Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

AHATETXO ITSUSIA

Errota zahar batean, ahate emea arrautzak txitatzen ari zen. Bere ahatetxoak zein ederrak izango ziren pentsatzen zuen. Izango dira politak, izango dira ederrak, nire seme-alabatxoak izango dira lirain eta politak, esaten zuen hasperenka. Ahatetxoek hainbat egun behar izan zituzten arrautzatik irteteko. Azkenean, amak banan-banan irteten ikusi zituen. Oso bizkor hasi zitzaion bihotza taupadaka, pozaren pozez. Amarekin batera uretara sartu, eta igerian hasi ziren, denak batera, txio-txioka. Oso ederrak ziren denak. Baina azkena, arrautza zuritik irten zena, berezi-berezia zen, ez zen besteak bezalakoa... itsusia zen oso. Oso luzea zuen lepoa, handikotea zen... Ahate amak errota zaharreko gainontzeko animaliei arro erakutsi zizkien bere ahatetxoak. Denek maitasunaz begiratu zituzten baina, ahatetxo itsusia ikusi zutenean, bere itsusitasunez barre egin zuten. Ahate ama kezkatuta zegoen, eta triste jartzen zen begiratzen zion bakoitzean. Errotako abereek begiratu eta esaten zuten: Arranopola! Horixe ahate trakets eta itsusia!

Anai-arrebak ere lotsa ziren hartaz: Utikan, zure erruz denak begira dauzkagu eta!

Ahate aitak ahatetxo itsusia ezagutu zuenean, horri gerturatu eta mokokada indartsua jo zion buruan. Ez jo! esan zuen ahate amak zer egin dizu zuri gaixoak?

Ahate aitak, nahiz eta Ahatetxo itsusia-rekin haserre egon, errota zaharran lo egitea utzi zion. Baina bertan, ahatetxoari denek

barre egiten zioten, oso itsusia zela esaten zuten eta mokokadak ematen zizkioten. Ahatetxo gaixoa oso triste zegoen.

Gau batean, Ahatetxo Itsusiak errota zaharretik alde egitea erabaki zuen. Aspertuta zegoen, denek barre egiten baitzioten, eta denak lo zeudela, ihes egin zuen. Lo egiteko leku bila ibili zen, eta goizaldean, etxe bat aurkitu zuen, ibai bazterrean. Neskatxa bat oiloei jaten ematen ari zen. Hantxe gelditu zen Ahatetxoa. Baina han ere itsusia zela esaten zioten, behin eta berriro, hegazti zein jabeek. Gainera, oilarraren krudelkeria jasan behar zuen: eskortako animalia guztiak izutu nahian ibiltzen zen. Ahate itsusi hori gehiegi gizendu da! entzun zion behin nagusien alabari. Bai erantzun zion aitak, hiru oilo baino gehiago jaten du. Erre egin beharko dugu...

Ahate itsusia erreko dugu, eta ahate lodia jango dugu, esan zuten barrez. Egun hartan bertan, ibaian behera ihesi joan zen. Inguru zingiratsu batera iritsi zen, eta han ezkutatu zen, kanabera artean. Hantxe igaro zuen negua, negu luze eta iluna. Baina iritsi zen udaberria, eta dena loretan jarri zen... Arratsalde eguzkitsu batean, beltxarga talde bat iritsi zen aintzirara. Ahatetxoak ez zekien zer egin, baina azkenean, haiengana joatea erabaki zuen. Izugarrizko ustekabea hartu zuen, beltxargek harrera adeitsua egin baitzioten. Zaharrenak honela esan zion: - Inoiz ikusi dudan beltxarga ederrena zara. Zatoz gurekin, gure erregea izango zara... Beltxarga ederra, parerik gabea, izango da aintzirako erregea, esan zuten denek batera. Negu luze hartan, Ahatetxo Itsusia beltxarga eder bihurtu zen, eta orduz geroztik, denek maite izan zuten, Ahatetxoa zoriontsu bizi izan zelarik.

You might also like