Download as odt, pdf, or txt
Download as odt, pdf, or txt
You are on page 1of 7

URA

NEREA OROBIO 5.LH

AURKIBIDEA -Zer da ura?.................................................1. orrian. -Uraren kutsadura.1. orrian. -Uraren motak eta egoerak..2.orrian. -Uraren zikloa..5.orrian

Zer da ura?: Ura gai elkartua da, oxigeno atomo bat eta bi hidrogeno atomoz osatuta dago. Uraren formula kimikoa H2O izenekoa da. Urak ez du ez usainik, ez saporerik ezta kolorerik. Ura altxor handi bat da gure bizitzarako zeren eta ezin dugu bizi urarik gabe. Animaliak eta landareak behar dute, animali batzuk uretan bizi dira. Pertsona asko hil dira ura ez zutelako.

Hemen ikus dezakegu argazki bat Uraren kutsadura: Uraren egoera naturala prozesu naturalen bitartez alda daiteke. Adibidez, azpian dituen lur edo arroken, intsektuen edo animalien hondakinen eraginez. Artifizialki, hau da, gizakiaren eraginez ere alda daiteke uraren egoera. Adibidez, meategietako aktibitateak uraren azidotasuna edo gazitasuna alda dezake. Urak mantenugai gehiegi izatea ere arriskutsua izan daiteke alga gehiegi hazi daitezkeelako eguzkiaren argia pasatzea ekidinez eta ondorioz arrainak hiltzen dira. Prozesu hauetaz aparte badaude ura kutsatzen duten substantzia toxikoak. Beruna eta kadmioa bezalako metala astunak biometaketa sortzen dute eta gizakien hondakinek ur beltza delakoa eratzen dute. Uraren kutsadura uraren berezko ezaugarrien eraldaketa da, tenperaturak, gai kimikoek, gai biologikoek edo solido esekiek sortua. Ura, lehen mailako baliabidea izateaz gain

kutsatzaileen barreiadura areagotzeko medioa ere bada. Bi kutsatzaile mota daude: naturaren arabera jatorriaren arabera. Naturaren arabera Termikoak: Uraren tenperaturaren aldaketa, gehienbat industriak eta hainbat zentralen hozketa zirkuituak eragina. Tenperaturaren aldaketak, organismoen bizi-zikloan aldaketak dakartza, batez ere haien ugalketa periodoan. Zeharka, uraren oxigenoaren kontzentrazioaren gutxitzea eta gertatzen diren erreakzio kimikoen abiaduraren handitzea dakartza. Azken honek uraren kapazitate autoarazlea murrizten du eta ondorioz hainbat substantzien toxizitatea igo. Jatorriaren arabera Iturri puntualak: Etxeko eta industrako hondakin-urak dira. Hoditeri eta kanalen bidez batzen dira eta huste puntu bakarra daukate. Gehienetan kutsadura mota hau, ura sistema naturalera bueltatu aurretik urari tratamendu egoki bat emanez gutxi edo desagerraraz daiteke.

Uraren motak eta egoerak: MOTAK: Ur guztiak ez dira berdinak, ordea, eta ur minerala, edateko prestaturikoa eta iturburukoa topa daitezke egun dendetan. Hego Euskal Herrian Alzola, Betelu, Belaskoain eta Insalusek ekoizten

dute ur botilaratua beste batzuen artean. Hauetaz gain gur herri askotan baditugu hain ezagunak ez diren iturburuak. Uraren munduan ere guztiak ez direla berdinak jakin beharra dago. Adituek jatorriari erreparatzea gomendatzen dute, izenaz aparte bakoitzak bere ezaugarriak dituelako. Ez daude bi ur berdin. Hau dela eta, etiketetan agertuko dira Ur mineralek ezaugarri bereziak dituzte. Naturalak direnak lur azpitik, tenperatura altuan (20 gradutik 30era edo) sortzen dira. Hilabete eta urte luzez lur azpitik ibili ondoren mineralizaturik azaleratzen dira. Inolako kutsadurarik, mikrobiorik edota bakteriorik gabeak izan ohi dira. Beti (uda eta negu) konposizio kimiko berberaz kanporatzen dira. Horregatik, ur mineralak dira beren etiketan konposizioa jartzen duten bakarrak. Hau dela medio bost urte iraun dezakete botila barruan inolako aldaketarik gabe.

EGOERAK: Fisikan eta kimikan, edozein gorputzen tenperatura edo presio baldintzak aldatuz, agregazio-egoera ezberdinak erdiesten direla ikus daiteke. Materiaren egoera deritze, eta bakoitzak ezaugarri bereziak ditu.

EGOERA SOLIDOA Tenperatura baxuan eta presioa konstante mantenduz, gorputzek egoera solidoa izan ohi dute eta atomoek elkarri lotuta egoten dira kristal-egiturak eratuz. Egoera honetan gorputzak indar handiak jasan ditzake deformatu gabe. Beraz, agregatu gogor eta erresistenteak izan ohi dira.

EGOERA LIKIDOA Tenperatura igotzen bada, solidoa desegin egiten da, kristal-egitura desagertu egiten da eta egoera likidora iristen da. Egoera honen ezaugarri nagusia fluidua izateko gaitasuna eta edukiontziaren formara moldatzeko ahalmena da. Kasu honetan ere atomoen arteko loturak daude, baina solidoetan baino ahulagoa da

GAS EGOERA Tenperatura gehiago igoz, egoera gaseosoa erdiesten da. Gasaren atomoak ia erabat aske mugitzen dira eta, beraz, edukiontziaren espazio guztia betetzeko gai dira, modu uniformean hedatuz.

Uraren zikloa: Uraren zikloa edo ziklo hidrologikoa urak iragaten dituen fase desberdinen segida da:lurretik, itsasotik edo lehorreko ur-bilduetatik lurruntzea, hodei eran kondentsatzea,prezipitazioa, lurzoruan edo ur-bilduetan pilatzea eta berriro lurruntzea.

You might also like