Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 16

Informazio eta Eztabaida Aldizkaria

www.revistapueblos.org

Oriente prximo b DOSSIER

Dosier n 65 zenbakia
Bigarren hiruhilekoa n 2015

Mohammad Sabaaneh.

EKIALDE HURBILA
Arabiar Negua (Roberto Montoya) > P a l e s t i n a : Zatozte Israelera
(Teresa Aranguren) > I r a q : Askapenaren madarikazioa
(Pedro Rojo) > S i r i a : Diktadura, esku-hartzea, jihadismoa
(Santiago Alba Rico) > Proxy gerra baten helburuak (Nazanin
Armanian) > K u r d i s t n : Globoen gaua (Eliana Caramelli)
Informazio eta Eztabaida n PUEBLOS b Bigarren hiruhilekoa n 2015 n 1

DOSIER b Ekialde hurbila

Mohammad Sabaaneh.

Arabiar negua
Roberto Montoya*

Bost urtetan, Afrikako iparraldea eta Ekialde Ertaina etorkizun handiko arabiar udaberri
kutsakorretik Estatu Islamikoaren iluntasun eta beldurraren erresumara igaro dira.
Kontrairaultza hau ez zatekeen posible izango potentzia handien
eta eskualdeko aliatuen laguntasuna egon izan ez balitz.

rotestak Tunisetik Yemenera, Egiptora, Libiara, Siriara,


Bahrainera, Marokora, Jordaniara eta Afrikako iparraldeko eta
Ekialde Ertaineko herri askotara igaro ziren. Herrialde horietan guztietan
gidoi berari jarraitzen zioten, antza:
askatasunaren eta demokraziaren al-

deko eta larderiaren, ustelkeriaren eta


desberdintasunen kontrako aldarrikapenak sare sozialetan; gero, manifestazioak, plazak okupatzeak eta estatu
zapaltzailearen aurrean, beldurra kolektiboki galtzea.
Bai Europar Batasunak, NATOk
(Ipar Atlantikoko Itunaren Erakun-

2 n 2015 n Bigarren hiruhilekoa b PUEBLOS n Informazio eta Eztabaida

dea), Amerikako Estatu Batuek bai


Errusiak, Txinak, NBEk eta nazioarteko erkidego delakoak kezkaz begiratzen zioten eszenatokiari euren besaulkietatik. Ez zuten ulertzen zelan zuen
jende apalak azken hamarkadetako
hilerri-bake hori apurtzeko ausardia.
Gobernu eta instituzio horiek guztiek

Ekialde hurbila b DOSIER


kale-mugimendu horien garrantzia
baloratu eta hauek herri bakoitzean
izango zituzten ekonomia-, politika-,
eta segurtasun-ondorioak aurreikusi
zituzten.
Energia-kontratuak eta eskualdeko inbertsioak berrikusi zituzten,
arriskuak kalkulatu eta, horren ostean, apurka-apurka hasi ziren euren
iritziak agertzen. Lasaitasuna eskatu
zuten lehenengo; gero, lagun komertzial ziren herri hauei neurriko erantzunak eskatu zizkieten protesten
aurrean; alderdien arteko elkarrizketak egitera deitu zuten eta, azkenik,
herritarren mugimenduak gobernu
ustelak estutasunean jarri zituenean,
kontzesioak, irtenbide baketsuak,
batasun gobernuak eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu zuten.
Errusia ere bat etorri zen Japonia,
Alemania, Frantzia, Erresuma Batua,
Italia eta Kanadarekin eta 2011ko
maiatzean Deauvilleko Lankidetza
Akordioa sinatu zuten. Honen bidez,
potentzia handiek 80.000 milioi dolarreko larrialdietarako funts bat sortzea
adostu zuten arabiar udaberriak astindutako herrialde hauetan trantsizio demokratikoa sustatzeko asmoz.
Turkiak eta Golkoko monarkiek, Saudi Arabiak, Arabiar Emirerri Batuek,
Kuwaitek eta Qatarrek ere bat bateko
asmo demokratizatzaile honetan parte
hartu zuten, Akordioaren eskualdeko
kide gisa.
Ekialde ertainaren eraldaketa
historikoa (Nicolas Sarkozyren hitzetan) lortzeko asmo hau agertu zuten
bitartean, herri hauek guztiek eskualdeko satrapa hauekin harreman ekonomiko eta komertzialak mantendu
zituzten, armen eta istiluen kontrako
materialen salmenta barne. Potentziek
alderdi bietan jokatzen zuten balantzak noren alde egiten zuen ikusi arte.
Zine El Abidine Ben Al, Hosni
Mubarak eta Al Abdal Saleh-ren
uzkailtzeak eta Muammar el Gadafiren heriotza berehalakoak izan ziren
arte eta egoera guztiz definitu zen
arte, ez zen bertan behera utzi armen
salmenta eta ez ziren blokeatu tirano
hauen eta euren adiskideen kontuak.
Ekialde Ertainaren eraldaketa historiko hori laguntzeko hitza eman zuten potentzia hauek berek arabiar uda-

berria laster ihartzen lagundu zuten


eta kontrairaultza sustatu zuten dena
aldatuz ezer ez aldatzeko.
Baina aldaketa guztiak txarrerako izan ziren. Errepresioa Egipton,
Yemenen eta Bahrainen, AEBren eta
eskualdeko aliatuen onespenarekin;
esku-hartze militarra Libian; Iranen
eragin xiitaren kontra egiteko, Golkoko monarkiek erakunde jihadistak
babestu zituzten Sirian, Iraken, Libian edo Libanon; eta Israel gero eta
eskuinekoago bihurtzen zen. Hauek
guztiek Daesh Estatu Islamikoaren
gorakada ongarritu zuten.
Deauvilleko lankidetzarako akordioa sinatu zuten herri gehienek (Errusiak izan ezik), Al Kaeda sortzen eta
Afganistanen gaur egungo lehenengo
Jihad-a abiatzen lagundu zuten 90ko
hamarkadan. Sobietar armada herri
hartatik kanporatzearren mundu osoko
milaka mujahidin errekrutatu, entrenatu eta armatu zituzten. Azken urteotan,
ordea, munstro berri bat sortzen lagundu dute, Estatu Islamikoa, alegia. Bost
urte eskas behar izan dira sutsua eta
geldiezina ematen zuen arabiar udaberritik kontrairaultzaren garaipenera
igarotzeko. Ondorioz, herri hauetan
milaka hildako izan dira eta bide egin
zaio Estatu Islamikoaren beldurraren
erresumari.
Daesh 2006an Al Kaedatik sortutako erakundea da. Honen baloreak
Magreben eta Ekialde Ertainean askatasunaren eta demokraziaren alde
mobilizatu ziren horienen kontrakoak
dira. Hala ere, eskualdeko gazte askok
inperialismoaren, eta sionismoaren
kontrako aukera iraultzailetzat jotzen
dute hau. Honen diskurtsoa Al Kaedaren baino askoz harrera handiagoa
du. Estatu Islamikoak lurraldea berreskuratu nahi du bertan Islamen
inguruan duten muturreko ikuspegi
zorrotza inposatzeko eta aldarrikatutako kaliferria ezartzeko.
Erakundea aurreko guztiak baino
askoz trebeagoa izan da euren gerra
mediatikoan teknologia berriak erabiltzeko orduan. Hala, torturak eta
buruak mozteak zehaztasunez planifikatutako ikuskizun bihurtu dituzte.
Euren zakarkeriaz, aurkariak eta herri
osoak beldurtzeaz gain, proselitismoa
egiten dute arabiar mundu musulma-

Deauvilleko lankidetzarako
akordioa sinatu zuten
herri gehienek Al Kaeda
sortzen lagundu zuten
90ko hamarkadan. Azken
urteotan, ordea, munstro
berri bat sortzen lagundu
dute, Estatu Islamikoa,
alegia

neko eta mendebaldeko milaka gazte


erakartzeko asmoz.
AEBk urte askoz uste izan zuen
Al Kaeda erabil zezakeela bere helburu estrategikoak erdiesteko. Izan ere,
Estatu Departamentuak ez zuen Al
Kaeda erakunde terroristen zerrendan
sartu 1999. urtera arte, nahiz eta honek 1993an Dorre Bikien kontra lehen
aldiz atentatu zuen eta 1998an Nairobi eta Dar es Salaameko amerikar
enbaxaden kontra egindako atentatuetan pertsona asko hil zituen.
Estatu Islamikoarekin AEBk gauza bera egin zuen. Israel, Saudi Arabia, Qatar, Turkia eta beste zenbait
herrirekin batera, Estatu Islamikoak
haiek nahi zuten Ekialdeko Ertaineko eraldaketa historikoa lortzen lagunduko zuela uste izan zuen.
Erakundearen hedapenak Irak, Siria,
Libano eta beste herrietan Ekialde Ertaina balkanizatzeko balio zezakeen,
etnikoki homogeneoak eta kontrolatzeko errazak izan zitezkeen mikro estatuak sortzeko.
Hala, 1916an Frantziak eta Britainia Handiak otomandar inperioa
zatitu eta euren artean banatzeko
sinatutako Sykes-Picot Akordioa
hautsi zen. 50ko hamarkadaz geroztik, Israel muga horiek deuseztatzen saiatu da, Ekialde Ertainaren
zatiketa bilatuz; zatitu eta irabazi
leloaren arabera. 1954an Ben Gurionek Libano zatitzea proposatzen
zuen, gero 1982ko inbasioaren os-

Informazio eta Eztabaida n PUEBLOS b Bigarren hiruhilekoa n 2015 n 3

DOSIER b Ekialde hurbila


tean politika hau sendotu zen. Lobby sionista indartsuenaren kide zen
Oded Yinon Israelgo Kanpo Ministerioaren karguak, Ekialde Ertaina
atomizatzeko estrategia abiatu zuen.
Arabiar munduaren zatiketarako
estrategia saiatua izeneko plan hau
Yinon plana izenaz izan zen ezagunagoa.

AEB denbora luzea egon


zen erantzun barik EI-k Irak
eraso zuen lehen aldian.
Era berean,
AEBren hegazkinak
askotan okertzen ziren
Kobanen setiatutako
milizia kurduei
zuzendutako armak
eta tresnak botatzean.
Ez da kasualitatea.

AEBko zenbait argitalpen militarretan plan honen alde onak eta


txarrak eztabaidatu izan dira. Bi hamarkada geroago, plan hau berrikusia
eta eguneratua izango da. Berrikuspen
honetatik sortutako Yaalon plan berri
hau Moshe Yaalon inteligentzia zerbitzuen eta Armadako Estatu Nagusiaren buru ohiak aurkeztu zuen. Gaur
egun, Yaalon Israelgo defentsa minis-

troa da eta bere esanetan, Ekialde Ertaineko arazoak konpontzeko, lehenbizi Iran suntsitu behar da.
Israel eta AEBren plan zahar hauek
bat etorri dira Saudi Arabiaren, Qatarren, Arabiar Emirerri Batuen eta Turkiaren interesekin, izan ere, hauentzat
beharrezkoa da Iranek eskualdean
duen eragina gelditzea. Honetarako
Estatu Islamikoa oso erabilgarria izan
zitekeen. EI-k Irak eraso zuen lehen
aldian AEB denbora luzea egon zen
erantzun barik. Era berean, AEBren
hegazkinak askotan okertzen ziren eta
Kobanen setiatutako milizia kurduei
zuzendutako armak eta tresnak jihadistak kontrolatutako guneetan botatzen zituzten. Ez da kasualitatea.
Hala ere, azken hileotan, AEBk
eta bere mendebaldeko aliatuek EIren posizioak sutsukiago bonbardatu
dituzte: Al Kaedarekin bizi izandako
egoera bera errepikatzen ari dela
ulertu dute; erakunde bi hauek uneko
aurkari komunen kontra egiteko erabili dituztela baina gero ezin izan dituztela kontrolatu eta hauek bumeran
bihurtu direla. Eta Daesh Al Kaeda
baino askoz ere arriskutsuagoa da.
Siriako Raqqa herrian 2014ko
ekainean ezarritako kaliferria ere
Sykes-Picot akordioa suntsitzen
saiatzen ari da, baina ez Israelek eta
AEBk ezarritako gidoiari jarraituz.
Bere burua kalifa izendatu duen Abu
Bakr al-Baghdadik eta bere gobernua
osatzen duten lau Batzordeek, hau da,
Shariaren Batzordeak (erlijiosoa),
Shuraren Batzordeak (aholkularia),
Batzorde Militarrak eta Segurtasun
Batzordeak Siria eta Irakeko mugak
birdiseinatu dituzte. Herri bi hauen
artean EIren miliziek kontrolatzen
duten lur zerrenda handia Albukamaleko probintzia izendatu zuten.
Hilabete batzuk geroago, Falujako
probintzia sortu zuten izen bereko

hiriak eta ondoko herriek osatzen duten lurraldean.


2015ean Al Jazirako eta Irakeko Tigriseko probintziak iragarri dituzte Irakeko iparraldean. Daeshek
benetako estatua dela frogatu nahi
du eta, horretarako, udal administrazioak osatzen ditu probintzia horietan guztietan. Hauek ordezkari
militar batek eta ordezkari erlijioso
batek kontrolatzen dituzte. Ordezkariak probintziako gobernatzaile zibil
baten menpe daude. Egitura honen
bidez, kontrolatzen dituzten udalerri
eta probintzietan, bizitza ekonomiko,
politiko eta judiziala eta segurtasuna
kontrolatzen dituzte eta bizitza sozial
eta kulturala eta zerbitzu publikoak
arautzen dituzte.
Kalifaren asmoa, Siriatik eta Iraketik kanpo, esaterako, Yemen, Egipto, Libia, Aljeria, Tunis, Libano eta
Palestinan probintzia gehiago sortzea
da, baita Afrikako iparraldean, Nigerian, Afganistanen eta Pakistanen
ere; hau da, EIri leialak diren indarrek
kontrolatutako herrietan. Kaliferriaren proiektuaren bidez, Estatu Islamikoak orain arteko jokoaren arauak
erabat aldatu ditu eta, hala, eskualde
handi bateko erakunde terrorista asko
erakartzen ari da.
Siria eta Iraken kontrolatzen dituen
petrolio-instalazioek, kontrolatzen dituen mugen arteko erregai-salmentak,
bankuen kontrolak eta okupatzen dituen hirietako dirudunei exijitzen dien
zatak izeneko zerga erlijiosoak diru
sarrera handiak ematen dizkiete. Bere
botere ekonomikoari esker, erakundea
hasieran finantzatu zuten Golkoko
gobernu eta gizon boteretsuengandik
gero eta independenteagoa da. AEB,
Israel eta europar eta arabiar aliatuen
eskutik heldu da Daesh eta bertan geratzeko etorri da.q

*Roberto Montoya kazetaria eta idazlea da,


besteak beste, El imperio global; La impunidad imperial
edo Drones: la muerte por control remoto
(Akal, 2014) liburuen egilea da.

4 n 2015 n Bigarren hiruhilekoa b PUEBLOS n Informazio eta Eztabaida

DOSIER

Zatozte
Israelera
Mohammad Sabaaneh.

Israelgo lehen ministroak


ez zuen denbora alferrik
galdu Frantzian egon zenean
frantziar juduei dei egiteko.
Zatozte Israelera esan zien
Benjamin Netanyahuk
Charlie Hebdoren
eta kosher produktuak
saltzen zituen supermerkatu
baten kontrako
atentatuen ostean.

ilabete eskas geroago, Kopenhagen antzeko krimen bat gertatu zen, eta Netanyahuk mezu
bera igorri zuen orduan ere: Europa
ez da toki segurua juduentzat, zatozte
Israelera. Israel Frantzia edo Danimarka baino seguruagoa dela esatea
nahiko xelebrea da. Dena den, Netanyahuren mezuak ez du zerikusirik europar juduen segurtasunarekin, Israelgo estatuak bere irudia eta ideologia
sendotzeko duen beharrarekin baizik.
Uri Avneri kazetari israeldarrak
zentzuzko zutabe bat idazten du Gush
Shalomen argitalpen digitalean. Horretan hau idatzi zuen behin: Zergatik
errepikatzen du horren sutsuki Israelgo propaganda makineriak Europan
antisemitismo olde latza gertatzen ari
dela? Europar juduak Israelera etortzeko konbentzitzeko. Sionista batentzat, Israelera datorren judu bakoitza garaipen ideologiko bat da.

Antisemitismo hitza Alemanian


asmatu zen XIX. mende amaieran.
Gaur egun, anakronikoa izan daiteke
hau juduei dagokienean bakarrik erabiltzea eta ez arabiarrei edo semitei
orokorrean dagokienean. Hain zuzen,
honen erabilera eta emoziozko konnotazioa mugimendu sionistaren komunikazio-estrategiaren parte izan da
1880. urtez geroztik eta Israelgo estatuak ere estrategia bera erabili ohi du.
Sionismoak beti behar izan du antisemitismoa bere burua justifikatzeko. Era berean, beti jo du bere burua
mundu osoko juduen ordezkaritzat.
AEBko kongresuari mintzatuko natzaio, ez Israelgo lehen ministro gisa,
baizik eta herri juduaren izenean
esan zuen Netanyahuk Washingtonera egin zuen azken bidaiaren aurretik.
Egun horretan berean, J. Street judu
estatubatuarrak hau erantzun zion
Internet bidez: Ez Netanyahu jauna,
zuk ezin duzu nire izenean hitz egin,
zuk ez duzu AEBko juduen izenean
hitz egiteko zilegitasunik. Baina, ba
ote du garrantzirik zilegitasunak propaganda kanpaina eraginkorra egiteari dagokionean?
Israelgo lehen ministroak Europak
bere hedapen politikari ematen dion
sostengua indartu behar du, izan ere,
sostengu hau tradiziozkoa den arren
ez da behar bezain itsua, baldintzarik
gabekoa. Pariseko eta Kopenhageko
atentatuek hau egiteko eta Palestinako
espoliazioa ezkutatzeko aukera eman
diote. Atentatuek, besteak beste, Is-

Teresa Aranguren*
raelgo armadak Gazan egindako krimenak, koloniak hedatzeko politika,
palestinar lurraldean ezarritako apartheida eta okupazioaren eguneroko
zakarkeria bigarren edo hirugarren
plano batera pasatzea ahalbidetzen
dute, baita justifikatzea ere, europar
antisemitismoaren arriskuaren aitzakian. Izan ere, europar herritar juduak
antisemitismoaren biktimak direlarik,
Israelen bakarrik omen leudeke salbu.
Argi dago Europak, demokrazia
eta giza-eskubideen baloreez gain,
arrazakeriaren hazia duela bere baitan. Nahikoa da alderdi xenofoboen
gorakada ikustea mehatxu horrek bizirik jarraitzen duela ulertzeko. Jakina Europan arrazakeria dagoela baina
hau, gehienbat, europar musulmanen
kontrakoa da.
Frantzia eta Danimarkako atentatuen egileak ez zeuden europar antisemitismo zaharraren eraginpean.
Hauek europar gizarteetan jaiotako
eta hazitako musulmanak dira, baina
ez dira hauek parte guztiz sentitzen.
Deserrotzeak eta fanatismo erlijioso berri honek hiltzaile hauek Mendebaldearen kontra duten gorrotoa
piztu dute. Benjamin Netanyahuk harro erakusten du juduen, Israelen eta
Mendebaldearen arteko lotura baina,
zoritxarrez, sionistak ez dira juduak,
Israel eta Mendebaldea lotzen dituzten bakarrak; Pariseko eta Kopenhageko atentatuak egin zituzten kriminalek ere lotura bera egiten dute.q

*Teresa Aranguren kazetaria eta Palestina: El hilo de


la memoria eta Olivo roto: Escenas de la ocupacin
liburuen egilea da. RTVEko Administrazio
Batzordeko kidea ere bada.

Informazio eta Eztabaida n PUEBLOS b Bigarren hiruhilekoa n 2015 n 5

DOSIER b Ekialde hurbila

Irakeko askapenaren
madarikazioa
Pedro Rojo*

Azken asteotan asko hitz egin


da Benjamin Netanyahuk
AEBko kongresuan egindako
diskurtso zaharraren inguruan.
Orain Iran da koska baina,
2002an, Irak eta Saddam
gabeko munduaren begitazioa
izan ziren: Saddamez eta
bere erregimenaz libratzen
badira efektuak eskualdean
izugarri positiboak izango dira.
Netanyahuren deialdiaren oinarri
bazen ere, bai Netanyahuk
bai mendebaldeko gobernuek
bazekiten ez zegoela suntsiketa
masiboko armarik edo programa
nuklearrik. Hamabi urte
geroago, Irak hondatuta dago
eta estatua milizia paramilitar
sektarioen eskuetan dago,
kanpoko potentzien esanetara.
Era berean, lurraldearen
% 30 okupazioa profitatu
duen muturreko talde baten
ankerkeriaren menpe dago.

EBren okupazio estrategiak,


eskualdean duen eragina zabaltzeko estrategia militar serioa
izan beharrean, saiakuntza ideologiko
ultraliberala ematen du. Honen ondorioz, AEBk porrot estrategikoa1 izan
zuen Iraken, Ali Khederyren esanetan.
Bera, 2003 eta 2010 artean, bost enbaxadore estatubatuarren eta Komando
Zentralaren hiru zuzendariren aholkulari berezia izan zen. Orduan, Iran
gaiztakeriaren ardatzaren epizentroa zen. Hala ere, Irakeko kontuen
kudeaketan lankidetza estua sortu zen
Iranen aldeko alderdiekin, esaterako,
Al Dawarekin (Al Yaafari, Maliki
eta, orain, Haidar al Abadi lehen ministroena) edo Irakeko Iraultza Islamikoaren Batzorde Gorenarekin eta
bere Bader miliziekin. Hauek, 2003ko
maiatzean, Irak berriaren segurtasun
indarren euskarri bilakatu ziren Paul
Bremer okupazioaren prokontsularen
aginduz aurreko segurtasun aparatuak
eta Baaz alderdia desegin ostean.
Adimen handiz, pazientziaz eta
kezkarik gabe, Irango erregimenak
AEBren boterea ordezkatuz joan zen
esfera guztietan. Obamaren porrotaren
adierazgarri, 2010eko hauteskundeetan
Joe Biden Bagdadera bidaiatu zen Al
Iraquiya zerrendako hautagaiak defendatzeko baina apal-apal irten behar izan
zuen hau argudiatuz: ez dugu esku
hartzen Bagdadeko barne kontuetan.
Khederyk aitortu bezala, Malikiren
2010eko kabinetea Iraneko jeneralek
pentsatu zuten Teheranetik.

6 n 2015 n Bigarren hiruhilekoa b PUEBLOS n Informazio eta Eztabaida

2011ko abenduan AEBko militarrek herria utzi zuten. Honek


Bagdadeko gobernuaren politiken
sektakeria maila igo zuen, bereziki, suni gutxiengoaren kontrako
zigorrari dagokionez. Zapalketa
honek, ustelkeriari eta zerbitzu
faltari lotuta, Irakiar Iraultza piztu
zuen kanpoko esku-hartzearen
kontra eta burujabetza nazionala
leheneratzearen alde. Iraultza honek ez zuen Egiptokoak edo Siriakoak aste batzuk geroago izan
zuten estaldura bera izan: okupatzaileak ezarri bezala, Irak demokrazia bat zen eta askatasunak
zituen; beraz, Irakeko herriak ez
zuen bere gobernuaren kontra altxatzeko eskubiderik. Baina irakiarrak nazkaturik zeuden euren
herria arpilatua eta suntsitua ikusteaz, erlijio ezberdina zuen aldameneko herriarekin haserretzera
bultzatzen zitzaiela ikusteaz, herrialdeko beste eskualdeetara joatera eta erlijioen arabera taldekatzera derrigortuak izateaz. Irakeko
armadak su eta gar zapaldu zuen
iraultza hau eta, ondorioz, 2014ko
urtarrilean iraultza armatu bilakatu zen. Washingtonek kalkulatutako anbiguotasunez jokatu zuen,
izan ere, iraultzak Iranek Iraken
zuen eragina gutxitu ote zezakeen
ikusi nahi zuen. 2014ko ekainean,
Mosul erortzean, Daesh (Irak eta
Ekialdeko Estatu Islamikoa) betebetean sartu zen gatazkan.

DOSIER

Mohammad Sabaaneh.

Hiru alderdiko partida,


irakeko herriak galdu

Arabiar iraultza guztietan eta, gehien


bat, kontrairaultzetan gertatu den moduan, Irakeko galtzaile nagusia irakiarrak berak izan dira. Gobernuaren
kontra armak hartzean eta Bagdadetik iparralderako probintzia gehienak
konkistatzean botere-hutsunea sortu
zen. Daesh hutsune horretaz baliatu
zen Sirian berriz sartzeko eta matxinoak askatzen zituzten hiriak kontrolatzen joateko, hauek Bagdadera
zihoazen bitartean. Lehenengo aldiz,

Nazioarteko erkidegoa
lasai dago terrorismoaren
kontrako gurutzadan
diharduelako,
horretarako gizaeskubideen urraketak
larriagotzen
baditu ere

AEBk bi ibaietako herria inbaditu


zuenetik, Iraken etengabeko eroriari
irtenbide bat sumatzen zitzaion. Bagdad matxinoen batzorde militarrek
setiatzen zuten. Hauek batasun nazionaleko gobernua eta indar armatuen
berrantolaketa ez sektarioa eskatzen
zuten. AEBk gogoan izan zuen aukera hau 2014ko uztailean ospatutako
Ammaneko Biltzarrean. Bertan Irakeko oposizio gehiena bildu zen. Baina
errealitatea gehiegi izan zen haientzat
eta, beste behin, beste aktore batzuk
erabaki zuten AEBren ordez; bai ez
zirelako euren plana oposizioari inposatzeko gai izan, bai ez zutelako Iraken euren proiektuaren porrota onartzeko adorea izan edo bai erabakiak
hartzeko moteltasunagatik.
Iranentzat zein Estatu Islamikoarentzat Iraken gobernu sendo
eta ordezkagarri bat sortzea mehatxua
da: Iranen kasuan, Irakeko politikaren
kontrola galtzen zutelako eta, EI-aren
kasuan, badakitelako herriaren sostengua duen armada nazionala haiek Iraken garaitzeko modu bakarra delako2.
2014ko udan, Irakeko matxinoek esku
ez hartzeko eta euren etorkizuna erabakitzen uzteko eskatzen zioten Mendebaldeari. Bagdad hartzeko edo, behintzat, gobernua trantsizio-prozesua
negoziatzera behartzeko gai izango

zirela uste zuten. Une erabakigarri


horretan, Daeshek, AEB gerran esku
hartzera behartzeko, mendebaldeko
iritzi publikoaren gaineko presioa areagotu zuen. Horretarako, jazidiak eta
kristauak hil zituen baina, gehienbat,
Erbil irakiar Kurdistaneko hiriburua
eta inteligentzia-zerbitzu eta nazioarteko negozioen gune nagusia erasotzeko keinu ez oso serioa egin zuen.
Abuztuaren 8an Obamak irtenbide errazenaren alde egiten du: gatazkan era kosmetikoan esku hartzea
airetik bonbardatuz, jakinda horrek
indarkeria betikotuko zuela. Bonbardaketek eguneko 8 milioi dolarreko
kostua dute eta argi eta garbi eznahikoak dira Daesh garaitzeko lurreko
indarrik gabe; izan ere, borrokalari
hauek ohiko borrokaren parametroak
hausten dituzte, ez bakarrik ez direlako heriotzaren beldur, baizik eta hau
ausarkeriazko ekintzen bidez bilatzen
dutelako. Baina bonbardaketa hauek
ez zuten AEBko iritzi publikoaren
kontzientzia lasaitu; aitzitik, irakiar
iraultza akabatu zuten eta, ondorioz,
berrelikatzen den ekuazio sektarioa bizirik mantendu zuten, hau da, Bagdadeko gobernu xiita sektarioa eta bere
aurkaria den EI suni muturrekoa. Terrorismoaren kontrako borrokak Bagdadeko gobernua birgaitu du, kirurgia plastikozko operazio baten bidez
Malikiren ordez Abadi ezarriz. Hala,
aurpegia aldatuz denak berdin jarraituko du, besteak beste, herritar zibilen

Eta Daeshen kontrako


irtenbide militarra
arrakastatsua izango balitz
ere, hasierara bueltatuko
ginateke segurtasunindarren eta Bagdadeko
gobernuaren aurrean
herritarrek sentitzen duten
ezinikusiaren arazo politiko
eta soziala konpondu ezean

Informazio eta Eztabaida n PUEBLOS b Bigarren hiruhilekoa n 2015 n 7

DOSIER b Ekialde hurbila


kontrako bonbardaketak eta herritar
sunien kontrako zigor sistematikoa.
Estatu Islamikoarentzat lasaigarria
zen Bagdaden horrelako gobernu batek jarraitzeak, zeren horrelako gobernu baten alde bertako herritarrek
ez baitute bizitza emango Daeshen
ankerkeriaren kontra borrokatzeko.
Izan ere, Iranen aldeko milizien menpe geratzea ez da Ibrahim kalifaren
zentzugabekeria baino lasaigarriagoa. Batez ere, Daeshek nazioarteko
errekrutatze kanpainarako funtsezko
elementua lortzen du: hain zuzen ere,
kaliferri islamikoaren alde borrokatzeaz aparte, deabru yankiaren kontra
borrokatzen dira. Berriz ere, ur nahasi
horretan galtzaile, Irakeko herritarrak
eta euren iraultza.
Abuztuaren 8az geroztik kanpoko
eragileak bertara moldatuz joan dira.
Iran eta bere miliziak Bagdadeko
gobernuan; Daesh bere kontrolpeko
lurraldeetan (Erresuma Batua bezain
handia den eremua) eta nazioarteko
erkidegoa lasai dago terrorismoaren
kontrako gurutzadan diharduelako,
horretarako giza-eskubideen urraketak larriagotzen baditu ere. Espainiak 2015eko otsailean Irakera
bidalitako 300 soldaduek NBEk3 eta
Human Rights Watchek4 salatutako
segurtasun-indarrak entrenatuko dituzte. Segurtasun-indar hauek milizia sektarioetan oinarritzen dira eta,
Amnesty International-en arabera5,
legez kanpo aritzen dira eta herrialdeko ezegonkortasun gero eta handiagoaren kausa eta emaitza dira.
Herritar-sektore guztiak benetan
defendatuko lituzketen segurtasunindarrak sortzea galarazten dute.
Miliziak hauen buruen artean, Hadi al
Amari parlamentaria eta Bader Brigaden liderra, Iran eta Iraken arteko gerran Iranen alde borrokatu zena, edo

Europak uko egin beharko


lioke ankerkeria hori
ankerkeriaren bitartez
borrokatzeari, horrek
infernu sakonagoetan
sartuko baitu Irak,
etengabeko espiralean

Abu Mehdi al Muhandis Irakeko Hezbollahren burua aurkitzen dira, azken


hau 1983ko Kuwaiteko estatubatuar
enbaxadaren kontrako atentatuagatik
kondenatua. Talka-indar honetan du
konfiantza Mendebaldeak Daeshek
kontrolatutako lurraldea berreskuratzeko.
Gertatutakoa argia da entzun nahi
duenarentzat: herriak askatu ostean
bertako herritarren exekuzio sumarioak, Yurf al Sajr-en 2014ko urriaren 26an gertatu bezala, etxebizitzak suntsitzea, ustezko borrokalariei
burua moztea, etab. Daeshek kontrolatutako zonak berreskuratzeko, horietako gehienak suniak, Bagdadeko
gobernuak milizia paramilitar berri
bat sortu du, are errukigabeagoa.
HRWek6 eta giza-eskubideen aldeko
nazioarteko beste hainbat erakundek
Al Hashas al Shaabi (Mobilizazio Herritarra) milizia hau giza-eskubideen
urraketak igotzeagatik eta gerra-krimenak egiteagatik salatu dute. Baina
are kezkagarriagoa da milizia hauek
euren ankerkeriak harrokeriaz erakustea. Sare sozialetan esekitzen dituzten
bideotan moztutako buruekin jolas-

1 Khedery, Ali: Iraqs Last Chance, The New York Times aldizkarian, 2014/08/15. Ikus hemen: www.nytimes.com.
2 Horrela kanporatu zuten Al Qaeda Irakeko hirietatik 2007 eta 2008an Esnatzearen Batzordeen inguruko tribu armatuek. Ikus: www.iraqsolidaridad.org/2009/docs/13_05_09_Pedro.html
3 Human Rights Council convenes a Special Session on abuses committed in Iraq by ISIL, 2014/09/02. Ikus hemen:
www.ohchr.org. Laburpena: Irakeko segurtasun-indarrek eta Irak eta sortardeko Estatu Islamikoaren kontra borrokatzen duten talde armatuek egindako giza-eskubideen eta zuzenbide humanitarioaren urraketen berri jaso du,
atxilotuen exekuzio arbitrarioak barne.
4 Iraq: Campaign of Mass Murders of Sunni Prisoners, 2014/07/11. Ikus hemen: www.hrw.org. Laburpena: Gobernuak eta gertuko indarrek hilketa sektarioak egin dituzte.
5 Iraq: Evidence of war crimes by government-backed Shia militias, 2014/10/14. Ikus hemen: www.amnesty.org.
6 Iraq: Militias Escalate Abuses, Possibly War Crimes, 2015/02/15. Ikus hemen: www.hrw.org.
7 We cannot kill our way out of this war, 2015/02/18. Ikus hemen: www.msnbc.com.

8 n 2015 n Bigarren hiruhilekoa b PUEBLOS n Informazio eta Eztabaida

ten edo eskuz lotutako umeak hiltzen


agertzen dira.
Irtenbidea hau dela pentsatzeak
ez du inolako zentzurik, alferrikakoa
dela ikusi baita arlo militarrean: Beiyi, irakiar segurtasun-indarrek berreskuratutako hiri handi bakarra (2014ko
abenduan) Daeshek aste gutxitan
berreskuratu zuen. Eta Daeshen kontrako irtenbide militarra arrakastatsua
izango balitz ere, hasierara bueltatuko
ginateke segurtasun-indarren eta Bagdadeko gobernuaren aurrean herritarrek sentitzen duten ezinikusiaren
arazo politiko eta soziala konpondu
ezean. AEBko diskurtso publikoak
onartzen du konponbide politikorik gabe ez dela arazoa konponduko
Hala, Marie Harf Estatu Departamentuko bozeramailearen arabera6:
ezin dugu gerra hau irabazi haiek hil
bitartez. Kausen jatorrira joan behar
dugu. Baina jazoerak ikusita, argia
da benetako konponbidearen aurrean
epe laburreko adabakiak lehenesten
dituztela, benetako konponbideak
Iran Iraketik irtetera presionatzea eskatzen baitu. Obama presidentea Iranekin akordio nuklearra lortzearekin
tematuta dago eta eskualdean kaosa
mantentzeak ez du bera kezkatzen.
Europak, ordea, uko egin beharko
lioke ankerkeria hori ankerkeriaren
bitartez borrokatzeari, horrek infernu
sakonagoetan sartuko baitu Irak, etengabeko espiralean. Ez Charlie Hebdoren eta Tunisen abisuak ez Daeshek
Libian, Algerian edo Egipton duen
presentzia gero eta handiagoak ez
dute europar politika otzana aldarazi.
Era berean, Europak entzungor egiten
die gure aldameneko arabiar herrien
eskaerei, ez ordea babesten ditugun
despota horienei.q

*Pedro Rojo arabista eta Fundacin Al Fanar para el


Conocimiento del rabe fundazioko presidentea da.

Ekialde hurbila b DOSIER

Siria:

diktadura, esku-hartzea, jihadismoa


Santiago Alba Rico*

Aurreko otsailaren 25ean lau diputatu frantses, besteak beste, Grard Bapt, Damaskora bidaiatu eta Bachar
Al-Assadekin elkarrizketatu ziren. Elkarrizketa honek eztabaida eta protestak sortu zituen eta, Frantziako
Alderdi sozialistaren zuzendaritzatik, alderdiko kidea den Bapt zigortzeko mehatxua ere egin zen. Aitzitik,
gai honen inguruan Frantziaren, Europaren eta AEBren jarrera aldatu da eta gertakari hau aldaketa horren
adierazgarri da. Le Monde egunkariak eztabaida hau mahaigaineratzen du: Harremanak leheneratu behar
dira Damaskoko erregimenarekin?. Hollandek eta Cameronek agertutako jarrera ofiziala, ordea, kontrakoa
da, hain zuzen Bachar Al-Assad gabeko etorkizuna Siriarentzat. Baina, Faysal Al-Qassem analistak ironiaz
adierazi bezala, etorkizun horretarako, oraindik, hamar edo hamabost urte itxaron beharko dugu.

ollanden haserreak frantziar diputatuen bidaiaren inguruan ez


du errealitatea islatzen. Hala,
errealagoa da Claude Guantek egindako justifikazioa. Guant Sarkozyren
alderdikoa da eta 2012an Frantzia eta
Siriaren artean harremanak etetearen
arduraduna izan zen. Bere esanetan,
Bachar ez bada irtenbidea, irtenbideak Bachar onartu beharko duela
aitortu behar da. Siriar diktadoreak
harrotasunez adierazi bezala, nazioarteko aliantzak Siriako zeruan
egiten dituen operazioen inguruko
informazioa jasotzen du eta, aldi berean, bere armadak aurrera egiten du
Hezbollah eta Iranen laguntzaz.
Zer aldatu da? Erregimenaren
izaera ez, dudarik gabe; izan ere,
honen ankerkeria zapaltzaileak
gora egin du, hilketa eta torturetatik
(siriar kartzelatan 11.000 pertsona
desagertu omen dira) herritar zibilen kontrako etengabeko bonbardaketeraino. Bachar Al-Assad irtenbidearen parte bilakatu da eta,
dagoeneko, mendebaldeko potentziek ez dute bere erregimena horren

sutsuki erasotzen. Egoera honen jatorria hau da: Al-Assaden helburua


nagusitu da, hau da, 2011ko iraultza
nazioarteko gerraren hondakinen
azpian lurperatu da. Estatu Islamikoak (Daesh, arabieraz), jada,

lurraldearen herena kontrolatzen


du eta herrialdeko suntsiketaren
une gorena da: 200.000 hildako, 4
milioi errefuxiatu eta 8 milioi lekualdatu, gatazkaren sektarizazioa
ahaztu gabe.

Mohammad Sabaaneh.

Informazio eta Eztabaida n PUEBLOS b Bigarren hiruhilekoa n 2015 n 9

DOSIER b Ekialde hurbila


2011n, arabiar eskualdeko iraultzei lotuta, Siriako herritar asko 40
urteko diktaduraren kontra matxinatu ziren, baita erregimenak ezarritako mozal geoestrategikoaren kontra ere. Honek erregimena eta bere
herritarrengan sortzen zuen beldurra
justifikatzen zuen, Israelen kontrako
erresistentziaren aitzakian. Siriako
herritarrek duintasuna, gizarte-justizia eta demokrazia eskatzen zuten,
eskualdeko botere-harremanez kanpo. Baina Yassin Al-Hajj Saleh intelektual aurkariaren esanetan, Siriak
bonba-gizarte modura funtzionatzen du, hau da, ezin da ezer aldatu
eztanda izugarria sortu barik, erregimenaren zoria eskualde osokoari lotuta dagoelarik. Hain zuzen ere, hori
izan da gertatu dena. Eskualdeko potentzia eta subpotentzien konplizitate
aktibo edo pasiboarekin, batzuetan
kontraesankorra ere, dimentsio geoestrategikoak askapen aukera guztiak
ito ditu azkenik. Honen errudun nagusia erregimena izan da, baina beste
hainbat eragilek funtsezko rola izan
dute deriba honetan.
Lau urte geroago, eskualde osoan,
kontrairaultzek borrokaren helburu
izandako hiru indar hirukiak itzultzea
ekarri dute, hots, tokiko diktadurak,
kanpoko esku-hartzeak eta muturreko
islamismoak (eta Israel atzean, miseria
guztiak parasitatzen). Sirian, iraultza
hasieratik geratu zen horma hauen artean harrapatuta: gatazka nazioarteko
mailara pasatu eta, iraultza barrutik
eta kanpotik ezgaitzeko asmoz, hau
erradikalizatu eta islamizatu nahi zuen
diktadura ankerra. Mundu mailako
desordena berriaren konplexutasun
arina frogatzeko, hemen, Iraken bezala, hausturak bereziki korapilatsuak
direla esan beharra dago: Saudi Arabia eta Turkiaren arteko gatazka Saudi
Arabia eta Iranen artekoari lotzen zaio.
Hauek guztiek, era batera edo bestera,
Estatu Islamikoa sendotzen lagundu
duten arren, orain, bat egiten dute honen aurrean. Ezin dira ahaztu ez Bachar Al-Assadek emandako laguntza
(kartzelan zeuden buruzagi islamistak
askatu zituen eta hainbat hilez ez ditu
EIk Raqqan zituen kuartelak bonbardatu izan nahi); ez talde jihadisten zeharkako finantzaketa saudiarabiarra;

ez Iranek Al-Kaedaren erradikalismo


sunia manipulatu duela Al-Malikiren
gobernu xiita ustel eta sektarioaren
kontrako oposizioari zilegitasuna kentzeko, ez Turkiaren eta EI-aren arteko
ez erasotzeko akordia, non Turkiak,
bere arazo kurduaz kezkatuta, EIaren kontrabandoa baimentzen duen.
Estatu Islamikoa denek, AEB barne,
erabiltzen duten komodina da, kontrajarritako interesak defendatzeko,
beti herrien eta euren burujabetzaren
kontra, jakina.
Baina EI, izan, bada, eta berezko
agenda du. Hauen emaitza da: alde
batetik, iraultzen porrotarena eta kaos
bortitz orokorrarena eta, bestetik, Olivier Royk probokatzeko asmoz esan
bezala, mundu-mailako krisi nihilistarena. Honen froga gisa, EIko elementu internazionalisten % 25 erlijioz
aldatutakoak dira (Australia, Frantzia
eta Ingalaterrakoak) eta, ohi ez bezala, musulmanak ez diren gazte ingeles askoren sostengua du. Islamismo
erradikalaren itzulera indartsua bada
ere (diktadurekin eta esku-hartze inperialistekin batera) ez ditugu ahaztu
behar iraganarekiko dagoen aldea.
Iraultzaren porrotaren erdian, barneko eta kanpoko okupatzaileen indarkeriaren ondorioz hondatutako bi
herrialde hauetan, Estatu Islamikoa,
arma eta diru askorekin eta eskualdeko potentzien jokotik independente,
eskualdeko indar burujabe bakar da
bilakatu da (Israelekin batera). Hala,
Estatu Islamikoak, borrokalari gutxi
dituen arren, Al-Kaedaren hutsa ulertu
du eta, honen dinamika postmodernoa
alderantzikatuz, borroka birlurralderatzen jakin du. Seinale guztien arabera atzera-egite militarra gertatzen ari
da baina erakundearen aurrerabidea
arabiar nazionalismoaren behin betiko
porrotari dagokio, honek ezin izan
baitu bizirik iraun arrakastarik gabeko
arabiar iraultzen ostean. Ibrahim Hamidi siriar idazleak Al-Hayat egunkarian argi azaldu bezala, paradoxikoa
eta esanguratsua da, azkenean, nazionalismo hauek 1916ko Sykes-Picot
Akordio kolonialek ezarritako mugak
onartu eta defendatu izatea. Aitzitik,
Estatu Islamikoak hauek deuseztatu
ditu, Siria eta Iraken artekoak behintzat. Boterearen deszentralizazioa

10 n 2015 n Bigarren hiruhilekoa b PUEBLOS n Informazio eta Eztabaida

Estatu Islamikoak,
borrokalari gutxi dituen
arren, Al-Kaedaren hutsa
ulertu du eta, honen
dinamika postmodernoa
alderantzikatuz, borroka
birlurralderatzen jakin du

arriskutsua da eta, EI-aren aurrean,


mendebaldeko eta eskualdeko potentzien arteko akordia justifikatuko luke
Baina potentzia hauek, jihadismo suniaren kontra elkarrekin borrokatzen
diren arren, eskualdeko beste hainbat
borroketan elkarren kontra daude eta
azpijanean ari zaizkio elkarri.
Edozelan ere, AEB buru duen EIaren kontrako nazioarteko aliantza
horrek okerrera soilik eraman ditzake
gauzak. Bonbardaketa aliatuen eta
kanpoko esku-hartzeen kontrakoak
diren Siriako Iraultzaren Sostengu
Oinarriek egindako komunikatu baten
arabera, ez du ezertarako balio EI garaitzeak Bachar Al-Assad ere ez bada
garaitzen. Edonola ere, helburu bi
hauek eskualdeko berezko indar herritarren bidez baizik ezin dira lortu.
Ildo beretik, siriar herritarren demokrazia asmoek porrot egin dute zepo
geoestrategikoaren mesederako eta
ezinbestekoa da herritarren sufrimendua arintzea. Horretarako, erregimena
babestuz eta erantzun sektarioak sustatuz, irtenbideari azpiak jan dioten
herrialdeek (Saudi Arabiak, Iranek,
Hezbollahk, Errusiak, Qatarrek, Turkiak eta AEBk) irtenbide politikoa
bilatu behar dute. Baina, hori lortzeko ulertu behar dute Estatu Islamikoa
bonbardatzeak eta Bachar Al-Assad
legitimatzeak ez duela bakea eta
egonkortasuna lortzen laguntzen.q

*Santiago Alba Rico arabista eta idazlea da

DOSIER

Siria:

proxy gerra
handi baten helburuak
Mohammad Sabaaneh.

4 milioi errefuxiatu eta 150.000


hildako inguru, suntsitutako
herrialdea eta Estatua...
Hauek dira barnean sartutako
herriek eta talde armatuek
partekatutako terrorismoaren
emaitza. Talde armatu hauek
munduko eta eskualdeko
potentzien, hala nola, AEB,
Frantzia, Turkia, Iran, Qatar eta
Saudi Arabiaren kanoi-bazka
bilakatu dira eta aipatutako
herrialdeek argi eta garbi
delegatutako (edo proxy) gerra
hau laguntzen dute.

ikiLeaks-en arabera, 2006ko


abenduaren 13an, William
Burns AEBko kantzilerordeak Bachar Al-Assad uzkailtzeko
estrategiaren zehaztasun guztiak
eman zituen kablegrama sekretu batean. Horretarako hauek proposatzen
zituen: oftalmologo gazte baten eskarmentu eza esplotatu, bere trapu
zikinak eguzkitara atera, kurduak
akuilatu, mehatxu islamistaren ba-

Nazanin Armanian*

liabidea erabili eta Rafic Hariri Libanoko lehen ministroaren hilketa eta
horrelako kasuak profitatu Al-Assadi
terrorismoa leporatzeko. Hala, AEBk
Eisenhowerek 1957an siriar buruzagia hiltzeko sortu zuen konspirazioa
berpizten zuen.
Assad zigortzeko operazio honen
benetako helburua Eurasia kontrolatzea da. Zori handiagoz eta txikiagoz,
AEBk Ekialde Hurbilaren, Erdialdeko Asiaren, Erdialdeko Europaren
eta Afrikako Iparraldearen kontrola
bereganatzen saiatu da Irak, Afganistan, Jugoslavia eta Libiaren kontrako
gerren bitartez. Britainia Handiko Sir
Mackinder estrategaren aholkuen arabera, eskualdea oso garrantzitsua da.
Berak Heartland, munduaren bihotza,
alegia, deitzen dio. Hala, orain, AEB,
Txina eta Errusiaren aurreratzea geldiarazten saiatzen da, izan ere, Siria
kontinente bi hauek lotzen ditu.
Era berean, AEBk Iran, Irak eta
Siria lotuko dituen gasbide erraldoiaren eraikuntza geldiarazi nahi du.
Hau hodi xiita izenez ezagutzen da,
hain zuzen ere, eta Errusia eta Iranen
finantzamendua du Europara gasa
esportatzeko. Gas-hodi handi honek
bi herrialde kaltetuko lituzke, hots,
Turkia, honek ez lukeelako hidrokar-

buroen bide nagusia izaten jarraituko,


eta Saudi Arabia, berak Egiptotik, Jordaniatik, Siriatik, Libanotik eta Israeletik pasatuko den Arab Gas Pipeline
gasbidean inbertitu duelako. Petrolio-erraldoien hurbiltzeak ere xekeak
kezkatzen ditu. Erraldoi hauek
Errusia eta Venezuela dira, munduko
petrolio-ekoizle eta esportatzaile
handiena eta ezagutzen den petrolio
erreserba handiena, hurrenez hurren.
Petrolioa Esportatzen duten Herrien
Erakundearen boterea kolokan dago
eta ezin da Saudi Arabia gutxietsi finantza-instituzio nagusiak bere petrodolarren menpe daude eta.
Nazio Batuen Erakundearen
Agentzia Atomikoak Iraneko instalazio nuklearretan 1000 zentrifugatzaile berri instalatu direla informatu
du. Txina eta Errusiaren ustez, Siriaren kontrako erasoaren azpiko helburua Iran da. Teheranek, oso zuhur,
gertakariak aztertzen ditu eta bere
aliatuarengandik urruntzen da. Hala,
Hezbollah eta Jihad islamikoaren bitartez lagunduko dio baina inongo
okupaziorik gabe.
AEBk Errusia ere bere influentziaeremuan makurrarazi nahi du eta nazioarteko gertakarien inguruan honen
ezgaitasuna erakutsi nahi dio mundua-

Informazio eta Eztabaida n PUEBLOS b Bigarren hiruhilekoa n 2015 n 11

DOSIER b Ekialde hurbila

Teheranek laster, munduko


finantza hiriburuak exijitu
bezala, mendebaldeko,
Txinako, Errusiako
enpresa handien
inbertsioak baimenduko
ditu, segurtasun berme
osoarekin

ri. Sergei Lavroven esanetan, Errusia


ez da AEBren kontra borrokatu Sirian,
errusiar enpresek 20 mila milioi euro
inbertitu eta 100 mila errusiar inguru
bertan bizi diren arren. Eta Vladimir
Putinek, Petro Poroshenkoren eskua
estutuz, Kieveko estatu kolpe faxista
onartu du eta, horrekin batera, indaroreka ere: ez dio aurre egingo NATOri. Snowden hartzea gauza bat da, baina gerra batean sartzea oso bestelakoa
da. Moskuk, Siria galduta, beste lekuren batean, adibidez, Iranen saiatuko
da bere eragina berreskuratzen.
Gerra-arloan garaile gertatzen
bada, AEBk bere porrot ekonomikoa
ordaintzen du. Krisi ekonomiko handiei, gerra handiak. Kapitalismoak
arma gehiago salduko ditu, merkatu
berriak lortu eta hondatutakoa berreraikitzen dituzten eraikuntza-enpresentzako aukera berriak sortuko ditu.
Mundu erdiko langileen lorpenen
kontrako eraso berri bat da; izan ere,
hauek euren bizitzaz edo euren zergez
ordainduko dute lau cowboyren abentura.
Gerra asmoei eusten zieten sistema legalak suntsituz NBE gehiago
ezerezteaz gain, AEBk oraindik ere
munduko potentzia hegemonikoa
dela irudikatuko luke. Madeleine
Albrighten arabera, giza-historiaren
makinaria militar handiena existitze
hutsak bera erabiltzea eskatzen du.
Bestalde, kontuan hartu behar da
Frantziak, Libia birkonkistatu ostean,
beste kolonia baten gaineko nagusitasuna berreskuratzeko asmo du. Hala,
Israelek Iranen, Hamasen eta Hezbo-

llahren aliatua ahultzen du eta, bide


batez, Golaneko Altuetako ur-baliabideak eta mediterraneoan topatutako
gas eremuan Siriari dagokion partea
bereganatuko ditu.

Ekialde hurbila balkanizatzea

Assadek gogor zapaldu zituen 2011ko


protesta demokratikoak eta hauek sortutako gatazka Pentagonoak Assaden
amaiera operazioa burutzeko erabili
zuen, hau da, ezkutuko operazio terroristak egiteko, heriotzaren eskuadroiaren bidez beldurra zabaltzeko eta
Siria Israelen aurkarientzako tranpa
bihurtzeko. Honetaz aparte, bandera
faltsuko atentatuak egin zituzten gerrako arrazoia izateko (besteak beste,
gas kimikoen kasua non AEBko 12
agente ohiren esanetan Assadek ez
zuen zer ikusirik) eta boterea aurkari
aliatuei emateko. Herrialdeko oposizioa zatitua eta herri aurkari anitzen
soldatapean zegoen eta ez zen benetako alternatiba. Gainera, Geneva I
eta II biltzarrek porrot egin zuten.
Ondorioz, 2014an AEBk Jon Bidenek
diseinatutako B Planera pasatu behar
izan zuen, hots, eskualdean gatazka
zabal eta sakona sortzea, Israel ez eskualdeko beste herriak ahitzeko eta
zona militarizatzeko, erregimenak aldatzeko eta estatu handiak balkanizatzeko asmoz. Hau izan da, beharbada,
Assad, ohiko hilketa selektiboaren
bidez hil beharrean, boterean mantentzeko arrazoi bat.
Errusiaren eta Txinaren betoa NATOren esku-hartze zuzenaren aurrean
AEBk ideia makabroa izan zuen:
errekrutatutako terrorista yihadistak
(gaur Estatu Islamikoa osatzen duten
berak) Siriatik Irakera eramatea, herrialde bietako 90.000 kilometro inguru okupatzen uztea eta euren ekintza
ankerrak telebistatik emititzea, iritzi
publikoa esku-hartze militar zuzenaren alde jartzeko, NBEko Segurtasun Kontseilutik pasatu gabe. Nuri
al Maliki Irakeko lehen ministroa
baztertu zuten, hau Irakeko lurraldea
Assad uzkailtzeko erabiltzearen kontra zegoelako, eta Bagdadekin zuten
akordio militarra berreskuratu zuten.
Akordioak herria berrokupatzeko
baimena ematen die egokitzat jotzen
badute. Estatu Islamikoaren kontra
borrokatzen diren aitzakia erabilita,
AEBk, Turkiak, Qatarrek eta Israelek

12 n 2015 n Bigarren hiruhilekoa b PUEBLOS n Informazio eta Eztabaida

herria bonbardatzen dute, NBEren salaketarik gabe.


Terrorearen kontrako iruzurrezko
gerraren aurreko kapituluan, Af-Pak,
eremu bilakatutako beste bi estatuen modura, gaur, Irak eta Siria estatu gisa desagerrarazi eta Ir-Sir operazio eszenatoki bilakatu dituzte.

Fasekako gerra

eta bakea merkatuetan

Txinak eta Errusiak ez dute Segurtasun Kontseiluarekin premiazko biltzarra eskatu, AEBk eta Israelek Siriaren
kontra egindako erasoaren inguruan
eztabaidatzeko. Harritzekoa da, herrialde bi hauek Iraken, Afganistanen,
Sudanen, Malin, Libian eta Ukrainan
zuten eragina galtzean oso kaltetuak
izan baitziren. Faseka pentsatutako
gerra hauetan Errusia eta Txina ez
dira NATO aurrera egitea galarazteko
gai. Gerra hauek ez dituzte merkatuak
kaltetzen eta ez dute iritzi publikoaren
arreta hartzen; beraz, bake mugimenduak sortzea ekiditen da.
Herrialde hauetako eliteak ez daude Atlantikoko Aliantzaren buruen
kontrako klase-borrokan. Aitzitik,
munduko burgesiaren klubeko kideak
dira eta interes ekonomiko berek lotzen dituzte. Teheran azkarra izan da
eta nahiago izan du bere programa
nuklearra gelditzea erasotua izatea
baino. Gainera, munduko finantza hiriburuak exijitu bezala, laster mendebaldeko, Txinako, Errusiako enpresa
handien inbertsioak baimenduko ditu,
segurtasun berme osoarekin. Horregatik, hain zuzen ere, Obamak Al-Assaden uzkailtzea gelditu du momentuz,
Israelen eta Alderdi Errepublikanoaren gerra-kanpaina gorabehera.
Turkiak eta Qatarrek lankidetza
estrategikorako akordio bat sinatu
berri dute. Bestalde AEBk (eta Espainiak!) tropak bidaltzen dituzte Irakera. Edonola ere, hauek eszenatoki honen lurrunkortasunaren adierazgarri
dira.q

*Nazanin Armanian politika-analista, idazlea, kazetaria,


islamdar kontuen irakaslea eta idazlea da. Besteak beste,
liburu hauek idatzi ditu: Irn: la revolucin constante,
El Islam sin velo, Retrato de la mujer en los pases
musulmanes, Los kurdos, 40 respuestas al conflicto de
Oriente Prximo eta El cuentacuentos persa.
www.nazanin.es

Ekialde hurbila b DOSIER

Globoen
gaua
Eliana Caramelli*

K
Argazkia: Eliana Caramelli.

Herri kurduaren zorigaitzak


60 milioi pertsonarengan du
eragina; Ekialde Ertain osoan
hau da berezko estaturik ez
duen gutxiengo etniko handiena.
Kurdistan milaka kilometro
karratuko eskualde zabala da
eta lau estatu zeharkatzen ditu,
hain zuzen, Siria (biztanleen %
5 kurdua); Turkia (% 45), Irak (%
25) eta Iran (% 25). Zalantzarik
gabe, hau munduko zonarik
asaldatuenetariko bat da.

urdistanek, Tigris eta Eufrates ibaien arteko bio-etno-eskualdeak, ez ditu gaur egungo
mugak onartzen eta konfederalismo
demokratikoan oinarritutako batasun
proiektu baten alde egiten du. Kurdistan batuaren proiektu horrekin batera
beste Kurdistan batzuk ere badaude,
errealagoak, hau da, Turkiako PKK,
KCK eta HPD; Irakeko UPK; Iraneko PJAK eta Siriako YPG militanteen
proiektuenak. Eurek dira, aspalditik,
Kurdistan batuaren amets horren alde
egunero borrokatzen direnak, bizi
diren herrietan euren hizkuntzarako,
ohituretarako eta autonomiarako eskubidea lortzeko asmoz. Erakunde
horietariko batzuk parlamentuan borrokatzen dira, beste batzuk, ordea,
armen bidez.
Hauez gain, beste Kurdistan batzuk ere badaude. Kurdu hauek Daeshen (Estatu Islamikoa) eraso ankerra
gehitu diote euren sufrimenduari:
etxea galdu dute, euren herriak suntsituak izan dira.
Kobanen, Siriako Kurdistanen,
hain zuzen, YPGko (Herri Babeserako
Unitateak) milizia kurduek Estatu Islamikoaren milizianoak kanporatzea
lortu dute zenbait hileko setioaren ostean. Bertan, adinekoak daude, herri
kurduaren aitorpenaren alde borrokatu direnak, eta umeak ere ikusten dira,
lupetzean jolasten.
Gerrak dena hartzen du; bonbak,
beldurra nonahi daude, umeen jolas eta
marrazkietan ere. Baina gazteen etorkizun nahia ere badago, hauek ingelesa
ikasi, unibertsitatean ikasi eta musika

entzun nahi dute, besteak beste. Badaude Kobane baketsu batean bizi nahi
duten emakumeak, oraingo gerrarekin
amaitu, eta askapen politiko, kultural
eta sozial osoa nahi dutenak.
Erreportaje hau errealitate honen
mamira doan bidaia da, miliziano integristak Kobanetik kanporatu baino
apur bat lehenago egindako bidaia.

Suruc-era (Persis) iristea

Turkiaren hego-ekialdeak laster hunkitzen du. Gazianteperako (Antep)


hegaldian emakumeak, gehienak
beloa jantzita, lehenengo ilaretan
esertzen dira, gizonengandik hertsiki
bereiziak. Genero-apartheidak beti
hunkitzen du.
Gaziantepera heldutakoan laino
itxia topatzen dugu eta honek gurekin
jarraitzen du Persisera (Suruc turkieraz) heldu eta ordu batzuetara arte.
Siriarekiko mugan dagoen hiri honek
56.000 biztanle ditu baina, orain, kilometro gutxitara dagoen Kobanetik
ihes egindako 133.000 errefuxiatu bizi
dira bertan. Hauek, EIren erasotik ihes
egin dute eta, egunero, borrokak ematen ziren bitartean, indar kurduen kontraerasoaren berrien zain egoten ziren.
Euren lagunek, alabek, kamaradek berreskuratutako metro bakoitzak euren
egonaldia laburtzen zuten. Hauek Persiseko kanpoaldean kokatutako bost
kanpamentuetan hartzen dute ostatu,
kanpadenda hotz eta hezeetan. Kanpadenda hauek, 1.200 guztira, lerroetan
eta lerroetan banatzen dira, bata bestearen ondoan, oso estu.

Informazio eta Eztabaida n PUEBLOS b Bigarren hiruhilekoa n 2015 n 13

DOSIER b Ekialde hurbila


Bertako herritarrak, gehienak kurduak, berehala agertu ziren solidario
errefuxiatuekin. Familiak osoek kalean edo abandonatutako biltegietan
lo egiten zutela ikusi zutenean euren
etxeetan hartu zituzten, bai Persis beran bai 6 kilometrora dagoen Mesher
eta beste hainbat mugako herrietan.
Elkartasun hau gorabehera, Kobanetik etorritako kopurua hain handia zen
non kanpamentuak eraiki behar izan
baitziren.

Amara Kultura-Etxea

Herrira joan aurretik, Kultural Merzeki Amara kultura-etxean geldialdi bat


egiten dugu. Hemen Turkiako elkarte
eta alderdi kurduek egiten dituzten
errefuxiatuen sostengu ekintzak koordinatzen dira, Persiseko udaletxearekin lankidetzan. Beheko solairuan
janari beroa jan daiteke, esaterako, barazki eta arroz zopa edo te bat. Internetera konektatzeko aukera ere badago. Goiko solairuan prentsa-gunea eta
biltegia daude. Bertan haurrek botikak
eta nazioarteko laguntzatik datozen
beste artikulu batzuk katalogatu eta
antolatzen dituzte.
Boluntarioak diren zenbait irakasle gazteri esker, Kobaneko haurren
koloreak erakusketa antolatu ahal
izan zen. Ume errefuxiatuei utzi behar
izan zuten hiria marrazteko eskatu zitzaien. Marrazki horietan hauek ageri dira: tankeak, eztanda egiten duten
bonbak, burua moztutako pertsonak, tiroak, hildakoak, zaurituak...
baina benetako Kobane ere ikusten
da, ezkontza jai baten modura disei-

Gerrak dena hartzen du;


bonbak eta beldurra
nonahi daude, umeen
jolas eta marrazkietan ere.
Baina gazteen
etorkizun nahia
ere badago

natua, arbolez eta kolorezko loreez


betetako herria, bihotz formako lur
zatia eskuen artean. Irakasleetako bat
Al-Assaden erregimenak bi urtez kartzelatutako lehen hezkuntzako maisua da. Gaur, Persisen bizi da, baina
ahalik eta lasterren etxera bueltatzeko
itxaropena du. Berriz hasteko. Baina
noiz?: hori da etengabeko galdera.
Hemen A. ezagutzen dugu, 18 urtekoa. A. aldez aurretik kontaktatu dugu
Italia-Kurdistan sarearen eta UIKIren
bitartez. Gure gidari, itzultzaile eta laguna izango da aste osoan zehar.

Mesher

eta mugako beste zenbait herri

A. gidatuta Mesherera goaz. Bertan


Nemrut Mendiko eskualdekoa den
M. Turkiako PKKko militanteak harrera egiten digu. Kartzelan hamar

Argazkia: Eliana Caramelli.

urtez egon da eta, orain, Kobanerako


Krisi-Taldeko kide gisa, hedabideez
arduratzen da. Berak esaten digunez,
bertan eta Kurdistaneko beste hainbat
lekutan, Turkiako iparraldeko Roboskyn 2011ko abenduaren 28an gertatutako sarraskiaren urteurrena ospatu
da. Orduan, Turkiako aire-indarrak 34
zibil hil zituen herri batean, PKKko
gerrariei ostatu ematea egotzita.
Bera errefuxiatuei laguntzera eta
Kobanen setiatutakoentzako laguntza
materiala antolatzera etorri ziren lehenengo horietako bat izan zen, Turkiako armada eta Estatu Islamikoaren
arteko laguntasuna salatuz.
Kobanetik ihes egindako hainbeste familia egoteak herriko bizitza aldatu du. Hala, era solidarioago eta kolektiboago batean bizitzen hasi dira,
sukaldea eta janaria partekatzetik zerbitzu komunak mantentzeko lanetara.
Zakarra Diyarbakir herriko kamioiek
batzen dute, boluntarioak gidatuta, eta zabortegietara eramaten dute
egunero. Eskualdeko herri guztiek
sarrerak kontrolatzen dituen segurtasun-zerbitzua antolatu dute. Meskita
txikia, otoitz egiteko, elkar topatzeko,
gonbidatuei harrera egiteko eta Kobaneko ume txikientzako jarduerak egiteko lekua da. Beti dago te beroa nahi
duenarentzat. Atzean eskola turkiarra
dago eta ume kurduek, de facto, ezin
dute bertara joan.
Egun argietan Kobaneko eraikinak ikus daitezke bertan dagoen
zabaldegi batetik. Horretan, gauez,
jendea sutondoan batzen da, familiei
eta borrokalariei deitu eta bideoak bidaltzen dizkiete, sostengu moral gisa.
Bertan egoeraren inguruko informazioa ere partekatzen dute. Hemendik, dozenaka pertsona, bertako eta
boluntario manifestatzen dira, YPG
(mistoa) eta YPJ (emakumeena) Herri Babeserako Unitateetako milizianoentzako sostengu-leloak abestu eta
oihukatzen dituzte, deuseztatu nahiko
luketen mugaren aurrean.

Borrokalari kurduak

Gertu dagoen Mis Aynter herrian antzeko eszenak ikusten ditugu. Te bero
baten inguruan beste errefuxiatu batzuek hau esaten digute: YPGak herri kurdua defendatzeko sortu ziren
eta ez beste herri batzuk inbaditzeko.
EI-k Senegalen edo Iraken egindako
ankerkeriak salatzen dituzte. Errefu-

14 n 2015 n Bigarren hiruhilekoa b PUEBLOS n Informazio eta Eztabaida

Ekialde hurbila b DOSIER

Argazkiak: Eliana Caramelli.

xiatu hauek ehun urtetik gorako eraikin batera eramaten gaituzte; Bertan
Arin Mirxan (komando batek Parisen
hildako hiru aktibistetako bat) eta
Kobanen hildako ugarien omenezko
memorial bat dago. Izen eta argazki
zerrenda luzea dago.
Azaltzen digutenez, gau batean EIko emakume suizida batek bere burua
lehertu zuen YPGren posizioetatik
gertu eta 8 pertsona hil zituen. Aitzitik,
kurduen kontraerasoan 34 pertsona hil
eta 43 preso hartu zituzten. Bertan geunden bitartean, alderdi marxistan-leninistako militante baten hilotza heldu
zen, irailaren 6an Kobanera joan eta
handik gutxira hil egin zuten.
Turkiar aldeko muino batetik,
Mesheren, Kobaneko eraikin suntsituak ikus ditzakegu.

Bizitzaren eta esparruen


kudeaketa, laguntzaren
bilketa eta banaketa

Persisera itzuli eta Kobane kanpamentua bisitatzen dugu. Eguneko momenturik alaienetako bat ezagutzen
dugu, hain zuzen ere, elikagaiak banatzen dituen furgoneta datorrenean.
Dozenaka ume eta emakume ilaran
jartzen dira euren plater eta sukaldeko tresnekin. Anoak Turkiako GKE

batek banatzen ditu nahiz eta janaria


errefuxiatuek berek prestatzen duten,
udaletxearen laguntzaz.
Bertan, Avesta biltegiko joanetorriak ere ikusi genituen. Estalpe
handi hau supermerkatua izan zen
aspaldian eta, gaur, errefuxiatuentzako anoak gordetzeko erabiltzen
da. Gazte eta ume askok lanak egiten
laguntzen dute. Anoak ondo kalkulatuta daude eta dena zehatz-mehatz
idazten da. Kanpamentu guztiak,
gutxienez, logistikaren eta laguntza
banatzearen bi arduradun dituzte,
Amarako zentroarekin kontaktuan
daudenak etengabe (zentroak heltzen
den pertsona berri bakoitza erregistratzen du). Arduradun bakoitzak
badaki zehazki zenbat pertsona bizi
diren esparruan eta zeintzuk diren
benetako beharrak.
Kanpamentuetan botilak eta bidoiak edateko uraz betetzeko puntu
gutxi batzuk daude, egunean bi orduz,
kanpadendetako bat hiru maila ematen dituen eskola bihurtzen da, eta
antzerkiak antolatzen dituen kulturaetxea ere badago.
Emakume batek atsekabez begiratzen digu; badaki kanpadenda aurrean
egin duen harrizko horma txikiak ez
duela lokatza geldituko. Esparru osoa

eta hiri osoa lokatzez estalita daude


etengabeko euriaren ondorioz. Bera
R. da, orain dela bi hilabete Kobanetik ihes egin zuen irakasle bat, bigarren hezkuntzako arabiera irakaslea,
hain zuzen. Bere etxea suntsitu zuten,
bere kotxea erre, eta berak lan egiten
zuen eskola ez da jadanik existitzen.
Hemen kurduera irakasten du kanpamentuko eskolan. Ez dago ezkonduta baina bi semetzako ditu eta hauek
ikastea nahi du. Norvegiara edo Alemaniara joateko asmoa du, izan ere,
esan diotenez, bertan errefuxiatuen
gizarteratze aukerak daude.
Alepoko erara egindako kafea
hartu eta zigarro asko erre ostean,
bere Facebookeko profila erakusten
digu bere ordenagailu eramangarrian.
Zorionez, lokatzak ez du emakume
honek berriro hasteko duen ilusioa
itotzen.
Kader Ortakaya kanpamentuan,
antzeko egoerak ikusten ditu. Bertan
4.000 pertsona bizi dira, horien artean, 400 haur. Baldintzak latzak dira;
hilabete ilun eta hotz askoren ostean
argi-indarra heldu berri da, azkenik.
Gaur, mediku-taldearen bisita da. Honen arabera, osasun-egoera txarra da
orokorrean eta lekuak ez ditu beharrezko garbitasun-baldintzak.

Informazio eta Eztabaida n PUEBLOS b Bigarren hiruhilekoa n 2015 n 15

DOSIER b Ekialde hurbila


Kanpamentu hauek boluntario
kurduek kudeatzen dituzte, Suruceko udalaren laguntzaz. Surucen
BDPk (Bar ve Demokrasi Partisi,
Bakearen eta Demokraziaren alderdi
kurdua) gobernatzen du eta kurduak
biztanleen ehuneko 58 dira. Bertako
BDPko buruak eta Suruceko alkatesak esaten digutenez laguntzaren
izugarrizko beharra dute. Herri kurdu gehienetan gertatzen den moduan,
Zuhal Ekmes alkatesa gaztea da. Kargua gizon batekin partekatzen du.
Bere esanetan, NBEk bidalita laguntza Afad izeneko gobernu-erakundeak
kudeatzen ditu. Afadek hiritik kanpo
dauden bi kanpamentu txiki kudeatzen ditu, baina inork ez du bertara
joan nahi kontzentrazio-esparruak
ematen dutelako. Beste herrietara ez
da laguntza hori heltzen.
Guk ez ditugu limosnak nahi dio
alkatesak, EIaren kontra borrokatzen
gara, ez bakarrik herri kurdua defendatzeko, mundu osoa fundamentalismoaz babesteko baizik. Arabiar
udaberriaren ostean, herri guztiak larderiazko erregimenetara bueltatu dira.
Rojavan (Siriako eskualde kurdua) ez,
bertan demokrazia dago.
Beharbada, hori izango da nazioarteko erkidegoa izutzen duena.

Konfederalismo demokratikoa
eta genero-berdintasuna

A. Persiseko segurtasun- eta logistika-arduradunetariko bat da. Berak


Rojavako kantoietan aplikatzen ari
den konfederalismo demokratikoaren
ereduaz hitz egiten digu. Eredu horretan, alderdi politikoez aparte, elkarte
zibilek eta pertsona bakanek ere parte
hartzen dute. Kantoiko gobernu eta
parlamentu bat dago, horietan kargutxandaketa dago eta subsidiariotasun
eta genero-berdintasun printzipioak
aplikatzen dira.
A.-k esaten digun bezala, Rojavan
dagoen genero-berdintasuna mendebal-

Kobane baketsu
batean bizi nahi dute,
oraingo gerrarekin
amaitu, eta askapen
politiko, kultural
eta sozial osoaren
alde borrokatzen dira

Egunero, gutxienez bi familiak Kobanera itzultzea erabakitzen dute, suntsitutako euren etxeetara.

Itzulera

deko herrietan ere ez la lortu. Betebehar


guztiak gizonen eta emakumeen artean
erdibanatzen dira, bai politika- bai kultura- bai hezkuntza-arloan bai arlo militarrean. Emakumeek gobernatuko balute
ez legoke gerra gehiagorik munduan.
Arlo militarrean egindako lanean,
bereziki, emakumeek gizonen konfiantza lortu dute. Prozesu hau duela 20 urte hasi zen PKKren barruan
eta, orain, Rojava osoan hedatzen
ari da, ezin geldituzko eran, emakumeek euren gaitasuna frogatu baitute
praktikan.
Hala ere, dudagarria da genero
berdintasuna egunerokoan ere barneratu ote den. Hemen ikusten duguna,
egia esan, betebehar estandarizatu
batzuen errepikapena da.
Rojavako Gutunean agertzen den
ekologia ikuspegia mugatua da; izan
ere, honela deskribatzen da: besteekin harmonian bizitzeko modu naturala, askatasunean eta menpeko edo
esklaborik gabe.
Gure solaskideak irribarrez esaten digunez, Kobanera lehenbailehen
itzuli nahi du, aurkari asko baitaude
borrokatzeko, arlo militarrean eta,
bereziki, politika- eta kultura-arloan.
Amets handi baten indarra da.

Gure lagunak eta itzultzaileak, A.-k,


alegia, Alepotik ihes egin zuen familiarekin orain dela lau urte. Orduan,
berak 14 urte zituen. Ez du turkieraz
entzun ere egin nahi. Musika maite
du eta Shakiraren abestiak kantatzen
ditu. Medizina estudiatu nahi du, italiera ikasi eta Alemaniara joan. Hemen ez dago bizitzerik. Ikusi zuena,
hildakoak, hondamendia, gehiegi da.
Berak dibertitu nahi du, 18 urteko
beste edozein gaztek bezalaxe, baina
bere ingurura begiratuta zorionekoetako bat dela onartzen du.
Bere arrebak, S.-k eta berak euren
esku dagoen guztia egiten dute Amara
zentroan. Bere aita ingeles irakaslea da
eta denda bat ireki du bertan. Eskua estutzen digu ezagutzen dugunean. Eskerrik asko, hau da nahi dugun bihozberatasuna, ez amaigabeko gerra nahi
duten horiena.

Bagoaz

Begietan egun hauetan ikusitako


milaka aurpegiak geratzen zaizkigu, euren irribarreak eta bostekoak.
Kobaneko zeru iluna ere gogoratuko
dugu, eta horretan zabaldutako koloreetako aire-globoak. Hauek Turkiako
mugako herrixketatik botatzen dira
Urteberri-gauean eta hiriko borrokalariek bengala gorriekin erantzuten
dute, itxaropena argituz.q

*Eliana Caramelli Veneziako udaletxean lan egiten du


eta lanbide publikoko COBAS sindikatuko ordezkaria
ere bada. Genuino Clandestino italiar nekazaritzasarearekin eta ondasun komunen defentsarako
mugimenduekin konprometitua dago.
Testu hau Oscar Pacienciak itzuli
eta Roberto Montoyak editatu dute.

Dosier hau Pueblos Informazio eta Eztabaida Aldizkariko 65. zenbakiaren parte da (2015ko bigarren hiruhilekoa).
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin argitaratu da. Aldizkari honen edukiak ez du instituzio horren iritzia zertan adierazi.
Koordinazioa eta edizioa: Pueblos Informazio eta Eztabaida Aldizkaria, Roberto Montoyaren laguntzarekin.
Euskerazko itzulpena: Iigo Gallastegi. Maketazioa: Gonzalo Trigueros.

16 n 2015 n Bigarren hiruhilekoa b PUEBLOS n Informazio eta Eztabaida

You might also like