Ikasgaia - Delituaren Teoria Orokorra

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

Delituaren Teoria Orokorra

Zigor Zuzenbidea II

Lehendabiziko Ikasgaia

Lehendabiziko ikasgai honetan, delituaren teoria orokorra ikusiko dugu sarrera gisara. Bertan, delituaren elementuak zeintzuk diren aipatuko ditugu, gainontzeko ikasgaietan zehar banan-banan aztertuko ditugularik.

2012-2013

Zigor Zuzenbidea II

1. Ikasgaia

10

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Delituaren Teoria Orokorra

Zigor Zuzenbidea II

1. Ikasgaia: Delituaren Teoria Orokorra


1.1 Delituaren Kontzeptua
Zuzenbide penala zati orokor eta berezian bereizten da. Zati bereziaren bitartez, delituak banan-banan aztertzen dira, horien berezitasunak kontutan hartuz eta beren ezaugarriei erreparatuz. Aldiz, Zigor Zuzenbidearen zati orokorrak, delituaren teoria orokorra barneratzen du, zeinaren bitartez, edozein delituk dituen elementu amankomunak aztertzen diren, hau da, portaera bat, delitutzat hartzeko zein baldintza bete behar dituen aztertzen den. Teoria hau, doktrina alemaniarrak ekarritakoa da, zeinak Estatu ugarietan eragina du, estatu espainiarra horietako bat delarik.

1.2 Oinarrizko Elementuak


Delituaren oinarrizko elementuak, edozein portaera delitutzat jotzeko izan behar dituen elementuak izango dira. beraz, edozein delituk amankomunean dituzten elementuak dira. Oinarrizko elementu horiek, portaera bat, tipikoa, zuzenbidearen kontrakoa, erruduna eta zigorgarria dira. Beraz, horiek izango dira delitu guztiak izango dituzten elementu amankomunak eta horiek aztertzen joango gara banan-banan, horietako bakoitzean sakonduz. Lehenik eta behin, jakin beharko dugu ea portaera bat dagoen edo ez, Zigor Zuzenbidearentzat esanguratsua den portaera bat egotea izango baita ekintza bat delitua den jakiteko pasa beharreko lehen filtroa, eta hala izatekotan tipikotasuna aztertu beharko dugu, hau da, portaera hori lege penalean aurreikusten den edo ez, gure bigarren baldintza izango dena. Horrek, lotura zuzen bat dauka legezkotasun printzipioarekin, guztiz garrantzitsua edozein Estatu Demokratikoan, zeinak galdatzen duen beharrezkoa dela portaerak legez aurreikusita egotea. Beraz, delitu izateko bete beharreko lehen bi baldintzak portaera bat egotea eta portaera hori Kode Penalean tipifikatuta egotea izango da. Ondoren, Zuzenbide Kontrakotasuna aztertu beharko dugu, hau da, portaera hori zuzenbidearekin bat datorren edo ez. Izan ere, delituak Zuzenbidearen aurka doazen portaera tipifikatuak dira. Baina noiz izan daiteke tipifikatutako arau bat zuzenbidearen araberakoa? Bidezkotze kausak daudenean, hain zuzen (lege-bidezko defentsa, premiazko beharra). Hurrengo elementua, erruduntasuna izango da eta bertan, zigorgarritasuna aztertu beharko dugu. Orain arte behatu ditugun elementu edo baldintzak, guztiz objektiboak izan dira. Baina hemen, subjektu konkretuan zentratzen gara, delitugilean, eta aztertu beharko da ea pertsona horrek baldintza minimoak betetzen dituen errua egotzi ahal izateko. Horretarako, erreparatu beharko diogu delitugilearen ulertzeko gaitasunari, portaera eta bere ondorioen ulertzeko gaitasunari, alegia. Aztertzeko izango dugun hurrengo elementua, zigorgarritasuna izango da. Elementu hau, praktikan, oso esangura gutxi dauka. Izan ere, erruduna izatera iristen den portaera, 11

2012-2013

Zigor Zuzenbidea II

1. Ikasgaia

normalean zigorgarria izango da. Baina azterketa negatibo bat egin daiteke honen inguruan. Hau da, ea legegileak portaera hori zigorgarria izateko nolabaiteko plus bat exijitzea. Adibidez, irainaren delituan, beharrezkoa da irainduak salatzeko ekimena izan behar du. Garrantzitsua da elementu guztiak aztertzea horietako bat faltatzekotan, ez bailitzateke deliturik egongo eta ondorioz, ezta erantzukizun penalik ere. Gogoratu beharra dago, azterketa sekuentziala dela, hau da, orden bat jarraituz egin beharko da beti, ezarritako moduan.

1.3 Lege-hauste Penalen Sailkapena


Lege hauste penalak, irizpide desberdinen arabera sailkatu daitezke, horietako bat eta Zuzenbide Penalak erabiltzen duena larritasuna izango delarik. Hori horrela izanda, lege-hauste penalen artean faltak izango ditugu alde batetik eta delituak bestetik, lehenak larritasun gutxiagokoak direlarik. Aipatu beharra dago, ondasun juridiko baten urrapena berdina delitu edo faltatzat jo daitekeela larritasunaren arabera. Izan ere, ekintza bat burutzen den baldintzak eta inguruabarrak kontutan izanda, gerta daiteke ekintza bera larriagoa izatea zenbait kasuetan beste batzuetan baino eta horregatik, ekintza bera, delitu edo faltatzat jo genezake. Delitu eta faltak duten desberdintasunik nabarmenena, horiei aplikagarri zaien penak edo zigorrak izango lirateke. Izan ere, faltei aplikagarri zaien zigorrak ez dira delituei aplikatzen zaien bezain gogorrak. Horren adibide gisara daukagu, askatasun gabetzaileak diren zigorrak ez zaiela aplikagarri faltei eta delituei berriz, bai.

12

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like