Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 10

Segurtasun Kolektiboaren Aurkako Delituak (II)

Zigor Zuzenbidea III

Hemeretzigarren Ikasgaia

Hemeratzigarren ikasgai honen bitartez, segurtasun kolektiboaren aurkako delituen azterketari amaiera emango diogu. Ikasgai honetan, bide segurtasunaren aurkako delituak ikasikop ditugu, hau da, trafikoan ematen direnak.

2013-2014

169

Zigor Zuzenbidea III

19. Ikasgaia

170

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Segurtasun Kolektiboaren Aurkako Delituak (II)

Zigor Zuzenbidea III

19. Ikasgaia: Segurtasun Kolektiboaren aurkako Delituak (II)


19.1 Sarrera. Bide-segurtasunaren babes penala
15/2007 Lege Organikoa indarrean sartu aurretik, delitu mota hauek ez ziren bide segurtasunaren aurkakoak, baizik eta trafiko segurtasunaren aurkako delituak. Zigor Kodeak bere XVII. Tituluko IV. Kapituluan arautzen ditu delitu hauek eta guztiak komuneko arrisku delituak izango dira. Izan ere, delitu hauek sortzen duten arriskua kolektibitateari zuzendutako arriskua izango litzateke. Egia esan, delitu hauek aurreikustearekin esan daiteke Zigor Zuzenbidearen mugak aurreratu egiten direla eta babesten den ondasun juridikoa supraindibiduala edo espirituala dela (droga trafiko delitua ikusterakoan gertatzen zen moduan. Trafikoan edo gidatzerakoan sortzen diren kalteak direla eta aurreikusi izan da bide segurtasunaren babes penala. Izan ere istripuak eta kalteak ekiditeko, ez da soilik Administrazio Zuzenbidea erabiliko, baizik eta zenbait kasutan, Zigor Zuzenbideak hartu beharko du parte. Batez ere, ius punendiak eskumena izango du bide-biolentzia delakoa erabiltzen den delituen aurrean parte hartzeko. Esan dugun moduan, babestutako ondasun juridikoa prezeptu hauen bitartez, bidesegurtasuna bera izango litzateke, baina egia esan, zeharkako modu batean, bestelako ondasun juridiko indibidualen babesa bilatzen da. Hala nola: bizitza edo osotasun fisikoa eta osasuna. Hortaz, baieztatu daiteke ondasun juridiko kolektiboaren babesaren bitartez, bestelako ondasun juridiko indibidualak babesten direla.

19.2 Gehiegizko abiaduran gidatzea edo alkohol edo drogen efektupean gidatzea
Delitu hau Zigor Kodeko 379.artikuluan aurreikusten da. Prezeptu honek arrisku abstraktuko delitu bat aurreikusten duela esan daiteke, hau da, ez da sortzen bizitza edo osotasun moralarentzako arrisku konkretu bat, baizik eta orokorrean, modu abstraktu batean, arriskua sortzen dela interpretatzen da. Hori gertatzeko, nahikoa izango litzateke ibilgailua tipoak galdatzen duen moduan gidatzearekin. Modalitate deliktiboei dagokionez, bi dira artikulu honek aurreikusten dituenak: baimendutako abiadura baino gehiago eramatea eta alkohol zein drogen efektupean gidatzea. Artikuluaren lehen eta bigarren apartatuetan aurreikusten dira hurrenez-hurren.

2013-2014

171

Zigor Zuzenbidea III

19. Ikasgaia

19.2.1 Gehiegizko abiaduran gidatzea. Lehenik eta behin, 379.1 artikuluak aurreikusitako portaera tipikoa izango litzateke herri barruko bidean (va urbana), arauketak ezarritako abiadura mugak gainditzea 60 km/h-tan eta hiriarteko bidean (va interurbana), arauketaz ezarritako abiadura mugak gainditzea 80 km/htan. Esan dugun moduan, arrisku abstraktuko tipoa izango litzateke, ez baita arrisku konkreturik sortzen bizitza edo osotasun fisikoarentzat, baizik eta abstraktuki sortzen den arrisku baten aurrean egongo ginateke. Izan ere, legegileak tipo hauek barneratzerakoan bilatu izan duena da nahiz eta kasuaren ezaugarriei erreparatuz arrisku zehatzik ez egon, portaera mota hauek zigortzea. Kontu arauaren urrapena zigortu egiten da, arrisku delitu bat sortuz. Doktrinaren iritziari dagokionez, gehiengoak dio berez, gidatzea arriskutsua dela eta beraz, ez duela zentzurik Zigor Zuzenbideak parte hartzea edozein portaeraren aurrean. Izan ere, ezin da ahaztu ultima ratio printzipioa dagoela eta beraz, Zigor Zuzenbidea hutsegiteak zigortzeko azken tresna gisara erabilia izan behar dela. Orduan, legegileak asmatu egin izan du abiaduraren muga penal bat. Baina, honi egin izan zaion kritika edo planteatu daitekeen galdera honakoa litzateke: benetan abiadura horiek gailentzea handitu egiten du ekintza edo emaitza gaitzespena? Doktrinak egiten duen kalifikazioa, Zuzenbide Penal sinbolikoarena da. Tipoak berak elementu normatibo bat galdatzen du: arauketan onartuta (permitida reglamentariamente). Hortaz, ondoriozta dezakegu zuriz eratutako legea dela, beharrezkoa izango baita erregelamenduetara jotzea jakiteko noiz egongo garen arauketak onartzen duen mugen gainetik. Horretarako, konkretuki 1/1992 Dekretua izango dugu, trafikoari buruzkoa, zeinak gehieneko eta gutxieneko abiadurak aurreikusten dituen bere 45.artikuluan eta hurrengoetan. Horretaz gain, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra izango genuke. Garbi geratu behar da hutsegite penalaren eta ez-zilegi administratiboaren arteko bereizketa. Izan ere, tipoak galdatzen dituen mugak gainditzen ez dituen ekintzak, ez du suposatuko hutsegite penala baizik eta besterik gabe, ez-zilegi administratiboa. Froga gisara garrantzirik handiena hartu duen instrumentua radarra izan da edo zinemometora. Baina honek daukan arazoa gidaria identifikatzeko zailtasuna izango litzateke. 19.2.2 Alkohol zein drogen efektupean gidatzea. Delitu hau Zigor Kodeko 379.2 artikulua aurreikusten da eta bi portaera tipiko barneratzen ditu: droga toxiko, gai psikotropoak edo sorgorgarriak edo edari alkoholdunen eraginpean gidatzea alde batetik, eta bestetik, alkohol tasa konkretupean gidatzea. Lehen modalitateari dagokionez, lehen paragrafoan aurreikusten da eta arrisku tipo abstraktua izango litzateke ere. Ez da onartzen ez-egitearengatiko egiterik eta honakoak izango lirateke portaera tipikoaren elementuak: 172 Ibilgailu motorduna edo motor bizikletak gidatzea

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Segurtasun Kolektiboaren Aurkako Delituak (II)

Zigor Zuzenbidea III

Droga toxikoa, sorgorgarriak, gai psikotropoak eta edari alkoholdunen eraginpean egotea.

Gidatzearen kontzeptuaren inguruan, beharrezkoa da interpretazio konkretu bat egitea. Izan ere, gidatzeaz hartuko da ibilgailu bati espazioan zehar mugiaraztea: ibilitako espazio zein denbora gutxieneko garrantzia izango du, baina motorra piztuta eta martxan egon behar du eta ibilaldia motorrari esker gertatu behar da. Aipatutako sustantzien eraginpean egoteari dagokionez, ez da nahikoa izango substantziak hartu izanarekin, baizik eta subjektu aktiboarengan efektuak sortu behar izan ditu, bere gidatzeko gaitasuna eta bere gaitasun fisiko zein psikikoak gutxitu behar izan ditu. Sustantzia horiek hartzea beraz, subjektuaren gidatzeko gaitasunean eragina izan behar du, gidatzea ex ante arriskutsua bilakatuz (arrisku abstraktua). Eragin horrenpean gidatzen ari dela egiaztatzeko, alkoholezko kutsadura tasa odolean hartu beharko da kontutan. Jurisprudentziari jarraiki ez da nahikoa izango maila administratiboarekin Zuzenbide Penalaren arloan. Izan ere, azaldu berri dugunaren arabera, eraginpean egotea galdatzen du. Horretarako alkoholemia azterketa egin beharko da eta beste ezaugarri batzuk kontutan hartu: jarduera orokorra, orientaziorako gaitasuna, erreakzionatzeko gaitasuna eta abar. Delitu hauen tipo subjektiboari dagokionez, esan beharra dago doluzkoak izango direla. Subjektu aktiboak jakin beharko du eragin horrenpean jarri dezaketen substantziak hartu dituela.

Zigor Kodeko 379.2.II artikuluari dagokionez, bertan alkoholezko litroko 1.2 gramo baino handiagoa edo botatako arnasaren litroko 0,6 miligramoko baino handiagoko kutsadura tasa izanik gidatzea zigortzen da. Honen hel burua lehen paragrafoarekiko epaileen diskrezionalitatea murriztea izango litzateke. Honetarako alkoholimetroko froga ezinbestekoa izango da. Zigorrari dagokionez, aukera desberdinak egongo dira: askatasun gabetzailea, isuna edo gizartearentzako lanak eta beti, gidatzeko baimenaz gabetzea denboraldi baterako.

19.3 Ausartegiaz gidatze delitua (conduccin temeraria)


Zigor Kodeko 380.artikuluak aurreikusten du ausarkeriaz gidatzeko delitua. Portaera tipikoari dagokionez, kasu honetan zigorgarria izango da ausarkeria nabariaz gidatzea bide publikoan. Auzitegi Gorenaren interpretazioari jarraiki, ausarkeri hori suposatzen du trafikoko arauekiko mesprezu nabaria, hau da, kontu araurik oinarrizkoenak urratzea, eta balorazio hari begirale ertain baten ikuspegitik egin ahal izango da. Kasu honetan ere beharrezkoa izango da hutsegite penala eta ez-zilegi administratiboaren arteko bereizketa egitea. Izan ere, ausarkeriaz gidatzea administratiboki zigortua edo 2013-2014 173

Zigor Zuzenbidea III

19. Ikasgaia

santzionatua dago, ez-zilegi larri bezala. Ez-zilegi hori hutsegite penal bat bilakatzeko beharrezkoa izango da, jurisprudentziari jarraiki, ausarkeri hori ageri-ageriikoa izatea eta garbia izatea. Printzipioz ez-zilegi administratiboa eta hutsegite penala osatzen duten ausarkeria berinak izango lirateke, bien arteko desberdintasuna bizitzarentzat eta osotasun fisikoarentzat suposatzen duten arrisku zehatza delarik. Aipatu beharra dago, 380.2 artikuluak harremanetan jartzen gaituela aurreko artikuluarekin 379.arekin hain zuzen. Izan ere, bien arteko harremana subsidiariotasunean ematen da, larrienak bestea baztertuko duelarik. Bigarren apartatu hau ematen dizkigu ausarkeria noiz dagoen erabakitzeko zenbait irizpide. Tipo subjektiboari dagokionez, portaera hau doluzkoa dela baieztatu daiteke, beharrezkoa delarik gidariak gidatzearen arriskugarritasunaren inguruko ezagutza izatea eta horretaz gain, arrisku zehatz bat sortzen ari dela ezagutu beharko du.

19.4 Besteen bizitzarekiko ageriko mesprezuz burututako ausarkeriazko gidatzea.


Doktrinak tipo honi eman izan ohi dion izena conduccin suicida edo conduccin homicida izan ohi da. Izan ere giza bizitzarekiko mesprezu osoz burututako portaerak dira eta beraz, izen hau jaso izan dute doktrinan. Tipo hau barneratu izan zen 1989ko erreformari esker, 2007an zigorra handitu zelarik. Bere momentuan, legegileak kontsideratu izan zuen beharrezkoa zela horrelako tipo bat barneratzea gure Zigor kodean, apustuengatik gidari askoko bideetan kontrako norabidean sartzen zirelako alarma sozial handia eratuz. Hala ere, doktrinak mantendu izan du horrelako tipoa ez zela beharrezkoa, jada existitzen baita ausarkeriaz gidatzearen tipo penala eta giza hilketa saiakuntza graduan zigortu daitekeelako. Hala eta guztiz ere, tipo hau gaur egun arte mantendu izan da. Mesprezuari dagokionez, interpretatzeko beharra dago, hori izango baita 380 eta 381.artikuluak bereizten dituen elementua eta lehena aplikatzea ekidingo duena, bigarrena aplikatzera behartuz. Jurisprudentziari jarraiki, mesprezu hori egoteko ez da nahikoa izango subjektu aktiboari axola ez izatearekin gainontzekoen bizitza, baizik eta beharrezkoa izango da ere, hori arriskuan jartzen duen ekintza larri bat. Artikuluak bere lehen paragrafoan (381.1) arrisku abstraktua erregulatzen du, bigarrenean (381.2) arrisku zehatza sortzeagatik zigorra ezartzen duelarik. Elementu subjektiboei dagokionez, jurisprudentziak onartu izan du inoizkako dolu bidez burutu egiten direla portaera hauek.

174

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Segurtasun Kolektiboaren Aurkako Delituak (II)

Zigor Zuzenbidea III

19.5 Pilaketarako arauak


Zigor Kodeko 382.artikuluak xedatutakoaren arabera, orain arte azaldutako tipoetan deskribatutako portaerak aurrera eramaterakoan emaitza kaltegarri bat ematen bada, ezarri beharreko zigorra izango da larriena bere goiko erdian. Beraz, kodeak berak ematen digu delitu pilaketarako aplikatu beharreko araua.

19.6 Alkoholemia frogak egiteari uko egitea


Zigor Kodeak bere 383.artikuluan zigortu egiten ditu alkoholemia froga egiteari uko egiten dioten pertsonak. Delitu hau legegileak sartu zuen 1995eko Zigor Kodearen bitartez, gidarien parte-hartzea errazteko xedearekin mota honetako frogak egiterakoan. Baina tipo hau asko kritikatua izan da eta bere konstituzionaltasuna zalantzan jarri izan da, Konstituzio Auzitegiraino iritsiz. Izan ere, horren oinarria zen uler zitekeela alkoholemia frogak egiteko obligazioa ezartzeak, nor bere buruaren aurka ez deklaratzeko eskubidearen eta errudun ez deklaratzeko eskubidearen aurkakoa zela. Hala eta guztiz ere, Konstituzio Auzitegiak ez zituen planteatutako kuestio horiek onartu eta prezeptuaren konstituzionaltasuna onartu zuen honako argudioak emanez bere 161/1997 epaian: el deber de someterse al control de alcoholemia no puede considerarse contrario al derecho a no declarar, a no declarar contra s mismo y a no confesarse culpable, pues no se obliga al detectado a emitir una declaracin que exteriorice un contenido, admitiendo su culpabilidad, sino a tolerar que se le haga objeto de una especial modalidad de pericia, exigindole una colaboracin no equiparable a la declaracin comprendida en el mbito de los derechos proclamados en los arts. 17-3 y 24.2 de la Constitucin Tipo objektiboari dagokionez, bete beharreko betekizunak honakoak izango lirateke: a) Agente edo funtzionarioaren aldeko eskakizun espresa. b) Eskakizuna zuzendu zaion pertsonaren alde uko egite garbia. Lehendabiziko baldintzari dagokionez, esan beharra dago Trafiko legearen 12.artikuluari jarraiki, bidearen erabile orok obligazioa dauka horrelako frogen aurrean parte-hartzeko edo kolaboratzeko. Horretaz gain zirkulazioari buruzko erregelamenduaren 21 eta 22.artikuei jarraiki, agintariek beharrezkoa dutenean, mota hauetako frogak egitea erabaki dezakete: a) Ibilgailu baten gidariari edo bidearen edozein erabiltzaileari istripu batean parte denean. b) Alkoholdun edarien efektupean gidatzen ari direlaren sintoma edo adierazpen nabariak ematen dituzten gidariei. c) Zirkulazio arauren baten urrapen batengatik salatua izan den gidari orori. d) Edozein gidariari, alkoholemia prebenitzeko programen parte diren frogak egiten direnean. Obligazioa betetzen ez denerako zein kasutan aplikatu behar den aztergai daukagun

2013-2014

175

Zigor Zuzenbidea III

19. Ikasgaia

prezeptua, Auzitegi Gorenak bere sententzia batean zenbait irizpide aditzera eman zituen. Modu honetan, aipatutako lehn bi kasuen aurrean egonda, beti aplikatuko da prezeptu hau. Aldiz, hirugarrenaren eta laugarren kasuan, desberdintasun bat egin behar da: agintariak edo agintariek, uste badute eta ikusten badituzte alkoholaren eraginpean egon daitekeela, eta hala adierazten badiote, zuzenean 383.artikulua aplikagarri izango da. Aldiz, sintoma ezean, besterik gabe ez-zilegi administratiboa izango litzateke.

19.7 Baimen edo lizentziarik gabe gidatzea


Zigor Kodeko 384.artikuluak aurreikusitakoaren arabera, zigortua izangoda motordun ibilgailua gidatzen duena horretarko baimen edo lizentzia izan gabe. Tipo hau 15/2007 Lege Organikoaren bitartez tarteratu zen Zigor Kodean eta prezeptu honen bitartez, legegileak jada ez du aurreikusten arrisku delitu bat, baizik eta besterik gabe hutsegite formala edo desobedientzia. Beraz, legegilea bera izango da delitu honen arriskugarritasuna aurreikusten duena, ez delarik beharrezkoa auzitegi edo epaile batek horrelako deklaraziorik egitea. Esan bezala, portaera tipikoa izango litzateke motordun ibilgailu bat gidatzea beharrezkoa de baimen edo lizentzia izan gabe. Baimen edo lizentzia falta hori modu desberdinetakoa izan daiteke: (1) baliozkotasuna galtzea puntu guztiak galtzeagatik; (2) ebazpen judizialaren ondoriozko galera kautelar edo betikoa; (3) inoiz eskuratu ez izatea.

19.8 Bide-segurtasuna arriskuan jartzen duten bestelako delituak


Zigor Kodeko 385.artikuluari jarraiki, zigorgarria izango litzateke bidean zirkulazio oztopatzen duten eta aurreikusi ezin diren oztopoak jartzea, sustantzia irristakorrak, su-hartzeko aproposak direnak jaurtitzea, edo seinaliak aldatzea edo kentzea. Horretaz gain, zigorgarria izango da bidearen segurtasuna ez bueltatzea hala beharrezkoa denean eta horretarako obligazioa dagoenean. Prezpetu hau jasotzen du arrisku abstraktuko delitu bat, zeinak galdatzen duen subjektu aktiboak bere ekintzaren bitartez zirkulazioaren parte izan daitezkeen pertsonen bizitza edo osotasun fisikoarekiko arrisku bat sortzea. Bestelako tipoekiko berezitasuna izango litzateke, kasu honetan subjektu aktiboa edonor izan daitekeela eta ez soilik gidarea aurrekoetan gertatzen zen moduan. Alde batetik, tipoa eratzen da debeku gisara, baina bere bigarren zenbakian ez-egite bat arautzen du, bidea segurtasunera bueltatzeko obligazioa duena zigortuz bere obligazioarekin betetzen ez badu. Lehen eta bigarren zenbakien arteko harremana alternatiboa da; hau da, baten aplikazioak bestearena baztertu egiten du. Lehendabizikoaren portaera soilik zigortuko da doluzkoa denean eta bigarrenaren kasuan, doluzko ez-egite baten aurrean gaudenean soilik izango da zigorgarria.

176

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Segurtasun Kolektiboaren Aurkako Delituak (II)

Zigor Zuzenbidea III

Ibilgailuaren komisoa, 385bis artikuluak aurreikusten du eta bertan xedatutakoaren arabera, delituaren instrumentu gisara kalifikatua izango da ibilgailua 127 eta 128.artikuluetako efektuetarako. Zigor Kodeko 385 ter artikuluari jarraiki, larritasun gutxiagoko ekintzak ematen direnean, zigorra ere arinagoa izango da.

2013-2014

177

Zigor Zuzenbidea III

19. Ikasgaia

178

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like