Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

Intimitate, irudi propio eta bizilekuaren aurkako delituak

Zigor Zuzenbidea III

Hamargarren Ikasgaia

Hamargarren ikasgai honen bitartez, intimitatearen aurkako delituak aztergai izango ditugu. Bertan, sekretuen agerrarazpena beste batzuen artean ikusiko ditugu, bates ere Konstituzioaren 18.artikuluaren babespean daudenak. Horretaz gain, bizilekuaren bortxaezintasuna ere aztertuko dugu.

2013-2014

103

Zigor Zuzenbidea III

10. Ikasgaia

104

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Intimitate, irudi propio eta bizilekuaren aurkako delituak

Zigor Zuzenbidea III

10. Ikasgaia: Intimitatea, norberaren irudirako eskubidea eta egoitzaren bortxa-ezintasunaren aurkako delituak
10.1 Babestutako ondasun juridikoa
Zigor Kodeko X. Tituluko I. Kapituluan aurreikusten dira intimitatearen aurkako delituak, lehenik eta behin sekretuak gerraraztea eta ezagutaraztea errubrikaren bitartez. Tituluak barneratutako tipo penalak desberdinak izango dira, baina zenbait elementu komunean izango dituzte. Hala nola: sekretuak diren egitateak ezagunak ez izateko eskubidea eta bakoitzaren bizitza pribatuaren informazioa kontrolatzeko eskubidea, intimitatearekin identifikatzen dena. Esan beharra dago, intimitaterako eskubidea Konstituzioaren 18.artikuluan aurreikusitako eta oinarritutako oinarrizko eskubide bat dela, zeinak babes autonomo bat merezi duen eta horregatik, 1995eko Zigor Kodeak autonomia hori bermatu egiten dio eskubide honi tipo hauen aurreikuspenaren bitartez. Hortaz, esan daiteke delitu hauen bitartez babesten den ondasun juridikoa intimitaterako eskubidea dela. Zer da baina intimitatea? Edo, nola ulertu behar da intimitatea? Zein zentzutan? Izan ere, intimitatearen esanahia bi zentzu desberdinetan ulertu daiteke: zentzu negatibo batean batetik, eta zentzu pribatu batean bestetik. Lehenari dagokionez, intimitatea ulertuko litzateke bizitza pribatuaren sekretuak diren gaietatik kanpo beste pertsonak uzteko eskubide gisara. Bigarren kasuari dagokionez berriz, pertsonaren informazioa eta datuak kontrolpean izateko eskubidea izango litzateke. Bi esanahi edo bi interpretazio hauek jaso egiten dira Zigor Kodeak delitu hauen bitartez intimitateari eskaintzen dion babesaren bitartez.

10.2 Sekretuak agerraraztea eta ezagutarazte delitua


Delitu honen oinarrizko tipoa edo tipo basikoa Zigor Kodeko 197.artikuluak ematen digu. Artikulu honen bitartez, tipo desberdinak aurreikusten dira, apartatu desberdinetan. Hortaz, horiek aztertu beharko ditugu. Lehenik eta behin, 197.1 artikuluak sekretu dokumentalen aurkako erasoak tipifikatu egiten ditu. Bertan zigortzen da norbaitek beste baten sekretuak agerrarazteko edo beste horren bizitza pribatuaren aurka joateko, berorren adostasunik gabe, paperak, gutuna, posta elektronikoko mezuak edo beste edozein agiri nahiz efektu pertsonalak harrapatzea. 105

2013-2014

Zigor Zuzenbidea III

10. Ikasgaia

Hortaz, portaera tipikoa kasu honetan izango litzateke agiriak, dokumentuak eta artikuluak aipatzen dituen bestelako gauzak harrapatzea. Behar-beharrezkoa izango da harrapaketa egotea, bestela ezin izango da ulertu delitua burutu denik. Horretaz gain, beharrezkoa izango da tipoa burututa egoteko, sekretu horiek agerrarazteko asmoa egotea. Tipo arrunt baten aurrean gaude; hau da, edonor izan daiteke subjektu aktibo zein pasibo, pasiboa sekretuen titularra den heinean. Kontutan hartu beharko da sekretuaren kontzeptua. Izan ere, kontzeptu hau modu zabal batean interpretatua izan da. Definizio bat ematearren, esan daiteke sekretua dela besteen ezagutzatik baztertzen den informazioa, datua edo aspektua, norberaren bizitza pribatuaren ingurukoa, eta soilik nahi duenarekin konpartitzen dena. Tipo subjektiboari dagokionez, doktrinak zein jurisprudentziak galdatu izan du dolua eta horrekin batera, sekretuak agerrarazteko asmoa egon beharko da. Artikulu berak beste portaera bat ere zigortu egiten du: telekomunikazioen artean esku hartzea hain zuzen. Tipo hau, 197.1 in fine artikuluak aurreikusita dago eta intimitatearekin lotu egiten ditu komunikazioak eta irudi pertsonala. Portaera tipikoa izango litzateke, trikimailu elektronikoak erabiltzea komunikazio horiek grabatzeko. Tipo subjektiboak dolua galdatzen du eta lehengo kasuarekin gertatzen zen moduan, sekretuak agerrarazteko asmoa ere beharrezkoa izango da portaera tipiko hau burututzat jo ahal izateko. Esan beharra dago, portaera tipiko honekin arazo bat sor daitekeela bidezkotze kausen inguruan. Izan ere, zer gertatuko litzateke komunikazioaren parte den alderdietako bat grabatzen badu besteak onartu gabe?

Zigor Kodeak bere 197.2 artikuluan beste portaera mota bat zigortzen du, kasu honetan sekretu informatikoen ezagutzearekin lotzen dena. Kasu honetan zigortutako portaera izango litzateke izaera pertsonaleko edo familiako inoren datu erreserbatuak erregistraturik dauden fitxategi edo euskarri informatiko elektroniko zein telematikoetan edo beste edozein motatako artxibo nahiz erregistro publiko edo pribatuetatik harrapatzea, erabiltzea, aldatzea eta atzitzea ere.

10.3 Tipo kualifikatuak


2010eko erreformak indarrean sartu zuen 197.3 artikuluak aurreikusten duen tipo kualifikatuak, Nazioarteko obligazioak betetzeko asmoz. Tipo honen bitartez zigortzen den portaera, datuetara edo programa informatikoetara sartzea edo barnean mantentzea jabea edo titularraren baimenik gabe izango litzateke. Portaera tipikoa burututa egoteko beharrezkoa izango da ezarri diren segurtasun neurriak urratzea.

106

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Intimitate, irudi propio eta bizilekuaren aurkako delituak

Zigor Zuzenbidea III

Beste tipo kualifikatu bat izango litzateke 197.4 artikuluak aurreikusitakoa, zeinak zigortu egiten duen datu horiek zabaltzera edo ezagutaraztera iristea. Horrekin batera, 197.5 artikuluak kualifikazioa egiten du subjektuen arabera, batez ere kontutan hartuta tipoa burutzen duena datuak gordetzeko arduraduna bada. Hurrengo kualifikazioa 197.6 artikuluak ematen digu, zeinaren arabera datuen izaeraren arabera zigorra astunagoa izango den. Bertan aurreikusten diren datuak izango lirateke: izaera pertsonalekoak, erlijioari buruzkoak, sexualitateari buruzkoak eta antzeko beste gai batzuen ingurukoak. Zigor Kodeko 197.7 artikuluak tipo kualifikatu bat aurreikusten du irabaziak lortzeko asmoarekin burutzen direnerako orain arte aipatutako delituak eta azkenik, zortzigarren apartatuak kualifikazioa egiten du subjektu aktiboak antolakuntza edo talde kriminalaren parte denean. Azkeneko kualifikazioa 198.artikuluak emango digu, izaera publikoaz baliatzean oinarritzen dena.

Guzti hau azalduta, esan beharra dago delitu hauek izaera pribatukoak direla eta horren ondorioz, beharrezkoa izango da ofendituaren salaketa egotea edo bere legezko ordezkariarena, subjektu aktiboak adingabeak edo ezgaiak direnerako nahikoa izango delarik Ministerio Fiskalaren salaketa. Hau hala aurreikusten da 201.artikuluan. Salbuespen bakarra izango da 198.artikuluak aurreikusitako tipoa, zeinaren pertsekuziorako ez da beharrezkoa izango salaketa. Era berean, ofendituaren barkamenak azkendu dezake akzio penala, delitu pribatu gehienetan gertatzen den moduan.

10.4 Ogibidearen edo lan-harremanen sekretuak agerraraztea


Delitu hauen oinarrizko tipoa 199.artikuluak emango digu eta aipatu beharra dago aurrekoekiko desberdintasun bat dagoela. Izan ere, orain arte ikusitakoetan, zigortzen zen portaera modu ez-zilegian datuak harrapatzea izango litzateke. Baina kasu honetan, ulertzen da subjektu aktiboak modu zilegi baten ezagutu dituela datu hauek eta zigortzen dena horiek zabaltzea edo ezagutaraztea izango litzateke. Bi tipo desberdin aurreikusten dira. Bata sekretuak agerraraztea sekretuaren titularrarekin lan harremana izaterakoan zigortu egiten du eta, besteak berriz, laneko edo ogibideko sekretuak agerraraztea, isil gordetzeko edo erreserbatzeko obligazio edo betebeharra izaterakoan. Biak tipo bereziak izango dira. Lehendabizikoan, subjektu aktiboak bere funtzioen betetzean arituko da eta bigarrenean, subjektu aktiboa isil gordetzeko edo erreserbatzeko betebeharra izango du (abokatuak, medikuak, kazetariak etab). Kasu bitan, harremana izan behar da sekretuen titularrarekin.

2013-2014

107

Zigor Zuzenbidea III

10. Ikasgaia

10.5 Bizilekuan bidegabe sartzea. Bizilekua bortxatzea


Delitu hauek titulu bereko II. Kapituluan aurreikusten dira eta bertan babestu nahi den ondasun juridikoa ere intimitatea da, baina kasu honetan bizilekuaren bortxa-ezintasunaren eskubidean oinarriturik, zeina Konstituzioaren 18.2 artikuluan errekonozitu edo onartu egiten den. Delitu hauen oinarrizko tipoa 202.artikuluak emango digu, tipo arrunta delarik. Horrek esan nahi du edonor izan daitekeela subjektu aktibo zein pasibo, ondasun juridikoaren titularra den heinean. Portaera tipikoa izango litzateke beste baten bizilekuan sartzea, titularraren borondatearen aurka edo, bestalde, beste baten bizilekuan irautea bertako bizilagunaren borondatearen aurka. Bien arteko desberdintasuna sartzeko modua izango litzateke. Izan ere, lehen kasuan ulertzen da sartzea ez-zilegia dela, eta borondatearen aurkakoa. Aldiz, bigarren kasuan, uler daiteke subjektu aktiboa sartzeko bizilagunaren baimena egon dela eta ondoren, baimen hori galdu duela eta beraz, bizilagunaren borondatearen kontra mantendu egiten dela bertan.

Zigor Kodeko 203.1 artikuluak xedatutakoaren arabera, pertxona juridikoaren bizilekua ere bortxatu daiteke. Portaera tipikoa kasu honetan izango litzateke, establezimendu edo bulegoetan sartzea zabalik dagoen orduetatik kanpo. Amaitzeko, aipatu beharra dago kualifikazioa egiten dela subjektu aktiboaren arabera, 204.artikuluan, funtzionario publiko edo agintaria denean, eta izaera publiko horretaz baliatuz tipoa burutzen duenean.

108

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like