri fidela. Itzultzailea ere izan zen, aparta, eta lan asko egindakoa. Esan dezadan ezer baino lehen guk Cortazarren ipuinak hartu ditugula aintzat antologia egiteko garaian, gainontzeko testuak gutxietsi gabe baina alde batera utzirik, bere obraren bizkarrezurra, edo ardatzetako bat bederen, ipuinek osatzen dutelakoan.

Julio Cortazar
Traductor/a: Jon Alonso Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Kortazar Orrialde kopurua: 176 ISBN: 9788481364002 Edizioa: 1

Salneurria: 13.5

Atsekabe zaitut
Demagun ez dagoela Bilbo bakarra, ezpada denontzat ikusgai dagoen Bilbo bat eta ezkutuan da- goen beste bat. Txakurrek eta katuek borroka-leku duten hiria. Minberatarren Jauregia, Negarguraren Plaza, Tristuraren Etxea, Hiru Minen zubiak. Bilbo horretan dagoen Katu Kale zatiak dira. Katu Kale ez baita leku hau edo beste hori, leku horiek guztiak dira, hiriaren distiraz haratago, hutsune mortuetan hazi direnak. Atsekabea munduan zehar barreiatzen delako. Dutelako. Dugulako. Atsekabearen parte izan zaitezkeelako, edo zoriontasunaren parte.

Irati Jimenez
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 110 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365946 Edizioa: 1

Salneurria: 16

36

Barreak eta haserreak


Mahai inguruan senide guztiak bildurik diren bitartean kontatzen diren istorioak eta oroitzapenak dira liburu honen ardatza. Egun, sukaldean aiton-amonak isilik dauden bitartean, piztuta dagoen telebistak lapurtzen digu iragana. Xanti Begiristainek badaki hori eta, beraz, istorio hauetako protagonistak gure herrietatik desagertzen doazen heinean iragana ere desager ez dadin hainbat herritan entzundako kontuak bildu ditu. Uitzi, EtxarriLarraun, Suarbe, Iruea, Arantza, Arakil, Arbizu, Goizueta eta Etxarri-Aranazko gertaerek, behintzat, izan dute bitartekorik.

Xanti Begiristain
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 174 ISBN: 9788481361278 Edizioa: 1

Salneurria: 12

Bederatzi ateak
Bederatzia zenbaki magikoa da. Garai eta geografia ezberdinetako kulturen arabera, zenbaki horrek esanahi ezberdinak eduki izan ditu, horietako batzuk izugarriak. Aztekentzat, esaterako, bederatzi infernu zeuden eta bederatzi dira Danteren infernuko zirkuluak. Gertu, Galizian, Infernura sartzeko bederatzi ate omen daude, gure mundua eta Infernua lotzen dituzten ateak. Herriaren sineste horri jarraituz, ate adina narrazio idatzi du egileak, baita zikloa ixten duen azken bat ere. Santa Compaa, mouro eta meigen lurraldetik izenik ez duen horren berri izango dugu. Eta beldurra sumatuko dugu ate joka.

Josu Walio
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 177 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365252

Salneurria: 16.5

Besteen ametsak
Zazpi dira euskaraz lehenengo aldiz liburu honetan bildu egin diren Irvingen kontakizun laburrak, egileak ohituta gaituen eleberri luzeen kontrapuntu gisa aurkezten direnak. Bere pozarako, ezaguna duen estiloa aurkituko du irakurleak: konformismoaren satira, neurrigabeko irudimena, eta irrigarriaren atsegina. Aipatzekoa da bere obsesio guztien gainetik igarotzeko John Irvingen abilezia, batere arrunta ez dena, azaldutako tabuak jorratu orduko.

John Irving
Traductor/a: Idoia Gillenea Mujika Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 200 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481360295 Edizioa: 1

Salneurria: 12.5

Bilbo samurai
Dena amildu zenean, Hondamendian, ez zen aienetarako astirik izan. Zibilizazioa porrokaturik geratu zen, hondarrezko gaztelu bat itsaso basati baten olatuen aurrean bezala. Bat-batean eta bortizkeria handiz gertatu zen dena. Orduan, bere lubaki primarioenean babestu zen bizitza: bestea hil ala norbera. Bi hamarkada joanak dira Hondamendia gertatu zenetik. Eta amildegitik haratago zegoen mundua errealitate bihurtu da. Bertan, arnasaldi bakoitza labankada da eta izkina bakoitza ustekabe, baita alderantziz ere. Bilbo Samurairen historia da hau.

Fernando Morillo
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 320 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365801 Edizioa: 1

Salneurria: 20

37

Errolanen harria
Errolanen harria ipuina da; mitikoa eta aintzina kutsukoa. Agian Euskal Herriko kondairarekin loturik dagoen lehen ipuina eta gure herrian hainbeste kokagunetan hedaturik dagoena. Orreagako gudualdia eta Errolanen mitoa irudikatzen da nobelaturik funtsean maitasun eleberria den honetan.

Patxi Zabaleta
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 194 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481361001 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Etorrerakoak
Letraduk badaki, probatuk hobeki. Leitzako Palurdo baten esaera honekintxe bukatzen da liburua. Aproposa Patzikuren idazteko modua azaltzeko. Letratutik eta probatutik nahastuz biribiltzen baititu artikulurik gehienak. Bere hizkera bizi eta zorrotzaren indarraz baliatuz, eguneroko edozein gertakari edo huxkeri, poesiaren urribelar goxora edo pentsamendu xuhur politera ekartzeko ere, trebetasun nabaria du. Horretan, Patzikuren estiloak, nekez utziko zaitu ukitu gabe.

Patziku Perurena
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 144 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481361025 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Euskomunia ala Zoroastroren artalde!


Iruean 1977an lehendabiziko aldiz argitaratua izan zen lan honek, garai bateko testigantza dakarkigu. Irakurterraza eta atsegina, garaiko hainbat gertakari Zabaletaren kontzeptu filosofiko eta konpromezu emankor eta tinkoarekin nahasiko dira.

Patxi Zabaleta
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 236 ISBN: 9788481360097 Edizioa: 1

Salneurria: 9

Gutiziak
Esan beharrik ez dago emakumeok anitzak eta desberdinak direla elkarren artean. Anitzak eta desberdinak diren moduan, euren poetika, estiloa eta jarduera literarioak. Izan ere, emakumetasunak, zernahi delarik ere, ez baitu zertan ezaugarri zehatzez hornitu behar euren artelana. Euskal literatura aurpegi, ukitu, unibertso, itxura... propioz janzten ari dira eta liburu honek langintza eta aniztasun horiek erakusteko bitartekoa ere izan nahi du.

Zenbait egile
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 204 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481361834 Edizioa: 3

Salneurria: 14

38

Haginetako mina
Non mina, han mihia diosku atsotitzak. All va la lengua do duele la muela dio, orokorragoa izanik zehatzago, gaztelaniazkoak. Mina sentitzerakoan, gorputz adarraz gain, hizkuntza ere badoa oinazera, baita harekin literatura ere. Minak, nonbait, mihia behar du goxatzeko, eta hitza ez da mihitik urrun, eta hitza literatura da, eta mina, eta goxatu nahia. Euskal gatazkari buruzko ipuinen antologia honi izenburua eman dion Jose Luis Otamendiren Hagina ipuinean bezala, minak erauzitako gure haginak bildu dituzte 18 idazlek eta ibaira jaurti, eta han, errekarrien gisa biraka higatu eta perla bihurtuta heldu dira gure literaturaren itsasora.

Zenbait egile
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 332 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365306 Edizioa: 1

Salneurria: 17

Herioa eta dontzeila


Gau euritsu baten erdian auto-matxura konpontzen lagundu dion Miranda doktorea etxera gonbidatzen du Gerardo Escobar abokatuak. Haien arteko elkarrizketa entzuterakoan, bere emazteak, Paulina Salasek, diktadura garaian torturatu zuen medikuaren ahotsa ezagutzen du. Tortura latzen erdian Shuberten Herioa eta dontzeila koartetoa entzuten zuen sadikoa. Orduan, pistola eskuan, bahitzea erabakitzen du. Epaitu nahi duelako. Gerardok eta ustezko demokraziak agintzen dioten justiziaz ez delako fio eta, begiak begietan, Miranda doktorearen aitorpena entzun nahi duelako.

Ariel Dorfman
Traductor/a: Fito Rodriguez Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 100 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365870 Edizioa: 1

Salneurria: 14

Hitz ibiltariak
Hego Amerikako idazle on eta duinenetakoak, idatzi nahi dituen istorioak kontatzen ditu liburu honetan, bideetan jaso dituen ahotsak eta bere esna garaiko ametsak, ameskerian erabilitako errealitateak eta errealitate bihurtutako ameskeriak noizbait aurkitu zituen hitz ibiltariak. Ipuinak, istorio bereziak eta hainbat konturi buruzko leihoak eransten ditu orrialdeotan, orrialdeak erantzi nahi dituenarentzat.

Eduardo Galeano
Traductor/a: Gerardo Markuleta Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Kortazar Orrialde kopurua: 326 ISBN: 9788481361889 Edizioa: 1

Salneurria: 15

Kalea
Gerry Adamsek esanahi sakoneko hemezortzi kontakizun labur aurkezten dizkigulan honetan, maisuki idatziak, atseginak eta barrea eraginen digutenak, Irlandako iparraldean oraindik britainiarren menpe dauden sei konterrietan kokatuak. Britainiar okupazioa eta IRA-ren borroka armatua izan daitezke irlandargatazkaren ezaugarri ezagunenak. Egoera honen atzean eta gehiegi sakondu gabe, euren bizitzari eutsi beharrean dauden gizaki hutsak aurki ditzakegu. Nolakoa da bi komunitate itxitan bizi direnen egunerokoa? Berdin nozitzen dute okupazioa gazte zein zaharrek, elizkoi zein sinesgabeek?

Gerry Adams
Traductor/a: Mikel Mendizabal Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 192 ISBN: 9788481360011 Edizioa: 2

Salneurria: 10

39

Kolosala izango da
Gerra hor dabil edonon oraindik, bizitzaren eta ederra eta samurra den guztiaren aldamenetik, baina laster helduko da zirkoa. Munduaren ordu agoniko hauetan etorriko da, eta kolosala izango da. Zirkoa Alemaniatik helduko da. Letrero handi honekin: Cirque Krone. Eta tren bagoi pilo batekin, elefanteekin, lehoiekin, tximinoekin, pailazoekin, ezpata irensleekin, emakume bizardunekin. Globo saltzaileak ere etorriko dira euren koloretako planetekin. Kalaportura iritsiko dira guztiak. Kolosala izango da.

Joseba Sarrionandia
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 142 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363586 Edizioa: 10

Salneurria: 14

Labur aroz
Labur Aroz azken 22 urteotan barrena Joxe Austin Arrietak idatzitako zenbait narrazioren labur-bilduma da. Lehenbiziko biak izan ezik, gainerako lan guztiak argitaragabe zeuden gaur arte, eta oraintxe plazaratzen dizkigu egileak. Osomodu bitxi eta erakargarrian plazaratu ere, edizio kritiko, auto-kritiko edo para-kritiko gisa, berak dioskun bezala.

Joxe Austin Arrieta


Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 377 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481360738 Edizioa: 1

Salneurria: 15

Laudanoa eta sutautsa


Laudanoa eta sutautsa, edo plazerra eta heriotza. Eros eta Tanatos. Muturbi horien artean mugitzen da liburu honi izena eman dion narrazioa, zeina 1912ko Bilboko girora eginiko bidaia den. Indalecio Prietok tiro egin zuen egunean, negua zen. Abandoko plazan han bildu ziren milaka arrantzale, makina bat baserritar, baporez zein trenez Bilbo barruraino ekarriak eurak, Urkijo eskumako handikiaren itzalean... kondatzen digu horko pasarte batean.

Edorta Jimenez
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 120 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481360257 Edizioa: 1

Salneurria: 11

Marihuanazko bufandak
Marihuana gustukoa duten edota kalamuaren legeztatzearen alde dauden euskal idazleen lanak dira hauek. Marihuanari buruz idatzi dute guztiek, eta belarra osagai duten kanutoak, bizkotxoak, narrazioak eta gainerakoak aurkituko dituzu hemen barruan. Debeku guztien gainetik landatutako hitzak dira. Marihuanaren kearekin egindako bufandak.

Zenbait egile
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 174 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362671 Edizioa: 1

Salneurria: 12

40

Mundua lo dagoen bitartean


Bizitzan bi motatako hitzak daude: egunekoak eta gauekoak. Eguneko hitzek gure pentsamenduarekin dute zerikusia, gure arrazoiarekin, gure erabakiekin. Gaueko hitzak, berriz, geure sentimenduetatik sortzen dira, geure irrika eta desioetatik, eta askoz ere libreagoak dira, benetakoagoak. Hitz iradokitzaile hauexekin hasten da liburu honen bizkarrezurra den gaueko irratsaioa. Bertan, hitzek, gau-jantzi dotorez, topo egingo dute musika, amodioa, deslilura eta misterioarekin.

Patxi Zubizarreta
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 140 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365344 Edizioa: 2

Salneurria: 16

Ni naizen hori
Mozorroturik bizi dena egon badago. Baina hori ez da Karlos Gorrindok idatzitakoaren mamia, barne muinean sentitzen denaren kontzientziak behartzen duen itxuraldaketa baizik. Herria, hiria, Euskal Herriaren ametsak, eguneroko bizipen arruntak, elkarrizketa sakonak, azalekoak, futbola, prostituzioa, mozkorrak, auzoetako kiratsak... Dena nahas-mahasean barreiatzen da Bilbo handia, baita abertzaleen borroka gogorrenari dagokion sufrimendua ere. Balore tradizional bat baino gehiago kolokan utziko dizun eleberria duzu eskutartean.

Karlos Gorrindo
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 161 ISBN: 9788481369083 Edizioa: 2

Salneurria: 9

Orain galdera berriak ditut


Manikeismoaren garaian, pertsonak eszenatokiaren hondoan integraturik bizi dira, itzal bilakatuak, eta bizi gabe bizitzera kondenaturik daude. Izotz edo harri izatera. Herritarrak graffiti politikoen barnean sartu dituzte, eta bertatik ateratzeko borroka egiten dute, hedabideen aurka, poliziaren aurka, bizilagunaren mespretzuzko begiradaren aurka. Lander Garrok herritar horiek hondotik atera eta bizidunen mundura itzuli ditu narrazio bilduma honetan, vasco hutsak baino zerbait gehiago garela ozenki aldarri eginez.

Lander Garro
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 179 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363692 Edizioa: 1

Salneurria: 15

Soweton kondatuak
Ipuin hauek Hegoafrika beltz garaikidearen bizi konplexua aztertzen dute,ahozko istorio-kontalarien teknika tradizionalaren bidez. Hala ere, istoriook ez dira batere tradizionalak. Argi eta garbi erakusten dizkigute arrazismoaren ondorioak eta bera eragin duen egitura legala. Apartheid-ak porrot egingo du, Kuzwayo eta Mandela bezalako milaka eta milaka lagunek hiltzeari, ixilik egoteari uko egin diotelako.

Ellen Kuzwayo
Traductor/a: Aintzane Ibartzabal Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 160 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481360363 Edizioa: 1

Salneurria: 12.5

41

Terra sigillata
Terra sigillatakiak dakarzkigu liburu honek. Bizi dugun ingurune gordin, nabar, zalantzakor eta euskorraren puskak. (A)Saltus Vasconum, (Des)Ager Vasconum, (A)Mare Vasconum: fantasiazko eta egiazko hiru espazio. Horietan barrena ikusiko ditugu Hitzaz Mendi elkarteko kideak etengabeko joan-etorrian, ahotsen anabasatik ahots bateratuaren bila. Oroimenaren eta errealitatearen pitxer hautsia berrosatu nahian. Erakargarri bezain eztabaidagarria. Atseginez zein atsekabez, ezein irakurle ez hotz ez bero utziko ez duen liburua duzu honako hau.

Joxe Austin Arrieta


Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 550 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365108 Edizioa: 1

Salneurria: 21

Vladimir
Drapo gorrien albistea dakar kaioen telegrafiak. Badator Vladimir. Gure erresistentzia gidatuko duen komandantea. Urpekontzi sobietiko batetik lehorreratutako iraultzailea. Menturaz ez zituzten sakailatu miliziano guztiak Gernikan. Vladimir geratzen zaigu, betiko, nonahi. Haren ontziak iraultzaren ubera darama bazterrik bazter munduko itsasoetan, eta hemen dabil. Argi ibili gure herrira lehorreratzen bazarete.

Koldo Izagirre
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 56 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363548 Edizioa: 1

Salneurria: 12

Whiskey koloreko gauak


Beste portu batean, beste herri batean bilatu du Paddy Rekaldek babesa. Hamaika boldan eta idazle hilak ditu batzuetan lagun. Besteetan, whiskey koloreko gauak, lagunarteko hizketaldiak, tabernak, Euskal Herria, Irlanda, amodioak, abestiak, istorioak, zurrutadak giro onean, abandonatutako herriak, abandonatutako bihotzak, aldaka eta gerrien dantzak, barreneko beroa eta zurrutaden hotza, hildako biziak eta ezpainen besarkadak. Guztia gauaren koloreaz idatzirik. Garagardo eta whiskey orduetan.

Paddy Rekalde
Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 182 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481361407 Edizioa: 2

Salneurria: 13

Zanpa ezak sugea


Kurduak eta turkiarrak elkarren ondoan bizi diren Anatoliako herrixka batean, gizon bat hil du bere emaztearen maitaleak. Herriko guztiek emakumea erruduntzat joko dute eta haien aburuz, emazteak hil behar du senarraren gorpuak betiko atsedena hartu ahal izateko; mendekua zor zaio Halil gizajoari. Amonak mendekuaren ardura bere bilobarengan utzi nahi du, Hassani dilema izugarria sortuz: ama hiltzera behartu nahi dute aitaren memoria mendekatzeko.

Yasar Kemal
Traductor/a: Xabier Aranburu, Artzai Generoa: Narratiba Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 116 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481361193 Edizioa: 1

Salneurria: 13

42

Saiakera
Bi epaile frantziarrentzako eskutitza
1993ko maiatzaren zazpian, Espainiako Justizia ministroak Levert eta Leloire epaileak eta Stoller fiskala saritu egin zituen ETAren kontrako jardunagatik; Cruz de Honor de la Orden de San Raimundo de Peafort domina eman zien hirurei. Gertakari horrek asaldatuta, Gilles Perraultek bere luma hartu zuen hurbil dauzkagun hainbat gairi buruz hausnarketa egiteko: euskal gatazka, historia, nazionalismoa, legea, tortura, terrorismoa, borroka armatua...

Gilles Perrault
Traductor/a: Zorion Zamakola Generoa: Saiakera Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 121 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365030

Salneurria: 15

Borrokaren gorrian
Euskal Herriaren aldeko borrokaren kolore guztiak agertzen dira liburu honetan, baina gorria da nagusi. Borroka hau ederra bezain gogorra, gorria, baita. Halaber, gorria da langileriaren kolorea. Eta aberriaren askatasuna eta langileriarena, biak uztartuz, borrokaren gorrian egindako bidea islatzen du Bikilak orrialdeotan. Bikilarena ez ezik, ordea, Euskal Herriaren borrokaren eta erabateko militantzia baten lekukotasuna da hau.

Joxe Iriarte, Bikila


Generoa: Saiakera Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 406 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481361322 Edizioa: 1

Salneurria: 14

Desobedientziaz ibiltzen
Desobedientzia zibilaren funtsa "aingerua kartzelan" erakustean datza. Gisa honetan, errugabea zigorpean ikusteak gizartean sorturiko zirrara indar bilakatu nahi du, eta indar hori aldaketa sozial eta politikoak gauzatzeko erabili. Desobedientzia zibilaren xedea horixe bera da: gizartea zirraratu eta aldaketaren atarian jarri.

Ekai Txapartegi
Generoa: Saiakera Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 303 ISBN: 9788481363173

Salneurria: 14.5

Euskal Herria helburu


Liburu hau ez da autobiografia bat, baina Euskal Herriari buruzko egilearen ideiak nola sortu eta mamitu ziren azaltzen du. Herri honen historia Ajuria-Eneako Itunaren sinatzaileen interesen arabera berridazten ari den honetan, gero eta beharrezkoagoak zaizkigu lekukoen testigantzak, berridazketa osoa gezurraren gainean eraikitzen ari direnen lotsarako; koldarki isiltzen direnak agerian uzteko.

Jose Luis Alvarez Enparantza


Generoa: Saiakera Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 318 ISBN: 9788481369373 Edizioa: 2

Salneurria: 11

43

Gerezi gorrien garaia


2001. urtean Haikaren kontra egindako Sugekume operazioak, hamarnaka gazte eraman zituen kartzelara. Ondorengo hilabeteetan segada gehiago etorri ziren. Zuhaitz gaztearen kontrako kolpeek, gerezi gorri gehiago bota zituzten. Azkenik, 2005. urteko neguan Auzitegi Nazionalak euskal soroetan zabaldutako zimaur zakukadek udaberri gozo bati hasiera eman zioten: gerezi gorrien garaiari. Epaiketa horren kontakizuna da eskuartean daukazuna.

Paul Asensio-Mikel Ayllon


Generoa: Saiakera Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 202 ISBN: 9788481363357

Salneurria: 14

Gerraren antzea
K.a. IV. mendean, gerraren antzeari buruzko lehenbiziko saiakera idatzi zen Txinan. Egilea, Sun-Tzu. Askoren ustez pertsonai hau ez zen esistitu eta bere bizitzan, errealitatea eta fikzioa nahasten dira. Mirestekoa da berari egotzi zaion lana, ideien orijinaltasuna eta zehatzagatik. Hogeitabost mendetan zehar, pentsamendu militarraren oinarritzat hartua izan da eta jeneralen arrakastak eta Mao Tse Tung-en estrategia aparta azaltzen ditu. Bere irakaspenek tokia aurkitu dute menderatu beharreko areriorik izan daitekeen bizitzaren aspektu guztietan.

Sun-Tzu
Traductor/a: Xabier Izaga Generoa: Saiakera Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 116 ISBN: 9788481360141 Edizioa: 1

Salneurria: 8

Itoitz. Porlanezko gezurra


Francoren garaiko proiektua da Itoizko urtegia. Inguruko herritarrak beti aurka izan dituen urtegia. 1993. urtean hasi ziren horma erraldoia eraikitzeko lanak, baina Nafarroako Gobernuak bidalitako makinek herriak eraitsi zituztenean bizi izan ziren Itoitzen unerik beltzenak. Itoitz, Artozki, Orbaitz betiko desagerrarazi zituzten. Ekintza burutuen politika erabiliz. Liburu honek etxe horietako jabeen hitzak bildu ditu; zuhaitzetara igo eta etxeetara kateatu ziren solidarioenak; Itoizko Koordinakundeak epaitegietan egindako bideari so egin dio.

Edurne Elizondo
Generoa: Saiakera Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 200 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363708 Edizioa: 2

Salneurria: 15

Kasandra leihoan
Kasandra eta Ihardets Parisetik Islamabadera doan hegaldian doaz abioia, azalpenik eman gabe, Erromako aireportuan gelditzen denean. Geldialdi horren ezinegona, asperdura eta urduria uxatzeko liburuaren bi protagonistek elkarri filmak kontatzearen jolas zaharra berrituko dute. Jolas honen bidez zinemaren historiaren film ezagun, ezezagun, klasiko eta ez hain klasikoen istorioetan murgilduko dira. Filmen gertakizunak harilkatuz, bizitzaren gakoei helduko diete: zoriontasuna, bakardadea, heriotza, bizikidetza...

Fito Rodriguez
Generoa: Saiakera Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 140 ISBN: 9788481364583 Edizioa: 1

Salneurria: 14

44

Lurra zorua bailitzan


1987an garapen iraunkorraren kontzeptua lehenengo aldiz agertu zenetik, terminoak bidea egin du; agintari politikoen diskurtsoetan ez ezik, baita enpresa kutsagarrienen publizitate kanpainetan ere. Baina munduak inoiz ez bezalako arazo ekologikoak ditu, eta haren etorkizuna bera ere kolokan egon daitekeelako ideia entzuten ari gara zientzialari askoren ahotan. Euskal Herria, zoritxarrez, ez da salbuespen: egunero 1,23 hektarea lur itotzen dira porlan azpian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. 1990etik 2008ra berotegi efektua sortzen duten gasen isurketa %47 handitu da gure herrian. Kantauri itsasoko arrantza ia bukatu, eta armatutako atunketarietan doaz arrantzaleak munduko hainbat itsasotara.

Iaki Petxarroman
Generoa: Saiakera Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 160 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481366075 Edizioa: 1

Salneurria: 17

Magrittek ez omen zuen pipatzen


"Liburu honek erakutsi dit filosofia ez dela Magrittek erretzen ez omen zuen pipa horren ke inposibleari buruzko jarduna. Zorrotz dihardu egileak egunero pipatzen ditugun gezurrez, jakinduriaz hausten du gezurraren azala, umorez erakusten digu azalaren azpiko azala. Honenbestez esana dago biziki gomendatzen diedala liburu honen irakurketa mota guztietako irakurleei, baita ni bezala filosofia ulertezina egiten zaienei ere. Are gehiago, halakoei gomendatuko nieke bereziki. Liburu honek filosofia desfilosofatzen irakasten baitu. Filosofatzen, alegia. Baita hitz grekoren bat ageri duenean ere". Koldo Izagirre

Fito Rodriguez
Generoa: Saiakera Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 144 ISBN: 9788481362022 Edizioa: 1

Salneurria: 12.5

Manifestu nazionalista, are separatista ere esango nioke,estutuz gero.


Moulines filosofoaren ustez, egun, XIX. mendearen erdialdean bezala, mamu bat dabil Europako kantzelergoetan barrena. Baina, gure XXI. mende honetan, mamua ez da Marxek eta Engelsek aipatzen zuten komunismoa, nazionalismoa baizik. Hala, bada, nazionalismoaren inguruko gogoeta sakona burutzen du Moulinesek maila kontzeptual zein moralean. Bere ustetan, pluralismoaren berezko balioaren printzipio "ekologista" garbian sinetsiz gero, etniak eta nazioak babestu beharreko zerbait dira inori kalte egiten ez dioten neurrian.

C. Ulises Moulines
Traductor/a: X. Garmendia-J. Garmendia-I. Badiola Generoa: Saiakera Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 118 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365122 Edizioa: 1

Salneurria: 15

Marxez Haratago
Mugimendu abertzaleak, erresistentziazko baloreak eskuratu eta sormen berria bultzatzen duten heinean, subjektu sozial berri bilakatzen dira. Hortaz, Euskal Herri independentearen kokapenaz dihardu Joseba Tobar-Arbuluk, independentzia politikoa eta subiranotasun monetario eta ekonomikoa uztartuz.

Joseba Tobar-Arbulu
Generoa: Saiakera Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 280 ISBN: 9788481360646 Edizioa: 1

Salneurria: 13

45

Tiroa kontzertuaren erdian. Eleberrietan politikaz aritzeari buruz


Stendhal frantziar idazlearen ustez, kontzertuaren erdian pistola-tiroak nola, halaxe eragiten du literatura-eleberrietan politikari buruz aritzeak. Gogoeta ezagun horrekin abiatu zuen Belen Gopegui idazleak 2006an Kaliforniako unibertsitate batean literaturari eta politikari buruz eman behar zuen hitzaldia, liburu honetan bildu duguna. Gogoeta horretatik askatzen diren hariak bildu eta, euskal literaturan politikaren tiro-hotsak aztertuz, edizio honetarako hitzaurrea idatzi du Eider Rodriguez idazleak. Berak, Terry Eagleton kritikari ingelesaren beste esaldi bat gogoan, Gopeguiren hausnarketak osatu ditu: Halitosia bezalakoa da ideologia, hurkoarena soilik antzematen da.

Beln Gopegui
Generoa: Saiakera Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 112 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481366167 Edizioa: 1

Salneurria: 16.5

Saiakera historikoa
Anai artean
Aita Larzabal gizon jator bezain polifazetikoa izan genuen: apaiza, idazlea, nazien aurkako erresistentea, abertzale sutsua... Baina guztien gainetik euskal semea, bizitza osoa Euskal Herriari eskaini zion laguna. Nire mendixkatik liburuan jaso egin zituen Sokoako elizan hildako militanteei eskaini zizkien elizkizunak. Anai artean liburuan izen bereko erakundearen garaiko gertakizunak datozkigu egunez egun, egunkari moduan: parapolizialen erahilketak, fedearen ingurukoak, Beihl kontsularen bahiketa berak kondatua, euskal kulturaren aldeko iharduna, errefuxiatuen gora-beherak...

Piarres Larzabal
Generoa: Saiakera historikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 269 ISBN: 9788481360455 Edizioa: 1

Salneurria: 12.5

Atzoko eta gaurko harresiak


Utopiez mintzo da liburu hau: mundua aldatu nahi zuten komunisten utopiaz; hauen buruzagiek sortutako utopia errealaz; stalinisten iruzurra eta hilketak borrokatu zituztenen utopiaz; eta, estatuek baztertutako nazio eta hizkuntza gutxituen utopiaz. Horiek guztiak, eta bat gehiago azaltzen da. Idazleak bere nortasunaren inguruko zalantzak argitzeko duen nahia. Horregatik, utopia horien bila joaten da. Berlingo harresia erori, eta hamar urte beranduago burututako bidaia da honakoa. Baina ez da bidaia fisikoa bakarrik, izan ere, honen kontakizuna aitzakia bihurtzen da Europa Ekialdeko zenbait atal historiko gogora ekartzeko, eta alde honetako herri eta hizkuntzak ezagutzeko.

Asier Blas Mendoza


Generoa: Saiakera historikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 282 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363869 Edizioa: 1

Salneurria: 15

46

Bermeo basatia
Kantauri itsasotik berri latzak iritsi zaizkigu behin baino gehiagotan. 1912ko abuztuaren 12an, esaterako, ehun eta hamasei arrantzale ito ziren Bermeon. Atunetara irten ziren arrantzaleak, eta galarren izugarri batek harrapatu zituen itsasoan. Hondamena egundokoa izan zen euskal kostaldean, batik bat Ondarroan, Lekeition eta Orion, baina Bermeokoa izan zen gogorrena. Gertaera lazgarri haietan oinarriturik, eleberri hau argitaratu zuen Paul Henri Capdeviellek 1922an, frantsesez.

Paul Henri Capdeville


Generoa: Saiakera historikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 294 ISBN: 9788481362077 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Ehortzi ezazue ene bihotza Wounded Kneen


"Ezagutu ditudan indiar on bakarrak hilik zeuden", esan zuen Sheridan jeneralak 1867an. "Ez da gure burua edertzen duen liburua, baina historiak baditu bere bidexkak orainaldira iristeko, eta agian, irakurriko dutenek, indiar ipar-amerikarren izaerari buruzko ikuspegi argiagoa izango dute, iragan garaietan nolakoa izan zen jakitean. Beharbada indiarren ahotan hitz zuzen eta arrazoizkoak entzuteak harritu ere egingo ditu, mito ipar-amerikarraren errukirik gabeko basatien izaera estereotipatu horretan finkatuta agertzen baitira. Agian, lurra kontserbatu eta zaintzeko erabateko joera zuen herriarengandik ikasi ere zerbait ikas dezakete Ama Lurrarekin norberak duen harremanari buruz. "

Dee Brown
Traductor/a: Joxe Luis Aramendi Generoa: Saiakera historikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 560 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362930 Edizioa: 1

Salneurria: 20

Herioaren itzalpeetan
... Uztailean gaude, hamazortzian izan ere. Irua osoan zurrumurruak kurritzen du militarrak zerbait egiten ari direla. Oraindik ez dakigu deus segurutik, baina aroa ederra izanagatik, goibel dago giroa. Astebete ez da oraino Sanferminak bukatu direla, eta ohi denez, jendearen hazpegiak nekaturik ageri dira; baina apur bat beldurturik ere, eta beldurturik ez bada, kezkaz zamaturik bai behintzat.

Andolin Eguzkitza
Generoa: Saiakera historikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 200 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481360912 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Ikasi eta irauli


Eskuartean duzuna ez da ohiko liburua. Esan liteke liburu historikoa dela, orriotan Euskal Herriko hezkuntzaren, ikasleriaren eta ikasle mugimenduaren historia azaltzen baita. Esan liteke, halaber, kronika liburua dela, hainbat eta hainbat ikasle belaunaldiren ametsen eta egintzen berri ematen baitu. Eta esan genezake, azkenik, lekukotza liburua ere badela, garaiko ikasle mugimenduaren protagonisten hitzak jasotzen ditu eta. Egileek badute horretan zerikusirik; historialari bat, kazetari bat eta ikasle mugimenduaren azken garaiak bizi izan dituen lekuko bat izan dira euskal ikasle mugimenduaren historia idaztearen arduradunak.

Zenbait egile
Generoa: Saiakera historikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 333 ISBN: 9788481363333

Salneurria: 16

47

Katearen begiak
Historiaz betetako narrazioak dira hauek. Askatasunaren bidean etenik izan ez duen katearen zazpi begi, herri honen taupadak ulertzeko aproposak. Antso Azkarrarekin Arrano Beltzaren hegal moztuak ezagutuko dituzu. Nafarroako Pedro mariskalarekin Erresuma Zaharra nola odolustu zuten irakurriko duzu. Rose Iturbidek lapurtarren sufrimendu anonimoa erakutsiko dizu. Agosti Xahok Zumalakarregiren arrastoan jarriko zaitu. Santa Kruz apaizarekin Gipuzkoako mendietan barrena ibiliko zara. Fortunato Agirreren ametsak fusilatu egingo dizkizute. Eta Gloria Rekarteren begietatik azken urteak ikusiko dituzu.

Iaki Petxarroman
Generoa: Saiakera historikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 238 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481362756 Edizioa: 2

Salneurria: 15

LAB sindikatoaren historia I. Langile Abertzaleen Batzodea (1975-2000)


Nola liteke LABek, 1975ean sortu eta indarrean zegoen sistema ekonomikoaren eta estatuaren aurkako langile-erakunde txiki batek, enpresa arloan eta euskal gizartearen zein politikaren problematikan hainbesteko ordezkapena eskuratu izana? Zeintzuk izan dira LABek Euskal Herriaren historia garaikidearen esparru sindikalean eskuratu duen protagonismo egoera horretara eraman duten baliabide ideologiko ea eraketazkoak? LABen historia honek galdera garrantzitsu hauei erantzun nahi die.

Emilio Majuelo
Generoa: Saiakera historikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 219 ISBN: 9788481361902 Edizioa: 1

Salneurria: 15

LAB sindikatuaren historia. Hator gorrira! (2000-2005)


Gure herrian historia egunez egun egiten da; hori dela eta, askotan, ez dugu astirik bidean geldialdi bat egin eta egindako ibilbideari soseguz erreparatzeko. Hori da, hain zuzen ere, liburu honen helburua: gaur egunetik hurbilen daukagun historia biltzea. Ariketa hori lehenengoz LAB sindikatuaren historia. Langile Abertzaleen Batzordeak. 1975-2000 (Txalaparta, 2000) lanak egin zuen, eta, orain esku artean duzun liburu hau orduko ahalegina osatzera dator.

Joxerra Bustillo
Traductor/a: Edorta Matauko Generoa: Saiakera historikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga ISBN: 9788481364804 Edizioa: 1

Salneurria: 12

Nafarroa. Iragana eta geroa


Gaztelako Erresumak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia bereganatu eta Nafarroa itsas irteerarik gabe utzi zuen duela 800 urte, 1200. urtean. Urteurren baten aitzakian idatzitako kazetari lana da, beraz, liburu hau. Gertaera historiko baten azterketa egiten duen kazetari lana da. Ezbairik gabe, oroitzea merezi duen gertaera da ordukoa, batez ere, bere baitan biltzen dituelako egun Euskal Herriak bizi duen egoera politiko-historikoaren gako batzuk: lurraldetasuna eta subiranotasun gatazka. Izan ere, gertaera hartaz geroztik Euskal Herriko lurraldeek ez dute erakunde komunik izan, gaur egun arte.

Iaki Petxarroman
Generoa: Saiakera historikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 174 ISBN: 9788481361711 Edizioa: 2

Salneurria: 13

48

Zenbait terrorista
Liburu honen azalean agertzen diren filosofo horiek, egilearen esanetan, gaur egun terrorista arriskutsuak lirateke. Kojvek, esaterako, Sartreren bidez, ETAren hasieran garrantzi ideologiko handia izan zuen, batez ere jeltzaleekin hausteko orduan. Gaur egun ohikoak diren ikuspuntu batzuk ere, hala nola kontua ez dela antzinako Euskal Herri ederra berreskuratzea, baizik Euskal Herri beti berri bat eraikitzea, 60ko hamarkadan hasi ziren zabaltzen, eta denbora ikusteko molde berri horrekin batera, askatasuna estu lotu zitzaion orduan egiari.

Markos Zapiain Agirre


Generoa: Saiakera historikoa Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 156 ISBN: 9788481363517 Edizioa: 1

Salneurria: 13

Testigantza
Autonomoekin solasean
Mogimendu autonomoa ezagutzea funtsezkoa da gaur egun ematen ari diren zenbait jarrera ulertzeko eta aldiberean, garai horietan bizi izan zen giro abertzalea, herrrikoia, iraultzailea, ohiko alderdi eta sindikatuetatik kanpo eta kontrabotere bat sortuaz benetako demokrazia bilatzen zuena, gogora ekartzea.

Jexux Arrizabalaga, Anjel Murias


Generoa: Testigantza Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 264 ISBN: 9788481360653 Edizioa: 2

Salneurria: 13

Bakartasunaz bi hitz
Umorea eta aldarte makurrezina erresistentzia arma bihurturik, isolamendua den tortura zuriari buruz mintzo zaigu Filipe Bidart. Hogeita bost hilabete bakarturik izan zuteneko egunetan oinarrituriko testigantza xamurra bezain latza da Bakartasunaz bi hitz, arratoi eta uniformedunen konpainian idatzia. Eta, bat-batean, hemen naiz, zelda batean bakarrik, ezin mugituz, nehorat ezin joan, nehor ere ikusi gabe, deus ez egitekorik, zaintzaleak atea noiz zabalduko didan zain, beha, ene urratsak kondatzen, orenak minutuka kondatzen, minutuak urraska...

Filipe Bidart
Generoa: Testigantza Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 122 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363845 Edizioa: 2

Salneurria: 14

49

Bi marra arrosa
Haurdun-testean bi marra arrosek haurdun zaudela konfirmatzen dizutenetik, bizitza iraultzen dizun mendi errusiarrean sartzen zara. Gehiegizko informazioak kezkatu egiten zaitu, zure barruan hazten ari den haurrak denetik eragiten dizu: poza, beldurra, dudak, ilusioa, galderak Hormonen gorabeherek egun batean munduko emakumerik ederrena eta indartsuena sentiarazten zaituzten bezala, hurrengoan txiki-txiki ikusten duzu zure burua ispiluan. Alaba izatetik ama izatera pasatzen zara eta badirudi hori helduen mundurako sarrera dela. Ezbairik gabe, amatasuna bizitza aldatzen duen esperientzia berdingabea da.

Jasone Osoro
Generoa: Testigantza Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 120 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481365658 Edizioa: 1

Salneurria: 15

Bizi behar dugu


Hamar urte kalera irten gabe igaro zituen gizon baten ahotsa da hau, katu bilakaturik iluntasunean, orrialde zuri baten aurrean paratuta, argi ahul baten pean. Hori da liburu honen abiapuntua. Isiltasun eta erabateko bakartasunean bizi behar duen pertsona baten idazteko beharra, idatzi, oraindik bizirik dagoela ohartzeko. Lehenengo pertsonan kontatua den arren, kolektibo oso baten bizipenak ekartzen ditu gogora Zapirainek, GALen garairik makurrenetatik hasi eta gaur egunera arte.

Xanti Zapirain, Kaiku


Generoa: Testigantza Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 200 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481363227 Edizioa: 1

Salneurria: 15

De profundis
Readingeko kartzelaren sakonetik, Oscar Wildek, hara eraman zuen lord Alfred Douglasi idatzitako gutun luzea da De profundis. Lerrootan, minak eraldatutako idazlea kausitzen dugu, bere bizitzaren hondotik egindakoak ulertu eta azaldu nahi dituen Wilde ezin humanoagoa. Biziaren Plazera eta Artearen Plazera ikasteko etorri zinen nigana. Menturaz, askoz zoragarriagoa den zerbait zuri irakasteko hautatua naiz. Minaren esanahia eta bere edertasuna.

Oscar Wilde
Traductor/a: Aitor Arana Generoa: Testigantza Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 218 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481364934 Edizioa: 1

Salneurria: 17

Egun bat nere bizitzan


Bobby Sandsek komuneko paperean eta uzkian gordetako boligrafo batez idatzi zuen liburu hau borroka eta duintasun testigantza erdiragarria da. 1981. urtean egilea bera eta beste bederatzi gizon heriotzara eraman zituen gose greba egin baino lehen Long Kesh kartzelan zer egoera zegoen erakusten du. Orriotan, irlandar guda presoek jasan zuten oinazearen kontakizun gupidagabea egiten du Bobbyk. Kontakizuna, ezin lazgarriagoa, adore eta sinesmen historia bat da finean: gizonemakume gutxi batzuek inperio oso baten borondatea apurtu zutenekoa.

Bobby Sands
Traductor/a: Mitxel Sarasketa Generoa: Testigantza Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 153 Koadernaketa: carton ISBN: 9788481364521 Edizioa: 3

Salneurria: 15

50

Fusilak pizten dituen sua


Orriz orri eta pasadizoz pasadizo, honako testigantzek Cubako Sierra Maestrako gerrila garaiak ekartzen dizkigute begi aurrera. Heroi kolektiboa osatzen dute beren oroitzapen eta gogoeta xumeekin, errepresiorik latzena eta borrokarik garratzena pairatu eta burutu zuten emazteki eta gizaki miresgarri hauek. Bizipen zoragarriek, umorez eta biziminez beteak, errealitate gordinaren erdian atzeman daitekeen lilura guztia sortzen dute. Kubarentzat hain gogorrak diren garai hauetan, hunkigarria da irakurtzea Iraultza horren hasmenta, Gramma lehorreratu zenetik, garaipenaren agindua eman zen arte.

Froilan Escobar, Felix Guerra


Traductor/a: Fernando Arburua Generoa: Testigantza Hizkuntza: euskara Bilduma: Amaiur Orrialde kopurua: 168 ISBN: 9788486597412 Edizioa: 1

Salneurria: 9

Nere mendixkatik
Odola ixuriz sartu zen lapurra gure etxean. Beti hor bertan dago, indarkeriaz gaituela menpean eukitzen. Nola gure buruak aska lapur horren gandik? Ahal bada pake bidez. Hortaz ezin badagerla libreak libro. Pake biderik ez dago, ez ditugin gure eskuetan, etsaiak beretan dituen libertate eta botere berak. Honelako hamaika hitz egin zituen Piarres Larzabalek hildako euskal militanteen omenez Sokoako elizan emandako ehortzmezatan. Liburu honetan hitzaldi horiek biltzen dira batik bat, baina baita euskal elizaren eta euskal gudarien arteko harremanei buruzko hainbat gogoeta ere.

Piarres Larzabal
Generoa: Testigantza Hizkuntza: euskara Bilduma: Orreaga Orrialde kopurua: 128 ISBN: 9788481361377 Edizioa: 1

Salneurria: 12

51

Aurkibidea
Bidaiak
Europako mugetan barrena Helloak Txinan Venezuela. Iraultza isilaren hitzak

3
3 3 3

Biografia
Balentxi. Hamalaugarren apostolua Celestino Uriarte. Klandestinitatea eta erresistentzia komunista Jokin Gorostidi. Autobiongrafia Joxemiren uzta

4
4 4 4 4

Eleberria
1984 Abaraska Adlotse Aitortza Alkimista Arian ari Arragoa Azeria eta lehoia Badena dena da Baleen berbaroa Beste eguzkia Brnskint Dantzaldia Ecce homo Ekaitz aroa Eraztunen Jauna. Bi Dorreak Eraztunen Jauna. Eraztunaren elkartea Eraztunen Jauna-Hiru liburukiak+kutxa Eraztunen Jauna III. Erregearen itzulera Erlojugilea Eskuetan mapak Fahrenheit 451 Galtzea metodo kontua da Historia lazgarria Iheskaria Intimitatea Iraganean galdua Jeu de Paume Joan. Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk Kristalezko hiria Laguna

5
5 5 5 5 6 6 6 6 7 7 7 7 8 8 8 8 9 9 9 9 10 10 10 10 11 11 11 11 12 12 12

Lagun armatua Larrua hotz Maitasun elaberriak irakurtzen zituen agurea Mila eta bat gauen gauak Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua Negarrik ez, haurrak Nerea eta biok Patagonia express Piztien itsasoa trilogia Pulp Rebel Mayo Colorao Riomundo Sisifo maite minez Sukar ustelaren urtea Ugerra eta kedarra Uhaldean Ukoreka Utopiaren itzalak Zure arimaren truke

12 13 13 13 13 14 14 14 14 15 15 15 15 16 16 16 16 17 17

Erotikoa
Basa gurina Bero hezeak Buda zoriontsuen etxea Desira plazer. 68-08 Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak Euskal idazleen ipuin erotikoak Euskal lizunkeriaren antologia Filosofia apaingelan Kondoi urrunak Krabelina beltza Lehenengo aldia Onan Relax Sex abaroa Stock 13

17
17 18 18 18 18 19 19 19 19 20 20 20 20 21 21

Haurrak eta gazteak


1936ko gerra haurrei kontatua Aharrausi printzesa Amonatxoak Antso Nagusia, baskoien errege handia Arrain beltz txikia Arrazismoa nire alabari azaldua Arritxu eta Mago Zurien Anaidia Askatasunaren eskola Astigar basoa Basoak badu sekretu bat Bidaia handia Bob Marley, begirunea, maitasuna eta askatasuna

21
21 22 22 22 22 23 23 23 23 24 24 24

Che Guevara, ametsen komandantea Dortokak lo egin nahi du Elaia, glutenik ez duen kolorea Elkano itsasoak emandako bizitza Elurra ezin da erosi Ernesto irriz blai Euskal Herriaren historia Fraixko eta galtzagorriak George L. Steer, Gernikan izan zen kazetaria Gosea munduan neure semeari azaldua Hamaiketan igerilekuan Injustizia haurrei kontatua Irunberriko sorginak Izarratu Izarren artzaina Johanes, Bargotako Aztia Kalea guztiona da Kariuki Kokoriko Kondorea pasatzen ikusten baduzu Lauterdi pirataren altxorra Malcolm X, duintasunaren kolorea Maradona. Barrilete kosmikoa Mari. Basajaunaren eremuan Mari Zipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi Mattinen beldur-kutxa Mem eta Zin Ngungaren abenturak Nondik zatoz? Pike eta Pitito Pinto oilarraren ezteiak Trostan, hegan zein narrazean Ttanttipiak Tulipa gorriak Txapela buruan, ibili munduan. Euskal diaspora Uala maitasuna Ume txintxoak ez diren umeendako ipuinak Untxi magikoen matxinada Van Gogh, bihotzean eguzkia Zapataren koloreak Zenbakien guda Zergatik gerrak?

24 25 25 25 25 26 26 26 26 27 27 27 27 28 28 28 28 29 29 29 29 30 30 30 30 31 31 31 31 32 32 32 32 33 33 33 33 34 34 34 34 35

Hiztegia
Gay hiztegia Hitzen ondoeza

35
35 35

Narratiba
Adiskide maitea Akordatzen

36
36 36

Antologia apetatsua Atsekabe zaitut Barreak eta haserreak Bederatzi ateak Besteen ametsak Bilbo samurai Errolanen harria Etorrerakoak Euskomunia ala Zoroastroren artalde! Gutiziak Haginetako mina Herioa eta dontzeila Hitz ibiltariak Kalea Kolosala izango da Labur aroz Laudanoa eta sutautsa Marihuanazko bufandak Mundua lo dagoen bitartean Ni naizen hori Orain galdera berriak ditut Soweton kondatuak Terra sigillata Vladimir Whiskey koloreko gauak Zanpa ezak sugea

36 36 37 37 37 37 38 38 38 38 39 39 39 39 40 40 40 40 41 41 41 41 42 42 42 42

Saiakera
Bi epaile frantziarrentzako eskutitza Borrokaren gorrian Desobedientziaz ibiltzen Euskal Herria helburu Gerezi gorrien garaia Gerraren antzea Itoitz. Porlanezko gezurra Kasandra leihoan Lurra zorua bailitzan Magrittek ez omen zuen pipatzen Manifestu nazionalista, are separatista ere esango nioke,estutuz gero. Marxez Haratago Tiroa kontzertuaren erdian. Eleberrietan politikaz aritzeari buruz

43
43 43 43 43 44 44 44 44 45 45 45 45 46

Saiakera historikoa
Anai artean Atzoko eta gaurko harresiak Bermeo basatia Ehortzi ezazue ene bihotza Wounded Kneen Herioaren itzalpeetan Ikasi eta irauli Katearen begiak

46
46 46 47 47 47 47 48

LAB sindikatoaren historia I. Langile Abertzaleen Batzodea (1975-2000) LAB sindikatuaren historia. Hator gorrira! (2000-2005) Nafarroa. Iragana eta geroa Zenbait terrorista

48 48 48 49

Testigantza
Autonomoekin solasean Bakartasunaz bi hitz Bi marra arrosa Bizi behar dugu De profundis Egun bat nere bizitzan Fusilak pizten dituen sua Nere mendixkatik

49
49 49 50 50 50 50 51 51

Aurkibidea

52

You might also like