Teknologia Berriak Haur Hezkuntzan

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 4

IKT

TEKNOLOGIA BERRIAK HAUR HEZKUNTZAN

IZASKUN URTXUEGIA HAUR HEZKUNTZA 47

1. HAUR HEZKUNTZAKO TEKNOLOGIA BERRIEI BURUZKO GOGOETA Geroz eta teknologia berri gehiago erabiltzen ditugu gizartean. Haurrek teknologia berri hauek normaltasunez hartzen dituzte, gogoko dituzte eta beraien interesa pizten dute. Hau honela izanik teknologia berri hauetaz jabetu behar dugu, hezitzaileak haurren heziketan aurrera egin dezan. Hezitzaileok eskura ditugun baliabideak zeintzuk diren ikusi eta aztertu behar ditugu, gero hauek jolas moduan zein errepikazio bidez haurrei irakatsi datozen teknologia berri hauetara ohitzen joateko. Haurrei teknologia berriak irakasteaz gain oso garrantzitsua da berauen erabilera irakastea eta erabilera arduraduna sustatzea. 2. IKASTEKO TRESNA: ORDENAGAILUA Hezkuntzan ordenagailua bezalako trena sartzean datza, umearen eskura dagoen beste tresna bat bezala, behar dituen erabilera eta ikasgaiak osatu, areagotu eta indartzeko. Ordenagailuaren erabilera abilidade psikomotrizak areagotzeko Saguaren erabileraren ondorioz honako hauek lortuko ditugu: Begi-eskuen arteko pertzepzioa estimulatzea. Sagua alfonbraren gainetik mugitzea eremu bat markatuz. Leku interaktiboak ezagutzea Motrizitate fina lantzea Orientazio espaziala areagotzea.

Jokoa: el manejo del ratn. http://www.cnice.mec.es/eos/MaterialesEducativos/mem2001/index.html Abilidade kognitiboen garapena Irakasleak bere materiala prestatu beharko du honako helburu hauek lortzeko: Oroimen bisuala lantzea Medio-fin erlazioa Entzumeneko oroimena lantzea Kopuruak ezagutzea Ezaugarrien arabera elementuak biltzea

Identitatearekin eta autonomiarekin zerikusia duten abilidadeak areagotzea

Kurtso hasieran irakasleak ikasle bakoitzari argazki bat eskatuko dio, eskaneatu, moztu... Honen helburuak honako hauek dira: Bakoitzaren ezaugarriak identifikatzea Keinuen arabera sentimenduak ezberdintzen jakitea Adierazteko modu ezberdinak erabiltzea, hau da, egoeraren arabera bata edo bestea erabiltzea Norberaren konfiantza eta autoestimua areagotzea jarduera ezberdinen bitartez.

Komunikazioa eta hizkuntzarekin zerikusia duten abilidadeak Haurrek ordenagailua erabiliko dute gaiarekin lotuta dagoen ipuin bat sortzeko. Helburuak honako hauek dira: Ipuinaren istorio eta helburuak ezagutzea zenbait ideia azpimarratuz Ipuin interaktiboak entzun, ulertu eta lantzea. Hiztegia areagotzea eta perfekzionatzea Testu motzak irudiekin lotzea eta alderantziz Beraien bizipenak... adierazi eta goraipatzea.

Jolasa: la casa de cuentos de Stanley Harreman sozialetako eta elkarbizitzarako oinarrizko legeak Kasu honetan internetekin dugun konexioaz baliatuko gara denen artean ipuin interaktibo bat irakurtzeko. Honen helburuak hauek dira: Gelan nola egon behar dugun irakastea Talde lana bultzatzea Inguru sozialarekin erlazionatzea Elkarlana eta besteak laguntzea Nork bere ikuspuntua eta arrazonamendua defendatzea. Emandako argibideak entzun eta lantzea.

Jolasa: www.oya-es.net/ocio/cuentos/ticytac/ticytac Ordenagailuaren erabilera hurbileko ingurua ezagutzea. Helburuak: Diseo grafikoko programaren bitartez familiaren gertaera ezagutu eta antzeztea. Bere eguneroko bizitza islatzen duten jokoak egin Bere inguruko gertaerak sortu eta eraikitzea Hizkiak, zenbakiak... ezagutzen hastea. Irudiak ulertzea

3. NOLA ERABILI DEZAKEGU ORDENAGAILUA GELAN. ORDENAGAILUAREN TXOKOA. Teknologia berria saratzea erabaki ondoren lehenengo arazoari egin beharko zaio aurre, hau da, nola burutu. Ordenagailua gelan ipintzea abiapuntutzat harturik umeak ordenagailu aurrean zenbat denbora egongo diren, ordenagailu kopurua, ordutegiak eta irakaslearen trebakuntza mugatuko dute. Esan beharreko da ordenagailuaren aprobetxamendu didaktikoa egokia egoteko ezinbestekoa dela curriculumean ondo integratua egotea. Antolakuntza elementuak: bertan gelan dagoen tokia, espazioa eta denbora kontuan hartu behar dira Elementu metodologikoak: irakasle bakoitzak duen ikuspuntuaren arabera aldatuko da. Prestakuntzarako elementuak: irakasleak jasotzen duen prestakuntza Baliabideak: software infantilarekin zerikusia dutenak.

ORDENAGAILUAREN TXOKOA: Ordenagailuaren txokoa erabil ahal izateko lehenik ordenagailuak geletan banatu behar dira. Kontutan hartu beharreko aldagaiak dira antolakuntza erabakiak, erabaki metodologiakoak eta hezkuntza erabakiak. Txokoen filosofia metodo konstruktibistatik dator, haur bakoitza da bere ikaskuntzaren erantzule. Txokoak eskainiko dituen funtzioak: Ikaskuntza esanguratsua Jarduerak Jarduera libreak Gidatutako jarduerak Jolasa Afektibitatea Komunikazioa eta sozializazioa.

4. ORDENAGAILU TXOKOKO ERAGIKETAK Ondorengo hiru aukerekin ordenagailuaren txokoarekin lortu nahi diren helburuak ikusten dira: lehenengoa haurra ordenagailuarekin kontaktuan jartzea, bere erabilera eta ezagutzan. Puntu honen helburua haurra saguaren erabilera eta ordenagailuaren atal ezberdinez jabetzea da. Bigarrena, unitate didaktikoan zenbait gaitasun garatzeko erabiliko da, honen helburua lortzeko beharrezko eragiketei hasiera eman, indartu eta zabalduz. Hirugarrena, ordenagailua helburu zehatz bat lortzeko nola erabili irakastea. Kasu honetan haurrei idazketa irakurketan hasiera ematea da helburu.

You might also like