Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 4

FILOSOFIA 1.

Ebaluazioa
PLATONEK JASANDAKO ERAGINAK Heraklito eta Platon: Heraklitok bezala, platonek ere onartzen du errealitatean etengabeko aldaketa besterik ez dagoela. Dena den, errealitate hori itxura da nagusiki: zentzumenen mundua edo zentzumenen bitartez hautematen diren objektuen multzoa. Pitagoras eta Platon: Platon Sirakusara joan zen ideia pitagorikoak ikastera. Pitagorikoek garrantzi handia ematen zioten matematikari eta geometriari eta Platon ados zegoen horretan, bere ustez jakintzarik bikainenak eta askatzaileenak dira. Platonek ere ontzat ematen zuen gorputza kartzela dela arimarentzat, lehen arima goiko munduan bizi izan zen eta gorputzera sartzeko moldatu egiten da, eta noizbait goi mundu horretara itzuli ahal izango da gorputzaren barnean. Parmenides eta Platon: Biek diote Iritziaren Bidea (doxa) zentzumenen mundurako sarbidea dela, eta Egiaren Bidea (epistemea), berriz, mundu adigarrirakoa.Bestalde, Parmenidesek izateaz emandako ezaugarriak platonek ideiez emandakoen berdinak dira: Bakarrak dira, betierekoak eta aldaezinak. Sokrates eta Platon: Sokrates da Platonen bizitzan garrantzi gehien izan duena, bera zen Platonen pentsaeran eragin gehien izan zuena. Platonek ere ez zien onartzen sofistei haien utilitarismo hezkuntza arrakasta politikarako erabiltzea eta ezta haien jarrera sentsista, subjetibista eta erlatibista. Auzi filosofikoak aztertzeko elkarrizketaz baliatzea ere Sokratesengandik jaso zuen. Sokratesek bi abiapuntu zituen elkarrizketetan, ironia eta maieutika. Ironia, solaskideei galderak eginez ezjakinak direla onarraraztea du helburu, eta maieutikak guztion baitan dagoen egia (jakituria) aurkitzea. Sofistak eta Platon: Sofistak eta Platon garai berdinean bizi izan ziren arren, oso iritzi ezberdinak zeukaten. Sofistek zentzumenen baliozkotasuna azpimarratu zuten. Sofisten ustez, benetako ezagutza ez da existitzen, eta existituko balitz, gizakiak ez luke lortzerik izango (eszeptismo epistemologikoa). Platon ordea, ez zetorren ideia horrekin bat. Berak benetako ezagutza existitzen dela esaten du eta bidea luzea eta neketsua den arren, gizakiak lor dezakeela, baina ezin dela erakutsi, norberaren ondorioa dela. Sofistak agnostikoak ziren (ezin da probatu jainkoa existitzen denik, ezta existitzen ez denik ere) eta erlatibismoa aldarrikatu zuten: ez dago egia bakar eta absoluturik, dena erlatiboa da. Platonek aldiz, egia absolutua eta unibertsala existitzen dela esaten zuen. Sofisten iritziz, elkarrizketetan solaskideek erakutsitako arrazoiak egiazkotzat har ditzaten trebe izatea da jokaera arrakastatsua. Platonen iritziz, planteamendu hori jakinduriaren erronkari uko egitea da, gizakion interes pribatuak lehenesten baitira egia eta zuzentasunaren gainetik.

ONGIA (132 hitz) Gizakiaren helburua benetako jakituria eskuratzea da, eta horretarako beharbeharrezkoa da mundu ulergarria ezagutzea, eta bukaeran ideia gorena, ongia, ezagutzea. Ideien munduan hierarkia bat dago: oinarrian zentzumenen munduko izakiei eta objektuei buruzko ideiak daude; gero, objektu matematikoei (zenbakiak, karratuak) buruzkoak; maila gorenean, ideia etikoei eta estetikoei buruzkoak (edertasunari eta justiziari buruzkoak); eta azkenik, bere baitako Ongiari buruzko ideia. Ideia horrek ematen die zentzua giza ekintzei, eta hura da gainerako ideien eredua. Ideia horren ezaugarrietako bat hura justifikatzeko oinarririk behar ez izatea da. Berez da egiazkoa, adimen eta izaki ororen funts eta jatorria delako. Sarri eguzkiarekin alderatzen da ongia, eguzki-argirik gabe ez legoke kolorerik, eta ikusi ere ez genuke egingo objektuen arteko desberdintasunak. Gauza bera gertatzen da ongiarekin ere. Gizabanakoa ere ideien parte da. Ongiari buruzko ideiak argitzen du gizakiak, hori da gizakiaren zentzua.

IDEIEN TEORIA (245 hitz) Filosofo batzuk aurretik ere saiatu ziren izatea aurkitzen, baina ez zuten lortu. Platonek, aldiz, irtenbidea aurkituko dio izatearen arazoari, ikuspegi dualistaren bidez. Platonek dio bi mundu bereizten direla: gauzen mundua eta ideien mundua. y Mundu sentikorra: bertan gauzak argituko genituzke: askotarikoak, hilkorrak, aldakorrak eta mugatuak dira. Zentzumenek eskuratutako informazioa da eta erdi mailako ezagutza kontsideratzen du. Ideiak betierekoak dira, betidanik egon dira hor. Gauzak, aldiz, ez. Sorrera dute eta baita amaiera ere. Mundu fisikoaren sorrera Demiurgoarekin justifikatzen du ideien munduan bizi den erdi jainko batek. Demiurgoak, ideiak eredutzat hartuz sortu zituela gauzak ideiak imitatuz, baina gauzak ez dira ideiak bezain perfektuak izango. y Mundu ulerkorra: hemen ideiak aurkitzen dira: betierekoak, aldaezinak eta perfektuak. Ideiek zenbait ezaugarri dituzte: batetik, arrazoimenaren ezaugarriak dira (ezin ditugu zentzumenen bitartez ezagutu); bestetik, zentzumenez jasotzen ditugun gauzei zerbait irizteko erreferentzia puntuak; eta azkenik, ideiak objektu naturalen zergatikoak direla. Ideien bidez jasotako ezagutza, goi mailako ezagutza izango da, baina ideia guztiak ez dute garrantzi bera eta horregatik mailaketa bat dago, hierarkia bat. Oinarrian, zentzumenen munduko izakiei eta objektuei buruzko ideiak egongo lirateke; gero, objektu matematikoak; maila gorenean, ideia etikoei eta estetikoei buruzko ideiak eta azkenik maila altuenean ongia aurkituko genuke. Ongia denaren sortzailea da, ideia guztien eredua. Ideien teorian, hasierako obretan dialogoak azalduko dira, euren helburua bertuteen definizioa aurkitzea izango delarik. Erdiko dialogoetan zehaztu zituen platonek bi munduak. Bukaeran, ez zuen dialogorik erabili, kontraesanak agertuko dira, alde ilun asko, lotu gabeko hariak eta interpretazio ugariko aukerak, beraz, ez ditu gauzak guztiz argituko. EZAGUTZAREN TEORIA (260 hitz) Gizakiaren helburua benetako jakituria eskuratzea izango da, ongia eskuratzea. Izan ere, ongia ezagutu dutenak baino ezingo dira gobernariak izan. Bestalde, maitasunak ere bultzatzen gaitu jakituria lortzera (norberaren ezjakintasunaz ohartzean, falta zaion hori lortzeko nahia sortuko zaigu). Jakinduria gorena eskuratzeko, ideien mundua ezagutu beharra dago. Ideiak bi eratara ezagutu daitezke: zentzumenen bidez eta arrazoimenaren bidez. Zentzumenen bidez ez da benetako ezagutza eskuratzen, itxura hartzen baitu kontuan eta ez esentzia. Arrazoimenaren bidez lortutakoa da benetako ezagutza. Erabateko ezagutzara bidean maila desberdinak daude eta poliki-poliki mailaz igotzen joan behar gara. Abiapuntua ezjakintasuna da. Ondoren, bi maila nagusi bereizten dira: y Doxa edo iritzia: erdi mailako ezagutza da, zentzumenek eskuratutako informazioan oinarritzen dena. Ematen duen irudia nahasgarria da, izatez etengabe aldatzen dabilen errealitateari buruzkoa. o Pisis edo Suposizioa: zentzumenez antzematen dugun materiazko objektuari lotzen zaion ezagutza maila da, ikusten duguna. o Elikasia edo ilusioa: Objektu sentigarrien itxurei dagokien ezagutza maila da, marraztu edo antzeztu egiten duguna. y Episteme edo zientzia: Goi mailako ezagutza da. Berdin irauten duten zerizan (izate, esentzia) eta kontzeptuzko eduki aldaezinak antzematen ditu. o Noesis edo intuizioa: zerizana edo objektuen mami iraunkorrak bitartekorik gabe antzematen duen ezagutza maila da, ongia zer den hautematen duena. Ongia dialektikaren bidez ezagut daiteke, hausnarketaren bidez. Aurretik ezagututako ideietatik hurrengoetara pasatzea da, gorantz ongiraino iritsi arte, eta behin goian dagoenean, ideia guztien arteko lotura guztiak ondo zehazten dira. o Dianoia edo argudiaketa: Abstrakzio matematikoez edo zientziaren objektuen irudiez baliatzen den arrazonamenduak ekarritako ezagutza-maila da. Platonek dio, hezkuntza prozesua ez dela zerotik hasten, baizik eta aurrez dakiguna gogoratzen da (arimak aurretik dena daki, eta hori gogoratzen du).

DIALEKTIKA (217 hitz) Ezagutzarako bidea Platonek dialektikan aurkitu zuen Sokratesen eraginez. Honen bidez norberaren barruko ezagutzak aurrera egingo du, ideia sinpleenetatik gorenetara, ongiaren ideia denetatik handiena ezagutu arte. Hasiera batean, Platonentzat, gizabanako desberdinen arteko dialogoa edo eztabaida zen dialektika. Gero, nork bere buruarekin izan dezakeen dialogoari ere deitu zion, hau da, nork bere buruari egin diezazkiokeen galderak, eta galdera horiei norberak erantzunak bilatu (hausnarketa bitartez), eta horrela, ideien arteko ordena eta era guztietako erlazioak aurkitzea. Lan neketsua eta luzea da, baina jakinduria ziur lortzeko era bakarra. Haitzuloaren alegorian munduaren ikuspegi dualista islatzen du, eta mundu batetik bestera pasatu daitekeela. Mito honetan aldapa gorako bidea da dialektika, neketsua, astuna eta arazoz betea, baina ibili beharrekoa. Saria, jakinduria da. Platonek dio, matematika ezin daitekeela benetako jakituria izan, hipotesietan oinarritzen delako, frogatu gabea. Matematikaren bidea aldapa beherantz doa: hipotesi bat daukagu eta horitik beste ideia batzuk eratortzen dira. Dialektikaren bidez, ordea, benetako ezagutza lortu daitekeela uste du. Aldez aurretik ezagututako ideietatik hurrengoetara pasatzen da, gorantz, ideietatik hasi eta goreneraino iritsi arte: ongiraino. Ondoren, dialektikak beheranzko fase bat dauka: ideia guztien arteko lotura guztiak ondo zehaztea, ideien munduari buruzko erabateko jakinduria lortuz. Platonentzako egia ideia da. Ideiak bakarrik dira bere buruaren berdinak, iraunkorrak dira. Gauzak, aldiz, etengabe aldatzen ari dira. Dialektikaren planteamendu honen arabera ideien mundua hierarkizatuta dago eta piramidearen erpinean ongiaren ideia dago.

DUALISMO ANTROPOLOGIKOA: GORPUTZA ETA ARIMA. ARIMAREN TEORIA (200 hitz) Gizakiak bi osagai ditu, Platonen iritzian: alde batetik, arima, eta bestetik, gorputza. Arima jainkozkoa da, betierekoa eta hilezina; gorputza, aldiz, hilkorra, zantarra eta arimaren kartzela edo hilobia. Arimaren 3 zati bereizten ditu Platonek eta hiru zatien arteko erlazioa hegodun gurdiaren alegoriaren bidez erakusten digu: y Arrazoi-arima edo zati arrazionala gizakiaren goi-mailako gaitasuna da. Buruan kokatzen du, eta gurdi-gidariak ordezten du. Gogamenaren funtzioak betetzen ditu: pentsamena eta nahimena. Ideien munduarekin lortuta dago. Bere bertutea zuhurtasuna da, beraz, bere egitekoa egia eta ongia bilatzea da. Arimaren zati hau gobernarien taldearekin lotzen du. y Suminezko arimak edo zati oldarkorrak gaitzespen, mendeku, ausardia eta koldarkeria gisako sentimenduetatik sortzen den gogoa bideratzea du zeregin. Bihotzean kokatzen du, eta zaldi zuriak ordezten du. Bere bertutea sendotasuna dugu, eta bere ardura sentipenak orekatzea da. Arimaren zati hau zaintzaileen taldearekin lotzen du (adorea). y Irritsezko arimak edo zati irritsuak bizirik irauteko sena, otorduen plazera, mina eta bestelako nahierak ditu sentimendu. Soin edo sabelean kokaturik dago, eta zaldi beltza da haren ordezkaria. Bere bertutea neurritasuna da eta bere ardura gure gurarien joerak neurtu eta menderatzea. Arimaren zati hau herri xehearekin lotuko du (apaltasuna) Arrazoi-arimak beste bi arima zatiak bideratu eta zuzendu beharko ditu, zuzentasuna lortuz, gizakiaren zoriontasuna eskuratzera eramateko.

POLISAREN EGITURA: HERRITARREN SAILKAPENA (273 hitz) Polis perfektua lortzeko, herritar bakoitzak dagokion taldean egon behar du. Estatuaren interesa gizabanakoen interesen gainetik dago. Platonen ereduko giza talde bakoitzaren ezaugarriak: y Herri xehea: Ikasketetan trebetasun gutxien agertzen dutenek osatuko dute. Gimnastika, musika eta lan-teknikak erakutsiko zaizkie. Polisaren agintaritzan ez lukete parte hartzeko eskubiderik izango, baina, gobernaririk eta zaintzailerik onenak izango lituzkete. Doako hezkuntza eta, familia eta jabeko pribatua edukitzeko eskubidea izango dute. Gobernuen eta zaindarien mantenu ekonomikoa da beraien eginbeharra. y Zaindariak: Lehen ikasketetan nabarmendu ondoren, gai predialektikoak - aritmetika, geometria, astronomia eta harmonia- ikasi, eta aurrera jarraitzeko gaitasunik ez dutenek osatuko dute talde hau. Hauen eginbeharra estatua zaintzea izango litzateke. Bai gorputza, bai espiritua sasoian eta adoretsu edukitzeko gimnastika eta musika landuko dituzte .Goi mailako klase bat denez, ez dute jabego pribaturako eta familia partikularra izateko eskubiderik izango. Platonen ustez elkarrekin bizi beharko lirateke, dena denekin partekatuz eta, horrela, interes partikularren tentazioa ekidinez. y Gobernari-filosofoak: Ikasketetan azken mailaraino iristeko gaitasuna eta gogoa agertzen dutenek osatuko dute. Dialektikaren bidez, ongia eta justizia, eta beste ideiak ezagutuko lituzkeenez, polisean justiziaz eta edertasunez gobernatzeko gai izango lirateke. Horien hautaketa bereziki zaindu beharko litzateke, eta oso prestakuntza sakona, zehatza eta, seguruenik, zaila eta luzea izango lukete.. Polisaren aginteaz arduratuko dira. Kargu politikoak lortzeko interes pertsonalik ez lukete izango. Halere, polisak emandako prestakuntzaz ohartuko lirateke, eta ondorioz, justua irudituko litzaieke berak gobernari izatea. Ez lukete familia eta jabeko pribatua izateko eskubiderik izango. Horrela, liskarrak eta inbidiak ekiditeaz gain, emakumeei ere gobernari izateko bidea irekiko litzaieke. Platonen ustez ez baitago gizonen eta emakumeen arteko diferentziarik, ahalmenei dagokienez. Platonek proposatutako giza talde horiek irekiak dira, ez dira talde itxiak, hau da, posible da maila batetik bestera pasatzea.

You might also like