Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

Irakurtzea

atsegin dut

IRAKURTZEA ATSEGIN DUT

Laguntza gela

TREN POLIT BAT


Bazen behin tren luze eta polit bat.
Baina oso triste bizi zen, inork ez zuelako trenean ibili nahi.
- Garestia da!

- Oso astiro ibiltzen da!


- Zarata handia ateratzen du!
Horregatik jendeak ez zuen trenean ibili nahi.
Baina egun batean gasolina bukatu zen mundu osoan eta autoek
eta autobusek ezin zuten ibili.
Eta jendea trenean ibiltzen hasi zen berriro.
- Oso ondo ibiltzen gara trenean!

- Trena oso polita da!


Ordutik hona trena beti jendez beteta doa eta alai-alai bizi da.

Egilea: Idoia Lariz

IRAKURTZEA ATSEGIN DUT


Orain galderei erantzun

1. Zein da ipuinaren izenburua?

2. Nolakoa da trena?

3. Nola sentitzen zen trena?

4. Zergatik sentitzen zen triste?

5. Jendeak ez zuen trenean ibili nahi. Zer esaten zuen?

6. Munduan gasolina bukatu zen. Eta zer gertatu zen?

7. Azkenean nola sentitzen zen trena?

8. Orain jendea trenean ibiltzen al da?

Egilea: Idoia Lariz

Laguntza gela

Laguntza gela

IRAKURTZEA ATSEGIN DUT

9. Eta zu, ibili al zara inoiz trenean?

10.

Idatzi trenean ibili zareneko istorio labur bat.

istorioa

izenburua

Erraza izan da

Kosta egin zait

Egilea: Idoia Lariz

Oso zaila izan da

You might also like