Download as ppt, pdf, or txt
Download as ppt, pdf, or txt
You are on page 1of 4

Olentzero

maitea
Olentzero maitia:
Aurten oso mutiko zintzoa izan naiz. Oso ondo portatu naiz
lagunekin, lanean lankideekin ere bai eta zuzendariarekin
(batzuetan pagarekin gozokiak erosi ditut eta eman egin
dizkiot, beraz ikus nazan lagun bezala). Amatxoren etxera joan
naiz astean behin gutxienez, berarekin hitz egiteko eta
konpainia egiteko. Badakizu amatxo oso pozik jartzen dela ni
joaten naizenean. Familiari ez diot disgusturik eman, horrela
pentsatzen dut behintzat.(Ba al dakizu zein den behintzat eta
gutxienez artean dagoen ezberdintasuna?). Beno, badakizu
nolakoak garen batzuetan gizonok. Ez gara konturatzen etxean
hainbat gauza daudela egiteko eta, hori dela eta, batzuetan
errieta egin didate noiz edonoiz. Baina, ni oso mutiko zintzoa
naizenez, errieta egin didatenean, gozo-dendara jaitsi naiz eta
pastelak erosi ditut.
Ikasleekin ere oso ondo portatu naiz. Gauza asko erakatsi
dizkiet: subjuntiboa, potentziala, azalpen testuak nola egin
behar diren, berridazketak egin ditugu… Orain iritzi artikuluak
nola lantzen diren ikasten ari gara. Oso ondo egiten ari gara.
Batzuk agobiatuta daude aditzak kontrolatzen ez dituztelako
edo deklinabidea ez dutelako kontrolatzen, baina nik animatu
Azken finean, esan nahi dizut oso mutiko zintzoa izan naizela. Hori
dela eta, 2009. urterako gauzatxo bi baino ez dizut eskatuko
niretzat. Batetik alai eta pozik bizitzea eta bestetik urtea bizitzeko
osasun ona izatea.

Nire familiarentzat “Crepusculoren DVDa” (ez dakit lortu


ahal izango duzun, pirata ekartzen baduzu, disimulatu, portzierto
zer deritzozu zuk dvdak pirateatzeari, begiratu artikulu hau eta
denbora baduzu, Olentzero maitea, idatzidazu), gauetan afaltzera
ateratzeko jantzi dotore bat (nahiko nuke neurriak 90-60-90
izatea, baina uste dut pixkat handiagoak direla), eta “HISTORIA
ANTIGUA UNIVERSAL III: HISTORIA DE ROMA” liburua. Liburua oso
garestia da, beraz zuk ekartzen baduzu, hobe.

Eta nire ikasleentzat, euskara asko, Bigarren mailako


azterketa gainditzeko beste euskara. Eta oso buen rollitoa.
Euskara ikasten badute klasean, oso ondo, baina batez ere,
euskaltegian ondo pasa dezatela nahi dut.
Eta munduarentzat, eta Gabonetan gaudela kontuan hartuta, hau
bezalako egoerarik ez. Nik ez dut asko jango, lotsa ematen baitit
hemen dagoen depilfarroa eta han dagoen eskasia. Hori dela eta,
gure familian erabaki dugu ez dizula ezer berezirik utziko Gabon-
gabean , ura besterik ez. Zer uste duzu? Gehiegizkoa dela?
idatzidazu zer irizten diozun.
 
Joseba.

You might also like