Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

Herri Administrazioaren Aurkako Delituak (I)

Zigor Zuzenbidea III

Hogeita bigarren Ikasgaia

Hogeita bigarren ikasgai honen bitartez, Herri Administrazioaren aurkako delituen azterketari hasiera emango diogu, prebarikazio eta eragimen-trafiko delituak aztertuko ditugularik.

2013-2014

179

Zigor Zuzenbidea III

22. Ikasgaia

180

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Herri Administrazioaren Aurkako Delituak (I)

Zigor Zuzenbidea III

22. Ikasgaia: Herri Administrazioaren Aurkako delituak (I)

22.1 Sarrera eta ondasun juridiko babestua


Doktrinak zein jurisprudentziak defendatu izan dute Zigor Kodeko XIX. Tituluak aurreikusten dituen delituen bitartez babestu nahi den ondasun juridikoa Administrazio Publikoaren funtzionamendu ona dela. Titulu honek aurreikusitako delituen bitartez administraziojardueraren egikaritza ona osatzen duten ezaugarri espezifiko batzuk defendatzen dituzte. Horretaz gain, kontutan hartu behar da defenditu egiten dela funtzio publikoaren egikaritzan, legaltasun hastapenarekiko errespetua. Garrantzitsua da kontutan hartzea defendatzen dena ez dela Administrazioa (larriz), hau da, erakunde gisara, baizik eta administrazioa (xehez), zentzu funtzional batean, herritarrei eskaintzen zaien instrumentu gisara. Horregatik, titulu honetan ez dira soilik tipifikatzen funtzionario publikoek aurrera eramandako jokabideak, baizik eta baita partikularren aurrera eramandakoak ere. Printzipioz, partikularren portaerak ez dute zertan ekidin administrazioak bere zerbitzuak behar bezala prestatzea, Zuzenbideari men eginez. Adibidez, sobornoaren kasuan Administrazio Publikoaren funtzionamendu egokia ez da lesionatzen sobornatzen edo erosten saiatzen den partikularraren aldetik, baizik eta onartzen duen funtzionario edo agintariaren eskutik. Hala ere, horrelako portaerak arriskuan jartzen dute Administrazioaren behar bezalako funtzionamendua eta beraz, bere zentzua badauka horiek zigortzea. Administrazioaren aurkako hutsegite gehienak delitu bereziak dira subjektu aktiboaren aldetik, hau da, soilik subjektu aktibo konkretu batzuk burutu ahal izango dituzte. Hau izango litzateke funtzionario edo aginte publikoen kasua. Bi termino horiek Zigor Kodeko 24.artikuluan definitu egiten dira. Artikulua irakurrita eta bi definizioak kontutan hartuta, ondorioztatu egiten da aginte publikoko izaera duena, aldi berean funtzionario publikoa dela, alderantziz gertatzen ez den bezala. Horregatik, zentzua dauka batez ere funtzionario publikoaren kontzeptuan sakontzea. Funtzionarioaren kontzeptu juridiko-penala ulertua izan da doktrina zein jurisprudentziaren aldetik modu nahiko zabal batean, administratiboki ematen zaion zabaltasun handiagoa ematera iritsiz. Hortaz, Zigor Zuzenbidearen efektuetarako, funtzionario publikoko izaera izango dute bai barne funtzionarioak, bai lan-kontratu bidez administrazioan lan egiten dutenek eta baita Administrazio instituzional delakoan lan egiten dutenak zeinak nortasun juridiko propioa izatera ere iritsi daitekeen.

2013-2014

181

Zigor Zuzenbidea III

22. Ikasgaia

22.2 Prebarikazio Delitua


Prebarikazioa aztertzerakoan, bi portaera mota desberdindu behar ditugu. Bata izango litzateke prebarikazioa administrazioaren eremuan, zeina tipo orokorrean aurreikusten den Zigor Kodeko 404.artikuluaren bitartez. Bigarren portaera eremu judizialean emango litzateke eta Justizia Administrazioaren aurkako delituetan kokatuko litzateke, XX. Tituluan. Honek erreferentzia egiten dio epaile eta abokatu zein prokuradoreen prebarikazioari (ZK 446-449). Orain aztertuko duguna, administrazioaren eremuan emandako prebarikazioa izango da, hau da, tipo orokorra. Esan dugun bezala, 404.artikuluan aurreikusten da jokabide hau eta portaera tipikoa izango litzateke zuzen jarduten ez duela jakinda, funtzionario edo aginte publiko batek ebazpen administratibo bat ematea. Xedapen honen helburua izango litzateke Administrazioaren funtzionamendu egokia bermatzea oinarririk gabeko erabakiak hartzea debekatzearen bitartez. Lehen esan dugun moduan, honen bitartez ere babestu egiten da Administrazioak legezkotasun printzipio edo hastapenari zor dion errespetua. Zigorra izango da desgaikuntza berezikoa zazpi eta hamar urte bitartekoa, baina ez espetxealdiko zigorra. Esan daiteke 404.artikuluak prebarikazioaren ondar tipoa dela, bertan barneratzen baitira bestelako eremuetan barneratu ezin daitezkeen antzeko ekintzak edo ekintza konkretuago batzuk zigortzen dutenak. Tipo penal honen hiru elementu beharrezkoa dute azterketa sakonago bat: ebazpena, arbitrariotasuna eta bere ez-zuzentasunaren ezagutza. Ebazpena edo erresoluzioa.

Doktrinan eta jurisprudentzian erabilitako ohiko formari jarraiki, esan daiteke ebazpena izango litzateke edozein egintza administratibo, zeina administratu edo partikularren eskubideei afektatzen dien. Egintza ez du zertan idatzizkoa izan, baizik eta nolanahiko itxura izan dezake, esanbidezkoa zein isilbidezkoa, idatzizkoa zein ahozkoa. Esan beharra dago ere ez duela administrazio bidea zertan agortu, baizik eta errekurritu daitezkeen egintza administratiboak izan daitezke. Ebazpenak administrazioko gai baten inguruak izan beharko dira, hau da, Administrazio Zuzenbideak araututako gaien ingurukoak eta esan bezala, administratuen eskubideei zein erkidegoari oro har ukitzen dituztenak. Ebazpena nahierarakoa edo arbitrarioa izatea. Zuzentasun ezaren berri izatea

Honekin esan nahi dena da emandako ebazpena zuzena ez dela. Aurreko zigor kodean erabiltzen zen terminoa ez-zuzena zen. Gaur egun erabilitakoa berriz, nahierarakoa edo arbitrarioa izango litzateke. Horretaz gain esan beharra dago ebazpen bat zuzena edo bidezkoa izateko, ez dela nahikoa legearekin bat etortzearekin, baizik eta beharrezkoa izango da etikoki

182

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Herri Administrazioaren Aurkako Delituak (I) bidezkoa izatea ere.

Zigor Zuzenbidea III

Gaur egungo jurisprudentziak, arbitrariotasunari buruz zenbait irizpide eta interpretaziorako bide eman izan ditu, honako hauek direlarik: a) Funtzionario edo aginte publikoak ebazpen hori emateko eskumen eza. b) Ebazpenak mamizkoak diren izapideak bete gabe ematea. c) Ebazpenak eta legeak arautzen duenak era nabarian kontrajarrita egotea. Prebarikazio delitua ematen denean, zuzenbidea bihurtu edo bortxatu egiten da eta horren ondorioz, funtzionario edo aginte publikoak emandako ebazpena zuzenbidetik kanpo geratzen da. Ebazpena ematearen inguruan, planteatu daiteke ea ez-egitearengatiko egite bidez eman daitekeen. Izan ere, justizia eremuan onartu egiten da modalitate hau 448.artikuluaren bitartez, baina Administrazio Publikoaren arloan, ez da aipatu ere egiten. Doktrinak 11.artikuluak emandako ezaugarriak aztertu egin ditu honi erantzuna emateko. Izan ere, 30/1992 legearen 42.artikuluari jarraiki, zuzena ez den egoera baten aurrean, funtzionarioak zuzentasuna berrezartzeko jarduteko beharra ezartzen da bi kasu desberdinetan: Hiritar batek eskaera aurkezten duenean. Hiritarren interesen gainean eraginik badu, Bestela, ez dago obligaziorik, ezta prebarikaziorik ere.

Isiltasun administratiboari dagokionez, esan beharra dago debekaturik dauden jarduerak egiteko baimena eskatzen bada administrazioari, funtzionarioak isiltasunez baietza ematen badu, orduan bere ez-egiteak ebazpena ematearen arloan kokatuko litzateke.

Tipoaren alderdi subjektiboari dagokionez, prebarikazio delitua beti izango da doluzko portaera bat eta zuhurtzia-gabekeriazkoak zigorgabeak izango dira. Izan ere, 404.artikuluak berak galdatzen du funtzionarioak zuzen jarduten ez duela jakin behar duela.

Egiletza eta partaidetzari dagokionez, esan beharra dago onartu egiten dela egile-kidetza, subjektu aktibo berezien artean, bat baino gehiagoren artean emandako ebazpenak direnean. Ebazpen horien aurka botoa ematen duten funtzionario publikoek ez dute erantzukizun penalik izango. Hau hala aurreikusten da 30 /1992 legearen 27.4 artikuluari jarraiki. Prebarikazio delituari amaiera emateko, aipatu beharra dago delitu honen garapen gradua. Izan ere, saiakuntza gradua onartu egiten da, baldin eta ebazpena hartzeko izapide batzuk baziren ere, beharrezkoak, eta funtzionarioak haietariko guztiak burutzen ez baditu.

2013-2014

183

Zigor Zuzenbidea III

22. Ikasgaia

22.3 Eragimen-trafiko delitua


Eragimen trafiko delitua hau Zigor Kodeko 428 eta 430 artikuluen bitartean aurreikusten da. Artikulu hauen bitartez legegilea saiatzen da ekiditen zenbait funtzionario edo partikularrek beren eragimena funtzionarioen gain erabiltzearen bitartez probetxua ateratzea beren aberasterako ebazpenak lortzeko helburuarekin. Doktrinaren gehiengoak defendatu izan du kasu hauetan babesten den ondasun juridikoa funtzio publikoan objektibotasunaren hastapena dela, hau da, interes orokorren babesa. Funtzionarioak emango duen ebazpena ez du zertan ez-zilegia izan, nahikoa da inpartziala ez izatearekin. Horrelako portaerak Konstituzioaren 103.artikuluaren aurkakoak direla baieztatu daiteke. 22.3.1 Zigor Kodeko 428.artikuluko eragimen-trafikoa. Zigor Kodeko 428.artikuluak aurreikusitako portaeraren subjektuak funtzionario publikoak edo agintariak izango dira, bai subjektu aktibo, bai pasiboak. Beraz, tipo berezi baten aurrean egongo ginateke delitu hauetan. Normalean, eragimen-trafikoan subjektu pasiboa dena gerora prebarikazio delituaren subjektu aktiboa izango da, azkenean ebazpen arbitrario bat ematen badu bere ez-zuzentasunaz jabetuz. Portaera tipikoaren oinarrizko elementuei dagokionez, esan bezala, onura ekonomikoa ekar dezakeen ebazpena lortzeko beste funtzionario publiko edo agintari bati eragitean datza. Honen inguruko zenbait interpretazio beharrezkoak izango dira: Eragina.

Hau ez da gomendio bat, ez da funtzionario publiko bati gomendatzea bere alde ebazpen bat eman dezan, baizik eta batek duen gaitasuna beste pertsona batek (kasu honetan funtzionario edo aginte publikoa) bere borondatea betetzeko. Auzitegi Gorenak honako terminoak erabili izan ditu eragina definitzeko: sugestin, inclinacin, invitacin o instigacin que una persona lleva a cabo sobre otra para alterar el proceso motivador de sta Beharrezkoa da zerbaitetaz baliatzea. Hau da, nagusitasun abusu bat, hierarkiazko erlazio bat edo erlazio pertsonal bat, beste batzuen artean, erabili beharko da eho hortaz baliatu beharko da subjektu aktiboak tipoa aurrera eramateko. Burutzea.

Berez, eragitearekin nahikoa da, ez delarik ebazpenik behar, baizik eta besterik gabe eragina egikaritzearekin tipoa burututa egongo da. Hortaz, onura ekonomiko bat lortzea ez da izango tipoaren oinarrizko elementuren bat.

Tipo subjektiboari dagokionez, esan beharra dago dolua galdatzen dela eta subjektu aktiboak abusuaren berri izan behar duela, hau da, ezagutu behar du abusu egoera batean ari dela subjektu pasiboarekiko. Noski, delitu pilaketa eman daiteke, batez ere eroskeria eta 184

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Herri Administrazioaren Aurkako Delituak (I) prebarikazio delituekin. 22.3.2 Zigor Kodeko 429.artikuluko eragimen-trafiko delitua.

Zigor Zuzenbidea III

Zigor Kodeko 429.artikuluak aurreikusitako portaera tipikoan, subjektu aktiboa jada ez da funtzionario edo agintari publiko bat izango, baizik eta partikular bat izango da delitua burutzen duena. Kasu honetan, portaera tipikoa izango litzateke funtzionario edo agintari publiko bati eragitea harreman pertsonal batez abusatuz. Harreman pertsonala izango ez duen partikular batek eragiten badu funtzionario publikoaren gain, ez da portaera zigorgarria izango. 22.3.3 Zigor Kodeko 430.artikuluko eragimen-trafiko delitua. Kasu honetan defendatzen den ondasun juridikoa ez du zerikusi gehiegirik aurrekoekin. Doktrinaren gehiengoak egindako interpretazioari jarraiki, eragimen-trafikoaren prestamen ekintzak zigortzen dira tipo honen bitartez. Kasu honetan, subjektu aktiboa partikularra edo funtzionario publikoa izan daiteke. Portaera tipikoari dagokionez, bi portaera mota bereizten dira: Emariak, esku-erakutsiak edo beste edozein ordainketa eskatzea eragimen trafikoa burutzeko. Eskaintza zein hitzematea onartzea eragimen-trafikoa burutzeko.

430.2 artikuluak aurreikusi egiten du pertsona juridikoen erantzukizun penala honelako delituetarako, 2010 urtean egindako Zigor Kodeko erreformaz geroztik. 431.artikuluak xedatutakoaren arabera, kapitulu honetan aurreikusitako kasu guztietan, emariak, eskuerakutsiak edo opariak konfiskatuak izango dira.

2013-2014

185

Zigor Zuzenbidea III

22. Ikasgaia

186

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like