Download as odt, pdf, or txt
Download as odt, pdf, or txt
You are on page 1of 1

MAITASUNA BETIRAKO DA

Uda heltzear zegoen eta ikastolako azken eguna zen. Txirrina jotzean, Aritz oihuka atera zen ikasgelatik. Lagun minaren etxera abiatu zen, mozorro bat aukeratzeko nahiarekin. Aritz, alaia, guapoa eta azkarra zen. Xabi, bere laguna, oso polita zen baina baita ere bihurria. Hara heldutakoan, tinbrea jo eta barrura sartzeko keinua eginda igo ziren eskaileretatik. Logelan, hainbat mozorro jantzi ondoren, indiarrez joango zirela adostu zuten. Herriko beste aldean, Leire zegoen. Bera ere festara joango zen baina pailazoz jantzita. Festan, ikastolako hainbat lagun elkartu ziren. Haietako asko, bikoteka ari ziren dantzatzen eta besteak lagunekin edota bakarrik. Aritz Leirerengana hurbildu eta Koka-Kola bat eskaini zion. Detaile horri esker, gau osoa eman zuten batera; dantzatzen, barre egiten... Baina, beti bezala, joateko ordua heldu zen. Aritzek Leireri etxera lagundu zion. Horrela, nobioak egin eta ezkondu egin ziren. Orain nire amona-aitona dira. Egia bada ala ez bada sar dadila kalabazan eta eta irten dadila Lauroko plazan.

You might also like