1 - Erromaren Sorrera. Romulo Eta Remoren Kondaira

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

ERROMAREN SORRERA: ROMULO ETA REMOREN KONDAIRA

(k.a 795 urtetik k.a 752 urterarte, 43 urte) Behin batean bazen errege bat. Bi seme zituen. Batek Numitor izena zuen eta besteak Amulio. Erregea hiltzear zegoenean, erreinua Numitorren esku jarri zuen, berak goberna zezan. Amuliori, aldiz, zituen altxor guztiak eman zizkion, urre eta zilar mordoa. Baina Amulio oso gaiztoa zen eta bere anaiari ezinikusi handia zion. Gauza onak egiten bere zilar eta urre guztia xahutu ordez, Numitorren zerbitzari guztiak erosi zituen eta printzea gartzelarazi zuen, berak gobernatu ahal izateko. Ez zen anaia hitzera ausartu. Jakin behar duzue Numitorrek Lauso izeneko seme bat zeula eta Rhea izeneko alaba bat. Biak nahiko nagusiak ziren. Amulio beldur zen seme-alaba hauek bere aitaren herentzia eta askatasuna eskatuko zutela eta orduan, egun batean Lauso hilarazi zuen. Urruneko mendi batean ahizan zebilela aprobetxatu zuen. Rhea, bestalde, etxean giltzaperatu zuen. Bertan, neskek su bat bizirik mantzentzeko mandatua zuten. Neska hauek Bestaleak izena hartzen zuten, Besta izeneko jainkosa batekin konsakratuak zeudelako. Oso zoritxarrekoak ziren. Izan ere, sua itzaltzen uzten bazuten, bizirik lurperatuko zituzten. Bestaleak ezin ziren ezkondu. Halere, oso gizon boteretsu batek, izena ere ez dakigun gizon batek, Rhea printzesa berarekin eraman zuen. Bere etxera itzuli zuenean, Amulio osabak agindu bezala, bi seme erditu zituen. Batek Remo izena hartu zuen eta besteari Romulo izena jarri zioten. Honen berri izatean, Amulio erregea ikaragarri haserretu zen eta bere zerbitzari bati bi haurrak hartu eta Tiber ibaira botatzeko agindua eman zion. Baina gizon hura ez zen bere erregea bezain gaiztoa eta haurrez errukiturik, mendi batean utzi zituen, ibaira bota ordez. Hala ere, agindutakoa bete ez zuenez, Amuliori beldur handia zion, honek zigortuko zuelako eta horrenbestez, haurrak hilik zeudela esan zion. Izan ere, hrrela gertatuko zatekeen Patuagatik ez balitz, errugabeek izaten duten patuagatik. Horri esker, bizirik irautea lortu baitzuten. Entzuna izango duzue otsoak oso gaiztoak direla. Izan ere, zenbait herrialdetan, hotz handia egiten duenean, ganadua eta gizonak ere jan ditzazkete. Hala ere, Jainkoak bere kumeak galdu zituen otso eme bat aukeratu zuen haurrak elikatzeko. Animalia hark umeak aurkitu zituen eta hauek jan ordez bere gordelekura eraman eta bere esnez elikatu zituen. Berehala, umeak indartu egin ziren. Egun batean, otso baten atzetik zihoazen artzain talde batek Remo eta Romulo ezkutatzen ziren zuloa aurkitu zuten. Otsemeak, ehiztariak hurbiltzean hanka egin zuen eta ehiztariek, zeharo harrituta, bi ume han ikustean, eurekin eraman zituzten.

Remo eta Romulo gende on horiekin hazi ziren eta laster mutikote sendo bihurtu ziren. Ehiztari haiek oso onak ziren, nahiz eta pixkat zakarrak. Ez zuten denbora askorik umeekin egoteko eta Romulo eta Remo inguru guztian ezagunak egin ziren egiten zituzten bihurrikeriengatik. Beti inguruko artzainekin errietan ibiltzen ziren eta egun batean harrika ere hasi ziren bizilagunekin. Honela, Amulioren zaindariak bakea jartzera etorri ziren eta Remo eraman zuten erregearen Aurrera. Erregeak ez zekien Remo aspaldidanik hiltzat zuen bere ilobetako bat zela. Romulok oso izakera bortitza zuen eta zaindariek bere anaia zeramatela ikustean, haserre bizian jarri zen. Hare gehiago Faustulo izeneko artzain batek erregearen ilobak zirela esan zionenan. Mendian utziarazi zituela ere kontatu zion. Ziztu bizian, bere lagun guztiak bildu, Albako herrira joan zen eta erregea hil zuen. Erregea hil ondorengo lehenengo Romuloren lana bere aitona Numitor kartzelatik ateratzea izan zen. Berrogei urte zeramatzan bertan. Hala, koroa eskaini zion berriro, errege izateko, bere eskubidea zen eta. Agureak, bere burua libre iksutean, bere bi bilobak besarkatu zituen pozpozik. Hala, lehen esan dizuedadn bezala, Romulo eta Remo oso gaizki hezitako gazteak ziren eta berehala aspertu ziren hirian bizitzeaz. Nahiago zuten zelaietan zehar korrika ibiltzea, otsoak eta beste piztiak ehizatzea eta mota guztietako joko arraiskutsuetan ibiltzea. Horregatik, egun batean bere moduko gazte batzuekin mendira joateko baimena eskatu zioten bere aitonari. Agureak baiezkoa eman zien, lasaitasunaren izenean, ordurako konturatu baitzen zein zaratatsuak ziren. Romulo eta Remo abiatu ziren eta zer egin ez zekitenez, hiri bat eraikitzeari ekin zioten. Bertan bere lagunekin bizi nahi zuten. Egun batean, Romulo hiria eraikitzeko zulo abt egiten ari zenean, Remo iritsi zen. Liskar gogorra izan zuten. Biek izena jarri nahi zioten hiri hari. Azkenean hau adostu zuten: zenek putre gehiago ikusi, hark jarriko zion izena hiriari. Gutxi barru, Remok sei putre ikusi zituela esan zuen. Romulok, aldiz, hamabi.Bi anaiak liskarrean hasi ziren berriro, borrokan. Romulo oso burugogorra eta bortitza zen eta ebre anaia burlaka, isekaka ikusita haitzurra bota zion. Zoritxarrez, haitzurrak buruan eman eta bertan hil zen. Egindakoagatik asko sufritu zuen bere bizitza osoan, gaitz ikaragarriak pasa behar izan zituen.

You might also like