Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

Zigorgarritasuna eta Horren Bazterketa

Zigor Zuzenbidea II

Hamahirugarren Ikasgaia

Hamairugarren ikasgai honetan, delituaren azken elementu funtsezko aztertuko dugu: Zigorgarritasuna. Ikasgaian zehar zigorgarritasuna baztertzeko kausak aztertuko ditugu.

2012-2013

107

Zigor Zuzenbidea II

13. Ikasgaia

108

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Zigorgarritasuna eta Horren Bazterketa

Zigor Zuzenbidea II

13. Ikasgaia: Zigorgarritasuna eta Horren Bazterketa


13.1 Kontzeptua
Delituaren gainerako elementuen eta zigorraren zehaztapenaren arteko zubi moduan jarduten duen kategoria gisara definitu dute autore gehienek. Honek inplikatzen du normalean, printzipioz baieztatu bada portaera bat tipikoa zuzenbide kontrakoa eta erruduna dela, zuzenean zigorgarria izango dela. Beraz, zerk ukitzen du zigorgarritasuna? a) b) d) e) Lehenik eta behin, pragmatismoa. Kaltea konpontzeko saiakera Kargu baten egikaritzari loturiko interesak. Zigorraren beharrik eza.

Hauek izango dira soilik irizpide batzuk eragina izan dezaketenak. Izan ere, irizpideak oso anitzak dira eta heterogeneoak dira; hau da, oso desberdinak beraien artean. Beraz, esan ohi da, zigorgarritasuna nahaste-borraste bat dela, doktrinaren hitzetan (cajn de sastre). Beraz, goazen aztertzera zein ondorio izango dituen irizpide horiek aplikatzea. Lehenik eta behin, gerta daitekeen lehen aukera izango da portaera ez zigortzea. Bestalde, gerta daiteke prozesu penala ezingo dela aurrera eraman eta beste batzuetan, zigorra arindu daiteke.

13.2 Agerpenak.
Supostu nabarmenak honako hauek izango lirateke: a) Ahaidetasuna ondarearen kontrako delituetan, Zigor Kodeko 268.artikuluan aurreikusitakoa. Hau da, ondarearen kontrako delitu bat burutuko balitz, indarkeriarik gabe, familiarren kontra, printzipioz ez da erantzukizun penalik egongo, baizik eta soilik erantzukizun zibila ordaindu beharko da. b) Bortxaezintasuna (estatuburuarena eta parlamentariena). Bortxaezintasuna da hemen aipatu beharreko elementu bat. Izan ere, parlamentarien kasuan, ez dira bortxaezin edozein kasu edo supostutan, baizik eta beraien kargu publikoen egikaritzan adierazten dituzten iritziengatik ukiezinak direla, ez dutela erantzukizun penalik. Aldiz, estatuburua, beti izango da bortxaezin. Doktrinak planteatzen du ea estatuburua beti ukiezina den edo soilik bere karguaren egikaritzan. Printzipioz, doktrinaren gehiengoa kontsideratzen du soilik bere funtzioen egikaritzan dela bortxaezina. Hau hala da Erregeak ezin duelako bere kabuz erabakirik hartu berretsiak izan gabe. Berrespen hori beharrezkoa denez, logikoa da ukiezina izatea. Aldiz, bere funtzioen egikaritzan ez dagoenean burutzen dituen portaeren aurrean, 109

2012-2013

Zigor Zuzenbidea II

13. Ikasgaia

erregea printzipioz ez da ukiezina izango, baina immunitatea dauka. Beraz, ezin izango da prozesatu errege izaera duen bitartean. Aldiz, Parlamentuak, beharrezko prozedura jarraituz errege izaera kenduko balio, immunitatea galduko luke. Immunitatea kargu bati lotzen zaio baina soilik kargu hori duen bitartean. c) Kalte konponketarekin harremana duten supostuak. Supostu hauek izango dira, hasteko, ogasun publikoaren kontrako delituetan zorrak ordaintzea. Dakigunez, zerga kantitate minimo batetik aurrera ez ordaintzea deliktiboa da. Baina, kalte hori konpontzen badu eta modu espontaneo batez ordaintzen badu, Zigor Kodeko 305.artikuluari jarraiki, ezin izango zaio pertsona horri inolako zigorrik ezarri. Guztiz borondatekoa izan behar da, inolako presiorik gabe eta ogasunak berarekin kontaktuan jarri baino lehen. Antzeko supostua daukagu errebolta bertan behera uztea. Konspirazio bat egongo balitz eta erreboltan parte hartu behar duenetako batek erabakiko balu autoritateengana joatea eta dena azalduko balu, guztiz borondatez, bere borondatea ere ez litzateke zigorgarria izango, Zigor Kodeko 480.artikuluari jarraiki. 21.5 artikuluan aurreikusten den kalte konponketaren aringarri arrunta, ez du zigorra guztiz baztertzen baina arintzen du. d) Preskripzioa. Kasu honetan daukagu bere kasuan delitua zen portaera bat, baina preskribitu baldin bada, ezingo da erantzukizun penala efektibo bilakatu. Preskripzioa delituaren larritasunaren araberakoa izango da eta zenbait delitu ez dira preskribatzen. e) Biktimaren barkamena. Normalean ez dauka inolako garrantzirik, baina delitu konkretu batzuetan bai. Hain zuzen, modu pribatuan jarraitu daitezkeen delituetan, adibidez, iraunen kasuan. Kasu horietan, sententzia eman baino lehen biktimak subjektu aktiboa barkatuko balu, ez litzateke zigorgarria izango. 215.artikuluan aurreikusitako supostua daukagu hau. f) Prozesuaren bidegabeko atzerapena. Kasu honetan, esan beharreko lehen gauza izango da Zuzenbide espainiarrean gaur egun aringarri bat dela. Printzipioz delitu bat burutu da, demagun, lapurreta bat, zeinean subjektu aktiboa identifikatzen den eta prozesua urteetan luzatzen da sententzia irmo bat lortu gabe. Horrelako kasuetan, baldintza hau aringarri bezala ezarri zen. Izan ere, igarotako denbora arrazonagarria ez bada, estatuak legitimotasuna galtzen du puntu bateraino, zigorra ezartzeko. Noski, hau abiapuntu bat dela, baina kasu guztiak ez dutela konplexutasun berdina. Atzerapen hori, subjektu aktiboak bultzatzen badu, bera bada saiatzen dena prozesua luzatzen, ez da aringarria aplikatzen.

110

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like