Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 18

Oinarrizko Maila 2 G Lehenaldi burutua, norako birdeklinabidea

3A H Oporrak
A Hitz amaierako kontsonante taldeak
Oporretan
I Gertaera bitxia
M Azken oporrak
1 IRAKURMENA Oporrak ala amesgaiztoa?

Irakurriko duzun testuak ikasle bati gertatutakoa kontatuko dizu. Gertakari honen
inguruan ariketa batzuk proposatuko dizkizugu.

Besteak beste, hauek dira proposatzen dizkizugun lanak:


- Berri berezi baten irakurketa
- Bertan ageri diren hitzen lanketa
- Ideia nagusiaren ulermena
- Testuko xehetasun batzuk jasotzea
- Testu bat lehenaldian jartzea
- Elkarrizketako hutsuneak osatzea
- Hizkuntzari erreparatzea: NORAKO birdeklinabidea

Berria irakurri baino lehen


2 HIZTEGIA
a Irakurriko duzun berrian hitz hauek aurkituko dituzu:
lehiaketa, saria, irabazi, ametsa, amesgaiztoa, oporrak, bidaia, txartela, informazio-orria, ezustekoa,
zerga, laguna...
b Lotu hitza bere azalpenarekin:

OPORRAK 1 Estatuak gastu publikoak ordaintzeko hiritarrei hartzen dien dirua.


IKASLEA 2 Ikasleek edo langileek izaten dituzten atseden-egunak edo atseden-garaia.
AMESGAIZTOA 3 Gertatzea espero ez dena.
EZUSTEKOA 4 Lo zaudenean, larritasuna edo beldurra eragiten duena.
LAGUNA
5 Ikasten ari dena; bereziki, ikastetxe
ZERGA
6 Edozein pertsona

Berria irakurri bitartean

Hawaiiko ametsa amesgaizto bihurtu zen suediar ikaslearentzat

STOCKHOLM Abuztuaren 5a (Agentziak)- Lehiaketa batean irabazitako bi lagunentzako bidaia


amesgaizto bihurtu zen Björn Ekberg ikasle suediarrarentzat.
Björnek aldizkari suediar batek antolatutako lehiaketa irabazi eta Hawaiirako bidaia aukeratu zuen
sarien artean. Baina, txartelen bila joan zenean, bidaiaren foiletoa eta 1.527 €ko balioa zuen txekea
jaso zituen soilik.
"Txartelak erostera joan nintzenean, Hawaiira joateko dirua ez zela nahikoa konturatu nintzen, ezta
txartelik merkeena erosteko ere." esan zuen 25 urteko ikasleak.
Baina, ezustekorik handiena geroago etorri zen, Suediako zerga-arduradunek saria irabazteagatik
992 € ordaindu behar zituela adierazi ziotenean. Suediako zergak mundu industrializatuko altuenak
dira.

a Ideia nagusia ulertu. Aukera zuzena egin:

a. 1 Suediar ikasle batek lehiaketa bat irabazi zuen, baina gero,…


1. ez zioten saririk eman.
2. ez zituen zergak ordaindu.
3. ez zuen nahikoa diru lortu bidaia ordaintzeko.
4. txartel garestiegia erosi zuen.

Txikitan 1 Gasteizko HEO


a. 2 Lotu galdera bakoitza erantzun egokiarekin:

Galdera Erantzuna
1 Aurkeztu al zen Björn bidaia bat irabazteko lehiaketa batera? 1 Bai. Eta baita irabazi ere.
2 Hawaiira joateko asmoa al zuen? Bai. Saiatu, saiatu zen baina…
3 Irabazi al zuen lehiaketa? Bai. Saria eta ustekabea.
4 Jaso al zuen saririk? Bai. Asmoa eta ametsa.
5 Saiatu al zen Hawaiirako txartelak erosten? Bai. Ikaragarria.
6 Ezusteko handia izan al zuen ondoren? Bai. Irabazi zuen.

a.3 Xehetasunak gogoratuz

Hona hemen testuari buruzko esaldi batzuk. Esaldi bakoitzean oker bat dago. Aurkitu eta
zuzendu.

1.- Lehiaketak hiru lagunentzako oporren saria eskaintzen zuen.

2.- Björn suitzarra da.

3.- Björn 27 urteko ikaslea da.

4.- Björnek 1.527€ko balioa zuten bi txartel eskuratu zituen.

5.- Irabazi zuen dirua nahikoa zen Hawaiira joateko bidaiarik


merkeena ordaintzeko.

Berria irakurri ondoren

3 GRAMATIKA Berria irakurri ondoren, hiru lan proposatu nahi dizkizugu.

a Bi pertsonen arteko elkarrizketa irakurriko duzu segidan. Björn Ekbergi gertatutakoa


komentatzen ari dira biak. Bete itzazu hutsuneak:

Hutsuneetako aukerak
Mikel: Lehiaketa bat antolatu zuen (1) ezagun batek
eta (2) mundialak ziren! Aukeretako bat 1 egunkari 2 amesgaiztoak
Hawaiirako (3) bat zen. Björn Ekberg aldizkari zigorrak
izeneko ikasle batek irabazi zuen. argitaletxe sariak
Alain: Eta? (4) nahi al zuen Hawaiira?
Mikel: Bai, nahi zuen, baina azkenean ez zen joan. 3 txartel 4 Ezagutu
Alain: Zergatik? bidaia Joan
Mikel: Jaso zuen (5) ez zelako nahikoa bidaiarik hegazkin Bisitatu
merkeena ere ordaintzeko.
Alain: Zenbat diru jaso zuen, bada? 5 eskupekoa 6 sariak
Mikel: 1.527€ besterik ez. soldata zergak
Alain: Benetan? dirua isunak
Mikel: Bai eta gainera, (6) ordaindu behar zituela
esan zioten.
Alain: Zergak? 7 jaso
Mikel: Bai, suediarra zen ikaslea eta Suedian, ordaindu
dirudienez, sari bat jasotzen bada, zergak erosi
ordaindu behar dira.
Alain: Diru asko?
Mikel: Pentsa! Ia sarian (7) zuena!
Alain: Ez da egia izango!

Txikitan 2 Gasteizko HEO


b Lehenaldian 15. or. Gramatika azalpena

Segidan aurkituko duzun paragrafoak gertakariaren berri ematen dizu.

Björn aldizkari bat irakurtzen ari da eta lehiaketa bati buruzko iragarkia ikusi du. Lehiaketan
parte hartu eta irabazi egin du saria: Hawaiirako bidaia. Saria jasotzera joan denean, hara zer
jaso duen! Bidaiaren foileto bat eta 1.527 €ko txeke bat. Dirua ez da, ordea, nahikoa, ezta
Hawaiirako bidaiarik merkeena ordaintzeko ere. Gainera, Suediako ogasun sailekoek esan diote
sariaren gaineko zergak ordaindu behar dituela: 992 €!!

Pentsa ezazu aspaldi gertatu zela eta beheko koadroan idatzi lehenaldian.

c Norako birdeklinabidea 15. or. Gramatika azalpena

Oraingoan, berriz, beste esaldi hauei erreparatuko diegu:

Hawaiirako bidaia aukeratu zuen sarien artean


Urrutirako bidaia izan zen
Bidaiarako informazio-orria

Irakur itzazu beste adibide hauek:


a.- Etxerako bidean ikusi nuen (Etxera doan bidean)
b.- Donostiarako autobusa hartu du (Donostiara doan autobusa)
c.- Hondartzarako errepidean katu beltz bat aurkitu nuen hilda (Hondartzara doan errepidean)

Berridatz itzazu zuk hurrengo esaldiak:

1.- Santurtzitik Bilbora doan ibaian galdu zuen Mertxek bainujantzia

2.- Santa Klara irlara doan itsasontzia hondoratu egin da

3.- Nora joateko bidea da hori?

4.- Non hartu behar dut Brinkolara doan trena?

Txikitan 3 Gasteizko HEO


4 ENTZUMENA Overbooking-aren biktima

a Irrati entzule batek sufritu duen overbooking kasua azaltzen du, baita bere iritzia eman ere.
Zergatik irten ziren bi gazte hegazkinetik?
1 Arantzak eskatu zielako
2 Konpainiarekin akordio ekonomikoa lortu zutelako
3 Hurrengo egunean bidaiatu nahiago zutelako
b Entzun berriro. Zuzendu informazio okerra.
0 Behin gertatu zaio overbooking-a. Askotan gertatu zaio overbooking-a
1 Arazoa Britainia Handian gertatu zen.
2 Arantza bakarrik joan zen bidaian.
3 Hiru bidaiari kanpoan utzi nahi zituzten.
4 Arantzak eta bere lagunek hurrengo egunean bidaiatu zuten.
5 Konpainiak txartel osoa ordaindu zien.
6 Bi gazte bi egun gehiago geratu ziren oporretan.
7 Arantzaren ustez honelako oztopoak diruarekin konpon daitezke.

5 AHOSKERA
Hitz amaierako kontsonante taldeak. Nola ahoskatzen dituzu hurrengo hitzak?
bost prest Lantz (Nafarroa) antz (handia) beltz hartz hortz (bat) nork bart kosk

6 HIZTEGIA Oporretako jarduerak 7 MINTZAMENA


a Pentsatu galdera hauen
a Osatu esaldiak beheko aditzekin
erantzunei buruz.
__________________________________________
erosi alokatu topatu gidatu gastatu Zure azken oporrak
pasatu geratu hartu ibili egin
__________________________________________________________
Nora…? / Noiz…? / joan
hotel/kanpin batean _geratu_ argazkiak _______ Norekin…? / joan
oroigarriak _______ eguzkia _______ Nola…? / joan
ondo _______ dirua _______ Non…? / lo egin
mendian/hirian _______ apartamentua ______ Zenbat egun…? / geratu
lagunak _______ autoa _______ Nolako eguraldia…? / izan
Zer…? / egin / egunez
b Lotu izenak irudiekin
Zer…? / egin / gauez
a zinema Nola…? / pasatu
3
b autobus- Arazorik…? / izan
-geltokia 1 2
c aireportua b Binaka lan egin.
d hondartza 5 A Galdetu ikaskideari
e tren- bere oporrei buruz
4 6
-geltokia B Entzun eta eskatu
f kanpina informazio gehiago
g igeritokia
h ostatua c Rolak aldatu
i i itsasontzia 8
7 9

Txikitan 4 Gasteizko HEO


G Lehenaldi burutua
3B H Biografiak
Biografiak A Idazkera arauak: -nb-; -np-
Ir/Id Biografiak
1 IRAKURMENA M Pertsonen deskribapenak

Almudena Cid Unax Ugalde


Zuriñe VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE Zuriñe VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE

Mundu osoan oso ezaguna da Almudena Cid; bai Telebista piztu edo zinemara joan garenean,
behintzat gimnasia ezagutzen dutenen artean. sarri ikusi dugu gazte honen aurpegia pantailan.
1980ko ekainaren Unax Ugalde 1978ko azaroaren 27an jaio zen
15ean jaio zen Gasteizen. Afizio ugari ditu; gazteagoa zenean
Gasteizen, baina gaur euskal dantzetan edo irratian aritu zen, adibidez,
egun Bartzelonan bizi Maritxu Berritsuko esatari gisa.
da. Zazpi urte zituela Baina aktore izan
hasi zen kirol aurretik, beste
modalitate hori mundu batean
praktikatzen. Gaur sartzeko ideia izan
egun ez du aktibo zuen, Itsas Zientziak
jarraitzen, baina 27 ikasi nahi baitzituen.
urte zituenean Hala ere, azkenean
gimnasia modu Arte Dramatikoko
Argazkia: Ismael Diaz de
profesionalean egiten ikasketak amaitu eta
Mendibil.
zutenen artean antzezten hasi zen.
bakarra zen adin horrekin. 1994. urtean sartu Entre dos Fuegos
zen Espainiako talde nazionalean. Baina gaur telesailean (1998) lortu zuen bere lehenengo
egun, modu independentean dabil. papera, geroago beste lan arrakastatsu batzuk
egin zituen telebistarako. 1999. urtean Madrilera
Palmares aldetik, izugarrizko lana egin du joan zen eta bertan Periodistas, A las Once en
gasteiztarrak. Mundu osoan zehar bidaiatu du Casa edo El Grupo saioetan aritzeko aukera izan
txapelketatan parte hartuz, eta sarritan lortu zuen.
du handienen artean egotea. Aipagarriena, lau
final olinpikotan parte hartu duela jarraian: Baina zineman ere lan ugari egin duen mutila
1996. urtean Atlantako Joko Olinpikoetan aritu dugu Unax. Bailame el Agua (2000), Volverás
zen, 2000n Sidneyen, 2004an Atenasen eta (2002), Reinas (2005), edo Alatriste (2006)
2008an Pekinen. Gainera, sei bider izan da pelikuletan ikusi dugu, eta ez protagonismo
Espainiako txapeldun eta zortzi Munduko gutxirekin gainera.
txapelketetan aritu da, besteak beste. Kolonbian ere egin du lan gasteiztarrak eta
Errekonozimendua egin diote sarritan eta 2003 bertan Rosario Tijeras (2005) deitutako film
urtean, esaterako, Kirol-merezimenduari batean parte hartu zuen. Bestalde, ingelesez ere
Errege Ordenaren brontzezko domina jaso grabatu ditu hainbat lan: Los Fantasmas de Goya
zuen. (2006) eta Savage Grace (2007) dira horietariko
batzuk.
Baina guztia ez da kirola izan Almudenaren
bizitzan. Izan ere, modelo lanak ere egin ditu. Bere lana askotan saritu diote Unax Ugalderi.
Cibeles Ibiltokia zapaltzeko aukera izan zuen, Hala, Goya Sarietan Aktore Hoberena izateko
bai eta Gaudin parte hartzeko ere. Moda hautagaia izan zen 2003an. Ourenseko Zinema
mundua gustatzen zaio, eta hala erakusten du, Independentean, aldiz, Aktore Protagonista
ESDIn (Goi-mailako Diseinu Eskola) ari baita Onenaren Saria eman zioten 2004an Frío sol de
ikasten. Gimnasia munduarekin lotuta Invierno-n egindako antzezpenarengatik.
jarraitzeko asmoa du, esaterako, kirol hori Helena Tabernaren La buena nueva grabatu zuen
praktikatzeko arropak diseinatuz. Euskal Herrian 2007ko maiatza eta uztaila
29 urte ditu, baina argi erakutsi du gasteiztar bitartean, eta 2008an estreinatu zen. Gaztea
gazte honek ahal zuen arte jarraitu zuela denez, oraindik bide luzea du zinemagintzan, eta
gimnasia praktikatzen, besteei kasu egin gabe. arrakasta gehiago lortzeko denbora.

Txikitan 5 Gasteizko HEO


a Irakurri biografiak eta osatu esaldiak 2 MINTZAMENA
Almudena edo Unax idatzita A ikaslea 17 or.; B ikaslea 18 or.
________ udazkenean jaio zen. a Binaka. Deskribatu irudiko pertsonak.
________ orain dela 29 urte jaio zen.
______(e)k modelo-lanak egin zituen. 3 ENTZUMENA Bob Marley
______(e)k Itsas Zientziak ikasi nahi zituen. Bideoa ikusi ondoren, adierazi ea egia edo
________ duela 10 urte Madrilera joan zen. gezurra diren hurrengo baieztapenak.
________(e)k 2004an saria lortu zuen.
________ Bartzelonara joan zen bizitzera. 1. Bob Marley abeslaria rastafari erlijioaren
_______(e)k 2005ean Kolonbian egin zuen jarraitzailea zen.
lan. Egia Gezurra

b Binaka, erantzun galderei 2. Rastafari erlijioa Jamaikan sortu zen.


• Ospetsuen artean zein duzu gustuko? Egia Gezurra
• Zein ez? Zergatik?
• Nolako eragina dute guregan? 3. Bob Marley abeslariak rap musika jotzen
c Binaka edo talde txikian, erantzun zuen.
galderei. Egia Gezurra
1 Nolako/Noren musika entzuten duzu…? 4. 1981ean hil zen, 36 urte zituela.
pozik zaudenean
Egia Gezurra
triste zaudenean
autoan zoazenean 5. Gazte hil zen.
ikasten ari zarenean
Egia Gezurra
maiteminduta zaudenean
jai batean/etxean 6. Urtero bezala, Etiopian egingo dute Bob
Marley-ren omenaldia.
d Osatu galderak eta gero erantzun Egia Gezurra
________________________________
zenbat(2) non(2) noren nolako 7. Etiopian ez dago debekatuta marihuana
nolakoa noiz(2) nor nork erretzea.
_______________________________________________________________________
Egia Gezurra

1 _______ jaso zuen Bernardo Atxagak a 1989an b 1991n c 1995ean


literatur sari nazionala?
2 _______ urtez egon ziren elkarrekin Beatles a zortzi urtez b hamahiru c hamazazpi
taldekoak? urtez urtez
3 _______ Tour irabazi zituen Indurainek? a hiru b sei c bost
4 _______ ezkondu zen Ane Igartiburu? a Bakion b Mundakan c Gaztelugatxen
5 _______ izan zen Negu Gorriak taldearen a Fermin b Jabier c Iñigo
sortzailea? Muguruza Muguruza Muguruza
6 _______ jaio zen Anabel Alonso? a Bilbon b Barakaldon c Erandion
7 _______ filma egin zuen Alex Angulok a El laberinto b Princesas c Hable con ella
2006an? del fauno
8 _______ zuzendu zuen Obaba filma? a Julio b Kepa Sojok c Montxo
Medemek Armendarizek
9 _______ jaio zen Cesar Saratxu, Bernardo a San Blas b Inuxeteen c Errege
Camera Café-n? egunean egunean egunean
10 _______ zen Marisa, Marivi Bilbao, Aqui no a ironikoa eta b alaia eta c lotsatia eta
hay quien viva telesaioan? lotsagabea inuzentea diruzalea
11 _______ kontra jokatu zuen Alavesak a Liverpoolen b Milanen c Bayerren
UEFAko finala 2001ean? kontra kontra kontra

Txikitan 6 Gasteizko HEO


4 GRAMATIKA Duela 28 urte...

1981. urtea oparoa izan zen ospakizun, gertakari eta jaiotza aldetik. Jaio, adibidez, HABE
Aldizkaria jaio zen. Beraz, "HABE Aldizkariak 28 urte bete ditu", "Duela 28 urte jaio zen HABE
Aldizkaria", HABE Aldizkariak aurten ditu 28 urte"... bezalako esaldiak etorri zaizkigu gogora.
Agerian geratu denez datu hau emateko modu asko dago, eta juxtu molde honi helduko diogu.

Hona hemen hainbat adibide:

Duela 28 urte jaio zen. Egitura, beraz, hauxe dugu:


Orain dela 28 urte jaio zen.
Halakok aurten 28 urte bete ditu. • Orain dela/Duela 28 urte gertatu, lortu,
Halakok aurten 28 urte ditu. jaio, sortu, irabazi....
Aurten dira 28 urte halako jaio zela. • Ezkontza, izendapena -ren 28. urteurrena
Aurten halakoren 28. urteurrena da. • Aurten dira 28 urte ................ (gertatu,
28 urte bete dira hura gertatu zenetik. lortu, jaio, sortu, irabazi...) z(u)ela

a Nor jaio zen?


Aldizkaria ez da bakarra urteak betetzen. Gaur egun ospetsuak diren hainbat pertsonaia ere urte
horretan bertan jaio baitziren. Hala nola, Paris Hilton, Xabi Alonso, Fernando Alonso...

Hirurak dira 1981ean jaioak. Argazki bakoitzarekin idatzi esaldi bat datu horren berri emanez.

b Zer egin zuten?


Jarraian aurkeztuko dizkizugun beste pertsonaia hauek, ordea, urte horretan jaio ez baina beste
zerbait egin zuten.

Ba al dakizu esaten zer? Argazki bakoitzarekin idatzi esaldi bat.

5 ORTOGRAFIA Idazkera araua


-b- edo –p-ren aurrean –n- idatzi: -nb- ; -np-
Adibidez: denbora, ganbara, kanpo, lanpara…

6 INTERNET www.ikasbil.net
Dokumentua: Txomin Artola Zenbakia: 288641 Maila: 1B. maila Atazak/Sekuentzia

Txikitan 7 Gasteizko HEO


G Lehenaldi burutugabe puntukaria
3C Une ahaztezinak
H Argazki zaharrak
A Bustidura adierazgarria: [x], [tx]
Ir/Id Deskribapena: argazki ospetsuak
1 IRAKURMENA Argazki ospetsuak M Atzo egindakoa

a Begiratu argazki ospetsu b Irakurri testuak eta lotu testu bakoitza


hauei. Non zeuden dagokion argazkiarekin.
protagonistak? Zertan ari ziren?

1/ a Berlinen atera zen argazki hau 1989an. Harresia


jendez inguratuta zegoen: soldadu batzuk harresiaren
gainean, jendeari begira zeuden baina ezer egin gabe.
Lehen planoan gazte bat kolpeka ari zen, mailu handi bat
zeukan eskuetan eta harresia botatzen lagundu nahi zuen.

Libanon atera zen argazki hau 2006an.


2/ b Gizonezko bat eta lau neska gazte auto gorri batean
zihoazen. Neskak oso dotore zeuden jantzita, eguzkitarako
betaurrekoak eta eskuko telefonoak zeuzkaten. Inguruan
bonbardaketaren seinaleak zeuden. Bi mundu diferente
ziren. Oso kontraste handia auto barruan eta autotik
kanpo gertatzen ari zenaren artean.

3/ c “Ama-semeak larrialdietako jaki-zentro batean”


Nigerren atera zen argazki hau 2005ean. Ama
errefuxiatua eta semea larrialdietarako zentro batean
zeuden. Haurraren eskutxoa amaren ahoa estaltzen ari
zen. Gose zen. Ama begira baina isilik zegoen. Begi
galduak ikaragarri irekita zeuzkan.

4/ d New Yorken.
“Goizeko bederatziak laurden gutxi ziren eta zerua
urdin zegoen. Ni lanera nindoan nire pentsamenduetan
murgildurik. Halako batean, zarata ikaragarria entzun
nuen. Zerura begiratzean ke beltz-beltza ateratzen ari zen:
Dorre Bikiak sutan zeuden, erre usaina airean”.

5/ e Hego Asian atera zen argazki hau 2004ko


abenduaren 26an. Tsunami-aren ondorioak.
Emakume bat lurrean zegoen, eskuak gora begira
zeuzkan eta negarrez ari zen, etsita. Lehen izandako etxea
ez zegoen, ezta familia ere; bakar-bakarrik zegoen
munduan.

2 MINTZAMENA

a Binaka eta txandaka erantzun atzo egindakoari buruz.


Non zeunden…? Norekin zeunden…? Zer zeneukan jantzita…? Zertan ari zinen…?

9.30ean 15.15ean 17.40an 21.00etan

Txikitan 8 Gasteizko HEO


3 ENTZUMENA Eztanda 12 Argibideak eman nituenean zuek ez
a Grabazioa entzun ondoren osatu ____________ . (entzun)
beheko testua 13 Iaz ba________ zuek furgonetarik? (eduki)
14 Lehen guk ez ________ etortzeko gogorik.
−Entzun zenuten beheko bankuan gertatu zen (eduki)
eztanda?
5 SINTAXIA baina, ordea, beraz, baizik
−Bai, telebista _____________ eta aulkietan
16. or. Gramatika azalpena
eserita __________. Aulkiak ere mugitu ziren.
Txakurra lotan __________ eta, eztanda a Osatu esaldiak goiko lokailuak erabilita.
entzun zuenean, ikaratuta esnatu zen. 1 Josuk poliki egin du; Mirenek, ________
−Ez naiz harritzen, eztanda izugarria izan zen. presaka.
Ni ordurako ohean erdi lotan _________, eta 2 Hemen zarata handia dago; ________, gero
bat-batean leihoko kristal guztiak lurrean hitz egingo dugu.
__________la konturatu nintzen. Hori ikusi 3 Berriro egin dezakezu, ________ ez du
bezain laster, balkoira atera nintzen eta lurra merezi.
harriz beterik __________la ikusi nuen. 4 Ez dago etxean, bulegoan ________ .
Handik gutxira auzoko jende guztia bertan 5 Ez daukagu dirurik; ________, ezin dugu
__________ bildurik. Bata jantzi eta kalera erosi.
jaitsi nintzen. Baina zuek ez __________ han, 6 Ez da Andoni etorri, bere anaia ________ .
ezta? 7 Itxita dago; ________, itxaron beharko
−Egia esan, horretaz ez ginen gehiegi kezkatu. duzu.
Gainera, kalean hotz __________. Umeak 8 Afaria garesti atera zitzaigun, ________ oso
pijama jantzirik __________; ni, berriz, erdi gozoa zegoen.
gaixorik __________, eta goxo-goxo 9 Ez dut zugatik egin, zure amagatik _______ .
__________ etxean. Momentu batean 10 Nahi duzunean etor zaitezke, _______ gaur
leihoetatik begiratu genuen eta zu han ez.
__________la ikusi nuenean etxean gelditzea 11 Gauza merke ________ politak saltzen ditu.
erabaki genuen. 6 MINTZAMENA Argazki zaharrak
−Etxean gelditzea erabaki zenutela? Eta zer
zela eta? a Ekarri gehien gustatzen zaizun argazkia
eta kontatu zure ikaskideari argazki horri buruz.
−Beti saltsa guztietan sarturik egoten zara, 1 Non zeunden? Norekin?
dena jakiten duzu; beraz, gu zertarako jaitsi? 2 Zertan ari zinen/zineten?
Informazio guztia zuk ematen diguzu eta. 3 Zer zeneukan jantzita? Eta besteek?
4 GRAMATIKA orainaldi/lehenaldi 4 Nork egin zuen argazkia? Zergatik?
puntukaria 15. or. Gramatika azalpena. 5 Noiz egin zen argazkia?
a Idatz ezazu aditz egokia hutsuneetan. b Erantzun zure ikaskideak egiten
1 Peruk txikitan ez ________ bizikletarik, baina dizkizun galderei.
orain bi _______ . (eduki)
2 Gu, herenegun Galizian ________; orain, c Rolak aldatu.
ordea, Asturiasen ________ . (egon)
d Talde txikian mintzatu:
3 Alemanian ___________ enean ezagutu zuen
Iñakik bere emaztea. (lan egin) 1 Baduzu argazkirik logelan edo egongelan?
4 Atzo arratsaldean ni ez ________ ondo, gaur, 2 Gustatzen zaizu argazkiak egitea?
berriz askoz hobeto ________ . (egon)
3 Zure familian nor da trebea argazkiak
5 Zertan __________ zu atzo arratsaldeko
zazpietan? (ari izan) egiten?
6 Zuk joan den ostegunean opari bat 4 Gustatzen zaizu argazkietan egotea?
________ eta gaur hiru ________ . (eduki) Zergatik?
7 Ni ____________ telefonoz deitu zenuenean.
(gidatu) 7 AHOSKERA X eta TX hitz adierazkorretan
8 Txirrindulari hori oso nekatuta ________ joan Adierazkorrak diren hitzetan, hau da,
den astean, baina gaur indartsu ________ . maitasuna, goxotasuna, edo xamurtasuna
(ibili) adierazi nahi denean.
9 Ni heldu nintzenean zu bonboiak _________ Z, S → X: goxo, xuxen, muxu, Joxe, Xanti,
_____. (jan)
Bixente, ixilik // txintxo, txuri
10 Zenbat diru ________ zuk txikitan? (eduki)
TZ, TS → TX: itxaso, itxu
11 Bart ba________ ogirik etxean? (egon)

Txikitan 9 Gasteizko HEO


G Lehenaldi burutugabea
3D H
A
Ipuinak
Kontsonante geminatuak
Txikitako kontuak I Elkarrizketa, ipuina
M Txikitako kontuak

1 IRAKURMENA Anek Pepi amamari egindako elkarrizketa. www.bazenbehin.com

ANE LASA

PEPI MARTIARENA

E L K A R R I Z K E T A

Non jaio zinen? a Testuko hutsuneak bete. Horretarako


Ni Irunen jaio nintzen, baserrian, Mendietxeberri
aukeratu hitz egokiak beheko koadroan.
izena duen baserrian, Olaberria auzoan.
Kontuan eduki bi hitz soberan daudela.
Zenbat urterekin hasi zinen eskolara joaten?
Zortzi urterekin aldiz Frantziara gogorragoa
Nola joaten zinen? hamalau koaderno mendian
_(1)_ joaten ginen oinez zaharra
Eta zenbat kilometro egiten zenituen oinez?
Hiru kilometro zirela esaten zuten b Elkarrizketa irakurri ondoren bete itzazu
Ze(r) material erabiltzen zenuten? amamaren datuak. Kontuan izan eskatzen
_(2)_ bat gauza guztiak egiteko eta lapitza, tinta zaizun informazioa eta testuan dagoena
ere bai ez daudela ordena berean.
Zure ikaskideekin zertan jolasten zinen? Datu pertsonalak
Pilotan, tokan, kukuka asko
Izena:
Eskolan gaizki portatzen bazinen zer zigor
Abizena:
jasotzen zenuten?
Gauza bera berrogeita hamar _(3)_ kopiatu Jaioterria:
Baserriaren izena:
Zertan laguntzen zenien gurasoei?
Auzoa:
Esaten zutena egiten genuen, denetan, batzuetan
sukaldean, bestetan ganaduarekin Eskola-garaia
Ba al zeneukaten jostailurik etxean? Zenbat urterekin hasi:
Ez, ez genuen Zenbat urterekin bukatu:
Zenbat urterekin bukatu zenuen eskola? Nola joan:
_(4)_ urterekin Ikasteko materiala:
Zure bizitzan zenbat lanbide izan dituzu? Jolasak:
Ezkondu aurretik neskame egon nintzen eta Jostailuak:
ezkondutakoan baserrian Zigorrak:
Nolakoa zen bizitza lehen?
Lana
Orain baino _(5)_ niretzat
Ezkondu aurretik:
Nola bizi izan zenuen gerra?
Izebaren etxera baserritik herrira jaitsi ginen eta Ezkondu ondoren:
gero _(6)_ pasatu ginen
Gerra-garaia
Eskerrik asko denagatik eta agur Non pasatu:
Agur Anetxo

2 MINTZAMENA Eta zuk, zer egiten zenuen txikitan?


a Binaka eta txandaka erantzun txikitan egindakoari buruz. Zer egiten zenuen… ?
Egunero… Astero… Hilero… Urtero… Goizetan… Gauetan… Askotan…
Igandeetan… Gabonetan… Urtebetetzeetan… Udan… Inoiz ez…

Txikitan 10 Gasteizko HEO


3 IRAKURMENA b Erreparatu azpimarratutako hitzei. Zer
Tximinoek ilargia salbatu esan nahi dute? Lotu hitzak irudiekin.
zuten (Tibet) a adarra

a Irakurri ipuina. Ordenatu b tximinoa


paragrafoak era egokian. zintzilik 1 2

Baina adarrak ez zion pisuari eutsi eta c Ilargiren


azken tximinoa ura ukitu arte makurtu zen. isla
Orduan uraren azala mugitu eta Ilargiaren irudia 3 4
d lakua
bat-batean desagertu zen. Une hartan adarra
e katea
apurtu zen eta tximino guztiak uretara erori
ziren. f bustita

1 g zerua 5 6
Behin batean oihan sakon eta trinko
h ados egon
batean tximino-talde bat bizi zen. Pozik bizi
ziren, adarrez adar saltoka eta intxaurrak jaten.
Tximinoak zuhaitzen adarretan atsedena
hartzen ari ziren gau batean, oihaneko lakuan 7 8
Ilargiaren isla ikusi zuten.
4 ENTZUMENA
Tximinoak poz-pozik zeuden eta laster Ahuntz ama eta zazpi antxumeak
ahaztu zuten lakuan hartutako bainu hotza.
Ilargia beraiek salbatu zutela uste zuten: a Ipuina entzun ondoren, esan egia ala
−Mundua salbatu dugu! −esaten zieten harro- gezurra diren:
-harro beste animaliei−. Guri esker mundua ez
da Ilargirik gabe geratu. 1. Goiz batean, ama azokara joan zen eta
atea irekitzeko eskatu zien antxumeei.
−Kate bat egin behar dugu. Kate horren
2. Otsoak, ahotsa fintzeko, eztia jan zuen
bidez Ilargia lakutik atera eta zeruan jarriko
eta oinak zuritu behar izan zituen.
dugu berriro.
−Ederto! −esan zuten tximino guztiek batera. 3. Txabolatik ase-ase eginda atera zenean,
Eta halaxe egin zuten. Tximino batek gogor lotara zihoala esan zuen otsoak.
heldu zion laku ondoan makurtuta zegoen
zuhaitz baten adarrari, bigarrena haren 4. Antxumerik txikiena ohe azpian ezkutatu
buztanetik zintzilik jarri zen eta hirugarrena zen otsoak lapurtzen zuen bitartean.
honen buztanetik. Horrela, bata bestearen
buztanetik zintzilik, uretaraino heltzen zen katea 5. Otsoa ibai ondoan zegoen, zuhaitz baten
osatu zuten. azpian, eta ahuntzak eta antxumeak tripa
mugitzen zitzaiola ikusi zuten.
Guztiz bustita eta beldurrez eta hotzez 6. Heidik esan duenez, ahuntz batentzat
dardarka irten ziren. Zuhaitzetara igo eta hantxe zazpi antxume izatea gehiegi da.
geratu ziren. Halako batean, haietako batek
gora begiratu zuen eta Ilargia ikusi zuen.
−Begira, lagunok! −oihukatu zuen−. Ilargia
zerura itzuli da! Ziur asko, katea osatu
dugunean, harrapatu nahi genuela pentsatu du
eta zerura ihes egin du.

−Begira! −oihu egin zuen tximino batek−.


Ilargia lakura erori da! Salbatu egin behar dugu,
5 AHOSKERA Kontsonante geminatuak
mundua ezin baita Ilargirik gabe geratu!
(izen nagusietan batez ere)
Beste tximino guztiak ados egon ziren.
−Ongi da. Goazen Ilargia lakutik ateratzera. tt → Bittor, Antton, Kattalin, pottoka, pattar
Eta Ilargia lakuko uretatik nola atera dd → Maddalen, Maddi, onddo
pentsatzen hasi ziren. Haietako batek hauxe esan ll → Pello, tortilla
zuen: Balio txikigarria edo maitagarria emateko:
pittin, kuttun, maittea, aitta, polliki, edder

Txikitan 11 Gasteizko HEO


3E
Idazmena

a Idatzi zure familiako baten biografia. Amamarena, aitarena, izeba batena… edo
zuretzat berezia eta ondo ezagutu duzun pertsona batena. Kontatu:

1 Non jaio zen?


2 Nolako haurtzaroa izan zuen?
3 Ikasi zuen? Zertan egin zuen lan?
4 Ezkondu egin zen? Norekin?
5 Seme-alabarik izan al zuen?
6 Zer egin zuen helduaroan?
7 Nolako zahartzaroa izan zuen?

b Argazkiak gordetzen duen istorioa.

Aukeratu gogoko argazki bat eta idatzi deskribapen labur bat kontatzeko zergatik den
garrantzitsua zuretzat.

1 Nire gogoko argazkian gure gida (tuareg bat) tea


prestatzen ari da.

2 1999ko udan egin nuen argazkia Afrikan


oporretan nengoenean.

3 Malin geunden, eta basamortua ezagutzen ari


ginen. Bero handia zegoen eta ezin genuen ezer
egin. Orduan denda barrura sartu ginen tea
hartzeko prest.

4 Reza, gida, oso pertsona atsegina zen –lagun


handiak egin ginen. Gainera, sukaldari trebea
zen. Ezin dut gogoratu non geunden zehatz-
mehatz, baina teak oso zapore ona zeukan!

5 Argazki hau nire logelako horman jarri nuen.


Horrela, egun ilun eta euritsua dugunean, nik
argazkiari begiratzen diot eta berehala etortzen
zaizkit gogora bertan pasatako egun zoragarriak.
Berriro, Afrika eguzkitsuan nagoela amets egiten
dut.

a Lotu galderak 1-5 paragrafoekin.


Zer ari zen gertatzen argazkia egin zenuenean?
Non gordetzen duzu argazkia? Zergatik gustatzen zaizu?
Zein da zure gogoko argazkia?
Nork egin zuen? Non? Noiz?
Kontatu gehiago argazkian daudenei buruz.

b Idatzi zure gogoko argazkiari buruz.

c Birpasatu zure idazlana gramatika, ortografia eta hiztegi akatsak zuzentzeko.

Txikitan 12 Gasteizko HEO


AUTOEBALUAZIOA

Zer gogoratzen duzu? IRAKURMENA


Ospitalean baina onik, 8O orduz leize
HIZTEGIA batean egon den espeleologoa
a Oporrak. Idatzi aditz egokia.
Iruñea
0 Ostatuan _geratu_
1 Argazkiak ________ Kanpoan da. Igandean
2 Primeran ________ hasi zen erreskatea
3 Jatetxean ________ atzo goizaldean amaitu
4 Oroigarriak _______ zen, 05:38an. Anette
5 Apartamentua ________ Van Houtte espeleologo
6 Autoa ________ belgikarra ordu horretan atera zuten onik
7 Aireportura ________ Izabako San Martin Harri inguruko leizezulotik,
8 Lagunak ________ ohatila batean, 80 orduz zuloan harrapatuta eta
9 Eguzkia ________ zaurituta egon ondoren.
9
Leizezulotik atera eta berehala, Paueko
GRAMATIKA ospitalera (Frantzia) eraman zuten
a Aukera ezazu erantzun egokia: a, b, c espeleologoa, helikopteroz. Larunbatean sartu
0 Non jaio _______ ? zen leizezuloan beste lau kiderekin batera.
a zenuen b zinen c zitzaizun Avalon taldeko kideak dira, eta hainbat urte
1 Iaz Britainia Handira joan _______ oporretan. egin dituzte jada San Martin Harri inguruko
a genuen b zitzaigun c ginen sistema aztertzen.
2 Lagunek _______ gurekin etorri nahi. Espeleologoa 700 metroko sakoneran
a ez ziren b ez zuten c zuten zegoenean eta irteeratik 4,5 kilometro ingurura,
3 Argazkia egin nuenean zuek ________ . hormatik askatu zen eta harri puska batek jo
a jaten ari zineten b jan zenuten c jaten zenuten zuen oinean: hiru behatz hautsi zizkion, eta
4 Zertan _______ telefonoz deitu nuenean? zauri irekia eragin zion. Ezin aurrera egin
a egin zuen b ari zen c egiten zuen gelditu zen.
5 Nork ________ kanta hori?
a idatzi zen b idazten zuen c idatzi zuen ERRESKATE ZAILA. Igande arratsaldean jaso
6 Noiz _______ Txillida? zuten larrialdietarako zerbitzuek ezbeharraren
a hil zen b hil zuen c hiltzen zuen berri eman zien deia. Espeleologoen taldeko bi
7 Orain dela bost urte ________ hona bizitzera. kide zulotik atera ziren laguntza bila, eta beste
a etortzen ginen b etorri ginen bi Van Houtterekin gelditu ziren, barruan.
Leizetik kanpo, salbamendu lanak martxan jarri
b Norako birdeklinabidea. Esaldia osatu zituzten Nafarroako Larrialdi Agentziako kideek,
parentesi arteko hitza deklinatuz. Guardia Zibileko mendi taldeetakoek eta
Baionako suprefeturako espeleologia
0. Tresna hauek _lanerako_ (lan) behar ditut. erreskaterako kideek, denak elkarlanean.
1. Aspirina hartu dut buruko ________ .(min) Erreskatearen azken txanpan lehergaiak erabili
2. Atzo ________ (Madril) trena hartu genuen. behar izan zituzten, ohatilari bidea egin ahal
3. Musika tresna ________ (auto) erosi duzu? izateko. Salbamendu taldeko kideek, 400
4. Azukrea kaltegarria da ________ (haginak). metroko horma bertikal batean gora eraman
5. Ohe berria gela ________ (hau) ekarri nuen. behar izan zuten espeleologoa, leizetik atera
6. Zein da __________ (Donostia) bidea? ahal izateko.
7. Ura ona da ________ (zauriak). berria, 2007ko abuztuaren 9a
8. __________ (Agurain) errepidea itxita dago.
9. Aulkiak ikastetxe ________ (hauek) dira. a Esan esaldiak egia ala gezurra diren

c baina, ordea, beraz, baizik. Esaldiak osatu. 1 San Martin Harrian sartu izan zuen istripua
Anettek.
1 Oso ilun zegoen; _________, ez genuen zure 2 Anette hiru egun baino gehiago egon zen
laguna ikusi. harrapatuta leizezuloan.
2 Musika ez zitzaigun gehiegi gustatu, ________ 3 Sartu zen egunean bertan izan zuen Anettek
gau osoan dantzan ibili ginen. istripua.
3 Ez zenuen ura eskatu, ardoa _________ . 4 Anette bakarrik geratu zen leize barruan.
4 Gaur itsasoa bare dago; atzo, _________ 5 Erreskatearen azken txanpa izan zen zailena.
haserre zegoen.
20 5

Txikitan 13 Gasteizko HEO


ENTZUMENA IRAKURMENA
a Irakurri iragarkiak. Lotu interesatu bakoitza
Marco Polo
iragarki egokiarekin, adibidean bezala. Letra
bat soberan dago, hori ez jarri inon.
Irratsaioan Marco Polo bidaiari
ospetsuaren biografiako hainbat 0 /c 1/ 2/ 3/ 4/ 5/
pasarte ematen dizkigute.
Entzun ondoren aukeratu a
erantzun zuzena. 0. Rossignol eskiak
Egongela aldatzen
salgai, bastoi eta
0. Marco Polo noiz hil zen? ari dira.
fundarekin. Eskiak
a. Orain dela 182 urte
b. Duela 692 urte
1,75 neurrikoak.
Oso gutxi erabiliak. b
c. Orain dela 682 urte
Prezio Oporretan joateko
1. Non jaio zen Marco Polo? negoziagarria. behar dute asko
a. Venezian 6294899. mugitzea gustatzen
b. Ukraniako hiriburuan, Kieven
c. Korkula irlan 1. Gitarra
zaie-eta.
2. Marco Poloren familia… elektrikoa salgai,
c
a. arrantzalea zen. Lag “Roxane”
Elurra eta kirola
b. merkataria zen. markakoa; erdi
c. ez zen merkataria. gustatzen zaie.
mailako gitarrak,
3. Zenbat urte zituen Marco Polok bidaia hasi oso egoera onean. d
zuenean? 62815842.
a. 20 urte baino gutxiago
Udako oporretan
b. 20 eta 27 artean itsasoan arrainak
2. Caravana
c. 27 urte salgai, Roller. harrapatzeko behar
4. Zenbat denbora iraun zuen Marco Poloren Bost plazakoa. dute.
bidaiak? 609601310.
a. 24 hilabete e
b. 24 urte 3. Zurezko Haurdun dago eta
c. 34 urte sehaska salgai. gela berria prestatzen
5. Kublai Khan enperadorea… Oso egoera ari da.
a. Marco Poloren etsaia zen onean. 125
b. Marco Poloren bidai laguna izan zen euro. f
c. Marco Poloren laguna izan zen 20:00etatik
22:00etara Alaba musikaria
6. Marco Polo itzultzean eta ikusitakoa deitu. dute eta rock zalea.
kontatzean… 655731279. Opari bat egin nahi
a. jendea ekialderantz abiatu zen.
diote.
b. aztia zelakoan zigortu egin zuten. 4. Ordenagailua,
c. jende askok ez zion sinistu. Windows XP, salgai. 3
urtekoa. 675710799. g
7. Kublai Khan enperadorearen garaian Informatika ikasten
asmakuntza berri asko egin ziren. 5. Sofa berri-berria
a. Egia
ari da eta etxean lanak
salgai. Txaflan edo eta praktikak egiteko
b. Gezurra
eskinero deitzen
zaie. Urtebete
behar du.
8. Marco Polo itzuli ondoren…
a. Veneziako galera bateko kapitaina dauka. 700 euro.
izan zen. 667326707
b. gerran hil zen. (arratsaldez) 5
c. Genovara joan zen. MINTZAMENA
9. Nola du izena Marco Poloren liburuak? a Azken oporrei buruz hitz egin dezakezu?
a. Txina Gogoko argazkiari buruz hitz egin dezakezu?
b. Munduaren aurkikuntza Gogoko musikari buruz hitz egin dezakezu?
c. Ekialderako bidaia Zertan ari zinen gaur goizeko 9:00etan?
9
4
Txikitan 14 Gasteizko HEO
GRAMATIKA

3 A / 3 B lehenaldi burutua

Aditz nagusiaren aspektu burutua (–tu) + lehenaldiko laguntzailea

Atzo autobusez joan ginen lanera. + Zure gutuna jaso genuen.


Filma ez zitzaien gehiegi gustaTU. - Herenegun ez zen etxetik atera.
Non erosI zenuen jertse hori? ? Prakak erre zitzaizkizuen?

Denbora erreferenteak: (behin batean, iaz, orain dela 10 urte, duela bi aste, joan den
astean, aurreko egunean, herenegun, atzo…)

• Erabili lehenaldi burutua lehenaldian bukatutako jarduerei buruz hitz egiteko.


• Gaztelaniazko pretérito indefinidoaren parekoa da (fui, estuve, llegué, comí…)

NORAKO birdeklinabidea: NORA + -KO → NORAKO

Izen arrunt bizigabeak Izen nagusiak


Hitz amaiera
Mugagabea Singularra Plurala Leku-izena
Bokalez
etxeTARAKO etxeRAKO etxeETARAKO BilboRAKO
(e, i, o, u)
Bokalez (a) tabernaTARAKO tabernaRAKO tabernETARAKO TolosaRAKO
Kontsonantez komunETARAKO komunERAKO komunETARAKO GasteizERAKO

Erakusleak
Leku-adberbioak
Singularra Plurala
honetarako hauetarako honako
horretarako horietarako horrako
hartarako haietarako harako

a) Hau etxeRAKO bidea da. (izenlaguna: etxera daraman bidea)


b) Hau etxeRAKO da. (adizlaguna: etxera eramateko, etxean erabiltzeko)

3 C lehenaldi puntukaria

Aditz trinkoa lehenaldian / Aditz nagusia aspektu burutugabean –t(z)en + ari izan (nintzen, zen…)

Aditz trinkoak ARI IZAN


izan, egon, joan, etorri, ibili, ukan, eduki, Beste aditzak
(jakin), (eraman), (ekarri)
• Aditz trinkoek puntukaritasuna adierazten dute; • Trinkorik ez duten aditzek ARI IZAN
hau da, egoera edo ekintza puntuala. erabiltzen dute puntukaritasuna adierazteko.
Heldu zinenean ni ohean nengoen + Jone orduan atea zabaltzen ari zen
Gure etxea lehen ez zen hain handia - Etxera heldu zinenean ez nintzen
bazkaria prestatzen ari.
Bazeneukan bizikletarik txikitan? ? Atzo arratsaldean leihoko kristalak
garbitzen ari zinen?

Denbora erreferenteak: orduan, momentu/une hartan, -enean, atzo 7:00etan…

• Erabili lehenaldi puntukaria lehenaldian gertatzen ari diren jarduerei buruz hitz egiteko.
• Gaztelaniazko pretérito imperfectoaren parekoa da (era, tenía, iba, estaba comiendo…)
Atzo arratsaldeko seietan ez geunden etxean.
Sartu nintzenean semea e-posta bidaltzen ari zen.

Txikitan 15 Gasteizko HEO


Sintaxia: baina, ordea, baizik, beraz

BAINA
Juntagailu honek aurkaritza edo kontrakotasuna adierazten du, baina aurkaritza ez da
erabatekoa; hau da, bigarren juntagaiak ez du lehenengoa ezeztatzen, honek iradokitzen duen
zerbait baizik.
Ab.: Azterketa oso zaila izan da, baina gainditu egin dut.
Lagundu nahi dizut, baina nola?
Begiratu nahi duzun guztia, baina ez ukitu.

ORDEA
Lokailu honek aurkaritza adierazten du; hau da, aldez aurretik esandako zerbaiten
aurkaritza edo kontrastea. Koma artean idazten da eta kontrajartzen dituzten perpausak puntu
eta komaz bereizita agertzen dira.
Hori merkeagoa da; beste hori, ordea, hobeto eginda dago.
Etxeko guztiek erretzen dute; nik ez, ordea.
Honek babarrunak eskatu ditu; nik, ordea, arrain zopa nahiago dut.
Txikitan askotan joaten nintzen; orain, ordea, behin ere ez.
Emaztea oso serioa da, gizona, ordea, oso barregarria.
Niretzat handiegia da; Anerentzat, ordea, txikiegia.
Iaz hondartzara joan ginen; aurten, ordea, Pirinioetara.

BAIZIK
a) Aurkaritza-mota honek galdegaien arteko kontrastea adierazten du, lehen juntagaian
ezeztatzen dena bigarrenean baieztatuz. Hau da, aurkaritzan dauden osagaiak
perpausaren galdegai dira.
b) Lehen juntagaia ezezkoan doa beti: (ez A, B baizik)
Ab.: Ez dut nik egin, Amaiak baizik.
Ez naiz gaur joango, bihar baizik.
Hau ez da zurea, nirea baizik.
Zurea ez da hau, hori baizik.
Bihar ez gara zurekin joango, Itziarrekin baizik.

BERAZ
Ondoriozko lokailu hau erabilienetakoa dugu. Beraz aurretik esandakoaren ondorio
zuzena, jakina edo gauza bera beste era batera adierazteko erabili ohi da.
Ab.: Zu ez zinen bertan egon; beraz, isilik egon.
Oso hauskorra da; beraz, kontu handiz erabili.
Zortzi ginen eta bik huts egin dute; beraz, sei gelditzen gara.
Itxita dago; beraz, itxaron egin beharko dugu.

3 D lehenaldi burutugabea

Aditz nagusiaren aspektu burutugabea (-ten/–tzen) + lehenaldiko laguntzailea

Astero joaTEN ginen amamaren etxera. + Gabonetan gaztainak jaTEN nituen.


Antzerkia ez zitzaien gehiegi gustaTZEN. - Txikitan ez genuen erreTZEN.
Non erosTEN zenuen normalean? ? Oporretan berandu jaikiTZEN zineten?

Denbora erreferenteak: maiztasuna adierazten dutenak (beti, normalean, askotan,


batzuetan, -ERO, noiz pluralean, noiz singularrean + BEHIN, bitan/bi aldiz…)

Adibidez: txikitan beti - lehen askoTAN - txikitan asteRO – iaz astelehenETAN -


hileAN BEHIN - urteAN bi aldiz

• Erabili lehenaldi burutugabea lehenaldian bukatu gabeko jarduerei buruz hitz egiteko.
• Gaztelaniazko pretérito habitualaren (edo imperfectoaren) parekoa da: iba (habitualmente)
/ solía ir, estaba / solía estar, comía / solía comer …

Txikitan 16 Gasteizko HEO


MINTZAMENA A ikaslea
3 B
1 Deskribatu nor den pertsona bakoitza (Bego, Iñaki, Imanol, Kepa eta Koldo)
erlatibozko esaldiak erabilita. Adibidez: eskuetan kafe kikara daukana … da.

a Begiratu zure irudiari.


Gero, deskribatu B
ikasleari zuk dituzun
pertsonak berak
izenak idazteko.

b Entzun B ikaslearen
deskribapena. Idatzi
pertsonen izenak. Ez
begiratu bere irudiari.
Galdetu B ikasleari irudiko
pertsonei buruz.

c Orain konprobatu zuk idatzi


dituzun izenak orijinalarekin.

2 ENTZUMENA

Pitoi sugea A ikaslea

a Entzun B ikasleak kontatzen dizkizun galderak eta erantzunak.

b Berria entzun bitartean, erantzun galderei. Gero, B ikaslearekin elkartu


eta kontatu zuk dituzun galderak eta idatzi dituzun erantzunak.

1. Non gertatu da berria?

2. Non aurkitu zuten sugea?

3. Zein suge-mota zen?

4. Hasieran zer pentsatu zuen emakumeak?

5. Zer egin zuen emakumeak sugea zela ikusi zuenean?

6. Zer egin zuen mosso d’esquadra batek?

7. Nora eraman zuten animalia?

Txikitan 17 Gasteizko HEO


MINTZAMENA B ikaslea
3 B
1 Deskribatu nor den pertsona bakoitza (Isabel, Xabier, Patxi, Josu eta Ines)
erlatibozko esaldiak erabilita. Adibidez: besaulkian eserita dagoena … da.

a Entzun A ikaslearen
deskribapena. Idatzi
pertsonen izenak. Ez
begiratu bere irudiari.
Galdetu A ikasleari irudiko
pertsonei buruz.

b Begiratu zure irudiari.


Gero, deskribatu A
ikasleari zuk dituzun
pertsonak berak izenak
idazteko.

c Orain konprobatu zuk idatzi


dituzun izenak orijinalarekin.

2 ENTZUMENA

Pitoi sugea B ikaslea

a Berria entzun bitartean, erantzun galderei. Gero, A ikaslearekin elkartu


eta kontatu zuk dituzun galderak eta idatzi dituzun erantzunak.

b Entzun A ikasleak kontatzen dizkizun galderak eta erantzunak.

1. Zer aurkitu zuten?

2. Nork aurkitu zuen?

3. Zer ordutan aurkitu zuen?

4. Zein neurritakoa zen sugea?

5. Nor joan zen emakumearen etxera?

6. Zer egin zuen sugearekin?

7. Nondik zetorren sugea?

Txikitan 18 Gasteizko HEO

You might also like