Ikasgaia - Nazioarteko Harremanetarako Estatuaren Organoak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

Naziaorteko Harremanetarako Estatuaren Organoak

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

Zazpigarren Ikasgaia

Zazpigarren ikasgai honetan, Estatuak bere nazioarteko harremanetarako zein organo erabili ditzakeen aztertuko dugu, Gobernuburua, Estatuburua, Atzerri Ministroa, Misio Diplomatikoak eta Harreman Kontsularrak ikusiko ditugularik.

2012-2013

51

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

7. Ikasgaia

52

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Naziaorteko Harremanetarako Estatuaren Organoak

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

7. Ikasgaia: Nazioarteko Harremanetarako Estatuaren Organoak


Zuzenbide diplomatikoa eta kontsularra aztertuko dugu ikasgai honetan. Oinarrizko kontzeptuak eta funtzionamendua aztertzera bideratuko dugu gure lana. Estatu baten barruan zein organok parte hartzen duten nazioarteko harremanetan aztertuko dugu lehenik eta behin. Hau da, estatu batek zein organoen bitartez parte hartzen duen nazioarteko zuzenbidean. Normalean, estatuburua, gobernuburua eta atzerri ministroaren bitartez parte hartuko da. Goazen ikustera hiru horien estatusa. Lehenik eta behin esan beharra dago nazioarteko ordenamenduan estatu eta gobernuburua ez dutela tratamendu desberdin batean, baizik eta berdin berdinak dira. Hau gertatzen da, ordenamendu desberdinetan estatuburuaren papera eta gobernuburuaren papera oso desberdinak direlako eta beste zenbait barne ordenamenduetan, oso berdinak, pertsona bera delarik kasu askotan. Beraz, beharrezkoa da nazioarteko ordenamenduan era berdinean arautzea. Bi hauen kasuan, aurrezagutzen zaie nazioarteko foroetan estatuaren goi ordezkaritza. Gainera, presuntzio bat ematen da: ordezkaritza hau politiko zein juridikoa da; hau da, estatua obligatzeko ahalmena dute, ordezkatzeaz aparte. Honek ez du esan nahi, estatuburu guztiek estatua lotzeko ahalmena duenik, baizik eta hori barne ordenamenduan arautu beharko da. Aipatu beharra dago ere, botere berezirik ez dutela aurkeztu behar. Bai estatu buruak, bai gobernuburuak Segurtasun Kontseiluan eserleku bat betetzeko eskubidea izango duten inongo kredentzialik gabe. Biak aurkeztekotan bilera batera, barne ordenamenduak definituko luke zein betetzen duen, nazioarteko ordenamenduak ez duelarik inolako lehentasunik ematen.

Bi figura hauen estatusa nazioarteko ordenamenduan, honakoa suposatzen du: Lehenik eta behin, bortxa-ezintasuna, bai pertsonala, bai familiarra, bai familiaren gainekoa. Noski, bere korrespondentzia eta dokumentu ofizialak ere bortxa-ezinak izango dira. Bigarrenik, immunitate arloari dagokionez, arlo penalean ezin da inolako prozesu penalik aurrera eraman pertsona hauen kontra. Polizia ere ezin izango ditu atxilotu. Honek ez du esan nahi, barne ordenamenduan epaitu ezin ez denik. Hala ere, erabateko immunitatea kolokan jarri dira, Nazioarteko Auzitegi Penalak sortu baitira. Izan ere, esaten da immunitatea barne ordenamenduekiko izango lirateke, baina ez nazioarteko ordenamenduan. Hau hala egin da, adibidez, genozidio kasuetarako eta nazioarteko komunitatearen aurkako beste zenbait delitu

2012-2013

53

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

7. Ikasgaia

eta krimenetarako. Arlo zibilari dagokionez, estatuen praktika ez da uniforma. Arlo zibilaz aritzen garenean, adibidez, erosketa baten kasuaz ari gara. Ulertzen da arlo zibilean pertsona hauek ez daudela ius imperi horren baitan eta beraz, ente pribatutzat ari direla eta beraz, erantzukizuna izango dutela. Baina ez da estatu guztietan berdin gertatzen eta nazioarteko araurik ez dago. Pribilegioei dagokionez, pertsona hauek atzerriko estatuetan, zenbait pribilegio izango dituzte. Hala nola: Zerga pertsonalen salbuespena. Aduana erraztasunak.

Pribilegio hauen aurrean, galdetu genezake ea gortesia diplomatikoaren eta obligazio juridikoaren aurrean gauden. Azkenik, pertsona hauek duten babes berezia izango genuke. Batzar Nagusiaren 1973ko ebazpen bat dago zeinak honakoa zehazten duen: Nazioarte mailan babestutako pertsonen kontrako delituen prebentzio konbentzioa hau da, babes berezia eskaini atzerriko estatu buruen aurka ordenamenduen kode penalean barneratuz.

Atzerri ministroari dagokionez, esan beharra dago tratamendu berezia izango du. Izan ere, ez da pertsonalki estatuaren ordezkari, baizik eta soilik funtzionalki. Hau da, bere funtzioen egikaritzan onartzen zaio estatus hori. Nazioarteko ordezkaritza du, ez duelarik inolako botererik aurkeztu behar eta segurtasun Kontseiluan eserlekua betetzeko eskubidea izango du. Baina hierarkikoki beste bien azpian kokatzen da. Bortxa-ezintasunari dagokionez, kasu honetan soilik arlo pertsonalean. Immunitateari dagokionez, arlo penalean eta immunitate poliziala izango du, arlo zibilean ez delarik ezer ez aipatzen. Pribilegioen kasuan, gortesia diplomatikoaren aurrean gaudela argi eta garbi egongo litzateke. Gortesia hau ez du eskatzen guztiei berdin tratatzea, baizik eta estatuaren arabera izango litzateke. Aldez, obligazio juridikoa izango balitz, ez litzateke desberdintzerik egon beharko.

Hiru figura horiek alde batera utzita, goazen aztertzera estatu bakoitzak nazioarteko harremanetara zuzentzen dituen beste organo batzuk, baina bere mugetatik kanpo. Hau da, enbaxadak eta kontsulatuak. Zuzenbide diplomatikoari dagokionez, misio diplomatikoak arautzen dituzten tratatuak izango genituzke. Misio horiek bi irizpide desberdinen arabera klasifikatzen dira: iraunkorrak eta eziraunkorren arabera eta, aldebiko diplomazia eta alde anitzeko diplomazia izango genuke.

54

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Naziaorteko Harremanetarako Estatuaren Organoak Beraz, lau motatako diplomazia izango genuke: Aldebiko diplomazia iraunkorra Alde anitzeko diplomazia iraunkorra Aldebiko diplomazia ez-iraunkorra Alde anitzeko diplomazia ez-iraunkorra.

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

Harreman hauen oinarrizko printzipioa ne imperditur legatio izango litzateke. Hau da, harreman hauek beti aurrera eramatera lagundu behar da. Adibidez, pertsona horiek bereziki babestea, enbaxadak babestea etab. Honen oinarria izango da, harremanetarako baliabideak babestuz, gatazkak murrizten direla da. Horren ondorioz, gaur egun pertsona horiek ia ukiezinak dira. Aipatu beharra dago hau ohituraren bitartez egiten joan dela, 60 hamarkada arte ez baita trataturik egin. Zuzenbide diplomatiko guztia, estatuen akordioan oinarritzen da beti. Hori izango da zuzenbide diplomatikoaren oinarria. Dena erabakitzeko, estatuen arteko akordioa beharko da. Bai harremanak hasteko, bai bulegoak non jartzen diren erabakitzeko etab. Adibidez: Misio lerrunari buruzko akordioa beharko da. Bulego osagarriak non kokatzeko ere akordioa beharko da. Egiaztagiri sistemari buruzko akordioa.

Harreman diplomatikoa amaitzen da akordioa desagertu egiten denean. Gerta daiteke ere akordioa mantentzea baina Segurtasun Kontseiluak obligazio hori inposatzea ebazpen baten bitartez. Adibidez, estatu batek Nazio Batuen Karta larri bortxatuko balitz eta SK harreman diplomatikoak etetea estatu horrekin. Harreman diplomatikoak esekipenean edo apurtzen direnean, eraikinekiko babesa mantendu egiten da. Apurtzen denean, beharrezkoa da denbora bat uztea dokumentuak eta dena bertatik ateratzeko. Misio diplomatikoen funtzioak, modu laburrean honakoak lirateke: Estatu akreditatzaile (funtzionarioak bidaltzen dituena) eta estatu hartzailearen arteko harremanak ordeztea. Estatuen arteko harremanak modu honetan eramaten dira. Estatu hartzailean jatorrizko estatuaren eta bere nazionalen interesak babestu. Estatu hartzailearekin negoziaketa lanak burutu. Zilegi diren bide guztiak erabiliz, estatu hartzailean gertatutako guztiaz informazioa jaso eta jatorrizko estatua informatu. Normalean, prentsa sekzio bat dute, atzerri ministerio informatuta edukitzeko. Zilegi diren formak aipatzerakoan espioitza debekatzen dela adierazten da. Bi estatuen arteko adiskidantzazko harremanak sustatu eta harreman ekonomiko kultural eta zientifikoak garatu.

Naiz eta atzerriko estatu bat izan, horrek ez du esan nahi soilik nazioarteko zuzenbidea errespetatu behar denik, baizik eta bertako barne ordenamendua eta Zuzenbidea errespetatu

2012-2013

55

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

7. Ikasgaia

beharko da. Funtzionarioei dagokionez, enbaxada batean mota askotako langileak topatzen ditugu. Enbaxadorea, bakarra da beraz: Misioaren burua: normalean enbaxadorea izango da, baina horrek ez du esan nahi beste izenik har ezin duenik. Bere postu berezia dela eta, baimen berezia beharko du. Baimen hori placet izango da. Enbaxadorea kreditatu behar da, hau da, atzerri ministroak dokumentu bat eman behar dio botere bat emanez eta estatu hartzailearen estatuburuaren aurrean aurkeztu beharko du oniritzi bat izan beharko du. Horrek, placet deritzo. Estatuburua ez du zertan justifikatu. Enbaxadak ez dauzkaten estatuak, gerta daiteke akreditazio anitza ematea. Hau da, enbaxada bat estatu bat baino gehiagora proiektatzea, inguru bereko estatuetara hain zuzen. Baina gerta daiteke harreman onak ez izatea. Baimena beharko da gainontzeko estatuetan. Beste aukera bat izango litzateke, funtzioak beste estatuen enbaxadetara proiektatzea. Hau da, beste enbaxada batekin hitzartu berak eramatea tramiteak. Pertsonal diplomatikoaren partaideak: hauek, karrera diplomatikoa egin duten funtzionarioak izango dira, zeina nazionalak izan daitezkeen edo ez. Izan ere, zenbait kasuetan estatu hartzaileko funtzionarioak ezartzen dira enbaxadan lan egiteko. Langileri hau ez du placet-a behar. Honek ez du esan nahi baimenik behar ez denik. Beste instituzio bat sortu izan da. Izan ere non grata ez deklaratzea galdatzen da. Deklarazio hori guztiz borondatezkoa da, inolako justifikaziorik behar ez delarik. Aipatu beharra dago, misio horietan dauden militar eta poliziak bai behar dutela placet delako hori. Langilego administratiboa: ez dute karrera diplomatikoa, baizik eta lan kontratua duten pertsonak besterik gabe. Pertsona non grata deklaratu daitezke. Misioaren zerbitzu langileria: txofer, garbitzaile eta abarrekoak. Normalean, estatu hartzailearen nazionalak direnak.

Misio diplomatikoaren bigarren oinarria, pribilegio eta immunitate sistema. Hau, honako hitzarmenean jasotzen da: convenio sobre las relaciones diplomticas de 18 de abril de 1961. 22-43 artikuluak.

Aldebiko diplomazia ez iraunkorrari dagokionez, aipatu beharra dago 1969ko misio bereziei buruzko Vienako Hitzarmenean definituta dagoela: denbora mugaturako estatuaren ordezkaritza duen misioa, estatu batek bestearen adostasunez bidalitakoa eta egiteko zehatz batzuk betetzeko asmoa duena.

Aldeanitzeko diplomaziaren azterketa burutu behar dugu orain. Lehenik eta behin, aipatu beharra dago diplomazia mota hau askoz berriagoa dela, nazioarteko erakundeak XIX. Mendera arte ez baitziren sortu. 632/1978 errege-dekretuaren arabera, gobernuaren eskuduntza izango da mota honetako 56

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Naziaorteko Harremanetarako Estatuaren Organoak diplomazia aurrera eramatera.

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

Guri interesatzen zaiguna izango da, Nazio Batuen Erakundearen New Yorkeko egoitzan. Egoitza horretara, estatu ugari eramaten dituzte ordezkariak. Baina aldebiko diplomazian gertatzen ez den moduan, ez dago bi estaturen arteko akordioa. Kasu honetan, Erakundea ez da estatu bat beraz, erakundeak pribilegioak ematen dizkio estatu bati baina beste estatu baten baitan egonda. Adibide bat: OLPko gidaria, gonbidapen bat jaso zuen Nazioarteko Batzar Nagusira joateko eta diskurtso bat emateko. Nazioarteko Erakundeak enbaxadore izaera eman zion. Baina aldi berean, AEBn talde terroristaren buru bezala zegoen sartuta zerrenda batean. Kasu horretan AEBra iristerakoan, bazekien bertako polizia bera atxilotzeko agindua zuela. Nola konpondu? Erakunde eta Estatuaren arteko harremana NBKn aurreikusten da, estatuen artekoa, zuzenbide penalaren arabera, eta erakunde eta estatu hartzailearen artekoa, egoitza akordioa egongo da. Bertan, bien eskubide eta obligazioak jasotzen dira. Egoitzaren eskubideak onartzen dira, baina estatu hartzailearen barne ordenamendua errespetatuz. Izan ere, naiz eta gonbidatua terrorista bat izan, egoitza akordioan jasotzen zen erakundeak zuela eskubidea immunitatea luzatzeko buruei. Eskema hori orokortu beharko litzateke eta kasuan kasu aztertu eta erabakiak hartu.

Harreman kontsularrei dagokionez, lehenik eta behin harreman diplomatikoarekiko desberdintasuna aipatu behar da. Harreman diplomatikoen bitartez, ordezkaritza politikoa aurrera eramaten da eta aldiz, kontsularren bitartez ordezkapen administratiboa. Instituzio kontsularrak bere jatorri propioa du nazioarteko nabigazioan. Beraz, merkatuan, estatu batetik beste estatuetara zihoazen itsasontzietan sortzen ziren beharrei erantzuna emateko sortu zen. Jatorri horretatik gaur egunera eman den garapena ikaragarria izan da. Gaur egun, harreman kontsularrak dedikatzen dira nazionalen kontrol eta laguntzarako. Hau da, partikular bat atzerrian arazoak izatekotan, kontsulatuetara jotzeko aukera izango lukete. Beti, bai funtzionalki bai juridikoki instituzio diplomatikotik desberdinduta. Izan ere, ez dituzte zerbitzu berak eskaintzen eta horretaz gain, enbaxada bakar bat egongo da atzerriko estatu batean, eta kontsulatuak, nahi adina egon daitezke. Honen arauketa desberdina izan da. Honela, honako hitzarmenak dauzkagu gaiaren inguruan: 1963ko harreman kontsularrei buruzko hitzarmena, 1928ko hitzarmen panamerikanoa eta 1967ko europar hitzarmena. Arauketa hori bulego kontsularraren inguruan egiten da, pribilejio eta immunitateen arauketaren bitartez, kontsulatuetan lan egiten dutenentzat. Zenbait paralelismo badaude, hala ere harreman diplomatikoekin. Izan ere, normalean enbaxadetan bulego kontsularra egoten da, naiz eta juridikoki biak banatu behar diren. Horretaz gain, harreman diplomatikoei hasiera ematen diogunean, harreman kontsularrei ere baimena ematen zaio automatikoki. Baina onarpen hori esaterik badago, baina ukapenari 2012-2013 57

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

7. Ikasgaia

dagokionez, ezin dugu hori baieztatu. Izan ere, ezin da baieztatu harreman diplomatikoak eteteak berekin dakarrela harreman kontsularrak desagerraraztea. Ezarpenari dagokionez, harreman diplomatikoekin gertatzen den moduan, akordioan oinarritzen da. Adostasuna, harreman kontsularrak ezartzeko beharrezkoa izango da baina baita egoitza lekua finkatzeko eta aldatzeko, bulego mota eremua finkatzeko eta kontsulegorde eta beste agentziak irekitzeko. Harremana etengo da edo amaituko da adostasuna desagertzen denean. Behin amaituta esan beharra dago immunitatea mantendu egiten dela pertsonekiko eta ondasunekiko. Hortaz, gatazka baten ondorioz esekipenean egongo balira, gatazka irauten duen bitartean ezin dira ondasunak bortxatu. Eginbehar kontsularrei dagokionez, esan beharra dago ez dagoela numerus clausus baizik eta lau arlotan banatzen dira: Estatuko kanpo harremanen organo gisa: estatuen interes orokorrak babestu; aldebiko harreman komertzial, ekonomiko, kultural eta zientifikoak sustatu; gobernua eta nazionalak informatu. Bere nazionalen laguntza funtzioak: laguntza administratiboa eman. Nazionalek atzerrira joaten direnean, horiei eskaini behar zaien laguntza kontsulatuen gain erortzen da. Nazioarteko zuzenbide pribatuaren eremuan: funtzio notarial, erregistral eta administratiboak. Demagun atzerrian bizi garela eta testamendua egin nahi dugu Espainian dauzkagun ondorengoei gure ondasuna uzteko. Itsas eta aire nabigazioaren eremuan. Kontrol eta inspekzio lanak, sortutako arazoak konpondu.

Bulego kontsularretan lan egiten duten pertsonak honakoak izango dira: Bulego kontsularraren burua, Kontsula: postu hau lortzeko, enbaxadoreak behar duen prozeduraren antzeko prozedura da beharrezkoa. Kontsula carta patente beharko du aurkeztu estatu hartzailearen gobernuburuaren aurrean eta honek exequatur bitartez onartu beharko du. Exequatur hori izango da atzerrian emandako dokumentu bati indarra ematea aplikatu nahi den estatuan. Gainerako funtzionarioak ez dute behar. Funtzionarioak bi motatakoak izango dira: karrerazkoak eta ohorezkoak. Azken horiek, estatu hartzailearen nazionalak diren funtzionarioak izango dira. Enplegu kontsularrak Zerbitzu langilegoa.

Pertsonal horrek izango dituen erraztasun, pribilejio eta immunitateak 1963ko Hitzarmenaren 16 eta 68. artikuluen bitartean arautzen dira.

58

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like