Mikel Rotaetxe

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 3

Mikel Rotaetxe Egunon Mikel, ongi etorri gure institutura.

Interneten ibili gara, zure buruari buruzko informazioa biltzen eta konturatu gara kirolaria, artista, sukaldaria eta irakaslea zarela, hau da, XXI.garren mendeko Leonardo Da Vinci zarela. Denetarik dakizu eta ahal duzunean atzerrira joaten zara gehiago ikastera. Gai hauen harira galdera batzuk egin ahal dizkizugu? 1Plentziako hondartzaren dragatzearen kontra zaudela irakurri dugu .Nola eragiten digu ekintza honek? Bai, hala da, Plentziako hondartzaren dragatzearen kontra nago. Harriak kendu behar itsasontzi handiak pasatu ahal izateko;ez bakarrik itsas gora dagoenean baizik 24 ordutan. Baina harriak kentzen badituzte, olatuei kalte egingo die. 2.Google-n bilatu dugunean gehien agertu den gaia yoga izan da, yoga irakaslea baitzarelako. Noiz eta nola erabaki zenuen yoga hastea egiten? Zergatik gomendatuko zenuke praktikatzea?

Txikitatik hasi nintzen, nire amak bazekielako ,niri irakatsi zidan ,etxean. 3Normalean gurasoek irakasten digute kirol bat praktikatzen edo lagun bat ikusten dugulako hasten gara kirola egiten. Zu noiz hasi zinen kirolaren munduan, eta nork irakatsi zizun? Nik betidanik egin dut kirola eta praktikatzeko erreztasun handia dut 4.Noiz hasi zinen surfa praktikatzen? 12 urterekin hasi nintzen, bodyboarderekin hasi nintzen hondartzan lagunekin, eta geroago 14 urtekin edo, hasi nintzen surf taula batekin, eta gaur arte, hogeita-piku urte beranduago. gainera mota askotakoak ; ez dut bakarrik kirol bat

praktikatzen. Kirol desberdinak praktikatzen ditudanez, beste kirol berri bat ikasteko edo

5Lehen surfa serioagoa egiten zenuen. Nahiago duzu orain bezala praktikatu, askatasun gehiagorekin? Surfa serioago hartzen duzunean, gustoko duzulako edo dibertigarria delako egiteko hasierako magia hori galtzen du. Nire ustez surfa egiten duen jende gehienak kirol hau askatasun handiz hartzen du, bat, uretan sartzen zarelako naturarekin bat egiten duzulako . 6Surfaz aparte, beste kirolik praktikatzen duzu? Zein? Eskalada, snow, skia, esgrima, bizikleta...proposatzen didaten guztia. 7Arte Ederrak ikasi zenituen, non? Tenerifen, Granadan, Leioan eta Grezian ikasi nituen Arte Ederrak. 8. Egunero marrazten duzu? Ze suposatzen du arteak zure bizitzan? Egunero ez dut marrazten baina sarritan egiten dut. Nik artea bizitza adierazteko modu bat dela uste dut. Artea beharra da niretzat, ezinbestekoa. 9Musikan ere aritzen zara. Zein da taldea? Musika ere zaletasuna da ; nahiko txarrak gara, Egia esateko. Guk rock-punk musika jotzen dugu, nahiko erreza delako . The Membris Band da gure taldea, menbriloen taldea 10Oso sukaldari ona omen zara, atzerritar bat hona etorriko balitz. Zer prestatuko zenioke? Asiako janaria asko gustatzen zaidanez, barazkiak prestatuko nioke. Bestela lasaina, barazkiekin. 11Badakigu leku askotara joan zarela, zein izan da lekurik interesgarriena? Ziur gauza bitxiak ikusi dituzula. Kontatu ahal diguzu baten bat?

Niri asko gustatzen zait bizikletaz ibiltzea eta Indiatik egon nintzen hilabete batzuk. Joan naizen lekuetara etxean bezala sentitzea izan da gehien baloratu dudana. 12Zuk ikasitako gaiak oso desberdinak dira haien artean. Gomendatuko zeniguke nahi duguna ikastea? Orain gustatzen zaizuna, baliteke urte batzu barru horretan interesa galtzea .Inportanteena da zuri gustazen zaizunari ekitea. Zuk aukeratutako arlo horretan ona bazara, beti izango duzu lana. 13Amaitzeko, gure kostaldeko zein lekutara eramango zenuke bisitan dagoen bat? Leku berezi bat dago Gorlizen, gaztelu txikiaren ondoan, han badago jausita dagoen harri puska bat. Horra joaten naiz, batez ere negua partean ; harria iparreko haizetik babestuta dagoelako eta primeran egon daiteke han eskalatzen edo liburu bat irakurtzen.

Eskerrik asko Mikel, plazera izan da. Hurrengora arte

You might also like