Uraren Garrantzia: Iker Ortega 5º Maila

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 5

URAREN GARRANTZIA

Iker Ortega 5 maila

AURKIBIDEA
URA......1orr Uraren zikloa . 1 eta 2 orr Uraren egoera aldaketa .2orr

Zer da ura? Ura gai elkartua da, oxigeno atomo bat eta bi hidrogeno atomoz osatua (H2O) giro-tenperaturan da, usaingabea, zaporegabea eta koloregabea. Nahitaezkoa uste da bizitzarako, ez baita ezagutzen uraren gabezia osoan bizi den izakirik . Lurrean nahiko ugaria den gai elkartua da, hainbat leku eta itxuratan ageri dena: ozeanoetan eta plaka polarretan nagusiki, baina baita hodei, ibai , aintzira eta bestelakoetan ere. Urak lurrazalaren % 75 estaltzen du. Ur horren % 97,2 gazia da, eta % 2,8 geza. Ur geza horren % 1 baino ez dago egoera likidoan, gainerakoa poloetan izoztuta baitago.

Uraren zikloa Uraren zikloa Ur-masaren parterik gehiena egoera likidoan egon ohi da. Batez ere itsaso eta ozeanoetan aurki dezakegu egoera honetan, baina baita lurazpiko ur eta lur-azaleko uretan (ibaiak eta lakuak) ere. Egoera solidoan dagoen ura ere oso esangarria da, bi poloetan eta mendiko glaziarretan pilaturiko izotza, hain zuzen ere. Frakzio txikiena atmosferan agertzen da, egoera likidoan lainoetan moduan, edo gas egoeran ur-lurrin moduan. Atmosferako ur hau, ordea, oso garrantzitsua da hidrosferako gune ezberdineko uren trukea gertatu dadin, gordailu nagusietatik urruti dauden eskualde kontinentaletara ura iritsi dadin ahalbidetzen baitu. Gure planetaren lurrazalaren hiru laurdenak urez estalirik daude. Ura, ezagutzen dugun konposaturik ugarienetariko bat da eta hiru egoeratan aurki dezakegu Lurrean: solido egoeran (elurra edo izotza), likido egoeran eta gas egoeran (ur-lurrina). Itsaso, ibai, hodei eta euria etengabe aldatzen dira, lurrazaleko ura lurrundu, prezipitazio moduan berriz ere lurrera erori, lurrean iragazi eta abar. Hidrosferako gune ezberdinetako uraren zirkulazio eta kontserbazioari uraren ziklo edo ziklo hidrologiko izena ematen zaio. Erreakzio kimiko gutxi gertatzen diren ziklo biogeokimiko bat da, non ura leku batetik bestera igarotzen den eta egoera fisikoa aldatzen duen

Uraren egoera aldaketa Sei egoera aldaketa mota daude:

Solidotzea: solido egoeratik, likido egoerara aldatzen denean da. Urtzea: solido egoeratik, likido egoerara aldatzen denean da Baporizazioa: likidoetatik, solidoetara aldatzen denean da. Kondentzazioa: gas egoeratik, likido egoerara aldatzen denean da. Sublimazioa: solido egoeratik gas egoerara aldatzen denenean likido egoeratik pasatu gabe Alderantzizko sublimazioa:gas egoeratik solido egoerara aldatzen denean da

You might also like