Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa Ziurtatzeko Prozedurak (II)

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

Nazioarteko Arauen Aplikazioa (II)

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

Bosgarren Ikasgaia

Bosgarren ikasgai honetan, Nazioarteko arauen aplikazioa ziurtatzeko prozedurekin aurrera jarraituko dugu, kasu honetan autotutela neurriak aztertuko ditugularik, estatuek zein kasutan erabili ahal izango dituzten aztertuz.

2012-2013

37

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

5. Ikasgaia

38

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Nazioarteko Arauen Aplikazioa (II)

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

5. Ikasgaia: Nazioarteko Arauen aplikazioa ziurtatzeko prozedurak (II)


Ikasgai honetan elementu bikoitza aztertuko dugu. Lehenik eta behin, autotutelako neurriak edo kontrako neurriak izango genituzke. ojo por ojo izango litzatekeena. Hau, santzioak inposatzeko gorengo organorik ez dagoenean gertatzen da, hau da, bortxapena jasan duen estatuak ezin duenean beste organo baten aurrera eraman kasua, edozer delarik kausa. Horregatik, oraindik autotutelaren neurrian onartzen dira. Hau ez da onartzen barne ordenamenduan, lotuta baikaude auzitegien lanera jaiotzen garenetik. Beraz, bortxaketa bat dagoelarik, erantzukizuna zuzenean inposatzeko aukera egongo da. Baina Nazioarteko ordenamenduan ez da hori gertatzen, naiz eta geroz eta errazagoa izan santzioak inposatzea. Izan ere, santzioak ezartzerakoan hutsuneak daude, adibidez Segurtasun Kontseiluaren beto eskubidea. Egoera honen aurrean, parte hartzen dugun erakundeek ez badute esku hartzen, nor bere esku hartu beharko du justizia, hau da, autotutelaren bitartez. Kontutan izan behar da hau ez dela mendeku bide bat, baizik eta bortxaketa etetera zuzendutako neurria da. Hau garapen izugarria jasan duen arloa da. Denborarekin indarraren erabileraren debekuaren bitartez murriztu egin da autotutela. Beraz, jada ezin da ulertu indarraren erabilera autotutela neurri bat denik. Autotutelaren neurriak aztertzerakoan, kategoria desberdinak aipatu behar dira, ez baitago lista itxi bat. Lehena, arinena, harreman diplomatikoen haustura edo modifikatzea izango litzateke. Bi estatuen artean arazo bat dagoenean harreman diplomatikok haustu daitezke. Mota desberdinak topatzen ditugu honen baitan: Kontsultara deitzea: beste estatu batean dagoen enbaxadorea etxera bueltatzearaztea egoera konkretu baten inguruan kontsultak egiteko. Egoera hau luzatu egin daiteke, eta hau suposatuko luke, Harreman diplomatikoak esekitzea. Momentu jakin baterako, esekita geldituko litzateke harreman diplomatikoak. Gogorrena, harreman diplomatikoak guztiz haustea izango litzateke. Honek, eragina izan dezake estatuen artean, ikuspegi politiko batetik, publikoa egiten baita egoera hori. Baina aldi berean, beste eremu batzuetan eragina dute. Izan ere, zenbait aldebiko tratatuek beharrezkoa dute aldebiko erlazioa mantentzea. Horretaz gain, laguntza ekonomikoak eta elkartrukeak ere kaltetuak suertatu daitezke. Segun eta zein estaturen aurrean, harreman diplomatikoak etetea, suposa dezake laguntza ekonomikoen etetea, eta horrek izugarrizko eragina izan dezake zenbait estatuen

2012-2013

39

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

5. Ikasgaia

garapenean. Beraz, harreman diplomatikoen etetea edo haustea, neurririk arinena izan bada, baina kontutan hartu beharrekoa da bere baitan zenbait neurri hartzen dituela zeinak benetako eragin garrantzitsua izan dezaketen. Bigarren neurria, erretortsio neurriak izango lirateke. Hauek, legalak diren neurriak dira (ez dira legez kontrakoak, naiz eta erantzun bezala ez erabili). Honen atzetik dagoena da, estatu batek kaltetuta sentitzen bada, neurri hauetako bat erabili dezake bestearengan molestia edo deserosotasun bat sortzeko helburuarekin. Hau guztiz bidezkoa da edozein egoeran. (Guatemala-Espainia arazoa). Neurri hauek, obligazio juridikorik apurtzen ez duten jarrerak dira, baina egoera konkretuetan beste bat kaltetzeko erabiliak direnak, aldez aurretik kalte eragilea izan dena. Honen adibide bat izan daiteke, harreman diplomatikoen aldebiko adostasuna apurtu edo nolabaiteko harremanen konplikazioa eragin. Beste adibide bat, irregularrak bere estatura bueltatzera izango litzateke. Kontrako Neurriak (errepresaliak) izango dira har daitezkeen beste neurri batzuk. Printzipioz, neurri hauek nazioarteko zuzenbidearen bortxaketa suposatzen badute ere aurreko beste bortxaketa baten aurrean justifikatuak suertatzen diren neurriak lirateke. Beraz, aldez aurretik jasandako bortxaketa baten kontra egiteko neurriak izango dira, zeinak zilegi izango diren horregatik hain zuzen. Kontrako neurri gisara ez balira erabiliko, ez lirateke zilegi izango. Hemen ulertzen da, teorian neurri hauen helburua beste estatua zuzenbidera bueltatzea dela. Honek ez du esan nahi obligazio bera bortxatu behar denik, baizik eta bilatu zein obligazio kaltetzen duen bestea eta hori erabili. Badaude zenbait ukanbehar: Indar armatua ezin da inoiz erabili, naiz eta hasierako erasoa indar armatuaren bitartez egin. Ezinbestekoa da aurretiko egintza ez-zilegi bat ematea eta ezinbesteko erantzuna izatea. Proportzionaltasuna errespetatzea. Hau da, ezin izango da bestearen bortxapena gailentzen duen neurria erabili.

Hau oso teorikoa da. Izan ere, estatu bat bere burua kaltetua ikusten duenean, eskura daukan lehenengo gauza erabiliko du, eta gero gerokoak. Azkeneko neurria izaera ekonomikoko autotutela neurriak izango genituzke. Hauek nahiko bereziak dira, kontrako neurrien barruan ere topatu baititzakegu. Gaur egun garrantzi izugarrizkoak direlarik. Honen zergatia, garbia da: gaur egun bizi garen mundu globalizatua, erraza da estatu guztien dirua topatzea edozein estatutan. Neurri hauek, elkartruke ekonomiko eta finantzarioen aldaketan datzate. Errazak dira hartzen eta azkenean, indar armatua eta bestelako neurriekin alderatuta, ez dira hain traumatikoak eta horregatik, aseptikoak direla esan ohi da. Hala ere, hau ez da normalean horrela izaten, benetan buruak ez baitituzte eraginak sufritzen, baina populazioarentzako eraginak

40

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Nazioarteko Arauen Aplikazioa (II)

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

esanguratsuak izan daitezke. Beraz, nazioarteko komunitatean garrantzi handikoak dira. Oso eraginkorrak dira eta oso zabalak dira. hala ere, aipatuko dugu kasu konkretu bat: HelmsBurton legea. Hau Kubarekiko hartutako neurriei buruzko legea da. Estatu Batuak egindako lehenengo gauza, ondasunak atera egin zituen. Kubak egin zuena izan zen, guzti hori nazionalizatu eta beraz, erantzukizuna eskatu. Horren aurrean AEB irla blokeatu zuen eta urteak pasa ahala, konturatzen dira neurriak ez direla nahikoak. Lege honen bitartez egin zena da: Kubak nazionalizatutako ondasunak Kuban daude baina beste kateen esku daude, beraz, esan zuten beren kapitala zuten enpresak erosi zituzten hirugarren estatuak AEBn zuten interesak kaltetuz Kuba kaltetuko zutela. Lege horren arazoa da Zuzenbide Penala lurraldez kanpoko irizpide batean osatzen duela eta hori ezinezkoa da. Horretaz gain, prozesu hori hirugarrenen kontra irekiko litzateke. Gaur egungo egoera desberdina da. Estatu Batuek interes gehienak europarrentzat direla ikusi dute. Izan ere, Europar batasunak, antzeko lege bat atera du horri aurre egiteko. Autotutelarako ukanbehar orokorrak honako hauek izango lirateke: Ezinbestekoa da aldez aurretik bortxaketa bat egotea. Helburua egintza ez-zilegia egin duen estatua bere obligazioak betetzera bultzatzea izango da. Autotutela neurriak zilegi badira ere, azkeneko bide bezala erabili behar dira. Hau da, aukera zibilizatu bat edo instituzionalizatu bat egongo balitz, hori erabili beharko da lehenik eta behin. Proportzionalak izan behar dute. Ez da inoiz proportzionala izango ius cogens araak bortxatzea. Horrek suposatuko bailuke nazioarteko komunitate osoaren aurka aritzea. Neurria beharrezkoa eta ezinbestekoa izan behar da.

Nazioarteko Zehapenak oso ugariak dira, lurralde bakoitzean desberdinak baitira eta beraz, nazioarteko komunitatea izango dugu erreferentzia gisara.

NAZIOARTEKO ZEHAPENAK Nazioarteko zehapen edo zigorrak, modu instituzional batean ezartzen dira eta erakunde baten autoritatearen adierazle dira. Mota desberdinen arabera, bi bereiztu ditzakegu: erakundeekiko obligazioak bortxatzearen ondorioz ezarritako zehapenak alde batetik eta, zuzenbidea bortxatzeagatik ezarritakoak bestetik. Hauen helburua kartaren printzipio eta arauen aplikazioa ziurtatu eta bermatzea izango litzateke, bakea eta segurtasuna mantentzearekin batera. Organo eskudunak, Segurtasun Kontseilua eta Batzar Nagusia izango lirateke.

2012-2013

41

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

5. Ikasgaia

42

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like