Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

Langileen eta Hiritarren Eskubideen Aurkako Delituak

Zigor Zuzenbidea III

Hamaseigarren Ikasgaia

Hamaseigarren ikasgai honen bitartez, langileen eskubideen aurkako delituak izango ditugu aztergai. Batez ere garrantzizkoak izango dira legez kontrako lan baldintzak ezartzearen delitua eta segurtasun baldintzak ez betetzearena. Horretaz gain, hiritar atzerritarren eskubideen aurkako delituak ere aztertuko ditugu.

2013-2014

147

Zigor Zuzenbidea III

16. Ikasgaia

148

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Langileen eta Hiritarren Eskubideen Aurkako Delituak

Zigor Zuzenbidea III

16. Ikasgaia: Langileen eta Hiritar


atzerritarren eskubideen aurkako delituak
16.1 Babestutako ondasun juridikoa
Zigor Kodeak bere XV. Tituluan langileen eskubideen aurkako delituak aurreikusi eta zigortu egiten ditu. Babestutako ondasun juridikoak, lanarekiko erreferentzia egiten dute. Subjektu pasiboa beti izango da langilea. Zigor Kodeak aurretiaz egiten zuen arauketan, lanean egondako segurtasunaren eta askatasunaren aurkako delituak aurreikusten zituen, eta ondasun juridiko kolektibo bat zen, delitu bat besterik ezin zelarik burutu. Gainera, langileen oinarrizko eskubideak xedaezinak eta ukaezinak ziren, baimenak eraginik ez zuelarik delitu hauetan. Gaur egungo arauketan berriz, baimenak garrantzi handia dauka eta ondasun juridiko babestua jada ez da kolektiboa, baizik eta pertsonalak diren eskubideak babestu egiten dira. Hori bai, lanean parte hartzen dutenak izango dira subjektu pasiboak. 16.1.1 Subjektu aktiboa Zigor Kodeak bere 318.artikuluan subjektu aktiboak pertsona juridikoak izango direla aurreikusten du. Hortaz, delitu berezien aurrean egongo gara, enpresak edo enpresaburuak euren langileekiko burutu ditzaketen delituak diren heinean.

16.2 Legez kontrako lan baldintzak ezartzea


Lehendabiziko delitua, 311.artikuluak aurreikusitako tipoak ematen digu, eta langileei legez kontrako lan baldintzak ezartzean datza. Izan ere, portaera tipikoa izango litzateke langileentzako baldintza kaltedunak jartzea. Baina langileak askatasunez onartzen baditu, ez da tipo hau burututa egongo. Izan ere, tipoa burutu ahal izateko, bi modalitate hauetako bat eman behar da: engainua eman beharko da (pilaketa egon daitekeelarik estafa edo maula delituarekin) edo inoren beharrizan egoeraz abusatu behar izan da. Delitu honen emaitza izango litzateke, legezko xedapenetan, kontratuetan edo hitzarmen kolektiboetan agertzen diren langileen eskubideak kaltetzen dituzten baldintzak ezartzea. Eta hori gertatuta, delitua burututa egongo da, ez delarik beharrezkoa kalteak sortzea. Kodeak bere 311.3 artikuluan aurreikusten du delitu hauetarako kualifikazio bat, indarkeria edo larderia urratuz gero. Honen funtsa, langilearen askatasuna urratu egiten dela izango litzateke. 149

2013-2014

Zigor Zuzenbidea III

16. Ikasgaia

16.3 Legearen aurkako lan-eskua trafikatzea eta bestelako delituak


Zigor Kodeak, portaera hauek bere 312.artikuluan zigortu egiten ditu. Hau izango litzateke laneskua kontratatzeko arauketaren aurkako jarduera (10/1994 legea, maiatzaren 19koa). Aldi berean ez-zilegi administratiboa suposatu dezake. Zigor Kodeak, bere 313.artikuluak immigrazio klandestinoa zigortu egiten du. Honen portaera tipikoa izango litzateke legez kontrako sarrerak egitea Espainiar Estatuan. Zigortzen den beste portaera bat 314.artikuluak aurreikusten duena izango litzateke. Bertan, enpleguan berdintasuna urratzea zigortzen da. Esan beharra dago soilik berdintasunaren urrapen larrienak zigortu egiten direla Zigor Zuzenbidearen ikuspegitik, gainontzekoak lan-zuzenbidearen bitartez zigortzeko aukera egongo delarik. Portaera edozein modutan desberdintasuna sortzea izango litzateke, bai emakumeen soldata gutxiagoa izateagatik, arduradun-lanpostuak etnia edo sexu bateko pertsonentzat gordetzea adibidez.

16.4 Askatasun sindikala eta grebarako eskubidea murriztea


Konstituzioak bermatzen du, bere 28.artikuluan, Askatasun sindikala eta grebarako eskubidea. Hori kontutan eta oinarritzat hartuta, Zigor Kodeak bere 315.artikuluan eskubide horien aurkako portaerak zigortu egiten ditu. 315.artikuluak galdatzen du engainuaz baliatzea edo beharrizan egoeraz baliatzea. Esan beharra dago kasu honetan babesten dena bai dela ondasun juridiko kolektiboa eta kaltedunen baimenak eraginik ez duela izango. Zigor Kodeak bere 315.2 artikuluan aurreikusitako tipoaren bitartez, zigortu egiten dira portaera berak indarkeria edo larderia erabiltzen direnean, eta zigorra kualifikatu egiten du, gradu bat gehiago ezarriz. Era berean, 315.3 artikuluan greba bat hasteko edo jarraitzeko eskubidea derrigortzea zigortu egiten da. Baina doktrinaren gehiengoak defendatu izan du tipo hau ez dela beharrezkoa, jada hertsapenen tipoaren barnean sartu baitaiteke.

16.5 Lan segurtasun eta higieneari buruzko lege eta araudiak urratzea
Zigor Zuzenbideak bere 316.artikuluan aurreikusitako tipoaren bitartez, zigortu egiten ditu legez galdatzen diren segurtasun eta higiene neurriak betetzen ez dituzten pertsona juridikoak. Izan ere, enpresak eta enpresaburuek lan segurtasuna eta higienea bermatzeko betebeharra dute, Langileen Estatutuaren 4.eta 19.artikuluetan xedatutakoaren arabera. Portaera tipikoari dagokionez, zigortzen dena da beharrezko bideak ez erraztea, segurtasun eta higieneko neurri egokiekin, eta segurtasun planak ez edukitzea. Ez da nahikoa izango edozein neurri ez hartzearekin, baizik eta horrek arrisku bat sortu behar du. Izan ere, neurri horiek ez 150

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Langileen eta Hiritarren Eskubideen Aurkako Delituak

Zigor Zuzenbidea III

hartzeak langileen bizia eta osotasun fisikoa arrisku larrian jarri behar da. Larritasuna galdatzen da Zigor Zuzenbideak parte har dezan. Bestela, besterik gabe ez-zilegi administratiboa izango litzateke. Delitu hauetarako zuhurtzia-gabekeriazko tipoa aurreikusi egiten da 317.artikuluan, eta gerta daiteke delitu-pilaketa ematea giza hilketarekin eta lesioekin.

16.6 Hiritar atzerritarren eskubideen aurkako delituak


Zigor Kodeak hiritar atzerritarren eskubideen aurkako portaerak aurreikusten ditu eta zigortzen ditu bere 318bis artikuluan. Bertan, atzerritarren eskubideei eta askatasunei buruzko legedia ez errespetatzea zigortu egiten da. Izan ere bermatu beharra dago atzerritarren estatutu juridikoa, eta zigortua izango da pertsonak trafikagai hartzen dituena. Hasiera batean, babesten zen ondasun juridikoa bizitza, osotasun fisikoa eta askatasun sexuala ziren. Baina 2010eko erreformaren ondorioz, besterik gabe trafikoa eta trata babesten dira.

2013-2014

151

Zigor Zuzenbidea III

16. Ikasgaia

152

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like