TXISTEAK

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 3

TXISTEAK

Zuek ba al dakizue Jesukristo bilbotarra zela? Bai. Ez al dakizue hori? Hara, bilbotarra zen.
Zergatik? Bilbon jaiotzea besterik ez zuen, eta hala ere, Belenera joan zen jaiotzera.

Bestea ere… Bi bilbotar Gorlizen, plaian, hondartzan, eta San Mamesera joan aurretik…

- Hi, San Mamesera joango al gaituk bainutxo bat hartzera Gorlizeko hondartzara, joango al
gaituk?
- Bai. Goazemak.

Bainu-jantzia jartzen diate, eta dios, uretara sartzen dira eta…

- Beno, noraino joango gaituk edo…? -batak besteari-


- Hi, horizonteraino eta buelta egingo diagu.

Beno, bilbainoena, bilbotarrena. Baten bat aditzen ari baldin bada, barkatu, barkatu.

- Bilbon ba al dakizue zergatik daukaten super puertoa puertoa izan beharrean?


- Ez dakitelako hormigonera geratzen.

Beste bilbotar bat ba omen zegoen Coca-cola makina baten aurrean, Coca-cola makina baten
aurrean, eta kristoren kola. Txanpona sartu, eta "klan-klan", lata. Sartu berriz ere txanpona,
eta "klan-klan", lata. Beste txanpona sartu, eta "klan-klan", lata. Kristoren jende pila,
kristoren egarriarekin, eta denak, deank begira: "Zer arraio edo… Zenbat lata aterako dizkik
honek?" "klan-klan", lata, "klan-klan"… Berriz ere joaten da kanbioen bila, txanpon gehiago
ekartzen dizkik eta "klan-klan" lata, "klan-klan"… lata ateratzen da. Joder… Bat etortzen
omen zaio eta, "

- Luzerako al daukak, edo zer…


- Bai, orain utziko diat, rratxan natxiok eta.

Bilbainoena, bilbotarrena kontatuko dut, oraintxe gogoratu naiz. Beste batetaz gogoratu naiz
orain: “Zeintzuk dira Ozeano Atlantikoaren ezaugarriak?”. “Ba mendebaldetik Ameriketa
dauka, hegoaldetik Hego-Poloa, eta ekialdetik Nerbionen desenbokatzen du”.
Aurkitzen omen dira bi lagun, eta aspaldi ikusi gabeak, eta batak besteari galdetzen dio:

- Koño, Joxe Agustin, bizi al haiz?


- Bai.
- Non ibili haiz?
- Ikasten aritu nauk.
- Ikasten?
- Bai, kanpoan.
- Koño, eta zer ikasi duk, bada?
- Zera, Logika.
- Logika?
- Bai, Logika ikasi diat.
- Koño, eta hori zer da?
- Adibide batekin esplikatuko diat. Hiri ze kolore gustatzen zaik gehiena?
- Niri berdea.
- Koño, berdea? Berdea gustatzen baldin bazaik, orduan mendira joatea eta gustatuko zaik?
- Bai, bai, bai, bai.
- Eta mendia joatea gustatzen baldin bazaik, ba ehiza ere gustatuko zaik?
- Bai, gustatzen zaidak.
- Eta ehiza gustatzen bazaik hamaiketakoa egitea ere gustatuko zaik?
- Bai.
- Eta hamaiketakoa egitea gustatzen baldin bazaik, emakumezkoak ere gustatuko zaizkik?
- Bai.
- Eta orduan, homosexuala ez haiz izango?
- Ez. Ez.
- Horixe da ba, adibidea jarrita, Logika.
- Koño, ondo zagok. Joaten omen da tabernara eta…
- Hi, -beste batekin hizketan hasten duk- lehengoan Joxe Agustinekin egon ninduan.
- Bai?
- Logika ikasi omen dik kanpoan!
- Logika? Hori zer duk?
- Ba, beno, ejemplo bat jarriko diat. Zera, hiri kolore berdea gustatzen al zaik?
- Ez.
- Orduan, homosexuala haiz.

You might also like