Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

Ondarearen Aurkako Delituak (III)

Zigor Zuzenbidea III

Hamalaugarren Ikasgaia

Hamalaugarren ikasgai honen bitartez, ondarearen aurkako delituen azterketari amaiera emango diogu, bertan maula delitua, bidegabeko jabetzapena, elektrizitatearen inguruko maula eta kalteak aztergai izango ditugularik.

2013-2014

133

Zigor Zuzenbidea III

14. Ikasgaia

134

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Ondarearen Aurkako Delituak (III)

Zigor Zuzenbidea III

14. Ikasgaia: Ondarearen Aurkako Delituak (III)

14.1 Estafa edo iruzur delituak


Iruzur delituak XIII Tituluaren VI. Kapituluan aurreikusten dira. Bertan aurreikusten dira maula delitua, bidegabeko eskurapena, eta elektrizitatearen inguruko maulak. Estafa edo iruzurraren aurrean egongo gara beti ere subjektu pasiboaren ondarean kalte bat sortzen bada. Estafan bertan, subjektu pasiboa jasaten du kaltea, baina galdatzen da subjektu pasiboa zerbait egitea kalte hori sortzeko. Beraz, portaera tipikoa sufritzen duena, zuzenean laguntza ematen du bere ondarean kaltea sortzeko. Horretaz gain, oinarrizko elementua engainua izango da. Beraz, subjektu aktiboa engainatu egingo du subjektu pasiboa.

14.2 Maula delitua


Zigor Kodeak bere 248.1 artikuluan erregulatzen du maularen oinarrizko tipoa, zeinak bere definizioa ematen duen: irabaziak lortzeko helburuarekin engainua erabiltzea beste batengan errorea eragiteko, disposizio ekintza bat burutzera eramango duena, bere buruari edo hirugarren bati ondarezko kalte bat sortuz. Lau oinarrizko elementu bereiztu ditzakegu. Beharrezkoa izango da engainuaren bidez, beste pertsona baten ondarean kalteak sortzea. Horretaz gain ondarearen osagaien aurkako jarduera izan beharko da. 14.2.1 Tipo objektiboaren elementuak. Maulak negozio juridikoetan sortutako fede ona urratu egiten dute. Hau da, subjektu pasiboak fede onez jarduten duela ulertzen da, eta ondorioz, engainua egongo da. Oinarrizko tipoak honako elementuak ematen dizkigu : Engainua. Okerrera induzitzeko gai den itxura izango da engainua. Adibidez, saltzea ez dugun etxe bat. Engainua egoteko, subjektu pasibo horrek gutxieneko gaitasun bat izan behar du ulertzeko dagoen negozio juridikoa. Hau da, helduak eta jarduteko gaitasunarekin. Beraz, zer gertatzen da subjektu pasiboa gaitasun juridikoa ez duenean? Adibidez, ezgaia delako. Horrelako kasuetan ez gaude estafaren eremuan, engainua ez dagoela ulertzen delako. Ondorioz, ebasketaren aurrean egongo ginateke. Izan ere, naiz eta estafaren eremuan ez egon, Zuzenbide Penalak parte hartu beharko du, ondarearen aurkako portaera bat burutu baita. Gaitasun juridikoa aipatu dugunean, esan beharra dago adina eta ezgaitasunaz gain, gaitasuna

2013-2014

135

Zigor Zuzenbidea III

14. Ikasgaia

ez dagoela interpretatzeko erabili daitekeela pertsonalitatea edo heldutasuna. Kontutan hartu behar da engainua nahikoa izango dela. Nahikoa izatea ezin izango da baloratu bere efikaziaren arabera; hau da, sortu duen emaitzaren arabera, baizik eta ex ante ikuspuntu batetatik baloratu beharko da, egozpen objektiboaren teoria errespetatuz. Horretaz gain, nahikotasunaren definizio bat eman behar da; hau da, erabaki beharko da ex ante zer har daitekeen engainu nahikotzat. Hori egiteko, jurisprudentziak erabili izan du irizpide objektibosubjektiboa: lehenik eta behin, aztertu beharko da ea engainu hori nahikoa izango litzatekeen diligentzia medio bat duen edozein pertsona engainatzeko (nahikotasun abstraktua); horregatik, ez da engainu nahikoa edo aproposa izango ageriko-ageriko gezurra dena (mentira burda); bigarrenik, baloratu beharko da ea engainua aproposa den subjektu pasibo konkretua engainatu ahal izateko, kontutan izanda bere adina eta bestelako ezaugarri pertsonalak. Zenbait autorek adierazi izan dute azken balorazio hori egiteko beharrezkoa dela autoreak ezagutzea subjektu pasiboaren ezaugarri horiek.

Okerra edo errorea. Engainua nahikoa izan beharko da subjektu pasiboarengan okerra edo errorea sortzeko. Hala galdatu izan du doktrinaren gehiengoak eta jurisprudentziarik berrienak.

Ondarearen xedapena. Hau beste oinarrizko elementua da eta oso garrantzitsua bereizteko estafa edo maularen aurrean eta noiz ebasketa edo bestelako tipo baten aurrean. Izan ere, gainontzeko tipoetan subjektu aktiboak burutzen du ondarearen aurkako portaera. Baina kasu hauetan, subjektu pasiboak zuzenean xedatzen du bere ondarea eta noski, honek bere ondarearekiko kalteak sortu behar ditu. Hau egite edo ez-egite bitartez egiten da.

Kalteak. Zigor Kodeko 248.artikuluari jarraiki, ondarearen xedapena izan beharko da norberaren kalterako edo hirugarren baten kalterako. Bertatik ondorioztatu izan du doktrinak ondarearekiko kalte bat sortu beharko dela delitua burututa egoteko. Beraz, engainatua ez du zertan izan kaltea jasaten duen pertsona bera. Pertsona desberdina izatekotan, hirukian eratutako maularen aurrean egongo gara. Kaltea baloratzerako orduan, zenbait kasu egon daitezke zeinetan zalantza sor daiteken. Horietako bat garraio publikoan txartelik gabe edo txartel faltsu batekin bidaiatzea izango litzateke. Kasu hauetan eztabaidatzen da ea engainu tipikoa ematen den edo ez. Ez dago arazorik txartel faltsuen kasuan baina bai txartelik gabe bidaiatzen den kasuetan. Doktrinan eta jurisprudentzian ez dago argi. Hala ere, doktrinak interpretatu egin ohi du eserlekua okupatzen badugula, maula ematen dela eta aldiz, ez badugu okupatzen, ez legoke maularik 136 Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Ondarearen Aurkako Delituak (III) egongo.

Zigor Zuzenbidea III

Kalteak eta engainuaren arteko kausalitate harremana eman behar da. Hau da, kalteak engainuaren ondorioz sortu behar izango dira. Eragindako kalteak 400 eurotik gorakoak izan beharko dira. Hala ez izatekotan, faltaren eremuan arituko ginateke. 14.2.2 Tipo subjektiboaren elementuak. Delitu hau aberaste delitua da, zeinaren bitartez subjektu aktiboak irabaziak lortu egiten ditu. Hortaz, irabaziak lortzeko asmoa egon behar da delitua burututa egoteko bai subjektu aktiboarentzat, bai beste hirugarren batentzat. Bestalde, maula mota guztiak doluzkoak izango dira, zuhurtzia-gabekeriazko portaerak ez daudelarik aurreikusita, ez baitauka zentzurik. Delitua burutua egongo litzateke ondarearen kaltea gauzatzerakoan, nahiz eta probetxurik ez egon. Saiakuntza graduan mugituko gara engainua erabiltzerakoan baina kaltea sortzen ez denean. Doluak besarkatu egiten du engainua, okerra, ondarezko xedapena eta kaltea.

Zigorrari dagokionez, 249.artikuluak ezartzen du, 400 euro baino gehiagoko kaltea sortu bada. Beraz, zigorra zehazteko irizpideak honakoak izango lirateke: Iruzurraren zenbatekoa Galera ekonomikoa Kaltedunaren eta iruzurgilearen arteko harremanak Erabilitako bideak Arau-haustearen astuntasuna balioesteko balio duten beste inguruabar guztiak ere.

14.2.3 Tipo kualifikatuak eta bereziak. 2010eko Zigor Kodeko erreformak tipo kualifikatua erreformatu zuen 250.artikuluan. Artikulu honen lehen zenbakiari jarraiki, zigorra urtebetetik sei urte bitarteko espetxealdikoa izango da bere 1 eta 7 zenbakien artean aurreikusten diren baldintzetako bat ematen bada eta, 250.2 artikuluari jarraiki, 4,5 edo 6.baldintzak lehendabizikoarekin batera ematen badira, zigorra espetxealdikoa izango da, lau eta zortzi urte bitartekoa eta horretaz gain, isuna ezarriko da. Zigor Kodeko 250.artikuluko kualifikazioak honakoak izango lirateke: Estafaren objektua etxebizitza edo oinarrizko gauzak izatea, 250.1.1 artikuluan aurreikusten da. Beste baten sinaduraz abusatzea, 150.1.2 artikuluan aurreikusita. Ondare artistiko, historiko eta kulturala osatzen duten ondasunak estafaren objektu direnean, 250.1.3 artikuluan aurreikusita. Estafa bereziki larria denean, sortutako ondarezko kaltearen arabera eta biktima edo bere familiari eragindako kaltea kontutan hartuta, 250.1.4 artikuluan aurreikusita. 50000 eurotik gorako estafa izatea, 250.1.5 artikuluan aurreikusita. Estafa subjektu aktiboa eta biktimaren arteko harreman pertsonalen probetxuz burutu denean edo enpresa-ospeaz baliatuz burutzen denean, 250.1.6 artikuluan aurreikusita. 2013-2014 137

Zigor Zuzenbidea III

14. Ikasgaia

Estafa prozesala izatea, 250.1.7 artikuluan aurreikusita. Horretaz gain tipo bereziak aurreikusten dira 251.artikuluan eta 251 bis artikulua pertsona juridikoei buruzkoa izango litzateke. Hau guztiz berria da eta lotu beharra dago 33. Artikuluarekin. Normalean, isuna ezartzen zaie, beti lotuta 33.artikuluak aurreikusten dituen elementuekin.

14.3 Bidegabeko jabetzapena


Bidegabeko jabetzea Zigor Kodeko 252.artikuluan definitzen da zentzu hertsian. Ondarearen aurkako bestelako delituetan gertatzen den moduan, Zigor Kodeak kasu honetan ere delituaren eta faltaren arteko bereizketa egiten du, horien muga ekonomikoa 400 eurotan ezartzen duelarik. 14.3.1 Bestelako delituekiko bereizketa. Bidegabeko jabetzeak galdatzen du subjektu aktiboak hasieran lege-bidezko edukitza izatea objektuarekiko. Hau gertatzen da komisioan edo administrazio gisara uztea, adibidez. Hemen ez dago engainurik, baina garrantzitsua da hasierako edukitza lege-bidezkoa izatea. Izan ere, hori izango da ebasketarekiko desberdintasuna, non subjektu aktiboak gauzak zuzenean harrapatu edo ostu egiten ditu. Baina zenbait kasutan ebasketarekiko desberdintasuna ez da horren garbia. Izan ere, gerta daiteke pertsona bat lan egitea etxe batean eta bertako gauzak hartzea edo horietaz jabetzea. Kasu horretan, zeren aurrean egongo ginateke? Ebasketa edo bidegabeko jabetzapena? Izan ere, 252.artikuluak galdatzen du subjektu aktiboak lege-bidezko edukitza izatea, baina gordetzeko obligazioan, komisioan edo administratzeko obligazioan. 14.3.2 Oinarrizko tipoa eta babestutako ondasun juridikoa. Esan bezala bidegabeko jabetzearen definizioa 252.artikuluak ematen digu eta hori da, hain zuzen oinarrizko tipoa. Doktrinak kontsideratzen du babestutako ondasun juridikoa delitu hauetan, orokorrean jabetzarako eskubidea dela. Oinarrizko tipo honen elementu tipikoei dagokionez, honakoak izango lirateke: Autoreak bidezko edukitza izatea diruaren gainean, efektu, balore edo bestelako ondasun higigarrien gainean. Lehen elementu hau desberdintasun nabarmena ezartzen du bidegabeko jabetze eta estafaren artean, zeinean subjektu pasiboak bere ondarearen kaltea eragiten duen engainu baten ondorioz. Aldiz, kasu honetan ondarezko xedapena librea da eta ez dago inolako engainurik ezta hertsapenik ere. Autoreak ondasunak ditu baina bueltatzeko obligazio izango du eta ezin izango du bere jabea izango balitz bezala aritu. Delituaren objektu materiala, balore ekonomikoko ondasun higigarriak izango lirateke, komisioan edo administratzeko aproposak diren gauzak.

138

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Ondarearen Aurkako Delituak (III)

Zigor Zuzenbidea III

Portaera tipikoa gauzez jabetzean datza: bi mota bereizten dira. Alde batetik, gauza izatea eta ez itzultzea eta bestetik, izatea eta bueltatu dela esatea, baina subjektu aktiboak oraindik izatea. Beraz, kasu honetan ere engainua baloratu beharko da. gerta daiteke, era berean, subjektu aktiboak inoiz jaso ez dituela esatea. Tipo subjektiboari dagokionez, doluarekin batera, irabaziak lortzeko asmoa egon beharko da. Kaltea gertatzen ez bada, saiakuntza graduan egongo gara. Zigorra 249 eta 250.artikuluetan ezarritakoa izango litzateke. Falta eta delituaren arteko bereizketa egiteko, balio ekonomikoa hartuko da kontutan. Beraz, 400 baino gehiago balio dutenak, delitua suposatuko dutela eta bestela, falta. 14.3.3 Tipo kualifikatua eta bereziak. Zigor Kodeko 252.artikuluak in fine xedatzen du zigorra bere goiko erdian ezarriko dela beharrezko deposituaren inguruan gertatzen denean. Doktrinaren gehiengoak ulertu izan du depositu mota hau Kode Zibileko 1781 eta 1784 artikuluen bitartean arautzen dena dela. Tipo berezia 253.artikulua ematen digu. Kasu honetan, galduta dagoen gauzaz jabetzea zigortuko litzateke. Izan ere, galdutako gauza bat topatzean, suposatzen da bueltatu behar dela, edo behintzat utzi nonbaiten bere jabea bide erraz baten lortzeko. Beraz, frogatuta geratzen bada gu galdutako gauza batez jabetzen garela saiatu gabe gauza hori bueltatzen, zuzenean 253.artikuluak zigortzen duen portaera burutuko duela ulertu beharko da. Modalitate honek 252.artikuliuarekin komunean dauka bietan autoreak bere ez den zerbaitez jabetzen dela, baina kasu honetan ez da beharrezkoa aurretiaz lege-bidezko edukitza izatea. Besterik gabe galdatzen da jabetzearen objektua galduta gauza bat izatea. Bigarren tipo berezi bat aurreikusi egiten da Zigor Kodeko 254.artikuluaren bitartez, zeinean aurreikusi egiten da errorez transmititu den gauza higigarriaren bidegabeko jabetzea. Prezeptu honetan zigortutako portaera ez da zentzu hertsian bidegabeko jabetze bat, subjektu aktiboak ez baitu jasotzen ondasuna komisioan edo administrazioan, baizik eta ondasuna errorez ailegatu da bere eskuetara. Hau gerta daiteke, adibidez, pertsona baten bankuko kontuan dirua errorez sartzen denean.

Delitu honen burutzeari dagokionez, esan beharra dago burututa dagoela interpretatuko dela, gauza erabiltzen hasten den momentuan edo, jaso dela ukatzen den momentuan edo jada bueltatua izan dela aditzera ematen denean, hala izan gabe. Beharrezkoa litzateke ere kaltea sortzera eta hala ez bada, saiakuntza graduan arituko ginateke.

14.4 Elektrizitatean eragindako maulak eta antzekoak


Tipo hauen bitartez zigortu egiten dira besteek ordaintzen duten elektrizitateaz aprobetxatzea bere baimenik gabe. Zigor Kodeko 255 eta 256.artikuluak dira delitu hau aurreikusten dutenak. Izan ere, beharrezkoa da delitu edo ekintza mota hauek espresuki tipifikatzea zigor kodean, 139

2013-2014

Zigor Zuzenbidea III

14. Ikasgaia

ezin baitira beste tipo batzuetan barneratu. Egia bada ere horrelako portaerak burutzen dituztenek ebasketarekin alderatu daitekeen kalte ekonomiko bat sortzen dutela, ezin dira ebasketa delituaren errudun gisa zigortu, ez baitute bere beste baten objektu higigarriak harrapatu, eta ezin dira ezta ere estafa edo maularen tipoaren bitartez zigortu, ez baita engainurik egon subjektu pasiboarekiko. Lehenik eta behin, 255.artikuluak konpainia emailearen aurkako maula burutzen dutenak zigortu egiten ditu. Bestalde, 256.artikuluak partikularren arteko ekintzak zigortu egiten ditu. Adibidez, bizilagun batek bestearen elektrizitateaz aprobetxatzea kableak pasata eta abar. Delitu hau burututa egongo da kaltea sortzen denean, hala ez izatekotan saiakuntza graduan arituko ginateke. Noski, hemen ere sortutako kalte ekonomikoak emango digu delituaren eta faltaren arteko muga, 400 eurotan ezarrita.

14.5 Kalteak
Kalteak aurreko tipoetan barneratu ezin diren portaera guztiak barneratu lituzke. Kalte tipoa ere erabiltzen da ondare publikoa babesteko. Esan beharra dago delitu mota hauetan ez dagoela subjektu aktiboaren aberasterik, baizik eta besterik gabe, subjektu pasiboaren ondarearen murrizte bat. Beraz, ez da aberaste delitu bat. Oinarrizko tipoa 263.artikuluak ematen digu eta esan ohi da ondare-tipoa dela edo tipo erresiduala dela, bertan barneratzen baitira bestelako ondarearen aurkako delituetan barneratu ezin daitezkeen ekintzak. Portaera tipikoa izango litzateke izaera ekonomikoko kalteak eragitea. Kalteak moralak direnean ez dira tipo honetan sartuko, bertan besterik gabe izaera ekonomikokoak babesten direlako. Esan beharra dago ere, delitu mota hau doluzkoa zein zuhurtzia-gabekeriazkoa izan daitekeela, azken kasu hori 267.artikuluan arautzen delarik. Zigor Kodeko 264.artikuluak kalte informatikoak arautzen ditu, 2010eko erreformak indarrean sartutakoak.

140

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like