Download as odt, pdf, or txt
Download as odt, pdf, or txt
You are on page 1of 6

URAREN GARRANTZIA

Ander Arias 5. Kurtsoa

AURKIBIDEA
1.-Zer da ura........................................................................................................................... 2.-Uraren egoerak................................................................................................................... 3.-Uraren zikloa....................................................................................................................... 4.-Planeta urdina.....................................................................................................................

Zer da ura?
Ura ez da alferrik galdu behar oso garrantzitsua delako, mundu guztietan ez dago urik. Gainera gero eta basamortu gehiago daude eta horrekin lotuta dauden hainbat arazo. Urari esker hainbat funtzio ezinbesteko egiten ditu gure organismoak, tenperatura erregulatu edo elikagaiak eta gasak garraiatu, besteak bestea. Bizitza ura da, eta urik gabe ez dago bizitzarik. Gizonezkoen gorputzaren pisuaren %60 urak osatzen du eta %50 inguru emakumezkoen kasuan; horrek ederki erakusten du gizakiaren bizitzarako zein elementu garrantzitsua den. Ehun gantzatsuak ur kopuru urria duenez, pertsona gizenak ur-ehuneko txikiagoa du argalak baino. Uraren gorputzeko pisu osoaren eta gantzik gabeko gorputzaren pisuaren (gihar pisua esaten zaionaren) arteko erlazioa, nahiko konstantea izaten da: pertsona heldu batean uraren pisu osoa gorputzeko gihar masaren %72 ingurukoa izaten da. Ur hori hiru lekutan banatzen da: zelulen barruko ura edo zelula barneko gunea, likido interstiziala (zelulen artean kokatua) eta hodibarneko likidoa, odol-basoetan barrena dabilena. Bitxikeria gisa, esan beharra dago zelulen arteko likidoak itsasoko uraren antzeko konposizio ionikoa duela, diluituagoa bada ere. Hiru gune urtsu horiek elkartrukean aritzen dira etengabe, organismoaren barruan orekari eusteko. Ura benetan elikagai apartekoa eta funtsezkoa da bizitzarako: elikagaiak eta gasak eraldatu egiten dira ingurune urtsuan, zikinkeriak kanpora botatzen dira gernuaren eta gorozkien bitartez, urak gure gorputzeko tenperatura erregulatzen du, artikulazioak lubrifikatu eta gorputzari egitura eta forma ematen zeresan handia du, ehunei ematen dien zurruntasunari bitartez, likido preziatu hori ez baita konprimigarria. Gainera, hidratazio egokiak larruazala leun eta gazte izaten laguntzen du, deshidratazio akutu edo kronikoak larruazala zimurtzea eta oreka erraz galtzea eragiten baitu. Batzuetan kontsumitzen dena baino ur gehiago galtzen den arren, gorputzeko ur kopuruak nahiko egonkor irauten du denboran zehar eta, desoreka gertatuz gero, berriro likidoa hartu eta oso denbora gutxian berreskuratzen da gure gorputzak behar duen ur maila. Bizimodu sedentarioa egiten duen pertsona heldu batek, bero eta hezetasun larregi gabeko giro batean, egunean bi litro eta erdi inguru ur behar ditu; hiru bidetatik lortzen du ur hori: edaten duen likidotik (1200 ml inguru), jaten dituen jakietatik (1000 ml gutxi gorabehera), eta metabolismoaren ondorioz gorputzean sortzen duenetik (350 mililitro inguru). Fruta eta barazkiak dira urik gehien duten elikagaiak.

Uraren egoerak
Hiru egoera mota daude:solido, likido eta gas. Solidoa da 0 gradutik behetik badago eta izotza da. Gas da 100 gradutik gora badago.

Uraren zikloa
Uraren zikloa edo ziklo hidrologikoa urak iragaten dituen fase desberdinen segida da: lurretik, itsasotik edo lehorreko ur-bilduetatik lurruntzea, hodei eran kondentsatzea, prezipitazioa, lurzoruan edo ur-bilduetan pilatzea eta berriro lurruntzea. Ur-masaren parterik gehiena egoera likidoan egon ohi da. Batez ere itsaso eta ozeanoetan aurki dezakegu egoera honetan, baina baita lur-azpiko ur eta lur-azaleko uretan (ibaiak eta lakuak) ere. Egoera solidoan dagoen ura ere oso esangarria da, bi eta poloetan eta mendiko glaziarretan pilaturiko izotza, hain zuzen ere. Frakzio txikiena atmosferan agertzen da, egoera likidoan lainoetan moduan, edo gas egoeran ur-lurrin moduan. Atmosferako ur hau, ordea, oso garrantzitsua da hidrosferako gune ezberdineko uren trukea gertatu dadin, gordailu nagusietatik urruti dauden eskualde kontinentaletara ura iritsi dadin ahalbidetzen baitu. Gure planetaren lurrazalaren hiru laurdenak urez estalirik daude. Ura, ezagutzen dugun konposaturik ugarienetariko bat da eta hiru egoeratan aurki dezakegu Lurrean: solido egoeran (elurra edo izotza), likido egoeran eta gas egoeran (ur-lurrina). Itsaso, ibai, hodei eta euria etengabe aldatzen dira, lurrazaleko ura lurrundu, prezipitazio moduan berriz ere lurrera erori, lurrean iragazi eta abar. Hidrosferako gune ezberdinetako uraren zirkulazio eta kontserbazioari uraren ziklo edo ziklo hidrologiko izena ematen zaio. Erreakzio kimiko gutxi gertatzen diren ziklo biogeokimiko bat da, non ura leku batetik bestera igarotzen den eta egoera fisikoa aldatzen duen.

Planeta urdina
Lurra planeta ura daukan planeta bakarra da. Urari esker bizitza dago eta urik gabe ez dago bizitza. Planetaren ur guztia bakarrik erabiltzen da ehuneko 0.6, baina kantitate hau nahikoa izan ahal da biztanle guztietan ondo banatzen bada. Ere oso garrantzitsua da ondo erabiltzea eta ondo kontserbatsea.

You might also like