Geologia1 PDF

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 17

mwlig kode irekiko tresna erabiliz sortutako PDFa. http://code.pediapress.com/ ikus ezazu informazio gehiago izateko.

PDF generated at: Mon, 15 Sep 2014 09:57:19 UTC


Geologia
Mineralk eta harriak
Edukiak
Geologia 1
Mea 5
Arroka 11
Erreferentziak
Arikulu Iturriak eta Egileak 13
Irudi Iturriak, Lizentziak eta Lagundu dutenak 14
Artiikulu Lizentziak
Lizentzia 15
Geologia
1
Geologia
WARNING: Article could not be rendered - ouputting plain text.
Potential causes of the problem are: (a) a bug in the pdf-writer software (b) problematic Mediawiki markup (c) table
is too wide
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. Litosfera
ozeanikoa 0-20 Ma 20-65 Ma >65 Ma Probintzia geologikoak Kratoi Plataforma
kontinentalPlataforma OrogeniaOrogenoak Arro (geologia)Arroa Arroka igneoak Litosfera
luzatuaGeologia Lurraren barruko formak aztertzen dituen zientzia da, bai bere barnean dauden atal, formazio eta
gaur egun kanpokaldean duten kokapena. Geologoen lanari esker lurraren bizitza 4.600 milioi urtekoa dela dakigu
(4,6 x 109). Era berean lurreko litosfera plaka tektonikaplaka tektonikotan banatuta dagoela aurkitu da, eta hauek
astenosferan igerian daudela determinatu da. Geologiaren atal ezberdinek petrolio, ikatza, burdina, kuprea, uranioa...
aurkitzeko teknikak garatu dituzte. Beste hainbat arroka eta mineral ere ustiatzeko moduak aztertzen ditu.Geologia
hitza lehen aldiz Jean-Andr Delucek erabili zuen 1778an. Encyclopdia Britannicako hirugarren edizioan ez zen
agertu, baina 1809ko laugarrenean lehen aldiz agertu zen.Historia Sakontzeko, irakurri: Geologiaren
historiaGeologiaren historiaTheophrastusek, Aristotelesen ikasle bat, (K. a. 372-K. a. 287) Peri lithon liburua
argitaratu zuen. Fosilen inguruan egin zuen interpretazioak bizirik iraun zuen Iraultza Zientifikorarte.Shen Kua
txinatarrak (1031-1095) estratuen inguruko lehen teoriak sortu ziten, higadura eta sedimentazio kontzeptuak barne
hartuz. Georg Agricola (1494-1555)) fisikariak, meatzeen inguruko lehen lana idatzi duen, De re metallica libri XII
izenekoa. Energia eolikoa, energia hidrodinamikoa, metalen urtzea, soda, sulfuro eta aluroak ateratzeko teknikak...
deskribatu zituen. Liburua 1556an argitaratu zen.Nicolas Stenok (1638-1686) gainezertzearen legea, hasierako
horizontaltasunaren printzipioa eta albo jarraikortasunaren printzipioa sortu zituen, gaur egun ere estratigrafiaren
oinarrizko hiru printzipioak. 1700eko hamarkadan Jean-Etienne Guettard eta Nicolas Desmarestek Frantziako mapa
geologikoa egin zuten. Sumendien lehenengo obserbazioak egin ziren Frantzian. William Smith (geologoa)William
Smith (1769-1839) estratuak ordenatzen egiten zen lehen mapa geologikoa eraiki zuen, fosilen ikerkuntza erabiliz.
The geologist, Carl Spitzwegek eginiko koadroa.James Hutton hartzen da lehenengo geologo modernotzat. 1785ean
Theory of the Earth lana aurkeztu zuen Edinburgon. Bertan lurra lehenago uste zena baino askoz zaharragoa izan
behar zuela argudiatzen zuen, horretarako mendiak higatu eta sedimentuak pilatzeko behar zen denbora handia zela
argudiatu zuen. ( Vol. 1, Vol. 2).Huttonen ustez arroka guztiak sumendietatik edo magmatik eratorriak zirela esaten
zuen eta horregatik bere jarraitzaileei plutonikoplutonistak izendatzen zituzten. Beraien aurka zeudenak
neptunismoneptunistak izendatzen ziren, arroka guztiak itsaso hondoetan sortzen zirela uste baitzuten. 1811an
Georges Cuvier eta Alexandre Brongniartek lurraren adinaren inguruko lana argitaratu zuten, Cuvierrek Parisen
aurkitatako elefante fosilen lanean oinarrituta. William Smithen lanaren ondoren argitaratu bazen ere euren artean
independienki estratigrafiaren printzipioak erabili zituzten. 1827an Charles Lyellek Principles of Geology argitaratu
zuen, Charles Darwinek oso kontutan hartu zuen lana. Liburu honetan Huttonen uniformitarianismoan sakontzen
zen. Lehenengo edizioa 1830an argitaratu zuen eta eraberritzen egon zen 1875rarte. Lurraren historiaan prozesu
geologikoen geldotasunaren inguruan lan egiten zuen, uniformismo izeneko teoriarekin. Honen kontrakoak
katastrofismokatastrofistak ziren, lurreko fenomeno geologiko gehienak katastrofetan sortzen zirela esaten zuten.
XIX. mendeaXIX. mendeko geologiako gai nagusia Lurraren adina zehaztea izan zen. Erlijiosoek 5.000 urtetako
adina jartzen bazuten ere zientzialariek 100.000tik hainbat milaka milioi urtetara zihoazten datekin eztabaidatzen
zuten. XX. mendean plaken tektonika garatu zen, kontinenteen jitoa eta itsas hondoaren hedapenaren teoriak batzen
zituena. Honek Geologia guztiz irauli zuen. Teoria hau Alfred Wegenerrek eta Arthur Holmesek proposatu zuten
Geologia
2
1912an, baina 1960ko hamarkadararte ez zuen garapen eta onarpenik izan. Geologiaren oinarrizko printzipioak
Geologiak, edozein zientziak bezala, hainbat oinarrizko printzipio jasotzen ditu. Gehienek estratuen arteko loturak
nolakoak diren eztabaidatzea dute helburu. Erlazio intrusiboen printzipioa Printzipio honek elkarmozten diren
intrusioak hartzen ditu oinarritzat. Geologian plutonikointrusio igneo batek arroka sedimentarioak mozten baditu
erraz determina daiteke intrusioa gazteagoa dela inguruan dituen arrokak baino. Intrusio mota ezberdinak egon
daitezke, stock, batolito, lakolito, sill eta dike (geologia)dikeakElkar-mozketaren printzipioa Printzipio honek
failafailen sorreran ematen diren arroken mozketen arteko erlazioan datza. Aurreko printzipioan bezala, ebidentea da
failak gazteagoak direla mozten dituzten arrokak baino. Faila batek arroka batzuk mozten baditu baina ez badu
jarraipenik gainean dauden arroka gorputzetan behekoak baino gazteagoa baina goikoak baino zaharragoa izago da.
Printzipio honek faila normalak edo alderanztuak diren jakiteko lagungarria izan daiteke. Inklusioaren printzipioa
Printzipio honek arroka sedimentarioetan balio du. Arroka sedimentario baten barnean dauden arroka zatiak
zaharragoak dira arroka bera baino. Arroka igneotan dauden xenolitoentzat ere baliagarria da, laba igotzen doanean
bidean jasotzen dituen arrokak zaharragoak dira laba bera baino. Aktualismoaren printzipioa Printzipio hau
oinarrizkoa da Geologiaren ikerketan. Ingelesez aktualismo hitza ez da erabiltzen, baizik eta uniformitarismoa edo
uniformismoa. James Huttonek XVIII. mendean proposatu zuen eta esaldi batean laburbil daiteke: "orainaldia
iraganeran giltza da". Printzipio honen arabera gaur egungo prozesu geologiko guztiak iraganean ere modu berdinean
gertatu dira, eta beraz prozesu geologikoak denboran aldaezinak dira. Hasierako horizontaltasun printzipioa
Printzipio honen arabera sedimentuak hasieran beti horizontalean metatzen dira. Orain arte egindako ikerketa
guztietan argi ikusten da generalizazio hau orokorrean egia dela, nahiz eta inklinazio apur bat izan dezaketen hainbat
sedimentuk. Gainezartze printzipioa Printzipio honen arabera tektonikatektonikoki aldatu gabeko arroken sekuentzia
batean behekoa zaharragoa izango da gainean duena baino. Logikoki, beraz, gazteagoa den arroka bat ezin da egon
zaharragoa den baten azpian sedimentatua egon. Printzipio honekin arroka sedimentarioak denbora-lerro bat bailiran
azter daitezke. Faunaren suzesio printzipioa Printzipio honek fosilen agerpena du oinarri. Izaki bizidunak denbora
konkretu batean bizi dira eta beraz euren presentzia edo ausentzia arroken adin erlatiboak ezartzeko balio ahal du.
Printzipio hau William Smith (geologoa)William Smithek argitaratu zuen Charles Darwinen eboluzioaren teoria
baino mende bat lehenago. Printzipio hau baliagarria den arren ez da beti aplikagarria, izaki guztiak ez direlako bizi
leku guztietan. Geologiaren barne-zientziak Geologia honako jakintza arlotan bereiztu ohi da. Mineralogia
Sakontzeko, irakurri: MineralogiaMineralogiaMineralogia mineralak aztertzen dituen geologiaren adarretako bat
da. Mineral moduan jatorri inorganikoa duen, konposaketa kimikakimiko zehatz bat duen eta estruktura
kristalografiko zehatz bat duen materia da. Solidoa eta modu kristalinoan aurkeztu ohi da, baina batzuk likido eran
ager daitezke. Petrologia Sakontzeko, irakurri: PetrologiaPetrologiaPetrologia arrokaarroken elkarteen propietate
fisikafisiko, kimikakimiko, mineralogiamineralogiko, espazial eta denborakronologikoak eta euren sorrera aztertzen
dituen Geologiaren atala da. Berarekin harremanetan dagoen petrografiak arroka kristalinoen ezaugarriak argi
polarizatuaren bitartez ikertzen ditu Hidrologia Sakontzeko, irakurri: HidrologiaHidrologiaHidrologiak uraren
hedapen espazial eta tenporalaren ikerketa egiten due zientzia da, bain lurraren gainean dagoena, bai atmosferan
dagoena. Honek euria eta bestelako prezipitazioak, lurraren gainean doan ura, lurzoruaren hezetasuna,
ebapotranspirazioa eta glaziarren oreka kontutan hartzen ditu. Lurraren azpitik doan ura hidrogeologiak ikertzen du.
Hidrogeologia Sakontzeko, irakurri: HidrogeologiaHidrogeologiaHidrogeologia (greziarretik, hydro: ura eta
geologos: lurraren ikerketa) hidrologiaren atal ba da. Urak lurzoruan eta arrokatan duen mugimendua ikertzen duen
zientzia da. Zentzu orokorrean akuiferoetaz arduratzen da. Batzuetan geohidrologia erabiltzen da, baina ez da hain
zabaldua.Paleontologia Sakontzeko, irakurri: PaleontologiaPaleontologiaPaleontologia iragan denboretako
bizitzaizaki bizidunak eta biosferaren eboluzioa aztertzen duen zientzia da. Lan hau fosilen bidez egiten du. Fosilak
ez ezik izaki bizidunek oro har utzitako arrastoak ere ikertzen ditu paleontologiak. Paleontologia, beraz Biologia eta
Geologiaren arteko Zientzia kontsideratuta dago. Paleontologiari esker Denbora Geologikoaren Eskalan sakontzea
lortu da, bereziki, Mikropaleontologiak eskaintzen dituen datuak direla eta.Sedimentologia Sakontzeko, irakurri:
SedimentologiaSedimentologiaSedimentologia arroka sedimentarioak sortzen dituzten sedimentu gorputzen
formazio, garraio eta metatzea ikertzen dituen geologiaren azpiatala da. Iraganeko ingurune sedimentarioak
Geologia
3
interpretatu eta berreraikitzeko asmoa du. Oso harreman handia du estratigrafiarekin, baina honek ez bezala, ez ditu
arrokak deskribatzen baizik eta berauek sortu zirenean zegoen egoera. Estratigrafia Sakontzeko, irakurri:
EstratigrafiaEstratigrafiaEstratigrafiak arroka sedimentario estratifikatuen ikerketa eta interpretazioa egiten du,
euren identifikazio, deskripzio, sekuentzia bertikal zein horizontala, kartografia eta gorputz ezberdinen arteko
korrelazioa ikertzen ditu. Sedimentologiarekin oso harreman handia du. Geofisika Sakontzeko, irakurri:
GeofisikaGeofisikaGeofisikak Lurra ikuspuntu fisikotik aztertzen du, bere barne egitura, kondizio fisikoak eta
lurraren eboluzioa aztertzen du. Erreflexio eta errefrakzioa erabiltzen ditu, grabimetria, elektromagnetismoa,
magnetismoa eta erradiazioa erabiltzen ditu metodologia gisa. Grabitatea, lurraren magnetismoa, itsasaldiak,
lurrikarak, tsunamiak... ikertzen ditu. Geokimika Sakontzeko, irakurri: GeokimikaGeokimikaGeokimika Geologia
eta Kimika elkartzen dituen zientzia da. Lurra eta beste planeta batzuen konposaketa kimikoa ikertzen du, prozesu
kimikoak eta arroken konposaketa. Lurra, hidrosfera eta atmosferaren arteko harremanak ere ikertzen ditu. Geologia
estrukturala Sakontzeko, irakurri: Geologia estrukturalaGeologia estrukturalaGeologia estrukturala lurrazala eta
bere egiturak eta bertan dauden arroken arteko harremanak ikertzen dituen zientzia da. ArrokaArroken geometria eta
agertzeko modua aztertzen du. Lurrazalaren arkitektura eta erlazio espazialak aztertu eta honen azpian egon
daitezkeen egiturak azaltzen eta deskribatzen saiatzen da. Bulkanologia Sakontzeko, irakurri:
BulkanologiaBulkanologiaBulkanologiak sumendi, laba eta magmaren ikerketa egiten duen zientzia da.
Bulkanologoak sumendiak bisitatzeaz gain iraganean egondako eztandetako errauts eta pumitak ere jasotzen ditu.
Sumendien leherketak aurreikustea da inbestigazio ildorik garrantzitsuenetariko bat. Geoteknia Sakontzeko, irakurri:
GeotekniaGeotekniaGeotekniak ingeniaritza eta geologia batzen dituen azken honen atala da. Egiten diren obra
handien zimentatzea ikuspuntu geologikotik aztertzen du. Denbora Geologian Geologia 4 dimentsioak aldi berean
jorratzen dituen zientzietako bat da. Geologian garrantzi handia dauka gertakarien ordena jakitea, Lurraren historia
ordenatu eta ulertu ahal izateko. Modu honetan Geologoek Lurraren Historia epe desberdinetan banatu dute
gertakariak ordenatu ahal izateko. Eoia (geologia)EoiaEra (geologia)Era Periodoa1 Serieak/Garaiak Gertakari
nagusiak Hasiera, orainmilioi urte2FanerozoikoaFanero-zoikoaZenozoikoaNeogenoa3HolozenoaGlaziazio garaien
bukaera eta zibilizazioaren sorrera. 0.011430 0.00013 9PleistozenoaUgaztun handien sorrera eta estintzioa. Gizaki
modernoaren sorrera. 1.806 0.005 *Pliozenoa Gaur egungo glaziazioaren indartzea. Garai hotzak eta klima lehorra.
Autralopitezinoak jaiotzen dira, hainbat ugaztun genero eta molusku garaikideak. 5.332 0.005 *Miozenoa
Moderate climate; Orogenia ipar hemisferioan. Gaur egungo ugaztun eta hegazti familiak bereizgarri bilakatzen dira.
Zaldiak eta mastodonteak dibersifikatzen dira. Belarra nonnahi agertzen da. Lehenengo hominoideoak agertzen dira
(Sahelantrophus tchadensis) 23.03 0.05 *Paleogenoa3Oligozenoa Klima epela. Eboluzio eta dibertsifikazio
azkarra faunan, bereziki ugaztunetan. Garaikideak diren angiospermaangiospermen dispertsio eta eboluzio nagusia.
33.90.1 *EozenoaUgaztun arkaikoak loretu eta hedatu. Hainbat familia moderno ere agertzen dira. Belarra agertzen
da. Antartika berriro izozten da eta gaur egungo garai glaziazioaa hasten da. 55.80.2 *Paleozenoa Klima tropikala.
Landare garaikideak. Ugaztunen dibertsifikazioa hainbat lerro ebolutibo primariotan, dinosauroen lekua okupatuz.
Lehenengo ugaztun handiak (hipopotamo baten tamaina). 65.50.3 *MesozoikoaKretazeoaKretazeo
BerantiarraBerantiarraAngiospermaLoredun landareak agertzen dira eta beraiekin batera hainbat intsektu mota.
Arrain teleosteo modernoak agertzen dira. Ammonite, Belemnites, errudistak, ekinoideak eta belakiak oso arruntak.
Dinosauro mota berri ugari (Tyranosaurus, Hadrosaurus) agertzen dira lurrean eta beraiekin batera krokodilo
modernoak. Mosasaurus eta marrazoak agertzen dira itsasoan. Lehengo hegaztiek Pterosaurusak aldentzen dituzte.
Hiru ugaztun motak garatzen dira (monotremak, martsupialidoak eta karedunak). Lehenengo primatea. Gondwana
kontinentea apurtzen da. Bere bukaeran meteorito erraldoi batek talka egiten du eta izaki bizidun asko desagertzen
dira, euren artean ia osorik foraminiferoak. 99.60.9 *Kretazeo GoiztiarraGoiztiarra 145.5 4.0 JurasikoaJurasiko
BerantiarraBerantiarraGimnospermak (bereziki konifera) ugariak. Hainbat dinosauro mota ezberdinak (sauropodoak,
carnosauroak eta stegosaurusak). Ugaztun ugari eta txikiak. Lehenengo hegaztiak. Ichthyosaurusak eta
plesiosaurusak ugaritzen dira. Bibalboak, Ammoniteak eta belemnitesak oso ugariak. Echinoideoaak arruntak.
Pangea apurtu egiten da Gondwana eta Laurasia azpikontinentetan. Ozeano Atlantikoaren sorrera. 161.2 4.0
Jurasiko ErtainaErtaina 175.6 2.0 *Jurasiko GoiztiarraGoiztiarra 199.6 0.6 TriasikoaTriasiko
Geologia
4
BerantiarraBerantiarraArkosauroak ugariak lurrean. Lehenengo dinosauroak, ugaztunak, pterosaurusak eta
krokodiloak. Dicrodium flora arrunta egiten da lurrean. Anfibio ugari. Iktiosauroak itsasoan. Zeriatites
ammonioideoak oso arruntak. Koral modernoak agertzen dira eta arrain teleosteoak. Hainbat intsektu klado ezberdin
agertzen dira. 228.0 2.0 Triasiko ErtainaErtaina 245.0 1.5 Triasiko GoiztiarraGoiztiarra 251.0 0.4
*PaleozoikoaPermiarraLopingiarraPangea superkontinentea eratzen da. Narrasti sinapsidoak arrunt bilakatzen dira.
Hainbat anfibio klase. Koleopteroak eta euliak agertzen dira. Foraminiferoak agertzen dira eta beste hainbat izaki ur
epeletan. Glaziazio permo-karboniferoa bukatzen da. Permiarra bukatzean Permiarreko Estintzio Masiboa ematen da,
izaki bizidunen %95 desagertzen direlarik. 260.4 0.7 *Guadalupearra 270.6 0.7 *Cisuraliarra 299.0 0.8
*KarboniferoaKarbon-iferoa4 /PennsilbaniarraPennsil-baniarra Berantiarra Hegodun intsektuak agertu eta ugaritzen
dira, euretariko batzuk erraldoi bihurtuz. Anfibio ugari. Lehenengo narrastiak. Ikatza ematen duten basoak sortu.
Itsasoan oso arrunta, Goniatites, brakiopodoak, briozoak, bibalboak, koralak... 306.5 1.0 Ertaina 311.7 1.1
Goiztiarra 318.1 1.3 *KarboniferoKarbon-iferoa4 /MississippiarraMissis-sippiarra Berantiarra Lehenengo zuhaitz
handiak. Lehenengo tetrapodoek ura uzten dute. Lehenengo marrazoak. Glaziazioa Gondwanako Ekialdean. 326.4
1.6 Ertaina 345.3 2.1 Goiztiarra 359.2 2.5 *Devoniarra Berantiarra Haziak botatzen dituzten lehenengo
landareak sortzen dira. Hegorik gabeko lehen intsektuak agertzen dira. Itsasoan koral rugoso eta tabulatuak,
goniatites ammonoideoak eta brakiopodoak ugari egiten dira. Hainbat arrain mota agertzen dira. Lehenengo
tetrapodoak oraindik uretan. Euramerica kontinentea. 385.3 2.6 * Ertaina 397.5 2.7 * Goiztiarra 416.0 2.8
*SiluriarraPridoliarra Lehengo landare baskular lurtarrak, milipedoak eta artropleuridoak, lehenengo arrain
barailabaraildunak eta hainbat ostrakodermo eta agnata. Euripteridoak handien egiten dira. Koral tabulatu eta
rugosoak. Brakiopodoen artean Rinkonelidoak sortzen dira eta krinoideo eta trilobitesak oso ugariak dira. 418.7
2.7 *Ludlow garaiaLudlow 422.9 2.5 *Wenlock garaiaWenlock 428.2 2.3 *Llandovery garaiaLlandovery 443.7
1.5 *OrdobiziarraOrdobiziar berantiarraBerantiarraInbertebratu ugari sortzen dira. Lehenego koralak,
brakiopodoak, bibalboak, nautiloideoak, trilobitesak, ostrakodoak, briozoak eta hainbat ekinodermatu familia,
graptoliteak eta beste taxoi batzuk ugariak dira. Konodontoak agertzen dira hasieran. Glaziazio erraldoia gertatzen da
garai honetan. Lehenengo landare lurtarrak. 460.9 1.6 *Ordobiziar ErtainaErtaina 471.8 1.6 Ordobiziar
GoiztiarraGoiztiarra 488.3 1.7 *KanbriarraFurongiarraKanbriarreko Leherketa gertatzen da, dibertsifikazio
erraldoiarekin. Gaur eguneko animalia modernoen Phyllumen erdiak agertzen dira eta beste hainbat forma konplexu
gaur eguneko sailkapenetan sartzen ez direnak. Arkeoziatidoak Goiz Kanbriarrean ugariak dira. Trilobiteak,
Priapulidoak eta Poriferabelakiak, brakiopodo artikulatuak, eta bestelako forma batzuk ugari eta arruntenak.
Lehenengo kordatua agertzen da, Pikaia gracilens. Anomalocaris da depredadorerik gorenak. Ediacarako izakiak
desagertzen dira. 501.0 2.0 *Kanbriar ErtainaErtaina 513.0 2.0 Behe KanbriarraGoiztiarra 542.0 1.0
*ProterozoikoaProter-ozoikoa5NeoproterozoikoNeo-proterozoikoaEdiacara Lehenengo animaliak (animalia
zelulanitzak). Ediacarako fauna (vendobionta) agertzen da mundu osoan zehar. Lehenengo belakiak. 630 +5/-30
*Kriogeniarra Baliteke lur osoa izoztea. Rodinia apurtzen hasten da. 850 6Toniarra Lehenengo akritarkoen
erradiazioa. 1000 6MesoproterozoikoMeso-proterozoikoaSteniarraMetamorfismo altuko eraztunak sortzen dira
Rodinia kontinentearen sorrera orogenia dela eta. 1200 6Ektasiarra Plataformak hedatzen jarraitzen du. 1400
6Kalimmiarra Plataforma hedatzen da. 1600 6PaleoproterozoikoPaleo-proteroziokoaStateriarra Lehenengo zelula
Eukariotoak. Columbia (superkontinentea) sortzen da.. 1800 6OrosiriarraLurreko atmosfera oxigenoz betetzen da
lehen aldiz. Vredeforteko kraterraVredefort eta Sudbury Arroa asteroideeen talka. Hainbat orogenia ematen dira..
2050 6RhyaciarraBushveldBushveld Formazioa sortzen da. Glaziazio Huroniarra. 2300 6SideriarraBurdin
Bandeatuaren Formazioa sortzen da 2500 6Arkearra5NeoarkearraKratoi modernoen estabilizazioa. 2800
6Mesoarkearra Lehenengo estromatolitoa 3200 6Paleoarkearra Ezagutzen den lehenengo bakteria
fototrofikoaoxigeno produkzitzailea 3600 6EoarkearraProkariotoZelula bakarreko lehen izakiakk 3800
Hadearra5,7Behe Imbriarra 3850 Nektariarra 3920 1-9 Arro taldeak 4100 Ma - Ezagutzen den arrokarik zaharrena
4150 Era KriptikoaKriptikoa8 4400 Ma - Ezagutzen den mineralik zaharrena; 4570 Ma - Lurraren formazioa 4570
Paleontologoek periodo geologikoen inguruan baino animalien inguruan egin ohi dute bereizketa. Daten ziurtasuna
ez da osoa, eta portzentajea batean mugitzen da, datazio erradiometrikoak egiten baitira eta hau ez da metodo guztiz
Geologia
5
zehatza. Hala ere hemen agertzen diren datak eta bere erroreak International Commission on Stratigraphy-ak onartu
zituen 2004an. * bat duten datek "Urrezko Iltzea" dutela esan nahi ud, hau da, leku batean bi garaien arteko muga
zehaztu dela (Global Boundary Stratotype Section and Point). Historikoki Zenozoikoa Koaternario eta Tertziarioan
banatua izan da batzuetan eta beste batzuetan Neogeno eta Paleogeno moduan. Estratigrafiako Nazioarteko
Komisioak erabakita koadroan agertzen den bezala da aurrerantzean. Ipar Amerikan Karboniferoa Mississippiarra
eta Pennsilbaniarra Periodoetan banatzen da. Proterozoikoa, Archearra eta Hadearra Aurrekanbriarra izenarekin
ezagutzen dira askotan eta beste batzuetan Kriptoziokoa izenarekin. Adin absolutua (Global Standard Stratigraphic
Age). Hadearra ez da jada eoi formal bat eta orain Eoarkearrean sartzen da. Hadearra batzuetan Priskoarra izendatzen
da. Lau hauek Ilargiaren geologiatik hartutako izenak dira. Lurreko historia geologikoan erabiltzea ez da ofiziala.
Holozenoaren hasiera data orain 11.430 130 urtekoa da. Kanpo loturak Commonsen badira fitxategi gehiago, gai
hau dutenak: Geologia Aldatu lotura Wikidatan Wikiztegian orri bat dago honi buruz: geologia .
Mea
Mineral batzuk
Meak edo mineralak gai solido naturalak dira;
homogeneoak, uniformeak, eta kristalinoak izan
daitezke. Guztiak solidoak dira eta ez dago likido zein
gas egoeran dagoenik. Mineralak substantzia naturalak
dira eta batzuetan esperimentuak eginez gai kimiko
berdinak sor daitezke, baina ezin dira mineral bezala
kalifikatu. Substantzia homogeneoak dira, berdinak
direlako beti. Mineralaren puntu guztietan propietate
berdinak daudenean, minerala uniformea da. Bestalde,
osaera kimiko edo formula ezaguna dute, eta ezaugarri
fisiko-kimiko definituak.
Substantzia natural amorfo batzuk mineral bezala
hartzeko arriskua dago, baina ez dira mineralak,
mineraloideak baizik, ez daukatelako egitura
kristalinorik eta benetako mineralak ez direlako.
2.000 mineral mota baino gehiago daude eta horiek sailkatzeko beharrezkoa da beraien propietateak eta ezaugarriak
ezagutzea.
Balio ekonomikoa duten mineralei mea deitzen zaie, eta balio ekonomikorik ez dutenei, aldiz, ganga.
Mea
6
Mineralen propietateak
Mineralak bi propietate dituzte: propietate fisikoak eta propietate kimikoak.
Propietate kimikoak
Mineralen propietate kimikoak izaten duten konposizioaren araberakoa dira, mineralak uretan disolbatzen dira eta
hori hauen gaitasun kimiko bat da. Beste gaitasun kimiko bat zapore da, adibidez, halita zapore gazia daukan
minerala da
Propietate fisikoak
Mineralen propietate fisikoak haien egitura kristalinoaren araberakoa izaten da.
Gogortasuna mineral bat marratzerakoan duen erresistentzia da.
Mohsen gogortasun eskala
Gogortasuna Minerala Marrazteko gaitasuna Konposizio kimikoa
1 Talkoa Azazkalaz marra daiteke Mg
3
Si
4
O
10
(OH)
2
2 Igeltsua Azazkalaz marra daiteke CaSO
4
2H
2
O
3 Kaltzita Kobrezko objektuz marra daiteke CaCO
3
4 Fluorita Kobrezko objektuz marra daiteke CaF
2
5 Apatitoa Burdinaz marra daiteke Ca
5
(PO
4
)
3
(OH-,Cl-,F-)
6 Ortosa Beiraz marra daiteke KAlSi
3
O
8
7 Kuartzoa Beira marra ditzakete SiO
2
8 Topazioa Beira marra ditzakete Al
2
SiO
4
(OH-,F-)
2
9 Korindoia Beira marra ditzakete Al
2
O
3
10 Diamantea Beira marra ditzakete C
Mohs eskalako mineral bakoitzak zenbaki txikiagoa duten guztiak marra ditzake. Mineralik bigunena talkoa da beste
guztiek marra dezaketelako eta gogorrena diamantea da.
Itxura, mineralek duten kolorea, gardentasuna, distira eta marraren kolorea da eta egitura minerala duten beste
propietate fisiko bat da.
Dentsitatea, bolumenaren unitatean sartzen den mineral masa da, eta mineralen dentsitatea zentimetro kuboko
gramotan adierazten da (g/cm).
Formula hau da:
Beste propietate batzuk
Zailtasuna hausteko daukan erresistentzia da. Mineral batzuk oso hauskorrak dira, deformazio batengatik hausten
dira eta beste batzuk berriz zailtasun handiaz hausten dira.
Harikortasuna eta xaflakortasuna oso erraz bihurtzen dira hari; xaflakorrak berriz xafla bihurtzen dira , baina
mineral batzuk biak dira, hau da, harikorra eta xaflakorra, adibidez, urrea.
Elektrizitatea eroateko gaitasuna eta magnetismoa dira mineral batzuen ezaugarri eta horren arabera ere
sailkatu ahal dira.
Mea
7
Mineralen sailkapena
Sortze prozesuaren arabera
Mineralak sortze prozesuaren arabera sailkatu ahal dira, orduan, sedimentarioak, metamorfikoak eta magmatikoak
izan al dira.
Sedimentarioak: Substantzia batzuk aldaketa kimikoen ondorioz sortutakoak dira. Mineral batzuk metatutako
material harritsuen hondakinak dira eta denbora pasatzean harri bihurtzen dira.
Magmatikoak: Magma hozten eta solidoetan sortzen diren mineralak dira. (Lurraren sakoneko geruza urdu
egiten denean hari itxurako materiala da).
Metamorfikoak: Beroaren eta presioaren ondorioz lurrazalean sortzen diren mineralak dira.
Hiru talde hoiretan azpialde asko daude, esaterako, mineral sedimentarioak haluroak, sulfuroak eta abar izan ahal
dira. Taula honetan talde horiek guztiak agertzen dira:
Eskalaren arabera
Mineralak sailkatu eta izendatzeko honako eskala hau erabiltzen da (handitik txikira):
Klasea
Azpiklasea
Taldea
Segida
Espeziea
Azpiespeziea
Aldartea
Mineralen erabilera
Hobiak eta meategiak: Hobiak mineralen metaketak dira, munduan asko daude, baina bakarrik horietako batzuk
ustiatu egia al dira: balio asko edo gutxiko edota interes industrial irriko mineralak dituztelako; beste batzuk, bere
mineralak balio handikoak izan arren ustiaketa oso garestia delako. Hobi bat errentagarria denean, meategiak
sortzen dituzte eta orduan bertako mineralak eskuratzen dituzte; meategiak oso makina konplexuak eta
aurreratuak dituzte. Bi meategi mota daude: zerupekoak eta lurpekoak.
Metalak lortzea: Naturan metalak egoera puruan daude gehienak, hau da, berezko egoeran, esaterako, urrea da
adibiderik garbiena: harrien barruan urrea aurkitu al da baina hori oso gutxitan gertatzen da. Metalak lortzeko
erabili ohi ditugun mineralak mena deitzen dira. Metalen atomoak beste elementu batzuekin nahastuta dago eta
orduan konposatu kimikoa osatzen dute, hain zuzen ere minerala.
Mineralen erabilera: Meategiak ez dira bakarrik mineralak lortzeko; metalak ez diren beste mineral batzuk
lortzeko ere erabiltzen da, esaterako, Fluorita eta mota askotako gatzak eta fosfatoak. Mineral horiek oso
garantiza handia dute industriako 2. sektorean.Igeltsua ere oso garrantzia handia dauka industrian.
Mineral erabilgarriak': Antzinatik mineralak oso garrantzitsuak izan dira. Metalak lortzeko erabiltzen ziren:
Mineralei esker, burdina sortzeko lehengaiak lortzen ziren. Baina gaur egun meategi ugari daude munduan,
adibidez, urrea, zilarra eta diamantea baita beste harribitxi batzuk. Baina ustiatzen diren meategi gehienak
lehengaiak hartzeko erabiltzen dira beste produktu baliotsu batzuk lortu nahi ba ditugu, baina zoritzarrez material
horiek lortzea oso zaila da.
Mea
8
Lurrazalaren konposizio kimikoa
Lurrazalaren konposizioa aztertzen badugu, harrien eta mineralen osagarriak aztertzeko aukera dugu.Gure planetaren
gainazalean ia elementu kimiko guztiak daude, baina horietako batzuk soilik dira ugarienak.Hurrengo taula honetan
lurrazalean dauden elementu ugarienak ikus dezakegu:
Elementua Pisua (%)
Oxigenoa 46,6
Silizioa 27,7
Aluminioa 8,1
Burdina 5
Kaltzioa 3,6
Sodioa 2,8
Potasioa 2,6
Magnesioa 2,1
Beste batzuk 1,5
Gure planetako lurrazalaren pisuaren %98,5a zortzi elementuz osatuta dago: oxigenoa, silizioa, aluminioa eta abar,
hau da taulan agertzen diren elementu guztiak, eta horiek harrien eta mineralen osagarri garrantzitsuenak dira, baina
materia mineralen elementu nagusiak oxigenoa eta silizioa dira. Silikatoen taldeko mineralak dira eta lurrazaleko
minelarik ugarienak ere.
Euskal Herriko hobi mineralak
Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko geologia
Euskal Herriko hobi mineral garrantzitsuenak.
[1]

Pb, Zn, Mg, F, Fe, (Ag)
Pb, Zn
Mea
9
Fe
Magnesita
Mg, K gatzak
Gas naturala
Cu
[2][3]

Hg
Uranioa
Eskuineko mapan hobi mineral nagusiak agertzen dira. Ikus daitekenez 4 jatorri ezberdinetako hobi mineralak daude.
Lehenengoa, bere antzinatasunaren arabera, Paleozoikoko mazizoetan dauden berun, zink, magnesio, fluor eta burdin
hobiak dira. Hauek erromatarren garaian ustiatzen ziren, batez ere Aiako Harrian eta gero Oiassoko portuan
garraiatu. Honetaz gain Aldude eta Bortziriaken ere agertzen dira mineral hauek. Hauetako askotan zilarra ere aurki
daiteke. Ariben merkurioa ere esplotatu zen bere garaian.
[4]
Kretazeoko mineralak bi mota ezberdinetan agertzen dira. Alde batetik Bilboko Antiklinalaren ardatzean burdinezko
hobi oso garrantzitsuak daude. Burdina leku askotan atera badaiteke ere (burdinolak oso ugariak izan ziren garai
batean) inon ez dago Euskal Herrian Meatzaldea eskualdean bezain beste. Triano mendia gaur egun guztiz zulatua
dago, bertan zegoen minerala ateratzeko. Gallarta, Bilbo eta Otxandion ere ola garrantzitsuak egon dira. 1878tik
1898ra 80,5 milioi tona burdin atera ziren Triano ingurutik, 1899an 6,5 milioi tona atera ziren, hogei urte lehenago
1,3 ateratzen zirelarik
[5]
.
Antiklinorioaren bi alpetan kareharria da nagusi, eta uharri ugari daude. Bertako askotan beruna eta zinka atera
daiteke. Meatze hauek txikiak dira, baina ugariak. Bizkaiko sinklinorioaren iparraldeko alpean ere agertzen dira, hiru
banda osatuz.
Hirugarrenik diapiroei lotutako gatz mineralak daude. Hauek gatzaga askotan esplotatu izan dira eta gaur egun
Iruea inguruan badute garrantzia. Nafarroan gatz arruntaren esplotazioak interes ekonomikoa du, 2004an 112.741
tona ekoiztu ziren.
[6]
Azkenik hobi minerala izan ez arren bere balio ekonomikoa dela eta aipatzeko modukoa da Bermeotik iparraldera
aurkitu zen gas natural boltsa. Bertan kokatu zen La Gaviota izeneko gas ustiatzailea. Gaur egun ez dago
esplotatzeko haina gas.
Mea
10
Mineral galeria
Bauxita
Erreferentziak
[1] Euskal Herriko geologia. (http:/ / www. hiru.com/ eu/ geologia/ geologia_00170. html)
[2] Lazkaoko udala (http:/ / www.lazkao.net/ herria.php?ikusi=eko)
[3] Metal Astunak (http:/ / www. zientzia.net/ informazioa/ elhuyar/ 2007/ 232/ Pdf/ 041. pdf)
[4] Rincones singulares de Navarra (http:/ / www.diariodenavarra. es/ especiales/ rinconessingulares/ index. asp?sec=20060416)
[5] MONTERO, M. La minera en Vizcaya durante el Siglo XIX
[6] Sales 2005. IGME (http:/ / www. igme. es/ internet/ RecursosMinerales/ panoramaminero/ pm_junio07/ SAL2005. pdf)
Ikusi, gainera
Lurra
Geologia
Mineralogia
Euskal Herriko Geologia
Gatz mineral
Kanpo loturak
Commons (http:/ / commons.wikimedia.org/ wiki/ Azala?uselang=eu)en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mea
(Gaztelaniaz) Zer da mineral bat? (gaztelaniaz) (http:/ / www. windows. ucar. edu/ tour/ link=/ earth/ geology/
min_intro. sp. html)
(Ingelesez) Zer da mineral bat? (ingelesez) (http:/ / webmineral. com/ Mineral_Definition. shtml)
(Euskaraz) Mineralei buruzko informazioa Hiru.com webgunean (http:/ / www. hiru. com/ eu/ geologia/
geologia_00500. html)
Arroka
11
Arroka
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: Harri (argipena)
Kuartzita izeneko harri metamorfikoa
Geologian, harria edo arroka mineral bat edo
gehiagoz osatutako agregatu naturala da. Agregatu
horiek solido kohesionatuak dira. Harriak, oro har,
hainbat mineralez osaturik daude, baina badira mineral
bakarra dutenak ere.
Harrien sailkapena
Harriak euren osaera kimiko eta mineralaren arabera
sailkatzen dira eta baita ere euren osagaiak diren
partikulen testuragatik. Honen arabera harri igneo, harri
sedimentario eta harri metamorfikoak bereizten dira.
Harri mota bat beste batean eralda daiteke ziko
geologikoaren barne.
Harri igneoak (edo magmatikoak)
Sakontzeko, irakurri: Harri igneo
Harri igneoak (harri magmatikoak ere deituak) magma likidotik sortutako harriak dira. Bi motatakoak dira:
plutonikoak eta bolkanikoak. Plutonikoak intrusiboak dira, magmak oso geldo kristalizatzen da lurrazalen barruan,
eta bolkanikoak edo estrusiboak gainazalera heltzen den magmatik sortzen dira, edo labaren aireko zatietatik. Harri
intrusiboek milaka urte behar dituzte hozteko eta estrusiboek oso denbora gutxi, orduetatik asteetara.
Harri metamorfikoak
Sakontzeko, irakurri: Harri metamorfiko
Harri metamorfikoak edozein harri mota (aurretik harri metamorfikoak zirenak barne) sortu zireneko tenperatura eta
presio kondizio ezberdinetan egoten direnean sortzen dira. Presio eta tenperatura hauek beti dira lurraren gainazalean
daudenak baino altuagoak, eta nahiko altuak izan behar dute mineral originalak eraldatu eta berkristalizatzeko.
Harri sedimentarioak
Sakontzeko, irakurri: Harri sedimentario
Harri sedimentarioak sedimentu, materia organiko edo prezipitazio kimikoaren metatzeaz sortzen diren harriak dira.
Metatze honen ondoren konpaktazioa eta zementazioa gertatzen da diagenesisean. Harri sedimentarioak Lurraren
gainazalean sortzen dira. Higadurak sedimentuak bata bestearen gainean jartzen ditu eta zementuak elkartzen ditu.
Arroka
12
Harrien zikloa
Harriek ziklo bat osatzen dute, litogenesi izenekoa, faktore fisiko, kimiko eta biologikoek parte hartzen dutena.
Denbora geologikoak harriek aldaketak jasaten dituzte faktore eta prozesu ezberdinak direla eta, hala nola
meteorizazioa, higadura, garraioa eta sedimentazioa lurrazalean. Hasierako harri horiek sedimentarioak, igneoak edo
metamorfikoak izan daitezke.
Meteorizazioa atmosferak egiten duen ekintza geologikoa da, degradazioa, fragmentazioa eta oxidazioa eragiten du.
Meteorizazioa jasandako harriek higadura eta garraioa jasan dezakete. Grabitateak mugiarazitako harri zatiek
metakinak sortzen dituzte. Garraioa gelditzen denean arro sedimentarioetan metatzen dira estratu izeneko kapa
horizontaletan.
Sedimentu horiek prozesu batzuk jasaten dituzte (diagenesia), eta horien bidez harri sedimentario bilakatzen dira.
Harri horiek batez ere itsasoan sortzen dira. Trinkotzeak harriek dituzten hutsuneak deuseztatzen ditu, gainean
dauden harrien pisua dela eta.
Harriek presio eta tenperatura aldaketa handia jasaten badute metamorfismoa jasango dute, eta harri metamorfiko
bilakatuko dira. Harri metamorfikoak hasieran metamorfikoak edo igneoak ere izan daitezke.
Azkenik, plaken tektonika dela eta, harri horiek fusionatu daitezke eta berriro atera, harri igneotan bilakatuta.
Ikusi, gainera
Petrologia
Sedimentologia
Estratigrafia
Geologia
Mineralogia
Paleontologia
Kristalografia
Arkaitz (Aloa)
Commons
[4]
en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arroka
Arikulu Iturriak eta Egileak
13
Arikulu Iturriak eta Egileak
Geologia Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?oldid=4472673 Egileak: Assar, JaviP96, Josugoni, Joxemai, Kabri, Marklar2007, Orereta, Schekinov Alexey Victorovich, Theklan,
Unaiaia, 6 edizio anonimoak
Mea Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?oldid=4545975 Egileak: Abeaumont, Agustoloco1999, Archaeodontosaurus, Assar, Bitor, CommonsDelinker, Fitoschido, Josugoni, Joxemai,
Noelia9, Teles, Theklan, Unai Fdz. de Betoo, Xabier, Xabier Armendaritz, 43 edizio anonimoak
Arroka Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?oldid=4157557 Egileak: Josugoni, Joxemai, Patxi lurra, Satesclop, Theklan, Xabier Armendaritz, 5 edizio anonimoak
Irudi Iturriak, Lizentziak eta Lagundu dutenak
14
Irudi Iturriak, Lizentziak eta Lagundu dutenak
Fitxategi:Question book-4.svg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:Question_book-4.svg Lizentzia: GNU Free Documentation License Egileak: Tkgd2007
irudi:World geologic provinces.jpg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:World_geologic_provinces.jpg Lizentzia: Public Domain Egileak: Adrignola, Jnestorius,
Mapmarks, Micheletb, Reykholt, Saperaud, W!B:, Zocky, 4 edizio anonimoak
Fitxategi:Carl_Spitzweg_025.jpg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:Carl_Spitzweg_025.jpg Lizentzia: Public Domain Egileak: Atamari, Boo-Boo Baroo, Bukk,
Ecummenic, Mattes, Rsberzerker, W!B:, 1 edizio anonimoak
Fitxategi:Commons-logo.svg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:Commons-logo.svg Lizentzia: Public Domain Egileak: SVG version was created by User:Grunt and
cleaned up by 3247, based on the earlier PNG version, created by Reidab.
Fitxategi:Arbcom ru editing.svg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:Arbcom_ru_editing.svg Lizentzia: Public Domain Egileak: User:VasilievVV
Fitxategi:Wiktionary-logo-en.svg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:Wiktionary-logo-en.svg Lizentzia: Public Domain Egileak: Vectorized by , based on original
logo tossed together by Brion Vibber
Fitxategi:Different minerals.jpg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:Different_minerals.jpg Lizentzia: Creative Commons Attribution-Sharealike 3.0,2.5,2.0,1.0
Egileak: Brocken Inaglory
Irudi:E3d txikia.png Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:E3d_txikia.png Lizentzia: Public Domain Egileak: Asier Sarasua Garmendia, Assar
Fitxategi:Purple pog.svg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:Purple_pog.svg Lizentzia: Public Domain Egileak: Andux, Antonsusi, Juiced lemon, STyx, TwoWings,
YLSS, 1 edizio anonimoak
Fitxategi:White pog.svg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:White_pog.svg Lizentzia: Public Domain Egileak: Ash Crow
Fitxategi:Red pog.svg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:Red_pog.svg Lizentzia: Public Domain Egileak: Andux, Antonsusi, Bdk, ChrisiPK, Cuthbertwong,
Davepape, Doodledoo, Er Komandante, Grolltech, Herbythyme, Krnerbrtchen, LNICOLAS, LX, Nagy, Penubag, Pieter Kuiper, Pimke, Rlevse, STyx, Saibo, Sarang, Siebrand, Steinsplitter,
Trixt, TwoWings, YLSS, 46 edizio anonimoak
Fitxategi:Blue pog.svg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:Blue_pog.svg Lizentzia: Public Domain Egileak: Andux
Fitxategi:Green pog.svg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:Green_pog.svg Lizentzia: Public Domain Egileak: Andux, Antonsusi, Jcb, Juiced lemon, Nixn,
Rocket000, STyx, TwoWings, Wouterhagens, YLSS, 5 edizio anonimoak
Fitxategi:Black pog.svg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:Black_pog.svg Lizentzia: Public Domain Egileak: Andux, Antonsusi, Juiced lemon, Lzhl, Mattes, STyx,
TwoWings, Via null, YLSS
Fitxategi:Map pointer.svg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:Map_pointer.svg Lizentzia: Public Domain Egileak: Petr Dlouh
Fitxategi:Orange pog.svg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:Orange_pog.svg Lizentzia: Public Domain Egileak: Andux, Antonsusi, Juiced lemon, Roomba, Sevela.p,
TwoWings, Wgabrie, Wst, YLSS
Fitxategi:MapPointer.svg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:MapPointer.svg Lizentzia: Public Domain Egileak: Petr Dlouh
Image:Bauxite.jpg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:Bauxite.jpg Lizentzia: Public Domain Egileak: Martin H., Saperaud, Svdmolen, Svgalbertian
Fitxategi:Quartzite.jpg Jatorria: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitxategi:Quartzite.jpg Lizentzia: Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 Unported Egileak: User:Siim
Lizentzia
15
Lizentzia
Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0
//creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/

You might also like