Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 9

1.

- NORTASUN BIKOITZA/ JEKYLL ETA HYDE/ FIGHT CLUB ETA PSYCHO

Izenburua: Jekyll Doktorea eta Hyde jaunaren kasu bitxia Egilea: Robert Louis Stevenson Generoa: Eleberria Jatorrizko izenburua: Strange Case of Dr Jekyll and Mr Hyde Urtea: 1888ko urtarrilaren 9a Herrialdea: Erresuma Batua

Utterson jauna Londreseko hirian bizi den abokatu bat da. Bere bizitza lasaia eta erosoa da eta bere denbora librea lagunekin mintzatzen pasatzea du gustuko. Lagun hauetako bat Jekyll doktorea da. Utterson jaunaren aburuz, Jekyll ereduzko pertsona zuzen eta egokia da. Gatazka Hyde izeneko pertsonai bitxiaren agerpenarekin etorriko da. Dirudienez, Hyde izenekoa Jekyll-en lagun mina bihurtu da azkenaldian eta hori Utterson jauna intrigatu egiten du. Nor ote da Hyde? Zer egiten dute hain diferenteak diren bi pertsona hauek batera? Utterson bere buruari galdera hauek egiten dizkion bitartean gizon bat kolpeka hilda agertzen da Londreseko kale batean. Lekuko batek Hyde hiltzailea bezala identifikatu egiten du. Hilketa gertatu ondoren Hyde delakoa desagertu egiten da denbora batez eta Jekyll doktoreak bere lagun Uttersoni zin egiten dio Hyde ez dela berriro hiritik agertuko. Denbora aurrera joan ahala badirudi bizitza normaltasunera itzultzen dela, Jekyll Hyde ez du ikusten eta Uttersonekin denbora gehiago pasatzen du. Baina, dena ondo joaten zela ematen bazuen ere gauzak okertu egiten dira. Jekyll doktorea bere etxean sartuta igarotzen ditu hainbat egun eta bere etxeko etxezaina Utterson abisatzen du. Utterson jaunak Jekyll-en etxean Hyden hildako gorputza aurkituko du. Gorpuaren alboan desagertutako Jekyll doktorearen gutun bat gertatutako guztia azalduko dio Uttersoni. Gutun honek Hyde eta Jekyll pertsona bera zirela azaldu egingo du.

2.-FILMEN LABURPENAK

Izenburua: El club de la lucha Zuzendaria: David Fincher Generoa: Drama. Nortasun bikoitza. Akzioa. Jatorrizko izenburua: Fight Club Urtea: 1999ko urriaren 15a Herrialdea: Estatu Batuak Izen bereko Chuck Palahniuk-en liburuan dago oinarrituta.

Protagonista, zeinaren izena ez dugun inoiz jakingo, bere egunerokostasunaren aspergarritasuna dela eta insomnioak jota dago. Bere onerako izango delakoan, jakiteko zer den benetan sufritzea, barrabiletako minbizia dutenentzako terapia batzuetara joaten hasten da, ondo doakio eta. Bien bitartean Tyler Durden izeneko xaboi saltzaile bat ezagutzen du, zeinarekin el club de la lucha izeneko klub bat sortzen duen. Klub horretara batzen direnak taberna bateko azpikaldean elkarren artean borrokatu egiten dute eta, behin klubeko partaide direla Tylerrek ezarritako zortzi arauak errespetatzea ezinbestekoa da. el club de la luchak gero eta jarraitzaile gehiago ditu eta Tylerrek aratago joan eta beste talde murriztuago bat sortzen du: Proyecto Mayhem. Talde honetan Tylerren intentzioa zibilizazio modernoarekin bukatzea da. Protagonista talde honetan ere sartzen da, baina aurrerantzean ikusten du aktibitateak oso biolentoak direla, kide baten heriotza barne, eta talde honekin bere adostasuna hausten hasten da. Momentu horretan konturatzen da Tyler ez dela existitzen eta bere inkontzientea besterik ez dela.

Izenburua: Psicosis Egilea: Alfred Hitchcock Generoa: Beldurra. Intriga. Jatorrizko izenburua: Psycho Urtea: 1960ko ekainaren 16a Herrialdea: Estatu Batuak Filma Robert Bloch izeneko idazlearen eleberri baten dago oinarrituta.

Sam Loomis eta Marion Crane bikote bat dira, zeintzuek bere amodio istorioa nahiko ezkutuan eramaten duten. Ekonomikoki beren egoera ez da ona. Hori dela eta Marionek lan egiten duen bulegotik dirua lapurtu eta ihes egiten du. Ihesaldi horretan Marion atsedenaldi bat egitekotan Bates motelean gelditzen da lo egitera. Bertan Norman Bates eta bere ama bizi dira, nahiz eta bere ama ez den inoiz ikusten. Elkarrizketa luze baten ondoren, Marion dutxan sartu eta bertan dagoela emakume bat laban batekin akabatu egiten du.

Hortik aurrera,logikoki, Marionen aztarna desagertu egiten da erabat. Ondorioz, bere ahizpa eta bere mutil-laguna kezkatzen hasi dira eta pistak bilatzen hasten dira aurkitzeko helburuarekin. Gutxinaka Bates moteleraino eramango diete pistek eta detektibe bat joango da bertara. Berriro, emakumr berdinak detektibea akabatzen du. Ondoren Marionen ahizpa eta mutil-laguna bertara joaten dira bikote bat balira bezala. Orduan, ahizpa mansioan sartzen da eta Normanen amaren gorpu hila han dagoela ikusten du. Momentu horretan Norman azaltzen da emakume zaharrez jantzita laban batekin, ahizpa akabatzeko intentzioarekin baina Marionen mutil-laguna azaltzen da eta Norman eutsi egiten du, hilketa berri bat eragotziz. Azkenean poliziak kartzeleratu editen du Norman, eskizofrenia nabarmen batek jota.

3.-ELEBERRIA ETA FILMAK ALDERATU Fight Club Hasieran aztertu dugun moduan, Robert Luis Stevenson-en liburua ez zen lehena izan nortasun bikoitzaren gaia jorratzen. Mitologiak antzinarotik hitz egin digu bakoitzak barruan duen moral bikoitzaz. Baina, azkeneko mendeak kontuan hartzen baditugu Strange Case of Dr Jekyll and Mr Hyde liburua moral edo nortasun bikoitzaren narrazioen artean erreferente bat da. Liburu honekin, bere autorea hainbat alditan zineman erabilia izan den pertsonaia sortu zuen. Geroztik, Jekyll doktorea edo bere modukoak diren beste zenbait pertsonai ehundaka pelikula eta kontakizunetan agertu dira. Dudarik gabe, Fight Club eta Strange Case of Dr Jekyll and Mr Hyde berdintasunez josita daude. Honek ez du esan nahi bata bestearengan oinarrituta dagoela, baizik eta berriro ere, gizakiak gauza berak behin eta berriro kontatzeko joera duela baieztatzen da.

Hasteko, esan beharra dago pelikula hau Fight Club izeneko liburuan oinarrituta dagoela. Izen bereko liburu hau Chuck Palahniuk idazle eta kazetari estatubatuarra idatzi zuen 1996an eta garaiko gizarte konformistaren kontrako pizgarritzat jo zen. Palahniuk garaiko X

Generazioaren ezinegona islatzen saiatu zen. Eleberriaren eta pelikularen amaierak ezberdinak izan arren (eleberrian protagonista hil egiten da), pelikulak oso ondo islatu zuen liburuaren esentzia hausle eta bere mezu iraultzailea.

Fight Club pelikula eta Strange Case of Dr Jekyll and Mr hyde eleberria oso obra transzendenteak izan dira bakoitzaren garaian. Javier Boltaa-k El club de la lucha: Nuestro reverso tenebroso artikuluan zenbait gogoeta egiten du bi lanen berdintasunen inguruan. Garai bietako testuinguru historikoak aztertzen baditugu berdintasunak ikusi ahal dira. Alde batetik, eleberriarekin 1886. urtean kokatzen gara XIX. mendeko gizarte biktorianoan, non jendearen desio bakarra kanpotik agurgarritasuna azaltzea zen eta barneko lizunkeria eta nahi ilunenak eragotzi eta erreprimituta gelditzen ziren. Jekyll doktorea sasoi biktorianoko gizarte erdi - altu bateko pertsona bat da eta bere bizitza perfektua dela dirudi. Bestetik, gaur egungo gizartea agertzen zaigu, non indibiduoak gero eta gehiago bata bestearen artean berdintsuagoak diren. Fight Club-eko izengabeko protagonista ere gizartean itxuraz pertsona normal eta politikoki on bat da. Zertarako izango ote du izena milaka pertsonen artean beste bat besterik ez bada? Bi kasuetan, garaiko gizarte egoeraren aurrean inkonformismo eta ezinegon bat agertu edo islatzen da. Horretarako, Tyller Durden eta Mr Hyde jokoan sartu eta protagonisten nahi eta desiorik ilunenak azaleratzen dituzte. Nahiz eta liburuaren eta pelikularen artean denbora asko pasa den, gauzak ez dira hainbat aldatu. 90.ko hamarkadan, guden aurkako manifestaldiak, krisi ekonomikoak eta Berlingo harresiaren erortzea alde batera utzita, gazteriak erreferenteak galduko ditu eta erlaxatu egingo da erabat gizarte kontsumistaren beso erosoetan. Ondorengoa esaten dio Tyler Durdenek protagonistari garaiko gizarteaz: Nuestra generacin no ha sufrido una gran guerra, tampoco una gran depresin nuestra depresin son nuestras vidas, nuestra guerra es espiritual. Edo: Somos los hijos medianos de la Historia, educados por la televisin para creer que un da seremos millonarios y estrellas de cine y estrellas de rock, pero no es as. Y acabamos de darnos cuenta Esaldi hauekin argi geratzen da zerbait ondo ez dabilela 90.eko hamarkadan bizi den gazte honen bizitzan. Zerbait falta zaio, bere barneko Hyde-k ezin du gehiago eta egunen batean eztanda egingo du. Honekin, argi geratzen da nortasun bikoitz horren agerpenaren arrazoiak Stevensonen liburuan zein David Fincher-en pelikulan oso antzekoak direla, inposatutako eta gustuko ez dugun gizarte eta sistemaren kontra joatea.

Esan dugun bezala, Mr Hyde eta Tyler Durden-en agerpenak ez dira ezbeharrak. Baina, zeintzuk dira pertsonai edo izaki hauen desioak? Zer gura dute? Eleberriaren kasuan, idazleak ez du azaltzen Hyde bere gaueko solasaldietan egiten duena. Eginkizun ilun eta lizunak direla besterik ez du aipatzen, Jekyll-en desioak direnak noski. Pelikulan bestalde, Tyler Durden-en pertsonan protagonistaren desioak zeintzuk diren bete betean ikusten ditugu. Hasteko, oso sinbolikoa dena, Tyler-ek izen bat du. Protagonistaren izena ez da pelikulan zehar inoiz aipatuko. Tyler Durden, Hyde ez bezala, gizon erakargarria da fisikoki zein psikikoki. Gainera, pentsatzen duena esan eta egiten du eta bere negozio propioa dauka. Protagonistaren guztiz kontrakoa. Pelikulan, Marla, Helena Bonham Carter interpretatutako pertsonaiak paper garrantzitsu bat jokatuko du Tyler edo Hyde-en nortasunaren agerpenean. Azken finean, protagonistak ez du bere burua gai ikusten Marla bezalako neska bat maitemintzeko, baina, Tyler bada gai horretaz.

Bi istorioetan Jekyll eta Edward Norton antzeztutako pertsonaiaren transformazioak pixkanaka - pixkanaka egiten dira. Eleberrian Jekyll doktorea edari magiko bat sortu eta honekin kontzienteki Hyde-n transformatuko da. Honela pixkanaka, droga baten antzera, Hyde-n transformatzeko izango duen nahia geroz eta handiagoa izango da eta azkenean transformazio hauek ezin izango ditu ekidin eta berarekin akabatuko dute. Aipatzekoa da edari magiko honek alkoholarekin duen zer ikusia. Azken finean, alkohola mende askotan zehar pertsonen izaeraren eta konportamenduaren aldaketen gainean eragin handia izan duelako eta oso sinbolikoa da Hyde-n agerpena sorraraziko duena edari bat izatea. Pelikulan bestalde, protagonista ez da modu kontziente zuzen batean bere bigarren nortasunean transformatuko. Pelikulan, edari magiko bat beharrean protagonistak irudimena erabili eta Brad Pitt-en pertsonaia sortuko du. Beraz, hemen funtsezko ezberdintasun bat dago bi narrazioen artean. Hyde existitu egiten da fisikoki, baina Tyler Durden protagonistaren buruaren barnean dago soilik. Pelikulako protagonistak bizi duen erritmo bortitzarekin ezin du eta bere irudimena funtzionatzen jartzen du. Esan dugun moduan, irudimenak paper oso garrantzitsua jokatuko du Fight Club pelikulan. Nor kez du bere burua iruditu beste pertsona baten bizitza bizitzen? Te despiertas en el aeropuerto de OHare y tomas el puente areo para Chicago. Adelanta el reloj una hora. Si te puedes despertar en un lugar distinto. Si te puedes despertar en un uso horario diferente. Por qu no te puedes despertar siendo otra persona? Beraz, pelikulan protagonistaren subkontzientea lotura estua izango du Tylerrekin. Subkontzientea, eta ez protagonista modu zuzen batean izango da Tyler sortuko duena. Horregatik esaten dugu protagonistak ez duela modu kontziente zuzen batean bere barneko

Hyde ateratzen. Honela, pelikularen amaiera arte protagonista eta ikuslea ez dira jabetuko nortasun bikoitzeko kasu batez ari garela. Hau horrela bada ere, pelikulan zehar emango diren pistak ugariak eta mota askotakoak izango dira: hasierako Tyler-en irudi subliminal famatuak, narratzailearen hainbat esaldi (Lo s porque Tyler lo sabe ), zinemako proiekzioen kontu guztia, etab Stevenson-en eleberria bestalde, ez ditu pelikula bezain beste detaile txiki ematen, baina tentsioa amaiera arte mantentzen du eta zenbait modu zein bestetan nortasun bikoitzaren kontuaz ari garela jabetzeak pelikula bezain beste ustekabe edo gehiago sorrarazten du.

Eleberriaren eta pelikularen arteko beste ezberdintasun bat narrazioaren estruktura da. Dudarik gabe, denbora eta formatua aldatu egin da eta hainbat gauza ezberdinak dira, baina, beste zenbait gauzetan berdintasunak ere badaude. Alde batetik, eleberria Mr Hyde izeneko pertsonaiari buruz egindako inbestigazio baten gainean garatu egiten da. Pertsonai honen hildako gorpua aurkitzen denean, Jekyll doktoreak gutun batekin gertatutakoa azalduko digu. Pelikularen kasuan, istorioa narratzaileak kontatuko digu lehenengo pertsonan, berak izandako bizipen bat izango balitz bezala. Honela, zenbait momentutan bi kontakizunak topo egiten dute, biak lehengo pertsonan kontatuta daudelako.

Strange Case of Dr Jekyll and Mr Hyde eleberria eta Fight Club pelikularen arteko desberdintasunik nabarmenena amaiera da. Eleberrian oso ondo ikusten da Mr Hyde Jekyll doktorean kontrola lortu duela, liburua protagonistaren heriotzarekin amaitzen baitu. Modu honetan, gizabanakoa bi nortasunez konposatuta dagoela eta bata bestearekin gabe ezin duela bizi argi geratzen da. Baina, pelikulan protagonista ez da hiltzen, bere ahoaren kontra tiro egin behar du Tyler geldiarazteko. Amaierak ikuspuntu horretatik ezberdinak badira ere, Stevensonen eleberriko zein David Fincher-eko pelikulako protagonistak amaiera arte eramango dien prozesu autosuntsitzaile horretan aldi batzuetan behintzat bizirik sentituko dira, inoiz sentitu ez ziren bezala. Hyde eta Tyler-ekin inoiz egingo ez zituzten gauzak egiteko prest daude.

Psycho

Mitologiak urte asko lehenago gizabanakoaren nortasun bikoitzaz hitz egin zigun. Alfred Hitchcock-ek 1960. urtean gai honen inguruan Psycho pelikularekin bere ekarpena egingo du. Fight Club pelikularekin gertatzen ez den bezala, Psycho eta Strange Case of Dr Jekyll and Mr Hyde eleberriaren arteko loturak ez dira hain estuak. Nortasun bikoitzaren ideia

analizatzeko eta eleberriarekin konparatzeko batez ere, Norman Bates-en pertsonaian zentratuko gara. Bera izango da, pelikulan nortasun bikoitza duen pertsonaia.

Fight Club pelikularen analisian esaten dugun moduan XIX. mendeko gizarte biktorianoaren izaerak erabateko eragina eduki zuen Stevenson-en liburuan. Psyco bestalde, 1960. urtean estreinatu zen eta testuinguru historikoak asko esaten digu filmeko hiltzailearen izaera zoroari buruz. Garai hartan, beldurrezko zinemaren ibilbidea ez zen hasiberria, 1920. hamarkadatik egin ziren beldurrezko pelikulak. Hasiera batean beldurrezko pelikula hauek Frankenstein edota Drakulari buruzko pelikulak ziren, kanpotik zetorren izaki edo gaitz bateri buruz hitz egiten zuten gehienbat. Psycho-rekin beldurrezko zinemaren ikuspuntua aldatu egiten da erabat. 1960. urtean komunistak eta krisi ekonomikoak alde batera utzi zirela beldurra Estatu Batuetako herritar arrunt eta edonor bat sorraraziko du. Bera, Norman Bates Estatu Batuetako herritar bat, izango da oraingoan hiltzaile zoroa eta ez beste inor. Berriro ere, nortasun bikoitzaren gai azaleratu egingo da itxurazko zorion batean bizi den gizarte estatubatuarraren pentsamenduak astintzeko. Testuinguru historikoak beraz beti izango du zuzeneko eragin bat edozein pelikula zein liburutan.

Testuingurua alde batera utzita, Strange Case of Dr Jekyll and Mr Hyde eta Psycho lotzen dituen pertsonaia Norman Bates dugu. Berehala ikusten da beraren eta Jekyll doktorearen artean lotura estu bat dagoela. Dudarik gabe, Jekyll eta Norman Bates antzeko paperak jokatzen dituzten euren obretan. Psycho-ren kasuan Norman bere hildako amaren nortasuna berpiztu eta berea egingo du. Amaren zein Hyde-n nortasunak protagonisten desio ilunenak islatzen dituzte oraingoan ere. Pelikularen azkeneko sekuentzia amaren nortasunak Normanengan duen menpekotasuna argi gelditzen da. Es muy triste que una madre tenga que declarar contra su propio hijo. No poda permitir que creyeran que el crimen lo comet yo. Ahora lo encerrarn. Deb hacerlo yo misma hace aos. Siempre fue un malvado. Intentar hacerles creer que yo misma haba asesinado a aquellas muchachas y aquel hombre. Como si pudiera hacer algo excepto estar sentada y observar igual que sus pjaros disecados. Ellos saben que no puedo ni mover un dedo. Ni quiero. Me quedar aqu sentada. No har un solo movimiento. Sospecharan de m. Probablemente me vigilan. Que vigilen. As se darn cuenta de la clase de persona que soy. No voy a matarte. Tranquilzate. Seguro que me estn vigilando. Mejor. As dirn, pero si no fue capaz ni de matar una mosca... Berriro ere, pelikula honetan nortasun txarra ona zapaldu egiten du. Eleberriarekin konparatuz Norman, Hyde ez bezala, ez da hilda amaitzen. Horren ordez, psikiatra baten analisiak Norman zoratuta dagoela esanez bukatzen du. Modu honetan, Hitchcock-ek amaiera

itxi eta borobil bat egin zuen garaiko Happy End-etik urrun baina gertu era berean. Pelikulan bertan oso ondo azaltzen da Norman Bates-en nortasun bikoitzaren kasua. Ya he dicho que fue la madre. Ahora bien, para comprender cmo puede haber confesado la madre, es decir, la mitad mental que domina a Norman, habr que retroceder diez aos. A cuando mat a su madre y al hombre que viva con ella. Entonces estaba ya bastante perturbado. Lo estaba desde que muri su padre. Su madre era autoritaria, una mujer absorbente. Durante aos vivieron como si nadie ms existiera. Ella conoci a un hombre. A Norma le pareci que aquella amistad lo postergaba. Y en un arrebato de celos mat a los dos. El matricidio es probablemente el crimen ms monstruoso que existe. Y quien lo comete se hace despreciable. De modo que l intent borrar aquel crimen, al menos de su mente. Y rob el cadver. Se enterr un atad lastrado. Escondi el cadver en su casa. Y trat de conservarlo tan bien como pudo. Pero eso no le bastaba. Aunque ella estaba all no era ms que un cadver. Y entonces empez a sentir y hablar por ella. Le dio la mitad de su vida, por as decirlo. Algunas veces sostena ambas personalidades y sostena conversaciones y otras veces le dominaba la mitad materna. Nunca fue del todo Norman. Pero a menudo era enteramente su madre. Siempre estuvo patolgicamente celoso de ella y pensaba que ella lo estaba de l de tal modo que en cuanto senta una fuerte atraccin hacia una mujer se alborotaba su lado materno. Cuando conoci a su hermana, se sinti atrado por ella, excitado, la dese. Eso despert los celos maternos. Y la madre la asesin. Despus de matarla para Norman fue como si despertara de un sueo. Y con la sumisin de un nio hizo desaparecer las huellas de aquel crimen que l estaba convencido que haba cometido su madre. Psicosis (Psycho, 1960), de Alfred Hitchcock artikuluan Juan Corralek azaltzen duen moduan, Norman Bates Jekyll doktorea da. Baina, bien arteko desberdintasunak ere nabariak dira. Hauetako bat Hyde edo amaren nortasunaren agerpenaren arrazoiak ezberdinak dira. Jekyll doktorea zientifikoa da eta bere alde ona eta txarra banandu nahian Hyde-n bihurtuko duen edari magikoa sortzen du. Norman Bates bestalde, zoratuta dago, eta ezin du ezer egin bere amaren nortasun hori gelditzeko. Psycho pelikulan eskizofrenia aitzaki bat besterik ez da, Norman Bates-en barneko Hyde atera dadin. Pelikula honetan eskizofreniak Strange case of Dr Jekyll and Mr Hyde-eko edari magikoaren edota Fight Club-eko protagonistaren irudimenaren paper berdina dauka. Eskizofrenia aitzakia bat besterik ez da eta hau dela eta Norman Bates-en bigarren nortasuna azaldu egin daiteke.

Eleberrian ez bezala Psycho-n protagonistaren barneko otsoa ez da erreala, ez da fisikoki existitzen, protagonistaren erokeriak sorturiko mozorro bat besterik ez da. Funtsean Hyde eta amaren nortasuna parekoak dira. Gainera, ama hilda badago ere, pelikulako beste pertsonai bat bezalako pisua dauka kontakizunean. Hitchcock-ek Rebeca-rekin egin zuen bezala, hildako pertsonaia bizirik dagoela dirudi beste pertsonai bat bezala. Modu berean, mansioarekin berdina gertatzen da. Bere estilo gotikoak ikuslea harrapatzen du Norman Batesekin egin zuen bezala.

Hitchcock-en pelikularekin amaitzeko, ama eta Norman-en artean dagoen erlazioaz hitz egitea inportantea da. Jakinda eskizofrenia kasu batez ari garela interesgarria da nola bi nortasunen artean erlazio bat sortzen den. Erlazio honetan ama bere semearekiko jarrera kontrolatzaile eta zapaltzaile bat du. Modu honetan bi nortasunen arteko erlazioa eta konfliktoa ez da Stevenson-en nobelaren parekoa. Erlazio honen muinean ikus dezakegu nola Norman Bates-en izaera batere normala ez den.

Joseba Artaraz Bilbao

You might also like