Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Hurraren barnealdea hiru geruzatan banaturik dago, horiek osatzen dituzten materialen arabera: Nukleoa: Lurraren geruzarik barnekoena

da. Barneko nukleoa solidoa da, Lurraren barnealdean izaten diren presio handien ondorioz ziurrenik. Mantua: Lurraren erdiko geruza da. Mantuaren izaera erdi-likidoa du eta bertan olibino eta piroxeno (burdin eta magnesio silikatoak) harkaitzak dira nagusi. Sumendiek erupzio egiten dutenean botatzen duten magma bertatik dator, bestelako materialekin batera, hau da, gasak, errautsak, eta abar. Azala: Lurraren geruzarik kanpoaldekoena. Solidoa da eta aluminioan aberatsak diren silikatoez osatua dago.

Plaka tektonikoak Lurraren azala plaka tektoniko edo litosferiko izenez ezagutzen diren zatietan banaturik dago. Zati hauek puzzle bat osatuz bezala lotzen dira bata bestearekin. Plaka horiek itsasoaren mailatik gora dauden lekuetan, kontinenteak eta uharteak dira. Plaka horiek mugitu egiten dira, guretzat hautemanezina izan arren. Goiko geruzan dagoen eta astenosfera deitzen zaion beste geruza ez hain trinko eta fluidoago baten gainean irristatzen dira. Ertzetan plakek bata bestearen kontra egiten dute, elkarri bultzatzen diete eta bata bestearen gainean jartzen dira, mendiak, sumendiak, lurrikarak eta bestelako erliebeak sortuz.

Zergatik mugitzen dira? Hondoko beroaren eraginez, korronte konbektiboak sortzen baititu mantuan. Horrela, tenperaturaren arabera materialak igoz eta jaitsiz, eta plakak bultzatuz. Lurrazalaren toki batzuetan pitzadurak irekitzen direlako eta bertatik material magmatikoa irteten delako, dortsal ozeanikoak sorraraziz. Pitzaduraren ertzak urrundu egingo dira zoru ozeaniko berria sortu ahala. Bi plaken arteko bereizketa-mugimenduak beste nonbait bi plakak talka egitea eragiten duelako, eta plakarik trinkoena (litosfera ozeanikoa) hain trinkoa ez den plakaren (litosfera kontinentala) azpian barneratzea eragiten duelako.

Lurrikarak. Subdukzio-eremuetan plaken arteko talkan, bat altxatu egiten da eta bestea jaistera behartzen du. Horrela, haitz-masa handiek elkar jotzen dute eta marruskadura eta tentsio handiak sortzen dituzte, mugimendu sismikoak eraginez. Energia-askapena gertatu den puntu horri foku sismiko edo hipozentro esaten zaio. Foku sismikoaren gainean kokatuta dagoen lurrazaleko puntuari, berriz, epizentro esaten zaio. Urtero 500.000 lurrikara inguru izaten dira.

You might also like