Ikasgaia - Legezkotasun Berrikuspena Administrazio Bidean

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

Legezkotasun-berrikuspena administrazio-bidean

Administrazio Zuzenbidea I

Zortzigarren Ikasgaia

Zortzigarren ikasgai honetan, administrazio egintzen legezkotasun berrizkuspena aztertuko dugu, horretarako egintzen aurka tarteratu daitezkeen errekurtso administrativo desberdinak aztertuko ditugularik.

2012-2103

69

Administrazio Zuzenbidea I

8. Ikasgaia

70

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Legezkotasun-berrikuspena administrazio-bidean

Administrazio Zuzenbidea I

8. Ikasgaia: Legezkotasun-berrikuspena administrazio-bidean


Hiru errekurtso mota ikusiko ditugu ikasgai honetan: gorako errekurtsoa, berrikuspen errekurtsoa eta prozesu zibil edo laboralera jo aurretiko erreklamazioak. Goazen beraz, horiek aztertzera.

8.1 Administrazio errekurtsoak


Errekurtso hauek Administrazioaren aurrean tarteratzen dira, hark emandako egintzak aurkatzeko. Argi utzi behar da, soilik egintzen aurka ezar daitezkeela, erregelamenduen aurka soilik bide judiziala izango baitugu. Hiru motatako administrazio-errekurtso ditugu: bi arruntak dira (berraztertzekoa eta gorakoa) eta bestea berriz, apartekoa (berrikusteko aparteko errekurtsoa). Administrazioaren ebazpen eta izapidezko zenbait egintza aurkaratzeko sistema bat dira errekurtsoak eta, argitu beharra dago ez direla ez petizioak ezta kexak ere. Eskaera eskubidea babestuta dago baina ez eskaerak. Errekurtsoak formalizatuak dira. Lehen esan dugun moduan, ezin dira aurkaratu bide administratiboan aurkaratu administrazioxedapenak edo arauak. Errekurtsoak egintzen aurka ematen dira eta bide administratiboaren aurrean tarteratzen dira, har ebazten dituelarik prozedura administratibo baten bitartez. Errekurtsoaren oinarriari dagokionez, esan beharra dago LPACko 62 eta 63. artikuluetan topatzen dela; hau da, deusez eta deuseztagarritasunari buruzko artikuluetan. Arrazoia edozein izan daiteke 107.artikuluari jarraiki, beti ere bi artikulu horien barnean badaude. Errekurtsoa ebazten duen organoak, prozeduran planteaturiko arazo guztiak erabakiko ditu, naiz fondo, naiz formazkoak izan, interesdunak alegatutakoak izan ala ez, LPACko 113.3 artikuluari jarraiki. Administrazioak egin behar duena da aukera eman alegazioak emateko. Zerbait ez dela ondo frogatu erabakitzen bada, alegazioak emateko aukera eman behar zaie interesdunei. Izan ere, administrazioak ezin izango ditu elementu berriak sartu, ez badie interesdunei jakinarazten alegazioak eman ditzaten. 113.3 artikuluak bere garrantzia dauka, Konstituzioaren 24.artikuluarekin harremanetan jarriz defentsa gabezia ekiditera zuzenduta baitago.

Berraztertzeko errekurtsoa aukerakoa da, bide judizialera jo aurretik berrikusteko aukera irekitzen du; aldiz, gorako errekurtsoa ezinbestekoa da, zeina bide judizialera joan aurretik tarteratu beharrekoa. Administrazioarekiko auzi-jurisdikziora joan aurretik, bide administratiboa agortu behar da nahi eta nahi ez, LJCAren 25.1 artikuluari jarraiki.

Dakigunez, errekurtso administratibo bat tarteratzen denean, administrazio-prozedura bat hasten da. Administrazio-prozeduraren printzipioak aplikagarri izango dira zeinen araudia 2012-2103 71

Administrazio Zuzenbidea I

8. Ikasgaia

LPACko 107 eta 109 artikuluen bitartean topatzen da. Adibidez, kontradikzio printzipioa, frogak aurkezteko aukera izatea etab. Elementu subjektiboei dagokionez, aipatu beharra dago ebazteko eskuduna beti Administrazioa izango dela. Gorako errekurtsoan, egintza eman zuenaren gaineko organoa errekurtsoa ebatziko du. Errekurtsoa tarteratu daiteke bai egintza eman duen organoaren aurrean edo ebazteko eskuduna den organoaren aurrean. Berraztertze errekurtsoan, egintza eman duen organo beraren aurrean tarteratzen da eta hark ebatziko du. Aparteko berrikuspen errekurtsoan aldiz, egintza eman zuen organo beraren aurrean. Ebazteko eskumena ezin izango da eskuordetu errekurritu den egintza eman zuen organoaren eskutan.

Errekurtso jartzaileari dagokionez, esan beharra dago pertsona fisiko zein juridikoak izango direla eskudun errekurtsoa tarteratzeko. Edozein pertsona beraz izango da gai errekurtso administratibo bat tarteratzeko, interesduna baldin bada. Printzipioz, interes edo eskubideak ukituak gertatzen diren pertsonak izango dira interesdun. LJCAren 44.artikuluari jarraiki, ezin izango da administrazio-errekurtsoa jarri bi administrazio publikoen arteko gatazken aurrean. hauek, zuzenean bide judizialera joaten dira eta beraz, ez dago errekurtso administratiboak. Administrazio publiko baten organoak eta haren kide anitzeko organoetako kideek ezin izango dute errekurtsorik tarteratu euren Administrazioaren aurka, non eta legearen batek espresuki baimentzen ez badu. Salbuespena, udaletxetan ematen da adibidez. Izan ere, zinegotziek gainontzeko zinegotziak hartutako erabakiak aurkaratzeko aukera izango dute. Estatuari, autonomia erkidegoei edo toki entitateei lotuak edo haien mendeko diren zuzenbide publikoko entitateak, gainetik duten administrazioaren jarduerari dagokionez, ezin izango dute tarteratu. Salbuespen dira administrazio horrekiko berariazko autonomia-estatutu bat dutenak, legez emana.

Interesdunek edozein kasutan izango dute legitimazioa errekurtso bat tarteratzeko. Eremu lokalean, Toki-administrazioak emandako egintza eta erabakiak aurkaratzeko legitimaturik egongo dira Estatuko Administrazioa, Autonomia Erkidegoetakoa eta erabaki horien aurka bozkatu duten zinegotziak. Errekurtsorako legitimazio eduki daiteke nahiz eta parte hartu ez hasierako administrazioprozeduran. Kasu batzuetan, arlo bakoitzeko legeak herri-akzioa jasotzen dute. Herri akzioa (accin popular), inongo legitimaziorik demostratu gabe prozeduran parte hartzeko aukera dagoenean izango litzateke.

Errekurtsoaren elementu objektiboei dagokionez, aipatu beharra dago 107. artikuluak aipatzen dituela aurkagarriak izango diren elementu objektiboak. Hala nola: ebazpen guztiak eta izapidezko egintzak honako kasu hauetan: zuzenean edo zeharka funtsa erabakitzen dutenean, prozedurari jarraipenik ematea eragozten dutenean, defentsa-gabezia ematen denean eta 72

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Legezkotasun-berrikuspena administrazio-bidean interes legitimo edo eskubideen kalte konponezinak sortzen dituztenean.

Administrazio Zuzenbidea I

Izapidezko beste egintza guztiak alegatuak izan daitezke ebazpenean kontutan har daitezen. Bukaera jartzen dioten egintzak bide administratiboari, 109. artikuluan aurreikusten direnak. Goazen orain errekurtsoen prozedura aztertzera: a) Tarteratzea. LPAC 110 Egintza baten aurkako errekurtso bat tarteratzeko formari buruzko askatasun osoa dago. Honek esan nahi du ez dagoela forma zehatz bat ezarrita errekurtsoak tarteratu ahal izateko. Errekurtsoaren kalifikatzerakoan errakuntzarik balego, ez dago oztoporik izapidetuta izateko, bere benetako izaera ezagutzen bada. Tarteratzeko epea hilabetekoa da eta iraungi egiten da, errekurtsoa tarteratzen den momentutik egintzaren irmotasuna geldiarazten delarik. Egintzaren etetea ez da automatikoa, baizik eta eskatu egin behar da 111. artikuluari jarraiki. Esan beharra dago errekurtsoaren objektuak pertsona talde zehaztugabe bati eragiten dionean, aldigabetzea argitaratu egin beharko dela. b) Izapidetzea. Errekurtso bidean ematen den izapidetzeak ez du berezitasunik. Audientziaren izapidea exijitu daiteke kasu bakar batean: egitate edo dokumentu berriak aurkezten direnean. d) Bukaera. LPAC 87 Esan beharra dago, formazko akatsak egongo balira, espedientea atzera botako litzakeela. Erabakiak arazo guztiak ebatzi behar ditu, forma nahiz funtsezkoak, alegatuak izan edo ez. Ebazpena kongruentea izan behar du helegite jartzaileak egindako alegazioekin reformatio in peius debekatuta gelditzen delarik.

Goazen orain, errekurtso mota desberdinak aztertzera:

8.1.1 Berraztertze errekurtsoa. LPAC 116 eta 117. Errekurtso honen bitartez, administrazio-bideari bukaera jartzen dioten egintzak errekurritu daitezke. Egintza eman duen organoaren aurrean tarteratu behar da hilabeteko epe barruan egintza berariaz emana bada edo hiru hilabeteko epean egintza ustezkoa izan bada. Erabakia emateko eta jakinarazteko gehieneko epea hilabetekoa izango da eta erantzun ezean, ezetsitzat hartuko da errekurtsoa. Errekurtso hau ebazten duen erabakiaren aurka ezin izango da beste administrazioerrekurtsorik tarteratu, baizik eta zuzenean bide judizialera jo beharko dugu.

2012-2103

73

Administrazio Zuzenbidea I

8. Ikasgaia

8.1.2 Gorako errekurtsoa Errekurtso hau tarteratu ahal izateko, beharrezkoa izango da errekurritutako ebazpenek bide administratiboa agortzen ez dutenak izatea. Errekurtsua, egintza eman duen gaineko organoak ebatziko du, organo hori zein den antolakuntza arauek zehaztuko dutelarik. Organo batek delegazioz eman badu egintza bat, eskuordetu den organoak eman duela suposatzen da. Errekurtsoa tartera daiteke egintza eman duen organoaren aurrean edo zuzenean gaineko organoaren aurrean. Epea hilabetekoa izango da berariaz emandako egintzetan eta hiru hilabetekoa ustezko egintzen kasuan. Ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da. Erantzunik ez badago, ezetsitzat emango da erantzuna. Salbuespenez, isiltasun baten aurka tarteratu bada errekurtsoa isiltasuna onetsitzat joko da.

8.1.3 Berrikuspen aparteko errekurtsoa Hau izango litzateke legeak aurreikusitako suposamendutan eta bertan ezartzen diren arrazoiengatik bakarrik tartera daitekeen errekurtsoa. Irmotasuna irabazi duten egintzen aurkako errekurtsoa izango litzateke. Hau tarteratzeko arrazoiak izango lirateke egitateei buruzko errakuntza nabarmena gertatu izana, balore handiko dokumentuak agertzea, dokumentu edo testimonio faltsuen eraginez emandako ebazpena izatea edota prebarikazioz, funtzionario-eroskeriaz, bortxaketaz edo beste makinazioen bidez ebaztea. Ezartzeko epea lau urtekoa izango da egintza jakinarazten denetik egitatezko errakuntza dagoenean eta hiru hilabetekoa besteetan, dokumentuak agertu edo epaia eman denetik. Isiltasuna hiru hilabeteen buruan emango da eta ezetsitzat hartu behar da errekurtsoa. Organo eskuduna, egintza eman zuen organoa izango da.

8.1.4 Aurkaratzeko edo erreklamatzeko prozedura alternatiboak. Gorako edo berraztertzeko errekurtsoen ordez, legeek ordezko prozedurak aurreikus dezakete. Ordezko prozedura hauen artean aipagarriak izango lirateke adiskidetzea, tartekaritza, arbitraia edo organo kolegiatuetara jotzea. Aplikazioari dagokionez, pertsonal arazoak konpontzeko aurreikusten da nagusiki, arloko legeen eskutan uzten delarik prozedura hauen zehaztea. Efektuei dagokionez, bukaera jartzen diote bide administratiboari.

74

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Legezkotasun-berrikuspena administrazio-bidean

Administrazio Zuzenbidea I

8.2

Ofizioz berrikustea.
8.2.1 Zuzenbide osoz deusezak diren egintzen berrikustea.

Administrazioak ofizioz atzera botatzen du berak emandako egintza deusez bat, errekurritzeko epeak amaitu direnean. Beraz, aukera egongo da, behin epeak amaituta, administrazioari jakinarazteko egintza bat deuseza dela eta honek berrikusteko. Beraz, errekurtsoan ez bezala, egintza deusezetan ematen da soilik eta ez deuseztagarrietan. Normalean, administrazioak badauka errekurtso administratiboaren ohitura. Hau da, bide judizialera jo aurretik, errekurtso administratibora jo behar dela. Baina legegileak beste alternatiba batzuk aurreikusi egin ditu non partikular afektatua joan daitekeen alternatiba horietara (adibidez, arbitraia), errekurtsoa tarteratu ordez. Alternatiba horiek izango lirateke: arbitraia, medeatzea, tartekaritza eta abar. Hauek, oraindik oso gutxi aplikatzen dira, baina pixkanaka bere lekua hartzen joaten dira. hala ere, hauek ezin dira erabili botere publikoak ukatzeko. Izan ere, gogora dezagun ahalak ukaezinak direla legeak berak hala adierazten baitu. Beraz, errekurtsoetara jo aurretik aukera horiek izango ditugu eta, esan dugun moduan, behin errekurtsoak aurkezteko epea amaituta, azken aukera bat egongo da: berrikuspena. Honen bitartez, ofizioz edo alderdiak eskaturik berrikusiko da egintza. Administrazioak ofizioz egina bada accin de nulidad deituko da. Modu honetan, administrazioak ordenamendu juridikotik ateratzen du legearekin bat ez datorren egintza. Egintzak deusezak izan behar dira, eta irmoak. Izan ere, hala ez izatekotan errekurtsoa tarteratu beharko da. Ez dago eperik berrikuspena ezartzeko. Legeak ez ditu denbora-mugarik jartzean. Alderdiek eskatzen badute, berrikuspen akzioa deritzo. Ofizioz hasitako berrikuspenean, administrazioak hiru hilabete pasata erantzunik ematen ez bada, isiltasuna kaduzitatea ekarriko du berekin eta administrazioak ezin izango du berriro hasi honelako prozedura bat. Ez onartzearen erabakia eman daiteke, funtsarik ez izateagatik adibidez. Ez onartzekotan, auzitegietara jotzeko aukera egongo da, eskaera ametitzea eskatuz. Akzioa onartuko balu, baina ez-berrikustea erabakiko balu, errekurtsoetan eskatu beharrekoa izango litzateke berrikustea onartzea. Administrazioak, kalte-ordaina zehaztu dezake ebazpenean. Izan ere, horiek eskatzen dira prozedurak sortu dituen gastuengatik . 8.2.2 Norbanakoaren aldeko egintza deuseztagarriak berrikustea. Egintza deuseztagarrien kasuan, erregimena guztiz desberdina da. Izan ere, administrazioak ezin izango ditu ofizioz berrikusi. Berrikusteko, kaltegarritasun deklarazio bat egin beharko du onuragarrien kasuan. Epaileari eskatu beharko dio egintza bat kaltegarria dela eta berrikusteko. Lau urteko epea egongo da egintza ematen delarik. Aldiz, kaltegarriak diren egintzak, administrazioak edozein momentuan bota ditzake atzera. 2012-2103 75

Administrazio Zuzenbidea I

8. Ikasgaia

Kaltegarri bat izan daiteke, adibidez, justifikatu gabeko zigorra ezartzea. Kasu horretan, administrazioak ez da auzitegietara joan behar kaltegarritasuna deklaratzeko.

Administrazioaren kontra, lan inguruko edozein aurkapen egin nahi bada, administrazioari jakinarazpen bat egin behar zaio eta nolabaiteko erreklamazio bat egin behar zaio. Hala egiten ez bada, ezin izango da jo jurisdikzio sozialera. Jurisdikzio sozialera jo beharko da, administrazioaren langilegoaren kasuak ebaztera. Hau da, lan-kontratuen kontuak argitzera eta ez, funtzionarioen kontratuen kontuak argitzera. Kontua da, beste edozein jurisdikziora jo aurretik, bide administratiboan erreklamazio bat egin behar dela.

76

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like