Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 9

HERRI KIROLAK

Euskal Herrian sortu eta iraun duten herri kirol gehienen jatorria;
baserritarren eguneroko lan eta betebeharretan oinarritzen da.
Trebetasunezko probak izateaz gain, indar fisiko handia eskatzen dute.
Bestalde garrantzia handia hartzen dute kirolarien arteko desafioa edo
apustuak. Azter ditzagun laburki kirol hauek banan bana:

 TRONTZA

Trontza bi helduleku dauzkan zerra mota bat da. Bi jokalari maneiatzen


dute modu koordinatu batean, bakoitza txandaka bere aldera tiratuz.
Ekintza tiratzean datza eta ez bultzatzean.
Lehiaketa lurretik 50 zentimetrotara
eta etzanda dagoen enbor bati
mozketa kopuru jakin batzuk ahalik
eta azkarrenean egitean datza.
Neskek 10 mozketa egin behar dituzte
mutilak berriz 22.
Mozketaren ondorioz lortzen ditugun
xerrak osorik atera behar dira erruz
apurtu ezkero ez dira ontzat emango.

 ORGA JOKOA edo GURDI JOKOA

Gurdi bat besoekin atze aldetik altxatu eta aurreko ardatza euste-puntu
moduan harturik, ahalik eta bira gehien egitean datza.
Gurdia 210 kg. izaten ditu. Gurdia behin altxa ondoren gurpilen bat lurra
ukitu ezkero froga bertan amaituko da eta bertaraino emandako birak
zenbatuko dira. Gurdia jasotzerakoan bizkarra zuzen izan behar da, zama
hanken indarrarekin altxatuz eta ez gerritik tiratuz. Gurdiaren pisua
besaurreekin eusten da. Gorputza gurdiari begiratzen dioten bitartean,
zangoek gerria biratuz, ibilbidearen norabidea jarraituko dute.
 SOKATIRA.

Zortzi jokalariz osatutako taldea antzeko pisua duen beste taldearen aurka
lehiatzen da. Talde bakoitza sokaren mutur banatik hartu eta aurkaria
erakarri beharko du. Soka kalamuzkoa da eta 10 zentimetroko lodiera du.
Harri gainean, goma gainean edo lur eta belar gainean lehiatu daiteke.
Indar gehien egin ahal izateko tiratzerakoan gorputza atzealdera etzan
egingo da. Taldekide guztiek lerro bat osatuko dute eta sokaren alde
berdinean kokatuko dira. Pisu gehien duen jokalaria atzean kokatzen da.
Taldeko pisuaren arabera kategoria ezberdinetan daude.
Lehiaketa bi tiraldi irabazten duen taldeak irabaziko du. Tiraldi bakoitza
sokaren alde ezberdinean egiten da.
Tiraldia hasi aurretik lurreko eta sokan dauden markak parekatu behar dira.
Tiraldia, sokak duen marka lurrean 4 metrora dagoen marka iragaitean
bukatzen da.

 AIZKORA

Neurri jakin bateko enbor bat edo enbor kopuru bat,


aurkariak baino lehenago moztean datza.
Aizkolariak enbor gainean jartzen dira. Enborra mozteko
ebaketak bi aldeetatik egiten dira.
Zenbait lehiaketa bikoteka egin daiteke kirolariek
txandaka parte hartuz, bakoitzak nahi beste denboran
ihardun dezakeelarik. Enborraren lodiera neurtzeko
unitate bereziak erabiltzen dira: Ontza (2,3 cm) Kana
(248,4 cm) Kanaerdi (124,2 cm) Oina (82.8 cm) edo
Oinbikoa (165.6 cm).
Enbor horizontalean lehiatzen da normalean nahiz eta
bertikalean ere lehiatu daiteke. Modu honetan egiten den
lehiaketan aizkolaria enborrari mozketa txikiak egin eta
bertan ohola sartuz altuera irabazten joango da. Behin
goraino iritsi danean enborra mozteari ekingo dio.
 BIRLA JOKOA edo BOLA JOKOA

Trebetasun jokoa da, non egurrez trinkoz eginiko bola batez zutik dauden
birla edo boloak bota egin behar dira.
Mundu osoan jokatzen den jokoa da. Euskal herrian zonaldearen arabera
jokoak izen, arau eta ezaugarri ezberdinak hartzen ditu (Hiru Txirlo,
Pasabola, Aiarakoa, Bizkaikoa, ...). Jokoaren arabera hiru, lau edo
bederatzi birla erabiltzen dituzte. Batzutan botatzea debekatuta dagoen
birla txikiago bat
jartzen dute jokoa
zailago eginez.
Bolaleku batzuk
aldapatxoak edo
goralditxoak
dauzkate.

 ARRAUNA

Itsasoan eta ontzi baten gainean arraunlariak distantzi zehatz bat ahalik
eta azkarren burutzean datza.
Arraunlari bakoitzak arraun bakarra du, tosta izeneko eserleku tinko
batean doa eserita eta atzerantz begira egiten du arraun.
Hiru ontzi mota bereizten dira.
o Batela: 7 m., 70 kg., 4 arraunlari eta patroi bat
o Trainerila: 9,5 m., 100 kg., 6 arraunlari eta patroi bat.
o Trainera: 12 m., 200 kg., 13 arraunlari eta patroi bat.
Estropada normalean joan etorriko eremuan egiten dira. Balizari bira
emateari “ziaboga” egitea deritzo (Une horretan istriborreko arraunlariak
bogan egiten dutelako eta ababorrekoak berriz zian).
Talde bakoitzak kolore bat aukeratzen du taldearen irudi modura.
 LOKOTX PROBA

Lurrean errenkadan kokatutako lokotxak banan-banan ahalik eta azkarren


jasotzean datza. Lokotxak irteeran kokatua dagoen saskian jasoko dira.
Jasotako lokotxa saskian sartu baino lehen ezingo da hurrengoaren bila
joan. Lehenengo lokotxetik saskira eta lokotx artean 1,25 m. distantzia
egongo da. Guztira 25 lokotx izango dira. Lokotx gehiagorekin ere jokatu
daiteke; 50 lokotx jasotzera bada, bi lokotx jarriko dira marka edo gune
bakoitzean. 75era bada hiru eta 100 era bada lau jarriko dira.
Zein lokotx lehenago jaso eta zein ondoren, kirolariak berak aukeratzen du.
Lokotxak saskiratzeko jaurti egin daitezke baina kanpora joan ezkero
berriz hartu eta barrura sartu beharko da.

 SEGA

Mugatutako zelaian eta denbora jakin batean, ahalik eta belar kilo gehien
ebakitzean datza.
Segalari bakoitzak laguntzaile talde bat izan dezake belarra bildu, batu eta
pisatzeko. Segalaria belarra ebakitzeaz gain bere sega zorroztu beharko
du. Normalean txapelketetan lana bi ordutan egin behar izaten da. Sega
heltzeko eskuineko eskua kirtenean eta ezkerrekoa atzekoan kokatu behar
da. Ebaketan, mugimendua eskuinetik ezkerrera egingo da zirkunferentzi
erdia osatuz. Ebaketa baten ondoren pauso bat aurrera eman eta
mugimenduaren teknika errepikatzen da.
 LASTO ALTXATZEA

Lasto fardel bat, denbora mugatuan eta altuera


jakin batera ahal den gehienetan jasotzean datza.
Frogaren iraupena normalean bi minutukoa izaten
da. Fardelak 45 kg izango du gizonentzat eta 30 kg.
Emakumezkoentzat. Altuera berriz gizonentzat 7
metroko eta emakumezkoentzat 5 metro. Altxaldia
ontzat emateko fardela lotzen duen korapiloak
txirrika jo behar du.
Lehenengo altxaldia sokatik indarrez tiratuz egiten
da, ondorengoetan berriz gorputzaren pisua erabili
ohi da kontrapisu moduan. Fardela erortzerakoan
lurra ukitu baino metro batzuk aurretik soka heldu
eta fardelaren erortze indarra erabiltzen da
kirolaria gorantz eramateko. Lortutako altueratik
eta bere pisuaz baliatuz errazago suertatuko da
fardela berriz altxatzea. Adi egon behar da eskuak
ez erretzeko.

 PALANKA

Palanka izeneko burdinazko barra bat ahalik eta


urrutien jaurtitzean datza.
Palankak neurri eta pisu desberdinak ditu. Barra
arruntenak 10-12 kg. ditu eta 1,5 m. neurtzen ditu.
Hiru jaurtiketa mota ezberdin jokatu daitezke.
o Bularrez: Besoa zabalik, besoaren
mugimenduaren bitartez jaurtitzen da.
o Biraka: Bularrez bezala baina abiada
hartzeko kirolaria bere baitan biratu
egiten du.
o Hankapetik: Kirolaria zelaiari bizkarra
emanik kokatzen da. Palanka hanken
artean eta eskuekin muturretik helduta
atze aldera jaurtiko du.
 LASTO JAURTIKETA

Sardea erabiliz, lasto fardela ahalik


eta altuera handienera jaurtitzea.
Pertika edo altuera jauzian modura
listoi bat jarriko da altuera
ezberdinetan, altuera bakoitzean
hiru saiakera egin ahalko dira. Hiru
kale eginez gero, jokalaria
kanporatua izango da. Altuera
handiena igarotzea lortu duen
jokalariak irabaziko du proba.
Jaurtiketa egiteko sardea
sorbaldaren gainean jarri eta
abiada txiki bat hartzen da.
Momentu batean sortutako inertzia
aprobetxatuz, sorbaldarekin
palanka egingo dugu fardelak
gorantz boteaz. Fardela puntu
altuenera iristen denean sardeari
bultzakada bat ematen zaio.

 GIZA PROBA

Harri pisutsu bat denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeenean
garraiatzean datza.
Taldeka nahiz banaka jokatu daiteke. Harritik tiratzeko kirolaria kate
batez harria lotzen duen gerriko bat jartzen du. Atzerantz tiratuko da.
Bidea plazan eta joan etorrian egiten da. Erreka harri borobilez egindako
plazetan lehiatzen da normalean harriak ondo irrista ditezen.
Gerria ahalik eta tinkoen mantentzea eta lan gehiena hankekin egitea
ezinbestekoa da.
Animaliekin ere antzeko froga bat egiten da. Normalean idiak edo zaldiekin
lehiatzen da.
 HARRI-JASOTZAILEAK

Harria lurretik sorbalda gaineraino altxatzean datza. Lehiaketetako lana


harria denbora zehatz batean zeinek gehiagotan altxatzen duen izaten da.
Hala ere badira harri handiena altxatzearen lehia.
Txapelketaren arabera kilo ezberdinetako harriak aukeratuko dira.
Harriaren forma kontutan hartzen badugu lau dira jeneralean erabiltzen
diren harriak:
o Zilindrikoa. Bi helduleku dauzka.
o Lauki-luzea. Bi helduleku dauzka.
o Esferikoa. Ez du heldulekurik.
o Kubikoa. Ez du heldulekurik.
Harri-jasotzaileak gerria gerrikoz estutu eta babestuko dute. Hala ere
mina ez hartzeko teknika fina erabiltzea ezinbestekoa da.
Harri laukizuzena eta zilindrikoa altxatzeko harria
aurrerantz bultza eta belaunen aurka ipiniko dugu, ondoren,
heldulekuetatik eutsi eta palanka eginez izterretara igoko
dugu. Orduan eskuak heldulekuetatik atera eta harria
besoekin inguratuz gorputzerantz ekarriko dugu. Jarraian,
eskuak harriaren oinarrian jarri eta gerri kolpeen bidez
pixkanaka sorbaldarantz igoko dugu.
Harri kubikoa eta esferikoa jasotzeko hankak flexionatuko
ditugu enborra makurtu eta eskuak harriaren azpian jarriko
ditugu. Harria biraka igoko dugu.

 TXINGA ERAMATEA

Eskuan txingak hartuz ahalik eta distantzia luzeenean eramatean


datza. Kirolaria nahi duen abiaduran egingo du bidea, gelditu
daiteke, baina beti txingak lurrean utzi gabe. Nahi adina denbora
erabili dezake lana burutzeko.
Txinga eramaileek banan-banan hartuko dute parte.
Lana plazan egiten da joan etorriko ibilbidean.
Gizonezkoen txinga bakoitzak 50 kilo pisatzen dute (50X2= 100
kg.), eta emakumezkoak berriz 25 kg. ditu.
Txingak garraiatzerakoan bizkarra ahalik eta zuzenen eraman
behar da.
 ZAKU LASTERKETA (MUGALARIAK)

Pisu jakin bateko zakua sorbaldan eramanez, distantzia mugatu


bat ahalik eta azkarren egitean datza.
Zaku lasterketa bakarka edo taldekideen artean errelebuka
jokatu daiteke. Txapelketa ofizialetan erabili ohi den pisua 80
kilotakoa da; arto, gari edo antzekoz betea eta lau muturrak
sokarekin lotuta. Ibilbidea berriz 120 metrotakoa. Zakua
bizkarrean eta bi muturretik helduta garraiatzen da.
Zaku proba taldeka denean, zakua bi jokalarien artean
bizkarretik bizkarrera pasatuko dute.

 TOKA

Burdinazko hamar txanpon handi 10 eta 20 metro bitartean kokatuta


dagoen burdin bat ukitzean datza.
Txanponak esku bakarrarekin jaurtitzen dira. Burdina kaxoi baten barruan
kokatuta dago zentzu bertikalean.

 INGUDE ALTXATZEA

Ingudea eskuekin helduz, denbora mugatu batean, altuera


jakin batera ahalik eta gehienetan jasotzean datza. Buru
gainean metalezko xafla bat dago. Hankartean berriz
egurrezko oinarria. Beheko oinarria jo ondoren, sabaian
emandako kolpeak zenbatuko dira. Saiakera bakoitzak
minutu eta erdi iraungo du. Gizonek 18 kiloko ingudea altxa
egingo dute, emakumezkoak berriz 10-ekoa.
Ariketa ikusterakoan pentsa daiteke mugimenduaren
jatorria gerria dela baina hori horrela izanez gero,
mugimendua kaltegarria eta mingarria izango litzateke.
Ariketa egiterakoan bizkarra ahalik eta zuzenen
mantentzea komeni da, mugimendua hanken indarrarekin
egiten delarik.
 Binaka egin beharreko lana da. Bikote bakoitzak ikusitako
kiroletako bat aukeratu beharko du. Aukeratzerakoan kirol
bera aukeratu dutenen artean zozketa egin beharko da.
 Aukeratutako kirol horren inguruko informazioa bilatu behar duzue.
Adibidez; kirolari ospetsuen lorpenak, lehiaketa garrantzitsuak,
bitxikeriak, jokoaren jatorria, materiala, joko eremua, .......
 Aurkitutako datu aipagarriak koadernoan idatzi behar dituzue.
Marrazki edo argazkiz lagundu zaitezkete.
 Klaseko kideen aurrean zure ikerketan lortutako informazioa azaldu
beharko duzue. Horretarako hitzez gain; argazkiak, filminak, bideoa
edo nahi duzuen materiala erabili dezakezue.

……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………

You might also like