Professional Documents
Culture Documents
Ikasgaia - Ohiturazko Arauak
Ikasgaia - Ohiturazko Arauak
Seigarren Ikasgaia
Seigarren ikasgai honetan, ohiturazko arauak aztertuko ditugu, tratatuekin alderaketa egiten dugun bitartean.
2012-2013
43
6. Ikasgaia
44
Ohiturazko Arauak.
2012-2013
6. Ikasgaia
naiz eta ohitura beste toki batera pasa, ezin dugu ahaztu bere garrantzia eta kontutan hartu beharrekoa izango da beti Nazioarteko Ordenamenduan. Nazio Batuen Karta, adibidez, zaharkituta egongo litzateke eta bere aplikaziorako, ohitura erabiltzen da askotan. Beraz, ohitura garrantzia izango du baina arau idatziei lotuta beti.
46
Ohiturazko Arauak.
Esan dugu ohiturak orokorrak, erregionalak edo partikularrak izan daitezke. Beraz, horien artean gatazka egonez gero, barne ordenamenduetan bezala ohitura partikularra orokorra baztertuko du. Barne ordenamenduarekin topatzen dugun desberdintasuna da, ohitura partikularra alegatzen duena frogaren karga jasango duela da. Izan ere, nazioarteko epaileak ez dute zertan ohitura partikularrak edo erregionalak ezagutu. 6.2.3 Opinio iuris a ohituraren formazioan. Hau izango da Ohituraren elementu psikologikoa, ohituratik zuzenbidea sortzen delaren ideia. Teorian, ohitura eta usadioaren arteko desberdintasuna da, baina kontzeptu konplexuagoa daukagu hau. Izan ere, elementu psikologikoa izanik, zaila izango da hau identifikatzea. Izan ere, estatuak ez dira gizakiak eta beraz, non dago elementu psikologikoa? Aztertu beharko dugu nola identifikatu elementu hau. Jarrera desberdin daude honen inguruan. Esate baterako, autoreek esan dute beharrezkoa dela elementu hau identifikatzean, baina ez da hori egiteko modu zehatzik topatu. Beste zenbait autoreek, eta jurisprudentziak, elementu hau deduzitu behar da praktikatik, bestea fede kontu bat baita. Beraz, ez litzateke identifikatu beharko elementu abstraktu bat, baizik eta praktikatik eratorri beharko da. Errealitatean, eztabaida akademikoa besterik ez da. Egiten dena praktika aztertzea da eta azkenean epaileak erabakiko du. Elementu hau identifikatzea behar beharrezkoa da, ez baita gauza bera usadio bat ez betetzea eta ohitura bat ez betetzea. Azken horrek ondorio juridikoak sortzen ditu, lehena betetzea edo ez betetzea askea den bitartean.
2012-2013
6. Ikasgaia
beraz, ohitura bati hasiera emateko aukera emango da, hasiera batean ohiturarik ez zegoen gai baten inguruan. Azkenik, demagun ohitura batek bere sortze prozesua aurrera eraman duela eta kontsolidatu egin dela eta indarra duela, eta kodifikatu egiten dela. Kasu horretan, ohitura aurrera jotzen du eta tratatua eta ohitura izango ditugu aplikatzeko. Izan ere, tratatua aplikatuko da baina ohitura baztertu gabe. Horregatik, zenbait tratatu ohitura sendotuaren ondorioz, erreformak jasan ditzakete. Beraz, edozein kasutan, ez da inoiz ez bata ez bestea desagertuko, baizik eta bi arau motak paraleloki mantenduko dira.
48