Download as pptx, pdf, or txt
Download as pptx, pdf, or txt
You are on page 1of 32

ELIKATZEITURRIAK

ELIKATZE-ITURRIA
Elikatze-iturria ordenagailuaren zirkuitu elektroniko bat da, elektrizitate sareko 220Vko korronte alternoa, 5 eta 12V arteko korronte zuzenean transformatzen duena (hain zuzen ordenagailuarentzat egokia dena).

Gure elikatze-iturriaren funtzionamendu oker batek barne elementuak mindu ditzake; horregatik, ordenagailuarentzat garrantzitsua da eta ordenagailuarentzat egokiak diren kontsumo elektrikoak eman behar ditu. Horrela, beharren arabera, 200 eta 700W potentziako elikatze-iturriak aurkitu ditzakegu.

Elikatze-iturriek bero handia sortzen dute, horregatik eta beroa gutxitzeko haizagailu bat izaten dute. Elikatze-iturri berriek haizagailu isilak izaten dituzte, diametro handiagoarekin baina erreboluzio gutxiagorekin haizeztatze berdina lortzen dutenak.

ELIKATZE-ITURRI BATEN PARTEAK


Transformadorea: sarrerako tentsioa moldatzen du (220V) irteerako tentsiora (5 eta 12V artekoa). Artezgailua: korronte alternoa korronte zuzenean transformatzen du, horrela tentsioan ez dira gorabeherik izango eta ez dira osagai elektronikoak kaltetuko. Filtroa: seinalearen tentsioaren gorabeherak ekiditen ditu. Erregulatzailea: sarrerako seinalearen gorakadak eta beherakadak irteeran eragin izatea ekiditen du.

ELIKATZE-ITURRI BATEN FORMATUAK


Bi formatu daude, bere teknologian eta oinarrizko xaflarako konektoreen kopuruaren arabera: AT ATX

AT ELIKATZE-ITURRIA
AT oinarrizko xafla duten ordenagailuentzat sortua, hori dela eta jadanik ez dira erabiltzen.

Orokorrean, eskema bera jarraitzen dute. Kanpoaldean haizagailu batek elikatze-iturriko beroa zirrikitu batzuetatik botatzen du. Gainera, AT xafla elikatzeko bi berezko konektore ditu eta bi kanpoko hargune: bat sare elektrikorako eta bestea monitorea elikatzeko. Azkenik, giltza bat izaten du elikatzeiturria piztu eta itzaltzeko eta ondorioz ordenagailua ere.

ATX ELIKATZE-ITURRIA
ATX oinarrizko xafla duten ordenagailuentzat sortua

10

Bi atal ditu, nagusia (aurreko ATri dagokiona) eta laguntzailea, beti piztuta dagoena, beraz pizteko giltzak bakarrik lehenengo parte hau bakarrik kontrolatzen du eta laguntzailearen bitartez software bidez egin daitezke piztuitzaliak. Horrela, ATX xaflak etengabe daude elikatuak, eta barne osagaiak maneiatzeko orduan, erabat konexiorik gabe utzi behar dugu ordenagailua nahiz eta itzalita egon. ATX elikatze-iturrian eskema anitzagoa da eta haizagailua leku ezberdinetan aurkitu daiteke

11

Gainera hainbat konektore ditu: 20/24 pin dituen ATX konektorea: oinarrizko xafla elikatzeko

12Vko

ATX konektorea: prozesagailuaren elikadurarako

12

pin dituen Molex konektorea: disko gogorrak, irakurketarako unitateak, grabagailuak eta batzuetan txartel grafikoetarako elikatzeko dira

SATA

konektorea: gutxienez lau pin ditu eta SATA araudiren baitan dauden disko gogorrak, irakurketa unitateak eta grabatzaileak konektatzeko balio du

13

PCI

Express konektorea: elikatze zuzena behar duten txartel grafikoak konektatzeko

pin dituen Berg konektorea: disketera konektatzeko

14

15

ATX kutxa baino txikiagorako egokitutako iturriak diseinatu dira, hala nola ATX, Flex ATX, Mini ITX oinarrizko xafletarako elikatze-iturriak aurki ditzakegu.

Hala ere, elikatze-iturri hauek ATXaren estandarra mantentzen dute eta bere forma, gailuen konektoreen mota eta kantitatea aldatzen dituzte, oinarrizko xafla bakoitzaren beharren arabera.

16

17

ERAMANGARRIEN ELIKATZEITURRIAK
Eramangarriek ez dute barnean elikatzeiturririk. Elikatze-iturrien funtzio berdinak betetzen dituen korronte egokitzailea erabiltzen dute.

18

Bi atal izaten dituzte: Kablea, ordenagailura konektatzen dena marka eta modeloaren arabera berezko konektore baten bitartez. Konektorea, korronte hargune datorren kablea jasotzen duena. Egokitzaile guztientzat berdintsuak izaten dira, orokorrean bi bertsio daude: Bi edo hiru kontaktuekin (kasu berezia da MagSafe konektorea, Macintosheko MacBook eta MacBook Proetarako, magnetikoki lotzen dira eta kable tiratzekotan askatzen da ordenagailua berarekin mugitu barik)

19

20

BATERIA ERAMANGARRIETAN
Eramangarriek korronte hargunerik gabe lan egitea ahalbidetzen du. Hau bateriari esker da, egokitzaile batez bidez kargatzen dena.

21

Bateriak gelaxka elektrokimikoz osatuak daude, non korronte elektrikoa pilatzen den. Gelaxka hauen edukiera milianperiotan (mAh) neurtzen da eta, orokorrean, gelaxka kopurua handitzearekin, modu berean handitzen da bateriaren iraupena. Dena den, hau ez da beti betetzen, eta ziur bateriaren iraupena markatzen duena energia dentsitatea da (WHr).

22

Bateria modelo asko daude haien osagai kimikoen arabera, gutxi erabiltzen diren NikelKadmiokoa edo Nikel-Hidruro metalikokoak, edo ohikoenak direnak: Litio Ionak dituztenak (Li-Ion). Azken honek ezaugarri bezala ditu bere osagaien arintasuna, bere energia ahalmen handia (9 orduko iraupena) edo bere deskargarako erresistentzia besteen artean.

23

Eramangarri batzuek ez dute bateria ateragarria, Mac Book Proen antzera, baterien litio ion gelaxkak litio polimeroengatik aldatu dituzte, hauek eramangarri hauen karkasa estuetan ederki sartzen dira, eta bateria ateragarriak dituzten baliogabeko elementuak kendu egin dituzte.

24

ELIKATZE-ITURRIEN AKATSAK
Elikatze-iturria gutxienez PC baten akatsen heren baten erruduna da. Arazoak orokorrean energia elektrikoaren faltagatik agertuko dira.

25

Arazo elektriko horietan ohikoenak hurrengoak izango dira: Pikoak: tentsio altuko fluktuazioak dira, noiznahi sortu daitezke eta epe laburra irauten dute. Itzalketak: korronte elektrikoaren erabateko galera. Gaintentsioak: tentsioaren igoera maila arruntetatik at eta berehala erortzen ez dena, mantentzen dena. Gerta daiteke hurbileko norbaitek energia handia behar duen aparatu bat erabiltzen egon eta bat-batean itzaltzea. Tentsio erorketak: aurrekoaren kontrakoa, baino pikoa berehala desagertzen da, nahiz eta segundo edo minutu batzuk iraun dezakeen. Gehiegi edo epe luzez erortzen bada, itzalketa izan daiteke.

26

Ordenagailuan hurrengoak sintomak ikusiz gero elikatze arazoren bat dagoela pentsa dezakegu (derrigorrean ez da izango elikatzearazoa baina kontutan hartu behar da posibilitate hau): PCa blokeatzen da edo berpizten da arrazoi argirik gabe. Disko gogorretan akatsak, idazketa akatsak, sartzeko edo artxiboetan arazoak, etab Sare baten nodoen arteko datuen transmisio akatsak. Barne osagai batzuek kale egiten dute. Argien intentsitatearen gorabeherak. PCa modu arraroan dabil goi kontsumodun aparatu bat konektatzerakoan.

27

Ordenagailua eta bere elikatze-iturria babesteko aparailu batzuk daude. Hauetako batzuk: Tentsionaron iragazkia UPS edo etengabeko elikatze-sistema Elikaatze-iturri erredundanteak

28

TENTSIOAREN IRAGAZKIA
Hargune asko dituen konektore batzuk haiei lotutako osagaiak babesteko ahalmena izaten dute, piko eta gaintentsioaren aurka. Osagai bat dute gaintentsioaren energia lur hargune zirkuitu batera bideratzeko.

29

UPS EDO ETENGABEKO ELIKATZE-SISTEMA


bateria handi eta honen kargadore moduan funtzionatzen dute. Korronte fluktuaziorik gabeko energia etengabea eskaintzen dute. Era berean, ordenagailuari piko, itzalketa, gaintentsioa eta tentsio erorketen aurkako babesa ematen dute.

30

31

ELIKATZE-ITURRI ERREDUNDANTEAK
Gaur egun zerbitzariek gutxienez bi elikatzeiturri izaten dituzte. Hauek sistema elektriko ezberdinetan egon behar dute konektaturik, elikatzea ziurtatzeko, bai iturrien akatsengatik, bai sistema elektrikoaren akatsarengatik.

32

You might also like