Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 9

URA

Leire Vzquez

Aurkibidea

1.- Uraren definizioa 2. orr.

2.- Uraren propietateak ..3. orr.

3.- Uraren zikloa .4. orr.

4.- Organismoentzako propietate garrantzitsuak .............6. orr.

5.- Uraren tratamendua ........................................................7. orr.

1.- Uraren definizioa

Ura gai elkartua da, oxigeno atomo bat eta bi hidrogeno atomoz osatuta. Likidoa da: usaingabea, zaporegabea eta koloregabea. Naitaezkoa uste da bizitzarako. Lurrean nahiko ugaria da; hainbat lekuetan dago: ozeanoetan eta poloetan nagusiki, baita hodei, ibai, aintzira eta bestelakoetan ere. Ura lurrazalaren % 75 estaltzen du. %97,2 gazia da, eta %2,8 geza. Ur geza horren %1 bakarrik dago egoera likidoan, bestea poloetan dago.

Ura hiru egoerak ditu: solido, likido eta gas egoerak. Urak ez du ez zapore, ez kolore, ezta usainik ere. Uraren irakite tenperatura 100 gradukoa da, eta izotze tenperatura 0 gradukoa.

2.- Uraren propietateak

Hauek dira uraren propietate fisiko garrantsitzuenak: - Zapore, usain eta kolore gabea dela. - Naturan hiru egoeratan agertzen da: solidoan, likidoan eta gasan. - Dentsitatea 1g/ cm3 da. - Gaitasun kalorifikoa beste likido batzuena baino altuagoa da. - Disolbatzailea: ura da substantzia gehien disolbatzen dituen elementua.

3.- Uraren zikloa

Urak forma desberdinak hartzen ditu naturan: hodeiak zeruan, itsasoak , izotzguneak mendialdean eta poloetan eta akuiferoak lur azpian, beste askoren artean. Lurrunketa, prezipitazio eta jariakortasunari esker ura etengabe dago mugitzen, ziklo bati jarraituz: uraren zikloa.

Prezipitazioek, orokorrean, gizakiarentzat duten kontuan hartuta, izen desberdinak hartzen dituzte. Euria da orokorrean baina elurra, kazkabarra eta ihintza ager daitezke. Uraren jariakortasuna ere garrantzitsua da, erreka eta ibaiei esker nekazaritza garatu delako. Ibai eta itsasoak bidaiatzeko eta garraiorako bide garrantzitsuak dira. Ura lur azpian ere sar daiteke akuifero edo lurpeko urak eratuz. Gero ur hori lurrazalera aterako da putzu artifizialen edo iturri naturalen bitartez . Azpian tenperatura altuak egon ezkero geiser izenekoak sortu daitezke.

Urak substantzia disolbatu ugari eduki ditzake, gizakiak uraren edangarritasuna ezagutzeko zentzuak garatu ditu eta eta horregatik dugu nahiago iturburuetako ura, itsasokoa edo lakuetakoa baino. 4.- Organismoentzako propietate garrantzitsuak

Urak bizitzarentzat ezinbestekoak diren propietateak ditu: disolbatzaile ona da eta gainazaleko tentsio handia dauka. Ura disolbatzaile ona da, eta metabolismoaren konplexutasunean parte hartzen du, azukre eta gatzak erraz disolbatu eta erreakzio kimikoak bultzatuz. Uraren gainazaleko

tentsioari esker gertatzen da hau nagusiki. Propietate honek, landareen transpirazioan, garrantzi handia dauka. Uraren egoera solidoak, izotzak, likidoan flotatzea ere propietate garrantzitsua da. Horrela nahiz eta laku batean gaineko geruza izoztuta egon, propietate honi esker lakuren hondoko lurra termikoki babestuta egongo da. Uraren propietate berezi hauei esker bizitza garatu da Lurrean.

5.- Uraren tratamendua Uraren egoera naturala prosezu naturalen bitartez alda daiteke. Artifizialki gizakiaren eraginez ere alda daiteke uraren egoera. Ur aztergietan ura arazteko prozesuan kaltzio hidroxidoa eta aluminio sulfatoa gehitzen zaio urari.

You might also like