Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 16

DOSSIER

Polticas sociales en Amrica Latina, cuestin de justicia

Informazio eta Eztabaida Aldizkaria


www.revistapueblos.org

Dosier n 62 zenbakia
Hirugarren hiruhilekoa n 2014

Atz o k o P o r tu g a le k o
k o lo n ie n

orain a

>

Portugal eta ultrakolonialismoa.

> Portugal

eta kolonia ohiak, lagun aizunak

Itsasoz bestaldeko probintzia ohiek Portugal Afrikan


egondako garaiko ondorio luze eta bortitzak dute komunean

>

Angolako emakumeak:

herria askatzeko borrokatik bizirik irauteko borrokara

> Atzerakoiaren

eta modernoaren inguruan

Iaki P

almo

Ahaidetasuna eta bitartekotza gaur egungo Mozambiken

> Ginea Bissauko egoera politiko


eta ekonomikoaren gaineko begirada

Portugal
eta ultrakolonialismoa
Itsasoz bestaldeko probintzia
ohiek Portugal Afrikan egondako garaiko
ondorio luze eta bortitzak dute komunean
Arlette Afagbegee y Laura Daudn*

Afrikaz hitz egiten dugunean, orokorrean, europar ikuspegi koloniala hartu ohi dugu. Honek arazoak
ekar litzake baina nahiko logikoa da. Izan ere, afrikar kontinentea osatzen duten 55 nazioak, Afrika
lusfonoa izenez ezagutzen diren horiek barne (Angola, Cabo Verde, Ginea Bissau, Mozambike eta
Sao Tome eta Principe), koloniak asmatuak dira neurri handi batean. Portugal kolonizazio honetan
eragile garrantzitsua izan zen eta Afrika lortzeko lasterketan eta 1884ko Berlineko Konferentzian
parte hartu zuen. Bilera historiko eta lizun honetan, europar potentziek lurraldeak euren artean
banatu eta moldatu zituzten. Hala, ofizialki hasi zen ehunka urteko koloniazazioa eta kontinenteko
administrazio europarra.

aina Portugal askoz lehenagotik


dago Afrikan. Cabo Verde, Sao
Tome eta Principe, Angola, Ginea Bissau eta Mozambikerekin duen
erlazioa XV. mendekoa baino lehenagokoa da, 1482koa, hain zuzen, Diogo Co-k Kongo ibaiaren bokalean
atrakatu zuenekoa. Hamar urte falta
ziren Kristobal Kolon Amerikan lehorreratzeko.
Cabo Verde eta Sao Tome eta Principe XV. eta XVI. mendeetan bilakatu

ziren Portugaleko koroaren kolonia,


hurrenez hurren. Beste hiru herrialdeak afrikar kontinentea lortzeko europar lasterketan bereganatu zituen
Portugalek, XIX. eta XX. mendeetan.
Bitartean Portugal, esklabuen salerosketan ari zen bete-betean Atlantikoan.
Merkataritza gune garrantzitsuak
ezarri zituen eta milioika afrikar eraman zituen Ameriketara. Portugaleko
kolonia izandako Brasilek Afrikatik
ateratako pertsonen ehuneko 40 jaso

2 n 2014 n Hirugarren hiruhilekoa n PUEBLOS n Informazio eta Eztabaida

zuen. Angolatik bakarrik milioika


pertsona irten ziren.
Portugal izan zen heldu zen lehenengoa baita Afrikako natura eta giza
aberastasuna ustiatu zuen lehenengoa
ere. Afrikatik joaten, ordea, azkena izan zen. Metropoliko erregimen
diktatorialak 1974. urterarte iraun
zuen eta horrek Mozambike, Angola,
Sao Tome eta Principe, Cabo Verde
eta Ginea Bissau 1960 eta 1970ko hamarkadetan Afrikan hedatu ziren mu-

gimendu nazionalisten azken aldean


utzi zituen.
Errealitate nazionalek, Afrikan
behintzat, hainbat input jaso zituzten
kolonizazioaren aurretik eta ostean.
Baina argi dago, presentzia luze eta
totalitarioak ondoriotasun antzekoa
utzi zuela okupatutako herri guztietan; hots, ezegonkortasuna, indarkeria
eta zailtasun ekonomikoak. PALOP
herriak (Portugesa hizkuntza ofizial
gisa duten afrikar herrialdeak) Mbuyi
Kabundak portugaldar ultrakolonialismoa deitutakoaren biktimak izan
ziren, hau da, arrazakeriaren instituzionalizazioan, esplotazio ekonomikoan eta integrazionismoan oinarritutako erregimenaren biktimak.
Portugalen koloniak itsasoz bestaldeko herrialdetzat hartu ziren
1822ko Konstituzioan. Hortaz, hauek
kontinente ezberdinetan banatutako
inperio bakar baten zati bereizezinak
ziren eta Portugalek eskubide historikoak zituen zapaldutako herri horien gainean, Sousa Jr.-ek azaldu bezala. Kontrol sistema hau, zeharkako
administrazio britaniarraren oso ezberdina izan zen eta arazo gaindiezinak ekarri zitzaizkion Portugali. Zelan beteko zituen era eraginkor batean
bere bost afrikar lurraldeak, Berlineko
Konferentzian erabaki bezala, ekonomikoki ahul eta demografikoki hutsala zen herrialde horrek? Angola bera
bakarrik bazen iberiar herrialde hori
baino hamairu bider handiagoa!

Atzoko Portugaleko kolonien oraina n DOSIER

Brasilen moduko herriek


rol garrantzitsua izan
dute gaur egungo
egoeran, bai lankidetza
zientifiko-teknikoa delaeta, bereziki osasun
arloan; bai herrialdeko
aberastasunaren ustiapen
ekonomikoari dagokionez

Portugaleko Lehenengo Errepublikan (1910-1926) asmo horiek baztertu eta finantza eta administrazio
deszentralizazio xumea egin bazen
ere, ondorengo lau hamarkadetako
diktadurak kontrol osoko estrategia
berreskuratu zuen, kolonietan aurkariak zapalduz eta hastapeneko mugimendu nazionalistei azpijana eginez.
Angolan eta Mozambiken petroleoa
eta mineralak aurkitu izanak eta kafearen industria sendoak atzerriko
inbertsoreak erakarri zituzten. 1974ko
Krabelinen iraultzaren ondorioz Salazar-en erregimena erori izanak Por-

tugal afrikar kontinentetik irtetzeko


aukera ekarri zuen.
Koloniek trantsizio prozesu ezberdinak igaro zituzten. Ginea Bissauren
eta Cabo Verderen independentziak
aliantza baten ondorio izan ziren.
Aliantza hau argi ikusten da prozesu
horren buru izan zen alderdiaren izenean, hots: Partido Africano pela Independncia de Guin Bissau e Cabo
Verde (PAIGC). Nahiz eta kkordioa bi
herriak batzea eta nazio bakarra sortzea zen, Ginea Bissaun 1980an gertatutako estatu kolpeak aukera hori
hondatu zuen.
Empantzipazio borroka oso bortitza izan zen Angola, Ginea Bissau eta
Mozambiken. Horren ostean prozesuaren buru izan ziren alderdiek boterea hartu zuten, baina oposiziokoen
kontra borrokatuz egin zuten, maiz
indarkeriaz. Angola eta Mozambikeren kasuan, gatazka hauen ezaugarri komuna Hegoafrikako apartheid
erregimen basatiaren parte-hartzea
izan zen, baita Amerikako Estatu Batuena, Sobiet Batasunarena eta Kubarena ere. Hala, bada, Gerra Hotzaren
ondorio latzak Afrikara eraman ziren.
Angolako gerra zibilak ia 30 urtez
iraun zuen. Mozambiken ere 16 urtez iraun zuen. Ondorioz, herrialde bi
hauek suntsituta geratu ziren. Giza eskubideen urraketak zenbatezinak izan
ziren, besteak beste, adinez txikikoen
errekrutatze behartua eta emakumeen
bortxaketa sistematikoa.

MJos Comendeiro.

Informazio eta Eztabaida n PUEBLOS n Hirugarren hiruhilekoa n 2014 n 3

DOSIER

Atzoko Portugaleko kolonien oraina

Blokeatutako garapenak
eta nota disonanteak

Portugalen okupazioaren emaitza


tragikoak independentzia ostean lor
zitekeen aurrerapen sozial eta ekonomikoa blokeatu zituen. Kontinenteko
bigarren petrolio ekoizlerik handiena
izan arren, Angolak, oraindik ere, ez
du lortu ehuneko 5,85ko batezbesteko hazkundea (2011-2014) biztanleentzako garapen iraunkor bihurtzea. Gaur egun, Angolako biztanleen
ehuneko 36,6 pobrezian bizi dira eta
Munduko Bankuaren arabera herriko
bizi-itxaropena 51 urtekoa da. Ustelkeria petroleoaren industriatik datozen kapital-fluxuei oso lotuta dago.
Beste alde batetik, Unio Nacional
para a Independncia Total de Angola (UNITA) eta Cabinda probintziako
oposizio talde nazionalistekiko tentsioa handia da eta elementu hauek
guztiek ezegonkortasun eta ahultasun
egoera okerragotzen dute.
Mozambikeko egoera antzekoa
da; izan ere, kontinenteak izan duen
hazkunde ekonomikoaren azelerazioarekin ere (ehuneko 7,12 2010 eta
2014 artean), herria ez da bere biztanleen erdia pobrezia egoeratik ateratzeko gai. Azken urteotan egonkortasun politiko nahikoa egon den arren,
gobernuaren eta Resistncia Nacional
Moambicana (RENAMO) taldearen
arteko gatazka armatua indar handiz
berpiztu da herriaren erdialdean.
Brasilen moduko herriek rol garrantzitsua izan dute gaur egungo
egoeran, bai lankidetza zientifikoteknikoa dela eta, bereziki osasun arloan; bai herrialdeko aberastasunaren
ustiapen ekonomikoari dagokionez.
Azken honen adibide da Vale meatzaritza enpresa herrian sartu izana. Bestalde, Brasilek ezagutzera eman berri
du zenbait hegazkin militar oparituko
diela Mozambikeko segurtasun indarrei, herrian berpitu diren gatazkei ez
ikusiarena eginez. Brasileko legebiltzarra bideratzen ari den proiektu honek, giza eskubideen aldeko erakunde
askoren kritikak jaso ditu.
Ginea Bissau, bere aldetik, ez da
oraindik bere onera etorri 2012ko kolpearen ostetik. Liskar eta atzerapen
anitzek (blokeo ekonomikoaren ondorio direnak) azken hauteskundeak

lausotu zituzten. Hala ere, nazioarteko begiraleen arabera hauteskundeak libreak izan ziren eta emaitza,
bidezkoa. Ezegonkortasun politikoak
hazkundea geldotu zuen (ehuneko
2 izan zen 2010 eta 2014 artean) eta
biztanleen ehuneko 70 inguru pobrezian bizi dira oraindik ere. Cabo
Verderen kasua oso bestelakoa da.
Herrialdeak pobrezia tasak murriztea
lortu zuen eta gaur egun jende askoren ustez esperientzia positiboa da
gardentasuna eta gobernagarritasunaren aldetik. Bizi-itxaropena jaiotzan
kontinenteko altuenetako bat da: 75
urte.

Gaur egungo lotura politiko


eta kulturalak

Baina Portugaleko kolonia ohien arteko elementu komunak eta ezberdinak ez dituzte porrotek eta arrakastek
bakarrik zehazten. Herri hauek Comunidade de Pases de Lngua Portuguesa (CPLP) elkartean batzen dira.
Hau, lankidetzarako eta hizkuntza

Historia partekatua
dutelarik, Comunidade
de Pases de Lngua
Portuguesa taldeko
herriek segurtasun eta
defentsatik, nekazaritza
eta hezkuntzara doazen
iniziatiba komunak dituzte

eta kultura purtugaldarren sustapenerako sortutako organismo aldeaniztuna da. Historia partekatua dutelarik,
CPLPko herriek segurtasun eta defentsatik, nekazaritza eta hezkuntzara
doazen iniziatiba komunak dituzte.
Taldeko kideen artean ematen diren
aldebiko harremanak ere hazi dira.
Ginea Bissaun berriki ospatu diren
hauteskundeetan, adibidez, TimorLestek ginear agintariei lagundu zien

n PUEBLOS
n Informazio
n PUEBLOS
n Informacin
4 n 2014 n Hirugarren
hiruhilekoa
eta Eztabaida
Tercer trimestre
y Debate

ezagutza tekniko eta beste zenbait baliabide eskainiz.


Lotura politiko hauek mantenduz
eta sendotuz, kolonia ohiak Portugaleko garapenerako lankidetzaren
onuradun pribilegiatu bilakatzen dira.
Lankidetza eta garapen ekonomikorako erakundearen (OECD, ingelesezko siglen arabera) datuen arabera,
2011 eta 2012 artean metropoli ohiak
379 milioi dlar eman zituen. Diru-laguntza handiena (166 milioi dlarrekoa) Cabo Verdek jaso zuen. Horren
atzetik Mozambike, Sao Tome eta
Principe, Angola daude eta, zerrendaren azken postuan, 7 milioirekin,
Ginea Bissau. Alde handi honek ez du
urruntasuna adierazten; aitzitik, bost
mende ondoren, portugaldar inperio
kolonialaren bereizgarri den konplexutasuna adierazten du.
Hurrengo artikuluak portuges hizkuntzadun afrikar herrietako eskarmentu eta errealitate anitz erakusten
dute. Bertan bat egiten dute europar
kultura katolikoak eta saharaz azpiko animismoak, etnia, kultura, eta
hizkuntza jaraunspen anitzek eta
aniztasunarekin akabatzeko ahalegin
kolonialek. Eta elementu guzti hauek
gaur egungo erronken aurrean irudi
ezegonkor eta kaotikoa, ia iluna, aurkezten badute ere, independentzietatik 40 urtera gauzak hobera doazela
esan dezakegu.q

*Arlette Afagbegee soziologoa


eta Estudos Culturais-eko masterra da.
Laura Dauden kazetaria da, Nazioarteko Harreman
eta Afrikar Ikasketetetako masterra
(Universidad Autonoma de Madrid).
Gaur egun, Conectas Direitos Humanos GKEan
egiten dute lan (conectas.org).
Artikulu hau Andrea Gago Menor-ek itzuli du
Pueblos - Informazio eta Eztabaida aldizkarirako.

DOSIER

Atzoko lusotropikalismoak izan ziren


gaurko lusofoniei hel egiten diegu

Ruy Duarte de Carvalho

Portugal eta kolonia ohiak,

lagun aizunak
Marta Lana*

Argazkia: Paolo Margari.

Portugalen izan diren azken gobernuen kanpo politikaren


lehentasuntzat hartzen bada ere, Portugal eta bere kolonia
ohien arteko harremana ez da, hain zuzen ere, horizontala
edo arazorik gabekoa. Momentuaren arabera, erabateko
interes faltatik loturak sendotzeko borondatera igaro da,
komeni izan denean.
2015ean independentzien 40. urteurrenaren ospakizun
ugari egongo da. Hauek askapen nazionalerako
mugimenduek aldarrikatu zituzten Portugaleko erregimen
faxistak absurdoraino mantedutako gerra luzeen ondoren.

960z geroztik ia Afrika osoa deskolonizatuta zegoen. Portugal


izan ezik, guztiak ohartzen ziren
jai inperialista bukatu zela. Azterketa
labur honek portuges hizkuntzadun
afrikar herrietan (PALOP) jartzen du
arreta; izan ere, herri hauen errealitateak oso ezberdinak dira euren artean,
lusofoniaren espazioa oso asimetrikoa
da, alegia. Hau, berez, iragan kolonialaren ondorioetako bat da.
Independentzien ostean etorritako denboraldialdi asaldatuen artean
zenbait paralelismo topa daiteke,
adibidez, hauek: molde sozialisteko
alderdi bakarreko erregimena 1991.
urte arte, merkatura zabaldu eta alderdi anitzeko sistemaren hasiera
(1992) eta, Mozambike eta Angolaren
kasuan, gerra zibil bortitzak (1992.
eta 2001. urte arte, hurrenez hurren).
Herrialde hauek Gerra Hotzeko jostailuak izan ziren baliabideak eta indar posizioak lortzeko borrokatzen
zuten potentzien eskuetan. Ondoren,
kapitalismoa lagunduko zuten demokrazien saiakera egin zen eta, sektore
batzuetako ahultasun handiez gain,
atzerriko interesen eta mendekotasunen gestio txarra ezaugarri zituen
neokolonialismoa sortu zen.
Cabo Verde eta Sao Tome ez zuten
gerrarik pairatu baina kolonia garaian
gogortasunez esplotatuak izan ziren
(hau da, adibidez, kafe eta kakao laboreetan lan egiteko lekuz aldatzera
behartutako pertsonen kasua). Herri
hauek baldintzatzen dituzten beste ele-

n PUEBLOS
n Hirugarren
n PUEBLOS
n Tercer
hiruhilekoa
InformazioInformacin
eta Eztabaida
trimestre nn 2014
y Debate
2014 nn 55

Atzoko Portugaleko kolonien oraina

mentuak ere badaude, hala nola, artxipielago izatea eta Sao Tomen bizi diren
Cabo Verdeko ondorengo ugariak.

Lusofoni eta desberdintasunak

Kolonizatzaile ohiarekiko familiartasuna desberdina da herrialde hauetan.


Angola eta Cabo Verderen kasuan
handiagoa da Mozambikeren kasuan
baino, azken hau bere eskualdeko,
hots, hegoaldeko Afrikako herrialdeekin baitu harreman handiagoa. Azken
urteotan, hala ere, baliabide mineralen, gas naturalaren eta ikatzaren ustiapena dela eta, herriak Portugaleko
inmigranteak jasotzen hasi da berriro.
Gizarte- eta ekonomia-egoerari
dagokionez, nahiz eta elementu asko
dituzten komunean, desberdintasunak
ugariak dira, adibidez, hauek: estatuaren eta alderdiaren arteko botere
banaketa eza, jauntxokeria eta eliteen
pribilegioak, gehiegikeria handiagoak
aberastasunaren banaketa bidegabeagoen kasuetan, hierarkiak bertakotzeko prozesuan aurreiritzi klasista eta
arrazistak. Kapital handia sartu eta
hazkunde ekonomikoaren tasak goratu zituen, baina honek ez zuen eraginik izan aberastasunaren banaketan
edo hezkuntza eta osasuna bezalako
funtsezko sektoreetan. Biztanle gehienek beren kabuz irauten dute bizirik, edota ekonomia paraleloari edo
garapenaren aldekoak ez diren karitatezko logikei esker.
Hala ere, ez dugu itxaropenik gabeko irudia aurkeztu nahi, diskurtso
nostalgikoek batzutan egiten duten
bezala. Beraz, aspektu positibo hauek
azpimarratzen ditugu: gizarte ehuna
leheneratzen ari da eta gerrako zauriak
sendatzen doaz; gazteen zati batek
askatasunak errebindikatzen ditu eta
gizarte zibilak protagonismoa eskuratzen du. Eta, horretan guztian zehar,
bi elementu gehiago, alegia, hauek:
sormenak eta elkartasunak erantzuna
ematen diote eguneroko arazo askori.

Kolonia ohiak

salbazio taula gisa

Kolono eta portugaldar gauza


bera zeneko garaiak joan dira, baina
Portugal, oraindik ere, asko entzuten
den hitza da. Portugalek, kultura-, historia- eta hizkuntza-ondare abstraktu
batekin zerikusia duen eremu transnazional konkretu bat defendatzen
du. Bere lurralde pribilegiatuekiko

harremanak sustatzen ditu, gehienbat


negozioei begira. Krisi sakona txikiagotzeko aukera bat den heinean, lusofonia negozio hauetarako eremu ezinhobe bihurtu da, horrek diskurtso eta
ariketa politikoen arteko kontraesana
sortzen badu ere.
Izan ere, Comunidade dos Pases
de Lngua Portuguesa (CPLP) komunitatearen indarra izugarria da. Afrikar
herriez aparte, Brasil eta Timor Leste
hartzen ditu barne eta Ekuatore Ginearen sarrera eztabaidatzen ari da. Talde
osatzen duten herrien artean 250 milioi
pertsona, munduko BPGren ehuneko
3,6, petrolioaren ehuneko 6 eta gasaren
ehuneko 1 biltzen dituzte. Aldi berean,
orokorrean, PALOPko ekonomiak nazioarteko laguntza publikoaren mende daude eta esparru horretan Portugalek (Brasilek bezala) ardatzaren rola du
Europar Batasunean, Lankidetza eta
Garapen Ekonomikorako Erakundean
(OECD) eta beste hainbat instantziatan
eta, noski, GGKEetan ere bai.
1961ean Portugal eta lurralde
hauen arteko merkataritza librerako
gunea sortu zen, Espao Econmico
Portugus. Metropoliak kotoia, kafea eta kakaoa bezalako produktuak
behar zituen. Independentzien ostean, herri horietako bakoitzak euren
kanpo harreman ekonomikoak zehaztuko zituzteen forma politiko eta
ekonomikoak aukeratu zituzten. Era
berean, Portugal europar eremu ekonomikoko kide bilakatu zen.
PALOP herrietan instalatuz joan
zen krisi ekonomikoak hauen produkzio-egiturak mantentzea gero eta
zailago bihurtu zuen. Hala, honen eraginez, portugaldar produktuak bilatu ziren barne eskariari erantzuna emateko.
2011tik pairatzen duen finantza
egoera latzaren ondorioz, Portugalek
herri horietarantz begiratu du. Azken
urteotan jarrera epela eta ikuspegi
erredukzionistak nagusi izan badira
ere, oraingo diskurtso nagusian kolonia ohiak salbazio taula bilakatu dira
zorraren krisiak eta erreskateek deprimitutako ekonomia horrentzat. Portuges hizkuntzadunen espazioa izatearen pribilegioaz profitatu behar da eta
proposamenak ugaritzen dira merkatu
berri-zaharren inguruan.
Hizkuntzaren kontuaz gain, nabarmentzekoa da herri hauen guztien
zuzenbide-sistemek oinarri komunak
dituztela. Urteetan zehar Portugaleko

6 n 2014 n Hirugarren hiruhilekoa n PUEBLOS n Informazio eta Eztabaida

Argazkiak: Marta Lana.

DOSIER

inbertsoreak adi egon ziren sortzen


ari zen Angolari. Esparru berriak sortu ziren, hala nola, hazkunde berdea,
energia, itsasoa, turismoa... Berriki,
Banku, Aseguru-etxe eta Finantzainstituzioen Batasuna (UBIF-CPLP)
martxan jartzeko batzordea osatu da.
Horren bidez, segurtasun handiagoa
bermatu nahi da inbertsio eta finantzatransakzioetan.
Oraindik ere arriskuak ikusten baditu ere, Portugalek beste jarrera bat
izan du Angolarekin gerra amaitu zenetik. Petrolioan oinarritutako hazkunde ekonomikoak empresa eta gizabaliabideentzako El Dorado bilakatu

DOSIER

Portugalek, kultura-,
historia- eta hizkuntzaondare abstraktu batekin
zerikusia duen eremu
transnazional konkretu bat
defendatzen du. Bere
lurralde pribilegiatuekiko
harremanak sustatzen ditu,
gehienbat negozioei begira

zuen koroako perla izandakoa.


Angolako zenbait enpresa eta aberatsek indarrez sartu ziren portugaleko
enpresen kapitalean ere. Portugalek
isiltasun ituna sinatu zuen gutxiengo
baten interesen mesedeetan. Zenbait
baliabide estrategikoren, bankuen,
etxebizitzaren eta komunikazioaren
sektoreen desegitea saltzen du eta
estatuaren interesei erasotzen dieten
agintarien mehatxuei men egiten die.
Eta krisiaren aitzakiarekin maniobra
asko zigor gabe geratzen dira.

Etxe komuna eraikitzen?

Lusofonia Portugal buru zuen inperiotik sortu zen. Hala, inperio horrek beste kontaktu asko sortu zituen, hala nola
Angola eta Brasilen artekoa edo Cabo
Verde eta Sao Tomeren artekoa, baita
Ginea Bissaun eta Cabo Verden Amlcar Cabralek irudikatzen duen borroka
komuna ere. Casa-Grande e Senzala
(1993, Los Maestros y los Esclavos)

Baina, oportunismoen
aurrean benetako
emantzipaziorik ez dagoen
heinean eta nortasun
anitzak parekatzen ez diren
bitartean, lusofonia iragana
berregituratzen duen
kontzeptu lausoa izango da

idatzi zuen Gilberto Freyre brasildar


soziologoaren ideiek kolonizazioaren
eta portugaldar jatorriaren oinarriak
finkatu eta sendotzeko balio izan zuten.
50ko hamarkadatik aurrera lusotropikalismo hitza erabiltzen hasten da
portugaldar kolonietako mestizaje eta
kultura artekotasunaren mitoa sortze
aldera. Freyrek Portugaleko herriaren
berezko plastikotasuna azpimarratzen
zuen, herri hori mestizoa omen baitzen
bere sorrera beran, ohituta baitzegoen
iberiar penintsulan arabiar eta juduekin
bizitzera eta Europa eta Afrika arteko
harreman berezi hori izatera.
Portugal jatorri eta abiapuntu bihurtuta, lusofoniaren inguruko pentsamolde horrek jarraitasuna du oraindik.
Baina, oportunismoen aurrean benetako emantzipaziorik ez dagoen heinean eta nortasun anitzak parekatzen
ez diren bitartean, lusofonia iragana
berregituratzen duen kontzeptu lausoa izango da. Eta kontzeptu hau gaur
egungo etorkotasunezko, komenentziazko eta tentsiozko harremanaren
moduko batean kamuflatuko da.
Portugalek bere burua herri postokolonialtzat jotzeko eta herri hauen
nortasuna errespetuz ikusteko zailtasunak ditu. Dikurtso hau bai ezker
atzerakoiak (laguntasun eta negozioetan oinarritutakoak) bai inperioaren
nostalgikoa den eskuin nazionalistenak (Portugalen berdina den eta hizkuntza komuna duen aberri moduko bat) pizten dute.
Lusofonaren portugalizaziorako
joera nabarmenaz ari naiz, alegia,
kontrol moduan balore zehatz batzuk
inposatzen dituen horretaz. Kolonizazio/zibilizazioaren eta lankidetzaren
arteko analogia eginda, errealitateen,
beharren eta izan litezkeen elkarguneen inguruan hausnartzen ez duen
asistentzialismoa ikusten da. Betebehar moralak eta abantailaren ideiak
egiten dituzte ezberdin kolonizatu
ohiak eta kolonizatzaile ohiak.
Aldi berean, portuges hizkuntzadunen espazioa legitimotzat hartzen duten instituzioek, hala nola, CPLPk edo
Instituto Cames-ek, alde batera utzi
dituzte aniztasuna errespetatzen duten
politikak. Telebista kate komun bat
sortzeko lan egin liteke eta, beharbada,
honek CPLPk baino kohesio handiagoa lortuko luke, baina Portugalek bere
hedabide paternalistak mantentzea nahiago du.

Kolonia osteko Portugal horri dagokionez, afrikar jatorria duten pertsonak


Portugalen zelan bizi diren ikustea baino ez dago. Portugaldar jendartean arrazakeria dago eta ez ikusia egiten zaie
pertsona beltzei. Iraganeko loturak konplexuak dira eta gaurko harremanak,
neurri batean, atzokoak dira Afrikan.
Harreman hauen sorburua ezagutu behar dugu eta atzo eta gaur arteko borroka historiko eta afektiboa hauteman
behar dugu ez badugu nostalgia neokolonialistan erori nahi eta benetako kultura artekotasunerantz ibiliko bagara.
Iragan koloniala aztertzeko zailtasunak
(gizarte tabua/berpizte harroa) gorabehera, iragan hau bizipenetan aurkitzen
da, botere sareetan, harremanetan, tratabidean, gerra kolonialetan parte hartutako soldadu ohien buru-osasunean,
bueltatuko pertsonek ekonomiara ekartzen duten onuran, ezkutuko arrazakerian eta beste hainbat kontutan.
Lusofoniarekin konpromisoa adierazten duen diskurtsoa dago, itxuraz.
Alabaina ez dago kontzientzia lusofonorik eta kohesioa arlo ekonomikotik
dator politiko eta kulturaletik baino. Ia
Afrikar edo Brasildar batek ere ez du
bere burua lusofonotzat, nahiz eta
historia komuna aintzat hartu.
Portugesa Inperioaren euskarria
zen eta gaur lusofoniaren euskarria
da unibertsalismoaren aukera den
heinean. Misio kolonizatzaile eta
zibilizazionalak ezin dio hizkuntzaren babes horri uko egin. Izan ere,
hizkuntza hori kontinente guztietan
egondako zibilizazioaren aztarnak
aintzat hartzeko modua da, baita Portugal aberri eta potentzia kolonial gisa
goresteko modua ere.
Portugesa bultzatea ez litzateke
txarra ez balego ideia hau oinarrian:
hizkuntzaren kontrola portugaldarrei
dagokiela. Hala, bada, Alfredo Margaridok idatzi bezala (2007), hizkuntzak
zabaltzen jarraitzea espero badugu,
trukean, oraindik ere portugaldar gizartearen ezaugarri den menperatze instintoa bezatu behar dugu. Hizkuntzaren
arauaren zentroa ezkutatu gabe, portugesaren aldaera guztiak maila berean
jartzea aberasgarria izango litzateke.q
*Marta Lana Estudos Portugueses-ko Lnguas
e Literaturas Modernas espezialitatean lizenziatua da
eta Buala ataria sortu zuen 2010ean (www.buala.org).
Rede Angola atarian argitaratzaile egiten du lan.
Artikulu hau Andrea Gago Menor-ek itzuli du
Pueblos - Informazio eta Eztabaida Aldizkarirako.

Informazio eta Eztabaida n PUEBLOS n Hirugarren hiruhilekoa n 2014 n 7

DOSIER

Atzoko Portugaleko kolonien oraina

Angolako emakumeak:
herria askatzeko borrokatik
bizirik irauteko borrokara
Simo Hossi*

Angolako independentzia 1975ko azaroaren 11an lortu zen eta


herri hartako emakumeek bizitza politikoan parte hartzeari ekin
zioten independentzian horren alde borrokatu ziren mugimenduen
bitartez. Mugimendu horien artean hauek: Jons Savimbi buru
zuen UNITA1,Holden Robertok zuzendutako FNLA2, eta Angola
Agostinho Netoren MPLA3, , azken hau independienteko lehenengo
presidentea izan zelarik. Harrez geroztik, euren bataila-eremuak
aldatu dira, baina oraindik bide luzea ibili behar da benetako
berdintasuna eta euren eskubideen aitorpen osoa lortzeko.

Argazkiak: Simo Hossi.

ndependentziaren aldeko borroka


egin zenetik gaur arte, egon dira eta
badira Angolan alderdi politiko nagusiei lotutako emakume-erakundeak.
Horietako bat Angolako Emakumeen
Liga (LIMA) da, Miraldina Jamba
buru duena. Hau orain dela 40 urte
baino gehiago sortu zen (1972), hain
zuzen ere, UNITAren sorrera (1966)
baino sei urte geroago. Orduko testuingurua, askapen nazionalaren aldeko borrokaren testuinguruan zen,
hau da, gaurkoarekin konparatuta oso
bestelako testuingurua. Alderdiko
emakumeen erakunde gisa, alderdiaren ideologia zabaltzea eta gizonekin
batera borrokatzea zuen helburu, ko-

8 n 2014 n Hirugarren hiruhilekoa n PUEBLOS n Informazio eta Eztabaida

lonialismoaren kontrako borrokan ari


ziren borrokalariak sostengatuz.
Gauza bera gertatu zen gaur egun
gobernuan dagoen MPLA alderdiari
lotutako OMA emakume angolarraren
erakundeko emakumeekin. Eta gauza
bera esan daiteke FNLAko emakumeei buruz. E erakunde hauen sorrera berdina izan zen, eta ordutik hona
jarduera ardura berriak eta bake eta
demokrazia garaiko erronka berriak
sortu dira.
Askapen nazionalaren prozesuan,
hiru mugimendu hauek ardura berak izan zituzten, hau da, Angolaren
deskolonizazioaren aldeko borroka.
Emakumeek beti parte hartu izan

DOSIER
zuten hiru mugimendu hauen baitan.
Miraldina Jamabak gogora ekartzen
ditu LIMA eta UNITArekin batera
borrokatu ziren emakume heroiak.
Hauek hezkuntza eta osasun-arloan
eta arlo militarrean gailendu ziren.
Emakume asko klandestinitatean borrokatu ziren eta hortik askapena lortzen lagundu zuten nahiz eta, MPLAko
emakumeen kasuan izan ezik, ez ziren
aintzat hartu izan.
Independentziaren aldeko borrokan emakumeak parte hartu izanak
prozesu bat zabaldu zuen, ardura sozial eta politikoak gizonen eta emakumeen artean berdintasunez banatzeari
zegokionez. Gaur egun, testuingurua
oso bestelakoa da eta euren eskubideen egoera aldatu da4, baita bizitza
publikoan emakumeek duten partehartze maila ere.

Berdintasunerantz berriki
emandako urratsak

2013. urtean, Ministroen Kontseiluak


Genero-Berdintasunerako
Plan Nazionala onartu zuen eta hau
emakumeen eskubideak eraiki eta
sustatzeko tresna garrantzitsua da.
Genero berdintasuna lortze aldera
eremu ezberdinetan egin den lanaren
adibide gisa, Elisa Pedro Maria Dias
buru duen Angolako Emakume Polizien Elkarteak (AMPA) egindakoa
dugu. AMPA emakume poliziekin
lan egiteko helburuarekin sortu zen,
hauek poliziaren baitan pairatzen
zuten bereizkeria apurka-apurka gutxitzeko asmoz. Etxeko eremuko
emakumeen kontrako indarkeriaren
inguruko gaiak nazio-mailan lantzeaz
aparte, gizonak eta emakumeak sentikor bihurtzeko iniziatibak sustatu
ditu erakunde honek.
1995z geroztik AMPAk emakume
poliziaren igoeraren alde lan egin du,
erantzunkizunen banaketari dagokionez nagusi eta nagusiordeen bereizkeria ekidin nahian. Gaur, erakundearen
esanetan, bereizkeria horiek gutxitu
dira eta gizon polizia gehienak sentikor bihurtzea lortu da.
Gaur egun, AMPA aldatu da: ordezkariak ditu Angola osoan eta ekintzak antolatzen ditu komunitateetan.
Emakume horientzat, beste erakundeekiko harremanak eta nazioarteko
foroetan parte hartzeak balio handia
dute.

Parte-hartze sozial eta politikoa

Emakumeen eskubideak bultzatzeko lan egiten duen beste erakundeetariko bat Plataforma Mulheres em Ao
(PMA) da. Vernica Sapalo buru duen
erakunde hau 30 GKE inguruk osatzen
dute.
Bere programek politiketan makromailan eragina izatearen bidez, bizitza
publikoan emakumeen parte-hartze
sozial eta politikoa sustatzea bilatzen dute. PMAk estatuko aurrekontu
orokorrak eta eskualdeetako gobernuen inklusio politikak zelan zehazten
diren ulertzeko lan egiten du.
Vernica Sapalorentzat emakumeen parte hartzeak lor dezake erabakitzen dutenek benetako inklusio
politikak abia ditzaten. Plataformaren
ustetan komunitateen arazoak politika
horien menpe daude. Honen adibide
gobernadore eta administratzaileek
egin behar dituzten gizarte auskultatze batzordeen (CAC) prozesuak
dira. Parte-hartzea prozesuen gardentasuna laguntzen duen bide bat
da eta, hortaz, berdintasuna sustatzen
laguntzen duena.
Eremu publikoa kudeatzen dutenek gizarte inklusio mekanismoak ezagutzea eta esparru egokietan ekintza
hauek ondo bideratzen jakitea beharrezkoa da. Aldi berean, sektore publikoak, bere ardurak deszentralizatu
behar ditu eta bere ekintzak mugatu,
PMAko presidentaren esanetan.
Gaur egun, gobernuarekin lan egiteari dagokionez, PMAk zailtasunak
ditu kide diren erakundeen gaitasunak

bultzatzeko. Erakunde hauek ekintzak


eta proiektuak kudeatzeko moduko
egiturak izatea onuragarria dela deritzo PMAk.

Emakumeak parlamentuan:
zenbakiez haratago

Emakumeek parlamentuan duten ordezkaritzari dagokionez, Plataforma


Mulheres em Ao erakundearen
ustez, honek orain dagoen ehuneko
39tik ehuneko Nazio Batuen Erakundeak markatzen duen 50ra heldu beharko luke.
Baina hau ez da bakarrik zenbaki
kontu bat. Ordezkaritzaren kalitatea
elementu garrantzitsuena da, emakumeek izan beharko bailukete beste
emakumeen arazoetan eragitea ahalbidetuko lukeen agenda. Hau bereziki garrantzitsua da egoera ahulenean dauden
emakumeen kasuan, hala nola, emakume landatarrena eta zunguera izeneko
emakume txerpolariena.
Gizarte zibileko erakundeetan eta
Parlamentuan edo Familia eta Emakumearen Sustapen Ministerioan dauden
emakumeen agenda komunik ezean
(azken hauek gobernuaren politikak
kudeatzeko ardura handiagoa dutelarik), emakume parlamentariek alderdiaren disziplinari begira egongo dira
euren onurak galzeko beldurrez, esaterako, diputatu gisa dituzten soldatak,
bidaiak eta beste hainbat abantaila.
Vernica Sapaloren aburuz, ordezkaritza duten alderdietako emakume parlamentarien jarduera ikusita,
emakumeen arazoak konpontzeari
dagokionez, agenda komun hau barik
ezer ez da aldatuko.
Vernica Sapalok esan bezala,
emakume parlamentariek Familia
eta Emakumearen Sustapen Ministerioaren eta esparru honeta borrokatzeko konpromisoa duen beste edozein
instituzioren egiturak dinamizatu beharko lituzkete. Angolako emakume
diputatuek erabaki ahal izan beharko
lukete emakumearen aldeko ekintzen
forma eta aurrekontua baina, aitzitik,
orain arte emakume hauek, aipatutako
elkartasun ezaz aparte, ez dute arazoak
konpontzeko rol hori bete.

Gizarte zibileko
erakundeetan eta
Parlamentuan dauden
emakumeen agenda
komunik ezean,
emakume parlamentariek
alderdiaren
disziplinari
begira egongo dira Alderdien inposaketak

eta legegintza arloko lorpenak

Alderdien disziplinak elkartasun falta honi mesede egiten diola eta aldaketak oztopatzen dituela uste duen

Informazio eta Eztabaida n PUEBLOS n Hirugarren hiruhilekoa n 2014 n 9

Argazkia: Susana Prez Snchez.

DOSIER

arren, Sapaloren arabera, emakume


diputatuek euren jardueran gozatzen
dituzten pribilegio eta abantailekin
eroso sentitzen dira eta, ondorioz, ez
dute beste emakumeen sufrimenduarekin behar den konpromisoa hartzen.
Egun, UNITAk bederatzi emakume ditu parlamentuan (aurreko legegintzaldian lau baino ez zituen). Miraldina Jamba Angolako Emakumeen
Ligako (LIMA) presidentea pozik
dago emakumeen kopuruaren igoera
honekin; baita beste alderdiekiko
harremanekin ere, euren arazoak eta
emakumeen eskubideen aldeko borroka komunak dira eta. Bere esanetan, alderdien koloreak kontuan hartu
gabe, emakumeek beti egon behar
dute pozik haietako baten igoeragatik.
Parlamentuak 91 emakume eta
220 gizon dituela gogoratuz, Miraldina Jambak adierazten du badagoela emakume diputatuek elkarrekin martxan jarritako zenbait

iniziatiba. Etxeko Indarkeriaren


kontrako Legea (2011), adibidez,
euren lana eta partaidetzaren fruitu
izan zen. Kasu horretan, emakume
parlamentariek arg utzi zuten euren
batasuna etxeko indarkeriaren kontra5 eta alderdien dinamiken aurrean.

Foroak eta kezka komunak

Lege horrez gain beste zenbait esperientzia dago, hala nola, Afrikar Parlamentu-Batasunean, Comunidade
dos Pases de Lngua Portuguesa-n
(CPLP) eta Afrika Australeko Garapenerako Komunitatean (SADC)
parte hartu izana, baita nazioarteko
beste hainbat erakunde eta gertakizunetan ere.
Emakumeen kezkak nazio-mailako eta nazioarteko foroetan hauek
dira: pobreziaren kontrako borroka,
analfabetismoa, parte-hartze politikoa, prostituzioa eta beste hainbat

Unio Nacional para a Independncia Total de Angola.


Frente Nacional de a Libertao de Angola.
Movimento Popular de Libertao de Angola.
Angolan emakumeen kontrako indarkeriaren kontra lan egiten duten lege, sistema eta instituzio nagusiak hauek
dira: Lei contra a violncia domstica (2011n onartua); Ministrio da Famlia e Promoo da Mulher (emakumeen
eskubideak babestu eta bermatzeko politika nazionala zehaztu eta burutzeko ardura duen gobernu zentralaren
organoa); Genero-adierazle Sistema Integratua, SIIGnero (Ministrio da Famlia e Promoo da Mulher-ek sortua
2012. urtean, indarkeria matxistaren inguruko informazioak sistematizatzea du helburu); Departamento de Luta
Contra a Violncia Domstica da Direco Nacional de Investigao Criminal (emakumeen kontrako indarkeria
salaketei erantzuteko sortua, probintzia guztietan dago) eta Instituto Nacional da Criana, INAC (estatu-mailako organoa, haurren ongizaterako politikak diseinatzeko eta euren eskubideak betetzen direla bermatzeko arduraduna).
5 Emakumeen kontrako indarkeria Angolan eta komunikazioaren inguruan, nabarmena da Guia para Meios de Comunicao sobre a Violncia Domstica em Angola (2013), Frum de Mulheres Jornalistas para a Igualdade no Gnero
de Angola eta LolaMora Producciones-ek egindako gidaliburua. Lan hau hurrengo web orrialdean deskarga daiteke:
http://lolamora.net

gaitz. Txirotasunak emakume aurpegia du eta emakume hauek beste


emakume askok egunerokoari aurre
egiteko duten zailtasunetan jartzen
dute arreta, bereziki, txerpolarien
egoeran eta hauek polizia fiskal eta
probintzia-gobernuen kontra egin behar duten borrokan. Emakume hauek
hiri handietan saltzera eramaten dituzten arrazoiak konplexuak dira; horien
artean, langabezia eta industria eza.
Miraldina Jambaren ustez, Angolako emakume prestu eta borrokalariek, familiak hezi eta elikatzeari
dagokionez, ardura handiak hartzen
dituzte beren gain eta, horiekin batera, arrisku handiak ere bai esparru
ezberdinetan. Artikulu honetan aipatutako arazoen konponbidea pertsona
guztien esku dago, herritar guztiek
jarrera aldaketa lortzeko ardura hartzearen menpe.q

1
2
3
4

10 n 2014 n Hirugarren hiruhilekoa n PUEBLOS n Informazio eta Eztabaida

*Simo Hossik emakumeen kontrako indarkeriaren


inguruko proiektu bat koordinatzen du
Angolan Women Action Organization.
Twitter: @simaohossi.
Pueblos aldizkarirako
Susana Prez Snchezek itzulita.

Atzoko Portugaleko kolonien oraina n DOSIER

Atzerakoiaren eta modernoaren inguruan

Ahaidetasuna eta bitartekotza


gaur egungo Mozambiken
Antonio Alone Maia eta Marina Pastore*

1975. urterarte Mozambike portugaldar kolonia bat zen.


Independentziaren ostean, kultura eta etnia anitzek osatutako herri
honek 16 urteko gerra zibila pairatu zuen, 1992an amaitu zena.
Bai kolonian bai kolonia ostean, ohitura askori eraso egin zitzaion
modernitatearen izenean, hala nola, ezkonsaria edo loboloari. Baina
ezkonsaria atzerakoitzat jotzeak familiaren euskarri nagusietako bat
alde batera uztea ekarri zuen.

ozambike afrikar kontinentearen hego-ekialdeko kostaldean


kokatuta dago. 25 milioi biztanle inguru ditu. Bere hiriburua Maputo
da eta 10 probintziatan banatuta dago.
Herrialdean hizkuntza nazionala den
portugesa barne hartuta, 41 hizkuntza
hitz egiten dira neurri ezberdinetan.
Herrialde multikultural eta multietnikoa da. Herriaren iparraldean maconde, yao eta macua1, herriak aurkitzen
dira, bakoitza bere berezitasunekin; erdialdean, cena, nadau, ciwabo, dema,
tauara, nyungwe eta ngoni herriak eta
euren kulturak; hegoaldean, rhonga eta
changana. Adibide gutxi batzuk baino
ez dira, talde etniko gehiago baitago,
euren nortasuna bai hizkuntzan bai
izaera komunean oinarritzen dutenak2.

Ahaidetasuna

eta mozambiketar familia

Agerikoa ematen badu ere, gogorarazi


nahi dugu hau: afrikar gizarteez hitz

egitea eta mendebaldeko familiez hitz


egitea ez da gauza bera, desberdintasunak ugariak dira. Horietako bat familia
ulertzeko modua da. Mendebaldean,
ohiko familia nuklearra da, hau da,
zuzenean lotura biologikoek definitua:
aita, ama eta seme-alabak, elkarrekin
bizi ala ez. Mozambiken, familiaren
konfigurazioa ez da nukleo biologikora mugatzen, aitzitik, odoleko ahaide
eta kidekoei zabaltzen da. Muga biologikoak gainditzean, familia zabalaz
hitz egiten da3.
Familia bi kideren arteko loturaren
emaitza da. Bi kide horietako bakoitzak bere taldea utzi eta beste taldeko
ezagun batekin ezkontzen da. Mugimendu hau, afrikar testuinguruan, ez
dagokie gizon bati eta emakume bati
bakarrik, aitzitik, bi aldeetako kideek
adostu eta onartzen dute lotura. Adosten dutenak amaldeko izan daitezke,
amaldeko familian oinarritzen diren
taldeez ari garenean edo aitaldeko osa-

ba-izebak, aitaldeko familian oinarritzen direnen kasuan. Gurasoak berak


ere izan daitezke lotura adosten dutenak. Aurrerago gai honen inguruan
izan dugun eskarmentu bat azalduko

Ahaidetasun
harremanak,
afrikar gizarteetan,
harremanak sortzeko
negoziazioetan funtsezko
rola duten pertsona
eta simboloen
artekaritzaren
bidez sortzen dira

Informazio eta Eztabaida n PUEBLOS n Hirugarren hiruhilekoa n 2014 n 11

DOSIER

Atzoko Portugaleko kolonien oraina

dugu osaba-izeben rola hobeto ulertzen


laguntzeko. Laburbilduz, esan daiteke
gizona ez doala inoiz bera bakarrik
emaztegaiaren gurasoen etxera bere
burua aurkeztera eta emakumearekin
ezkontzeko mandatu egitera. Osabarekin joango da, ordea, eta osabak egingo du ezkontzeko mandatu formala.

Sinboloa, bitartekotza,

ildo patriarkala eta sistema


uxorilokala

Ahaidetasun harremanak, afrikar gizarteetan, harremanak sortzeko negoziazioetan funtsezko rola duten pertsona eta simboloen artekaritzaren bidez
sortzen dira. Abereak dituzten taldeetan, adibidez, hau sinbolo garrantzitsua
izango da alderdi biren arteko harremanak finkatzeko. Hau lobolo izenez ezagutzen den prozesua da, hots, talde etniko anitzetako ezkonsaria. Abererik ez
badago, ordainketa diruzkoa izango da.
Ezkonsaria ohitura tradizionalenetariko
bat da Mozambiken.
Mozambikeko hegoaldean familiaren osaketak ildo patriarkalean
oinarritzen da; aitzitik, Zambezi araneko iparraldeko cewa herriak ildo
matriarkalari jarraitzen dio. Sistema patriarkalean, ezkontza ostean, emakumea
senarraren familiako kide bilakatzen
da eta berea ez den etxe batera joango
da bizitzera. Hots, bizilekua gizonaren jatorrizkoa izango da. Ezkontzak
botere-harreman honi lotuta egongo
dira, non emazteak senarraren familiaren bizikidetza arauak bete beharko
dituen4. Cewa herriaren kasuan gizona
da emakumearen herrixkara bizitzera
doana. Kasu honetan bizilekua uxorilokala da, latinez uxori (emaztea) eta
locus (lekua).
Ezkontzak hiru modura egiten dira
Mozambiken: erlijiosora, zibilera eta
tradiziozko modura. Ezkonsaria (loboloa) tradiziozko ezkontzan egiten
da, bai herriaren hegoaldean bai erdialdean nyungwe eta dema herrietan.
Emakume mozambiketar askorentzat
loboloaren zeremonia garrantzitsuena da: konpromisoa irudikatzen du.
Ezkontzaren onarpena gauzatzen duen
ohitura da, ugalketa, egonkortasuna eta
gizon bat eta emakume baten arteko eskubide eta betebeharrak euren komunitateen aurrean bermatuz. Tradizioaren
arabera, ezkonsaria bi familien artean
ezkontzaren aurretik egindako akordioa da. Ez dira senar-emaztegaiak edo

euren sentimenduak kontuan hartzen,


bi familiek sortuko duten harremana
baizik.

Hegoaldeko aurkezpen erritua

2014ko apirilean, Maputo hirian,


aurkezpen eta ezkonsari zeremonietan parte hartu genuen. Aurkezpena
ezkonsariaren akordia baino bi aste
lehenago egiten da eta erritu horretan
senargaia, bere ordezkariak lagunduta, emaztegaiaren familiari aurkezten
zaio. Momentu hartatik aurrera familia biek elkar ezagutzen dute ofizialki.
Inhambane-koa zenez, hizkuntza patriarkala erabili zuten (aita da familiaburua) erritu horretan.
Aurkezpenaren ondoren lobolorako
prestatu ginen. Aurreko egunean, emaztegaia (kasu honetan senargaiarekin
bizi zena aldez auretik), bere gurasoen
etxera joan zen eta bertan geratu zen,
etxez kanpoko inorekin traturik izan
gabe egun seinalatua heldu arte. Senargaiaren familia emaztegaiaren aitaren
etxera joan zen eta zenbait opari eraman
zuten: freskagarriak, garagardoak, bost
litro ardo eta tradiziozko edari batez
betetako bonbilla bat. Musikarekin egin
ziguten harrera eta ondoren egongelan
sartu ginen, bertan eseri eta itxaron genuen.
Emaztegaiaren aitaldeko osabak,
aitabitxia zenak, zeremonia zuzendu
zuen hiru ilobaren eta izeba biren laguntzarekin (izebetako bat amabitxia
zen). Hitz egiten hasteko eta eskaerak
egiteko, gurekin etorritako eta tradizioa
hobeto ezagutzen zuten elizandre bi,
negoziazioen buru izan ziren; 20 edo

Afrikar gizarteak
ezagutzeko, hortaz,
mundu sinboliko zabal hau
ezagutzea beharrezkoa
da. Izan ere, Zer da kultura
ez bada taldeen arteko
harremanak orekan
sortzeko sinbolizazio
gaitasuna?

12 n 2014 n Hirugarren hiruhilekoa n PUEBLOS n Informazio eta Eztabaida

40 metical5 eskainiko zituzten. Hortik


gertu amabitxia zegoen eserita, jasotakoaren kontua egiten eta eskaintza
onartuko zuten ala ez aitabitxiarekin
eztabaidatzen.

Ezkontzako

mandatuaren metaforak

Changana izeneko hegoaldeko hizkuntzaz hasi ziren hizketan eta emaztegaiaren osabak zera galdetu zuen:
Zer nahi duzue? Erantzuna hau izan
zen: Yikombela mati, hau da, ur
eske ari gara. Ura emaztegaiaren metafora da. Ura likido preziatutzat jotzen da, hain zuzen ere, familiak galdu
berri duen alaba bezala, handik aurrera
beste familia bateko kide izango dena.
Emaztegaiaren familiak, bere dirubalioa zenbatetsi ostean, beste emakume batekin batera aurkeztu zuen alaba,
biak goitik bera estaliak. Nahi zuten
emakumea zein zen asmatu behar izan
zuten. Kasu honetan lehengo aukera okerra izan zen. Emakumeak joan
ziren eta bueltatzeko eskatu zitzaien.
Bigarren aukera zuzena izan zen.
Galdetu ziguten ea zer geneukan
eskaintzeko, zeren emaztegaiak ez
baitzuen zer jantzi. Soinekoa, zapatak,
lepokoa, belarritakoak eta eskumuturrekoa eskaini genion. Aitabitxi eta
amabitxiari (aitaldeko osaba eta izeba-

Argazkia: Kool Skatkat (www.flickr.com).

DOSIER

ri) ere arropak eskaini genizkien. Izebek emaztegaia eraman zuten eta ondo
jantzita ekarri zuten bueltan. Orduan
izebek emaztegaia inguratu eta, abestuz, sorte ona eta harreman egonkorra
opa izan zioten. Gelatik kanpo eraman
zuten eta beste senide guztiei eta lagunei erakutsi zieten. Bueltatu zirenean,
emaztegaiaren familiari eskaintzeko
zer zuten galdetu zioten senargaiaren
familiari. Edariak eta txanponak eman
genizkien. Azkenean, senargaiaren
gurasoei zer nahi zuten galdetu zieten.
Erantzuna zera izan zen: ezkontzarako baimena.
Eskontzeko mandatuaren momentua emaztegaiari bere gurasoen etxea
uzteko eskatzeko momentua ere bada.
Kontuzko momentua da. Kontatzen

dugun esperientzia honetan, mila metikal eskaini zitzaion emaztegaiaren


familiari. Baina ez zen erraza izan,
izan ere, mila metikalak 200 metikaleko bost billetetan eskaini ziren eta
tradizioz 100 metikaleko hamar billetetan eskaini behar denez diru lizuntzat hartu zen.
Barkamena eskatu genien haiei eta
arbasoei. Txanponak eskaini genituen
diru lizuna garbitzeko eta 500 meticaleko zorrarekin geratu ginen. Billeteak
200ekoak izan arren 100ekoak bailiran zenbatu ziren, garrantzia billete
kopuruak baitu eta ez balio dutenak.
Gainera, bost urte ziren emaztegaia
senargaiarekin bizi zela eta haurdun
zegoen. Horregatik, 9000 metikal baino gehiagoko izuna ordaindu behar
izan genuen. Izun hori emaztegaiaren
familiari ur bitxia galtzeagatik eskainitako ordaina zen. Horrez gain,
arbasoek, familia berriaren eraketa
madarikatu beharrean, sorte ona eta
zoriontasuna opa ziezaioten lortu nahi
zuen izunak, eta etorkizunean senargaiaren familiaren arbasoekin ere batu
ahal izatea. Horrela hasi zen bi familien arteko harremana6.
Senargaiaren familiak ezkontza
onartu ondoren, senargaiari aitabitxiarekin batera zeremonian parte hartzera deitu zioten. Emaztegaia senargaia
hartzen du eta jaia hasten da, dantza
askorekin, oparotasuna opa duten
abestiekin, edariekin, jakiekin eta
emaztegaiaren amabitxiak egindako
otoitzarekin eta bere ama besoetakoa
egindako otoitzarekin. Azkenean brindis bat.
Ospakizunera etorritakoek opariak
egin zizkioten bikoteari euren etxea
egin ahal izateko. Senarrak emaztea
eraman nahi izan zuen bere familiak
agurtu nahi baitzuen baina ohartu ziguten emazteak aitaren etxean igaro

1 Martnez, Francisco Lerma (2008): O povo Macua e a sua cultura. Analise dos valores culturais do povo macua no
ciclo vital, Mau, Moambique 1971-1985. 2 edio, Maputo.
2 Talde etnikoak gizarte antolakuntza bilakatzen dira eurek edo besteek kategoria etniko ezberdintzat hartzen dituzten neurrian. Oinarrizko balore komunak dituen taldea da, balore hauek forma kulturaletan batasunez gauzatzen
direlarik. Gain honen inguruan gehiago jakiteko hurrengo lana gomendatzen dugu: Philippe Poutugnat y Jocelynes
Streiff-Fernart (2011) Teorias da etnicidade. Seguido de Grupos tnicos e suas fronteiras So Paulo, UNESP.
3 Ikus oharrean aipatutako lana.
4 inguruan, hurrengo lanak: Granjo, P. (2005): Lobolo em Maputo. Um velho idioma para novas vivncias conjugais,
Porto, Campo de Letras; eta Bagnol, B. (2008): Lovolo e espritos no Sul de Moambique, hemen eskuragarri:
Anlise Social, XLIII. libk. (2.a)..
5 Euro bat 43 metical inguruko balioa du (2014ko ekaina)(itzle. oh. 2014ko ekaina).
6 Ikus 4. oharra.
7 Martins, Manuel dos Anjos (1991): Elementos da lngua Nyungwe, gramtica e Dicionrio Nyungwe-PortuguesNyungwe, Lisboa, Editorial Alm-Mar.

behar zuela gaua. Senarrak nahi bazuen gera zitekeen, biharamunean bere
amaren etxera ospatzera joan ahal izateko. Eztabaidatu ondoren, senarra biharamunean bueltatzeko konpromisoa
hartu zuen, baina tradizioaren arabera
arratsaldez bueltatu behar zatekeen
etxera... eta gaua zen.
Joandakoan geure buruari galdetu
genion zergatik izan zen dena horren
zaila, egindako okerren zergatia. Senarraren familiak esan zigun, orduan,
euren jatorrian (Quelimanen) ohiturak
ezberdinak zirela.

Aurkezpen erritua erdialdean:


mphete na phaza

Teten, Zambezeko araneko lur garaietako dema eta lur beheretako nyungwe
herrien baitan mphete na phaza, belarritakoa eta atxurra, izeneko simboloa
dago. Edozein ezkontza sinbolismo
honek markatzen du. Balio sinbolikoa
duen zenbatekoa da senargaiaren gurasoek emaztegaiaren gurasoei egindakoa. Hala ere, eskontza burutze aldera, hau familia bien arteko akordiaren
seinale nabariena da7. Tradizioak agindu eta aurreikusitako ordain hau gabe
egiten den ezkontza izunak eta zailtasunak ekar liezazkieke ezkongaiei.
Beraz, oso kontu garrantzitsua da eta
senargaiak tradizioari zintzo jarraitzeko eta artekarien papera errespetatzeko
konpromisoa hartzen du.
Herrialde osoan zehar, talde etniko
bakoitzak bere garrantzizko sinboloa
du ahaidetasun harremanak sortzeari
dagokionez. Afrikar gizarteak ezagutzeko, hortaz, mundu sinboliko zabal
hau ezagutzea beharrezkoa da. Izan ere,
Zer da kultura ez bada taldeen arteko
harremanak orekan sortzeko sinbolizazio gaitasuna?q

*Antonio Alone Maia, So Paulo-ko Assuno


Unibertsitate Zentroan Teologian graduatua da,
afrikar eta afro-brasildar herriak ikertzen ditu.
Marina Pastore kazetaria da.
Pueblos aldizkarirako Emma Menos Penedok itzulita.

Informazio eta Eztabaida n PUEBLOS n Hirugarren hiruhilekoa n 2014 n 13

DOSIER

Atzoko Portugaleko kolonien oraina

Guinea-Bissau

egoera politiko eta


ekonomikoaren gaineko begirada

M Jos Comendeiro.

40 urte dira Ginea Bissau herri (in)dependiente bilakatu zela, baina


oraindik ezin izan da zutitu kanpo laguntzarik gabe. Gaur, trantsizio
momentu bat bizi du; nahasmen politikoan oinarritutako iraganetik
biztanleengan sortzen ari den etorkizun hobea lortzeko itxaropenera.

rte askoz, hain zuzen, 1973.


urtean aldebakarreko indenpendentzia aldarrikapena egin
zenetik eta Portugalek 1974an onartu zuenetik, herria Ginea eta Cabo
Verdeko independentziarako Alderdi
Afrikarrak (PAIGC) kudeatu zuen.
Alderdia alderdi-estatutzat hartu zen
Errepublikako lehenengo Konstituzioan1. Hau horrela izan zen 1991.
urterarte, urte horretan onartu baitzen
konstituzioaren aldaketa puntual bat.

Andreia Camara*
Aldaketa berariaz sortutako eta parlamentuan onartutako Alderdi anitzeko
Trantsizio Batzorde batek proposatu
zuen... eta batzordean PAIGCko militanteak bakarrik hartzen zuten parte.
1994an alderdi anitzeko lehenengo
hauteskundeak ospatu ziren. Hamaika
alderdik hartu zuten parte hauteskunde legegileetan eta zortzik presidentziarako hauteskundeetan. PAIGCk
62 lortu zituen eta oposizioak beste
38ak. Hala ere, PAIGCren gehiengo

14 n 2014 n Hirugarren hiruhilekoa n PUEBLOS n Informazio eta Eztabaida

absolutua oposizioaren zatiketaren


ondorioa izan zen. Presidentziarako
haustekundeei dagokienez, 8 hautagaien artean batek ere ez zuen lortu
beharrezkoa den ehuneko 50 gehi
bata: legegintzaldia amaitzen zuen
presidenteak, Joo Bernardo Vieirak,
% 46,20 lortu zuen Kumbala Ialk
lortutako % 21,88en aurrean, beraz,
bigarren itzulia egin behar izan zen.
Ia hilabete bat geroago Joo Bernardo Vieiraren garaipena berretsi zen,

% 52ekin. Kumbala Ial zalantzan


egon zen emaitzak ontzat hartu ala
ez baina bere aukera ezezkoa izan
zen nazioarteko komunitatearen presioaren eraginezl2.

Doitze programa...

eta desmilitarizazio eza

1989. urtean, Bretton Woodseko organismoen laguntzarekin, Ginea Bissauk Doitze Estrukturaleko Programa
bat ezarri zuen herrialdeko ekonomia
eta gizarte politiketan estatuaren esku-sartzea murrizteko asmoz. Egoera
politiko eta ekonomikoa berrantolatu
nahi zuten, merkataritzaren arloko
erreforma sakonen bidez, prezioen
liberalizazioa sendotuz. Hau Nazioarteko Diru Funtsaren programaren alderdi arrakastatsuena izan zen.
Doitze politika hau ez zen klase
militarraren berkokapen politika batekin batera egin. Militarrek askapen
nazionalerako borrokan rol garrantzitsua izan zuten arren, ez zuten, orokorrean, administrazio berrian karguak
betetzeko behar zen trebakuntza.
Horregatik, beharbada, nazioarteko
erakundeek ez zuten kontuan izan klase militarraren garrantzia oreka sozial
eta politikoan.
1980an, hau da, independentzia
lortu eta urte gutxira, Ginea Bissauk
bere lehenengo estatu-kolpea (Mugimendu Leheneratzailea) pairatu zuen.
Hau militarrek egin zuten, orduan komandantea zen Joo Bernardo Vieria
Ninoren agintepean.
1998-1999ko gatazka politikomilitarrean zehar nagusitu zen ezegonkortasun giroaren ondorioz, ezin
izan zen beharrezko arreta jarri herriak, garapenaren inguruan, aurrean
zituen erronketan. Era berean, ezin
izan ziren hainbat erreforma eta politika gauzatu; hain zuzen, 2004 onartutako eta 2007an inplementatutako Pobrezia Murrizteko Agiri Estrategiko
Nazionalean (DENARP) jasotakoak.
Gerra zibilak % 28 beheratu zuen
herrialdeko BPGa. Hau 1999an leheneratu zen neurri batean. Gatazka ostean, Ginea estatu ahul bilakatu zen,
eta horretan, ondoz ondoko estatukolpe eta atentatuak egon ziren, horietako lehenengoa 2012ko apririlekoa
izan zelarik. Gaur egun ere, Zuzenbi-

DOSIER

Ginearrentzako
gizarte laguntza
zerbitzuaren eskaintza
eza barne arazoen
ondorio da,
estatuaren baliabideen
administrazio txarrari
eta kanpoko laguntza
interes pribatuetarantz
desbideratzeari
lotutakoak

de-Estatu ezari eta ezegonkortasun


politiko iraunkorrari lotutako arazoak
pairatzen ditu herrialdeak.
Gomesen arabera3 (2011), militarrek botere politikoa partekatu zuten independenziaren ostean. Kargu
garrantzitsuak izan zituzten botere
legegile eta betearazlean, hala nola,
diputatu, ministro, lehen ministro eta
Errepublikako presidente. Hortaz, 18
urtez ez zen bereizketarik izan, ezta
ariketa militar eta botere politikoaren
jardueraren artean ere. Diktadura militarra zen, hala, kargu politikoetan
gora egiteko ezinbestekoa zen borrokalari aparte edo Herriaren Indar
Armatu Iraultzaileetako ofizial altua
izan izana.
Gobernuan zegoen kaosaren ondorioz, militarrak de facto boterearen
elite bilakatu ziren. Ezegonkortasun
ziklikoek militarrak lehen planoan
jarri eta azkenean botere militarra gotortzen dute, legitimo gisa aurkeztuz.
Hala ere, militarren buruen arteko
aliantzak une batekoak dira, figura berriak agertzea ahalbidetuz (gobernuan
eragina izateko ildotik eta interesetik
irten gabe).
Ginea Bissaun behin baino gehiagotan eten dira indarkeriaren bidez
ziklo demokratikoak, estatu-kolpeen,

eta buruzagi politikoen eta militar


egituren buruen hilketen bitartez.
Narkotrafikoaren eta eskualdeko ezegonkortasun eta segurtasun ezaren
mehatxua duen testuinguruan, hau
da bizirik irauteko borrokan oinarritutako logika baten ageriko egoera,
non norbanakoaren beharrak asetzeko
baliabideak bereganatu eta bahitzen
diren. Ez da egon Ginea Bissaun bere
legealdia bukatu duen presidente edo
gobernu hautaturik. Estatuaren botere
eza da, adierazpen askatasunaren murrizketa eta giza eskubideen errespetu
falta...

Aurrekontuak eta lehentasunak

Ginea Bissauko ekonomiak kontraesan estruktural garrantzitsuak ditu,


dibertsifikazio ekonomiko txikiaren,
barne baliabideen erabilera eskasaren, sektore pribatuaren dinamismo
faltaren eta giza kapitalaren garapen
ahularen ondorioz. Herriak berregituraketa sakona behar du Milenioko
Garapen Helburuei apur bat egokitze
aldera.
Hezkuntza eta osasunari zuzendutako gastu publikoaren idazpena
sektore hauek duten lehentasun txikiaren erakusgarri da. 2014. urterako,
hezkuntza eta osasunari zuzendutako
estatuaren aurrekontuen ehunekoa
20,7 da, nahiz eta nazioartean ehuneko 40 gomendatzen den4. Gomesen esanetan5, ginearrentzako gizarte
laguntza zerbitzuaren eskaintza eza
barne arazoen ondorio da, estatuaren
baliabideen administrazio txarrari eta
kanpoko laguntza interes pribatuetarantz desbideratzeari lotutakoak.
Ez dago gaur egungo gabezia
egoera azaltzen duen argudio sinesgarririk, gehienbat osasun arloan:
ospitale, osasun-zentro, ekipamendu eta espezialista urri dago (espezialista asko atzerrira joan dira).
Hezkuntzaren sektorean, bigarren
hezkuntzako ikastetxeen azpiegitura
degradatuak, ikastetxe publikoen kopuru ez nahikoa (landa eremuan bereziki) eta hezkuntzaren kalitate eza
ez dira baliabide material edo giza
baliabide faltaren ondorio, dauden
baliabideak kudeatzeko ezgaitasunaren ondorio baizik.

Informazio eta Eztabaida n PUEBLOS n Hirugarren hiruhilekoa n 2014 n 15

n Polticas
DOSSIERn Atzoko
sociales kolonien
en Amrica
Latina, cuestin de justicia
DOSIER
Portugaleko
oraina

Menpeko ekonomia

taketa eta paketatze prozesuetarako


biltegiratzeko eta
Herriaren ekonomia nekazaritzan eta laguntza
Es ematea
viableetaponer
en crisis
arrantzan oinarritzen da, gehienbat. paketeak produzitzeko gaitasuna senlos arquetipos hegemnicos
Baina sektore horiek langabezia altua- dotzea.
Nekasaritza-sektoreari
asko falta
ri aurre egiteko eta kanpoko laguntza
y ello se puede hacer
en
gutxitzen laguntzeko mekanismoez zaio bere ahala eta balioa ustiatu ahal
lo cotidiano,
en eleta
aqu
y el
izateko,
baita arrantzaturismohornitu behar dira.
6
ere. Arrantzaren
como el sektoreak
paso a
DENARPen arabera , Ginea Bis- sektoreeiahora,
du egiturarik
eta
bai
artisau-arransauko ekonomia ez da oso dibertsi- ez
Redaccin
un proceso
dePUEBLOS*
construccin
fikatua eta produktu batetan oina- tzaren etekin baxuaren kaltea bai lide poder
legitimado
en el
era bereizi
gabean ematearerritzen da, anakardoan. Fruitu honek zentziak
guztiak,
konesportazioen % 95 da eta estatuaren na pairatzen du. Honek
tejido
social
diru-sarreren % 17. Produktu hori trolik gabeko ustiapena dakar itsasoko
i b l i o g retaa prestaketa
fa
prozesatzeko
eta pake- ekosistemak arriskuan jarriz.
Ginea
Bissauk Saharatik eskualapellido
apellido,nazioarteko
nombre: Ttulo
editorial,
tatzearen inguruko
arauakdel libro,
lugar, ao.
betetzeko
gaitasuna oso txikia da eta deko herrialde hezeetarantzako basaindargetzen badu ere, bioahorrek ahultasuna
du.: Ttulo del mortutzea
apellido
apellidosortzen
, nombre
artculo, Ttulo
niztasuna
babesteko
neurriak ez dira
Anakardoa
abantaila
bat
da
Gidel libro o de la publicacin, nmero y fecha, lugar.
nahikoak eta, pobreziak lagunduta,
nea
Bissaurentzat
eta
etorkizunean
apellido apellido, nombre: Ttulo del libro, editorial,
ingurugiroa narrutzen duten jarduaeere,
biztanle
lugar,
ao. landatarren diru-sarrera
garrantzitsua izaten jarraituko du. rak ugaritzen dira.
apellido apellido, nombre: Ttulo del artculo, Ttulo
Alabaina, nekazaritza-esportazioak
del libro o de la publicacin, nmero y fecha, lugar.
dibertsifikatzea garrantzitsua da Independentziak,
apellido
, nombre
libro, editorial,eta ustelkeria
(mangoa, apellido
zitrikoak,
baiak,: Ttulo
egurra,del dependentziak
lugar,
ao.
etab.). Gobernuaren estrategia hu- Administrazio Publikoaren ustelkeria
nepotismoan, bezerokeapellido
apellido, nombre
: Ttulo
artculo, Ttulo
rrengo elementuetan
oinarritzen
da:del orokortua
dirulugar.
publikoa desbideratzean eta
del libro o demerkaturatze
la publicacin,
nmero yrian,
fecha,
anakardoaren
politikakarguen alderdikerian
ren inguruan
produktore,
apellido
apellido
, nombre: saltzaile
Ttulo del administrazio
libro, editorial,
ageri
da.
Hau
guztia
oztopo handia da
eta
gobernuaren
arteko
adostasun
eta
lugar, ao.
Administrazioa berriztatzeko. Bizipilotetza
eremua
ezartzea;
produkzio
apellido apellido, nombre: Ttulo del artculo, Ttulo
mailaren degradazioa funtzionarioak
eremuak
sektoreko
del libro deslokalizatzea;
o de la publicacin,
nmero y fecha, lugar.
operadoreei merkaturatzeko kredituak kaltetu ditu bereiketa gabe. Ondorioz,
apellido apellido, nombre: Ttulo del ustelkeria
libro, editorial,
bizirik irautera zuzenduematea; fruta laboreen (mangoa, zi7
lugar, ao.
trikoak, baiak) garapen komuna; pres- tako praktika orokor bihurtu da .
apellido apellido, nombre: Ttulo del artculo, Ttulo
del libro o de la publicacin, nmero y fecha, lugar.
1 Konstituzioa 1973ko irailaren 24an onartu zen. 4. artikuluaren arabera, PAIGC gizartean buru den indar politikoa da
eta herriarenapellido
borondate burujabearen
bera daeditorial,
estatuaren politikaren joera erabaki eta hau
apellido
, nombreadierazpen
: Ttulogorena,
del eta
libro,
betetzen dela bermatzen duena masa langileekin batera.
lugar,
ao.
2 Lopes, Nelson (2011): As Foras Armadas num Estado em interrogao, CIEA7 #34: Os Entraves Construo e
Consolidao
Do Estado ,nanombre
Guin-Bissau.
apellido
apellido
: Ttulo del artculo, Ttulo
3 Lopes Gomes, Antonieta (2011): O poder militar e a desedificao do Estado de direito e da democracia na Guindel
libro
o #34:
de la
publicacin,
nmero
y fecha,
lugar.
Bissau,
CIEA7
Os Entraves
Construo
e Consolidao
Do Estado
na Guin-Bissau.
4 Relatrio de Seguimento e Avaliao do Documento de Estratgia Nacional de Reduo da Pobreza, DENARP
apellido
apellido
,
nombre
:
Ttulo
del
libro,
editorial,
(2009).
ao.Antonieta (a.a.).
5 lugar,
Lopes Gomes,
6 Ikus 4. oharra.
apellido
apellido
nombre: Ttulo del artculo, Ttulo
7 Lopes Gomes,
Antonieta ,(a.a.).
del libro o de la publicacin, nmero y fecha, lugar.

RECURSOS

Atzerritar uztarpearen kontrako


borroka armatua hasi eta hamaika
urtera independentzia lortu zen azkenik. Milaka pertsona hil ziren ginear
nazioa jaio ahal izateko. Baina, antza
denez, utopia hutsa izan zen, Gineako
seme-alabek berek ez baitute ulertu
oraindik borroka armatuaren zergatia.
Herriaren Indar Armatu Iraultzaileak, behin independentzia lortuta,
Ginea Bissauko Estatuaren eraikuntzan oztopoetako bat bilakatu ziren:
norbanakoaren interesa, interes kolektiboaren gainetik geratu zen, giza bizitzarekiko errespetua gutxiagotu zen.
2014ko apirileko hauteskunde orokorren eraginez itxaropenak gora egin
zuen. Horietan herriak argi utzi zuen
beharrezkoa zela botereak banatzea
(betearazlea, legegilea eta judiziala)
eta sistema politikoan botere militarraren esku-sartzea ekiditzea.
Gobernu ona, ustelkeriaren kontrako borroka, giza eskubideak errespetatzea, genero-berdintasuna, gizarte
zerbitzuen eskaintza hobetzea, nekazaritza- eta arrantza-produkzio ahalmena handitzea eta ingurugiroa zaintzea.
Gaur egungo egoera sozio-ekonomikoa estatuaren egituren ahultasunaren ondorio da, bai zerga-segurtasun
eta gabetasunari bai antolatutako krimenaren eta narcotrafikoaren kontrako
borrokari dagokienez.q

*Andreia Camara Pueblos Informazio


eta Eztabaida Aldizkariaren kolaboratzailea da.
Artikulu hau Ane Garay Zarragak itzuli du
Pueblos Informazio eta Eztabaida Aldizkariarako.

Dosier hau, Pueblos - Informazio eta Eztabaida Aldizkariaren 62. zenbakiarekin

I(2014ko
n t e r nhirugarren
et
hiruhilekoa) batera banatzen da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin argitaratu
apellido apellido
, nombre
: Ttulo
deledukia
libro, ez
editorial,
da.
Argitalpen
honen
da zertan

lugar, ao.

*Nombre apellido apellido


bat etorri instituzio horren
iritziarekin.
es xxxx
en xxxx y colabora con xxxxxxxxxxxxxxx.

apellido apellido
, nombre: Ttulo
del artculo,
Ttulo
Koordinazioa
eta edizioa:
Pueblos
- Informazio

eta Eztabaida Aldizkariko taldea.

del libro o de la publicacin, nmeroEuskarazko


y1 Actuam
fecha,acchui
lugar.
inc res se caucitili,
aute Gallastegi
fecum sediena, C Catuam oris? quononsce patui se tumus, que tasdam
itzulpena:
Iigo
ocaelabem, coenducii fachilinir inuliam es maxim sena vesimo in aucibest? Ahalicae ad rei sid det graritam implicaet
apellido apellido, nombre: Ttulo del libro,
editorial,
Maketazioa:
Gonzalo
Trigueros
vem peridetrae impribus boniam.
lugar, ao.
2 Actuam acchui inc resiam.

3 Cctuam acchui inc res se caucitili, aute fecum sediena, C Catuam oris? quononsce patui se tumus, que tasdam
ocaelabem, coendus boniam.
4 actuam acchui inc res se caucitili, aute fecum sediena, C Catuam oris? quononsce patui se tumus, que tasdam
ocaelabem, coenducii fachilinir inuliam es maxim sena vesimo in aucibest? Ahalicae ad rei sid det graritam implicaet
vem peridiam.

n PUEBLOS
n Informazio eta Eztabaida
n PUEBLOS
n Informacin
16
hiruhilekoa
16 nn 2014
2014 nn Hirugarren
Tercer trimestre
y Debate

You might also like