Pueblos 63 - Cuarto Trimestre de 2014 - Dossier en Euskera

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 16

DOSSIER

Polticas sociales en Amrica Latina, cuestin de justicia

Dosier 63 zenbakia
Laugarren hiruhilekoa

2014

FRANCISCO VIDAL.

Informazio eta Eztabaida Aldizkaria


www.revistapueblos.org

Afrika 2.0: Teknologiaren booma,

demokrazia eta kazetaritza hiritarra artean


> Saharaz azpiko Afrikak komunikatzen digunean
> Hedabideak eta demokratizazioa Afrikan
> Afrika, berrikuntza mugikorra
> Sareak hesiak gainditzen ditu. Herritar kazetaritza eta prentsa askatasuna
> Destatu, tiratu eta argitaratu: Ordeztu dezake sare sozialetako
agitazioak kaleetan bildutako jendearen espektakulua?

DOSIER

Afrika 2.0

Saharaz azpiko Afrikak

komunikatzen digunean

ARGAZKIA: SEBASTIN RUIZ.

Sebastin Ruiz*

aina espazio bikoitza dago, sumatzen ez den letra tartekatua.


Sumatu ez baina hor dagoena.
Eta hura aspalditik dago metamorfosian. Egi bilakatutako ametsak kontrabotere gisa aritzen da, atril huts eta
zuzen gisa: jendarte zibila ohiukatzeko batzen da, kalea hartzeko, prentsari lapurtutako denbora itzultzeko,
boterea nork duen beste modu batera
azaltzeko, kopiatuak izango diren sistema iraultzaileen bitartez sistemaren
merkatuan eztanda egiteko; afrikar
kontinentea behetik aurkezteko.
Orri hauek sortzen dituzten egileen asmoa horraino bidaiatzea da,
Mendebaldetik isildutako errealitate
horretaraino. Artikuluetako lehenengoa, Jos Carlos Sendnek idatzitakoa,

2014

Laugarren hiruhilekoa

PUEBLOS

Afrikako komunikazioaren inguruan


hitz egiteko beharrezkoa den bahea
egiten du. Izan ere, gure ikuspegi inuzentetik, demokrazia eta hedabideen
artean simbiosia dagoela uste dugu.
Baina uste hori gainbeheratzen da eta,
hala ere, garapena neurtzeko estatistiken oinarrizko adierazlea da.
Tesi hau bakarra eta ezin bortxatuzkoa ez dela ikustean, ikusten
ez duguna erakutsiko duten beste
hainbat igorle agertzen da. Ahalik eta
heterogeneoena den ikuspegia izateko ezinbesteko elementu bilakatzen
dira hauek: kolonizazioaren sustrai
historikoak herri desberdinetan, hizkuntzaren berezitasunak, hedabideen
estatu-kontrola edo ahozko tradizioa
bezalako beste zenbait aldagai kon-

Informazio eta Eztabaida

Komunikazioa, bere letra eta


ahultasun guztiekin, amets
egiten uzten diguten espazio
urrietako bat bilakatu da;
itsumustuan bada ere. Beste
ereduekin, beste goiburu,
beste jarrerekin kaosaren
aurrean, beste orri-oin eta
beste hedabideen gestio
ezberdinekin amets egiten
uzten digu. Gaingiroki,
komunikazioa parte-hartze
kolektiborako espazio bat
da eta, espazio honetan,
kontsumo uniformatzailea eta
telegidatua soilik sustatzen
duten hedabideetako
enpresarien interesek eragin
maila ezberdinak dituzte.
tuan hartzea. Castells-ek Comunicacion y poder (2009) liburuan adierazi
bezala, boterea komunikazioa baino
gehiado da eta komunikazioa boterea
baino gehiago da, nahiz eta boterea
komunikazioaren kontrolaren menpe
dagoen.

AFRIKAR TAM-TAM TEKNOLOGIKOA


ETA BERE ONDORIOAK
Aspaldiko garapen-teoria batzuren
ustez, hedabide kopuru handiagoak
berez ekarriko zituen demokrazia eta
informazio aniztasuna eta garapen
bidean dauden herrien aurrerapena.
Teoria hauen porrotaren ostean joera
berriek teknologia sektorea hartzen
dute garapenaren eta diru-sarreraren eramailetzat (gutxi batzuentzat

Teknologiaren booma,demokrazia eta kazetaritza hiritarra artean


bakarrik baino ez bada ere). Munduko
Bankuak gai honen inguruan argitaratu duen azken txostenean, hots,
Garapenerako Informazioa eta Komunikazioa 2009: Irismena zabaldu
eta inpaktua handitu txostenean, hau
azpimarratzen da: Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) berriek,
bereziki, abiadura handiko internetak,
empresen negozio moduak aldatzen,
zerbitzu publikoen prestazioa eraldatzen eta berrikuntza demokratizatzen
ari dira. Baina, hala al da? Baiezko
kasuan, jendarte zibiletik zer erantzun
sortzen ari da eta zeintzuk dira jarraitzeko adibideak?
Luca Bentez Eyzaguirrek gako
batzuk eskaintzen dizkigu horren
inguruan eta Afrikan egindako mugikorrerako aplikazio eta software
berriak aurkezten dizkigu. Kapitalismo harrapakariaren aurrean (honek
hego hemisferioan bere aurpegi latzena erakusten du) eta osasun arazoen,
argi-indar faltaren edo mugikorraren
bidez banku kontraturik gabeko transakzio ekonomikoak ahalbidetzen
dituzten sistemen aurrean alternatibak bilatzeko beharretik sortzen dira
tresna berri hauek. Komunikazio
sistemez ari gara, azken finean. Alabaina, Internet World Stats-en arabera, internetaren sartze-tasa Afrikan,
2013ko abenduaren 31an, % 21,3 da,
hots, eskualde geografiko guztietako
tasarik baxuena, Latinoamerikatik (%
49,3), Europatik (% 68,6) edo Amerikako Estatu Batuetatik (% 84,9) oso
urrun dagoena.
Egia da, formula teknologikoak,
arazo guztien erantzun gisa, erakargarriak direla eta ematen du proposamen politikoak ahaztu egiten direla,
ez badute mezu modernizatzailea eta
mordoilo teknologikoa sartzen. Era
berean, klik konputerizatuan oinarritutako espiralaren atzean dagoen baliabide erauzketa eta bere inpaktuak
ingurumenean ere oharkabean joaten
dira. Hala, demografia-hazkundeak
erabiltzaile gehiago, erosle gehiago eta hazkunde ekonomikoa ekar
litzake, baina datuek, berriro ere,
politika publikoen planifikazioa eskatzen dute. Urbanizatzea % 3 hazten da Afrikan (% 15 1950ean; %
37 2005ean; %45 2015ean; % 54
2025ean), baina hirietan % 66 pobrea

Jendarte zibila
ohiukatzeko batzen
da, kalea hartzeko,
prentsari lapurtutako
denbora itzultzeko.
Afrikar kontinentea
behetik aurkezteko

da eta gehienak egonleku informaletan (slum) bizi dira.

ZIBER-KAZETARITZA: ARRAILA

Hedabideen bereganatze eredua, bai


estatu bai enpresa monopolioaren bitartez, eremu pribatuaren hesia alanbratzean oinarritu da, Habermasek
azaldu zuen bezala. Kapital handiarentzat baliogarria den informazioa
zirkuitu txiki eta mugatuetan ibiltzen
zen. Haatik, azken hamarkadan arraila ageriagoa izan da eta difusio kanalek, adibidez, sare sozialek, #fallosdelsistema horren berri ematen dute.
Adibide argiak dira hauek: Wikileaks,
amerikar administrazioaren kontrako
lantza gisa, mundu mailan oihartzuna duena; edo Baba Jukwak Zimbabwuen egiten dituen filtrazioak.
Hedabideak berak praktika hauek
barneratzen ari dira, beraz, zehaztu
behar da zenbateraino xurgatzen duten tradiziozko hedabideek kazetaritza herritar berri hau eta balioztatu
behar da azken honen balio demokratikoa. Gauzak horrela, hurrengo artikuluan geldituko gara, Senegaleko,
Zimbabweko, Eritreako edo Kenyako
aktibismo digitalaren azken joerak
aztertzeko Carlos Bajo Erroren eskutik. Azken artikuluan, kontinenteko
hiriburu teknologikotik, hau da, Nairobitik sare sozialak nola erabiltzen
ari diren hausnartzen lagunduko digu
Naliaka Wafulak, eta bere eskutik
ulertuko dugu tuit edo post batek ezin
duela kale borroka ordezkatu.
Argi geratuko da kazetaritza herritar honek testuinguru ezberdinetan
jarduten dela herrialdetik herrialdera,

DOSIER

eskualdetik eskualdera. Magreb-eko


eskualdea, Afrikako beste hainbat lekurekin erkatuta, erabat desberdina
da eta hedabideak ez dira hor horren
libre eta demokratikoak. Hala ere, teknologiak, komunizakio tresna gisa,
gehiago sartu dira, antza denez, eskualde horretako herrietan Afrikako
beste lekuetan baino. Honek frogatzen du gobernu-politikek zerikusi
handia dutela teknologiaren sartzemailarekin. Hala, bada, azpimarratu
behar da askatasuna eta teknologia
elkarrekin joan behar dutela: teknologia sartze-maila handi batek ez du
ezer bermatzen ez badago pareko askatasun maila.
Behekoa den komunikazio eredu
hau ez dago isolatuta sistema kapitalistaren makinerian; aitzitik, gizarte egitura baten barruan dago eta,
praktika demokratikoetara zuzendutako babes instituzional egokiarekin,
(loturarik gabeko) kazetaritza soil bilaka daiteke.
Dosier honek biltzen dituen artikuluek afrikar kontinentetik gauzak
egiteko beste moduak planteatzen
dituzten mugimendu eta dinamikak
erakutsi eta aurkeztu nahi dizkigute,
hausnarketarako lagungarriak izango direnak: Nola ari dira erantzuten,
Afrikan ohiko hedabideak kazetaritza
herritarraren fenomenoari? Nola sustatu eta oztopatzen dituzte gobernuek
dinamika hauek? Zein da sare sozialen
eragina demokazian eta garapenean?
Nola ikusten dute herritarrek euren
gaitasuna botereari aurre egiteko?
Zein da teknologiaren garapenaren
aztarna ekologikoa? Dosier hau hausnarketa 2.0 egiteko, aktibismorako eta
ohiko hedabideetan aurkezten duten
Afrikaren estereotipoari kritika zorrotza egiteko pentsatua dago.

*Sebastin Ruiz kazetaria eta Saharaz azpiko Afrikako


komunikazio eta zinema gaian aditua da. Wiriko.org
atariaren sortzaileetako bat eta Pueblos Informazio
eta Eztabaidarako Aldizkariko kolaboratzailea da.

InformazioInformacin
eta Eztabaida
PUEBLOS
Laugarren
hiruhilekoa
y Debate
PUEBLOS
2014 33
Cuarto
trimestre 2014

DOSIER

Afrika 2.0

Hedabideak
eta demokratizazioa Afrikan
Jos Carlos Sendn Gutirrez*

Ezaguna da mendebaldeko demokrazietan adierazpen askatasuna eta demokraziaren arteko ideiaasoziazio sendoa. Hedaduraz hedabideak adierazpen eta pentsaera askatasunaren eramailetzat
jotzen dira eta, hortaz, askatasunen aurrerapenaren adierazle fidagarritzat ere jotzen dira.
Gizarte modernoetan hedabideek libreak izan behar dute demokrazia sendoa bermatzeko, hau da:
independentzia ekonomikoa duten enpresek babestuak; botere politikoaren aurrean autonomoak
eta botere hori zelatatu eta kontrolatu eta gardentasuna exigitzen diotenak; euren lana zehaztasunez
egiten dutenak, gertatutakoa eta bere protagonistak errespetatuz, eta jende askok
ezkutatu nahi duena ikertzeko adorea dutenak.

au da idea honen proiekzioa


sostengatzen duen logika,
ideia horren alde egiten duten
herrietatik afrikar kontinenterantz.
Estatu-nazio independienteen bi heren (195tik 117), gutxi gora bera,
hauteskundeetan oinarritutako demokraziak dira1. 1970ko hamarkadaren
hasieratik, hirugarren demokratizazio boladaren ondorioz, inoiz baino
Estatu gehiagok alderdi anitzeko hauteskundeak ospatu dituzte2,horietako
gehienak afrikarrak izan direlarik.
Iritzi orokorraren arabera, hedabideek Afrikako demokraziari eta, hedaduraz, gizadiaren egoerari egin liezaiokeen ekarpen garrantzitsua onartu
behar da. Beraz, zergatik dira horren
txikiak afrikar demokrazia formaletan
lortutako aurrerapenak? Izan ere, hauek
konstituzioak dituzte, oinarrizko askatasunak onartzen dituzte (adierazpen
askatasuna barne), hauteskundeak os-

2014

patzen dituzte aldian-aldian eta herritarrak ordezkatzen omen dituzten alderdi


politiko anitz dituzte.
Eta, era berean, zergatik dira demokrazia sendoak dituzten mendebaldeko
herritarrak gero eta mesfidatiagoak euren ordezkari politikoekin (hauteskundeetan parte-hartzea gero eta baxuagoa
da), gobernatzen dituzten instituzioekin
eta hedabideekin, eta zergatik eskatzen
dute bestelako demokrazia bat edo
demokrazia birsortzea.

PARALELISMO ARRISKUTSUAK
Pertsona gutxik esango lukete, gaur
egun, Afrikan demokrazia beste modu
batean ulertzen dela. Hala ere, problematikoa da eredu politiko zehatz baten
transmisio eta inposaketa, afrikar gizarteetako kulturak, historiak eta soziologia errespetatzen ez dituena3.
Adibidez, jendarte zibila, etnizitatea eta partaide izatea ikusteko modu

Laugarren
hiruhilekoa
PUEBLOS
Informazio
eta Eztabaida
Cuarto trimestre
PUEBLOS
Informacin
y Debate

ezberdina. Afrikan, jendarte zibileko


erakundeak ez dira beti zertan Estatutik eta gobernutik bereizita egon, mendebaldeko gizarteetan gertatzen den
bezala. Izan ere, Estatuarekiko lankidetza afrikar biztanleriaren mekanismo estrategikoa izan daiteke talde
marginatuek botere maila altuagoa eta
Estatuaren baliabideak eskuratzeko4.
Etnizitateari eta partaide izateari
dagokienez, Ake-ren arabera5, gizarte liberaletako alderdi sistemak ez du
zentzu handirik gizarte afrikarretan,
azken hauetan elkarteen garapena oso
oinarrizkoa baita eta interes taldeak,
funtsean, talde primarioak dira oraindik. Askotan, beraz, alderdi politikoak
leialtasun etnikoa eskatzen dute ideologia politikoa baino.
Era berean, hauteskunde libre eta
bidezkoak ospatzea demokratizazio
adierazle nagusi eta orokorrenetako
bat da. Hala ere, adierazle honi de-

Teknologiaren booma,demokrazia eta kazetaritza hiritarra artean


mokraziaren inguruan mendebaldeak dituen ikusmoleak, zuzenean,
afrikako testuingurura bihurtzeko
asmoa kritikatu izan zaio6. Gainera,
maiz, hauteskundeak bake prozesuaren azken pausotzat hartu izan
dira. 1990Ko hamarkadan, Afrikan,
demokraziaren kita aplikatu zen
bezala, bake-prozesuaren kit batez
hitz egin daiteke. Hau, Nazio Batuen
Erakundeak, alderdi anitzeko zenbait
erakundeek eta zenbait enbaxadek
sortu zuten, bereziki gatazka osteko
egoeretan7.

ARGAZKIA: SEBASTIN RUIZ.

HEDABIDEAK
ETA DEMOKRAZIA

AFRIKAN

Demokraziaren adierazle eta printzipio eskasak aplikatzeak dakartzan


arazoak gorabehera, printzipio hauek
Afrikako hedabideen, demokraziaren
eta garapenaren arteko harremanaren
ikerketen marko nagusi bilakatu dira.
Hala, bada, normatibo bilakatzen da
politiken eta arautzearen analisia, baita adierazpen askatasunarena, irratiaren, egunkarien eta telebistaren rolari
soilik zuzenduz (hauek, askotan, publikoak izaten dira eta txandako gobernuak kontrolatzen ditu). Aitzitik,
arreta gutxi eskaintzen zaizkio informalagoak eta herrikoiagoak diren komunikazio moduei8.
Afrikako demokrazia ohiko hedabideen rolaren menpe egongo balitz
nagusiki, demokrazia heriotza-arrisku

latzean egongo litzateke. Eta, hala ere,


onartu behar da afrikar kulturan errotutako komunikabide fidagarri batzuk
lagun lezaketela afrikarrek berek zehaztutako benetako demokratizazio
prozesua bultzatzen.
Komunikazio arloko profesionalek gainditu behar dituzten oztopoak
ezagutzeak egoera hobeto ulertzen
lagunduko digu. Oztopo anitz hauek
hedabideen jabeak diren enpresekin
dute zerikusia, besteak beste, ustelkeriarekiko sentiberatasun handia eta
balore etikoekiko zabarkeria9.

Britaniar kolonia ohietako


(Kenya, Nigeria, Ghana
eta Tanzania) hedabideak
hedabide enpresa
sendoen eta kazetaritza
profesionalaren eredu
liberalaren menpekoak dira;
aldiz, frantziar eta belgikar
kolonia ohietakoek
egitura ahultasun
handiak dituzte

DOSIER

Egoera ezberdina da herrialde


afrikarren artean hizkuntza eta kolonizazioaren arabera. Hala, bada, britaniar kolonia ohietako (Kenya, Nigeria, Ghana eta Tanzania) hedabideak
hedabide enpresa sendoen eta kazetaritza profesionalaren eredu liberalaren
menpekoak dira; aldiz, frantziar eta
belgikar kolonia ohietakoek egitura
ahultasun handiak dituzte10. Hortaz,
anglofonoek tradizio kolonial anglosaxoien eredua jarraitzen dute eta
frankofonoek, ordea, frantziar edo latindar estiloa mantendu dute11.
Afrikar herri gehienetan botere
politikoek profesionalen kontra jokatzen dute, erantzunkor eta begiluzetzat baitituzte hauek gobernuko
alderdiaren edo buruaren ontasunak
goratzen ez dituztenean. Horrek, gehienetan kartzela edo hilda amaitzea
ekar liezaieke profesional hauei12. Kazetaritzan aritzeko munduko hamar
herrialde arriskutsuenetik, bi Afrikan
daude, hots, Somalia eta Nigeria13.
Horrez gain, hedabideen jabeen
eta alderdi politikoen artean harreman
zuzena ikusi da. Hala, bada, gobernuarekin kritikoenak diren egunkariek oposizioko lider nagusien etnia
edo eskualde jatorri bereko jabeak dituzte. Era berean, gobernua adiskidetasun handienaz tratatzen dituztenek
presidentearen edo alderdiko beste
inoren etnia edo eskualde jatorri bereko jabeak dotuzte. Hau da, hain zuzen, Sierra Leona, Mali, Benin, Boli
Kosta, Nigeria, Kamerun eta mendebaldeko Afrikako beste hainbat herriren kasua14.
Erdialdeko Afrikako herrialde gehienetan, alderdi edo hautagai guztiak
saiatu dira hedabideak kontrolatzen.
Han prentsa pribatua duela 20 urte
bakarrik jaio zen, aniztasun politikoarekin batera. Hedabideen estaldurak hautagai politiken tonuaren eta
adierazpen subertsiboen eragin handia du15.
Mendebaldeko Afrikan, Boli
Kostaren kasuak joera berak erakusten ditu, izan ere, hedabideak politiko
ezagunen eta euren aliatuen eskuetan
kontzentratuta daudela erakusten du.
Notre Voie egunkaria Laurent Gbagbo presidente ohiarena zen; barne ministroa, Ahmed Bakayoko Mayama
et Production argitaletxeko akziodun nagusia zen (500 akziotik 475).
Lauren Gbagboren aldeko Cyclone

InformazioInformacin
eta Eztabaida
PUEBLOS
Laugarren
hiruhilekoa
y Debate
PUEBLOS
2014 55
Cuarto
trimestre 2014

DOSIER

Afrika 2.0

SARL prentsa argitaletxea bi akziodunen artean banatuta zegoen, hots:


Bamba Nadiani (Gbagboren bigarren
emaztea) eta Gbagbo Koudou Al
Rais David (bere semea)16.
Zentzu honetan, herriko hedabideak gizarte kapitala eta eragin politikoa lortzeko lekutzat hartu behar
dira, publikoa informatzeko plataforma baino. Beraz, mendebaldean
daukagun ulertzeko modu hori, non
hedabideak publiko zabalari informazio objektiboa bideratzeko espazioak
diren, idealistegia da mendebaldeko
gizarteei aplikatzen denean, baina, are
gehiago, eskas eta azaleko bilakatzen
da hedabideak benetako testuinguruetan azaltzeko, esaterako, Boli Kostako hauteskunde krisian17.

ERRONKAK ETA AGERTOKIAK,


AFRIKAN, HEDABIDEEN ETA
DEMOKRAZIAREN ARTEKO
HARREMANA MAHAIGAINERATZEKO

Ikusi dugunez, hedabideen eta demokraziaren arteko harreman zuzenak


Afrikan, antza, ez du praktikan funtzionatzen. Izan ere, ohiko analisiek
erakusten dutena baino askoz konplexuagoa da harreman hori. Afrikako
herri askoren egunerokoan, gizarte
demokratikoagoak sortzeko helburu
duina, sarritan, beste zenbait helbururekin lehiatzen da, hala nola, funtzio-

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17

2014

natzen duten instituzioak, hezkuntza


unibertsal duina, bidezko prezioetan
herritarrak babesten dituen osasun
sistema; edo babesa eta segurtasuna
eskaini eta biztanleak beldurtzen ez
dituzten polizia edo armada izateko
helburuak. Helburu guzti hauek badaude eta, aldi berean, gainera herriaren etorkizunarekin konpromisoa
duten politiko zintzoak eta gertaeren
berri eman eta gobernuaren jarduera
kontrolatzen duten kazetariak ere behar dira.
Aurrekoak ez du esan nahi adierazpen eta informazio askatasunak
eta hedabide eta profesional sistema
sendoak beste helbururen mende egon
behar dutenik, Era berean, honek ez
du justifikatu nahi larderiazko eta
sasiko gobernuek askatasuna bilatzen
duten herritarren eta kazetarien kontra
egiten duten errepresioa. Lerro hauek
zera erakutsi nahi dute soilik: aurrean
dugun lanaren konplexutasuna eta
testuinguruan jarritako analisien garrantzia zein den.
Hortaz, Afrikan demokrazia gehiago eskatzea eta, aldi berean, demokrazia kitak bezalako epe laburreko
errezetak aplikatzea, edo dauden hedabide kopurua soilik zenbatzea okerra
da; herrien garapen maila Barne Produktu Gordinaren (BPG) bidez soilik
aztertzea bezain okerra.

Freedom House, 2012. Ikus: www.freedomhouse.org.


Norris, Pippa (argtz) (2010): Public Sentinel. News Media & Governance Reform, Washington, The World Bank.
Nyamnjoh, Francis (2005): Africa s Media, Democracy and the Politics of Belonging, London, Zed Books.
Ibd.
Ake, Claude (2000): The Feasibility of Democracy in Africa, Senega, CODESRIA.
Berger, Guy (2002): Theorizing the Media- Democracy Relationship in Southern Africa, International Communication Gazette, Vol. 64.
Frere, M.-S: (2011): Elections and the Media in Post-Conflict Africa. Vote and Voices for Peace?, London/New York,
Zed Books/Panos.
Wasserman, H. (argtz.) (2011): Popular Media, Democracy and Development in Africa, London/New York, Routledge.
Beckett, Charlie; Kyrke-Smith, Laura (eds.) (2007): Development, governance and the media: The role of the media
in building African society, Londres, LSE- Polis. Hemen eskuragarri: www.lse.ac.uk.
Ikus 6. oharra.
Nyamnjoh, Francis (2005), a. lib.
Ikus 6. oharra eta Kazetarien Babeserako Batzordearen web orrialdea, www.cpj.org.
Ikus: www.cpj.org.
Nyamnjoh, Francis (2005), a. lib.
Frere, M.-S (2007): The Media and Conflict in Central Africa, Boulder, Lynne Rienner Publisher.
Moussa, Zio (2012): The Media and the Political Crisis in Cte dIvoire, Legon, Ghana, Media Foundation for West
Africa. Hemen eskuragarri: www.mediafound.org.
Sendn J. C. (2013): Cte dIvoire 20102011 post electoral crisis: An approach from the media, Journal of African
Media Studies, 5.

Laugarren hiruhilekoa

PUEBLOS

Informazio eta Eztabaida

Afrikan demokrazia gehiago


eskatzea eta, aldi berean,
epe laburreko errezetak
aplikatzea edo dauden
hedabide kopurua soilik
zenbatzea okerra da;
herrien garapen maila
Barne Produktu
Gordinaren (BPG)
bidez soilik aztertzea
bezain okerra

*Jos Carlos Sendn Gutirrez


Madrileko Rey Juan Carlos Unibertsitateko irakaslea da.
UNESCO ikerketa katedra Komunikazioa eta Afrika gaietan.

Teknologiaren booma,demokrazia eta kazetaritza hiritarra artean

DOSIER

Afrika, berrikuntza mugikorra

ARGAZKIA: SEBASTIN RUIZ.

Konektibitate mugikorrari
dagokionez, berrikuntzan
eta asmamenean Afrika da
lehena. Izan ere, bertako
alde askotan ez dago aldez
aurretiko telefonia finkorik
eta mugikorrak ezinbesteko
bihurtzen dira. Telefonia
mugikorra aberastasun eta
garapen faktore bat da,
sormenezkoa eguneroko
arazoei konponbidea bilatzeko.
Ondorioz, telefoni mugikoarra
gizarte berrikuntza faktorea da.
Mugikorra ez da komunikazio
tresna huts bat; aitzitik,
hezkuntzarako baliabideak
lortzeko, banku eragiketak
egiteko edo irrati eta telebistako
edukiak eskuratzeko aukera
bermatzen du.

Luca Bentez Eyzaguirre*

onek arreta eman dio nazioarteko ikertzaile askori eta hauek


garapen horietan lehenak izan
diren herrietara joaten dira teknologia
horien erabilera sozial eta subjektiboak aztertzera. Zentroak eta laborategiak kontinente osoan zehar sakabanatzen dira, besteak beste, Afrikako
berrikuntza hiriburuan, hots, Nairobin
dagoen iHUb aitzindaria, Ugandako
Hive CoLab, Kameruneko Activspaces eta Senegaleko BantaLabs. Guztira, 26 afrikar herrialdetan banatutako
90 zentro inguruk eta AfriGadget.
com edo WhiteAfrican.com bezalako
zenbait web orrialdek kontinentearen
berrikuntza gaitasuna erakusten dute.
Telefono mugikorretik edozen
eduki bidal daiteke alternatiba izan
daitezkeen plataforma hauetara.
Adibidez, Ushahidi-k1 SMS komunikazioa, posta elektronikoa eta
weba uztartzen ditu datu-meatzaritza

aplikazioekin, eta ez da beharrezkoa


instalatzea. Kenyako 2008ko hauteskundeen osteko indarkeria salatzeko hasi zen erabiltzen eta, egun, 132
herrialdetan erabiltzen da, horietako
asko afrikarrak direlarik.
Honen aurretik bazegoen mapaketa sistema, baina eman dioten erabilerak hauteskundeak monitorizatzea,
hondamendiak, edo arriskuak somatzea eta geoposizionatzea ahalbidetzen du. FrontlineSMSrekin lankidetzan, plataformak testu mezuen
harrera bideratzen du eta plataformaren zerbitzuen multzoarekin uztartzen du. Plataformak konexio zentro
independiente bat du. Ushahidi-k,
UNESCOk helburu berarekin sortutako RapidSMS-k2 bezala, parte-hartze politikorako eta giza eskubideen
urraketen edo hauteskunde deialdien
inguruko salaketak egiteko aplikazioak ditu.

InformazioInformacin
eta Eztabaida
PUEBLOS
Laugarren
hiruhilekoa
y Debate
PUEBLOS
2014 77
Cuarto
trimestre 2014

DOSIER

Afrika 2.0

Ushahidi eta Geochat ere, elkarren osagarri dira. Azken honek, testu
mezuetarako komunikazio kanal ezberdin asko biltzen ditu (Clickatell-i
esker estaldura osoa dute edozein
lekutik), baita sateliterako edo ordenagailuaren bitartez. Gainera, Twitter
hartzen du geoposizionamendu tresnekin batera. Iniziatiba hauen eta
izaera bereko beste zenbaiten inguruan aritzen da MobileActive.org
ataria. Honek, erabilgarritasuna eta
mugikorreko aplikazioak bultzatzen
ditu gizartearen aurrerabide eta garapenerako.
Telefonia zerbitzu merkeenaren
bidez, hu da, SMS huts baten bidez, afrikar herrialde ezberdinetako
aplikazio eta zerbitzuak gizarte berrikuntzaren lagin anitza dira. Gaur
egun, nahiz eta biztanleen ehuneko
20k baino ez duen telefonia mugikorra erabiltzeko aukerarik, Afrikakoak
sartze-tasa handienak dira3, Nazioarteko Telekomunikazio Batasunaren
datuen arabera. Garapeneko Banku
Afrikarraren arabera, erabiltzaileen
kopurua %10 gora egiten duenean
Barne Produktu Gordinak (BPG) %1
baino gehiago, egiten du gora; batzutan %1,5 ere izan daiteke igoera hori.
Fenomeno hori pertsonen bizitza
eta enpresen jarduera aldatzen ari da,
baina erronka onura horiek biztanle
gehienei luzatzea da, enpresa ekimena
sustatzea eta lana sortzea, baita esportazioak handitzea ere. Erronka hauei
aurre egiteko, adibidez, Ugandan MaraMentor aplikazioa garatu da, Afrika

Ushahidi-k, UNESCOk
helburu berarekin sortutako
RapidSMS-k bezala,
parte-hartze politikorako
eta giza eskubideen
urraketen edo hauteskunde
deialdien inguruko
salaketak egiteko
aplikazioak ditu

2014

Laugarren hiruhilekoa

PUEBLOS

mailakoa dena. Honekin enpresariek


ekintzaile gazteen proiektuen tutoretza lana egiten dute.
Mugikor bidezko jarduera ekonomikoak oso garrantzitsuak dira;
izan ere, bidalketen bidez bakarrik,
kontinenteak ehun mila milioi dolar
baino gehiago jasotzen du urtean.
Afrikarren moldaketa kulturaren fruitu, transferentzia sistema bat sortu
zen aurreordain txartela eta SMS baten bidezkoa. Horren ondorioz, banku
mugikor bat sortu eta hau kontinenteko herri askotara hedatu da. Kenyan
Safaricom-ek mugikor bidezko ordainketa sistema (Mpesa) erabiltzen
du eta mugitzen dituen finantza transakzioak herrialdeko BPGren %20
dira, hots, zortzi mila milioi dolar.
Enpresa horrek komisioak ongintzari
ematen dizkio dohaintzan, gizarte berrikuntza sistema sendotu eta banku
sistemak dituen mugak sahieste aldera. Merkataritza eremuan, mugikorra prezioen eta merkatuen inguruko
informazioa eskuratzeko erabiltzen
da, hornitzaileei ordaintzeko, produktuen salerosketa eta entregen seguimendurako. Leku askotan partekatutako mugikorrak erabiltzen dira,
nahiz eta alokairu eta berriz kargatze zerbitzu merkeak ere badauden.

INGURUMENA,
NEKAZARITZA ETA OSASUNA

Deforestazioaren kontrolerako erabilerak daude, posizionatze geografiko sistemari esker. Tokian tokiko
nekazariek hauekin laguntzen dute
eta lehorte eta uholdeen kontrolerako
ere erabiltzen da, uztak babestu edo
prezio hobeak lortze aldera. Kenyan,
mugikorrak eguzki energiaren bidezko argitze sistema dute eta lehoia
uxatzeko erabil daitezke. Bertan sortu
zen iCow4, ere. Honek informazio zabala eskaintzen du, baita nekazari eta
abeltzainen arteko konexioa, euren
lana eraginkorrago bihurtzeko asmoz.
Mugikorrak gaixotasunen kontrako borrokan ere laguntzen du. Mali
bezalako herrietan telemedikuntza
zerbitzuak daude. Hauek, higiene eta
elikaduraren inguruko aholkuak ematen dituzte eta txertatze kanpainak
koordinatzen dituzte. Ugandan dagoen mugikorrerako aplikazio batek
paludismoa urrutitik diagnostikatzeko balio du, espezialistak parte hartu

Informazio eta Eztabaida

behar izan gabe. Matibabu du izena


eta, oraindik sistema eragilearen aldetik mugak baditu ere, odol analisi
baten emaitza 15 minututan ematen
du. Aplikazioa doakoa da baina analisia egiten duen dispositiboak 30 dolar
inguru balio du. Hau prezio handia
da herrialde horretarako baina prototipo merkeagoa lortuko dela uste da.
Kenyan ere datu-meatzaritza erabiltzen da osasuna hobetzeko. Internews
enpresak Data Dredger proiektua garatu du. Horrek informazioa jaso eta
gai ezberdinen inguruko infografien
bidez eskaintzen du, hala nola, farmazeutikoen iruzurraren, gaixotasun
endemikoen kontrako borrakaren edo
GIBaren prebentzioaren arloko aurrera pausoen ingurukoak.

GOBERNAGARRITASUNA
ETA PARTE-HARTZEAN
Telefonia mugikorra gobernagarritasun
tresna bat da, informazio publikoaren
difusioa, parte-hartze politikoa, gatazka eta indarkeriaren prebentzioa eta
kontrola errazten duena. Kenyan Ushahidi (lekukotasuna kisuajiliz) dagoen moduan, 2010ean, Boli Kostan,
Wonzomai sortu zen kontrol politikorako eta, gehienbat, sare herritar gisa
seguratasunetik osasunera doazen gai
ezberdinei aurre egiteko. Testuinguru
berean Car Rapide sortu zen. Honek,
ikus-entzunezko formatua du eta You
Tube-ren bidez funtzionatzen du. Telebistako edukiak aukeratzen ditu emigratzaileen kontsumorako eta eztabaida politikorako foroa ere bada. Horren
alternatiba Sama Baat da, Ushahidin
ere aplikazioa duena. Hau gertakari
mapa batean bistaratzen da. Nigerian, hauteskundeen kontrola Revoda5
aplikazioaren bidez egiten da.

Teknologiaren booma,demokrazia eta kazetaritza hiritarra artean


Open Data, murrizketa gabeko datu
irekien bidez, guztien onaren gaineko
filosofia eta praktika da. Afrikan ere
badu bere mugimendua, hots, OpenAFRICA6. Proiektu honek irekitasuna
eskatzen du eta kazetari eta erakunde
ofizialen informazioa herritarren eskura jartzen du. Code4SouthAfricak
ere, programatzaileekin egiten du lan
kazetariak trebatzeko eta datuen kudeaketarako aplikazioak garatzeko.
Nigeriako kontrol politikorako,
BudgIT-ek eskura jartzen du informazio publikoa. Gardentasuna eta
herritarren parte-hartzearen inguruan
elkarrizketa bultzatu nahi duen plataforma elkarreragilea da. Hegoafrikan
sortutako CorruptionNET aplikazioa
antzindaria da. Horren bidez, herritarrek ustelkeriaren gaineko txostenak
bidaltzen dituzte euren mugikorretik,
SMS bidez. Nigerian, gardentasuna
sustatzeko Enough is Enough Nigeria Coalition sortu zen. Hasiera
baten, hauteskundeen inguruan sortu zen baina aktibo jarraitzen du petroleoaren salmentaren edo enpresa
hauen jardueraren eta antzeko gaien
inguruan.
Kenyan, mugikorreko mVerified
aplikazioak agirien egiazkotasuna
bermatzen du erregistro ofizialak
kontsultatuz. Ugandan sare sozialen
erabilerak justizia lortzea eta eskubideak betearaztea errazten du, Gerald
Abila abokatua eta bere Barefoot Law
erakundeari esker. Hauen bidez, Skype, Twitter edo Facebook bezalako
sareen bidezko testu mezuek eta irrati
bidezko difusioak herritarren eskubideen inguruko zerbitzu juridiko eta
informazioa ematen dute.

KAZETARITZA INDEPENDIENTEA
Komunikazio eta kazetaritza arloetan
African Media Initiative7 bezalako ekimenak azpimarratu behar dira. Honek
hedabide independienteak hobetu nahi
ditu, gobernagarritasuna eta garapena
1 www.ushahidi.com.
2 www.rapidsms.org.
3 Nazioarteko Telekomunikazio Batasunaren komunikatua, 2014ko maiatzaren 5ekoa. Erakunde hau
Nazio Batuetako erakundea da, informazio eta komunikazio teknologietan aditua. Hemen eskuragarri:
www.itu.int.
4 http://icow.co.ke.
5 http://revoda.org.ng.
6 www.openafrica.org.
7 http://africanmediainitiative.org.
8 www.mediawatchglobal.com eta www.adbusters.org.
9 http://instagram.com/everydayafrica.

DOSIER

administrazioaren arteko komunikazioa bideratzen du eta hedatuena da


herri hartako kazetaritza herritarraren
esparruan.

Informazio ezberdina
ematen duten plataforma
OKIKO SARE SOZIALAK
alternatiboen adibideak TSare
sozial handien alternatiba gisa,
ere badaude, besteren tokian tokikoak daude, esaterako,
hegoafrikarra. Honek arrakasta
artean, Alternative Media Mxit
handia du bertan, Facebookek dituen
Watch edo Adbuster harpidetzen hirukoitza dituelarik. Muchat honek oinarrizko teMedia Foundation. Hauek gikorrerako
lefonoetan ere funtzionatzen du eta arhedabideen kontzentrazio gazkiak igo eta kalifikatzeko aplikazio
gero eta handiagoari edo bat garatu du, Motribe arrakastatsua.
Argazkilaritzak momentu berezia bizi
afrikar informazioaren du Everyday Afrika9 ekimenarekin.
gaineko txinatar kontrolari Honek Afrikaren irudi esterotipatua
aldatzea aldarrikatzen du, Instagramen
erantzuten diote argitaratutako argazkien bidez.

Afrika osoko ikuspegi batetik bultzatzeko. Informazio ezberdina ematen


duten plataforma alternatiboen adibideak ere badaude, besteren artean, Alternative Media Watch edo Adbuster
Media Foundation8. Hauek hedabideen
kontzentrazio gero eta handiagoari edo
afrikar informazioaren gaineko txinatar
kontrolari erantzuten diote.
Kazetaritza herritarraren mesederako, Africa Check-ek albisteak
egiaztatzen laguntzen digu. StoryMaker kode irekiko aplikazioak kazetaritza bideoak sortzeko balio du.
Segurtasun handiago baterako eta
kontrolari eta zentsurari aurre egiteko
Tor nabigatzailea erabilera ezberdinetara egokitzen da eta erabiltzaileen
aztarna digitalak ezabatzen ditu, zerbitzari ezberdinetatik sakabanatuz.
Ghanan, herritarren mobilizazioa, Bloggin Ghana plataformaren
bidez bideratu da. Plataformak herrialdeko blogak bildu zituen euren
berriak Twitter bidez argitaratzeko.
Senegalen, 2012 hauteskundeetarako
gardentasuna lortzeko helburuarekin, Sunu2012 plataforma sortu eta
hedabideentzako eta herritarrentzako
erreferente bilakatu zen, bai bertan
bai emigratuentzat. Angolako Central 7311-k rol garrantzitsua izan zuen
2011ko mobilizazioetan herri hartako
emigratzaileekin konektatu baitzen
sare sozialen bidez. Nigeriako Sahara
Reporters plataformak herritarren eta

Ghanako Saya.im sare sozialak


testu mezuen bidez funtzionatzen du,
hortaz, oinarrizko telefonoetarako ere
balio du. Norbanako edo taldeen arteko mezularitza eskaintzen du telefonoko edo sare sozialetako kontaktuak
erabiliz. Bideojokoen sektoreak ere
hainbat antzindari du Afrikan, adibidez, Nigeriako Kuluya.com. Horretan
tokiko gaiak eta bertako pertsonaiak
agertzen dira, eskaintza ezberdina
sortuz. Era berean, Ghana Leti Arts-ek
afrikar tradizioak aukeratzen ditu bere
bideojoko eta komikietako argudioak
jorratzeko. Nigeria, lehena da telefono bidezko ikus-entzunezko edukien
kontsumoan, Afrinolly aplikazioari
esker. Hau arrakastatsuena da Afrikan
eta kontinenteko produkzioak eskuratzeko aukera ematen du, bereziki
munduko bigarren ekoizlea den Nigeriako Nollywood industriakoak.
Ibilbide honek afrikar kontinentearen gaitasuna erakusten du, erabileraren eta beharren arabera, erronka
teknologikoei aurre egiteko. Egoera
horretan, gizarte berrikuntzaren arreta
sormen, asmamen eta konpontzearen
arteko konbinazio hauek ematen dute.
Horren atzean gero eta handiagoa de
biztanleria anitz eta dinamikoa dago,
etorkizuna non dagoen era ezberdinean ikusten duena.

*Luca Bentez Eyzaguirre kazetaria, Canal Sur telebistaetxeko erredaktorea eta Cdiz-eko unibertsitateko
irakaslea da, Marketing eta Komunikazio sailean.

InformazioInformacin
eta Eztabaida
PUEBLOS
Laugarren
hiruhilekoa
y Debate
PUEBLOS
2014 99
Cuarto
trimestre 2014

DOSIER

Afrika 2.0

Sareak hesiak
gainditzen ditu

Herritar kazetaritza
eta prentsa askatasuna
ARGAZKIA: SEBASTIN RUIZ.

Sare sozialek eta web 2.0-aren tresnek aurrera pausoa ekarri dute saharaz azpiko
Afrikara prentsa askatasunari dagokionez. Beste aldetik, kontinente horretan internetek
presentzia txikia du eta, horren ondorioz, berrikuntza hau ez da behar bezain eraldatzailea izaten ari.
Tresna hauei esker, ez da zaila online hedabide bat sortzea, batzuetan hau ahula izan arren.
Izan ere, herrialde gehienetan ezegonkortasunak kazetaritzaren merkatua lastatzen du
eta merkatu horretatik kanporatutako kazetari gazteen (eta zaharren)
arduraren ondorioz halako ekimenak ugaritu dira.

Carlos Bajo Erro*

gitura edo plangintza handiagoa beharko luketen proiektuez


haratago, hainbat herritarrek
informazio-aniztasuna bultzatu dute,
informazio-gizartearen garrantziaren
jakitun. Gaur egun, tokiko albiste agentzien mailako informazio erreferente
bilakatzeko nahikoak dira hauek: kontu
bat sare sozial nagusietan (Facebook,
Twitter), blog bat plataforma batean
(Blogger, Wordpress edo txikiagoak,
hots, Overblog, Mondoblog) edo, esate baterako, Youtube-ko kanal bat. Eta
asko dira kontinente osoan tresna hauez
baliatu diren herritar eta kolektibo arduratsuak (eta konektatuak).

ZENTSURARI ISKIN

Afrikako zenbait gobernuk hedabideak kontrolatzeko ahalegina egin

10

2014

Laugarren hiruhilekoa

PUEBLOS

dute baina ahalegin hori alferrikakoa


izan da tresna digitalen agertzearekin. Zentsura eta difusio plataformak
erabiltzeko eragozpenak erregimen
askok erabili ohi izan duten amarrua
izan da, Afrikan zein munduko beste
edozein lekutan: ez dago prentsa askatasuna baimentzen duen larderiazko erregimenik, izan ere, informazio
gabeko gizartea kontrolatzea errazagoa da. Ohiko erreportarien esanetan, gerra bateko lehenbiziko biktima
egia bera da eta, afrikar herri askotan
boterean irautea gerra hutsa da. Urteak joan urteak etorri, kontinenteko
zenbait erregimen informazioaren
kontrolean aditu bilakatu omen dira.
Baina, hain zuzen ere, kasu horiek
sare sozialen gaitasuna frogatu dute
eragozpen hauek gainditzeko.

Informazio eta Eztabaida

Eritrean, hedabideen kontrola erabatekoa da, eta hesi sendoek ez dute


uzten ez atzerrian produzitutako informazio ezagutzea ez bertako informazioa kanpora zabaltzea. Nazioarteko prentsarako betoa duen herria da.
2007. urtetik azken postuan dago, Korearen azpitik, Mugarik Gabeko Erreportariak erakundeak egindako prentsa askatasun sailkapenean. Era beran,
2012an, Committee to Protect Journalist (CPT) erakundeak munduko
herrialderik zentsuratzaileenatzat jo
zuen hura. Informazioa mugatzeko
estrategiak ohiko hedabideen kontrola
eta telekomunikazio sarearen mugatzea uztartzen ditu.
Hala ere, testuinguru honetan,
lehio batzuk edo, hobeto esanda, tunel edo pasabide batzuk ageri dira

Teknologiaren booma,demokrazia eta kazetaritza hiritarra artean


eta, hauen bitartez, posible da herria inguratzen duen alegiazko hesia
metaforikoki burlatzea. Diasporatik mantendutako informazio web
orrialdeek jarduera luzea dute eta,
horiez aparte, sare sozialetan herri
barneko eta kanpoko eritrearren arteko zubiak ezartzen dituzten pertsonak agertzen dira, gobernua kolokan jartzeko informazio eta kritika
kanala ezartzen saiatzen direnak.
Zenbait hilez, adibidez, Arbi Harnet (askatasunezko ostirala) izeneko
talde batek matxinatzeko eta herritar
mobilizaziorako deia egin zuen Facebook bidez. Dena den, talde horrek
ez du jarduerarik izan azken urtean.
Erbesteratutako eritrear kazetarien
aldetik, @EritreaInMyMind, @EritreaActivist edo @EriRevoltMay24
Twitter kontuek, besteak beste, ohiko
hedabide monolitiko eta ofizialisten
aurrean
informazio-kontrapuntua
ematen dute. Adibide horietako azkenak 3.000 jarraitzaile baino gehiago
ditu. Kontua zenbait herri mugimendu
eta kolektibori lotuta dago eta ez da
ezaguna nondik tuiteatzen duen baina herri hartako gaurkotasunarekiko
lotura argia da. Pasadizozkoagoa den
adibide bat @AgameDictator kontuarena da. Kontu horren jabeak H.E.
Isaias Afewerki (independentziaz geroztik Eritreak izan duen presidente
bakarraren izena) izena erabiltzen
du, baita politikari horren argazkia
ere. Benetazkoa iruditzeko asmorik
gabe, fikziozko nortasun horretatik,
herriak dituen zailtasunen inguruan
hitz egiten du ironiaz: #Eritrea2014
izan ere, nork behar du ura edo argiindarra?.
Beste kasu bat Eritreatik hurbil
dagoena, Zimbabwerena da. Robert Mugabe herriaren buru izan da
azken hiru hamarkadetan eta giza
eskubideen urraketen salaketak gero
eta ugariagoak eta sendoagoak dira.
Adierazpen askatasunari dagokionez,
etengabeko atxiloketa eta kondenen
beldurrak kazetariak lotzen ditu. Giro
honetan, anonimatuak askatasuna
ematen du eta ez dago sare sozialak
bezalako tresnarik gutxienezko bermeak eskaintzeko kapaza denik.
Seguru asko anonimatu, malgutasun eta (ia) nonahikotasun baldintza
hauek direla eta, Facebook izan zen
Baba Jukwa-k (Aita Jukwa, shona
hizkuntzaz) aukeratutako agertokia.

Itxura xaloa duen fikziozko pertsonai


hau Robert Mugabe eta bere egitura
politikoa lotsaz gorriarazten aritu da
2013ko martxotik. WikiLeaks gogora
ekartzen duen estiloa erabiltzen du,
dokumentuen filtrazioa eta, batzutan,
txisteak eta esamesak uztartuz. Batean kale, bestean bale, eduki serio
eta egiaztatuak eta horren fidagarriak
ez diren beste batzuk erabili ditu eta
hainbeste haserretu da Zimbabweko
presidentea non prezioa jarri dio
Baba Jukwa-ren buruari ordainsaria
eskainiz bere benetako nortasunaren
inguruko informazioengatik.
Baba Jukwak bere Facebook kontuaren bidez ezagutzera eman dituen
dokumentuak (kontu handikoak eta
iturri fidagarrietatikoa omen direnak) pertsekuzio-paranoia piztu dute
ZANU-PF gobernuko alderdiaren
barruan eta, horren ondorioz, seinalatu izan dira hainbat kazetari kritiko
eta gobernuko kargu garrantzitsu.
Hainbatetan boikoteatu eta itxi izan
bada ere, web orrialde horrek 400.000
jarraitzaile baino gehiago ditu. Pertsonaiaren anonimatuagatik hau ugaldu
da eta pertsona asko huraz jabetzen
saiatu dira. Nolanahi ere, informazio
iturri alternatiboa izan da oso kontrolatuta dagoen herri horretan eta azken
asteotan bere momentu baxuenean
badago ere, informatzen jarraituko
duela ziurtatu du.

ADIERAZPEN ASKATASUNAREN
KONTRAKO ERASOAK ETA BABES
KANPANIAK

Blogari eta tuitlariak afrikar gobernu


askoren kezka bilakatu dira, hain justu ere, hedabideen kontrola ezerezten
dutelako. Azken urteotan, ekintza ezberdinak burutu dira informazioa beste era batean zabaltzeko beste tresnak
bilatu dituzten kazetari herritar edo
profesional hauen kontra. Edozelan
ere, operazio hauekin batera ziberekintzaileen komunitatea (abizen
ezberdinetako) kazetari hauen eta,
orokorrean, adierazpen askatasunaren
alde mobilizatu da.
2013ko maiatzaren 7an, Makaila
Nguebla txadarra Senegaletik kanporatu zuten Ginearantz. Idriss Dbyren
erregimenarekin kritikoa den kazetari eta blogaria da Nguebla. Horren
ondorioz, errefuxiatu behar izan zen
orain dela hamarkada bat baino ge-

DOSIER

Sei blogari eta ohiko


hedabideetako hiru
kazetari atxilotu zituzten
Etiopian hauek egotzita:
debekatutako zenbait
erakunderekin kontaktuak
izatea eta komunikazioak
enkriptatzeko eta
informazioa babesteko
kodigo irekiko tresnak
erabiltzeko euren burua
trebatu izana

hiago. Hasieran, Tunisen egon zen


ikasten, baina 2005ean, jazarpenaren
ondorioz, Senegalera joan behar izan
zuen. Zortzi urte geroago, blogariak
ordaindu behar izan zuen Txadeko
eta Senegaleko gobernuen arteko
hurbiltasuna. Senegaleko presidenteak begi-keinua egin nahi izan zion
bere txadar kideari eta goizetik gauera
oposiziogilea mugan jarri zuen. Garai
horretan, Ngueblak blogaren bitartez
kritika egiten eta hedabide ezberdinekin lan egiten jarraitzen zuen.
Erantzun gisa, senegaleko ziberekintzaileak mobilizatu eta beste herrietako (gehienak frankofonoak) babesa lortu zuen kanpaina baiatu zen.

Hedabideen egoera
ezegonkortasunak
eta gobernuen kontrol
estrategiek markatzen dute.
Beraz, kanal berri hauek
agertzea mehatxutzat har
daiteke, baina baita aire
berritzat ere

InformazioInformacin
eta Eztabaida
PUEBLOS
Laugarren
hiruhilekoa
y Debate
PUEBLOS
2014 11
Cuarto
trimestre 2014
11

DOSIER

Afrika 2.0

Senegaleko tuitlariak, #FreeMakaila


hashtag-aren bitartez, euren gobernua
eta nazioarteko komunitatea interpelatzen zuten bitartean, adierazpen
askatasunaren aldeko erakundeek ere
presioa egiten zuten eta Ngueblak
irtenbideak bilatzen zituen bere Konakryko erbestealditik. Denbora gutxitan, indar batasun horren eraginez,
Frantziak, premiaz, blogaria hartu
zuen eta bere asilo politikoa tramitatzen hasi zen.
2014ko apirileko 25 eta 26an, sei
blogari eta ohiko hedabideetako hiru
kazetari atxilotu zituzten Etiopian.
Blogariak herrian dagoen kolektibo
aktiboeneko kideak ziren. Kolektiboak web orrialde bat kudeatzen du
eta nazioarteko Globalvoices blog plataformaren amharerazko bertsioarekin
laguntzen du. Atxilotuei hauek egozten zitzaizkien: debekatutako zenbait
erakunderekin kontaktuak izatea eta
komunikazioak enkriptatzeko eta informazioa babesteko kodigo irekiko
tresnak erabiltzeko euren burua trebatu
izana, izan ere, tresna hauek beste herrialdeetan adierazpen askatasunaren
alde borrokatzen duten taldeek erabiltzen dituztenak dira.
Erantzun moduan kanpaina birtuala jarri zen martxan sare sozialetan
eta, bereziki, Twitter-en, #FreeZone9Bloggers hashtagpean. Prentsa askatasunaren aldeko erakundeek atxiloketa hauek salatu dituzte eta mundu
osoko kazetari asko kanpainari atxiki
zaio. Ondorioz, kanpainak oihartzuna
izan du nazioarteko hainbat hedabidetan. Gaur arte, 9 kazetari profesional eta herritarrek gartzelan jarraitzen dute, terrorismoa egotzita. Baina
kanpainak ere bizirik jarraitzen du

ERAGINA HEDABIDEETAN

Sare sozialak informazio tresna gisa


erabiltzeak eta kazetaritza herritarrak,
bere itxura polemikoa gorabehera,
eragin zuzenak dituzte ohiko afrikar

ARGAZKIA: SEBASTIN RUIZ.

hedabideetan. Hedabideen egoera ezegonkortasunak eta gobernuen kontrol


estrategiek markatzen dute (50 estatuen arteko gehienetan). Beraz, kanal
berri hauek agertzea mehatxutzat har
daiteke, baina baita aire berritzat ere.
Munduaren beste alderdietan bezala, kazetaritza herritarrak kritikak
jasotzen ditu, ustez, profesionaltasuna falta duelako eta, horren ondorioz,
ardura, zehaztasuna eta egiazkotasuna
ere falta zaizkiolako. Hala ere, kazetari asko konturatu dira kontinenteko
hedabideen egoera horretan sare sozialek eta blogek gutxienez bi alderdi
positibo dituztela.
Alde batetik, bitarteko urri eta lurralde sare eskasa duen testuinguruan,
sare sozialek iturriak ugaritzen dituzte. Profesional askok kanal hauek
alerta iturritzat dituzte, hau da, kaleetan zer dagoen eta herritarren iritzia
zein den ezagutzeko lehen iturritzat.
Bestetik, tentsio eta autozentsura
giro horretan, kazetaritza herritarra
akuilu bat da profesionalarentzat.
Sare sozialek hainbat gertaera uzten
dute agerian eta ohiko hedabideak
horien berri ematera behartzen dituzte; izan ere, azken hauek (informazio hori kontuzkoa denean) aurretik

Sare sozialek iturriak


ugaritzen dituzte.
Profesional askok kanal
hauek alerta iturritzat
dituzte, hau da,
kaleetan zer dagoen
eta herritarren iritzia zein
den ezagutzeko
lehen iturritzat

ezaguna zela argudia dezakete. Horrez gain, kanal berri hauek prentsari
egotzi izan ohi zaion kontrol rola har
ditzakete, beraz, prestigioa galdu nahi
ez badute, ohiko hedabideak haratago
joan behar dute nahi eta ez. Azkenik,
Afrikan eta munduko beste lekuetan
asko dira ohiko hedabideen artean
sare sozialekin, blogekin eta kazetari
herritarren jarduerarekin bat egiteko
formulak bilatzen dituztenak.

*Carlos Bajo Erro kazetaria, Centre de Estudis Africans


de Barcelona-ko (CEA) kidea eta afrikar arte
eta kulturen inguruko wiriko.org atariaren
sortzaileetako bat da.

12

2014

Laugarren hiruhilekoa

PUEBLOS

Informazio eta Eztabaida

Teknologiaren booma,demokrazia eta kazetaritza hiritarra artean

DOSIER

Destatu, tiratu eta argitaratu:

ARGAZKIA: SEBASTIN RUIZ.

Ordeztu dezake sare


sozialetako agitazioak kaleetan
bildutako jendearen espektakulua?

Naliaka Wafula*

Ekainaren 9an, goizean, jendetza bat kalean bildu zen, Hilton Hotelaren eta Corner Housearen
gerizpean, Kimathi street ondoan, Nairobin (Kenya). Dedan Kimathi, askatasunaren aldeko
borrokalariaren estatuari kateatuta zegoen gizon bati begira zeuden. Manifestatzailea Dedan Kimathi
Waceke zela esaten zuen. Keniako bandera eta nazioaren koloreak zituen kapela bat zeramatzan eta
bere amama Mukami Kimathirekin audientzia bat lortu arte ez zuela bere prisioa utziko ohiukatzen zuen.
Dedan kimathiren hirugarren biloba zela baina, pedigri harrigarri hori gorabehera, pobreziaren
eraginez makaltzen zela azaltzen zuen.

InformazioInformacin
eta Eztabaida
PUEBLOS
Laugarren
hiruhilekoa
y Debate
PUEBLOS
2014 13
Cuarto
trimestre 2014
13

DOSIER

Afrika 2.0

rama aurrera zihoanez jendearen artetik norbaitek smartphone-arekin argazki bat atera eta
Facebooken argitaratu zuen. Horren
biral bihurtu zen non bertan ez zeudenak ere Wacekeren eskaeren meritua
eztabaidatzen zuten. Eta destatu, tiratu eta argitaratu ekintza huts horren
bidez, sare sozialen eta aktibismoaren
arteko harreman simbiotikoa probatu
egin zen berriz ere.
Sei hilabete lehenago, 2013ko
abenduaren 29an, Al Jazeera telebista
kateko hiru kazetari atxilotu zituzten
informazio faltsua zabaldu eta Egiptoko talde terrorista bat laguntzea egotzita. Haatik, Al Jazeera English-eko
zuzendari nagusiaren hitzetan, Baher
Mohamed, Peter Greste eta Mohamed
Fahmy bere lana egiteagatik atxilotu
zituzten. Honek online kanpaina bat
eragin zuen #FreeAJStaff hashtagpean, eta 40.000 pertsona baino gehiagok kazetariak libre uztea exijitu
zuten.
Nairobin gazte hura estatuara kateatu zen hilabete horretan bertan, eta
#FreeAJStaff hashtag-ak Twitter-en
80 milioi iruzkin izan bazituen ere,
Mohamed, Greste eta Fahmy-ri 7 eta
10 urte areko kartzela-zigorra ezarri
zieten. Munduan protesta zabala egon
zen, baina El Cairon ezikusia egin
zioten disidentzia digitalari eta euren
justiziaren bertsioa ezartzen jarraitu
zuten.

#BRINGBACKOURGIRLS
Bi hilabete lehenago, apirilaren
15ean Boko Haram talde estremistak 200 neska baino gehiago bahitu
zituen Chibokeko barnetegi batetik,
Nigeriako iparraldean. GKE bateko langilea den Jibrin Ibrahimek
#BringBackOurGirls kanpaina abiatu zuen. Kanpaina hedatzen hasi zen
eta munduko hiriburu nagusietan
protestak sortu ziren. Presioaren
eraginez, protestak hasi eta hilabete
batera, Goodluck Johnatan presidenteak isiltasuna eten behar izan zuen.
Barack Obama AEBko presidenteak
Nigeriari laguntzeko terrorismoaren
kontrako planak iragarri zituen.
Beraz, Nairobin, gizon bat
kateatzen
da
bidegabekeria
historikoengatik bere amamarekin
audientzia bat izateko eta jendeak

14

2014

Laugarren hiruhilekoa

PUEBLOS

ARGAZKIA: SEBASTIN RUIZ.

pare bat orduz blogeatzen du gero


beste gai batera pasatzeko. El Cairon,
nazioarteko telebista baterako lan egiten duten hiru kazetari atxilotzen dituzte munduko kargu altuenetako protestak gorabehera. Eta Nigerian 270
neska inguruk terroristen eskuetan
jarraitzen dute hainbat hilabetez nahiz
eta sare sozialetan zenbait eguneko
kanpaina egon.
Hala, bada, eraginkorra al da hashtag aktibismo hori? Ekintzarik gabeko hitza besterik ez al da? Nabarmenak diren pertsona ospetsu, presidente
eta sare sozialetako adituek, hurrengo krisiaren aurrean, sare sozialetara
jo dute munduaren inguruan euren
iritziak tuiteatzeko edo facebookeatzeko, baina aldaketa sortzeko gauza
gutxi eginez.
Egiaz, sare sozialek ez dute inoiz
pertsonak kaleetan ordeztuko esaten du Kenyako argazkilaria eta
aktibista den Boniface Mwangi-k1.
Jendeak arabiar udaberriaz hitz egiten jarraitzen du, baina hori ez zen
Twitterreko iraultza bat izan! Tahrir
plaza ez zegoen interneten, eremu
fisikoan baizik. Beraz, ez diezaiogun gezurrik esan gure buruari, sare
sozialek ez dute kaleko aktibismoa

Informazio eta Eztabaida

ordeztuko. Begiratu zer egin zuen


Wacekek, Dedan Kimathiren bilobak, goiz hartan Kimathi Street-en:
pobreziaren inguruan tuiteatu izan
balu inork ez zukeen entzungo, baina estatua horretara kateatuta bere
adierazpena oso indartsua izan zen.
Bonifaceren esanetan, jendearentzat erraza izaten da sare sozial
baten segimendu sakona eta benetako
ekintzak nahastea. Begira, adibidez,
nola bozkatu zituen jendeak Martha
Karua eta Peter Kenneth presidentziarako hautagaiak. Oso ospetsuak ziren

#BringBackOurGirls
kanpainak garrantzia hartu
zuen. Obamak Nigeriari
laguntzeko planak iragarri
zituen baina 270 neska
baino gehiagok terroristen
eskuetan jarraitzen dute
hainbat hilabetez.

Teknologiaren booma,demokrazia eta kazetaritza hiritarra artean

online, baina saretik kanpo ez ziren


horren ospetsuak. Twitter-en duten
jarraitzaileen kopurua ez da kalean
duten eraginaren adierazgarri.
Hala ere, Bonifaceren ustez, sare
sozialak mobilizazio tresna garrantzitsua dira: Oso ahots indartsua izan
daitezke herriarentzat, baina probokatzaileez, irainez, ordaindutako tuitez,
gobernuak kontrolatutako heldulekuez, eta tuit hauek hartu eta testuinguruz ateratzen dituen prentsa sentsazionalistaz harago joan behar da.

Iraultza bat
pentsamoldeak aldatuz
hasten da, eta hau
egiteko bide bat,
kenyarrek sare
sozialetan parte
hartzea da, narratibak
aldatzeko

Sare sozialetako aktibista den


Edwin Kiamarentzat iraultza bat
pentsamoldeak aldatuz hasten da, eta
hau egiteko bide bat, kenyarrek sare
sozialetan parte hartzea da, narratibak aldatzeko. Gertatzen zaizkigun
gauza asko onartzen ditugu eta inork
ez du ardura izan nahi, azaltzen du
Kiamak.
Wanjiku Revolution blogean nabigatzeak eta Facebook eta Twitter
kontuak kudeatzeak kenyar gazte askorengana heltzen lagundu dio Kiamari aldaketa lortzeko. Kiamak adibide gisa jartzen du gobernuak duela
hilabete bat bertako egunkarietan
jarritako enkante iragarkia. Zerrendako lehen elementua gobernuaren
diskurtsoak eramateko enkantea zen,
SH500.000ko kostuarekin2. Norbaitek argazki bat egin zion iragarkiari
eta bidali zidan, orduan, orrialdera
joan nintzen, egiaztatu nuen, argazkia atera, bereizi, Twitter-en partekatu, zenbait pertsona etiketatu nituen,
haien artean Boniface Mwangi, eta
gero biral bilakatu zen.

AZALEKO ALDAKETA
Eskandaluak gobernuaren adierazpen
ofiziala eragin bazuen ere, Kiamaren

DOSIER

ustez hau zenbait urtez gertatu izan


da eta aldaketa azalekoa izan daiteke. Bere ikuspuntuekin bat dator Ann
Njogu aktibista eta CREAW Hezkuntza eta kontzientzia eskubideetarako
zentroaren sortzaileetako bat. Bere
ustez, sare sozialen onurak atzeraezinak dira. Gizakiak interakzioa behar
dute dio, horregatik sare sozialak
gauzak egiteko eta pertsonak interes
maila zehatz batera konektatzeko era
berri eta leherkor bihurtu dira; izan
ere egon liteke 100.000 pertsonako
komunitate bat zerbaiten zale amorratua dena eta esan dezakete: aizue, zer
egin dezakegu honen inguruan? Facebook edo tuit baten bidez elkarrizketak izan ditzakezu denbora errealean.
Nire ustez, hori oso indartsua da.
Berarentzat, hauek dira gizarte
aktibismoaren lorpen batzuk: Grand
Regency Hotelaren salmentaren kontrako agitazioa, #ungarevolution eta
berriagoa den #justiceforliz kanpaina.
Azken hau bereziki garrantzitsua da
Ann-entzat, nazioarte mailako eragina izan zuelako eta mundu mailako
publikoari arreta eman ziolako. Dena
hasi zen Busiako3 sei gizon atxilotu
zituztenean. 16 urteko neska bortxatzea egozten zieten, baina kasuaren
arduradunak ziren poliziak komisaldegi aurreko belarra moztera zigortu
zituzten salatuak eta, horren ostean
askatu zituzten.

BAINA, FUNTZIONATZEN DU BENETAN?


Gaur arte, fiskal nagusiak ez du dimititu esaten du Annek. Ezta poliziainspektore nagusia ere. Tristea da,
baina aldi berean ondo dago jakitea
gaiaren inguruan arreta ematea lortu
dugula. Orain arte, erasotzaileetako
bat bakarrik atxilotu dute. Manifestatzaileek gehiago espero bazuten ere,
garaipentzat jo zuten hau; izan ere,
konderri horretan bortxakera kasu
ugari dago eta gehienetan ez dira
epaitzen.
Kanpaina hasi zenean ez nuen
uste horren urrun helduko zenik dio
Nebila Abdulemelik. Bera ere sare sozialetako aktibista da eta nazioarteko
kanpainaren buru bihurtu zen Youtuben argitaratutako Avaaz.org-eko
elkarrizketa batean. Bizitza propioa
hartu zuen. Bizitza propioa hartze
horri trending (joera) edo biral ere

InformazioInformacin
eta Eztabaida
PUEBLOS
Laugarren
hiruhilekoa
y Debate
PUEBLOS
2014 15
Cuarto
trimestre 2014
15

DOSIER
2.0 sociales en Amrica Latina, cuestin de justicia
DOSSIER Afrika
Polticas

esaten zaio eta itxaropen handiko fe- eroso bizitzea aukeratzeko edo matxinomenoa da gizarte aktibismoan; izan natzeko beharra dagoela, azpimaEs viable poner en crisis
ere, publiko zabalago bati heltzeaz rratzen du CREAWko Ann Njoguk.
los arquetipos
hegemnicos
aparte, eskualde-mailako plataforma Askotan
jendea uzkur
da gure polibatetik nazio-mailako edo nazio ar- tikaren
izaera
berekoia
dela
eta, baina
y ello se puede hacer
en
teko plataforma batera mugitzen da, 2007ko krisiak erakutsi digu inor ez
lo salbu.
cotidiano, en el aqu y el
bidegabekeria zuzentzeko arduradun dela
gehiagori presioa eginez.
Edwin
Kiamacomo
oso aktibista
dinaahora,
el paso
a
2011ko egiptoar iraultza sare mikoa da sare sozialetan eta Kenyako
Redaccin PUEBLOS*
un proceso
construccin
sozialek aktibismorako tresna gisa klase
ertainarendejokabide
digitalak
duten boterearen adibide izan zen. aztertu
izanlegitimado
ditu. Bere hitzetan,
de ahal
poder
en el
#jan25 eta beste zenbait hashtagpean klase ertaina arduratzen duten gaiak
tejido social
eta Facebookeko We Are All Khalid oso sutsuak dira baina ez dute aldakeSaid
I B (protesta
L I O G Rbatean
A F Akolpez hil zuten ta ekarriko. Oraindik euren erosoKhalid
Said-en
omenean) orrialdeen tasunean daude harrapatuta eta auren
APELLIDO APELLIDO, NOMBRE: Ttulo del libro, editorial,
bidez,
manifestariek
ahots bat eta lehentasuna tuitetan euren artean billugar, ao.
nazioarteko arreta lortu zuten. Hala, tzea da. Guztiok kexatzen gara semaAPELLIDO APELLIDO, NOMBRE: Ttulo del artculo, Ttulo
jendetzak erakutsiko zituzten Tharir foroez baina kale berberetatik gidadel libro
o de la publicacin, nmero ytzen
fecha,
lugar. dugu. Haatik, beren
Plazan
bilduta.
jarraitzen
APELLIDO
APELLIDO
,
NOMBRE
:
Ttulo
del
libro,
editorial,
Ann Njogu aktibista bezalako mugak gorabehera, Kiama pozten da
lugar, ao.
kenyar
askorentzat, denbora kontua sare sozialek hedabideak ematen ez
baino ez APELLIDO
da hashtag
kanpaina
batdel dituzten
APELLIDO
, NOMBRE
: Ttulo
artculo,berriak
Ttulo partekatzeko aukera
horren
urrun
aukera. Sare
dietelako
del libro
o deheltzeko
la publicacin,
nmero yeman
fecha,
lugar. herritarrei.
sozialek, APELLIDO
zuzen erabiltzen
Garrantzitsuak
diren gauzen inAPELLIDO
, NOMBREdirenean,
: Ttulo del libro,
editorial,
neurrigabeko
irismena
dute.
Gure
guruko
narratiba
aldatzen
saiatzen
lugar, ao.
arreta eman duen arazoa ez dugu ari gara; adibidez, gobernuarentzat
APELLIDO APELLIDO, NOMBRE: Ttulo del artculo, Ttulo
izan... Kontua da non eta zein izango erakargarriak ez diren ekimenak egin
delgai
libro
o de la publicacin, nmero yditugu,
fecha, besteak
lugar. beste, #civiceducaden
leherrarazlea.
APELLIDO APELLIDO, NOMBRE: Ttulo del tionke
libro, edo
editorial,
#inequalityke, gizabidezko
ao.
hezkuntzaren inguruko nazio-mailako
Klugar,
LASE ERTAINAREN
ROLA
Human IPOren
txosten
berri
batendel kanpaina.
APELLIDO
APELLIDO
, NOMBRE
: Ttulo
artculo, Hau,
Ttulotuiten bidez sortu zen
gero
kenyarrak gay horretaz ararabera.
adimendudel libroKenyan
o de latelefono
publicacin,
nmero ybaina
fecha,
lugar.
duratzea
lortu
zuen, gaia nazio arazo
nen
sartze-tasa
%67
da
(afrikar
konAPELLIDO APELLIDO, NOMBRE: Ttulo del libro, editorial,
bihurtuz.
tinenteko
batezbestekoa
18
eta
20
lugar, ao.
Boniface Mwangi aktibistaren usartekoa da, bera hura baino ehuneko
APELLIDO APELLIDO, NOMBRE: Ttulo del artculo, Ttulo
40 altuagoa da Kenyakoa). Telefono tez, gehiago lor liteke Twitter era eradel libro o de la publicacin, nmero y fecha, lugar.
hauen ospea Kenyan gero eta ugaria- ginkorrean erabiliko balitz. Kenyako
APELLIDO
APELLIDO
, NOMBRE
: Ttulo
libro,ertainak
editorial,
jakin behar du koldar
goa den klase
ertainari
dagokio.
Taldedel klase
lugar,
ao.
hau da, literalki, aldaketaren giltza jarraitzen badu eta kalera irteten ez
gutxienez,
APELLIDO
APELLIDO
, NOMBRE
: Ttulobi-del bada,
artculo,
Ttulo Twitter arduraz eraizan ahalko
lukeena
sare sozialen
beharlugar.
duela, arazoak agerian jadez.
laster ulertuko
du ybili
del Klase
libro oertainak
de la publicacin,
nmero
fecha,
APELLIDO APELLIDO, NOMBRE: Ttulo del libro, editorial,
1 lugar,
Itzultzailearen
ao.oharra. CNNk bitan izendatu du Mwangi urteko afrikar fotokazetari eta, besteak beste, 2012an, Claus
Printze saria jaso zuen bere jarduera profesionalagatik. Mwangi artistez eta aktibistez osatutako PAWA254 kolektiAPELLIDO
APELLIDO
, NOMBRE
: Ttulo
delpolitikoa
artculo,
boaren sortzailea
da. Kolektibo
honek kritika
sozial eta
egiten duTtulo
artearen bidez. Mwangi askotan atxilotu
dute.libro o de la publicacin, nmero y fecha, lugar.
del

RECURSOS

2 Itzultzailearen oharra. Keniako dirua keniar txelina da. SH500.000 4.366 euro dira, gutxi gorabehera.
3 Busia Kenyako konderri bat da, Ugandaren mugakidea dena.

Kenyan telefono
adimendunen
sartze-tasa %67 da.
Telefono hauen ospea
Kenyan gero eta ugariagoa
den klase ertainari dagokio
eta talde hau da,
literalki, aldaketaren
giltza izan ahalko
lukeena sare
sozialen bidez

rriz, iritzia emanez eta aldaketa eginez, azaltzen du Mwangik.


Bere esanetan, adibidez, Uhuru
Kenyatta presidenteak ustelkeriaren
kontra borrokatzeko web bat sortu
badu ere, arlo horretan ez da asko
egin, eta tuiterlariek isilik jarraitzen
dute. Presidentea ur handiko arraina
da sare sozialetan. Iaz ustelkeriaren
kontra borrokatzeko web bat sortu zuen harrokeria handiz, baina ez
dugu ikusi jazarri duen kasu bat ere.
Kenyako klase ertainak hashtag-a
mantentzen lagun diezaguke bere
ekintzen arduradun den gobernua
eskatzeko.

*Naliaka Wafula kenyar kazetaria da.


Artikulu hau Daily Nation kenyar egunkaria argitaratu
zuen 2014ko uztailaren 29an. Sebastian Ruiz-ek itzuli du
egilea eta egunkariaren baimenarekin. Daily Nation.

INTERNET

Dosier hau, Pueblos Informazio eta Eztabaida Aldizkariaren (www.revistapueblos.org) 63. zenbakiaren
parte
da
*Nombre apellido
apellido
es xxxx en xxxx y colabora con xxxxxxxxxxxxxxx.
eta
Gipuzkoako
Foru
Aldundiaren
diru-laguntza
izan
du.
lugar, ao.
Argitalpen honen edukiak ez du zerta bat etorri instituzio horren iritziarekin.
APELLIDO APELLIDO, NOMBRE: Ttulo del artculo, Ttulo
Koordinazioa:
Ruiz.sediena, C Catuam oris? quononsce patui se tumus, que tasdam
del libro o de la publicacin, nmero y1 Actuam
fecha,
lugar.
acchui
inc res seSebastian
caucitili, aute fecum
ocaelabem,
coenducii fachilinir
inuliam es maxim
sena vesimo in aucibest?
Ahalicae ad rei sid det graritam implicaet
Edizioa:
Pueblos

Informazio
eta
Eztabaida
Aldizkariaren
taldea.
APELLIDO APELLIDO, NOMBRE: Ttulo del libro,
editorial,
vem peridetrae impribus boniam.
Euskerazko itzulpena:
Iigo
Maketazioa: Gonzalo Trigueros.
lugar, ao.
2 Actuam
acchuiGallastegi.
inc resiam.
APELLIDO APELLIDO, NOMBRE: Ttulo del libro, editorial,

3 Cctuam acchui inc res se caucitili, aute fecum sediena, C Catuam oris? quononsce patui se tumus, que tasdam
ocaelabem, coendus boniam.
4 actuam acchui inc res se caucitili, aute fecum sediena, C Catuam oris? quononsce patui se tumus, que tasdam
ocaelabem, coenducii fachilinir inuliam es maxim sena vesimo in aucibest? Ahalicae ad rei sid det graritam implicaet
vem peridiam.

16
hiruhilekoa
PUEBLOS
Informazio
eta Eztabaida
16 2014
2014 Laugarren
Cuarto trimestre
PUEBLOS
Informacin
y Debate

You might also like