Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

Iaki Friera-ren ''Izaroko Altxorra'' liburua irakurri dugu. Eta Euskal Astean bisita bat egin zigun Iakik.

Galdera batzuk egin genizkion eta berak anekdota batzuk kontatu zizkigun. Piraten liburuak eta pelikulak gustatzen zitzaizkiola esan zigun. Kapituluekin lan bana egin genuen eta denon artean altxor bat egin genuen; gero Iakiri gure lana erakutsi nahi genuen, berari ilusio handia egingo zitzaiolakoan. Iakik bere bizitza azaldu zigun baita pertsonaiak aukeratzeko bere inspirazioa nondik ateratzen duen. Beste eskolako gertaera batzuk ere azaldu zizkigun. Bere bisita oso dibertigarria zen.

5Dkoek liburuari buruz hormairudi bat egin genuen, deskribapenak eta laburpenak eginez, eta Iakiri erakutsi genion. Asko gustatu zitzaion!

Iaki Friera gure eskolara etorri zen martxoaren 28an. Oso interesgarria izan zen bere hitzaldia liburutegian, eta gauza asko kontatu zigun. 1962.ko irailaren 16an jaio da eta Barakaldokoa da. Altua, oso jatorra eta atsegina da. Eskonduta dago eta alaba bat du, Garazi Friera deitzen dena. Ane pertsonaia Bostak liburu eta pelikulatik atera zuen. Ana izena zuen, eta Aneren kontrako pertsonaia da: Ana beldurtia eta lotsatia zen eta Ane oso abenturazalea da. Iaki Frieraren lagun batek liburuak idazten ditu, eta Iaki Frierari beti eskatzen zion bere iritzia, ea nolakoak ziren galdetzen zion. Eta egun batetan, piraten istorioa irakurri eta gero, pentsatu zuen berak ere istorioak idatzi ahal zituela. Iaki Friera, lehenengo liburua (Izaroko altxorra) egiteko, aldizkari batetan ateratzen zen Euskal Herriko piraten berri batetan inspiratu zen. Bere lehenengo istorio hau Izaro irlan kokatzen da. Izaro irla Bermeo aldean kokatuta dago; hor kondaira batzuk kokatuta daude: batzuk piratenak dira, baina badaude frantziskotarrenak ere. Izaro irla txikitxoa eta polita da, zuhaitzak ditu eta baso txikiak ere. Iaki Frierak egindako Izaroko altxorra liburuan lau pertsonaia nagusi daude; bere izenak Ane, Patxo, Joseba eta Blacky dira. Orain deskribatuko ditugu pertsonaiak. Ane: Ile horia du eta oso altua da. Oso azkarra da eta Patxoren eta Josebaren laguna da. Azkenik alkatearen alaba da. Patxo: Ile beltza du, begi marroiak ditu eta oso altua da. Blacky asko maite du, izeko Isabelena dela eta. Azkenik oso trebea da eta gauza gutxiei beldurra die. Joseba: Hiruren altuena da, ile horia du eta oso alaia da. Blacky: Txakurra da eta Blacky deitzen da, zeren eta begian orbain beltza dauka. Asko maite du Patxo. Iaki Frierak umeentzat idatzitako liburuak hauexek dira: Izaroko altxorra, Aska itzazu pottoka eta Trianoko gau gorriak.

You might also like