Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

Nazioarteko Arauen Aplikazioa (I)

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

Laugarren Ikasgaia

Laugarren ikasgai honetan, Nazioarteko arauen aplikazioa ziurtatzeko prozedurak aztertuko ditugu. Beraz, babes diplomatikoa eta hura egikaritzeko bete beharreko baldintzak aztertuko ditugu.

2012-2013

31

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

4. Ikasgaia

32

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Nazioarteko Arauen Aplikazioa (I)

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

4. Ikasgaia: Nazioarteko Arauen aplikazioa ziurtatzeko prozedurak (I)


Ikasgai honetan babes diplomatikoa aztertuko dugu. Horretarako Nazioarteko Zuzenbide Komisioaren Proyecto de artculos sobre la proteccin diplomtica erabiliko dugu. Hau ere, proiektu bat besterik ez da, beraz, ez dago inolako nazioarteko trataturik gaiaren inguruan. Babes diplomatikoa definitu dezakegu estatuaren akzio bat bezala, estatuko nazional edo ondasunak babestea nazioarteko ordenamenduan helburu duelarik. Hau da, hirugarren estatuetako ez-zilegietatik babestea bere nazional eta ondasunak. Nazioarteko ordenamenduak babes diplomatikoaren bitartez konpontzen ditu bere nazionalak kanpoan izaten dituzten arazoak. Hau da, estatuak gure interesak babesteko duen akzioa izango litzateke, zeinaren bitartez, estatuak gure izenean arituko den hirugarren estatuen kontra. Honen adibide bat, Argentinan Repsolekin gertatutakoa izango genuke. Honakoak dira bere ezaugarriak: Estatuaren akzioa da eta ez partikularren eskubidea nahiz eta horiek izan kaltetutakoak. Akzioa aurrera eramateko titular bakarra estatua izango da eta beraz, askatasun osoz erabakiko du martxan jartzea edo ez jartzea. Gainera ahalmen hau erabat diskrezionala da eta beraz, partikular batek eskatzeak ez du Estatua obligatzen; hau da, behin martxan jarrita, edozein momentutan bertan behera utz dezake. Eta gogorragoa dena, egikaritzaren ondorioz estatuak kalte-ordain bat jasoko balu, ez du partikularrei pasatzeko obligaziorik, baizik eta estatuarentzat izango da. Hau logikoa da kontutan izanda akzioa estatuarena dela eta beraz, bertatik eratortzen diren onurak estatuarentzat izango da. Hala ere, sistema demokratikoetan hiritarrari ematen zaio bertatik gastuak kenduta, presio zibila dela eta. Egikaritzeko, zenbait baldintza daude: Erreklamatzailearen eta erreklamazioaren artean nolabaiteko harremana egotea. Hau da, kaltetua eta estatuaren artean harremana egon behar du. Harreman hori naziokotasuna izango da. Izan ere, soilik estatuko nazionalak aukera izango dute babes diplomatikoa izateko. Estatu kaltetzailearen barne ordenamenduak ematen dituen aukerak agortu behar dira. Hau da, estatu batek ez du babes diplomatikoa egikarituko partikularrak estatu kaltetzailearen auzitegietatik pasa ez badira. Beraz, babes diplomatikoa subsidiarioa izango da. Honen logika izango da, ez dugula martxan jarriko nazioarteko ordenamendua, barne ordenamenduan emaitza topatzeko aukera badago. Esku garbien teoria (clean hands). Honen arabera, ezin dugu babes diplomatikoa erabili sortutako kaltean zerikusirik badaukagu. Baldintza honen atzean dagoen borondatea ez dago garbi. Zenbait autoreek defendatzen dute teoria hau aplikatu 33

2012-2013

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

4. Ikasgaia

behar dela, baina ez dago garbi non jarri behar den muga. Beste zenbait autoreek eta jurisprudentziak diote, soilik ez zilegi den ekintza baten aurrean soilik erabili daitekeela babes diplomatikoa, eta beraz, ezin dela hain beste garrantzi eman arriskuari, baizik eta ez-zilegiari eman behar zaio. Honen bi adibide izango lirateke Couso eta Juantxu Rodriguez kazetariak. Goazen lehenengo bi baldintzak sakonago aztertzera orain: Babes diplomatikoaren eskema sinplea da: Estatu kalte-eragile bat daukagu eta pertsona bat, fisiko edo juridikoa, bertakoa ez dena. Estatuak ez-zilegi edo kalte bat eragiten du pertsonaren gainean. Pertsona hori, estatuko auzitegietara jo dezake. Baina zaila da bertako auzitegiak estatuaren erantzukizuna onartzea. Cousoren adibidea, garbi zegoen estatubatuarrek tiro egin ziotela eta beraz, bere familia Estatu Batuetara joan ziren erantzukizun eske. Bertan esan zuten, ekintza zilegi zela, lege-bidezko defentsaren egikaritzan ari baitzen. Beraz, kasu horretan, Pertsona hori nazionala den estatuari eska diezaioke babes diplomatikoa. Pertsona hori eta estatuaren artean egongo den harremana naziokotasuna izango litzateke. Baina orain, arazoak hasten dira. Arazoetako lehena izango da, frogatu behar dela kaltea nazioarteko ez-zilegi bat dela. Horrekin batera frogatu beharko da naziokotasun harremana. Harreman hori ez da edonolakoa. Izan ere, naziokotasun hori bi momentuetan izan behar da: kaltea sortzen denean eta babes diplomatikoa egikaritu nahi denean. Gerta daiteke estatua desagertzea eta beraz, naziokotasuna horren ondorioz galtzea edo aldatzea eta beraz, babes diplomatikoa egikaritu ahal den edo ez zalantzan jartzea. Gerta daiteke ere, naziokotasuna aldatzea ezkontza bidez zenbait estatuetan, edo naziokotasun bikoitza izatea. Egoera horretan, desberdintasunak topatzen ditugu ohitura eta proiektuaren artean. Izan ere ohiturak dio denboran zehar naziokotasun bera mantendu behar dela eta, gainera, gure borondatez egindako ekintza baten ondorioz naziokotasuna aldatu egiten badugu, babes diplomatikoa egikaritzeko aukera galdu egiten da. Aldiz, gure borondatez kontra galtzekotan; adibidez, estatua desagertzen denean eta beraz, estatu berriari dagokio babes diplomatikoa egikaritzea. Proiektuak berriz dio nazionalitatea aldatu daitekeela zuzenbidearen arabera berdin diolarik borondatez edo borondatez kontrakoa den. Ezin izango da naziokotasuna aldatu jatorriko estatuak eragindako kalteen aurrean babes diplomatikoa egikaritzeko. Izan ere, ezin izango da egikaritu aurreko estatuaren aurka, kaltea eragin denean estatu horretako nazionalak direnei. Naziokotasun bikoitza dagoen kasuan, ohiturari jarraituta, bi modutako naziokotasun bikoitza izan daiteke: estatu kalte-eragilearen naziokotasuna izatea eta beste naziokotasun bat edukitzea. Adibidez, frantziar eta espainiar naziokotasuna izanda, Frantzia edo Espainiak kalte bat eragitea. Ohiturak ez du babes diplomatikoa onartzen kasu horietan, ulertzen baita pertsonaren barne ordenamenduak babestuko duela bere estatuak egindako kalteagatik. Bigarren hipotesia izango litzateke, bi naziokotasun izatea eta naziokotasun hori ez izatea estatu kalte-eragilearena. Ohiturak kasu horretan dio soilik naziokotasun bat erabili ahal izango dela, naziokotasun efektiboa hain zuzen. Hau da, eguneroko bizitzan erabiltzen dena. Hori 34 Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Nazioarteko Arauen Aplikazioa (I)

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

irizpide desberdinei jarraiki erabakiko da: egoitza non daukagun, non egiten dugun lan etab. Proiektuaren 6. artikuluari jarraiki, bi naziokotasunetatik edozein kasutan erabili daitezkeela dio aldi berean, naziokotasun horietako bat estatu kalte-eragilearena ez bada. Naziokotasun bikoitza dutenek eta horietatik bat estatu kalte-eragilearena bada, proiektuaren 7. artikuluari jarraiki ezin izango da babes diplomatikoa erabili salbu, naziokotasun efektiboa estatu kalte-eragilearena ez bada. Apatrida eta errefuxiatuen kasuan, apatridak erresidentzia legala duen estatuari eskatuko dio babes diplomatikoa eta errefuxiatuak, printzipio bera jarraituko dute, baina ezin izango dute eskatu beren jatorrizko estatua egindako ez-zilegien aurka (gaur egun, apatridak egotea ia ezinezkoa da, izan ere, giza eskubideen hitzarmenetan debekatu egiten da eta gainera, pertsona izateagatik soilik eskubideak dauzkagu). Guzti hori pertsona fisikoei dagokionez izango da. Aldiz, pertsona juridikoekin zenbait berezitasun daude. Izan ere, pertsona juridiko baten barnean, naziokotasun desberdinetako pertsona ugari egon daitezke. Beraz, bi babes diplomatiko desberdin egongo dira: enpresarena eta akzionistena. Ohiturari jarraiki, pertsona juridiko baten naziokotasuna definituko da bi irizpideren arabera: sorkuntza legearen naziokotasuna zein den eta egoitza zein den. Baina egoitza nagusia non dagoen zehazteak ez du esan nahi ezer. Akzionistei dagokionez, ohiturak dio ez dela babes diplomatikoa egikarituko, akzionisten naziokotasuna erabiliz, kasu hauek salbu: akzionisten eskubide pribatiboak kaltetu direnean; hau da, enpresaren izenean ez dauden ondasunak baina bere onurarako erabiltzen direnean, eta elkarteak edo enpresak legalki existitzeari utzi dionean. Proiektuak dio, bere 9. artikuluan, enpresa desagertzekotan, eta desagertze hori jasandako kaltearen ondorioz baldin bada babes diplomatikoa, oraindik enpresaren naziokotasuna hartuko da kontutan. Beraz, akzionisten naziokotasuna parte hartuko du, 11. artikuluaren arabera, sozietatea desagertzen bada kaltearekin zerikusirik ez daukan arrazoi batengatik, edo sozietateak baldin badauka estatu kalte-eragilearen naziokotasuna estatu horrek behartuta (estatu askok bere etorkizuna babesten dute eta horretarako, enpresa batek bere lurraldean aurrera eraman nahi baditu negozioak, enpresa hori estatuaren legediaren arabera sortzera behartzen dute; hau egiten dute, bere langileei bertako zuzenbidea aplikatu ahal izateko eta enpresa alde egin nahiko balu, estatuan ondasunak edukitzeko kalteak medeatzeko). Naziokotasunaren ukanbeharrarekin amaituta, goazen orain, barne ordenamenduaren zeharkapenaren baldintza aztertzera. Honen atzetik dagoen errealitatea, ez da bat eta ez da batere garbia. Izan ere, zenbait autoreek defendatzen dute baldintza logiko bat dela estatu kalte-eragile bati bere kalteak medeatzeko aukera ematea. Baina errealitatean horrek denbora izugarria behar da eta diru gastu ugariak. Gainera, bere efektua ez da estatu horiek kalte horiek medeatzen dutela, baizik eta hiritarrek uko egiten diotela babes diplomatikoari. Ondorioz,praktikan honek dakarren ondorio bakarra, babes diplomatikoa baztertzeko bide bat dela da. Izan ere, hiritarrak ezin 2012-2013 35

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

4. Ikasgaia

diote aurre egin estatu bateko ordenamendu oso baten zeharkatzeari. Ohiturari begira, baldintza honen nondik norakoa honakoa izango da: ohiturak onartzen du zenbait kasutan baldintza hau ez betetzea. Lehenengoa, jasan duen kaltea hiritar baten gain erortze ordez, estatuko organo baten gain eroriko balitz, eta bigarrena, estatu kalte-eragilea uko egitea izango da. Azken hori soilik gertatzen da oso harreman hona duten estatuen artean. Partikularrek, bere ekimenez zeharkatu beharko du ematen zaizkion bide guztiak, administratibo zein judizialak direlarik. Muga bakarra dago: bide horiek efektiboak izatea. Hau da, garbi eta garbi, bide horiek inora eramaten ez badute, baldintza hau bertan behera gelditzen da. Baina zer da efektiboa? Proiektuan berriz, benetako salbuespena ematen da 14. artikuluan, zeinak dioen 16. artikuluko supostuak salbuetsita egongo direla. Azken artikulu horrek dio: a) Barne errekurtsoak medeatze efikaz bat eskaintzen ez dutenean. b) Errekurtsoaren tramitazioan ez-zilegiren bat egongo balitz estatu kalte-eragilearen eskutik. c) Ez balitz egongo erlaziorik kaltetua eta estatu kalte-eragilearen arteko. Konexio pertinente bat egon beharko da. d) Estatuak bere barne ordenamenduko errekurtsoak agortzera uko egiten dionean. Zenbait kasuetan, enpresak beste estatuetan ezartzen direnean, klausulak ezartzeko aukera bat dago, zeinen bitartez, enpresak zin egiten dute ez direla beraien jatorrizko estatuaren babes diplomatikoa erabiliko. Baina horrek ezin ditu ondoriorik izan. Izan ere, estatuak bere kabuz egin dezake, beraz uko egiten zaionari, eskatzeari da. Gaur egun, klausula hori (calvo) existitzen jarraitzen da, baina ez zaio uko egiten babes diplomatikoari, bizik eta beste baldintza bat ezarri du babesa eskatu ahal izateko: nazioarteko arbitraia. Cousoren egoera Espainian gaur egun: behin esanda babes diplomatikoa Estatuaren ardura dela eta erabat diskrezionala dela, zer gertatzen da egikaritzen ez badu? Arazo berri bat sortzen da hemen. Izan ere, babes diplomatikoa nazioarteko ordenamenduan dago eta beraz, ezin zaio eskatu nazioarteko ordenamendutik inolako obligaziorik. Baina barne ordenamendutik, hiritarrek estatuaren kontra jo daitezke.

36

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like