Jolaserako Esamoldeak

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 7

HASIERAKO AGINDUAK:

“Jarri guztiok han atzean, ilara batean, bata


bestearen aldamenean. Eta, kontuz, ez zaitezte
mugitu neu zenbatzen hasi arte.”

ESALDIAK:

• DENOK GELDI NI HASI ARTE.


• MUGITZEN IKUSI ZAITUT, BERAZ
ATZERA.
• TRANPATIAK ATZE-ATZERA JOAN
BEHARKO DIRA.
• TRANPATIAK ADI-ADI IBILI.
• OSO ONDO!........HELDU DA.
BADUGU IRABAZLEA.
Guztiok zintzo jolastu behar dugu eta jolaskideen
burua, zein oina, zein eskua errespetatu eta
ahalegindu inori minik egin gabe jolasten.

Esamoldeak:

• EA ZER DIOEN ORRATZAK?


• KONTUZ ETA JARRI
EZKERREKO/ESKUINEKO
OINA/ESKUA PUNTU
GORRI/BERDE/HORI-AREN
GAINEAN.
• OINAREKIN ZAPALDU PUNTU…………..
• MINIK EGIN GABE…………………RI!
• EUTSI HOR!
• AHAL IZANGO DUZU BA …………………
…..?
Ahozpez jarriko ditugu fitxa edo irudi guztiak eta gero
jokalari bakoitzak bina fitxa altxatu behar izango ditu.

ESALDIAK:

• Altxatu eta besteei erakutsi berriz ahozpez jarri


orduko.
• Non ote dago honen bikotea?
• Non ikusi dugu lehen hori?
• Zuk bai zuk zorte ona!
• Bikote bat lortu ondoren berriz zeu zara.
• Ez horren azkar, ikusteko astia izan behar dugu eta.
• Zenbatu zenbat bikote lortu dituen bakoitzak.
ESALDIAK

• NIK GORRIA, BERDEA, URDINA, HORIA


GUSTOKO DUT.
• BOTA EZAZU DADOA!
• NOREN TXANDA DA?
• ZURE TXANDA DA, MUGI EZAZU FITXA!
• EZ EGIN TRANPARIK!
• NORENA DA FITXA HAU?
• ANTZARA BAT ETA ANTZARA BI, BERRIZ ERE
NIRI.
• ZUBITIK ZUBIRA NOZ ETA URAK ARIN NAROA.
• DADOTIK DADORA, ZORTEA NIREKIN
DAGOELA!
• EZ EGIN LELOARENA!
• EZETZ 6 ATERA!
• IRABAZI DUT!

Inportanteena ez da irabaztea, jolastea baizik.


ARAUAK

• DADOA JAURTIKIZ, ZENBAKI HANDIENA


ATERAKO DUENA HASIKO DA.
• HELMUGARA ARINEN HELDUKO DENAK
IRABAZIKO DU.
• ANTZAR BATERA HELTZEN BAGARA, HURRENGO
ANTZARARA JOANGO GARA ETA BERRIRO
JOLASTEN JARRAITUKO DUGU.
• ZUBIAREKIN BERDIN EGINGO DUGU.
• DADOEKIN BERDIN EGINGO DUGU.
• OSTATUAN, PUTZUAN, LABERINTOAN ETA
KARTZELAN TXANDA BAT EGINGO DUGU
JOLASTU GABE.
• HERIOTZARA (BURUHEZURRARA) HELTZEN
BAGARA BERRIRO HASI BEHAR IZANGO DUGU.

Inportanteena ez da irabaztea, jolastea baizik.


ARAUAK

1. Jokalariei hiruna karta banatzen zaie eta mahai gainean lau karta
jartzen dira buruz gora.
2. Jokalariak txanda bakoitzean hamabost puntu batzen saiatu behar
du, horretarako bere eskuan duen karta bat eta mahai gainean
dituen kartak erabiliz; karta horiek berarentzat hartuko ditu.
3. Nahiz eta tantoa ez lortu (15 puntu) jokalaria behartuta dago
eskuan duen karta bat mahai gainean buruz gora uzteko.
4. Jokalari batek bere txandan mahai gainean dauden karta guztiak
eramaten dituenean eskoba egingo du; hau markatzeko bere piloan
karta bat buruz gora jarri behar du, gainontzeko kartekin
gurutzatuta.
5. Jokaldi baten hasieran, buruz gora jartzen diren lau kartek
hamabost puntu batzen badute, kartak banatzen dituen jokalariak
eskoba bat lortuko du.
6. Jokalariek txandaka eta beti eskuinera errepikatzen dute
mugimendua, bakoitzari banatutako hiru kartak bukatu arte.
Orduan banatzaileak berriro hiruna karta banatu behar ditu eta
jokalariek jokatzen dituzte; banatu gabeko karten piloan dauden
kartak bukatu arte errepikatzen da sistema hau.
7. Jokaldi bakoitzean aldatzen da banatzailea; txandak bezala,
ezkerretik eskuinera.
8. Jokaldi bat bukatzerakoan bere txandan hamabost puntu
elkartzea lortu duen azken jokalariak eramaten ditu erdian
gelditzen diren kartak.

Karta bakoitzaren balioa: Batekoek-1, bikoek-2, hirukoek-3,


laukoek-4, bostekoek-5, seikoek-6, zazpikoek-7, txantek-8,
zaldiek-9, erregeek-10

INPORTANTEENA EZ DA IRABAZTEA,
JOLASTEA BAIZIK
ESALDIAK

• Karta sorta nahastu.


• Kartak banatu.
• Eskoba lortu dut.
• Karta honekin hamabost.
• Zure txanda da.
• Jokaldia amaitu dugu.
• Puntu batuketa egingo dugu.
• Nork dauka eskobarik?
• Nork dauka urrezko zazpia?
• Nork dauka zazpi gehien?
• Nork dauka urre gehien?
• Nork dauka karta gehien?
• Zenbat tanto dituzu?
• Eta zuk?
• Nork egin du tanto gehien?
• Zenbatu ondo.
• Ez duzu hamabost.

INPORTANTEENA EZ DA IRABASTEA, JOLASTEA


BAIZIK

You might also like