Ikasgaia - Nazio Batuen Erakundea

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 7

Arau Konbentzionalak, Nazioarteko Tratatua (I)

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

Hamargarren Ikasgaia

Hamargarren ikasgai honen bitartez, Nazio Batuen Erakundeak aztertuko ditugu banan-banan, horien ezaugarriak eta konposaketa azalduz

2012-2013

45

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

7. Ikasgaia

46

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Arau Konbentzionalak, Nazioarteko Tratatua (I)

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

10. Ikasgaia: Nazio Batuen Erakundea


Nazioarteko Erakundetan parte hartzen duten estatuek, nazioarteko ordenamendu bat sortzen dute eta beren buruei ezartzen diete. Sortutako ordenamendu juridiko hori erakundeak behar ditu izan bere antolamendurako. Nazioarteko erakunde horietako bat Nazio Batuen Erakundea (ONU) da. Bertan munduko ia estatu guztiak daude eta erakunde horren bitartez, Estatuen arteko harremanak bideratu egiten dira. Nazio Batuen Erakundean sartzeak gainontzeko Estatuen onarpena Estatu gisara suposatzen du, bertan sartzeko jada kide diren Estatuen onarpena behar baita eta Nazio Batuen Kartaren arabera, Nazio Batuen Erakundeko kide izango dira soilik estatuak direnak. NBEn munduko estatuen %90 baino gehiago daude eta Nazioarteko Zuzenbide guztia hartzen du bere baitan. Erakunde honen parte izateko Nazio Batuen Karta, 1945ekoa, sinatu behar da. 1945 urtera arte bazeuden zenbait nazioarteko erakunde, baina II. Mundu Gerra ondoren, Estatuek ikusi zuten behar-beharrezkoa zela erakunde horiek sendotzea batez ere bakea eta indarraren erabileraren inguruko gaietan. Horren adibide garbia, Nazio Batuen Kartako lehendabiziko artikulua daukagu. Organo garrantzitsuenak, Kartako 7. Artikuluan daude jasota. Aipagarria da kartak ez dituela organoak hierarkizatzen eta beraz, organo judizialak eta organo politikoak maila berean egongo dira eta ez batzuk besteen menpean. Nazio Batuen Erakundean parte hartzeko eskatzen diren baldintzak, Kartaren 3. Artikuluan daude jasota eta honako hauek dira: Jatorrizko kideen adostasuna. Estatua izatea (Palestinaren adibidea) Erakundearen ustez, nazioarteko harremanak aurrera eramateko gaitasuna izatea. Kideen onarpena. Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusi New Yorken dauka eta han daude organo politiko guztiak. Organo nagusiak honako hauek dira: Idazkaritza Orokorra Batzar Nagusia Segurtasun Kontseilua Nazioarteko Justizia Auzitegia Administrazio Fiduziarioko Kontseilua Kontseilu Ekonomiko Soziala

Goazen organo nagusi horiek banan-banan ikustera eta aztertzera: Idazkaritza Orokorra (IO)

2012-2013

47

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

7. Ikasgaia

Idazkaritza Orokorraren ezaugarriak honako hauek dira: organo nagusia da, baina gainontzekoen menpe egiten du lan. Hau da, gainontzeko organoei baliabide administratiboak ematen dizkie. Horretaz gain, Idazkaritza Orokorra Nazio Batuen Erakundearen egoitza guztietan dagoen organoa dela esan beharra dago. Ez da gobernu arteko organoa, beraz, Estatuak ez daude bertan ordezkatuta. Idazkari orokorra, pertsona bakar bat da. Bere betebeharrak anitzak dira, gainontzeko organoak behar duten guztia egin behar baitu. Bere betekizun guztien artean bi dira azpimagarriak: urteko txostenak prestatu behar ditu eta, horretaz gain, Nazio Batuen Erakundea ordezkatu egiten du. Esan beharra dago Idazkari Orokorrak ez duela bere naziokotasuneko Estatua ordezkatzen. Lehen esan dugun bezala, ez da gobernu arteko organoa, beraz ezin dira Estatuak ordezkatuak egon. Izendapenari dagokionez, Idazkari Orokorra Batzar Nagusak izendatzen du Segurtasun Kontseiluak proposatuta. Kontutan hartu behar da, geroago ikusiko dugun moduan, Segurtasun Kontseiluaren barruan bost kide iraunkor daudela eta bost kide horiek beto eskubidea dutela (Kartaren 97 artikulua). Horren ondorioz, kide iraunkorretako bat ezezkoa ematen badu proposamenaren aurrean, ez da pertsona hori proposatuko. Idazkari Orokorrak bost urtetarako aukeratzen dira eta guztiz inpartzialak izan behar dute, eta beraien gobernutik ezin dute agindurik jaso. Batzar Nagusia (BN) Batzar Nagusia ere Organo nagusia da eta independentea. Hau bai gobernu arteko organo bat da eta beraz, Estatuak bertan egongo dira ordezkatuak. Organo politikoa da beraz. Ordezkaritzari dagokionez, esan beharra dago plenarioa dela Kartaren 9 artikuluari jarraiki, eta Estatu bakoitzak gehienez bost ordezkari izango dituela. Ordezkariak diplomatuak izango dira eta Estatu bakoitzak soilik boto bat edukiko du naiz eta ordezkari bat baino gehiago eduki. Batzar Nagusiaren betebeharrak zabalak dira. Bere betebehar nagusia eztabaidatzea da, edozein gaiaren inguruan eta ondoren bere ebazpenak emango ditu. Arazoa da Batzar Nagusiaren ebazpenak gomendioak besterik ez direla eta ez ebazpen lotesleak. Batzar Nagusiaren beste betebehar garrantzitsu bat aurrekontuen onarpena da. Bera izango da urteko aurrekontuak onartzen dituen Nazio Batuen Kartaren 17.1 artikuluari jarraiki. Batzar Nagusiaren ebazpenen artean, aipagarria da 377 (V) ebazpena, zeinaren arabera unin pro paz kontzeptua eta ideia sortu zuen. Ezin dugu ahaztu Segurtasun Kontseiluak 5 kide iraunkor dituela, beto eskubidea dutenak eta beraz, horietako bat ezezkoa emanez gero bertan behera utz dezake momentu horretan aurrera eramaten ari den prozedura. Kontutan izanda 48

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Arau Konbentzionalak, Nazioarteko Tratatua (I)

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

bost kide horiek Erresuma Batua, Errusia, Alemania, Estatu Batuak eta Frantzia direla, Gerra Hotza iraun zuen bitartean Segurtasun Kontseilua blokeatuta gelditu zen, mundua bi bloketan banatuta baitzegoen. Ebazpen horren bidez erabaki zen Segurtasun Kontseilua blokeatzen denean, Batzar Nagusiak hartuko dituela erabakiak. Lehen esan dugun bezala, Batzar Nagusiaren ebazpenak ez dute betebeharreko indarra eta beraz, ez dira lotesleak. Baina aldi berean, ezin ditugu gomendio hutsak balira hartu. Nolabaiteko soft law sortzen dute, ez baitira lotesleak baina Nazioarteko Zuzenbidea erakusten dute. Bozketa sistemari dagokionez, Kartaren 18 artikuluan zehazten da boto sistema. Estatu bakoitzak boto bat du eta funtsezko arazoetarako bi hereneko gehiengoa galdatzen da. Gainontzeko arazoetarako gehiengo sinplearekin nahikoa da. Zeintzuk dira ba, funtsezko arazoak? Funtsezko arazoak Bakeari buruzko gomendioak eta Segurtasun Kontseiluaren estatu kideei buruzkoak dira Batzar Nagusiaren ohiko sesioak urtero egiten dira irailaren hirugarren asteartetik aurrera, eta ezohiko sesioak beharrezkoak direnean egiten dira. Segurtasun Kontseilua (SK) Segurtasun Kontseilua ere, organo nagusia da eta guztiz independentea. Ez da organo plenarioa, baizik eta 15 kide ditu, horietatik bost iraunkorrak direlarik (Errusia, Erresuma Batua, AEB, Frantzia eta Alemania) eta gainontzekoak bi urteko eperako aukeratzen direlarik. Segurtasun Kontseiluaren betebeharrak ez dira oso zabalak, baina bai funtsezkoak. Bere betebehar garrantzitsuenak honako hauek dira: Segurtasuna eta bakea bermatzea, Kartaren 24. Artikulua dioen moduan. o Nazio Batuen Kartaren VI. Kapituluan arazien konponbide baketsua arautzen da. o Nazio Batuen Kartaren VII. Kapituluan, Bakea arriskuan badago santzio ekonomikoak zein militarrak ezarri behar direla adierazten da. o Nazio Batuen Kartaren VII. Kapituluan akordio erregionalak arautzen dira, 52.3 artikulua garrantzi berezia duelarik. o Nazio Batuen Kartaren XII. Kapituluan AKF Urteko txostenak egite ere Segurtasun Kontseiluari dagokio, gero Batzar Nagusiari igortzeko xedearekin.

Segurtasun Kontseiluaren erabakiak, betebeharrezkoak dira, Kartaren 25 artikulua xedatzen duenari jarraiki eta lotesleak dira. Bere bozketa sistemari dagokionez, esan beharra dago kide bakoitzak boto bat daukala. Galdatzen diren gehiengoei dagokionez, esan beharra dago prozedurari buruzko arazoetan, gutxienez 9 boto positibo galdatzen direla, eta gainontzekoetan 9 boto baina kide iraunkorrenak barne. Beraz, kide iraunkorren boto negatiborik balego, ez litzateke proposamena onartuko.

2012-2013

49

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

7. Ikasgaia

Aipatu beharra dago, ezin dela kide iraunkorren boto negatiborik egon, baina bai abstentzioa. Hau da, kide iraunkorretako bat abstenitu egiten bada, ez da proposamena bertan behera geratuko. Nazioarteko Justizia Auzitegia (NJA) Nazioarteko Justizia Auzitegia ere organo nagusi eta independentea da (Estt 1 art) eta ez da gobernu artekoa; beraz, ez da organo politikoa, baizik eta jurisdikzionala. Ez dago estatuen ordezkaritzarik bertan. Auzitegia ez dago beste inoren menpe eta beretzat egiten du lan soilik. Bertan epaile eta magistratuak egongo dira eta Kartaren 31. Artikuluari jarraiki, ezin izango dira partikularrak bere aurrean aurkeztu, baizik eta soilik Estatuak. Esan dugun bezala, Estatuak ez daude bertan ordezkatuak. Auzitegian prestigio handiko juristak daude eta bere ordenamendu estataletan maila gorenekoak izan behar dira. Estt-ren 3.1 artikuluari jarraiki, ezin izango dira naziokotasun bereko bi epaile egon. 15 epaile egongo dira bertan. Aipagarria da ez dagoela errekusaziorik baina bai ad hoc epaile gehigarri bat egoteko aukera, alderdi eta epaileen naziokotasun arazoak direla eta. Epaileak Batzar Nagusiak eta Segurtasun Kontseiluak hautatuko dituzte, bederatzi urteko eperako. Auzitegiaren konposaketa 13.1 artikuluan arautzen da. Auziak, arbitrajearen bidez ebatzi daitezke, arbitroak zerrenda itxi batetik hautatzen direlarik. Lehen esan bezala, batzar Nagusiak eta Segurtasun Kontseiluak hautatzen dituzte Auzitegiko hamabost kideak hauteskundeen bitartez, 3 urtetan behin hamabost kide horien heren bat (hau da, bost kide) berritzen direlarik. Nazioarteko Justizia Auzitegiaren betebeharrei dagokionez, honako hauek dira: Estatuen arteko gatazkak konpontzea; hau da, funtzio kontentziosoa, 94 artikuluari jarraiki. o Auziaren amaieran, epai bat emango du auzitegiak ebazpen gisara, eta epai hori betebeharrekoa izango da. o Epaia, parte hartu duten alderdi edo Estatuentzat izango da loteslea soilik. o Epaia apelaezina izango da; hau da, irmoa. o Epaia betetzen ez bada, Segurtasun Kontseiluari igorriko zaio kasua gomendioak eman eta neurriak har ditzan. Estatuen fede onean oinarritzen dira epaiak. o Nazioarteko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia izugarrizko garrantzia du Nazioarteko Zuzenbidearen garapenerako. Funtzio kontsultiboa era badauka Nazioarteko Justizia Auzitegiak. Gainontzeko organoak, NJAri galdetuko dizkiote izan ditzaketen zalantza juridikoak. o Kasu honetan, ebazpena ez da epai bat izango, baizik eta irizpen kontsultibo bat. o Naiz eta loteslea ez izan, izugarrizko garrantzia eta eragina dauka galdera edo

50

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Arau Konbentzionalak, Nazioarteko Tratatua (I)

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

o o

zalantza planteatu duen erakundearentzat. Beraz, praktikak erakusten duenez, loteslea izango da organo edo erakunde horrentzat. Aipatu beharra dago irizpen kontsultiboak ez direla Estatuentzat lotesleak, baizik eta erakundeentzat. Epaiak bezala, irizpen hauek ere jurisprudentzia sorten dute.

Administrazio Fiduziarioko Kontseilua (AFK) Organo nagusia da, BN eta SKren menpe lan egiten duena eta gobernu artekoa, estatuak daude ordezkatua. 1945ean funtzio inportanteak zituen, kolonien kudeaketara zuzenduta baitzegoen. Kontutan hartu behar da, 1945ean mundua kolonietan zegoela banatuta eta gaur egun, kolonia horiek independenteak dira. Beraz, garai hartan zentzuduna zen organo hau sortzea. Estatuen funtzioa, bere kolonien kudeaketari buruzko txostena aurkeztea zen. Gaur egun, organo hau jada ez dauka zentzurik. Baina Karta erreformatu behar da organoa desagertaratzeko. Ordezkaritza, segurtasun kontseiluko bost kide iraunkorrei dagokie. Iraganean, koloniak zituzten estatu guztiek zeukaten ordezkaritza. Bere eginbeharra, administrazio fiduziarioko lurrak administratzea zen. Gaur egun ez dauka betebeharrik. Kontseilu Ekonomiko Soziala (KES) Organo nagusia da, gobernu artekoa eta Batzar Nagusiaren menpekoa. Organo hau, Batzar Nagusiak onartuko dituen hitzarmenak aztertuko ditu eta proposatuko ditu. Partaidetzari dagokionez, 54 kide osatzen dute Batzar nagusiak hautatuta hiru urterako. Betebeharrei dagokionez, Nazioarteko arazo ekonomiko eta sozialak aztertu behar ditu, eta txostenak prestatu zenbait gai sozialetan. Baina garrantzitsuena, giza eskubideen errespetua bultzatzea izango litzateke.

2012-2013

51

You might also like