Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

Herri Administrazioaren Aurkako Delituak (II) Eroskeria

Zigor Zuzenbidea III

Hogeita hirugarren Ikasgaia

Hogeita hirugarren ikasgai honen bitartez, Herri Administrazioaren aurkako delituei amaiera emango diegu, eroskeria delitua aztertuko dugularik kasu honetan.

2013-2014

187

Zigor Zuzenbidea III

23. Ikasgaia

188

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Herri Administrazioaren Aurkako Delituak (II) Eroskeria

Zigor Zuzenbidea III

23. Ikasgaia: Herri Administrazioaren Aurkako delituak (II) Eroskeria

23.1 Gogoeta orokorra eta ondasun juridiko babestua


Eroskeria delituak Zigor Kodeko 419 eta 427 artikuluen bitartean erregulatzen dira eta hauen helburua, administrazioaren funtzionamendu egokia bermatzea izango litzateke, interes pribatuarekin zerikusia duten eraginak saihestearen bitartez. Hau lortu egin nahi da emate edo zin egitearen portaerak tipifikatuz, funtzionario edo aginte publikoen aldetik egintza konkretu batzuk lortzeko edo ordainsariak onartzea egintza konkretuak eman izanagatik. Tradizionalki eroskeria aurrera eramaten duen edo funtzionarioaren eskakizuna onartzen duen partikularraren portaera, eroskeria aktiboa izango litzateke. Aldiz, promesa edo ordainsaria eskatzen duen edo onartzen duen funtzionario publikoaren portaera eroskeria pasiboa izango litzateke. Portaera hauek, herri administrazioari kalte egiten diten heinean, zigortuak izan beharko dira nahi eta nahi ez.

23.2 Eroskeria pasiboa


Esan dugun moduan, eroskeria pasiboko delitua izango litzateke agintari edo funtzionario publikoak beste norbaitek eskainitako zerbait onartzea edo funtzionario edo agintari publiko berak zerbait eskatzea, egintza konkretu bat emateko. Berezko delitua da eta egite edo ezegite bidez eman daiteke. 2010.urtetik aurrera, egindako erreformarekin honakoak izango dira aurreikusten diren eroskeria pasiboak: Zigor Kodeko 419.artikuluak aurreikusitakoa: edozein motatako emaria, mesedea edo ordainsaria jaso edo eskatzea, edota eskaintza edo hitzematea onartzea, karguan aritzean, kargu horri dagozkion betebeharren aurkako egintza egiteko edo gauzatu beharko lukeena ez egiteko edo modu bidegabean ateratzeko. Zigor Kodeko 420.artikuluak aurreikusitakoa: edozein motatako emaria, mesedea edo ordainsaria jaso edo eskatzea, edota eskaintza edo hitzematea onartzea, bere karguari dagokion egintza bat gauzatzeko. Zigor Kodeko 421.artikuluak aurreikusitakoa: emaria, mesedea edo ordainsaria jaso edo eskatzea, kasuan kasu aipatu artikuluetan deskribatutako jokabideen ordainsari gisa. Kasu honetan, ekintza burutu ondoren jasotzen edo eskatzen da emaria, mesedea 189

2013-2014

Zigor Zuzenbidea III

23. Ikasgaia edo ordainsaria. Zigor Kodeko 422.artikuluak aurreikusitakoa: edozein motatako emaria edo oparia onartzea, eta emaro edo opari hori eskaintzen bazaio beraren kargua edo funtzioa kontuan izanik. Honen inguruan Auzitegi Gorenak honako interpretazioa mantendu izan du: esta modalidad de cohecho persigue preservar la apariencia de imparcialidad, neutralidad y sujecin a la ley en el ekercicio de la funcion, es decir, que objetivamente no sea susceptible de reproche el modo o foma de ejercer las funciones pblicas con arreglo a la norma cultural vigente en la sociedad regida por las reglas del estado de Derecho.

Behin horiek azalduta, ezaugarri orokorrak azaldu beharko ditugu. Izan ere, funtzionarioaren eskumenaren barne dagoen egite edo ez-egite bat lortzeagatik zigortu egiten da. guztietan, funtzionarioak eskatu edo jaso egiten du emaria, eskaintza edo hitzematea eta urratutako ondasun juridikoa administrazioaren alderdi-gabetasuna eta legaltasun hastapenarekiko errespetua izango litzateke. Subjektu aktiboari dagokionez, delitu mota hauetan funtzionarioa izango litzateke, funtzionariotzat jota Zigor kodeak bere 24.artikuluan definitzen duena. Harreman bat egon beharko da funtzionarioaren kargua eta eskatu zen jasotako ordainaren artean. Funtzionarioak bere kabuz edo beste pertsona baten bidez egikaritu dezake eskaintza edo onartzea eta horretarako eskumena izan behar du. Emariari dagokionez, esan beharra dago interpretazio sistematikoa egiten dela eta eduki ekonomikoa izango duela, hobekuntza ekonomikoa ematen delarik. Delitu guzti hauetarako, Zigor Kodeko 423.artikuluak xedatzen du subjektu aktiboa izan daitekeela Agintaria, funtzionario publikoak, epaimahaikoak, artekariak, adituak, epaileak izendatutako administratzaile edo kontu-hartzaile edo funtzio publikoa betetzen duen edonor. Auzitegi Gorenak, funtzionarioen kasurako, xedatu izan du behin baino gehiagotan, beharrezkoa dela funtzionarioa eskumen zehatza izatea egintza edo kontratu konkretua burutu ahal izateko.

23.3 Eroskeria aktiboko delitua


Eroskeria aktiboaren kasuan, subjektu aktiboa jada ez da funtzionario publiko bat izango, baizik eta norbanakoa edo partikular bat izango da. Partikularra egingo duena funtzionarioa usteltzea izango da. Tipoei dagokionez, lehena Zigor Kodeko 424.artikuluak aurreikusitakoa da. bertan aurreikusitako portaera emari edo ordainsaria eskaini edo ematea izango litzateke, funtzionarioaren karguari dagozkion eginbeharren aurkako egintza bat gauzatzeko, eginbeharreko egintza ez egiteko edo atzeratzeko. Subjektu aktiboa izan daiteke pertsona fisiko zein juridikoa 427.2 artikuluari jarraiki, eta ezin 190 Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Herri Administrazioaren Aurkako Delituak (II) Eroskeria

Zigor Zuzenbidea III

izango dira funtzionario publikoak izan. Hala izatekotan, jada aztertu dugun eragimen trafiko delituaren aurrean egongo ginateke, 428.artikuluan aurreikusten dena. 425.artikuluan aurreikusitakoari dagoenez, zigorra murriztu egiten da, prozedura penalaren arloan usteltzea eta subjektu aktiboa egotzituaren ezkontidea edo antzeko maitasunharremana duena baldin bada. Erruduntasuna gutxiagoa da harremanaren arabera. Zigor Kodeko 426.artikuluak, beste tipo bat aurreikusten du, erantzukizun salbueslea dena. Helburu politiko kriminala izango luke tipo hau, bultzatzea partikularren salaketa hain zuzen. Tipo hau aplikatu ahal izateko, zenbait betekizun bete beharko dira: Eroskerian behin bakarrik erori izatea, Eroskeriarako ekimenak funtzionarioarenak izan behar dira eta, Egitateak gertatu diren datatik bi hilabete baino gehiago igaro ez izatea.

Azkenik, aipatu beharra dago eroskeria pasiboaren kasuan, Europar Batasuneko Funtzionarioak eta Aginteentzako tipo bat aurreikusten dela 427.artikuluan. Efektu horietarako, Europar Batasuneko funtzionarioaren definizioa kontutan hartu beharko da.

2013-2014

191

Zigor Zuzenbidea III

23. Ikasgaia

192

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

You might also like