Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

Ondarearen Aurkako Delituak (II)

Zigor Zuzenbidea III

Hamahirugarren Ikasgaia

Hamahirugarren ikasgai honen bitartez, jarraipena emango diogu ondarearen aurkako delituen azterketari. Kasu honetan estortsioa, usurpazioa eta motordun ibilgailuen erabilerarako ebasketa izango ditugu aztergai.

2013-2014

127

Zigor Zuzenbidea III

13. Ikasgaia

128

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Ondarearen Aurkako Delituak (II)

Zigor Zuzenbidea III

13. Ikasgaia: Ondarearen Aurkako Delituak (II)


13.1 Estortsio Delitua
Estortsio delitua, Zigor Kodeko 243.artikuluan aurreikusita, indarkeria edo engainuaren bitartez beste bat egintza juridiko bat egitera edo ez-egitera behartzean datza, irabaziak lortzeko asmoarekin eta ondarezko kaltea sortzeko asmoarekin engainatutakoari edo beste hirugarren bati. Ikuspegi formal edo objektibo batetik, hertsapenen berdina izango litzateke, baina hemen elementu subjektibo hori galdatzen da: irabaziak lortzeko asmoa. Beraz, tipoa burututa egongo litzateke, ekintza hori egiten edo egiten ez denean. Behartze hori baldin badago, baina egite edo ez-egitea ez bada ematen, saiakuntza graduan egongo gara. Hertsapenarekiko desberdintasunari dagokionez, irabaziak lortzeko asmoaz gain, aipatu beharra dago indarkeria eta larderia oinarrizko elementuak izango direla. Hertsapenean ez bezala, izaera ekonomikoa duten elementuekiko indarkeria izan beharko da. Estortsioaren kasuan, delitu pilaketa eman daiteke bestelako delituekin, batez ere hertsapenarekin, lesioekin eta abar. Indarkeri edo larderiaz burututako lapurretarekin alderatuz, honek izango lukeen desberdintasuna izango litzateke galdatzen dela biktima edo subjektu pasiboak zerbait egin edo ez-egin behar duela. Horretaz gain, kasu honetan objektu materiala ez dira soilik izango gauza edo ondasun higigarriak, baizik eta baita higiezinak eta zenbait kasutan, eskubideak ere.

13.2 Ibilgailua erabiltzeko ebasketa edo lapurreta


Tipo penal hau Zigor Kodeko 244.artikuluan aurreikusten da. Kasu honetan, lapurreta edo ebasketaren aurrean egongo gara (erreparatu beharko diegu tipo horiei, hau da, lapurreta eta ebasketaren tipoei). Kasu honetan ibilgailu bat hartzen da erabiltzeko asmoz, eta lortzeko bideari erreparatuz ebasketa edo lapurreta izango da. Babestutako ondasun juridikoa ondarea egongo litzateke, baina eztabaidagarria da jabetza edo edukitza babesten den. Bi interpretazio egin daitezke beraz, batzuk biak onartzen dituztelarik eta beste batzuk soilik jabetza. Baina nagusitu den interpretazioa izan da edukitza babesten dela. Izan ere, tipoak ez du galdatzen irabaziak lortzeko asmoa, eta beraz, orokorrean onartzen da interesa edukitza dela. Horrelako interpretazioa mantendu izan du ere Auzitegi Gorenak. Oinarrizko tipoa 244.1 artikuluan kokatzen da, zeinean portaera tipikoa izango litzateke ibilgailu motorduna edo motor-bizikleta ostea. Tipoak berak, galdakizunen artean aurreikusten ditu ibilgailu motorduna edo motor-bizikleta. Beraz, egindako interpretazioa izan da trakzio

2013-2014

129

Zigor Zuzenbidea III

13. Ikasgaia

mekanikoa duten ibilgailuak izan behar direla. Portaera tipikoari dagokionez, lau baldintza edo elementu osatzen dute, honakoak direlarik: a) Behar bezalako baimenik gabe beste baten ibilgailu motorduna edo motor-bizikleta harrapatzea edo erabiltzea. b) Bereganatzeko animo edo asmorik ez edukitzea. c) Ibilgailu motorduna edo motor-bizikleta 400 eurotik gorako balioa izatea eta, d) Berriro bueltatzea zuzenean edo zeharka 48 ordu pasa baino lehen. Beraz, garbi geratzen den moduan, delitu hau ez du soilik objektu materiala harrapatzen duena burutzen, baizik eta baita gerora besterik gabe erabiltzen duena ere. Hortaz, ez du axola zein den gidaria, erabiltzen duen oro izango da subjektu aktiboa delitu hauetan, bai ibilgailua osten duena, baita erabiltzen duena ere (kontutan hartu elementu subjektiboa). Objektu materialaren merkatuko balioak edo prezioak emango digu delitua eta 623.3 artikuluan aurreikusitako faltaren arteko desberdintasuna (400 eurotik gorakoa bada, delitutzat joko da eta berdina edo baxuagoa bada, faltatzat). Delitu honetan aurreikusi egiten da falta-pilaketa ere, 244.1 artikuluko bigarren paragrafoan. Honen arabera, delitu hau burutuko balu bezala zigortuko da urtebeteko epean falta lau aldiz burutzen duena. Honen helburua maiztasuna ekiditea izango litzateke. Pilaketa hau emateko, beharrezkoa izango da lau aldi horietan ostutako guztiaren balioa laurehun eurotik gorakoa izatea. Zuhurtzia-gabekeriazko portaerak baztertzen dira eta doluak besarkatu behar du erabiltzeko asmoa, eta ez du barneratuko jabetzeko asmo hori. Erabiltzeko asmorik gabe egiten bada, ez gara tipo honen aurrean egongo.

Zigor Kodeko 244.2 artikuluak tipo kualifikatu bat ematen digu. Gauzen gaineko indarra erabiliz egiten bada, zigorra goiko erdian ezarri beharko da. Beraz, lapurretaren eremuan mugitzen garenez, zigorra handiagoa izango da. Aldiz, pertsonen gaineko indarkeria erabiltzen bada, 244.4 artikuluari jarraiki, 242.artikuluko zigorra ezarriko da. Beraz, esan daiteke 244.1 artikuluak aurreikusitako tipo basikoa ebasketari egiten diola erreferentzia. Zigor Kodeko 244.3 artikuluari jarraiki, ibilgailuaren bihurtze edo bueltatzea egon beharko da tipo hauek aplikatu ahal izateko. Izan ere, bertan azaltzen den 48 orduko epea pasata objektua ez bada bueltatu, ez dira tipo hauek aplikagarri izango baizik eta ebasketa edo lapurreta delituetako tipoak izango dira aplikatu beharrekoak. Nahiz eta ez agertzeak zuzenean ez demostratu bereganatzeko asmoak, arrazoi politikokriminalak direla medio eta elementu subjektiboaren froga arazoa dela eta, legegileak erabaki du elementu objektibo hau txertatzea eta zuzenean ebasketa edo lapurreta gisara kalifikatzea portaera hauek, bereganatzeko asmoa edo horren falta frogatzeko beharra baztertuz, ez bada ibilgailua bueltatzen. Bueltatze edo bihurtze hori bi modutara izan daiteke: zeharkakoa edo zuzena. Zuzena izango da topatu den lekuan uztea, hau da erraz topatzeko modukoa. Zeharkakoa berriz, beste 130 Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Ondarearen Aurkako Delituak (II)

Zigor Zuzenbidea III

nonbaiten uztea. Zigorrari dagokionez, espetxealdi zigorraz gain, bestelako zigorrak ere aurreikusten dira.

13.3 Usurpazio delitua


Zigor kodeko XIII. Tituluko V. Kapitulua edukitzaren eta bestelako ondasun higiezinen gaineko eskubide errealen gaineko atentatuak zigortzeaz arduratzen da. Atentatu edo eraso hauek usurpazio errubrikaren bitartez batzen ditu: higiezinen okupazioa, eskubide errealen usurpazioa, mugen alterazioa eta uren ibilbidea aldatzea. 13.3.1 Indarkeriazko okupazioa eta usurpazioa. Zigor Kodeak bere 245.1 artikuluan aurreikusten du delitu hau eta honakoak datza: gauza higiezina okupatzea edo ondasun higiezinen gaineko beste baten eskubide erreala usurpatzea pertsonen aurkako indarkeria edo larderia erabiliz. Portaera tipikoa izango litzateke higiezin bat okupatzea edo eskubide erreal bat usurpatzea, zeinak berekin dakartzan higiezinaren gaineko domeinua egikaritzea edo eskubide errealaren titular gisa aritzea. Bi kasuetan gutxieneko iraunkortasun bat galdatzen da. Zigorra eragindako kaltearen edo lortutako erabilgarritasunaren arabera zehazten diren heinean, biak eman beharko dira, neurri desberdinetan izan badaiteke ere. Etxebizitzaren bortxa-ezintasunarekiko desberdintasuna indarkeria edo larderian datza. Horretaz gain, tipo hauetan objektu materiala zabalagoa da. Indarkeria eta larderia ager daitezke hasieran edo tipoa burutzen den bitartean eta pertsonen gaineko indarkeria izan beharko da. Izan ere, gauzen gaineko indarkeria erabiliz egiten diren okupazio edo usurpazioak ez dira tipikoak izango, eta tipikoak izatekotan, 245.2 artikuluaren baitan kokatu beharko dira. 13.3.2 Okupazio baketsua. Zigor Kodeak bere 245.2 artikuluan aurreikusten du okupazio baketsua. Tipoa hau zuzenean identifikatu daiteke etxebizitzaren bortxa-ezintasunaren tipoekin. Izan ere, bertan zigortzen da zuzenean sartzea beste baten higiezinetan edo bizilekuan, indarkeria edo larderia galdatzen ez delarik, eta bertan gertu behar delarik. Tipoen arteko desberdintasunari dagokionez, Auzitegi Gorenaren hitzetan, tipo hauek ez dutenez erabiltzen etxe-bizitza terminoa, ohiko bizilekua ez den beste higiezinetarako aplikatu beharko da 245.2 artikulu honek aurreikusten duen usurpazioaren tipoa. Etxebizitza diren bestelako higiezinetarako aurreikusi egiten dira tipo espezifikoak, 202.artikuluan aurreikusitakoak adibidez. Okupazio baketsua Zigor Zuzenbidearen eremuan sartzea nahiko kritikatua izan da doktrinan, ulertzen baita Zuzenbide Zibila eta Administrazio Zuzenbideak nahiko tresna dituela hauei aurre egiteko. Edonola ere, delitu hau egon ahal izateko beharrezkoa izango da higiezina ohiko etxebizitza ez izatea eta okupatzen dutenek bertan bizitzera ailegatzea nahiz eta noizbehinka izan, modu desegokian (hau da, jabearen baimenik gabe, hori egotekotan portaera guztiz 131

2013-2014

Zigor Zuzenbidea III

13. Ikasgaia

atipikoa izango bailitzateke). Gauzen gaineko indarra erabili izan bada higiezinera sartzeko, portaera horiek ere tipo honen barnean kokatu beharko dira. Doktrinaren gehiengoak eta jurisprudentziak, tipo hauen aplikaziotik baztertu izan ohi dituzten aldi baterako okupazioak (esate baterako, gau bat lo egiteko sartzea), beharrezkoa izanik egonkortasuna zuzenbide kontrako bizitzean eta baita, zenbait kasutan, ondasunaren titularraren abandonatzeko eskaera formala. Hau hala izan daiteke tipoak galdatzen duelako okupazioa egin behar dela titularraren borondatearen aurka eta ez bere borondaterik gabe. Hortaz, badirudi beharrezkoa dela titularra espresuki portaeraren aurka agertzea. Hala ere, higiezina itxita badago, borondatearen aurkakotasun hori zuzenean ondorioztatu daiteke. 13.3.3 Mugarteak edo mugak aldatzea. Zigor Kodeko 246.artikuluak kriminalizatu egiten ditu herri edo finken mugak aldatzean datzaten portaerak, edo edozein motatako seinaleak aldatzea zeinak herri edo finken mugak ezartzen dituzten, domeinu publiko zein pribatukoak izan daitezkeelarik. Elementu subjektiboari dagokionez, beharrezkoa izango da irabaziak lortzeko asmoa egotea. Horren arabera, delitu honetarako zigorra zehaztu egingo da lortutako onuraren arabera, delituko zigorra aplikatuz irabaziak 400 eurotik gorakoak direnean, eta 624.artikuluak aurreikusitako faltaren zigorra aplikatuz 400 eurokoak edo gutxiagokoak direnean (azken kasu honetan, kaltetutakoaren salaketa beharrezkoa izango da). Mugen aldaketa edozein eratara gertatu daiteke, baina edozein kasutan beharrezkoa izango da lurralde eremuaren mugen inguruko segurtasun falta bat sortzea, edo bere mugapena ezinezkoa bilakatzea. 13.3.4 Uren ibilbidea aldatzea. Zigor Kodeko 247.artikuluak zigortu egiten du baimenik izan gabe uren ibilbidea aldatzen duena, erabilera publikoko zein pribatukoak izan daitezkeelarik. Horretarako edozein mekanismo erabiltzen bada, ez gaude tipo honen aurrean egongo baizik eta 255.artikuluak aurreikusitakoaren aurrean. Elementu subjektiboari dagokionez, kasu honetan ere irabaziak lortzeko asmoa egon behar da eta lortutako onura edo irabazien kopuruaren arabera (400 eurotan finkatutako muga mantendu egiten da delitu honetan ere) delitutzat edo faltatzat (624.2 artikulua) joko da. Asmorik ez badago, kalteen tipoan barneratuko da, 263.artikuluak aurreikusitakoa.

132

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like