Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

Zuzenbide Kontrakotasuna eta Tipikotasuna

Zigor Zuzenbidea II

Hirugarren Ikasgaia

Hirugarren ikasgai honetan, Tipikotasuna eta Zuzenbide Kontrakotasunari sarrera orokor bat egingo diegu, bien oinarrizko elementuak aipatuz.

2012-2013

19

Zigor Zuzenbidea II

3. Ikasgaia

20

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Zuzenbide Kontrakotasuna eta Tipikotasuna

Zigor Zuzenbidea II

3. Ikasgaia: Zuzenbide Kontrakotasuna eta tipikotasuna


3.1 Zuzenbide Kontrakotasuna delituaren kategoria bezala
Zuzenbide kontrakotasuna bi zentzutan uler daiteke: a) Zentzu formalean: edozein lege-hauste hartuko da zuzenbide kontrakotzat. Baina honekin ez da nahikoa zuzenbideko estatu Demokratiko batean, edozein momentuan legegileak erabaki baitezake edozein portaera legez kontrakoa eta beraz zuzenbide kontrakoa izatea. Horregatik, beharrezkoa da zentzu material bat egotea. b) Zentzu materialean.: honek erreferentzia egiten dio edo suposatzen du portaera tipikoak ondasun juridiko baten kaltetzea ekarri behar duela berekin edo arriskuan jarri behar duela. Kontutan izan behar da ondasun juridiko maila ez daukala edozein interes, baizik eta gizartearentzako garrantzi edo esangura handia dutenak (ikusi Zigor Zuzenbidea I)

3.2 Tipikotasuna eta Zuzenbide Kontrakotasuna


Bi elementu hauen arteko harremana zera da: portaera bat zuzenbide kontrakoa izateko, tipikoa izan behar da, beraz, tipikotasuna Zuzenbide Kontrakotasunaren baldintza bat da. Aldi berean, legezkotasun printzipioaren galdakizun bat izango da. Baina zer gertatzen da portaera bat tipikoa denean eta ez bada zuzenbide kontrakoa (lege bidezko defentsa)? Kasu horretan, naiz eta portaera zuzenbide kontrakoa ez izan, tipikoa izaten jarraitzen du Doktrinaren gehiengoaren aburuz behintzat (la tipifidad es indicio de la antijuridicidad)

3.3Zuzenbide Kontrakotasunaren Eduki Materiala


3.3.1 Ondasun Juridikoa

Arau penalak babesten duen interesa edo objektua izango da ondasun juridikoa. Gogora dezagun interes horrek dimentsio soziala izan behar duela eta beraz, ez da edozein interes ondasun juridikotzat hartuko. Honek balioko digu esangura penalaren interpretazioa gidatzeko. Hau da, ondasun juridikoak berak balioko digu jakiteko portaera benetan ondasun juridiko bat urratzen duen edo ez. (demagun pertsona bat etzanda dagoela eta beste pertsona bat gerturatzen dela eta hil egiten 2012-2013 21

Zigor Zuzenbidea II

3. Ikasgaia

duela sabela irekiz. Baloratu beharko da sabela irekitzea ondasun juridiko bat kaltetzera bideratuta dagoen edo ez, izan ere, ekintza bera mediku bat burutu dezake eta ez da zuzenbidez kontrakotzat hartuko, ez baitago ondasun juridikorik urratzera bideratuta). Ondasun juridikoa ere, larritasuna graduatzeko izango zaigu erabilgarri. Ondasun juridikoak kaltetzeko maila desberdinak daude eta beraz, ondasun juridikoa larritasuna neurtzera lagunduko digu, urrapena zein egoeratan egin den arabera. 3.3.2 Ekintza eta emaitza gaitzespena (desvalor de accin y desvalor de resultado)

Ekintza gaitzespena burututako jarduerari egiten dio erreferentzia. Ekintza burutu daiteke helburu batekin eta helburu hori ez lortu, baina asmoa dagoenez, ex ante (kokatu behar dugu gure burua portaera konkretu bat burutzean, emaitzaren aurretik) aztertuta, portaera arriskutsua badago ondasun juridikoari eragin kaltegarria Baieztatu badaiteke portaera ondasun juridikoarentzat arriskutsua dela, ex ante perspektibatik eta beraz, bere ekintza, ekintza gaitzespena izango du. Emaitza gaitzespena emaitzari egingo dio erreferentzia. Subjektua naiz eta bere helburua ez lortu, hau da, ekintza gaitzespena ez badago, ez du esan nahi zigorrik egongo ez denik, baizik eta saiakera egongo dela ulertzen da.

22

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like