Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 6

Zer da ura?

Ura, oxigeno atomoz eta hidrogeno atomoz osatua dago.Ura oso bitxia da ez daukalako: ez zaporik,ez kolorerik ezta usainik ere. Urak lurrazalaren % 75 estaltzen du. % 97,2 gazia da, eta % 2,8 geza. Ur geza horren % 1 baino ez dago egoera likidoan, gainerakoa poloetan izoztuta baitago.Kimikoki aratza den urak ur distilatu izena hartzen du eta ez du inolako gairik bere barnean disolbatuta, H2O bakarrik. Disolbatzaile unibertsala dela esaten da, molekula polarra izanik, substantzia gehien disolbatzen dituen substantzia delako. Ur molekulak hidro geno zubi izeneko lotura batzuen bitartez elkartzen dira. Ura bi polo dituen molekula da. Ura da baldintza naturaletan hiru egoera fisikoetan (solido, likido edo gas egoeran) aurki ahal dugu.Bi ur mota daude: geza eta ur gazia. Ur geza Guri garrantzitsua da:ura edateko,ureztatzeko,dutza hartzekoUr geza aurki ahal dugu ibaietan,aintziretan,ur azpian Baina zoragarriena da hodeietan ere egon ahal dela. Ur gazia Itsasoetan eta ozeanoetan daude.Guri ez da hain garrantzitsua baina izaki bizidun batzuei bai.Adibidez:dortokak,arrainak eta ugaztun batzuei ere bai. Ur gazia eta ur geza aparte ere dauka hiru egoerak ura:solido-,likido- eta gas-egoerak. 1. Likido-egoera Ura da ezagunena.Baina, ura aparte,ere daude asko ezagutzen dugula *899*.Adibidez:txisa,refreskagarri 2. Solido-egoera Itzoza da ezagunena.Baina oso arrizkutsua da;izozmendiak daudelako. Hori aparte,oso garrantzitsua da guretzat janaria gordetzeko eta hurrengo egunean jateko. 3. Gas-egoera Guri ez da inportantea.Baina hodeiak oso inportanteak dira guretzat. Hodeiak ura hematen duenean euria egiten du.

Uraren propietate fisikoak


Hauek dira uraren propietate fisiko garrantzitsuenak:

Uraren irakite tenperatura 373K (100 C) da itsas mailan. Fusio tenperatura 273K (0 C) da itsas mailan. Ur aratza ez da elektrizitatearen eroalea. (ur aratza = ur distilatua: gatz mineralik ez duena) Zapore, usain eta kolore gabea da. Propietate hauek organoleptikoak dira, hau da gizakiaren zentzuen bidez antzematen direnak. Naturan hiru egoeretan ageri da: solido (gotor), likido (isurkari)eta gas (laspel) egoeretan. Dentsitatea 1g/cm3 da. Bi menisko mota eratzen ditu: ahurra eta ganbila. Gainazaleko tentsioa dauka: uraren gainazala elastikoa da eta apurtzeko erresistentzia ere badauka. Honi esker dentsitate txikiko gauzakiak uraren gainazalean gelditzen dira. Kapilaritatea dauka, hau da, hodi polarretan gora edo behera egiteko gaitasuna. Gaitasun kalorifikoa beste likido batzuena baino altuagoa da.

Disolbatzailea
Ura da substantzia gehien disolbatzen dituen elementua,

horregatik esaten da ura disolbatzaile unibertsala dela. Ezaugarri hau da seguraski bizitzarako garrantzitsuena, berari esker talde polarrak edo karga ionikoak (karga + eta dituzten alkohol, R-OH taldedun azukre, aminoazido edo proteinak) dituzten substantziekin hidrogeno lotura egon korrak eratzen dituelako urak. Urak gatzak ere disolbatu ditzake disoluzio ionikoak eratuz. Azken hauen kasuan uraren dipoloek gatzetako ioiak era kartzen dituzte. Urak ioi hauek inguratzen ditu ioi hidratatuak eratuz Disolbatzeko ahalmena bi funtzio hauen erantzule da: Erreakzio metabolikoak (zeluletan gertatzen direnak) ingurune honetan gertatzen dira. Ura substantzia garraiatzaile garrantzitsuenetariko bat da.

Kohesio indar handia


Hidrogeno loturak oso indartsu eta egonkorrak dira, hauek ura konprimaezina den likido bihurtzen dute. Konprima ezina izatean hezurdura hidrostatiko bezala egin dezake intsektu batzuetan, uraren indarrari esker arrokak zulatzen dituzten intsektuetan gertatzen den bezala.

Kapilaritate indar handia


Kapilaritatea ere uraren eta beste substantzia batzuen artean eratzen diren hidrogeno zubien ondorioa da. Ile bat urez beteriko ontzi batean sartzen bada, urak ilean gorantz egiten du, ontzian duen maila baino goragoa lortu arte, ileak uretan egiten duen presioa berdinduz. Fenomeno honek landareek gatz mineralak eta ura sustraietatik hostoetaraino garraiatzeko duen gaitasunarekin zerikusia du.

Bero espezifiko handia


Bero espezifikoak ere molekulen artean eratzen diren hidrogeno zubiekin zerikusia du. Urak bero kantitate handia jaso behar du hidrogeno lotura hauek apurtzeko, beraz tenperatura oso astiro igotzen edo jaisten da. Honek zitoplasma urtsua tenperatura aldaketetatik babesten du, termo-erregulatzaile gisa tenperatura konstante mantenduz.

Lurrunketa tenperatura handian


Aurreko azalpen berak balio du, uraren hidrogeno loturaren ondorio delako propietate hau. Ura lurrundu ahal izateko, lehenik hidrogeno zubiak apurtu behar dira eta gero molekulei lurrundu ahal izateko behar duten energia zinetikoa eman behar zaie, beraz energia ugari behar da ura lurruntzeko. Baldintza normaletan ur gramo bat lurruntzeko 540 kaloria behar dira 20 C-tan.

Uraren zikloa
Urak forma desberdinak hartzen ditu naturan: hodeiak zeruan, itsasoak, izozguneak mendialdean eta poloetan eta akuiferoak lur azpian, beste askoren artean. Lurrunketa, prezipitazio eta jariakortasunari esker ura etengabe dago mugitzen, ziklo bat burutuz etengabe, uraren zikloa.

Prezipitazioek, nekazaritzan eta orokorrean gizakiarentzat duten garrantzia kontutan hartuta, izen desberdinak hartzen ditu itxuraren arabera. Euria da orokorrean baina elurra, kazkabarra, ihintza Ur tantek argi izpiak errefrakta ditzakete ortzadar izeneko gama koloretsua eratuz. Uraren jariakortasuna ere garrantzitsua da, erreka eta ibaiei esker nekazaritza garatu delako. Ibai eta itsasoak bidaiatzeko eta garraiorako bide garrantzitsuak dira. Aldi berean erosioak ere garrantzia handia izan du, ibai haranak eratuz nekazaritzarako lur emankorrak lortzen dira eta baita biziguneak altxatzeko leku lauak. Ura lur azpian ere sar daiteke akuifero edo lurpeko urak eratuz. Hemengo ura lurrazalera aterako da gero putzu artifizialen edo iturri naturalen bitartez edo azpian tenperatura altuak egon ezkero geiser eran. Urak substantzia ugari eduki ditzake disolbatuta, beraz, gizakiak uraren edangarritasuna ezagutzeko zentzuak garatu ditu eta horregatik dugu nahiago iturburuetako ura, itsasokoa edo lakuetakoa baino.

Organismoentzako propietate garrantzitsuak


Koralezko uharriak Australiako uretan, Koral Hesi Handian

Urak bizitzarentzat ezinbestekoak diren propietateak ditu: disolbatzaile ona da eta gainazaleko tentsio handia dauka. Uraren dentsitate maximoa 3,98 C-tan ematen da, eta jaitsi egiten da ura berotu edo hoztu ahala. Ura solidotzean molekulek erle-panel antzeko bat eratzen dutelako dentsitatea txikiagotuz. Atmosferan ur molekula hauetako bakoitzak, berotegi

efektuaren eragile diren izpi infragorri kaltegarriak xurgatzen ditu. Uraren bero espezifiko handiari esker, ozeanoetako urak, klima globalaren erregulatzaile gisa jokatzen du. Ura disolbatzaile ona da, eta metabolismoaren konplexutasunean parte hartzen du, azukre eta gatzak erraz disolbatu eta erreakzio kimikoak bultzatuz. Olioak edo beste substantzia hidrofobiako batzuk ordea ez dira disolbatzen uretan, eta lipido eta proteinaz osaturiko zelula mintzek kontrolatzen dituzte erreakzio kimikoak. Uraren gainazaleko tentsioari esker gertatzen da hau nagusiki. Ur-tantak egonkorrak dira, gainazaleko tentsioari esker; beira bezalako gainazal ezdisolbagarri batean ur-tantak botatzen baditugu kontaktatuta gelditzen dira, ez dira sakabanatzen. Propietate honek garrantzi handia dauka landareen transpirazioan. Uraren egoera solidoak, izotzak, likidoan flotatzea ere propietate garrantzitsua da. Hau posible izango da, hidrogenoak tenperatura txikietan eratzen dituen geometria indartsuei esker. Uraren dentsitate maximoa 3,98 C-tan ematen dela kontutan izanik, lakuetan ematen den fenomeno berezi bat ulertuko dugu. Mendialdeko laku batean ura 3,98 Ctara heltzean, hondoratu egiten da eta gainerako ura gorantz doa. Horrela nahiz eta laku batean gaineko geruza izoztuta egon, propietate honi esker lakuren hondoko lurra termikoki babestuta egongo da. Bizitza uraren propietate berezi hauei esker garatu da Lurrean, uraren egoera solido, likido eta gaseosoa izan faktore garrantzitsuak izan dira, bizitza zabaldu eta mantentzeko momentuan.

Uraren kutsadura
Uraren egoera naturala prozesu naturalen bitartez alda daiteke. Adibidez, azpian dituen lur edo arroken, intsektuen edo animalien hondakinen eraginez. Artifizialki, hau da, gizakiaren eraginez ere alda daiteke uraren egoera. Adibidez, meategietako aktibitateak uraren azidotasuna (pH) edo gazitasuna alda dezake. Urak mantenugai gehiegi izatea ere arriskutsua izan daiteke alga gehiegi hazi daitezkeelako eguzkiaren argia pasatzea ekidinez eta ondorioz arrainak hiltzen dira. Prozesu hauetaz aparte badaude ura kutsatzen duten substantzia toxikoak. Beruna eta kadmioa bezalako metal astuna biometaketa sortzen dute eta gizakien hondakinek ur beltza delakoa eratzen dute.

You might also like