Go en Kale

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 23

GOENKALE

SARRERA Lan hau egiteko aztergai izango dugun telesaila Goenkale izango da. Euskal Herrian oso ezaguna den telesail luzea da hau, pixkanaka guretik haratago ezagunagoa bihurtzen joan dena. Izan ere, dagoeneko 16 denboraldi daramatza antenan, eta urtarrilean 3000. kapitulua eskainiko digute. Munduan telesail gutxik daukate zifra hauei buruz hitz egiteko aukera. Lan hau egiteko Goenkale aukeratzean arrazoi nagusia, hasiera-hasieratik jarraitzen dudan telesail bat dela da. Hau da, 6 urterekin ikusten hasi nintzen eta oraindik ere ikusten jarraitzen dut. Beraz, nire bizitzaren zati txiki bat bada ere, Goenkaleri dagokio, betidanik izan baitut lotura bat telesail honekiko. Nahiz eta beste hainbat telesail ikusi eta jarraitu izan ditudan, ez dit beste inork Goenkalek beste engantxatu. Hala ere jakin badakit Goenkalek gabezia asko dituela eta akats ugari. Hori dela eta, iruditzen zait, badakidala era batean edo bestean zer espero dezakedan Goenkalegandik, eta horregatik jarraitzen dudala ikusten. Nire ustetan, Goenkale kritikatu aurretik, hemendik zer jaso dezakezun onartu behar da. Lan honekin Goenkale era sakon batean aztertzeko aukera aprobetxatu nahi dut. Beti jarraitu izan dudan telesail honi buruz gogoeta asko egin dudan arren, ez dut inoiz modu serio eta formal batean egin, hori dela eta, lan hau egitea aukera polita dela iruditzen zait hain ondo ezagutzen dudan telesail honen nondik norakoak aztertzea.

TESTUINGURUA Goenkale Euskal Telebistaren lehen katean emititzen den telesaila da. ETB1, euskara hutsean emititzen den lehen katea da. 1982An hasi zen emititzen; euren xede nagusia euskararen normalizazioa zelarik. Orduz geroztik, telesailak, albistegiak, lehiaketak, iragarkiak, (Iturria: mahainguruak, marrazki bizidunak... denetik emititzen dihardute, euskara hutsean. Kate honetako programazioko saio arrakastatsuenak, Wazemank 2.0 eta Goenkale dira. Wikipedia) Goenkale telesailaren testuingurua ulertzeko beraz, kontuan izan behar dira ezaugarri hauek, alde batetik, euskararen erabilera telebistan, eta bestetik, ETB 1-en audientziak duen perfila. Euskarazko telebista betidanik dugun zerbait badirudi ere, oraindik ez dira 30 urte pasatu berau sortu zenetik, hori dela eta, kontuan izan behar da hizkuntza honetan telesail bat sortzeak suposatzen zuen erronka. Erronka horietako bat Goenkale izan zen orain dela hamasei denboraldi. Hasiera batean hilabeterako kontratua egin zuten aktoreekin, baina honen arrakasta ikusita luzatuz joan ziren, gaur eguneraino iritsi arte. Hasiera batean egunean egunekoa grabatzen zuten Miramongo estudioetan baina pixkanaka, grabaketa moduak eta lekuak aldatuz joan ziren. (Pedro Otaegi, Euxebio, 2009/11/18, Zarautz). 15 urtetan antenan dagoen telesail hau Estatuko zaharrena da, eta askoren ustetan, EITBren identifikazio zeinu ere bilakatu da. Hala ere, Goenkale askoz ere gehiago badela esan dezakegu: Record la directora de produccin de ETB, Maite Iturbe: "Con un equipo humano de 120 personas, esta serie se ha convertido en una cantera para los actores vascos ya que, ms de 400 intrpretes han intervenido en alguno de sus captulos". Eta hala da; ia euskaraz dakiten aktore guztiak pasatu dira Arraldetik, eta horrela, Goenkale, aktore askorentzat lorbide bilakatu da, batik bat gazteentzat. Aktore asko Goenkalegatik ezagunak egin dira, beste asko, bertan hazi, eta gutxi batzuk, euren ibilbide profesionala ere telesail honetan amaitu dute. Goenkale 1994ko abuztuaren 25ean emititzen hasi zen, hasiera batean astean zehar egunero emititzen zuten, astelehenetik ostiralera, baina 13. denboralditik aurrera, emisioak bikoiztu eta astelehen eta astearte gauetara mugatu dituzte emisioak. Goenkaleren aurretik EITBk ekoitzi zituen beste telesail batzuk ere, Bi eta bat esaterako, baita, Goenkale emititzen zen garai berean beste batzuk ere Jaun eta Jabe edo Balbemendi adibidez. Beste hauek ere arrakasta izan duten arren, Goenkalek duen sendotasuna ez du beste inork lortu, eta horren erakusgarri dira bere hamasei denboraldiak. 1994 urte ingurua, telesailen garai oparoa izan zen Espainian. Horren erakusgarri daukagu,

besteak beste, Cristal Venezolako telesaila: En Espaa es a la fecha la telenovela mas exitosa que se ha emitido, un fenmeno que movi anlisis y debates sus actores luego de cinco aos de haber realizado la telenovela viajaron a ese pas donde participaron en comerciales, programas de TV, teatro en fin.... Txirrindularitza lasterketak ere atzeratzeko gai ziren, telesail hauen ordutegia ez aldatu eta audientzia pozik uzteko. Baina oro har Goenkaleko gidoigileak ez dira sekula itxi. Ikuslearen gustuengana ahalik eta gehien gerturatzen saiatu dira eta hori konpetentzia aztertuta ikusi dute. Kontuan izan behar da urte guzti hauetan zehar Estatuan batik bat beste hamaika telesail sortu direla, eta horietatik ere edan duela Goenkalek. Poliziei buruzko telesailek arrakasta zutela? Ba Arraldera Ertzaintza iristen da, edota Medikuen telesailak jendeak atsegin duela? Ba medikuaren kontsulta ere izango dute. Beraz, Goenkale egiten hasi aurretik, argi zeukaten estatu mailan telesailek zuten arrakasta itzela zela, eta nahiz eta ez zekiten euskal ikusleek nola hartuko zuten euskaraz egindako benetako kulebroi bat, Espainian emititzen ziren telesailen ezaugarriak bildu eta eurena sortu zuten. Elkarrizketa askotan entzun izan dugu, hasieran ez zutela inondik inora uste horrelako arrakasta izango zuenik, eta pixkanaka aurrera egin dute, ia 3000 kapitulu egin arte. Askoren ustez, telesail bat hainbeste luzatzea ez da egokia, nahiago dutelako amaiera duin bat, gaur egun ikus ditzakegun gauzak ikustea baino. Baina Goenkalek aktoreak berrerabili eta berpiztu egin dituen arren, ikuslegoak ikusten jarraitu du eta oraindik, aukera hauek onartu dituen ikusle asko izaten jarraitzen ditu. Goenkaleren estuingurua ulertzeko ere, hainbeste urte dituen telesaila izanik, ezin dezakegu hasierakoa eta gaur egungoa zaku berean sartu. Izan ere, garaiak aldatu egin dira eta baita ikusleak ere. Beti ere euskaldunentzat egindako telesaila dela kontuan izan behar da, baina ez du adinen artean bereizketarik egin. Edozein adinetako jendeak ikusi izan baitu telesail hau beti. Ez da jende-multzo jakin batera mugatu, muga bakarra euskara izan baita. Gainontzean, faimilia osoarentzat egindako telesaila dela esan dezakegu. Telesail orotan bezala, hemen ere denboraldi osoan zehar trama nagusi bat izaten da, pixkanaka garatuz joaten dena, baina aldi berean, beste arazo eta gertakari asko izaten dira, eta hauek, adin guztietako jendea nahaspilatzen dituzte. Horrek, ikusleari perfil jakin bat eman ordez, aniztasuna ematen diolarik. ETB1eko hasierako helburua euskararen normalizazioa zela kontuan izanda, Goenkalek izugarrizko bultzada eman dio hizkuntzari. Itziar Gomez (aktorea, gidoigilea, aktore zuzendaria, gidoi bateratzailea...) -ek iaz HUHEZIko Komunikaldiak saioan berretsi zuen bezala, Goenkale, euskaraz izateaz gain, euskalduna da, kalekoa, etxekoa, gertukoa. Hori horrela izatearen gako nagusietako bat, hizkera izan da beti, eta agian hori izan liteke arrakastaren gakoa: naturaltasuna eta berehalakotasuna. Aktoreen bizipenak gertu-gertutik jarraitzen ditugu eta hori ez da, inondik inora, gertatzen diren gauzengatik gertatzen,

kontatzeko moduagatik baizik. Beraz, testuingurua aztertzeko orduan, kontuan izan beharreko kontuak hauek dira; euskararen normalizazioari bultzada handi bat emango zion telesail baten gisa hasi zen emititzen, eta hori oraindik ere mantentzen da. Hala ere, garaiak asko aldatu dira, eta Goenkale horretara aldaketetara moldatu da: teknologia aurrerapenak, gai sozialak, pertsonen arteko harremanak etab. Hori ikus dezakegu dekoratuetan bakarrik: urte askotako kioskoa estetika zentru bihurtuta adibidez. Baina Arraldeko identitate ikurra den Boga-boga taberna berriz, zutik mantendu dute, eta Olatz Beobide-ren esanetan, horrek Goenkalek diraun bitartean zutik mantenduko du). Hein handi batean esan dezakegu, garaietara egokitzen joan den telesaila izan dela, denetariko gaiak landu dituela (askotan esan ohi da, horrelako gauzak Goenkalen bakarrik gerta daitezkeela). Goenkale fikziozko telesaila denez, benetako kulebroi bat egin dutela esan genezake, eta gertakizun asko eta asko, gertaezinak direla. Pertsonaiak berpizteetatik hasita, aktoreen birziklapenera iritsi dira, horregatik, Goenkale jarraitzeko, ikusleek horrelako ezaugarriak onartzea ezinbestekoa da.Bestalde, kalitatezko bizipenak ere ikusi ahal izan dira tarteka; adibidez El acorazado Potemkin pelikulako pasartearen simulazio bat, denboraldi baten azkenengo kapituluan. Telesail oro da bere garaiaren emaitza. Goenkale ez da salbuespen bat, baina ezin dezakegu garai konkretu batean finkatu. Hasi zenetik hona garaiak ere aldatu egin direlako, egoera soziala, politikoa, ekonomikoa. Azken urteotan adibidez, bikote banaketak, istripuak, adopzioak, familia hausturak, udaleko proiektuen porrotak, krisia... izan dira hizpide Goenkalen. Hasieran berriz, ugariagoak ziren droga arazoak, gaixotasunak eta maitasun istorioak. Baina beti gailendu diren gaiak izan dira Goenkalen: Egunerokotasuna eta familia, denboraldi guztietan nahiz eta beste hainbat gai jorratu, bi arlo hauek bere txokoa izan duten beti; hausturak direla, ezkontzak, jaiotzak etab. Hasieratik hona gauzatutako aldaketa nabarmenetako bat da, besteak beste, garaira egokitzen egiten duten saiakera: Gaur egun krisi hitza ia kapitulu guztietan entzun dezakegu, Saharako haur bat dago Arralden, zeinek bere bizitza kontatzen duen oso modu umoretsuan, baina audientziarekiko izaera hezitzaile batekin. Durangoko azoka, Zorion Perfektua film-a edota Bertsolari Txapelketa bezalako gertakari kultularak ere beren txokoa dute Goenkalen, euskarari bultzakada bat emateaz gain, errealitate kutsu handi bat telesailari. Aldaketarik izan ez duen kontua da adibidez egunerokotasunaren arloa izan da. Goenkalen hamar urte baino gehiago pasatu dira, hamar urtetan denetik ikusi dugu, baina gertatutakoak gertatuta, eguneroko bizitzak aurrera jarraitzen du beti. Izan ere, kapituluak normalean bi edo hiru egun ezberdinetara mugatzen dira, eta horrela osatzen da denboraldi osoa: egunak joan, egunak etorri. Bien bitartean trama nagusiak eta beste hainbat kontu garatzen joaten dira, baina beti ere euren kotidianitatea apurtu barik. ere ematen diotelarik

Zaila da esatea ea Goenkale bere garaira egokitu den edo ez, baina argi dagoena da behintzat bere saiakera egin duela, eta nabarmen gainera. Egokitze honetan azpimarragarria deritzot aipatzea, audientzia gaztetzen ere saiatu direla. Horretarako garrantzia berezi bat ematen die gazteen bizipenei eta arazoei. Gertakizun hauek, pertsonaiak, gazte euskaldun askok bizi ditzaketen egoeretan jartzen dituzte eta horrek aktualitatea ematen dio telesailari. Ez soilik ikusle gazte baten ikuspuntutik, edozein adinetako ikusleri ere. Gainera gure gizartean helduek gazteekiko duten ikuspuntua ere nolakoa den ikus dezakegu Goenkalen. Azpimarratu beharra dago, Goenkalek beste telesail baten jaiotzea ahalbidetu zuela. Arraldeko gazteak Donostiara abiatu ziren, ikastera, eta horrek Goenkaleren ondoren (gerora, aurretik) Hasiberriak telesaila sortarazi zuen. Arraldeko gazteekin batera, beste aktore batzuk ere gehitu ziren eta Donostiako ikasle-bizitza erakusten zuen telesail bat sortu zuten 2001ean. Telesail hau ere kulebroi bat zen, baina batik bat gazteez osatutakoa. Hala ere, Donostiara joandako Arraldetarrek ez zuten guztiz euren herriarekiko, eta ondorioz, Goenkalerekiko harremana guztiz eten. Goenkalek hartzen dituen erronka berritzaileei dagokionez, ezin diezaiogu arrikatu egiten duen telesail bat denaren balio erantsia ezarri. Oro har, tendentziak jarraitzen duen telesail bat baita Goenkale. Hasierari erreparatzen badiogu argi dago; Estatuan arrakasta zer duen? hori egingo dugu guk, baina euskaraz. Horrela laburbildu genezake Goenkale sortu zutenen oinarria. Hala ere, argi dago hori ez dela nahikoa izan arrakasta lortzeko, eta benetan zerbait berezia izan behar duela, oraindik antenan jarraitzeko. Hizkuntza? Aktoreak? Jorratzen diren gaiak?

PERTSONAIAK Goenkalek bere ibilbidean zehar jorratu dituen gaiak denetarikoak izan dira, baina hasieratik ona aldaketa nabarmen bat izan da. Esate baterako, hasierako kapitulueen hasierako abestia askotan aldatu da, baina lehenengoak, telesailaren nortasuna definitzen zuen letra zuen: Goenkalek oilategia dirudi eta Lasa anaiak elkarri mokoka bizi dira, Egunetik egunera Lasatarren hitza gera, hemen bilduko gera, bi oilar arroen legera.... Horrelakoa zen Goenkale hasiera batean eta horretara mugatzen zen bere testuingurua. Arralde izeneko kostaldeko herri txiki batean familia bat bizi zen, Lasatarrena; lehengusuak, ilobak, aitonak, izebak, anaia ezkutuak, maitaleak... denetik osatzen zuten familia bitxi hau, baina pixkanaka herritarrak gehitzen hasi ziren, eta tabernak, hotela, farmazia, kioskoa, komisaria, elizako sakristia, okindegia, inmobiliaria, paper-denda, medikuaren kontsulta, bulegoak, Mendiarrain enpresa, ileapaindegia, liburutegia, gazte-lekua, bideo-kluba, Ontziola, txakolindegia... denetik izaten hasi zen Arralde. Kontuan izanda herri bat sortu zutela (Amaru alboko herria askotan aipatzen dute, baina ez da sekula azaldu), eta aldaketak egiten joan direla urteotan, aktore berrien etorrerarekin batera aldaketa hauek ez dira bortitzak izan eta ikusleari modu egokian azaldu izan zaizkiola beti esango nuke. Beraz esan daiteke, pertsonaiek eta jorratutako gaiek, zerikusi zuzena daukatela. Aktoreei dagokionez, iaz arte Goenkalek iraun duen artean jarraitu zuen pertsonaia bakarra, Maria Luisa Galardi-rena zen (Kontxu Odriozola, Azpeitia). Iazko otsailean hil zen pertsonaia honek izugarrizko eragina izan du beti telesailean, dneboraldi batzuetan beste batzuetan baino indar handiagoa izan duen arren. Heriotza honek ikusmin izugarria piztetik, egunkarietako paperak betetzeraino iritsi zen. Oso oihartzun handia izan zuen Euskal Herrian, benetan, Goenkale-ri mugarri bat jartzen ziolarik. Askok zioten Maria Luisaren heriotzarekin

batera Goenkaleren gainbehera ere bazetorrela, baina momentuz ez da horrelakorik gertatu. Maria Luisa Galardi edo Arralde, sortutako leku eta pertsonaiak dira, baina Goenkalek izan duen dimentsioaz jabetzeko, ikus dezakegu nola izen hauek Wikipedian, Facebook zein beste txoko askotan topa ditzakegula hauek. Maria Luisa Galdardi, amona, izeba, ama, maitale, gaizto, adeitsu, lagun, ero, pobre, aberats... modu askotan ikusteko aukera izan dugu 14 denboraldietan zehar, hori dela eta, Goenkaleren pertsonaiak aztertzea, Maria Luisa aztertu gabe, ez luke zentzurik izango. Pertsonaia motei dagokionez, badaude luzaroan aritu izan direnak, baina papel xume bat izanik. Denboraldi batzuetan protagonismoa hartzen zuten bezala, beste batzuetan oso gutxi azaldu izan dira, horietako bi dira esate baterako, Joseba medikua (Kiko Jauregi) edo Imanol Muruzabal (Iaki Perurena). Horrelako pertsonaiek zer esan handia eman dute Goenkaleren ibilbidean zehar, eta beraz, deskribatzeko beste pertsonaia bat izango da Imanol. Aurretik aipatu dugu aktore gazte askoren estreinu lekua izan dela Goenkale; esate baterako Barbara Goenaga (Ainhoa) edo Miren Ibarguren (Idoia). Baita gazteen inguruko telesail bat sortu zutela Goenkaleren bitartez (Hasiberriak). Aitor, Ainhoa, Teresa, Miriam, Mimi, Helene, Olga, Julen, Asier, Itsaso, Maialen, Tomax, Ikerne, Lukas, Unai, Iosu, Tximista, Iker, Jone, Jon, Kepa, Arrate, Alex, Mirari, Kevin... koadrila ederra pasa da Arraldetik, batzuk bizpahiru denboraldi egon izan dira, Mimi esaterako, saltoka joan-etorri ibili da, gaztea zela ezagutu eta emakume ezkondo bihurtu dela ikusteko aukera izan dugu. Baina benetan gazte errebeldearen papera izan duen pertsonaietako bat Asier Oruesagastik egiten duen Kevin Iturriaga-rena izan da. Azken bost urteotan Arralden dago eta bere pertsonaia nahiz eta ez den oso protagonismo handikoa, bere irudiak zer esan ugari eman du beti: errebeldea, maltzurra, erreformatorio batean egondakoa, gurasorik gabe hezitakoa, makarra... horrek ikusle helduarekiko izaera hezitzaile bat izan duela ere esan genezake. Azkenik, beste pertsonaia garrantzitsuenetako bat Leonor Crdenas-ena da (Ainhoa Aierbe). Goenkaleren 6. denboraldian (ez da datu zehatza) iritsi zen Arraldera Kubatik eta orduztik hona gauzak izugarri aldatu dira. Pertsonaia honek ere zer esan asko eman du, eta indartsu sartu zen telesailean. Maria Luisaren heriotzaz geroztik, bera da Arralden pisu handienetakoa duen pertsonaia garrantzitsuenetako bat. Bere paperak ere eboluzio bat izan du eta horren lekuko izan gara ikusleok. Garapen honek, pertsonaia berarengan ere eragina izan du eta hori ikusteko aukera izan dugu. Goenkaletik bostehun aktore baino gehiago pasatu dira eta oso zaila da horietariko lau soilik aukeratzea, baina zalantzarik ez dagoena da, benetan aktore hauek ikusle asko eta askorengana iritsi direla. Horren erakusle da adibidez, honako kasua: Cuando en la serie fue secuestrado un nio, vecino de Gernika en la vida real, ETB reciba llamadas de ciudadanos que decan haberle visto en esa localidad y criticaban la incompetencia de la Ertzaintza.

MARIA LUISA GALARDI Maria Luisa Galardi Goenkalen hasieratik lanean hasi zen pertsonaietako bat da. Iazko otsaila arte bera izan da telesailean denbora gehien lanean jardun duen pertsonaia. Bere presentzia beti izan da protagonismo handikoa, eta hori dela eta, bere inguruan hainbat jarrera ezberdin ezagutzeko aukera izan dugu hamar urte baino gehiagotan. Goenkaleko erregina bezala deskribatu genezake azken aldiko denboraldiei erreparatuko bagenie; ez baitzegoen Arraldetarrik, Maria Luisa ezagutuko ez zuenik. Oro har bere jarrera maltzurra, jenio bizikoa, ausrta eta gogorra dela esan genezake, baina aldi berean, bihotz onekoa dela erakutsi izan du gehienetan. Bere adinaren inguruan, 65 urte inguruko emakumea dela esan genezake, beraz, hasi zenetik 2008 arte, 55 eta 65 urte inguruko adina duen emakume baten papera egiten zuela Kontxu Odriozolak esan dezakegu. Joxe Mari Lasa-ren (Mikel Garmendia) emazte bezela hasi zen Goenkalen, Boga-Boga tabernako nagusi bezala. Hasiera batean bi semeren ama zen, Xabier eta Gaizkarena, baina urte batzuk beranduago Julia Bilbao alaba ere bazuela jakin ahal izan dugu. Hasiera batean bere lagun taldea euren adineko Hortentsi (Arantxa Gurmendi), Margari (Maite Bastos), Xatur (Abelin Linazisoro) eta Euxebio (Pedro Otaegi) ziren, eta euren arteko harremana ona zen orokorrean. Hala ere, Maria Luisak lagunak izateaz gain, etsaiak ere bazituen, eta horietako garrantzitsuena, Leonor Crdenas izan da. 5. denboraldian Joxe Mari Lasa-ri loteria tokatu eta Kubara alde egin zuenean, Leonor Crdenas ezagutu eta berarekin itzuli zen Arraldera. Orduz geroztik ezin zuten elkar ikusi eta herritar gehienak Leonor edo Maria Luisaren alde posizionatuta zeuden. Hala ere, 2005ean adiskidetu egin ziren Maria Luisa eta Leonor. Denboraldi bat haserre zeudela amaitu zen aldi berean, ikuslearen sorpresa handia izan zen ondorengo denboraldia adiskidetuta hasi zutela. Horrek benetan eragin handia izan zuen, eta denboraldian zehar ikusi ahal izan genuen adiskidetzearen arrazioa zergatik izan zen. Maria Luisaren bizitza ez da inondik inora erraza izan, bi seme galdu zituen, senarra ere bai, eta horrez gain, bere ondasunekiko interesagatik jende asko gerturatzen zitzaion. Horietariko batzuk izan ziren Isaias Murua eta Estefania bere etsaiak. 2002. urtea oso gogorra izan zen Maria Luisarentzat: Boga-Boga utzi behar izan zuen, semea eta senarra galdu zituen, beste

semea psikiatriko batean ingresatu zuten... eta bera, bere buruaz beste egiten saiatu zen.

Maria Luisa hiltzaile, ezkongai, maitale... fase desberdinetan ikusteko aukera izan dugu. Ikusleari gorrotoa transmititu dio, maitasuna, karioa... baina orokorrean, Maria Luisaren bizitza bi zatitan banatu genezake: Boga-Boga taberna utzi behar arte gertatutako guztiak osatuko zuen lehenengoa, eta orduz geroztik gertatutako guztia, bigarrena izango litzateke. Izan ere, bigarren zati horretan berriz ezkontzen da eta ezagutzen ez zuen familia bat topatzen du, aspaldi batean izan zuen alaba bat ezagututa. Hori dela eta, hor bere bizitza zeharo aldatzen da eta beste bizimodu berri bat hasten du Maria Luisak. Txakolindegian bizi da eta ordura arte bere etsaia izandako Leonor-ek Boga-bogaren jabetza hartzen du. Goenkaleko beste pertsonaietako bat hiltzera iristen da, baina ez du inoiz kartzela zigorrik ordaintzen, erakusten duen zintzotasunagatik. Bere heriotzaren aurreko hilabeteetan, Maria Luisa inoiz ez bezala ikusten dugu; bereziki maitakor, kezkatuta, eta gauzak zintzotasun handienarekin egiten. Horregatik, ikusleei aho zapore ona utzita hiltzen dela esan genezake. Maria Luisa Galardiren heriotzak izugarrizko eragina izan zuen Euskal Herrian, izan ere, telesaila noizbait ikusi duten guztiek ezagutzen dute pertsonaia hau, hasieratik egon den protagonista nagusienetako bat izan zelako bera.

IMANOL MURUZABAL
Maria Luisa betidanik egon den pertsonaia bat izan den bezala, oso modu ezberdinean Goenkalen sartu zen pertsonaia da, besteak beste, Imanol. Iaki Perurena harrijasotzaileak ematen dio bizia pertsonaia honi eta luzaroan Goenkalen badarama ere, gaur egun, noizean behin azaltzen den pertsonaietako bat besterik ez da. Hala ere, bere ibilbidea malkartsua dela esan genezake, denboraldi batzuetan besteetan baino indar eta protagonismo handiagoa izan baitu. Hasieran indartsu sartu zen telesailean, Arraldera familiarekin batera iritsi zirelarik: Familiako

aita zen bera, emaztea Lourdes (Ane Albisu), eta hiru seme alaba zituzten: Ander (Jone neskalagun gormutua), Iratxe eta Jon. Mendiarrain izeneko enpresaren jabe zen eta herriari lana eman zion fabrika bihurtu zen, bertako pertsonaia asko ere bertan hasi zirelarik lanean, adibidez, Sara (Anabel Arraiza). Hala ere, dena ez zen ondo joan Imanol-entzat eta alargundu egin zen, emaztea gaixotasun baten ondorioz hil baitzen. Hala ere emakumeak beti izan ditu gertu eta gerora, Itziar Gomez aktorearekin harreman bat izan zuen, ezkontzera iritsi zirelarik. Ordurako seme alabak ere heldu egin ziren eta Arraldetik joanda zeuden. (Alaba, Hasiberriak-en hasi zen lanean). Garai honetan zehar protagonismo handia izan zuen Imanolek eta oro har familiako kide guztiek. Hala ere, pixkanaka bakarrik geratuz joan da eta momentu bat iritsi zen, non egunero azaltzen zen pertsonaia izatetik, tarteka agertzen zen pertsonaia izatera pasa zela. Gainera, bere agerraldiak geroz eta gutxiago ziren bezala, bere inguruko jendea ere joaten hasi zen eta bere bizitza pertsonaleko esparrua alde batera geratu zen. Hartara, Imanolen inguruko bizitza pribatuari garrantzia kentzen joan ziren eta nolabait, bere bizitza profesionala soilik agertzen zaigu Goenkalen. Hala ere, nahiz eta bere bizitza pertsonala alde batera utzi, horrek ez du esan nahi pertsonaiak trama nagusian indarra galtzen duenik, izan ere, Imanol beti izan da enpresa gizona, arartekoa, zinegotzia, alkatea... hori dela eta, gai askotan bere presentziak eragina izaten du eta sarritan bere erabakiak berebizikoak izaten dira. Egun herriko alkate ohia da Imanol, eta enpresa gizona izaten jarraitzen du. Bere enpresa ere jada ez da azaltzen baina oraindik horren inguruan mintzatzen dira. Bere betiko ezagunak diren pertsonaia batzuekin azaltzen da tarteka, baina eguneroko bizimoduari kolore pixka bat emateko bakarrik. Hau da, oso noizean behin kalean norbaitekin topo egiten duenean, edota Bogan zerbait hartzen ezagunen batekin elkartzen denean. Laburbilduz esan dezakegu beraz, Imanol urte askotan Goenkalen ari den pertsonaia den arren, denborarekin bere presentzia murriztuz joan dela, baina bere garrantziak oraindik eragina duela kontuan hartuta. Izan ere, oso pertsona prestu eta jakintsu moduan azaldu izan zaigu beti Imanol, eta gaur egun ere, bere erabakiek Arralde osoan eragiteko ahalmena dute.

KEVIN ITURRIAGA Goenkalen orain dela urte batzuk apustu bat egin zutela aipatu dugu aurretik, hau da, gazteen tramei garrantzia gehitzea, eta hartara, euren prensentzia zabaldu eta areagotzea. Garai

harta, orain dela 4 urte gutxi gora behera, iritsi zen Arraldera Kevin Iturriaga. Erreformatorio batetik irtendako gaztea da Kevin, bere bizitzan zehar asko sufritu duena, eta bizitzaren zailtasun guztiei berak bakarrik aurre egin behar izan dion mutila. Asier Oruesagasti aktoreak berak, Kevin horrela definitzen du, kalean asko ikasitako bihotz oneko gazte bat bezala. Eta hala da. Hasiera batean Goenkaleko pertsonaia guztiak berekiko prejuizio batekin jokatzen dute, izan ere, erreformatorioan izandakoa da bera eta horregatik soilik, baztertu egiten dute. Kevinek hasieran lagun bakarra izaten du, Alex, erreformatorioan ezagutu duen familia esanguratsu bateko semea. Alexek bere alde guztia egiten du eta Kevinek benetan eskertzen dio hori. Horrelako egoeretan ohartzen hasten da ikuslea benetan Kevin oso bihotz oneko gaztea dela, asko sufritu duena eta benetan maltzurkeririk gordetzen ez duena. Horrela ikuslearen enpatia irabazten du berehala Kevinek eta hasieran bi egunetan azalduko zen pertsonaia izatetik, Arraldetar bat gehiago izatera pasatu da. Hasiera batean lagunak beste zituen etsaiak, baina poliki-poliki guztiak lagun bihurtu dira, eta horretan paper garrantzitsua izan du Kevinek, edonor barkatzeko gai baita. Gazte oro bezala berak ere bere maitasun istorioak izan ditu, baina guztiak gaizki atera zaizkio. Lanean hasi, lagunak egin, gauean atera... edozein gaztek egiten dituen gauzak egiten ditu Kevinek. Esan dezakegu, bere itxura makarra horretatik haratago gazte arrunt bat aurkitzen dela, baina beti ere bere iragana oso presente izango duena, sufritu duen guztiagatik. Kevinek denboraldia bere orokortasunean hartzen badugu, ezin dezakegu esan garrantzia handia izan duenik trama nagusian (oro har gazteek trama nagusiaren paraleloa den beste istorio bat bizi dute), baina bere inguruan gauza asko ezagutzeko aukera izan dugu eta gaur egun bere bizimodua finkatuta duen gazte bat bakarrik da, lagunen laguna eta Atxuri tabernaren ardura daramana. Bestalde, bere bizimoduak ere bueltak ematen ditu, eta badirudi, egungo denboraldian atzera pauso handi bat emango duela, izan ere, kotxe bat lapurtzen saiatu ziren (gogoz kontra) bera eta bere lagun bat larunbat gau batean, eta horrek milaka buruhauste sortuko dizkio Kevini.

LEONOR C RDENAS

Leonor Crdenas (Ainhoa Aierbe) Kubatik iritsi zen Arraldera, Goenkaleren bosgarren denboraldian. Joxe Mari Lasa ezagutu zuen han eta bere bitartez Goenkalera iritsi zen. Kuba bezalako Amerikako herrialde horietatik etortzen diren emakumeen ispilu izan zen hasiera batean Leonor, baina gerora, herrian finkatu egin zen eta bertan geratu, gaur arte. Gainera bere familiako kide batzuk ere etorri izan dira Arraldera, bere ama esate baterako, edo bere iloba, Itsaso, oraindik ere telesailean lanean jarraitzen duena. Hasiera batean Boga-Boga tabernara iritsi zen, Maria Luisaren zorigaitzerako. Elkar ezin zuten ikusi eta horrek ia herria bi zatitan banatzerainoko eragina izan zuen Arralden. Euren arteko gorrotoa mugagabea zen eta Maria Luisak Leonor-i bizitza ezinezkoa egin zion. Leonorrek Arraldera kolore eta haize berriak ekarri zituela esan genezake. Bere hizkerak eta janzkerak jende asko aztoratu zuen, baina ia jende gehienaren maitasuna eta laguntasuna irabazi zituen berehala. Nahiz eta Maria Luisak urte dezente pasa harte, ez zuen bere laguntasuna onartu. Denbora pasa ahala Leonorrek Arralden geratzea erabaki zuen eta pixkanaka bere burua bertan finkatuz joan zen, nolabaiteko bizimodu berri bat eraikiz. Arraldera ezkondu zen Koldorekin (Iigo Larrinaga) eta bertan geratu da betiko. Bere pertsonaiaren barrenean garapena ikustea erraza da, izan ere, bere janzkera hasiera batean Kubakoa bazen ere, pixkanaka hona moldatuz joan zen, eta bere hizkerari dagokionez ere, denbora pasa ahala geroz eta euskara hobeagoa egiten du. Aurtengo denboraldia da, pertsonalki, aldaketa gehien nabaritzen zaion denboraldia. Izan ere, inoiz ez bezala, jada ez zaio azentorik ere nabaritzen hitz egiteko orduan. Leonorren ibilbidean ere gora behera handiak izan dira, baina benetako mugarri bat izan zena Maria Luisarekin adiskidetzea izan zen. Hau gertatu eta denbora gutxira Maria Luisa hil egin zen eta bere ondasun guztiak Leonorren esku utzi zituen. Arralden honek izugarrizko oihartzuna izan zuen baina gaur egun ere, oraindik Leonorrek Maria Luisarekiko duen karioa eta errespetua mantentzen duela ohar gaitezke, nahiz eta hasierako garaietan Maria Luisak Leonorri sekulakoak egin zizkion. Maria Luisaren heriotzaren ondoren eta bere ondasun guztiak bere esku geratu zirela, Leonorrek nolabait Maria Luisak Arralden zuen garrantzia ere irabazi du hein handi batean: bere negozioak berak jarraitzen ditu, eta azken finean, oinordekoaren papera egiten du. Hori dela eta, esan dezakegu, Leonor Maria Luisaren erreleboa dela Arralden egiten dituen kontuei dagokionez (arlo profesionalean batik bat), eta aspaldi batean euren artean izandako liskar guztiak, jada ahaztuta dituztela.

GAIAK Begibistakoa da horrelako luzeera duen telesail bateko gaiak oso aniztasun handikoak izan behar direla. Bestela, ez dagoela biderik telesail batek aurrera jarraitzeko horrenbeste denboran zehar. Gai batzuk Goenkaleren ibilbide guztian zehar errepikatzen diren bezala, beste batzuk askoz ere aktualagoak dira, eta horren arteko nahasketaren bitartez egiten da Goenkale. Bere iraupen luzearen sekretua, gaiak, hizkera, gertutasuna... zer den galdetzean, bakoitzak bere erantzun eta iritzi propioa izan dezake baina argi dagoena zera da; gaiak gustuko ez

baditu audientziak ez dituela ikusiko. Hori dela eta, Goenkalen jorratzen diren gaiak, aldez aurretik ondo pentsatutako gaiak direla da. Esate baterako, estatuan egiten diren telesail batzuk hartzen ditu eredu, eta horien artean arrakasta dituzten detaileak atera, hala nola, polizien eta medikuen presentzia. Bestetik, bizitza errealari erreparatuz eta batik bat arlo sozialari dagozkion gaiak jorratzen ditu, esate baterako, proiektu publikoak edota adopzioak. Baina ildo tradizionalari ere beti eusten dio Goenkalek eta hori lortzen du, denboraldi guztietan familiako kontuak, maitasun istorioak edota egunerokotasuna sartuta bere kapituluetan. Hasierako kapituluak oso kostunbristak zirela esan genezake hortaz, familia istilu eta maitasun istorioetara mugatzen baitziren Goenkalen lantzen ziren gaiak. Baina pixkanaka, tramak egokitzen joan dira, eta nolabait, ikusleak zer ikusi nahi duen, hori ematen saiatu direlarik. Gaur egun pil-pilean dauden gaiak izan daitezke adopzio internazionalak, emigrazioa, zein homosexualitatea. Gai hauek Goenkalen lantzen dira, eta askotan, kutsu hezitzaile bat ematen die horrelako arloei. Ikuslea ere informatzeko balio dutelarik. Esate baterako gaur egun Hamudi izeneko mutil saharar bat dago Arralden eta berak bere adineko lagunei irakasten die Saharan nolakoa zen bere bizimodua. Adopzio internazionalekin jarraituz, Milena-ren (Ziggy Docherty) kasua izan zen

esanguratsuena. Koldo eta Leonorrek luzaroan borrokatu behar izan baitzuten Errusiako haur bat adoptatzeko, eta hori lortzeko tramiteak benetan zailak izan ziren. Benetan gertatzen direnak bezalakoak. Ez zituzten gauzak inoiz erraz izan, baina hainbeste borrokatu ondoren, azkenean lortu zuten haurra adoptatu eta Arraldera ekartzea. Adopzioaren kontu horretan ez ziren soilik adopzio aurreko tramiteetara mugatu, oraindik ere, haurra telesailean baitago eta urteetan zehar, adoptatua izatearen kontua eramatea, ez delako erraza izan. Guzti hori era egokian erakutsi duela Goenkalek iruditzen zait, nahiz eta tarteka kulebroi tankera hartzen zuen, ama biologikoa azaltzen zenean batik bat. Baina esan bezala Milena-ren kasua ez da adopzio internazionala eman den kasu bakarra. Gaur egun adopzioez gain, herrialde behartsuenetatik haurrak ekartzeko beste hainbat modu baitaute, eta horietariko kasu bat da, ebakuntzaren bat edo tratamenduren bat behar duten haurrak etxera ekarri, eta behin guztiz osatuta daudenean, euren herrialdetara bueltatzen dituzten familiena. Aurtengo denboraldian Saharatik ebakuntza bat egitera ekarri duten Hamudi haurra dago Arralden eta horrek ere, gaurkotasun kutsu bat ematen dio telesailari. Hasiera batean Arralde herri kostunbrista, txiki eta itxi bat zen bezala, gizartera egokitzen jakin duten herritarrak direla ere erakutsi digute, eta hori lortu dute besteak beste, emigrazioaren gaia erabilita adibidez: Arralden beste arraza batzuetako pertsonaiak ikusi ahal izan digutu denboraldi askotan zehar; orain dela urte dezente esate baterako, Maria Luisaren semea zen Xabier Lasak Marokon emakume bat ezagutu eta berarekin ezkonduta itzuli zen,

Shamirarekin. Harreman hau ordea ez zen onartua izan, eta Maria Luisak eta Joxe Marik ez zuten emakumea euren etxean onartu. Horrek ere, kanpotarrekiko euskaldunok dugun jarrera erakusteko balio izan zuen, batez ere, helduenek izan dezaketen jarrera erakusteko. Hassan edo Kalaf dira kanpotik etorritako beste mutil batzuk baina hauek oro har ez zuten arazo handirik izan herrian egokitzeko. Denboraldi bakarrerako iritsitako pertsonaiak ziren eta nahiz eta betiko arazo txikienak izan zezaketen herritarrengandik, oro har nahiko ongi onartuak izan ziren. Baina emigrazioaren kasuan, Leonor Crdenas-ena (Ainhoa Aierbe) daukagu kasu argiena. Orain dela hamar urte inguru iritsi eta orain herritar bat gehiago da. Hasiera batean bere presentzia onartzea zaila izan bazen ere, pixkanaka finkatuz joan da, gaur egun arte. Lehendabiziko urteetan Arralden zegoela garrantzia handia ematen zion bere familiak Kuban bizi zuen egoerari, eta hori dela eta, familiakoak Arraldera ekartzen saiatu zen. Bere ama eta iloba ekarri zituen. Gainera, etorkinek euren herrialdetara bisitan joateko dituzten oztopoak ere sarritan erakutsi izan dira Goenkalen. Aktualitatea duen beste gaietako bat, homosexualitatearena da. Orokorrean gai hau gazteen artean eman den zerbait izan da, baina horrek eragina izan du euren familietan eta herritarren artean ere. Gazteen artean homosexualitateak inongo trabarik izan ez duen bezala, homosexualen familietako kideei eta herritarrei, gehiago kostatu zaie onartzea kontu hau. Lehendabiziko aldiz homosexualitatearen gaia telesailak hiruzpalau denboraldi zeramala eman zen: Jon Kepa-rekin (Martxelo Rubio) (Gaur egun Kandido Madariagaren papera egiten du). Baina benetan modu sakonago batean homosexualitatearen presentzia areagotzen hasi ziren orain dela hiru denboraldi. Alex, Markel eta Unai gazteak izan dira mutilen artean homosexualak direla deklaratu dutenak. Euren lagunen artean horrek ez du inongo eraginik izan, naturaltasun osoz eraman duten gai bat izan baita, baina etxean oso ezberdina izan da, eta gehiago kostatu izan da gai hau benetan barneratu eta onartzea. Homosexualitatearen beste adibide bat Nekane eta Naroaren arteko harremana da. Naroa kirolaria da (Naroa Agirre) eta Nekane berriz ertzaina (Itziar Ituo). Euren arteko harremana lagunen arteakoa izan bazen hasieran eta bakoitzak bere mutil lagunak izan bazituen ere, azkenean elkarrekin bizitzen amaitu dute, eta gainera, orain, ume bat daukate etxean, Saharatik ekarritakoa denboraldi baterako. Hala ere, euren harremana oso naturala da, bai etxean eta kalean ere. Nahiz eta askotan naturaltasun hori mugatu egin behar izaten duten kalean, batez ere Nekaneren ofizioarengatik. Gaur egun ikusgai ditugun gai bereizgarri batzuk hauek izan daitezke, beti ere, gai tradizional batzuekin uztartzen dituztelarik. Izan ere, Goenkalen beti errepikatu izan diren gaiak izan dira, familia, maitasuna edota egunerokotasuna. Maitasunari dagokionez, kulebroi guztietan bezala, hemen ere denetarik dago: ezkutuko

maitaleak,

dibortzioak,

hiru

laguneko

harremanak,

hausturak,

ezkontzak...maitasunak

telesailaren zati handi bat okupatzen duela esan dezakegu, familiarekin batera. Familia izan zen Goenkaleren sorreran gehien jorratzen zen gaia. Izan ere, Goenkale ia-ia Lasa familiaren gora beheretara mugatzen zen, eta bertan azaltzen ziren kontu guztiak, familiako tira birak ziren. Gaur egun ere, beste familia batzuetako kontuak ikus ditzakegu: seme-alaba ezkutuak, familia berrien agerpenak, familia barneko maitasun istorioak, familien arteko talkak, anai-arreben haserreak etab. Hala ere Goenkaleren bereizgarria izan litekeen gaia, egunerokotasuna da. Egunerokotasun hori da Goenkale beste telesail batengandik bereiztu dezakeena. Izan ere, kapituluak egunez egun joaten dira eta garapen hori kapituluka baino, denboraldika gertatzen da. Egunean egunekoa ikusten dugu eta beti zerbait gertatzen den arren, gehiago nagusitzen da ezer gertatzen ez den horren kontua, hau da, egunerokotasuna, zerbait garrantzitsua baino. Gertakizun garrantzitsuenak oso tarteka pasatzen dira eta bitarte horretan egunerokotasuna nagsitzen da telesailean, hala ere, nahiz eta izugarrizko eragina duen zerbait gertatu, hein handi batean egunerokotasunak jarraitzen du. Horren adibide garbia da, urteak joan urteak etorri, Goenkalen edozer gertatu ahal izan dela, baina egunerokotasun horrek guztiaren gainetik beti jarraitu duela. Hainbeste gairen artean genero nahasketa bat ikus dezakegula ondoriozta dezakegu, umorea, maitasuna, drama, intriga, biolentzia... denetik ikusi genezake Goenkalen, eta genero eta gai hauen artean nahasketa eta oreka bat topatzen saiatzen direla ohar gaitezke. Denboraldi batzuetan gehiago jotzen da gai batzuk edo genero batzuk lantzera, eta beste batzuetan nahiago izaten dute bestelakoak azaldu, beti ere audientziak nahi duena eskainiz.

KONTAKETAN ERABILTZEN DIREN KOORDENADAK Goenkale gaur egunean kokatzen den telesaila da. Ez du beste garai bat bilatzen, eta oro har, aktualitatean mantentzen den telesail bat dela esan genezake. Espazioari dagokionez, Goekale telesailak existitzen ez den herri bat du espaziotzat. Arralde izeneko herrian kokatzen da telesaila eta gertatutakoen ehuneko handiena bertan gertatzen da. Amaru deitzen den alboko herri handiago bat ere sarritan errepikatzen dute, nahiz eta sekula ez den irudikatu izan. Horrez gain, benetan existitzen diren Donostia edo Bilbo bezalako hiriak ere aipatzen dituzte. Arraldetik kanpora joaten direnean ia gehienetan ez da azaltzen, baina tarteka, bidaia berezi batzuk ere agertu izan dira, Eurodisneyra egindako bidaia bat edo kruzero bat esaterako. Baina azpimarragarria da esatea hainbeste urtetan zehar Arralde herriari beenetan nortasun bat ematea lortu dutela. Eta herri askotako jendea eurekin identifikatzeko arrazoietako bat horixe bera dela, herriaren izaerarekin identifikatzen direlako. Kostako herri txikia baita Arralde, Getaria edo Mutriku moduko herri bat izan litekeena esaterako. Telesail honetako ikusleak bertako pertsonaiekin identifikatzeko ezinbestekoa da zalantzarik gabe horrelako espazio bat izatea, horrek emten diolako sinesgarritasun handiaz gain, egunerokotasunean oinarritzeko baliabidea. Denborari dagokionez, gaur egunean gertatzen den telesail bat izateaz, denboraren erabilera oso arrunta egiten dute. Dena lineala da orokorrean, eta denboran alterazio bat ematen badute, zerbait bereziagatik izaten da. Normalean kapitulu bakoitza egun bat izaten da, eta denboraldia, urtea. Baina Gabonetan Gabonak izaten dira, eta Aste Santuan Aste Santua. Hau da, nolabait, denboraldiaren denbora errealarekin jokatzen dute are sinesgarriagoa izateko. Denboraren alterazio esanguratsu bat esaterako, Maria Luisa Galdardi hil aurreko momentua izan zen. Flashback bat egin zuen atzera eta bere Goenkaleko ibilbide guztia laburbiltzen zuen bideo bat izan zen hura, momentu hunkigarri eta bereziekin osatua. Baina bestela, normalean denboraren linealtasuna ez dute hausten Goenkalen.

TELESAILAREN ANALISIA Iazko denboraldia Iazko denboraldia (2008tik 2009ra) irailean hasi zen, aurreko denboraldiko azken bi kapituluen errepikapenekin, eta uztailera arte, astelehen eta astearte gauero emititu zen ETB 1ean. Denboraldi hasiera guztiak bezala, hau ere indartsu hasi zen eta izugarrizko albiste batekin: Ordurako hilda zegoen Maria Luisa Galardik dokumentu bat grabatuta utzi zuen, non azaltzen zen bere alaba Julia Bilbao-ren aurkako deklarazio bat. Leonorrek zuen Maria Luisaren herentzia guztia, eta orduan, ikusentzunezko hori ikustean ulertu zituen horren zergatiak. Julia Bilbao guztiz etsituta geratu zen horren aurrean eta denetik egiten saiatu zen Leonorren ondasunak bereganatu eta herri guztia bere aurka jartzeko, baina ez zuen lortu eta azkenean, Arraldeko kontu guztiak utzi (hotela esaterako) eta alde egin zuen.

Arraldera ia denboraldi orotan etortzen da familia berriren bat, eta iazko denboraldian, bi anai iritsi ziren, euren familiekin batera. Familia horren atzean hamaika buruhauste daude: bi anaietako batek hamar urte eman ditu kartzelan bestearen erruz, aldi berean anaiak, kartzelan zegoenaren emaztearekin harreman bat izango du, eta alaba bat (sekretua)... nabaritzen da tira-bira asko izandako familia baten etorrera dela honako hau. Hauek hartuko dute Boga taberna eta baita Madariaga ontziolaren ardura ere. Familia honen etorrerak benetan zeresan asko izango du Arralden. Gainera, Boga hartze hutsak protagonismo handia emango die familiakoei. Ontziola barruan ere, droga trafikoa, krisia...denetik izango dute, eta familiako kide batzuk horren eragina jasan behar izango dute. Ezkontza bat ere gauzatuko da familia honen baitan baina gauzak ez dira ongi irtengo.

Gazteen artean ere kontuak gertatzen dira, ertzain baten desagerpena dago, gau munduan bizi dituzten gora-beherak azaltzen dira etab. Baina gazteen artean, kasurik garrantzitsuena, Milenaren bahiketa izan zen. Izan ere bere gurasoak denboraldi luze bat oso estututa eta burumakur pasa zuten, eta benetan audientzia harritu zuena izan zen, nor izan zen bahitzailea, eta bahitzearen arrazoiak zeintzuk izan ziren.

Oro har denboraldi batek gauza asko gertatzeko denbora ematen du eta Goenkalen ere hala izaten da. Gutxi gora behera denboraldi osoa irauten duen trama nagusi bat izaten da, pixkanaka argituz joaten dena, baina bitarte horretan, familian eta bikoteen artean ere, gora behera ugari izaten dira. Beraz egun batetik bestera gauzak aldatu daitezkeen era berean,

luzarorako duten gaiak ere, pixkanaka garatuz joaten dira.

2009-2010 denboraldia (irailetik abendura) Denboraldi honen hasieran aurreko denboralditik lotzeke genituen gauza batzuk ulertzea lortu genuen. Hala ere oraindik gai asko airean daude, hala nola, Olga-ren kasua, Xabi ertzainaren heriotz misteriotsua e.a. Denboraldi honetan ere, jende berria iritsi da Arraldera eta Kondo alkatearen dimisioaren ondoren, bere postua hartuko duen Klaudia iritsiko da Aitor seme gaztearekin batera, honek ere hamaika buruhauste eragingo dio bati baino gehiagori, Lukasi edo Andoni komisaria buruari, besteak beste. Gazteen tramak nagusitzen dira denboraldi honetan, izan ere, aurtengo denboraldian gazte kuadrila ederra dago Arralden: Gari, Milena, Ikerne, Joana, Lukas, Unai, Kevin, Tximista, Itsaso, Naroa, Aitor...euren artean maitasun istorioak, harreman korapilatsuak, egin behar ez direnak...denetik ikusi digu hasierako hiru hilabetean eta hemendik aurrera nola bideratuko diren gauzak ere ikus dezakegu dagoeneko.

Oraindik ez dakigu zer gertatu den Xabi ertzainaren kasuarekin baina badakigu hertzaitza horretan diharduela lanean eta ez zela heriotza soil bat izan. Horrez gain, uda osoa kartzelan pasa ondoren, German etxera bueltatu da eta familia guztia erreboluzionatuko du: batik bat, anaiarekin liskarra izaten jarraitzen du, oraindik bere koinatarekin maiteminduta dago, eta hori gutxi balitz, orain dela hilabete gutxi gora behera, semea galdu zuen, oso modu bitxian. Unairen heriotza izan da ikuslea denboraldi honen hasierako kapituluetan gertatu den gauzarik harrigarriena. Izan ere, egun batetik bestera Unai hil egiten dute, baina hori ikusleok bakarrik dakigu oraindik (horrelako teknikak telesailari plus bat gehitzen die).

2009ko urriko kapitulua (grabatutako bat) Kapitulo honetan gertatzen den ekintza garrantzitsuenetako bat, Ikernek, Aliziaren alaba batek, bere ahizpa txikia ez dela berak uste duen bezala bere aitaren alaba, osaba eta Aliziak izandako harreman baten fruitu da Nahia ahizpa txikia. Horrez gain, Kitto droga trafikatzaileari bere nagusiek agindu bat ematen diote: Ertzaintza atzetik duela ohartarazten diote eta Arralde utzi behar duela. Hori dela eta, inork ez dakien paraje batera ihes egiten du Kittok, poliziak ezer ez dakielarik. Kapitulu honetan ere, ikuslea zerbaitez ohartarazten da: Klaudia alkate berria ez da ematen duen bezain ona. Izan ere, Leonor-i Maria Luisak utzi zizkion lurrak saltzea eskatzen dio, teorian interes publikokoa den proiektu bat eskatzeko, baina berak ezezkoa esaten dio. Begiradengatik eta egiten dituen keinuegatik ohartzen gara emakume honek zerbait ezkutatzen duela. Bestalde, Lukas konturatzen da pultsera bat falta zaiola, eta litekeena dela, pultsera hori Aitorren autoa lapurtu zutenean bertan galdu izana (aurreko kapitulu batean ikusi genuen nola berak eta Kevin-ek kotxe bat lapurtu eta istripu txiki bat izaten zuten, gerora jakingo zuten auto hori euren lagun berriarena, Aitorrena zela jakingo dute).

ONDORIOAK Goenkale aztertzeko arrazoi nagusiena izan da bizitza osoan zehar ikusi dudan telesaila dela. Ez dut hau hautatu jorratzen duen gaiagatik, kalitatearengatik, zinemara gerturatzen den telesail bat izateagatik, ezta betidanik ikuste horrek suposatzen duen erraztasunagatik. Soilik, nire bizitzaren parte bat bilakatu dela iruditzen zaidalako. Sei urte nituen geroztik ikusi izan dut hau beti, eta esan dezaket, ez dudala ezagutzen egunerokotasun bat, Goenkale tarteko ez badago telebistan. Ikusten ditudan beste telesail batzuekin (Los Soprano, CSI Las Vegas edo Friends) alderatzea saiatu naizen arren, ez dut uste Goenkalen kategoria berean dagoen besterik dagoenik. Ez diot hau oso oso ona den zerbait delako, batik bat, Goenkalek bereak dituen ezaugarri propio batzuk dituelako, eta telesaila baino gehiago, fenomeno kultural gisan aztertu beharko litzatekeelako. Onartu beharra daukat Goenkale bere osotasunean, akats eta guzti, onartzen dudala. Hasierako denboraldietan ikuste hutsagatik soilik ikusten nuen, gero jabetzen zara telesailaren konplexutasunaz, merituagatik soilik. Goenkaleri buruz egin daitekeen edozein kritikaren gainetik jarrera aldetik ere zerbait eskatuko nuke: Goenkaleri ezin zaio eskatu permititu ezin dezakeen ezer. Ondo dago onartzea edo ez, adibidez, aktoreen birziklatzea, aktore batzuen euskara maila apala... baina faktore guzti hauek eragin zuzena dute telesailean, eta momentu bat heltzen da hauek onartu beharra daudela, telesaila jarraitu ahal izateko, eta ezin zaiola gauza handirik eskatu produkzio xume bati. Gainera pertsonalki uste dut daukan lan xumetik abiatuta, arrakasta handia lortzen dutela, eta oraindik, audientziak gustuko duela erakusten duela. Eta zer esanik ez dago, audientziak bizkarrik ematen ez dion heinean, aurrera jarraitu behar duen telesaila dela, historia eginez, bere txikitasunean. ezaugarriez, hori egiteko daukaten baliabideetaz, gidoiez, aktoreen kalitateaz... eta oro har horrelako luzera bat duen telesail bat, euskaraz egiteak duen

Bibliografia: http://www.formulatv.com/1,20090911,12645,1.html http://eu.wikipedia.org/wiki/ETB_1 http://www.eitb.com/telebista/etb1/osoa/247660/goenkale http://eu.wikipedia.org/wiki/Goenkale http://www.eitb.com/telebista/etb1/

http://www.eitb.com/goenkale/ http://listas.20minutos.es/?do=show&id=62264 http://arratetxo.blogspot.com/2008_01_01_archive.html http://eibar.org/blogak/telezaborra/weblog_view?b_start:int=90 http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Goenkale/va/seguir/sumando/anos/elpepuesppvs/20 080107elpvas_5/Tes http://www.euskaljakintza.com/2009/06/21/asier-oruesagatirekin-solasean/ http://eu.wikipedia.org/wiki/Maria_Luisa_Galardi http://images.google.com/imgres? imgurl=http://www.gaztezulo.com/bn_foto/87p52Oruesagasti1.jpg&imgrefurl=http://www.gazt ezulo.com/txuribeltz_view.php%3Fuuid %3D76&usg=__TY7KZAd9nsY0Y8cv_B3gANbu1Mc=&h=236&w=157&sz=42&hl=es&start=5& sig2=Z0R68gPTiT6G6OQ1xn2S2g&um=1&itbs=1&tbnid=zv9HL8XLuOH1M:&tbnh=109&tbnw=73&prev=/images%3Fq%3Dkevin%2Bgoenkale%26hl%3Des%26client %3Dsafari%26rls%3Den%26sa%3DN%26um%3D1&ei=YtcjS6G0LpWt4Qaay7DgCQ http://www2.noticiasdealava.com/ediciones/2009/02/16/mirarte/comunicacion/d16com76.116 3746.php http://sustatu.com/1033485212

You might also like