Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

TURISMO-JARDUERAREN BILAKAERA ETA GAUR EGUNGO GARRANTZIA ESPAINIAN

Espainiar ekonomian berebiziko garrantzia duen jarduera ekonomikoa da turismoa XX. mendearen erdialdetik hona, urtero ehundaka milioi pertsona mugiarazten ditu. Herrialde askorentzat diru-iturri garrantzitsua da, paisaia bereziak sortu ditzake, bai eta ingurugiro kalte larriak eragin ere, presio turistiko asko duten lekuetan. Espainia mundu mailako jomuga nagusietakoa da alor honetan. Turismoa, Munduko Turismo Erakundearen arabera, pertsonek euren ohiko bizitokitik kanpo egiten duten bidaia eta egonaldietan burutzen dituzten jardueren multzoa da, aisialdi, lanbide edo bestelako helburuekin egiten dena eta urtebete baino iraupen gutxiagoan eta egun bat baino luzeagoan. Espainian merkataritza balantza defizitarioa orekatzen laguntzeko ezinbesteko erreminta da gobernuarentzat. 50eko hamarraldian hasi zen, emeki emeki, pizten turismo espainiarra. Herrialde exotikoa, merkea, eguzkitsua eta hondartza ugariduna izateak edo ondare natural zein kultural aberatsaren jabe izateak batetik eta frankismoaren politikak jarduera hura lehenesteak arrakasta ekarri zuten. Hasiera hartan, frankismoa nazioarteko isolamendutik irten berria zela baliatuz, atzerriarekiko irekiera ekonomikoak erosketa-ahalmen urriko turismoa ekarri zuen. Halere, hasieratik onura ekonomikoek ezaugarri negatibo batzuk ere bazekartzaten atxikirik: profil baxuko turismo (1) udatiarra (2) zen espainiarra, erabat Mediterraneoko kostan polarizatua (3) gainera. Boom turistiko bat bizi izan zen1973. urtera arte. Gero nazioarteko krisiak eskenatokia erabat aldatu zuen. II. Mundu Gerraostean welfare state edo ongizatearen estatua garatu zen Mendebaldean. Alemania da klase ertaineko turista masa berria duen herrialdearen adibide garbia. Hegazkin hobeagoek eta errepide sare azkarrago batek Europa iparraldeko jendea hegoaldeko Mediterraneo itsasertzera erakarri zuen. Automobilak ordura arte ez zegoen mugimendu askatasuna eskaintzen dio hiritarrari. Protagonismoa 60ko hamarkadan batez ere mugak ireki berriak dituen Espainiak hartuko du: eguzkia eta hondartzak, paella eta zezenak, horra hor bere ezaugarri topikoak. Spain is different. 1974tik 1980ko hamarraldiaren hasierara bitartean beste garai bat bizi du Espainiak. Krisi ekonomikoak alderdi positibo zein negatiboak izango ditu. Batetik azpiegitura turistikoetan inbertsioak gutxituko dira, lan-egonkortasun falta indartuko da eta istripu zein ETAren ekintza armatuek turistak gutxiagotuko dituzte. Baina era berean jarduera turistikoak urteotan sendotu, sasiko turismoari aurre egiteko estrategiak garatu (azokak, bilerak, jaialdiak ) eta gizarte segurantzarekin harremanak ezarri ziren erretiroa hartutako pertsonen aisialdia sustatzeko. Frankismoa amaitu eta demokrazia burgesa ezarriko da urte hauetan. Turismo konpetentzien deszentralizazioari ekingo zaio poliki-poliki. Erkidegoek 80 hamarkadaren amaieratik aurrera euren lurraldeen gaitasun turistikoa garatu eta kudeatzeko orduan gero eta autonomia handiagoa lortuko dute. Krisia bizi izan du dena den turismoaren sektoreak: garestitzeak lehiakortasuna galaraziko dio, azpiegitura gabezia nabarmenduko da, lehiakide berriak agertuko dira (Maroko, Tunisia, Txekia).

Arazo horiei aurre egiteko zenbait neurri adostu ziren: kalitatezko turismoa sustatu, sasoien gehiegizko indarra eta lurraldeen arteko desorekak leuntzen saiatu, turismoa berrasmatu. Azken hau da landa-turismoaren edo kirol-turismoarena. Turisten jatorriari dagokionez, gehienak europarrak dira, hamarretik zortzi baino gehiago (batez ere Mediterraneoko zein uhartedietakohondartzetara datoz, Alemania, Frantzia eta EBtik). Turismo nazionala ere asko igo da azken hamarkadetan, bizi-maila, garraiobide eta aisialdiaren igotzeak eraginda, besteak beste. Aurrekoa hegazkinez heltzan bada, hau nagusiki autoz mugitzen da, eta mugimenduon heren bat Madril eta kataluniatik irteten da.. Azken urteetan kritikatu izan da Espainiako turismoa modu globalean saltzeko zailtasuna, EEAAek muturrera eraman dutelako euren lurraldearen sustapen turistikoa. Kanpora begira marketin arazoak sortzen dizkio honek Espainiari. Espainiako leku turistikoek zenbait ezaugarriren arabera sailka daitezke: klima, irisgarritasuna eta irudi soziala. Batetik, espainiar zein atzerritar asko eguzkia eta giro epelaren bila datoz Espainiara. Horregatik kostalde mediterraneoa da helmuga nagusia, kanariar eta balear uharteekin batera. Bestalde, Europarekiko periferian kokatzeak zaildu egin du kontinentearen garraio sareekiko lotura. Gaur arazoa gainditua da. Azkenik, zenbait turismogune jakinek prestigio eta ahal ekonomiko handiko jendartearen biltoki izan dira. Gaur Malaga eta Alacantek betetzen duten tokia, XX. Mende hasieran Donostia eta Santanderrek betetzen zuten. Eskualde turistikoei dagokienez, Mediterraneoa da bihotza. Balearrek eta Kanariek Espainiako hotelen %40a biltzen dute. Hauek gune bisitatuenak badira ere, tradizio turistikoa leku askotan dago errotua: Katalunian (Costa Brava, Costa Daurada), Valentzian (Costa Blanca), Murtzia (Manga del mar Menor), Andaluzian (Costa del Sol). Bestalde, Kantauriko itsasertzean beste motatako turismoa garatu da, askozaz ere txikiagoa kuantitatiboki: askotariko paisaiak, kulturak eta turismo dentsitate txikiak erakarritako barnealdeko hiritarrak: Noja eta, castro Urdiales edo Donostia iza daitezke adibide garbiak. Azken urteetan barnealdeko turismoa ere garatu da. Madril da hiririk bisitatuena, baita ondare monumental aberatsa duten Toledo edo Slamanca bezalako guneak ere. Neguko turismoa mendikate ezberdinetan indartsu agertu da azken bi hamarkadetan. Sierra Nevadan edo Erdialdeko Mendikatean ere jarduera handitu da, baina Pirinioetako Huesca eta Lleida dira hotel plaza gehien eskaintzen dituzten lekuak. Landa-turismoak eta turismo kulturalak ere garranztia irabazi dute pixkanaka. EBren baitako landa garapenerako LEADER programak badu zerikusia honetan. Amaitzeko, esan turismoak zuzeneko bi milioi terdi lanpostu sortzen dituela esatea nahikoa dela bere garrantzia azpimarratzeko. Finantza egituren gehiegizko espekulazioak sortu duen krisiak gizarte osoa erasan duenez, erronka zaila du aurrean sektoreak, baldin eta jarduera ekonomikoa ahultzea saihestu nahi badu.

You might also like