Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 10

Administrazio Egintza

Administrazio Zuzenbidea I

Laugarren Ikasgaia

Laugarren ikasgai honetan, administrazio egintzaren inguruko azterketa burutuko dugu, ahala eta bere ezaugarriak ikusiko ditugularik eta egintza mota desberdinak aztertuko ditugularik.

2012-2103

37

Administrazio Zuzenbidea I

4. Ikasgaia

38

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Administrazio Egintza

Administrazio Zuzenbidea I

4. Ikasgaia: Administrazio Egintza


4.1 Kontzeptua
Administrazioak egindako eta efektu juridikoak dituen deklarazio aldebakarrekoa da. Ez dute egintza izaerarik izango administrazioaren hitzarmenak eta kontratuak, ez baitira aldebakarreko deklarazioak. Egintzak, deklarazio formalizatuak dira; beraz, ez dira egintzak administrazioaren jarduera materialak. Hau da, ez dira egintzak izango zerbitzu publikoak; adibidez polizia jartzea, garraioa ematea, azpiegiturak egitea eta abar. Izan ere, horiek prozedura bat behar dute zeinak bideratuta dauden egintza bat ematera. Baina, berezitu behar dira prozedura bat behar duten eta azkenik idatziz ematen diren egintzak eta administrazioak eskaintzen dituen jarduera materialak. Administrazio-egintzaren bitartez adierazi daiteke borondatea, desioa irizpidea edo informazioa. Desioa, adibidez izango litzateke ebazpen proposamen bat egiten duenean. Izan ere, zigor bat ezartzen denean, azkeneko fasean ebazpen proposamen bat ematen da, zeinak administrazioak luzatzen dio zigorra jartzeko organo eskudunari. Desiozkoa dela ulertzen da, proposamen bat besterik ez delako. Irizpidearen kasuan berriz, txostenak izango genituzke, zeinak txostenak ematen dituen organoak, bere irizpideak ematen dituen gai baten inguruan. Azkenik, informaziozko egintzak, ziurtagiriak izango lirateke. Adibidez, certificado de empadronamiento informazio egintza bat izango litzateke. Egintzak, administrazio zuzenbidearen menpe egon behar dira; beraz, ez dira administrazioegintzak Zuzenbide pribatuko administrazioen jarduerak. Administrazioaz gain, beste organo konstituzional batzuk ere administrazio Zuzenbidea aplikatzen zaien heinean, administrazio-egintzak emateko ahalmena izango dute. Honen adibide bat izango litzateke Konstituzio Auzitegia. Administrazio-ahalak egikarituz sortzen dira egintzak; beraz, haien edukia Ordenamendu Juridikoarekin bat etorri behar du. Gogora dezagun, Administrazioa beti legearen menpe egongo da eta beraz, ezin izango ditu legeak aurreikusten ez dituen egintzak asmatu. Ezin da onartu adibidez, berdintasun printzipio urratzen duen egintza bat. Eta ez bakarrik legea, baizik eta Zuzenbidearen printzipio orokorrak ere errespetatu beharko ditu. Beraz, lotura positiboa bada, ikusi beharko da zein nolako kobertura duen legeak. Lotura negatiboaren kasuan, ikusi beharko da, zein neurriraino errespetatzen den legea edo printzipio orokorrak.

4.2 Egintza eta erregelamenduaren arteko bereizketa


Lehenik eta behin, esan beharra dago erregelamendu-ahala organo zehatz batzuei bakarrik dagokie. Aldiz, administrazio-egintza, administrazioaren edozein organok eman dezake. Bigarren bereizketa bat izango litzateke erregelamenduak edozein unetan errebokatu edo aldatu daitezkeela beste bat emanez. Aldiz, egintza bat errebokatu ahal izateko, zenbait muga ezartzen dira. 39

2012-2103

Administrazio Zuzenbidea I

4. Ikasgaia

Beste hirugarren bereizketa bat izango litzateke, erregelamenduak Ordenamendu Juridikoan txertatu egiten direla eta berritu egiten dutela, egintzak halakorik egiten ez duten bitartean. Gainera, erregelamenduak irauteko egiten dira, eta behin eta berriro erabiltzeko aukera egongo da hori derogatu arte, ez da agortzen. Egintza berriz, aurrera eraman bezain pronto agortu egiten da. Desberdintzeko beste irizpide bat, jasotzailea izango litzateke. Izan ere, erregelamenduak izaera orokorrekoak dira, hau da, denentzat zuzenduta daude salbuespenik gabe eta denongan dute eragina, egintzak indibidualak eta pertsona konkretuei zuzentzen zaien bitartean. Baina kontuz ibili behar da irizpide honekin, partikularrak ez diren egintzak egon baitaude. Erregelamenduak, biziaturik dauden momentutik aurrera, DEUSEZA izango da beti. Egintza berriz, DEUSEZGARRIA. Bata eta bestearen aurka joateko bideak desberdinak dira ere. Erregelamenduaren aurka joateko bidea izango da, zuzenean auzitegietara jotzea, kasuan kasu dagokion Auzitegira (gure kasuan, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko kontentzioso-administratiboko salara). Aldiz, egintzen kasuan, lehenik eta behin bide administratiboak agortu behar dira auzitegietara jo aurretik.

4.3 Administrazio-egintza motak


Lehenik eta behin, Behin betiko ekintzak izango genituzke, hau da, administrazioaren prozedurari amaiera jartzen diotenak, zeinak errekurritu daitezke. Gainontzeko guztiak, izapidezkoak (de trmite) izango dira. horiek, administrazio-prozeduran behin betiko ebazpena eman arte sortzen diren izapideak dira eta soilik hiru kasutan errekurritu daitezke LPACko 107. eta LJCAko 25. artikuluei jarraiki: a) Defentsa-gabezia edo eskubide bidezko interesetan konponezinak diren kalteak sortarazten dituztenean. b) Gaiaren funtsa erabakitzen dutenean. c) Prozedurarekin jarraitzea eragozten dutenean. Demagun oposizio deialdia egiten dela eta oinarriak argitarazten dira. Administrazioak, baldintza horiek betetzen dituzten pertsonak onartuko ditu. Demagun kanporatuta geratzen diren zenbait pertsona baldintzak betetzen dituztela. Kasu horretan errekurrigarria izango litzatele. Egintza motetan egin daitezkeen beste sailkapenen artean, egintza murriztatzaileak eta gizabanakoen aldekoak izango genituzke. Egintza murriztatzaileak eskubideak mugatu edo eginbeharrak edo zamak ezartzen dituztenak izango lirateke, zeinak lege lerruneko arauetan jaso behar diren eta arrazoituak behar dute izan. Errebokagarriak izan daitezke. Gizabanakoen aldekoak berriz, interesatuarentzat aldeko efektuak sortzen dituzte, haien alde eskubideak edo bidezko interesak aitortuz edo zamak kanporatuz edo murriztuz. Aipatu beharra dago, egintza bat efektu bikoitza izatekotan, onurazkoak izango balira bezala errebokatu behar direla. Aipatutakoez gain, administrazio egintza moten aurrean, administrazio bidea agortzen dutenak eta ez dutenak izango genituzke. Azken hitza duen organoak emandako organoak ematen 40 Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Administrazio Egintza

Administrazio Zuzenbidea I

duen egintzak, bide administratiboa agortu egiten da. Hauek, zuzenean bide judizialean errekurritu beharko dira, berraztertze errekurtsoa eskatzeko aukera izango dugularik kontentziosora, hau da, bide judizialera jo aurretik. Aldiz, administrazio bidea agortzen ez duten egintzak, gorako helegitea tarteratu beharko da, goi-organoaren aurrean, zuzenean bere gain duen organoaren aurrean. Araudiari dagokionez, hona hemen zein den indarrean dagoena: Araudi orokorra: LPAC 109. Artikulua

Honen arabera, bide administratiboari amaiera jarriko diote gorako errekurtsoen ebazpenak, gaineko organorik ez duten organo administratiboen ebazpenak, gainontzeko organoen ebazpenak lege batek hala ezartzen duenean eta bidearen agortzaile izaera duten paktu, akordio, hitzarmen eta kontratuak. Estatuan: LOFGAE Xedapen Gehigarriko 15. Artikulua Eremu lokalean: LBRL 52.2 artikulua Unibertsitatean: LOU 6.4 artikulua.

Egintzak irmoak izango dira errekurritzeko epea behin igarota dagoenean eta beraz, ezin izango dira errekurritu. Administrazio-egintza motekin jarraituz, bere hartan utzitako egintzak izango genituzke (consentido). Kasu honetan Interesdunak ez du garaiz errekurritu eta ustez onartu egin du, nahiz eta hirugarren batek aurkaratu. Berrespen-egintzak ere bereizi behar ditugu hemen. Hauek izango lirateke aurretik emandako beste egintza baten erreprodukzioa edo bere hartan utzitako bat berresten duena. Hauek ezin dira errekurritu. Salbuespenez, deialdi baten oinarriak deusezak direnean errekurritu ahal izango dira handik sortutako egintzak. Orain aipatu beharra dago egintza politikoak ere badaudela. Hauek historikoki izan duten adiera gaur egun gainditu dela esan daiteke. Gobernuak nazioarteko harremanetan edo gorteekin duen harremanetan emandako egintzak izango dira hauek. Espainiar Konstituzioaren 106.artikuluari jarraiki, Administrazioarekiko Auzi Jurisdikzioari dagokio kontrolatzea erregelamendu ahala eta administrazioaren jardueraren legezkotasuna. LJCAren 2.artikuluak Gobernu egintza bezala jasotzen ditu eta esaten du kontrolagarriak izango direla honako aspektuetan: elementu arautuetan, eskubideen babespenean eta kalteordainaren inguruan.

4.4 Administrazio egintzaren elementuak


4.4.1 Subjektiboak Elementu subjektiboetan, lehenik eta behin administrazioa bera aipatu beharra dago, zeina ahalaren tituluduna izango den. Berarekin batera eskumena izango dugu zeina organo bati esleitzen zaion. Inbestidura izango da administrazio egintzaren beste elementu subjektiboetako bat. Honek suposatuko du legezko izendatze bat, posesioa hartzea eta jarduera egoeran egotea

2012-2103

41

Administrazio Zuzenbidea I

4. Ikasgaia

Administrazioa. Azken elementua Abstentzio eta errefusatze kausak ez egotea izango litzateke. Izan ere, hauek egotekotan, zenbait organok ezin izango dituzte administrazio egintzak aurrera eraman. 4.4.2 Objektiboak Elementu objektiboei dagokionez, lehenik eta behin edukia izango genuke, zeina ordenamendu juridikoarekin bat etorri behar du, LPACko 53.2 artikuluak xedatzen duen moduan. Bigarrenik, egintzak irizpidezko elementuak izango balitu, administrazioak askatasun gehiago izango du hura ematerakoan, beti ere zuzenbidearen printzipio orokorrak eta xedea errespetatuz egiten badu. Helburua edo xedea errespetatzen ez denean, dakigunez xede-desbideraketa baten aurrean egongo ginateke zeina deuseztagarraitasun kausa bat den. Egintzaren edukia zilegia, zehatza eta posiblea izan behar du, askatasuna gutxien murrizten duena aukeratu behar delarik, LPACko 92.artikuluak xedatutako moduan. Egintza ebazpen bat izatekotan, esan beharra dago osoa eta kongruentea izan behar dela 89.artikuluari jarraiki. Osoa izan behar dela aipatzen dugunean, espedientean sorturiko arazo guztiak erabaki behar dituela esan nahi dugu eta kongruentea dela esaterakoan, eskatutakoari erantzun behar diola esan nahi da. 4.4.3 Formalak Egintza orok forma konkretu bat izan behar du eta forma hori osatzen duten elementuak formalak izango dira, honako hauek bereizten direlarik: Lehenik eta behin prozedura izango genuke. Izan ere, egintza administratibo guztiak prozedura jakin bat jarraitu beharko dute baliagarriak izateko. Adierazpen formari dagokionez, esan beharra dago idatziz eman beharko direla bere izaerak ez badu beste era bat exijitzen. Hala eta guztiz ere, beti jasota geratu beharko da hirugarrenen eskubide edo interesetan eragingo balu. Jakinarazpenak egiteko gero eta gehiago erabiltzen dira baliabide telematikoak. Hau arautzen duen legea hiritarrak zerbitzu publikoetara era elektronikoak erabiliz iristeko 11/2007 legea izango litzateke. Idatziz ematen diren egintzen edukia honakoa izan beharko da nahitaez: idazpurua, hitzaurrea, motibazioa, edukia, errekurritu daitekeen noren aurrean eta zein eperen barruan, lekua, data eta sinadura. Azkenik, egintza oro motibatua izan beharko da, motibazioa LPACko 54.artikuluan arautzen delarik.

4.5 Egintzak arrazoitzea (motibazioa)


Egintza bat motibatzea, arau juridikoek ebazpen bat ematera eramaten duten arrazoiak azaltzea da eta ezinbesteko baldintza da irizpidezkoetan eta murriztatzaileetan. Motibazioaren bitartez, Administrazioak kanporatzen edo azaltzen du zergatik aplikatu dituen 42 Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Administrazio Egintza arau jakin batzuk, eta horren arabera, zergatik eman duen egintza.

Administrazio Zuzenbidea I

Esan beharra dago arrazoitzea egintzaren kausa kontrolatzeko neurri tekniko bat dela eta nahikoa izan behar duela nahiz eta laburra izan.

4.6 Egintzen baliozkotasun presuntzioa


Egintzen baliozkotasun presuntzioaren arabera, Administrazioak emandako egintza oro baliozkoa izango dela presumitzen da kontrakoa frogatzen ez den bitartean, hau da, deuseztasun edo deuseztagarritasun kausarik frogatzen ez den bitartean. Presuntzio honen ondorioz ulertzen da berehala betebeharreko obligazioa sortzen dela, hala ezartzen baita LPACko 56 eta 57.artikuluetan. Baliozkotasunaren presuntzio hau iuris tantum da eta beraz, errekurritze-karga egintza betebehar duenari dagokio. Egintza deusezen aurrean, presuntzio hori desagertu egiten da eta LPACko 112.artikuluaren arabera, egintzaren eraginkortasuna geldieran uztea baimentzen da.

4.7 Egintzen eraginkortasuna:jakinarazpena eta argitalpena


Administrazio-egintzak berehalako eraginkortasuna izango dutela adierazi dugu LPACko 57.artikuluak xedatutakoaren arabera, baina artikulu berak honako salbuespenak barnebiltzen ditu bere erredakzioan: Lehenik eta behin, ez du berehalako eraginkortasuna izango egintzaren eduki berak horrela aurreikusten badu. Bigarrenik ez du berehalako eraginkortasunik izango egintza jakinarazia edo argitaratua izan behar duenean, edo gaineko organo baten onarpena izan behar duenean.

Jakinarazpenari dagokionez, LPACko 58 eta 59.artikuluetan arautzen da eta horien arabera, ebazpenak, eskubide edo interesetan eragiten dutenean jakinaraziak izan beharko dira. izapidezko egintzak oso kasu zehatzetan jakinarazi beharko dira. Jakinarazpenaren edukia honakoa izan beharko da: testu osoa, arrazoia, bide administratiboa agortzen duen eta tartera daitezkeen errekurtsoak. Jakinarazpena egiteko moduari dagokionez, jakinarazpena egin dela egiazta dezakeen edozein modu onartzen dela esan beharra dago. Honen inguruan 11/2007 legeko 28.artikulua izango genuke. Salbuespenak ere badaude. Izan ere jasotzailearen bizilekua ezezaguna denean, iragarki-taulan iragarriko dira. Jakinarazpenaren lekua, interesdunak berak ezarri behar du. Interesduna bere helbidean aurkitzen ez denean, prozedura jakin bat jarraitu behar da eta ordezkaritza baliozkotzat jo behar da. Jakinarazpenak egintzaren testu osoa jasoko ez balu, akastuna izango litzateke eta ez luke efekturik izango. Bestelako akatsik balego, arau hori salbuesten da.

2012-2103

43

Administrazio Zuzenbidea I

4. Ikasgaia

Argitalpenari dagokionez, esan beharra dago egintzaren hartzailea plurala eta zehaztugabea denean onartzen dela. LPACko 59.artikuluak ezartzen duenaren arabera, lehiaketaprozeduretan, deialdiak ezarriko du nola argitaratuko diren egintzak. Legeek edo interes publikoak honela galdatzen dutenean ere baimenduko da egintzak argitaratzea. 1172007 legearen arabera, aldizkari ofizial eta argitalpen-taulen argitalpen elektronikoa ere onartuko da. Argitalpen edo jakinarazpen falta eraginkortasuna atzeratuko du egintza murriztatzaileetan baina ez aldeko egintzen kasuan.

ATZERA ERAGIN-EZAREN PRINTZIPIOA (57.3) Administrazio egintzak, atzera eragin-ezaren printzipioaren gain osatzen dira. salbuespen gisara legeak onartzen du atzera eragina honako kasu hauetan: deuseztatu diren egintzen ordez egintza berriak ematen direnean edo administrazio-egintzek onurazko efektuak dituztenean, baina beti ere hirugarren pertsonen eskubideak urratzen ez badituzte.

4.8 Eraginkortasuna etetea


Egintzen eraginkortasuna denboraldi baterako edo behin-betiko eten daiteke. Denboraldi baterako denean, egintza geldieran utzi dela esaten dugu, kautelazko neurri bat izan daitekeelarik. LPACko 111.artikuluari jarraiki, onartzen da geldieran uztea: egintzaren betetzetik ezin konponduko diren edo nekez konpon daitezkeen kalteak sortzeko arriskua dagoenean. Honekin batera, 113.artikuluak beste zenbait kautelazko neurri aurreikusten ditu interes publikoaren babeserako eta ebazpenaren eraginkortasuna bermatzeko helburuarekin. Geldieran uzteak pertsona askoren egoeretan eragingo balu, neurria argitaratu egin beharko da nahitaez.

4.9 Administrazioaren isiltasuna.


4.9.1 Ofizioz hasitako prozeduretan LPACko 44.artikuluari jarraiki, ofizioz hasitako prozeduretan interesdunarentzat onurazkoak diren eskaeren aurrean, isiltasunez ezeztatuak ulertu beharko dira. aldiz, interesdunarentzat kaltegarriak izan beharko luketen ebazpenetan, isiltasunak prozeduraren iraungitzea ekarriko du. 4.9.2 Interesdunak eskaturik hasitako prozeduretan Epea igaro eta ebazpenaren jakinarazpenik ez bada ematen, eskaera estimatutzat edo ezeztatutzat eman daiteke isiltasunaren bidez. Horrek ez du eragozten Administrazioak duen betebeharra ebazpen espresu bat emateko. 44

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Administrazio Egintza

Administrazio Zuzenbidea I

Oro har, interesdunek eskaturi hasitako prozeduretan isiltasuna positiboa dela ulertu behar da; hau da, eskaera estimatuz jo behar da. Hiru salbuespen ezartzen ditu LPACko 43.artikuluak: Legezko edo Zuzenbide Komunitarioko arau batek aurkakoa ezartzen duenean, Eskabide-eskubidea gauzatzen denean eta Egintza aurkaratzeko prozeduretan; honen salbuespena izango da gorako errekurtsoaren ezezko isiltasunaren aurka tarteratu denean.

Isiltasun positiboaren izaerari dagokionez, esan beharra dago berez egintza administratibotzat jotzen dela eta beraz, administrazioak gerora eman dezakeen egintza, isiltasunez emandakoa berresteko izan behar direla. Deusezak izango dira ordenamendu juridikoa urratzen dutenak, haien bidez ahalmenak edo eskubideak eskuratzen oinarrizko ukanbeharrako bete gabe. Hauek ofizioz berrikusiak izan daitezke eta prozedura bitartean egintzaren exekuzioa eten daiteke.

Isiltasun negatiboari dagokionez, esan beharra dago ez dela egintzaren mailakoa, baizik eta fikzio juridiko bat izango da, interesdunei errekurtsoak jartzeko aukera ematea xede duelarik. Ez du eragozten Administrazioak duen betebeharra egintza espresuki emateko eta beraz, administrazioa ez dago isiltasun horretara lotuta. Interesdunak isiltasuna eta gero sortutako egintza aurkaratu dezake. Isiltasun honen aurrean, interesdunak ustezko ezeztea aurkaratu edo espresuki emandako ebazpena itxaron dezake.

2012-2103

45

Administrazio Zuzenbidea I

4. Ikasgaia

46

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like