Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

TXORI

KONPARTSA elkartasunaren unibertsoa

BARROTE

Bilboko jai herrikoietan, auzolanaz eraikitako euskal preso politikoen aldeko elkartasun ekimen erraldoia eraikitzen duen konpartsa

txoribarrotekonpartsa@gmail.com

kaixo

konpartsero eta lagun solidarioak!

txori barrote

AURKIBIDEA
1 2 3 4
elkartasunaren unibertsoa konpartsaren arima ELKARTASUNAREN EKOSISTEMA ekosistemaren osagaiak

elkartasunaren unibertsoa

7.orr

HATOR! 12.orr EUSKARRIAK 15.orr

txoribarrotekonpartsa@gmail.com

TXORI

KONPARTSA elkartasunaren unibertsoa

BARROTE

txori barrote
elkartasunaren unibertsoa

Jai herrikoi eta partehartzaileetan, herriaren kezkek izaten dute isla eta euskal presoen kolektiboa existituko den einean gure txoria jai herrikoi guztietan ibiliko da mokoka. Testuinguru honetan, euskal presoen partehartze herritarra egiten dugu posible. Hau da, ez gara kultur sustapena edota jai herrikoiak per s helburu dituen kultur elkarte baten konpartsa, baizik-eta jai herrikoietan euskal preso politikoen presentzia eta haiekiko elkartasun bilgune herritarra posible egiten duen Bilboko konpartsa gara. Jai herrikoien testuinguruan, gurea, euskal presoekiko elkartasunaren unibertsoa da.

Azkenengo urteetan, presoekiko elkartasuna Bilboko espresio herritar guztietatik desagerrarazten saiatu dira, baina jaietako gure gunea elkartasunaren sinboloan bihurtzen jarraitzeaz gainera, inoiz baino indartsuago eta freskoago itzultzea besterik ez dute lortu. Horren adibide, 2011ko Aste Nagusirako burutu genuen proposamena teknologia berriak erabiliz, herrikideen partehartzea ahalbidetuz eta jaietan gure presentzia zihurtatuz, birtualki izan bazen ere.

TXORI

KONPARTSA elkartasunaren unibertsoa

BARROTE

txoribarrotekonpartsa@gmail.com

txori barrote
konpartsaren arima

Ikusezina egin nahi dutena inoiz baino ikusgarriagoa izatea lortzen duen bilboko konpartsa gara, bere presentziarekin, euskal presoen kolektiboaren partehartzea Bilboko jai herrikoi guztietan zihurtatzen duena. Haiekiko maitasun eta elkartasun bilgune herritarra da eraikitzen duguna beraz. Gainera, gure praktikaren izaera irekiak eta gure konpartsaren partehartze zabalak, euskal preso politikoekiko elkartasuna zabaldu eta bestetik, herriaren babesa irudikatu eta ahalbidetzen ditu.

Elkartasuna ahalbidetu? Ba, bai. Jai herrikoien testuinguruan, Txori Barrote adin guztietako edozein herrikideren, koadrilen edota lanbide ezberdinetako profesionalen, euskal preso politikoen aldeko elkartasun keinuak biltzen dituen unibertsoa delako. Horregaitik, elkartasun mokoka bakoitzak bere lekua du gurean. Euskal Herriko kale eta plazak betetzen ari dituen uholde herritarrak, Bilboko jai guztiak blai utziko ditu ere.

Gure senide eta lagun presoen aferak behar duen tamainako interbentzio herritarra burutu ahal izateko, gure konpartsaren lan moldeak eta izaera berritu eta findu ditugu, eta bestetik, garaiko aldaketa soziologikoei erantzunez, guztion partehartzea posible egingo duen antolaketa molde berritua diseinatu dugu. Txori Barrote konpartsak, zuon guztion keinuak elkartasun ekimen erraldoi batean bihurtzea egiten duelako posible.

TXORI

KONPARTSA elkartasunaren unibertsoa

BARROTE

txoribarrotekonpartsa@gmail.com

txori barrote
ELKARTASUNAREN EKOSISTEMA

Gaur egungo bizitza ereduak direla-eta, lanerako prestutasuna izaten da bai, baina behar bezalako plangintza eta lan banaketa ezek, tamaina honetako ekimen solidarioa behar bezala gauzatzea eragozten dute, darabilzkigun funtzionatzeko era klasikoek ez baitiote jendearen elkartasun keinuei tokirik uzten. Horregatik, eta gure gizartearen formakuntza maila altua kontutan hartuta, jendarte aldaketei erantzuten dion Txori Barroteren egituraketa eta funtzionatzeko metodologiak, berritu eta sofistikatu ditugu, eraginkorragoak eta dinamikoagoak izateko.

Lan taldeek sare bat osatuko dute. Modu independientean, erabakitzeko ahalmen osoz eta lana garatzeko askatasunarekin arituko diren lan taldeak izango dira. Hori bai, bata bestearen beharra izango dute, sistematizatutako lanak bakarrik eskeiniko baitigu makina martxan jarraitzeko, eta urtean behin burutuko dugun asanblada orokorrean adostutako helburuak lortzeko aukera. Urteko asanblada hau izango da elkartasunaren unibertsoa osatuko dugunon bilkura nagusia. Lan taldeak, mahai berezian elkartuko dira koordinazio eta elkarlanerako mahai gisa ekimenen antolaketarako, baina urte osoko ibilbidea da zeharkatuko duguna, gu guztion lanak sostengatzen duen ibilbidea gainera. Eta zuon guztion partehartzea ahalbidetzeko, proposamenak bildu eta bideratuko dituzten taldeetako koordinatzaileetaz gainera, gure helbide elektronikoa eta bloga ere izango ditugu horretarako tresna.

EKIMENEN ANTOLAKETARAKO PROZEDURA. 1. MAHAI BEREZIA


Talde sortzailea, lan talde guztiekin bildu eta bere proposamena aurkeztuko du. Era berean, beste lantaldeei emango dizkio beharrezkoak dituzten erabilbideak, horretarako espreski erabiliko ditugun fitxak beterik aurkeztuz.

2. LAN TALDEAK
Talde sortzailearen fitxan eta jasotako aholkuetan oinarrituz, beste taldeek lanari ekingo diote haien artean komunikatzeko modua edukiko dutelarik.

3. ASANBLADA
Azkenengo bilkura honetan, produkzio taldeak bere plangintza aurkeztuko du eta eratorri diren lanen banaketa burutuko dute.

4. EKIMENA
Ekimenaren ejekuzioan, azpiegitura eta produkzio taldeek lana zuzendu eta koordinatuko dute.

TXORI TXORI BARROTE

elkartasunaren unibertsoa KONPARTSA elkartasunaren unibertsoa

BARROTE KONPARTSA

txoribarrotekonpartsa@gmail.com txoribarrotekonpartsa@gmail.com

txori barrote
ekosistemaren osagaiak

ERABAKITZE GUNEA ASANBLADA OROKORRA Konpartsaren enborra eta adarrak; Bertan hartuko ditugu erabaki nagusiak, beraz, konpartsaren gune nagusia izango da hau. Urteko egutegia zehaztu eta dagozkion balorazioak egiteaz aparte, gure dinamika egingarria izatea ahalbidetzen duen herrikide taldea gara.

MAHAI BEREZIA DINAMIZATZAILETZA ETA IDAZKARITZA

TALDE SORTZAILEA

Bilboko konpartsekin, Euskalgunea-

rekin, gure beste konpartsekin edota Bilboko amnistiaren aldeko mugimenduarekin harremana eta koordinazioa, asanbladetako dinamizazioa [gai ordena aurretik zabaldu, aktak jaso eta garbira pasatu, denborak errespetatuarazi,...] eta urteko egutegian zehaztutako epeen jarraipena hartuko lituzkete bere gain.

DIRUZAINTZA

Beraien gain gelditzen da kontuak eramatea, diruaren administrazio egokia egitea eta denetariko hornitzaileekin harremana eta negoziaketak.

Izenak berak dioen bezala, sorkuntzarako esparrua dugu hau. Komunikazioa bere modu zabalenean ulertuta burutuko ditugun kanpainen, programazioen, euskarrien eta oro har, konpartsaren helburuak lortzeko imaginaren diseinu eta planifikazio integrala hartzen dute bere gain batzorde honetako partehartzaileak, txosnaren edota karrozaren diseinua barne ahalik eta interbentziorik eraginkorrena lortzeko. Talde honetako arduraduna, asanbladako parte izango da eta koordinazio lanak burutuko ditu.

Ekimenen, eta sortuz doazen lanen planifikazioa eta ejekuzioa hartuko ditu bere gain. Beraz, sortzen diren lan eta lan txanda guztien plangintza burutuko dute. Gainera, ofizio eta lan taldeak koordinatuko dituzte.

PRODUKZIO BATZORDEA

AZPIEGITURA BATZORDEA

Beharrezkoak ditugun errekurtso guztiak lotu, gorde, eraman eta ekarri egingo dituzte. Baimen eta aseguru guztiak ere bermatuko dituzte. Bukatzeko, sukalde taldea eta ofizioen taldea batzorde honetan dute lekua.

TXORI

KONPARTSA elkartasunaren unibertsoa

BARROTE

txoribarrotekonpartsa@gmail.com

You might also like