Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Hausnarketa

Eskola Gunearen Antolakuntza irakasgaia, irakasle eskolako irakasgai garrantzitsuen multzoan sartuko nukeen irakasgaietako bat da. Izan ere, irakasgai honetan zehaztutako helburuak eta konpetentziak lortzea, nire ustez, beharrezkoak dira irakasle baten prestakuntzarako. Lau hilabete honetan, etorkizunean gure lan tokia izango denaren antolakuntza ezagutu eta sakondu dut. Nire proiektuari esker, eskola batean ematen diren rol eta betekizun ezberdinak praktikan ezagutzeko eta hauen inguruan hausnartzeko aukera izan dut. Proiektua gauzatzeko erabilitako metodologia aproposa iruditu zait. Nire ezagutza praktikoaren eraikuntzaren protagonista izan naiz eta gainera, niretzako eta nire taldekideentzako interesgarria eta motibagarria izan den gai batekin lan egiteko aukera izan dugu. Hala ere, metodologiari dagokionez ez da dena polita izan, proiektuan murgildu aurretik oinarrizko ezagutzak edo informazioa beharrezkoa iruditzen zait hauek abiaputuntzat hartzeko. Proiektuan lan egiten ari nintzen bitartean, batzuetan galduta sentitu naiz eta gidoi bat izan arren, gidoi zehatzago bat beharra sumatu dut. Proiektuari dagokionez esan beharra daukat hasieratik arazoak izan genituela. Gaia aukeratzeko arazoak izan genituen, izan ere, Irlandatik bueltatu berriak ginen eta ez zitzaigun guretzat interesgarria edo motibagarria izango zen gairik bururatzen. Gai posibleen zerrenda bat egin ondoren, horien inguruan pentsatzeko eta hausnartzeko denbora hartu genuen. Pertsonalki, eskola bateko kiden rolen eta funtzioen inguruan gehiago jakitea eta hauek aztertzea beharrezkoa iruditu zitzaidan. Irakasle ikasketetako azkeneko urtea izanda, irakasleak izango garenez, jardun didaktikoak alde batera utzita ikastetxe bateko kideen rola eta funtzioak zeintzuk diren ezagutzea beharrezkoa iruditzen zait. Hasiera batean aukeratutako gaia beharrezkoa iruditu arren ez zitzaidan ez nuen oso motibagarria ikusten. Hala ere, nire motibazio maila aldatuz joan da proiektuan aurrera egin dugun heinean. Proiektuaren aspektu garrantzitsuenetariko bat ikerketa fasea da. Ikerketa fasea, niretzako, proiektuaren fase klabea izan da. Ikerketa fasean, elkarrizketak egiten ari ginen bitartean irakasle baten edo beste kide baten ardurak eta beraien funtzioak errealitatean ezagutzeko aukera izan dugu. 3 urte hauetan teorian bakarrik ikusi eta ikasi dudana praktikan nola ezartzen den ikusi dut. Fase honetatik ateratako informaziori esker, sentitu izan dudan hutsunea edo informazioa falta hori bete egin dudala iruditzen zait. Ikastolarekin izandako esperientzia eta bertan lortutako informazioa oso baliagarria izan da. Amaierako puntu honetan, jarrera kritiko batekin nire buruari erreparatuz, proiektuaren hasieran zehaztutako helburuak eta konpetentzia bete eta lortu egin ditudala esango nuke. Izan ere, teorian ikusitako azaleko ikastetxe baten antolakuntza horren azpian sekulako talde lana,koordinazioa,

arduren banaketa koherente bat, etab. ezkutatzen dela ezagutu dut. Gainera, irakaslearen rola eta ardurak ez dira bakarrik ikasgelara mugatzen. Jarduera pedagogikoaz gain, irakasleek ikastetxeko beste arloetan ere zeresana daukatela eta beraz, beste arlo hauetan ere ardurak batzuk izango dituztela ezagutzeko aukera izan dut. Taldeko lanari dagokionez, proiektuan izandako partaidetza orekatua izan da. Talde kide guztiek proiektu egiterakoan rol edo funtzio berdina izan dugu. Beste irakasgaietan eta proiektuetan talde berdinean lan egin dugunez, talde moduan lan egiteko erabiltzen dugun metodologia eraginkorra izango zela jakin bagenekigun. Nire ustez, oso garrantzitsua da partaide guztien iritzia errespetatzea eta nahiz eta iritzi ezberdinekoak izan talde moduan lan egitea. Gure kasuan, iritzi ezberdinak ditugu baina arazoa konpontzeko tresnak baditugu. Gehienetan, iritzi ezberdinak izatea ez dugu arazo bezala ikusten talde lanerako onuragarria den zerbait baizik. Gure iritzi ezberdinekin gure lana osatzen dugu eta iritzi ezberdinak aldi berean, gure lana eta gure iritzi pertsonalak aberasten dituzte. Amaitzeko, gure proiektua gauzatzeko jarraitutako prozesuaren edo metodologiaren inguruko nire iritzia azaldu nahi dut. Gure kasuan, kontuan hartu behar dugu Irlandatik berandu etorri ginela eta orduan gure lana zehar hausnarketak egiteko eta ikerketa berarako ez dugu denbora asko izan. Nire ustez, metodologia hau erabiltzeak denbora asko eskatzen du eta lau hilabeteko bat denbora gutxi da, metodologia hau ongi erabiltzeko eta guk aukeratutako gaietan gehiago sakontzeko. Aipatu nahiko nuke oso pozik nagoela egindako lanarekin. Etekin handiko lana izan dela pentsatzen dut. Asko eman didan lana izan da eta lan honi esker, aurretik aipatu dudan bezala, sentitu izan dudan hutsune edo informazio falta hori betetzeko baliagarria izan da.

You might also like