Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

2011-2012

1. Collage-a
Materiala: Kartulina Papera Palilloak Kola Algodoia Margoak Nola egin:

1- Kartulina urdin bana hartu. 2- Beheko aldea egiteko, papel pinotxo berdea erabiliko dugu. Argazkian ikusten den modukoa egiten ahaleginduko gara. Papel pinotxo artaziekin moztu eta kola emanez itsatiko dugu kartulina gainean. 3- Kartulina marroia hartu eta artaziekin moztu eta zuhaitzaren enborra egingo dugu. Hemen ere kola emanez kartulinaren eskuinaldean itsatsiko dugu. 4- Ondore, enborraren gainean biribilean moztu dugun papel pinotxo berdea itsatsiko dugu. Enborra baino handiagoa izan beharko du.

2011-2012

5- Eguzkia egiteko, komuneko paperaren barruko kartoizko biribila erabiliko dugu, eguzkiaren forma biribil hori egin ahal izateko. Kartoi hori kartulina gainean jarri eta horren inguruan zirkulua egingo dugu. 6- Behin biribila eginda dagoenean horiz margotuko dugu biribilaren barruko aldea, eguzki itxura izan dezan. 7- Eguzkiaren eskuak egiteko aukera desberdinak daude, baina gure kasuan, orri hori bat zati txikietan moztuko dugu (zati luzeak izanik) eta eguzkiaren inguruan itsatsi bananbanan. 8- Hodeiak egiteko algodoia erabiliko dugu. Bakoitzak bere erara egingo du, marrazki hau eredua izanik. Algodoi zati bat hartu eta kola kartulinan emanez, bere gainean jarriko dugu. 9- Zuhaitzeko laranjak edo limoiak egiteko gometsak (laranja edo hori kolorekoak) erabiliko ditugu. 10- Bukatutzat emateko, belar gainean ere kolore desberdinetako gometsak erabiliko ditugu lora desberdinak egiteko.

2.Mozorroa
Materiala: Kartoi handiak. Kartulina 2 berde. Kartulina 2 hori. Tenpera margoak : marroia eta berdea. Lotzeko soka.

Nola egin:

2011-2012

1- Birziklatutako materialarekin egingo dugu mozorro hau. 2- Kutxa handi bat erabili dezakegu. Aurreko aldean zuhaitz bat mozorrotuko diogu eta ondoren moztu. 3- Ariketa berbera egingo dugu atzealderako. 4- Kartulina berdearekin zuhaitzeko hostoak marraztu eta moztuko ditugu 5- Zuhaitzaren enborra marroizko margotuko dugu eta goialdean hostoak jarriko dizkiogu. 6- Aurpegi aldean begientzako zuloak egingo dizkiogu. 7- Aurreko eta atzeko aldeak lotzen dira eta azkenik beltzezko edo marroizko jantziko gara.

You might also like